Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2008
‎Vennemann en hipotesia (1994) sinplea da. Krahe indoeuropeista izanik indoeuropartzat jo zituen berak Europako ipar eta mendebalean baturiko ibai izen asko, baina ibai izen horiek gehien erakusten duten bokala, eta hitz hasieran batez ere? / a/ denez gero (indoeuropera zaharrean oso urria zena) eta zatiketa morfologikoaren bitartez erroa gehi CV itxurako atziz kiak atera beharrean VC atzizki prebokalikoak atera daitekeenez gero, batez ere ize naren azken a> > determinatzailetzat jotzen bada, Vennemann ek uste du antzinako hidronimia hizkuntza aglutinante eta soilik atzizkiz baliatzen denaren gainean eraiki ta dagoela.
‎1909 urtea zen, Pazkal Damestoy, Saint Martin edo Ibarburu apeza sortu ziren hura bera. Berez kantari pollita, Baionako katedralearen kantari ttipietan hasi zituen bere apez eskolak, Arnegiko herri eskolatik landa. Pilotako lehen bidea ere hor berean zuen Ph.
‎Azkaindarra zela hau, 1915an sortua, eta herriko seme arrazakoa, gor putzez apal baina bere erroetan ongi finkatua, erraiten badugu, irakurleak badaki jadanik pilotaria ere zela gaztean, gainerat bere euskal nortasunari errotik atxikia zelarik. Baionako semenariokotz erakutsiak zituen bere pilota ko dohainak beste jitearen ixurgiekin batean. Norakatua ote dugu semenario ko argazki ttipi xahar hura, berekin baitzauzkan, sotana bapoak erdi zabalik, Piarres hau, Henry Etcheverry, Frantxua Perugorria, Jakes Chirumberro eta orduko apezgai errabiatuen batzu, semenarioko finala baten ondotik gorri belzturik hartuak?
‎Hartutako bideak ez zuen, nonbait, onarpen handirik izan, eta hurrengo urtetik aurrera, López Mendizabal-ek gipuzkera hutsean eman zituen bere egutegi edizioak. Bizkaiko euskaltzaleak segur aski Euzkeltzale Bazkunaren eskaintzari lotu zitzaizkion, eta Tolosako argitaratzaileak azken buruan, euskalkien mugak gorabehera, lortu zuen bere argitalpenaren hedapen zabala.
‎Bere ekintza gogoangarriaz jabeturik zegoen Etxeparek ez zituen bere bizitzari buruzko arrasto asko utzi edo aurkitzeko zorterik ez da izan. Ezaguna den datu bakanenetakoa 1518an Eiheralarreko erretore zela da.
‎en ondotik XVI. mendeko lehen hamarkadetan puskatu zen Nafarroako Erresuma, eta Echepare mendiz ipar aldeko partean gelditu zen. Bizi izana zen toki eta garaiagatik, eta izan zuen karguagatik ere, uste izatekoa da elizako latinaz eta euskaraz gainera, frantsesa, gaskoia eta gaztelera bazekizkiela; horrek ordea, ez digu salatzen zein kultur ingurumenen eraginpean bereziki idatzi zituen bere koplak.
‎Alabaina ikus dezakegu garai berean (eta ondotik ere) XVI. mendeko frantses olerki anitz kantatzeko egiten zirela, ba tzuetan aurreko aireak baliaturik, eta askotan aire berriak sortuz ere, herri aireak eta aire landuak uztarturik (Graham 1964). 38 Marot en kasua bide da alderdi horretarik adierazgarriena. Hark ere, denbora hartako gainerateko olerkariek bezala, maiz kantuarekin uztartu zituen bere olerkiak (Françon
‎Hala da, euskarari beste hizkuntzen parean jartzeko behar zuen tornua> eman nahirik, Garazi, bere herriko mintzamoldeaz baliatu zen Echepare eta Etcheberri batek ondoko mendean ez bezala, 44 euskararen barne antolamendua indarka gehiegi erabili gabe idatzi zituen bere koplak, Mitxelenak (1960,
‎Artikulu honetan ez dugu azerketa luze sakonik egiteko asmorik, infor mazio larriena ematea baizik. Xoil eta gaingiroki azalduko dugu Réveilen sortzea, programa eta jokabidea, > zertako egina zen parte euskaraz, zein gerta era eta nola kontatu zituen bere ibilbidean, eta bereziki, zein eta nolakoak diren euskarazko idazlanak, generoak, gaiak eta testuingurua?, euskara eta idazleak.
‎Bere praxia ikusiz pentsa liteke euskara hirian sartzeko asmoa hartu zuela. Izan ere, Azkuek Bilbo bertan garatu zituen bere aldizkari, gramatika lan, institutuko euskara eskolak, euskara ikasteko metodoak, antzezlanak, operak, etab. Dena dela ekoizpen horren guztiaren edukietan hiritartasun zantzurik ikusi ez duenik egon da. Jon Juaristik, Vizcaytik Bizkaira zarzuelaz ari dela, zera dio:
‎Azkue aurrenekoz Alemaniara 1907 amaieran iritsi zen. Koloniara heldu eta berehala, urte berriko gutun batean, hola azaltzen zituen bere inpresioak:
‎1909an Zurtzaingo proiektua, eta 1919an «Asociación Sacerdotal» izenekoa444 Zurtzaingo proiektuari zegokionez Azkue, dena utzi eta bizi osoa ordena horri eskaintzeko prest agertu zen. Hainbeste maite zituen bere musika lan beraietaz «no valen un bledo al lado del Zurtzaingo» esatera iritsi zen445 Izan ere, bazuen Azkuek ingurune sekularra utzi eta elizgizonez osaturiko elkarteren batean biltzeko tentazioa, aldika aldika agertu zuena. Bidaian zebilela ere, eliztar kongregazio baten egoitzan geratzeko aukerarik ez zuen galtzen.
‎Azkuek 96 liburu, liburuki eta liburuxka argitaratu zituen bere bizitzan zehar1 Hasi 1891ean eta buka 1947an. Beraz Bilboko euskara katedran kokatu zenetik ia hil arte igaro ziren hirurogei urteetan barrena, bataz beste liburu t, erdi idatzi zuen urteko.
‎Iztuetaren azterketaren arabera Azkuek guztira 9813 orrialde idatzi zituen bere bizitzan zehar, euskaraz 4046 (%41, 2) eta gaztelaniaz 5767 (%58, 7) 4 Ia hamar mila orri beraz, aski ekoizpen handia. Euskaraz eta gaztelaniaz kopuru berdintsua idatzi zuen, erdarak garaiko euskaltzaleen artean zuen pisuaren erakusgarri dena.
‎Liburuetan aurkitzen zituen euskal hitzak ere hustuz joan zen. Eta azkenik beste zenbait hiztegi ere baliatu zituen berea osatzeko (Duvoisinena, Pouvreau-rena, etab.). Beti ere hitz horiek baieztatzeko «baserritar akademiaren» bilkurak antolatuz ondoren. Hamabost urteko bilketa lana burututa, azkenean, Tours-en hasi zen hiztegia argitaratzeko lanetan 1904 urtean.
‎Neguri izenaren ildoan, urbanizazio berriei bertokotasun kutsua emango zieten euskal erroko izenak gura zituzten. Azkuek gutunean bertan apuntatu zituen bere proposamenak: Jolaseta kirol gunearentzat eta Askaltegi otorduetarako eraikinarentzat.
‎Mugimendu «baskista» zabal horrekin elkarlanean ibili zen Azkue, haren baitan bere musika proiektu nazionala eskaintzeko. Izan ere, Bilboko Elkarte Koralean, adibidez, denak nazionalistak ez baziren ere (eta euskal musikaz gain bestelakoa ere landu nahi zutenak egon arren), euskal gaiekiko sentiberatasun bat zegoenez, Azkuek bertan eskaini ahal izan zituen bere obrak.
‎Eta, ondoren, Bilbora itzulitakoan, euskalaritzari jaramon handirik egin gabe segitu zuen bost urtez, operagintzan aritu ahal izateko. Pasio horrekin osatu zituen bere bi operak, musika zein libretoa idatziz: Ortzuri (ekitaldi bat estreinatu zen Bilbon 1911an) eta Urlo (Bilbon estreinatua 1914an).
‎Euskarazko aldizkari bat Bilbon saltzea beste inon baino gehiago ez da harritzekoa: Azkuek bertan zituen bere katedrako ikasleak (1896/ 1897 kurtsoan, adibidez, 64 ikasle zeuden matrikulatuta456), eta horiek eta ziurrenik baita aurreko urteetan Azkuerekin ibilitako ikasleek ere Euskalzale eros zezaketen. Bilboko parroko eta horien laguntzaile gisa ari ziren apaiz euskaltzaleek erosiko zuten halaber aldizkaria eta baita Euskalerria Elkartearen inguruan mugitzen ziren zenbait pertsonek ere.
‎Horiek Hondarribira joanez gero beren maisuaren proiektu ortografikoa bozkatuko zuten eta hura nagusituko zen. Dudarik gabe Arana Goirik modu drastikoan akabatu nahi izan zituen bere bizkarrean prestatu ziren plan aldaketak, baina Hendaian onartutakoaren arabera edozein euskaltzalek zuen eskubidea parte hartzeko, eta beraz 320 haien izen ematea arauzkoa izan zen.
‎167 Karmelo Etxegarai hurrengo hilabeteetan ibili zen Galiziako eta Kataluniako akademien araudiak aztertuz, baina Donostiako Euskal­itz­jostaldien Batzarrearekin arazoak izan zituen bertako burua akademiko izaten enpeinatu baitzen (cf. Etxegarairen
‎Azkue Lekeitioko nautika eskolatik zetorren, eta hango ikasketak ez ziren Bilboko institutukoen berdinak. Beraz, bi ikasturte berreskuratu zituen bere adinekoen pare jartzeko. Berreskurapen horrexetan saiatu zen Azkue, kurtso desberdinetako ikasgaietara matrikulatuz.
‎Parisen hilabete eskas egin eta Tours-en kokatu beharra izan zuen. Bi urte eman zituen bertan hiztegia argitaratzeko lanetan. Ataza gogaikarri eta monotonoa izan zen, baina azkenean ordura arte egindako euskal hiztegirik onena osatu ahal izan zuen:
‎«Napar euskaldunak» ere euskaldunen artean kokatzen zituen beraz Azkuek. Itxura guztien arabera Azkuek, garaikoek bezala, ez zeukan lurralde kanona bat ere argi finkatuta, hiru zein lau probintzien erreferentziak tartekatuz.
‎329 Bustintzak urtean behin edo euskal idazleen bilkurak egiten zituen bere zutabeko kolaboratzaileak bilduz. Horiek ziren beretzat «euskal idazleak».
2009
‎Lekuonak bere bizialdian landu zituen gaien ugaritasunaren erakusgarri dira 11 liburukiak. Ahozko literaturaren ikerkuntzan eta arte ezagutzan nabarmendu zen beste ezertan baino gehiago, baina beste mila gai landu zituen bere idazlanetan, hala nola etnografia, historia, euskerologia, antzerkia, haur kantak edota gabon eta eliz kantak.
‎1967ko abuztuan batera sartuak. Rikardo Arregi hiltzean alfabetatze ardurak hartu zituen bere arreba Begoña ere azaroan hartzen du Euskaltzaindiak.
2010
‎Agiria lortzeko matrikula kopuruen urtez urteko bilakaerari dagokionez, ezaugarririk handienetariko bat bere hazkuntza izan da. Euskaltzaindiko D tituluak 1.500etik 2.500era arteko matrikula izan ohi zituen bere azken urteetan; EGA, aldiz, urtean 16.000 matrikula izatera iritsi da.
‎Oinarrizko irizpide horiei jarraiki honako neurri hauek hartu ziren: ...tuen lehengo eskubideak); bertako aztertzailearen figura (hots, lan egiten zuen euskaltegian soilik azterketak zuzentzen zituenarena) kendu egin zen; ABOko kideak bost (irekietako hiru eta HABEren bidezko itxietako bi) lurraldeen artean birbanatu ziren; azterketa itxietako eta irekietako aztermaterialak ABOko Zuzendaritzan bertan finkatuko ziren guztiak eta, ahal zen neurrian, aztertzaile batek ez zituen bere ikasle izandakoen azterketak zuzenduko, zoriz ez bazen.
‎Indarrean zegoen Ley de Enseñanza Primaria delakoari jarraiki, 9 urtera arte ez zen derrigorrezkoa haurren eskolaratzea. Horregatik, 3 eta 9 urte bitarteko haurrak onartzen zituen bere eskolan Zipitriak. Baina ikasleak 9 urte betetzean, azterketa bat egin behar zuen. Ingresos zenekoa?, ondoren, hezkuntza arautuan (eta beraz, gaztelerazko ikastetxeetan) jarraitu ahal izateko.
‎Eta 1996ko plan pedagogikoarekin egin zen bezala, plan berriak hezkuntzaren arlo guztiak hartzen zituen kontuan, finantzarioak, lan arlokoak, ekonomikoak eta erakundetzeari zegozkionak barne. Plan honek, beraz, ikastolen mugimenduko sei erakundeak hartzen zituen bere baitan: bost federazioen eginkizunak eta Partaideren eginkizunak.
2012
‎batetik heldu zion arazoari bere Toward a Science of Translating (1964) liburuan, hizkuntzalaritzan garatu berri ziren ideiak Bibliaren itzulpenari aplikatuz. Semantikatik, pragmatikatik eta Noam Chomsky hizkuntzalariaren gramatika generatibo transformazionaletik10 hartu zituen bere teoria osatzeko kontzeptuak. Itzulpen, literala?,, librea?
‎Arteetan ere antzera gertatu zen; objektibotasuna lortzea ezinezkoa zela gero eta nabariagoa zen diziplina artistiko gehienetan, James Joyce-k literaturan eta Pablo Picasso-k pinturan erakutsi zuten bezala, adibidez. Ludwig Wittgenstein filosofoak ere positibismoaren zilegitasuna kolokan jarri zuten adibide eta argumentuak bildu zituen bere Philosophische Untersuchungen (1953) lanean, giza komunitateen ohiturak, ikuspegi aniztasuna, bizimoduen neurtezintasuna nahiz giza komunikazioaren zailtasun eta arbitrariotasuna bezalako gaiak jorratzean. Horrela, XX. mendearen erdialderako, positibismoak galdua zuen aurreko mendean jakintzaren ekoizpenaren oinarri gisa izan zuen indarra.
‎Bere teoria garatzeko errusiar formalisten lanean oinarritu bazen ere, Even Zoharrek ez zituen bere hartan onartu ikertzaile haien proposamenak. Besteak beste, literaturaren azterketa, goi mailakotzat?
‎zitzaizkiolako. Horregatik euskaratu zituen bere garaiko hainbat kantariren kantak (George H. Clutsamen Ene kutuntxu, Alec Wilderren Lullabyland, Percy Montroserena dirudien Kattalin edo Stan Joansen Zaldiz zeruan, esaterako), edota herrialde urrunetako zenbait kanta edota kondaira herrikoi (Bi beleak (eskoziar kanta zaharra), Hirur lili= Drei lilien (Abesti aleman zahar bat), Ene Biotzeko Maite Argia (Hebrideetako maite kanta) edo Mette (... Azkenik, beste hainbat lan probokazio moduan itzuli zituelakoan gaude, euskal irakurlego kristau, zintzo, jator eta tradizionalistarengan nolabaiteko eskandalua eragiteko.
‎99), nahiz eredu izan zituen frantziar poeta sinbolistengandik (ikusi Aulestia 1989: 268, Verlainen poesia arauek Miranderengan izandako eragina ikusteko) hainbat eredu mailegatu zituen Mirandek, eta haien poesia arauen arabera ondu nahi izan zituen bere hainbat poema. Ibinagabeitiari idatzitako gutun batean aitortzen zuenez, denbora pasa gisa ingelesezko, limerick?
‎jatorrizko bertsioen alemanezko itzulpenak (zuzeneko itzulpenak ote ziren? Ala horiek ere beste zubi hizkuntza batetik itzuli ziren alemanera?) Janheinz Jahnek bildu zituen bere 1966ko liburuan. Liburu hori ingelesera itzuli zen 1968an, frantsesera 1969an eta gaztelaniara 1971n, eta litekeena da Sarrionandiak hiru bertsio horietako batean oinarritu izana bere euskal itzulpenak (gaztelaniazkoan, ziurrenik).
‎Berbaldia hitzezko interakzio bezala aztertu behar da. Koldo Mitxelenaren lanak aztertzeko, gainera, ezinbestekoa da hartzailearen eta norentzakoaren arteko bereizketa oso kontuan izatea, Mitxelenak argi baitzuen nori zuzentzen zitzaion; bere balizko irakurle potentziala zein zen bazekien eta honekin txandakatzen zituen bere zereginak, honekin bideratzen zuen interakziozko harremana eta ez hartzailearekin. Hartzailea, azken batean, hizkuntza kode jakin bataditzeko gaitasuna duen edonor da; norentzakoa, berriz, mezua igortzean esatariak gogoan duena eta bere komunikazioa baldintzatzen duena.
2013
‎laikoen eta Elizaren aldekoen arteko polemikaren jarraipenaren testuinguruan kokatu behar da Eskualduna k hainbeste aldiz azpimarratzea apaizek zenbaterainoko inplikazioa izan zuten gerlan. Elizaren inplikazioaren adibide gisa, Reims-eko kardinalaren solasak ekarri zituen bere astekarira Jean Saint Pierrek. Katedrala bonbardatu zioten kardinala, soldadu zaurituei bisita egitera joan zenean, zaharturik ikusi omen zuen.
‎Austria Hungariako inperioa 1867an sortu zen, eta Austriako enperadore Frantzisko Josef izan zen inperio berri hartako buru. Inperioak hainbat nazio biltzen zituen bere baitan, estatu eskubideak zituztenak, eskubide horiek ez zituztenak eta gutxiengo nazionalak. Baina bereziki, hego eslaviarrekin eta, oroz gainetik, serbiarrekin zituen arazorik handienak.
‎Salonikatik eta Serbiatik dozena bat kronika igorri zituen ezezagun bat nor ote zen jakin nahi izan dugu. Inizialekin, edo inizialak izan zitezkeen bi hizkirekin izenpetu zituen bere kronikak, «Serbiatik letera» edota «Salonikatik letera» izenburupean, beti. Izenpedura A.I. zen.
‎Gisa bereko deia egin zuen Zerbitzari k ere, hala nola, frantsesa ikasi zutenei galdegin zien euskara ez galtzera uzteko. Jean Etxeparek euskarazko hitzen kalitateaz kezka zuen bezala, Zerbitzari k ere halako euskarazko klase batzuk eman zituen bere gutunetan, sua «charbonarekin» pizten zuela erran zuenari sua «ikatzarekin» pizten dela zuzenduz.
‎Ezen eskuara ez dute orok hitz berez izkiribatzen. Bertzeetarik ukhan berriak behar zituen beraz bere eskuz berriz izkiribatu. [?] Eta nola aspaldidanik giristinoek baiterabilte eskuara, hitzek berek hartu dute erlijionearen leinhuru bat bezala.
2016
‎IDA: Aipatu duen puñal hori gure Filipek baliatzen zuen itsasorat joaten zelarik, ur azpiko hondarretan arrainak harrapatzeko eta horretarako zituen bere autoan alanbre eta pusketeria batzuk.
‎Hiru definizioen azalpenak inportanteak dira interesatzen zaigun lan honetan. Hiru antzerki mota horiek landu baitzituen Larzabalek, eta hauek zituen bere eskola denboran landu. Berantago ez bazuen antzerkiarekiko ikerketa berezirik egin teatroari dagokionez, euskal antzerkiari buruz aldiz egin zituen berantago ikusiko dugunez, gutxienez pastoral batzuen idazteko eta taularatzeko gai izateko.
‎Jean Barbier() garaiko antzerki idazle nagusia izan zen. Senpereko erretore Donibane Garazin sortu eta hazi zen, eta «Nehor» eta «Ganix» goitizenez izenpetzen zituen bere lanak. Antzerkiaz baliatzen zen ikusleriari eragiteko beste anitzek bezala.
‎Piarres Lafittek beste batzuk ere aipatzen zituen bere mintzaldi hartan, Hazparnen emanak izan zirenak eta zioenaren araberan gehienak galduak. Hala ere, izenburu batzuk ematen ditu:
‎Izan ere, bizimodua, laborantza eta Elizaren inguruan egiten baitzen, apaizek eta serorek zuten gazteria kudeatzen. Ekoizpen handia izanen zuen Larzabal apaizak talde horietan banatuko zituen bere lanak. Lehen urratsak egin zituen Larzabalek euskal prentsan, harreman horietan gogoetatzeko aukera izan zukeen.
‎Teatroa zen irri egiteko aitzakia, eta gero armatu zituen bere antzerkiak.
‎Altzagak zorrozki idazten zuen 1912 urtean hauxe, alegia garaia zela antzerkiaren arrakasta ez finkatzea abertzaletasun hutsean, maila altxatu behar zela. Hauexek ziren Patri Urkizuk ekarri zituen bere hitzak gaztelaniaz: ...es hora de que en las obras vascas no se fié al patriotismo del público el éxito de aquellas, sino que se procure obtenerlo mediante el concurso de cuantos medios ofrece el arte para el mayor esplendor de las representaciones dramáticas.... Antzerkigintzaren garapenean eta geroaren antolatzeko garaian garrantzizko beste paper bat hartu zuen Altzagak, Abelino Barriola eta Lucas Zulaika Donostiako hautetsiei esker, 1915ean sortu Euskal Iztundearen ardura hartu baitzuen.
2019
‎: Ramon de la Sota Aburto Bizkaiko ahaldun nagusi hautatu berriak euskara ikertzen eta zabaltzen zutenen aldeko hitzak egin zituen bere programa aurkeztean.
2020
‎Hizkuntza bakarraren hiztun eta irakurle desberdinen arteko elkar ulertzea helburu du," babelismo" tik254 urrun," balore intersubjektiboa" 255 gogoan. 1962an Antonio Zavalak elebitasunaren aterabidea atzeman bazuen Piarres Larzabalen256 antzertia257 plazaratzeko, Etxamendik hiztegiak ezarri ohi zituen bere narrazioren zenbaiten bukaeran, behe nafarrera ez jakiteak ez zezan irakurlea ulermenetik kanpo laga.
2021
‎Laguntzaileetan, Yon Etxaide, Nemesio Etxaniz, Aingeru Irigaray, Piarres Lafitte, Jesus Mari Leizaola, Juan San Martin eta Antonio Zavala bezalako adituak ukan zituen bainan, Estornes bera izan zen lan taldeko langile nagusia. Enciclopedia general ilustrada del Pais vasco izendatu zen hedapen handiko argitalpen bilduman, literaturaren gaia aurkezten zuten bost aleak (100) hartu zituen bere gain. Euskaraz idatzitako euskal literatura landu zuen idazlan horietan, aurkezpenak, azterketak eta idazki zati luzeak erakarriz.
‎Mementoko, ez da horrelako ikerketarik egin euskal eremuan ahozko mundutik etorritako ekoizpenen ikertzeko. Beraz, kritikaren gabeziak ere kondutan hartu zituen bere ikuspegi historiografikoa osatzerakoan.
‎Pierre Lhandek gazte denboran segitu zuen Jesuiten formakuntzan aurkitu zituen bere oinarri eta iturri kritikoak, bainan ere frantses literaturaren historialarien baitan. XIX. mendean, frantses historialarien eskola guziz ezagutua zen Europa mailan eta orduko fama handiko izen batzuk ezagun dira oraindik:
‎Lhande ere, ingurumen fisikotik eta jendaldearen berezitasunetatik abiatu zen bere idazlanean," Le décor" et" Les origines", lehen bi kapi (67) Taine n hitzetan," arraza" da izpiritu nazional bat, nazio baten oinarria, muina. tuluetan (69). Eta, euskal literaturaren funtsezko erran nahia aipatzen zuelarik, Taine k berak idatz zitzakeen erran moldeak erabili zituen bere idazlanean (70). Frantses literaturaren historia egile nagusien gisa, ikuspegi orokor bat eman nahi du euskal literaturari buruz.
‎" Alegia" unibertsala zen ikuspegi hori, ideologiaren aldetik eurozentrista zen. Europak bere erresumentzat sortu zituen arauak kanpoan onartarazi nahi izan zituen bere onetan, tokiko ereduen nahasteko eta ongi ezagutzen zuen sistema baten menpe jartzeko hango jendeak.
‎Agusti Chahoren kantutegia, Ed. Susa, 2006 deitu liburuan. Eta Francisque Michel-ek kantu horietarik frango hartu zituen bere liburuan sartzeko. Bainan, kopuruaren aldetik baita ere argitalpenaren zehaztasunari begira, ez da dudarik premia handiagokoa izan zela Francisque Michel-ena Xaho-rena baino.
‎Dena den, oso adibide gutxi ditugunez hemen aipatzea iruditu zaigu egokiena; Emakunde da euskara estandarrean bide horretatik sortu den bakarra (erakunde baten izen propioa): aitakunde, Emakunde, gizakunde; Azkuek jaso zituen bere hiztegian, baina ez dute ia lekukotasunik testuetan.
‎itzuli al ote nitzaioke bizia? Ni bai joango naizala beragana; bera berriz ez da itzuliko nigana (Uriarte); Beste egun batean predikatzen ziarduela Hospitaletxo ta Magdalena bitartean elizatxoaren atarian, bi mirari moduko garaimen ederrak iritxi zituen bere itzaldiaren bidez Jaungoikoaren graziak neskatxa bategan, zeña basarretxe Enparan gaiñgoaren leio batean erdi etzana kanpora begira zegoan ea zerbait aitu al ote zegion (J. I. Arana); Nola bada etzioten egingo?
‎Baina baita aurrean ere: Amoreagatik eta uste izan ez nezan joan zela etxera ni han utzirik, ezarri zituen bere makila eta maripulisa, bat bertzearen aldean, ohearen zangoetan, nik, atzartzean, berehala ikusteko gisan (J. B. Elizanburu).
‎fite, Euskaltzaindiak hala eskaturik, batzordeak 1984an Iruñean gramatikari buruz egin behar zen batzarrean aurkezteko bideratu zituen bere eginbehar eta ahaleginak. Eta aurkeztu ere, Iruñean aurkeztu zen geroztik Euskal Gramatika:
‎Andonik bere makila hartu zuen. Agurtu zituen bere lagunak. Joan zen ondoren Peruren etxera.
2023
‎Haatik, mundu espiritual berean zeuden beste kide batzuk ekarri zituen bere ondora. Cénacle de Meaux18 en egin zituen lanak eta humanistekin elkar tzeak bazterketara eta epaitegietara eraman zuten.
‎Hots, Jodellek Erdi Aroko lanekiko, antzerkiarekiko, distantzia bat aldarri katzen zuen, horrela agertu zuen bere lanaren aitzinsolasean. Berrikuntza altxagarria nahi zuten zirkulu intelektualak konbentzitu zituen bere idatziekin.
‎Bigarren mailako izaera juridiko horren aurrean trabak agertzen ziren auzitegietan emazteen lekukotasunak onartuak zirelarik, sorginkeriaren kontrako epaiketetan adibidez, emazteen lekukotasunak onartzen baitziren. Testamen tuetan ere emazte baten idatzia onartzen zen, alargun bihurtzen zelarik emazteak bere gain hartzen ahal zituen bere haurrak. Alargunak legitimitate erreala zeukan gizartean, eta emazteak senarra salatzen bazuen, aldiz, ez zuen auzitegietan ezkontzaren desegitea lortzen.
‎Haren oparietan zeuden titulu, lurralde, eskubide eta pentsioak, bere basailurik ahaltsuenari, Karlos Borboikoa kondestableari, edo beste edozein kortesanori eman zizkienak baino garrantzitsuagoak izan ziren, urrundik. Frantzisko I.ak bere familiako emakumeak laguntzen zituen bere dinastia berriaren zutabe nagusia izan zitezen. Beren betebehar eta lankidetzaren hurbiltasunaz oharturik, erregea, arreba eta bien ama," Hirutasun Erregea" bihurtu ziren (MICHON 2011:
‎Txikitatik Margaritak harreman estuak izan zituen bere anaiarekin. Elkar maite zuten.
‎Elkar maite zuten. Horregatik Frantzisko I.a, 1515ean, Frantziako errege izatera heldu eta gero, Margaritak lan politikoak eraman zituen bere anaiaren interesen alde.
‎Henrike senarrari esker erregina titulua lortua zuen Margaritak, jatorri zaharre ko erregetza, baina ahalak galduak zituena. Aldiz, anaiari esker ahal handiak zi tuen Margaritak, baliatzen zituen bere ikusmoldea, eta ideiak bultzatzeko. Hori guztia ez zen, dirudienez, beti Henrikeren gustukoa, Margaritak itzal egin zie zaiokeen nobleziaren munduan eta hori kudeatzea zaila zitekeen.
‎Hortik dakigu erreginak azken bidaia egin zuela mendira eta Cauteretseko bainuetara 1549ko udaberrian eta udan. Bidaia horretan bere alaba Joana berarekin egon zen, aste batzuk pasatu zituen berarekin. Joana orduan ezkonberria zen, 1548an, hilabete batzuk lehenago, Antonio Borboikoarekin ezkondu zen.
‎Bere aldetik, Karlos V.ak, Nafarroako erregearen urratsak zaintzen zituen, ez zen fidatzen, behin baino gehiagotan Henrikek gudariak altxatu zituen bere ondasunak berreskuratzeko eta Karlosek ez zuen inongo intentziorik lurraldea askatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia