Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2017
‎bidaiarekin ez jarraitzea, bertan bera uztea. Konturatu zen hogeita bat urtetik hogeita hamasei urtera, bere bizitzako momentu asko galdu zituela eta orain aprobetxatu nahi zituela bere lagunekin.
‎Errege hura eritu zen, eta itsutu eritasun hartatik. Eta berehala erresumako apaiz, mediku eta hartarako ziren gainerako guztiek kontsulta eginik, esan zioten bere senarraz besterekin egitekorik izan ez zuen emakume baten gernuaz eta ur isuriaz garbitu behar zituela bere begiak, eta halatan, berehala argituko eta sendatuko zitzaizkiola.
‎Hala idazten du Elianok ere Lenila zeritzan andre handi batek bere plazerak bere plazerera bere zerbitzari batekin iragateagatik akusatu zituela bere seme propioak erregeren aitzinean, esaten zuela ezen traidore zirela. Eta handik, egiaz edo gezurrez frogantzak eginik, galarazi zizkiela biziak; eta gero, inoren beldur gabe, gelditu zela bere zerbitzariarekin bere amodio itsuan itsutua (Eliano, De natura animalium, VII, 15 k.).
2018
‎Gauza bat dago segurua: Hortz Handik bere bizitzako inpresio guztiak markatu zituela bere ondorengo baten garunean, eta hain ezin ezabatuzko moduan markatu ere, non geroztiko belaunaldi guztiak ez baitira gauza izan haiek ezabatzeko.
2019
‎Thomas Olsson ek Anna Daderman psikiatria forentseko ikertzaileari eskatu zion azter zezala Stureren osasun historia. Daderman ek esan zuen Bergwall ek substantzia adiktibo ugari eduki zituela bere eskuerara eta memoria berreskuratzeko terapia jaso zuela. Memoria berreskuratzeko terapia horiek sugestioan oinarritzen ziren eta hainbat kasutan memoria faltsuak sortzera eramaten zituzten pazienteak, hots, memoria faltsuak inplantatzen zituzten pazienteengan.
‎Aurrez zer esango zuen jakin gabe ekin zion sermoiari. Moises Sinai menditik itzuli zeneko pasartea ekarri zuen gogora, legearen taulak eskuan zituela bere herritarrak urrezko txekorra gurtzen ari ziren unea. Sermoiak iraun zuen minutu eskasetan ehun bat aldiz errepikatu zituen Jainkoa eta Txekorra hitzak, ezer ulertzen ez zen aho korapilo antzeko batean.
‎Garai horretan argiketari bezala lan egin zuen Estatu Batuetako mendebaldeko hainbat basetan eta baita Okinawan ere. Haren iraganaren inguruko ikerketetan beti susmatu zen ejertzitoan egona izan behar zuela, bertan ikasi behar izan zituela bere lan trebetasuna eta beste hizkuntza eta kulturak, eta zehazki japoniarra.
2020
‎Hautatzeko bidea ikasita, zera erabaki zuen bere lehen borondatezko bidaian: garoz, hostoz eta banbu adaxkez egindako etxolan 24 ordu emango zituela bere osaba Khandurekin. Bere aldamenera abiatuko zen osabarentzat hain berebizikoa zen osakuntza babes erritu hartan txabolan isolaturik egon bitartean.
‎Etxe honetan lan egiten dut, bai errusiarraren tonua entzundakoan konturatu zen Jurdan oharkabean aurreiritzi arrazistak sartu zituela bere azalpenean eta horrek ez ziola lagunduko errusiarra bere laguna bihurtzen, baina berriz diotsut hemen ez dela horrelako inor bizi. Eta suposa dezakezunez, nire lanarekin jarraitu behar dut.
2021
‎Are gehiago, hilketa modua ere bat bera izan zen, hiltzeraino itoarazi baitzituzten euren biktimak bai LISKek eta bai Bittrolffek. Denboran elkarrengandik oso aldenduta aritu zirela Bittrolff eta aurpegirik gabeko LISK esan lezake norbaitek, baina gogoan izan beharra dago LISKek 1996 eta 1997an hil zituela bere lehen biktimak Bittrolffen krimenetatik bi urtera. Manorvillen bizi zen gainera John Bittrolff, LISKen bi biktimen gorputz enborrak aurkitu ziren herrian.
‎Ikusiz emaztea lurpean zela eta bere nagusiak dei egiten ziola, eta ez zuela han denbora gehiago gelditzeko modurik, halako etsipena jabetu zen Amadourren bihotzaz, non burua galtzear egon baitzen. Floridek, ustez kontsolatzen zuelakoan haren desolazioa zenak, arrastiri oso bat eman zuen ahal zituen elerik ederrenak eginez gizonari, haren damuaren handia albait hobekien leuntzeagatik, eta segurtatuz bilatuko zituela berak moduak gizonak uste baino maizago elkar ikusteko. Eta, goizean partitzekoa zenez eta hain ahul zegoenez, non ezin baitzen ohetik mugitu, galde egin zion andereari arratsean jin zedin bera ikustera, jende orok alde egin eta gero; emaztekiak hala eginen zuela agindu zion, ohartu gabe amodio muturrekoak ez duela arrazoirik.
‎Agur oturuntzan, zeinetan emaztea bere sofan etzanik egon baitzen, Ruizek protesta haserrea adierazi zuen jasotako tratuagatik. San Martin jeneralak alde egin zuenetik, espioiz inguratuta egon zela, funtzionario zibilek kalumniatuta, ez zituztela aintzat hartzen bere zerbitzuak, eta Txileko Gobernuak arriskuan jarri zituela bere askatasuna eta are bizitza ere. Mahaitik jaiki eta madarikazioka hasi zen, gelan basapiztia bat bezala hara eta hona; eta gero emaztearen oinetan eseri zen, arnasestuka, begiak lurrean iltzaturik.
2022
‎Maitatzaile erlijioso hura hain kontent eta pozik gelditu zen neskaren borondate saindua entzunik, ezen, loriaz negarretan, haren erabakia ahalik hobekiena indartzen entseatu baitzen, erranez ezin zituela beragandik mundu honetan hitzak baizik ukan, eta uros sentitzen zela zegoelako leku batean, non beti izanen baitzuen moduren bat bera berriz kausitzeko, halako gisan, ezen bi biak ezin hobeki egonen ziren, Jainkoaren borondateak gidatu amodio, bihotz eta izpiritu baten baitan, eta Hari otoizten ziola bere eskuetan ukan zitzan, haietan ez baita deus hiltzen. Eta hori erranik, amodioz eta pozez negarretan, muin egin zion eskuetan; baina emaztekiak aurpegia beheititu zuen eskuetaraino, eta, hala, egiazko karitatez, atxikimenduzko pot saindua24 eman zioten elkarri.
‎Trufakeria horien guzien ondotik, senarrak manatu lekura joan ziren, non bi ezkonahizpek eta haietako baten senarrak ongi menean baitzeukaten. Denbora horretan jakin zuen senarrak bere eraztuna bahian zegoela mila eta bortzehun ezkutuan, eta biziki haserretu zen, eta, emaztearen ohorea salbatu eta eraztuna berreskuratzeko, arreben bidez eskatu zion erretira zezala, ordainduko zituela berak mila eta bortzehun ezkutuak. Damari axola guti zion eraztunak, sosak lagunak baitzeuzkan, eta hari eskribitu zion erranez nola senarrak beharturik zihoan eraztuna erretiratzera, baina, ez zezan pentsa estimua ttipitu zitzaiolako egiten zuenik, nagusi andereak emana zion diamante bat igorri zion, zeina zeukan bertze edozein eraztun baino gehiago maite baitzuen.
‎Gehien gehienak nekazari libreak ziren eta urrunago jauntxoak zeuden harro. Nekazari libre batek, Zapala deitua, Albaro Yañezen maizterra, lantzen zituen lurretako nagusiari leporatu zion bere etxera joaten zela denen nagusia balitz bezala eta modu gordinak erabiltzen zituela bera eta emaztearekin. Ondoan bizi zen beste maizterrak ziren lekuko.
‎injusticia militar en Navarra (1936)" liburua argitaratu zuen 2017an, eta horretarako Errepublikaren alde aritutako ehunka pertsonaren aurkako gerra kontseiluen dokumentazioa arakatu zuen, milaka orritako dokumentazioa. Zentratu zen lekuko, abokatu, fiskal eta epaileen babesarekin burutu zen errepublikazaleen aurkako errepresioan, eta hortik iritsi da jakitera Barandiaran lekukotasun erabakigarriak eman zituela bere aitonak hogeitaka altsasuarren aurka, eta beste lekukotasun batzuekin batera haiek axola handikoak izan zirela herrikide errepublikazaleak injustuki zigortuak izateko.
2023
‎Aita Santuak, Enperadoreak, gotzainek, senideek eta deabruak. Jainkoak gauza handiak egin zituela beregatik eta berak ere sufrikario handiak izan zituela. Kristok behar zuela izan bere indarra eta sostengua.
‎1541eko ekainaren 28an gutuna idatzi zion Luterok Felipe Melanchthon i. Esaten zion galdu zuen belarri bateko entzumena berreskuratzen ari zela, baina belarri horrek batzuetan ez zituela bere funtzioak betetzen. Beti izan zela eta izango zela erreumatikoa eta katarro mota guztien martiri.
‎1525eko urtarrilaren 11n gutun bat idatzi zion Luterok John Brismann i, Prusiako erreforma sustatzera Konisberg era bidali zuenari. Esaten zion Carlstadt ek pozoiz betetako idatzi batzuk egin zituela bere kontra. Carlstadt ek ukatu egiten zuela Kristoren gorputza eta odola sakramentuan zeudenik.
‎Van Rapparden familiaren eta bere familiaren arteko aldea seinalatzen zuen: Van Rappardek ere eztabaidak izan zituela bere aitarekin, baina inoiz ez zirela ertzetara joan; Theo gero eta aitaren antz gehiago hartzen ari bazen (Theok berak aurreko udan esan zion moduan), nahiago zuela harekin harreman intimorik ez edukitzea; aitak gero eta ikuspegi estuagoak zituela.
‎1880ko irailaren 24 (136) Cuesmestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion Daubignyren Le Bouisson akuafortea heldu zela. ...oak eta indartsuagoak bihurtzen ari zirela; ezin zuela behar bezala eskertu Tersteeg, hain eskuzabalki utzi ziolako liburu hori; tarteka anatomiako liburu bat eta perspektibako beste bat irakurtzen ari zela; estilo kontua oso lehorra zela eta batzuetan liburu horiek narritagarriak zirela; amorru biziz ari zela lanean eta lan horrek momentuz emaitza distiratsurik ematen ez bazuen ere, loreak emango zituela bere garaian. Courrières era Jules Breton en estudioa ikustera egindako bidaia deskribatzen zuen gero; kanpotik begiratuta ez zitzaiola haren etxea gustatu eta ez zuela aterik jo ere egin; dirurik gabe gelditu zela eta kanpoan lo egin zuela; miseria horretan zegoela bere buruari esan ziola:
‎iruditzen zitzaion besteek iseka egiten ziotela eta janaria pozointzen ziotela; pentsatzen zuen Saint Paul egoitza agintari katolikoek kontrolatzen zutela eta aberrazio erlijiosoz betetako erakunde batean preso zegoela; Vincenten paranoia poliki poliki hedatzen joan zen; erakunde horretan jarraituz gero, lanerako gaitasuna galduko zuela eta salbazio bakarra handik ihes egitea zela pentsatzen hasi zen; beste artistaren batekin bizitzeko aukeran pentsatzen jarraitzen zuen: artistaren bat egongo zela berarekin batera bizitzeko prest; baina, ihes egiteak ere beldurra ematen zion, eguneroko arazoei aurre egiteko gai ez baitzen sentitzen; pentsatzen zuen hilabete batzuk gehiago behar zituela bere onera etortzeko (Naifeh eta White, 2011).
‎Nahi zuena egiteko esan zion. 1883ko abuztuaren 17an (312) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitarenganako erakusten zuen hoztasunak bazuela arrazoi bat; urtebete lehenago Hagara etorri zela aita, Vincentek etxetik alde egin zuenetik lehenengo aldiz, eta aitarti esan ziola nahita ekiditen zituela bere portaeraz lotsatzen ziren pertsonak; ez zuela aita kezkatu nahi eta bere bidea oraindik aurkitu ez zuenez, ez al zen hobe izango etxera ez agertzea; aitak erantzun ziola ongien zerizkiona egiteko. Vincentek zioen aitak esan izan balio gauzak hain urrunera ez eramateko, berotasun gehiago izango zuela harenganako; berari buruz lotsatu egiten zela pentsatzen zuela eta horregatik ez zuela gurasoekin elkartzeko gogorik agertu.
‎Ez gehiegi ikasteko, antzutu egiten duelako. Idatziz baino errazago adieraziko zituela bere sentimenduak pinturaren bidez. Ez zela ideia txarra pintore bihurtzea; bera lasaitu egiten zuela koadro bat pintatzeak. Atsegin handia emango ziola Margot Begemann, De Groots edo Sien nola bizi ziren esaten bazion.
‎1888ko abuztuaren bigarren erdian (B16) Arlestik idatzitako gutunean Vincentek Bernardi esaten zion nola esan zezakeen ezinezkoa zela Gauguin-en erretratua egitea; berak espero zuela egun batean Bernard eta Gauguin-en erretratuak egitea; egun horietako batean zuaboen bigarren tenientearen erretratua egingo zuela, hura laster Afrikara joatekotan zela eta. Bernard-ek negua Arlesen emateko zuen asmoaz zerbait esan nahi ziola; egunean 3 franko zituela bere burua elikatzeko; bere etxean tokia bazegoela, baina zer gertatuko zen Gauguin etortzen bazen; esaten ziola bizitza garestiagoa zela Arlesen Pont Aven en baino; ez etortzeko Arlesera burdelak pintatzeko berariazko desirarekin; berak ere ez zuela oraindik burdel bat behar zen moduan pintatu; diruz ondo hornituta egon behar zuela horretarako; Afrikara joateko esaten zion Bernardi....
‎Boussod ek berehala ikusi zuten Vincentek ez zituela bere zereginak ongi betetzen. Enpresatik bota zuten eta lanik gabe geratu zen.
‎Amsterdam-en apaiz izateko ikasketak egin nahi zituen Vincentek; baina, aurrez unibertsitatera sartzeko azterketa gainditu behar zuen; azterketa horretan, latina eta grekoa ere sartzen ziren; baina, azterketa hori prestatu beharrak ez zizkion beste zaletasunak (artea, irakurketa eta ibiltzea) ahantzarazten. 1877ko maiatzaren 19an (95) Theori idatzitako gutunean Vincentek zioen berari latineko eta grekoko liburuak lortzen zizkion liburu saltzaile juduak merke saltzen zituela arte laminak eta berak batzuk hartu zituela bere gela adornatzeko, ideia eta pentsamendu berriak edukitzeko. Juduak gauza politagoak ere bazituela, baina berak ezin zituela erosi.
‎1881eko urriaren 15ean (R2) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Rappard i esaten zion bere gurasoen izenean etxera gobidatzen zuela, denbora luzeagorako edo laburragorako; nahikoa zuela esatea zein egunetan etorriko zen; erakutsiko zizkiola marrazki batzuk, hala nola Worn Out eta beste zenbait; eta espero zuela Rappard ek akuarela batzuk erakutsiko zizkiola. Etten en egun batzuk pasatzegatik ez zituela bere eginkizunak utziko, han ere lanean jardungo zirelako. Egun horietakoren batean konpondu behar zutela nonbait elkar ikusteko.
‎Bere lagun emakumea ospitaletik ongi irten al zen galdetzen zion. Vincentek esaten zion Sien ek urteak zituela bere osasuna erabat berreskuratzeko; arrisku handia zuela lehengo hutsegiteetan erortzeko; benetan kezkatzen zutela Sienen kulunkadek, hobekuntzaren eta lehengo ohitura txarren arteko kulunkadek; Sien en amak lagundu baino gehiago nahastea sortzen zuela; Sien ek gabezia eta hutsune batzuk bazituela, baina ez zela gaiztoa; baina, gainditu egin behar zituela hutsegite horiek: zikinkeria, axolagabekeria, jarduera gabezia, trebetasun gabezia; guztiaren sustraian edukazio txarra zegoela; Sien ek gauza batzuk ikasi behar zituela eta berak eredu izan behar zuela; diligentzian eta pazientzian eredu izan behar zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia