Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 394

2000
‎Clay, Fergus eta Legg iraindua karkara bizian hasi ziren, barreka eta eztulka, eta unetxo batez itsasoko arrainen abestia ere kantatu zuten oihuka. Txemak zabal zabalik zituen begiak, ulertu ezinik nola bihur zitekeen algara eta txin txin segundo batzuk lehenago irain gogorraren itxura zuena. Umore irlandarra, pentsatu zuen.
‎Eta gero mingain xeratsua, ahosabaia... Ordurako Rocíok itxita zituen begiak, eta hatz luzea bere ahotik atera gabe izarak apartatu ditut nire ondoan leku txiki bat zain zuela uler zezan.
‎—Besoak ere bai —eta are gehiago zabaldu zituen begiak eta okertu muturra.
‎Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat. Eta, hala, joan nintzaion egun batean txakur tipi haietarik batekin, zeinari Demostenes baitzeritzan, aditu zuen Felisak haren izena, zabaldu zituen begiak ez dakit noraino... eta halaxe galdetu zidan ondotik:
‎Eta, Pedrori eskua tinkatu ondoren, osabak berriro hurbildu zituen begiak koadrorat, erraiten zuela:
‎Josefinak bere senarraren aldera luzatu zituen begiak. Ximurra bertze dolumin emaile batzuen eskuak tinkatzen ari zen, zenbait metro haratago.
‎Hiru bat minutu egin zituen begiak Ttipiren txostenaren gainean kiskaltzen. Itzuli zidalarik, gogortuak zitzaizkion matelak.
2001
‎Julia aitaren hiletara beltzez jantzita joan zen. Eguzkitako beltzen atzean ezkutatu zituen begiak. Ezpainak gorri biziz margotu zituen eta zigarro beltzaren keak mina mozorrotu zuen.
‎Romak neurriz kanpo zabaldu zituen begiak eta inurriz bete zitzaizkion. Askorik pentsatu gabe, edo gehiegi pentsatuta, aurrez aurre jarri zitzaion Roma, Marcosen kantu bat entzuten ariko balitz bezala.
2002
‎Imanolek erdizka itxi zituen begiak une batez, pentsatzen bezala. Segituan ireki zituen baina, irribarretsu.
‎Zergatik atera zitzaion ibai alboan emandako musu hura? Listua irentsi eta azkarrago kliskatu zituen begiak. Ez zuen nahi mutila ohar zedin.
‎Julenek ezin zituen begiak lurretik jaso. Orain berak zirudien erabat nahasita.
‎Imanolek zabaldu zituen begiak aurrena. Gorputz bat besarkatzen zuela konturatzean, irribarre egin zuen:
‎Eta pisuko jabea. Tximistak botatzen zituen begietatik, egundoko garrasiak ahotik.
‎Buruarekin baietz adierazi zion Mirarik. Ez zituen begiak zabaldu.
2003
‎museoa, trenak, hegoak, dislokazioak. Gizonak ez zeukan pistarik begietan, espero zitekeen bezala; garbi garbi zituen begiak. Horrek harritu zuen Matias gehien.
‎Ez dakit lo hartu zuen edo, besterik gabe, errealitatetik ihes egiteko itxi zituen begiak. Kontua da, prakak kendu eta ohe hartan etzan bezain pronto desagertu zela Oskar gure artetik.
2004
‎zuretzako, esan zuen atzera. Libek asko asko asko zabaldu zituen begiak, den den dena ikusteko, dena.
‎Del Valleren isilkako kalkuluetan, hirugarren aldia zen azken ordu laurdenean tipoak bere mihi higuingarria ikusteko oparia egiten ziola. Hasperen eginez, Del Vallek karrikara bihurtu zituen begiak, bere baitarako erranez Goebbels doktoreak ardura handia hartzen zuela bere afixetan halako gaingizon arioen irudirik ez ateratzen.
‎Burua apur bat altxatuta, Hansen oherantz zuzendu zituen begiak. Ohea hutsik zegoen eta lurrikara batek astindu balu bezalako itxura zuen, maindire guztiak korapilatuta eta buruko zimurtua lurrean.
‎Diannek indarrarekin itxi zituen begiak, negarrari eutsi nahian bezala. Tupusteko besarkada batez inguratu zuen mutila.
2005
‎Boni Bonek ere ez zituen begiak gutxiago zabaldu, amona Kontxik Inesen historia kontatu zionean.
‎Handik gutxira, baina, are gehiago zabaldu zituen begiak Tommyk, Inesek gerrikoa delikadezia handiz askatu eta txilborra agerian utzi zuenean.
‎Hamarrak laurden gutxiagotan deitu zioten arrebari; lehenengo txirrinean ireki zituen begiak, erdi lo zegoen aulkian;" nor da?" galdetu zuenean, dardarka zuen ahotsa.
‎Begira gelditu zitzaion, gero txandala eta zapatilak begiratzeko jaitsi zituen begiak, eta ondoren, hitzik esan gabe, bertatik alde egin zuen.
‎Ezkonduta dago-eta! Ordainlekuko errotulura zuzendu zituen begiak. Zergatik begiratu dit bada erretrobisoretik, gero ezkonduta dagoela esateko?
‎Tipoak zabal zabalik zituen begiak, ezpainak urdinxka eta aurpegia ubel. Saihetsen gainean ipini nuen belarria:
2006
‎Egoeraz ohartzean irribarre egin zion amak, izua estaltzeko, eta berak ere irribarrearekin erantzun zion, bere kezka aurpegia nabaritu ez zezan. Ordutik zeukan piztuta argi gorria, baina, haurrek egiten duten moduan, eskuekin estali zituen begiak dir dir gorririk ez ikusteko. Eta orain neurologia hitzaren pisua darama arrastaka, zigor baten antzera, ospitaletik bulegora, bulegotik etxera, etxetik ospitalera, bidean utziz erruaren arrasto iluna.
‎Anek mahaiaren gain distiratsuan josi zituen begiak. Polizia zaharrak esku handi bat luzatu eta Aneren eskumuturrari heldu zion.
‎Jauzi batez zutitu zen. Ezin zituen begiak izugarrikeria hartatik aldendu. Beldur taupadak sentitzen zituen lokietan.
‎Polizia zaharrak zerura goratu zituen begiak.
‎Beldur handiegia zion, antza. Anerengana goratu zituen begiak. Irtenak eta gorrixkak ziren.
‎Jakin min xalo batez begiratu zion Aneri, ate ondora urrundu baitzen negar egitera. Segidan, polizia handiarengan josi zituen begiak.
‎Irakasleak jaierazko isiltasun batez irentsi zituen azalpenak. Neskak amaitu zuenean, Ponsek diz diz zituen begiak.
‎Ponsek zerurantz goratu zituen begiak, pazientzia eske. Larriturik bazegoen ere, Anek irribarre egin zuen bere baitarako.
‎Artzain hark bazuen, dirudienez, abilezia bereziren bat, edo egun hartan logura handi samarrarekin zegoen Isabel gajoa; behintzat, Isabelek berak hartu zuen lo ekitaldi gogor baten ondoren. Artzainak ez zituen begi onez ikusi leize inguruko gurutze haiek eta ihes egitea erabaki zuen, mendian behera...
‎Aitatxi han zen, lehen lerroan. Erregek, paretik iragatean, harengan pausatu zituen begiak.
‎Gorputz barneak ikara egin zion Agerreri. Erregeordearengana bihurtu zituen begiak, erruki eske. Hura bere idazkariari so ari zitzaion, mintzatzen segitzeko aginduz bezala.
‎Mutikoak nire aldera bihurtu zituen begiak. Ama Katalina oroitu zitzaidan:
2007
‎Aitonak ezinegonez altxatzen zituen begiak gurutzegramatik, izan ere, bete daitekeena erraz betetzera ohituta zegoen agurea, eta urduri jartzen zuten clochardaren plastikozko poltsek, nahita ere ez baitzitzaion bururatzen zerekin bete ahal zituen emakume zarpailak horrenbeste poltsa. –Nire gauza guztiak aise sartuko lirateke poltsa horiek baino gutxiagotan?, pentsatzen zuen, eta ezin zuen asmatu zer arraio sartzen zuen clochardak haietan, gurutzegramatik begiak harentzat bakarrik altxatu arren ez baitzuen inoiz ikusi emakumea plastikozko poltsa bakar bat ere irekitzen.
2008
‎Natividad ez zegoen bere onean, baina ezta burutik eginda edo burua galduta ere, burmuinetan sukarraren berun likidoa sumatu behar zuen arren, hain zituen begiak kargatuta, kristal heze batez eginak iduri. Horregatik, kalonje jaunak iradoki zionean, konplimenduzko hitz batzuen ondotik, konfesioaren komenientzia Jauna hartu aitzin, amaren aita espirituala ez ezik, alabena ere bazen kalonje jauna?, gaixoak ez zuen eragozpenik jarri; aitzitik:
‎Utikan! Eta, hisia guztia kanpora ateratzen zuela, amorruak hartuta zituen begiak, baina baita argitan blai ere?, jada ate parean zegoèn printze urdinari begira, esan zuen:
‎–Nik, berriz, ez dut zurea bezalako esperientzia bizitzeko aukerarik izan, hura esan ahala, baina, ezusteko urduritasun batek hartu balu bezala, markes jaunak bizpahiru aldiz itxi zituen begiak, itxi ahala ireki(. Baina aukera izan banu, zer??, bururatu ote zitzaion bat batean?), harik eta, behar zituèn hitzak ezpainetara zetozkiola, sosegura eta lasaitasunera egin zuen arte?:
‎Eta kalonje jaunak gurutzea amorruz jaso, betzuloetatik atereak zituen begiak?, eta posturari eutsi zion, apaiza lehen planoan laukiratzen zuèn argazki balizko bati begiratuz gero, edozein ikuslek ondorioztatuko zuen aita kalonjea orduantxe jaurtitzera zihoakiola gaixoari gurutzea, bospasei segundotan, harik eta, gurutzea jaisten zuela, amore eman zuen arte:
‎Eta Beñardok zeruraino zabaldu zituen begiak: zabalduko ez zituen, bada, baldin eta orduantxe egin bazuen bere bizitzako aurkikuntza, hitzezko jolasak ere bere zerua duela ziurtatzera eraman zuena, baina ez nolanahiko zerua, zeru koloretsurik koloretsuena baizik, mila ostadarrek zeharkatua!
‎Alta, eszenari begira zegokeèn lekuko batek ongi atzemango zion nola markes jaunak bizi izan zituen zalantzazko memento gutxi batzuk, haietako batean, azken aldean, burua ezker eskuin mugitu zuen hiru aldiz, betilun? itxi ere, itxi zituen begiak ondotik: neska basatia bere alaba izan zitekeela bururatu ote zitzaion markes jaunari??, kantaldiak iraun zuen bitartean; bazirudien, baina, markes jaunaren ezezko hark, jarrera moral baten ondorio behar zuenak, gutxi zezakeela ijito arrazako neskak, oholtzaren ilunean pantera bat iduri?
‎Suspertu zen Zosimo bere txorabiotik; zabaldu zituen begiak, Nazariori entzuten ziòn neurrian gero eta gehiago. Harri eta zur zegoen, zinez, Zosimo:
‎Bi anaiak aurrez aurre zeuden, eta Nazariok behetik gorako mugimendu azkar bat egin zuen eskuarekin, odola sutan behar zuen, hainbesteraino zituen begiak ere suak hartuak?, paparraren parean geldiarazi zuena, anaiari paparretik heldu nahi baina bidean damutu balitz bezala, burura zerbait burutsuagoa etorri ote zitzaion. Gero, arnasa bete betean hartu eta honela hitz egin zion Beñardori:
‎esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala: –Zu ere, komentuko mojarik onena izateko deitua izan zinena, horrela zauzkat, Jainkoaren etxean barrez?
‎Frai Millan iritsi zenean, berriz, berehala eman zion ama nagusiak berria, aita karmeldarrak atsekabezko keinu batekin hartu zuena, burua ezker eskuin mugitzearekin batera, urruneko urrunean iltzatu zituen begiak erabakitasun handiz, etorkizuna bere mende jarri nahian edo?, ama nagusiak esandako hitzen ozpinak bera ere, frai Millan, ozpindu balu bezala.
‎Nazariok, jauregiari begira jarraitzen zuenak, berriro iltzatu zituen begiak lurrean, arreta handiz iltzatu ere, goizak ihinztatutako belar hezean arrastaka zebilèn zizare batek erakarrita. Jarraian, bat batean zutitu, eskuin eskuko erpurua beheraka begira jarri keinu nabarmenean, eta zapataz zapaldu zuen zizarea behin eta berriro, zapaldu ondoren zapata zola belarretan garbitu eta bankuan ostera esertzen zela, irri zabala ezpainetan.
‎Nazariok, izan ere, bere haurtzaroa oroitzen zuen une hartan, ausaz. Nazariok, izan ere, azken irria egin ondoren, beste puntu batean finkatu zituen begiak; gero, beste batean, eta beste batean. Begiak puntu bakoitzean finkatzen zituenean, gainera, bere denboratxoa hartzen zuen, eta orduan bazirudien, nabarmenago batzuetan besteetan baino, nostalgiak eta malenkoniak hartzen zutela, baina ez erabat, nostalgiari eta malenkoniari bai baitzerien, betiere, tristurarekin zerikusirik ez zuèn beste zerbait?
‎Biek egiten zituzten begi mugimenduengatik balitz, nornahik jakin zezakeen, bertaratutako lekuko anonimo batek, adibidez? Regina urduri zegoela, eta Ernestina lasai, izan ere, Ernestinak begietara zuzen begiratzen zion bakoitzean, Reginak beheratu egiten zituen begiak, zerbait gorde nahian balebil bezala. Harik eta Ernestinak esan zion arte:
‎ipartzat zituena; Nazario Orberen mundu hartan, baina, emakumeak, emeak? ez zuen artean bere tokia hartu, beste kasu bat zen amarena eta izeba Ursularena, zeinek Nazariorentzat emetasun babeslearen ikur behar baitzuten?, eta ez neskak eta emakumeak ikusten ez zituelako, jakina, jaialdi hartan ere ongi zuzentzen zituen begiak gorputz eme lirainetara, begirada iheskor bezain desioz beteetan?, baizik eta hura bigarren mailako kontutzat zuelako, iradoki ere, iradoki zion behin batean izeba Ursulak, jakin min hutsez edo, Nazariok hogeita hamar urte bete zituenean doi, ea ez zuen familia bat osatzeko asmorik, eta Nazariok: –Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak??, baita izebak erantzun ere:
‎Altxa zituen begiak kapitainak gizajo, eta begirada bakar bat aski izan zen ronaren eragina ezereztu eta hura bere senera etortzeko. Bere aurpegiak, gaitz larria baino gehiago, izua adierazten zuen.
‎Kale ertza hartu zuen ibilgailu baten faroak agertu ziren. Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor burrunba ezagutu balu bezala eta, matrikula ikustean, isil, harriturik geratu zen, beste autoren bat espero izan balu bezala. RI XY irakurri zion.
‎Eskumuturrera zuzendu zituen begiak. Goiza aurrera zihoan.
‎Artasoroaren ertzetik berehala jo zituen begiz Alustizako pareta zaharrak. Atarira heltzean, txakurtegira egin zuen bisita lehendabizi.
‎–Ze ordutan bizi gara? , galdetuz, paretako erlojura zuzendu zituen begiak. Goitik behera jausten zen pendulu geldiezinak egunaren hamargarren zatia ebakitzeko prest zegoela erakusten zion.
‎Goizetik iluntzera eta iluntzetik goizera, zenbakiek hizkiek baino leku gehiago hartzen zuten buru-hezur zabal haren barnean. Baina alabak poeta, pintore eta musikoen aztarnak aspaldian zituen begiz joak, ipuingile hark begiz jo zuen arte. Musa bat aurkitu zuen, idazten lagunduko zion musa, inspirazioa, laguntza.
‎Une horretan ohetik jaiki, armairuko barraraino joan eta baso bat whisky atera izan balu ere ulertu egingo nuen, edo onartu bai behintzat. Irribarre triste hori ezpainetan zuela itxi zituen begiak, eta eskuarekin nire aurpegia ukitzen zuela hartu zuen loak.
‎Bien bitartean, berak lasai jarraitzen zuen etzanda. Oso tarteka zabaltzen zituen begiak eta mugitzen zuen gorputza postura berri baten bila, azalean zuriunerik ez uzteko helburuarekin, horretan zorrotz jokatzen zuen: ez zuen gorputzean eguzkirik gabeko txokorik nahi, ez galtzarbeetan, ez zango artean, ez eta ia ia ipurdian ere, bainujantzia ere halakoxea baitzuen, ñimiñoa baino areago ikusezina.
‎Maria. Beltzarana, handiak zituen begiak, ilunak, tristeak, munduaren zama larregizkoa balitzaie bezala. Etxe onekoa zen Maria.
‎Barra paretik igaro nintzenean heldu zidan emakumeak. Urtsuak zituen begiak, bizi biziak. –Ni naiz Antigua Piperra.
‎Natividad ez zegoen bere onean, baina ezta burutik eginda edo burua galduta ere, burmuinetan sukarraren berun likidoa sumatu behar zuen arren, hain zituen begiak kargatuta, kristal heze batez eginak iduri. Horregatik, kalonje jaunak iradoki zionean, konplimenduzko hitz batzuen ondotik, konfesioaren komenientzia Jauna hartu aitzin –amaren aita espirituala ez ezik, alabena ere bazen kalonje jauna–, gaixoak ez zuen eragozpenik jarri; aitzitik:
‎Une hartan, gainera, beste arrain hezur bat irentsi behar izan zuen; izan ere, frai Millanek" Lapurra ni naiz, beraz, baina ez naiz hiltzailea, eta barkatuko ahal didazue!" esan zuèn mementoan doi, Ernestinak aita karmeldarraren sermoi osoan egin ez zuena egin zuen: barre txiki bat, baita, barrearekin batera, ama nagusiarengana jiratu ere; ama nagusiak, ordainean, are gehiago zurrundu zuen kopeta, eta are gehiago bildu zituen begiak, keinu bikoitz harekin Ernestinari zera esan nahi balio bezala: " Zu ere, komentuko mojarik onena izateko deitua izan zinena, horrela zauzkat, Jainkoaren etxean barrez?
‎–Nik, berriz, ez dut zurea bezalako esperientzia bizitzeko aukerarik izan –hura esan ahala, baina, ezusteko urduritasun batek hartu balu bezala, markes jaunak bizpahiru aldiz itxi zituen begiak, itxi ahala ireki(" Baina aukera izan banu, zer...?" bururatu ote zitzaion bat batean?), harik eta, behar zituèn hitzak ezpainetara zetozkiola, sosegura eta lasaitasunera egin zuen arte–: Beharrik ere ez, egia esan –eta, balizko lekuko batek ere duda izpirik izan ez zezan, Lurra bezain pisu handiko argudioa eman zuen, Lurra bezain biribila–:
‎Suspertu zen Zosimo bere txorabiotik; zabaldu zituen begiak, Nazariori entzuten ziòn neurrian gero eta gehiago... Harri eta zur zegoen, zinez, Zosimo:
‎Bi anaiak aurrez aurre zeuden, eta Nazariok behetik gorako mugimendu azkar bat egin zuen eskuarekin –odola sutan behar zuen, hainbesteraino zituen begiak ere suak hartuak–, paparraren parean geldiarazi zuena, anaiari paparretik heldu nahi baina bidean damutu balitz bezala, burura zerbait burutsuagoa etorri ote zitzaion... Gero, arnasa bete betean hartu eta honela hitz egin zion Beñardori:
‎Nazariok, izan ere, bere haurtzaroa oroitzen zuen une hartan, ausaz. Nazariok, izan ere, azken irria egin ondoren, beste puntu batean finkatu zituen begiak; gero, beste batean, eta beste batean... Begiak puntu bakoitzean finkatzen zituenean, gainera, bere denboratxoa hartzen zuen, eta orduan bazirudien, nabarmenago batzuetan besteetan baino, nostalgiak eta malenkoniak hartzen zutela, baina ez erabat, nostalgiari eta malenkoniari bai baitzerien, betiere, tristurarekin zerikusirik ez zuèn beste zerbait... baikortasun aire bat, nolabait esatearren, hain zen gizon hura praktikoa –gizon praktikoak aurrera begira bizi dira, baita atzera begira jartzen direnean ere–, hain zen kementsua.
‎Nola ez zen, baina, jokoz kanpo egongo, baldin eta hura emakumeekin harremanetan jartzen zèn lehen aldietakoa bazen? ...u2013hiru kontzeptu, hiru soka bezala, txirikorda berean– ipartzat zituena; Nazario Orberen mundu hartan, baina, emakumeak –emeak– ez zuen artean bere tokia hartu –beste kasu bat zen amarena eta izeba Ursularena, zeinek Nazariorentzat emetasun babeslearen ikur behar baitzuten–, eta ez neskak eta emakumeak ikusten ez zituelako, jakina –jaialdi hartan ere ongi zuzentzen zituen begiak gorputz eme lirainetara, begirada iheskor bezain desioz beteetan–, baizik eta hura bigarren mailako kontutzat zuelako –iradoki ere, iradoki zion behin batean izeba Ursulak, jakin min hutsez edo, Nazariok hogeita hamar urte bete zituenean doi, ea ez zuen familia bat osatzeko asmorik, eta Nazariok: " Fabrika sendotu behar dugu lehendabizi, gero gerokoak...", baita izebak erantzun ere:
‎Frai Millan iritsi zenean, berriz, berehala eman zion ama nagusiak berria, aita karmeldarrak atsekabezko keinu batekin hartu zuena –burua ezker eskuin mugitzearekin batera, urruneko urrunean iltzatu zituen begiak erabakitasun handiz, etorkizuna bere mende jarri nahian edo–, ama nagusiak esandako hitzen ozpinak bera ere –frai Millan– ozpindu balu bezala. Gizon kementsua zen, ordea, frai Millan:
‎Nazariok, jauregiari begira jarraitzen zuenak, berriro iltzatu zituen begiak lurrean, arreta handiz iltzatu ere, goizak ihinztatutako belar hezean arrastaka zebilèn zizare batek erakarrita. Jarraian, bat batean zutitu, eskuin eskuko erpurua beheraka begira jarri keinu nabarmenean, eta zapataz zapaldu zuen zizarea behin eta berriro, zapaldu ondoren zapata zola belarretan garbitu eta bankuan ostera esertzen zela, irri zabala ezpainetan.
‎Adin guztiak ote zituen, bada, neska hark, hamazazpi hemezortziko edertasun betierekoak betiereko egiten baitzuen...? Alta, eszenari begira zegokeèn lekuko batek ongi atzemango zion nola markes jaunak bizi izan zituen zalantzazko memento gutxi batzuk –haietako batean, azken aldean, burua ezker eskuin mugitu zuen hiru aldiz, betilun... itxi ere, itxi zituen begiak ondotik: neska basatia bere alaba izan zitekeela bururatu ote zitzaion markes jaunari? –, kantaldiak iraun zuen bitartean; bazirudien, baina, markes jaunaren ezezko hark, jarrera moral baten ondorio behar zuenak, gutxi zezakeela ijito arrazako neskak –oholtzaren ilunean pantera bat iduri– markes jaunari pizten eta eragiten zizkiòn desiozko sentimendu bizien aurka –indar telurikoen sortzailea antzinako eta betiko sumendia da, zeinari, lehertzen den bakoitzean, hodei piroklastiko bat darion, lurren gorputzak eta gorputzen lurrak suaren mende ipintzen dituena–, harik eta kantaren eta dantzaren erritmoak –zikloiak, trumoiak eta uholdeak– zalantzak agintzen ez duen eremura arrastatu zuen arte, begi itxiak erdiz erdi ireki eta ikuskizunaren mende jartzen zela, bihotz eta buru, buru eta bihotz.
‎Eta Beñardok zeruraino zabaldu zituen begiak: zabalduko ez zituen, bada, baldin eta orduantxe egin bazuen bere bizitzako aurkikuntza, hitzezko jolasak ere bere zerua duela ziurtatzera eraman zuena, baina ez nolanahiko zerua, zeru koloretsurik koloretsuena baizik, mila ostadarrek zeharkatua!
‎Biek egiten zituzten begi mugimenduengatik balitz, nornahik jakin zezakeen –bertaratutako lekuko anonimo batek, adibidez– Regina urduri zegoela, eta Ernestina lasai, izan ere, Ernestinak begietara zuzen begiratzen zion bakoitzean, Reginak beheratu egiten zituen begiak, zerbait gorde nahian balebil bezala. Harik eta Ernestinak esan zion arte:
‎Utikan! Eta, hisia guztia kanpora ateratzen zuela –amorruak hartuta zituen begiak, baina baita argitan blai ere–, jada ate parean zegoèn printze urdinari begira, esan zuen:
2009
‎Nirekin etorriko da, biok bakarrik joango gara. Elkar ezagutu beharra daukagu. Paulak indarra egin zuen bere ezpainen artean eta heze zituen begiak.
‎–Oraindik ez dut lanik aurkitu eta aurreztu beharra daukat, esan nion aurpegira begiratu gabe. Zerbitzariak ere, telebistaz ahaztuta, guregana zuzenduta zituen begiak lotsagabe.
‎Izebaren begirada bilatu nuen, baina honek liburu ilaren artera okertu zituen begiak, nireak sentitu bezain azkar.
‎begietako gaitzak itsutzen hasia zuen Arruti bera. Gaztetatik maite izan dituen mendion artean ireki zituen begiak (mendiekiko maitasun hori askotan aitortu dizu), haien aurrean itxiko ditu betiko. Poesiaren azken estrofan agurea Euskal Herriaren irudia bezala azaltzen da:
‎Doluminak ematera joan zitzaion Anaren lehengusuetako batek erran zion poliziak Anaren amari jakinarazi ziola ez zutela susmagarritzat hartzen, eta bestelako hipotesiak erabiltzen ari zirela hilketari buruz. Berriak adoretuta, Oskar Felisarengana hurbildu eta hitz batzuk murmurikatu zizkion, baina emakumeak ez zituen begiak jaso ere egin. Hala ere, Oskarrek esker isilak eman zizkion Armentiari.
‎Tapakia kendu eta, foruzain batzuen laguntzaz, Anaren gorpua jaso zuten elur artetik. Oskarrek gogor itxi zituen begiak.
‎Orain ziri zorrotzek zulatzen zioten egunerokotasuna. Zabaldu egin zituen begiak. Bidaiarien aurpegiak ez ziren bereizten iluntasunean.
‎Ttaka ttaka ari zen iratzargailua, apal, baina hutsik egin gabe. Angiek erdizka ireki zituen begiak eta zozotuta begiratu zuen orratz fluoreszenteetara: 6? 55 a.m. Oraindik bost minutu zituen.
‎Angiek lurrerantz zuzendu zituen begiak; irribarrearen arrasto xabala marraztu zitzaion. Ez zuen deus esan.
‎Ruthek egin zuen galdera, baina ez zen nitaz ari. Telebistan zituen begiak.
‎E LIASEK beti izaten zituen begiak fin, belarriak adi. Istorioa non, Elias han.
‎Autotik atera zenean, lehen aldiz konturatu nintzen zerbait bazuela begiradan, ohikoa ez zena. Bi koloretakoak zituen begiak, marroia bata, berdea bestea. Beste guztia aldatu egin zaio.
‎Elkarri begira geratu ziren une batez. Adinak guztiz lausotu ez zituen begi urdin argiak zeuzkan izekok, haur jaioberrien soinekoen kolorekoak. Tarte luze batez eutsi zion Arantxak begiradari, atzera ispilura jiratzeko keinua ekidinez.
‎Urdin gardenak zituen begiak, eskolan gure gelan ibili zen mutil itsu harenen gisan. Beldurtzerainoko arretaz begiratu zidan, ordea, nigan neronek ere ez nekien zerbait ikusteko gai balitz bezala.
‎Bizpahiru segundoren ondotik, berriro itxi zituen begiak Domingok, lozorroan ostera ere; baina Reginak begiak irekitzen ikusi zizkion, eta hura ez zen gutxi, amak semeari ederki eskertu zion ahalegina bederen, nahiz eta ama semeei begira egon zitekeèn ikusle balizko batek beste era batera interpretatuko zuen Domingoren begirada hura, aditzera ematen zuena mutila joana bezala zegoela, auskalo zer mundutan, hilenetik bizienetik baino hurbilago agian; Reginak, baina, semearen osasunean itsu sinetsi behar zuelako edo, ikusi zuena ikusi zuen, Domingoren begietan argi iheskor batek, segundo hamarren batez, dir dir egin balu bezala, irri ezinezkoen sorlekuan?
‎esplikazio guztiak ematen zizkiena: labe honek ezaugarri hauek ditu, eta ijezgailu horrek hau, hori eta hura; enkargatuak esplikazioak ematen zizkien, bai, baina Domingok leku guztietara zituen begiak, hona, horra eta hara: langileak ikusten zituen, batez ere, bere buzo zikinekin eta aurpegi eta esku are zikinagoekin, bakoitza bere eginbeharrean buru belarri, automata batzuk balira bezala; haien artean, deigarri egin zitzaion langile bat, gabi bati eskuz eragiten ziona, etengabe iristen zitzaizkiòn xaflei zuloa egiteko, dinbi danba eta dinbi danba:
‎Gabinok zeruraino zabaldu zituen begiak, harri eta zur; Gabinori, izan ere, askotan gertatzen zitzaion hitzek harritzen zutela, esanahitik aparte berezko iman bat balute bezala; hitzek, baina, bakoitzak bere esanahia zuen, eta hori esaten ari zitzaion Felipe, hitzez hitz. Eta orduan, desarmatua bezala sentitu zen. Gabino, izan ere, bere giroan jaio eta bere giroan bizi izan zen, etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxera, non, ez batean ez bestean, arazo hura ez baitzen eztabaidatu ere egiten, arazoa arazotzat ere ez zutelako, ausaz, edo baztertu egiten zutelako, besterik gabe; bai, egia zen Felipek jakitera eman ziola azken bolada hartan beste errealitate bat, euskalduntasunarekin lotua, baina errealitate berri hura onartzetik zaharra ukatzerainoko tartea ez zen, ez, nolanahikoa!; non geratzen ziren, bada, gurasoekin eta anai arrebekin ikusi zituèn, plaza militarreko komandante eta teniente koronelek gonbidatuta?
‎Erakusmahaiaren atzealdean egunkariak eta aldizkari batzuk zeuden, eta Gabinok burua goratu eta berehala iltzatu zituen begiak aldizkari haietako batean: TBOren lehen alea zen, kolore urdinez inprimatua; hain sentitu zen Gabino irudien espazio birtualak erakarrita, antza, azalak txiste itxurako bat erakusten zuen?, non, Teofilo Mariak. Goazen!?
‎–Zin degizut. Maria Bibianak; honek, ordea, zin egin ondoren, liburuan iltzatu zituen begiak, ikusten ari zenaz ziur ez balego bezala?. Bizitza osoan ez zara irakurzalea izan, eta orain sukarrak hartuta liburukote hori??
‎eta orduan bai, guztiz lasaitu zen, lauzpabost aldiz arnasa betean hartuz; gero, joan zen gelako bazter batera, non baitzuen saski handi bat, artilez, harilez eta ehun puskaz josia, jarri zuen liburua saskiaren barruan, egin zion bere buruari irri baikor bat? hartu zuen berriro liburua, eseri zen ehungailuaren aurrean, antsietatearen mende zituen begiak, Txaroren hitzek mailukatuko balute bezala buruan: –Dinamita hutsa da!
‎Ernestinak Reginaren kexua ikusten zuen, baita begietan irakurtzen ere ahoak isildutako galdera: zer besterik zen, bada, haren begitartea. Reginak zabal zabalik zituen begiak, kliskatu ere gabe, zoritxarraren zizelak azalean urratutako galdera baizik, bihotzean egindako zauri ezin sakonago batez mintzo zena?
‎Damasori ere ez zitzaion desfilatzea askorik gustatzen, batere ez zitzaion gustatzen, hobeto esanda?, erritmo zentzurik ez zuelako? buruarekin eta adimenarekin abila zena, distiratsua ere bai usu, baldarra eta traketsa baitzen gorputz mugimenduen koordinazioan, oin zapalak zituelako, batetik, baita betaurreko lodi batzuk ere, bestetik, zortzi dioptria zituen begi bakoitzean?, kirol batzuk egitea eragozten ziotenak, betaurrekoak hausteko beldur; bazirudien, beraz, bizitzak dohain eta akats oroz hornitu zuela, gaitasun eta gabezia oroz, bizitzan ikusle izateko eta ikusle sentitzeko, despistatu itxura ere izugarria zuen?, ekintzaile eta aktibista baino gehiago; esan nahi baita Damaso ez zela xaloa ez espontaneoa, zuhurra eta kalkulatzailea baizik, bere erabakiak ongi neurtzen zituena; horretan zuen, baina, zailtasuna; izan ere, hain zen anitza haren begiek ingurutik jasotzen zutèn informazioa eta hain ugariak datuak, non, batzuetan, judu herratuarena egitea egokitzen baitzitzaion; hura ez zen, haatik, kasua, Damasok berehalako batean egin baitzituen kalkuluak:
‎Hura zirrara, Domingok sentitu zuena, apaizaren hitzaldian apenas kliskatu zituen begiak, haren hitzak liluratua balu bezala?, gehien behar zuenean iritsi baitzitzaion, antza, berri ona! Heldulekurik gabe zegoen, eta hantxe heldulekua, neurri neurrikoa!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia