Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.150

2000
‎Hor hasten da auzo eta familia baten istorioa. Gure inguruko edozein auzo dateke, duela 30 urte izan zitekeena . Nobelan gauza batzuk identifikatzen ahal dira, baina ez du zentzu handirik lekuak identifikatzeak, nobela oso sinbolikoa delako.
‎Loiolako Irratia bera aitzindari izan zen gainera bertsolaritzaren sustatze eta suspertze lan horretan. Bertsolariak garai horretan gainera bazuen aukera eta onarpen bat ere halako diskurtso euskaltzale abertzale bateragarri bat egiteko, gainerako alorretan baimenik ez eta hor, bere zailtasunekin egin zitekeena edo egiten zena gutxienez, zigorrak zigor. Diskurtso ofizialarekiko desobedientzia modu bat bazen hura ere eta jende askok onartua.
‎Arazoak, ba, bere bidezidor ofizialak ibili zituen, izan ere Katalunia Altxa menduNazionalak menperatu zuenetik (1938 neguan), hizkuntzaren hau are minberagoagertu zen. Bestalde, lehenago Gotzain bakar batekikoa izan zitekeena (Gasteizkoa, alegia), 1939an hainbat Diozesirekin zerikusia zuena bilakatu zen. Hizkuntzakatalanaren lurretan, gainera, lehen ordutik menperatutako eskualde batean (Baleareetan), Falangeko mutilak Josep Miralles Mallorca-ko Gotzaina aztoratzeraheldu ziren, katalanaren kontra egindako gehiegikeriez (1937ko irailekoa izan zenhonen protesta) (Guardiola 1980:
‎eta interes politiko alderdikoirikere ezagutu izan zuela, baina, itxura guztiz, Lauzurikarentzat azaleko eta pasaerakogorrina besterik ez zen hori; euskara bera, ostera, asmaziorik gabeko herritarrenjatorrizko izan modua. Hortaz, behar izanik, Altxamendu Nazionalaren ideia etaasmoak berak ere zabaltzeko balio zezakeen lanabesa, eta, zer esanik ez, elizkizun etakatekesian erabil zitekeena .
‎Emeki emeki lehenbiziko igorgailu eta hargailuak sortuz joan ziren. Oliver Joseph Lodge() asmatzaile britainiarrak lehenbiziko irrati hargailua eraiki zuen, Hertz en bobina eta bere txinpart arkua baino sentikorragoa, irratitik komunikatzeko erabil zitekeena . 1894ean eginiko ikerlan batean, Lodge k 137 metroko distantziara komunikatzea erdietsi zuen.
‎Honen ardura hartu zuen Fourccroy ko Kondeak hezkuntza sistemaren honako egituraketa proposatu zuen85: oinarrizko eskolak, udalen kontrolpean baina, Estatuaren begiradapean; bigarren irakaskuntza (esku pribatuetan egon zitekeena , baina Estatuak kontrolatuta); lizeoak86, eskola zentralen ordezko institutu moduan; eta azkenik, beste hiru maila horien buru gisa, eskola espezializatuak. Baina Napoleon-en garai honek eskaintzen duen erreferentziarik garrantzitsuena, inongo zalantzarik gabe, unibertsitatearena da87; kontzepzio politikoak zuzentzeko nahia gauzatu ahal izateko, 1806an unibertsitate inperiala sortzeko asmoa iragarri zen, Estatuko hezkuntza sail modura, bakarra eta zeharo zentralizatua:
‎Baina etxearena kontatzen ari nintzen. Sartu eta bertan gela handi bat zegoen, sukaldea izan zitekeena . Eskailera batzuetatik gora igo nintzen gero, eta lasai bisitatu nituen etxeko txoko guztiak, dastatuz bezala.
‎—eta, bertze burutakizun batek bekokia zimurrarazten ziola, erran zuen—: Edo gorde ere, gorde zezakean, zergatik ez, zeren eta etorkizunak, haizeak bezala, alde baterat edo bertzerat egin baitezake, eta atzo gure kontra erabil zitekeena , bihar alde... Urrunagorat joan gabe, desterruan ere ederki ikusi ahal izan zitean gure arbasoek halakorik, zeren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan, egun bateko zuria biharamuneko beltza izan zitekean...
‎Eta, gelan nengoela, ezin kendu izan nituen burutazio haiek. Zure hitzaldiko arrazoinak, zure aipu haietan zimendatuak, banaka harturik, ur xortak bezalakoak ziren, bakoitza bere aldetik joan zitekeena , nehongo kalterik eragin gabe, baina ene bekatuarekiko hisiak ubide berean ipinarazten zituen, finean, ur xorta haiek guztiak, eta uholde baterat biltzen, zeinak baininderaman goiti beheiti arrastaka.
‎Kanta hura akabatu, entzuleen txaloak eta haien diru saria jaso, gitarra larruzko zaku batean gorde, hura bizkargaineratu, eta zorutik makila luze bat hartu zuen, pordoi bat ere izan zitekeena . Eta gu ere ostaturako bidean jarri ginen... baina, lauzpabortz urrats aitzina egin bezain fite, osaba ixtitu eta gibelatu egin zen, halako moldez, non, kantariaganat hurbildurik, besagainetik atxiki, eta erran baitzion, irritsu:
‎Eta orduan, ezpainak zabaltzeko keinu hautemangaitz bat egin zidan, irriño baten hatsarre izan zitekeena , eta urteak behar izan zituena guztiz hedatzerat egin zezan arte.
‎AHANTZI egin zait lehen erraitea ezen korridako ikusleen artean ez genuela aitona Nikolas izan. Izan ere, alde batetik, bere erreuma hura zuen, gero eta handiagotzen ari zitzaiona —zenbatenaz festatik hurbilago, hainbatenaz handiago eta jasanezinago, egia erran, jelosiaren eraginagatik edo—, baina bazuen, bertzetik, barrenean halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganarekin eta etxeko iraganarekin lotua zegoena, edo egon zitekeena , eta bakean uzten ez zuena, bertze nonbait ere aditzerat eman dizudan bezala eta aitzinago ere hobeki ikusi ahal izanen dugun bezala.
‎—Eta ni ere, handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean, non hamaika koadro eder ikusteko eta miresteko parada izan bainuen... batzuetan bakarrik, eta bertzeetan jende adituak lagundurik, zeren Collège de France n beti baitzegoen ikaskideren bat, baita irakasleren bat ere nehoizka, gauza haietarako prest egon zitekeena eta koadroen nondik norakoez mintzatzeko gertu.
‎Leizearen ertzean baziren bizpahiru haritz solte, adarrak harat honat hedaturik zituztenak, haietarik bat edo bertze leizearen alderat. Leizeak, berriz, bazuen han behean koska bat, belarrez eta haritz hostoz josirik zegoena eta itxuragatik piztien habiatzat ere har zitekeena , norat jaitsi nahi baitzuen osabak... Eta, hala, seinalatzen zuelarik zuhaitz haietarik bat, zeinak baitzuen adar bat koskaren bertikalean zegoena, erran zuen osabak ozentki:
‎Baina nik ezin ahantzi nuen osabaren ukabil jasoa, ezin ahantzi haren mehatxua. Eta ikusten nuelarik ezen arimaren leiho batetik beldurraren itzala ihesi zihoakidala, bertze itzal bat sartzen ikusi nuen bertze leiho batetik, hiraren eta koleraren itzala izan zitekeena , eta belarrirat halaxe mintzatu zitzaidana: " Mattinek azpian eta bere menean hauka, osabak bere menean hauka, mundu guztiak hauka bere menean... eta hik ere noiz altxatu behar duk heure ukabila?"
‎Baina, jardinaren deskribatzeari lotu baino lehen, derradan ezen jauregiko edifizioa, kasik bere osoan, harlanduz egina zela, eta hiru solairu zituela: behekoan, sukaldea zegoen eta, sukaldearen ondoan, gela batzuk, norat biltzen baitziren etxeko neskameak, guztiak ezkongai edo alargun, jauregian bizi ziren bertze sehiak oro bezala; beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak, eta bertze bat tipiagoa, egongelatzat eta bisitagelatzat ere har zitekeena ; haiekin baterat, zoko batean, bertze bi gela zeuden: bata biltoki tipi bat zen, eta bertzea logela bat, aitona Nikolasek bere egin zuena erreumak ezindu zuenean; eta bazen, finean, bertze gela iduriko bat ere, etxeko kotxearen edo karrozaren gordeleku zena eta alboko ateetarik bat sarbidetzat zuena; lehenengo solairuan, berriz, gure logelak zeuden, aitarena mutur ba tean, amarena bertzean, eta, bien artean, aitarenaren ondoan, osaba Joanikotena zegoen, eta, amarenaren ondoan, Mattinena eta biona; eta solairu hartan zeuden, orobat, bertze bi sala ere, haietarik bat aitak lantokitzat zuena; kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena, eta barra bertikalak —beltzez pintatuak— burdinazkoak, errenkada edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri; goian, ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen, eta bertze muturrean osaba Joanikoten gabineta eta studio tokia —edo studioa soilki, nola erraiten baikenion usu—, kanpo aldetik balkoi zabal baterat jotzen zuena, non paratzen baitzuen maiz bere teleskopioa, zeruko izarrei beha; erdialdean, finean, biltoki handi bat zegoen, non gordetzen baitzen etxean premiazkotzat jotzen genuen guztia, hala nola bizigaiak eta bertze mila hornidura suerte.
‎Behin zalditik erori nintzen, eta, erran zaharrak dioen bezala, nahiago dut asto jasan nazan bat ezen ez zaldi egotz nazan bat... —eta, argumentu hura, Sancho Panzarena berarena izan zitekeena , bertze argumentu teologiko batekin indartzen zuela, don Frantziskok segitu zuen—: Ama Birjinaren zaldia, bertzalde, asto bat zen, eta ni ez naiz Ama Birjina baino gehiago —eta, berriro ere lur gainerat egiten zuela, baina begiak zerurantz iraulirik, akabatu zuen—:
‎Osabak plateretik burua jaso, eta behako labur bat xuxendu zidan, ezusteko baten ondorea izan zitekeena , baina baita galdera bat ere.
‎Kontulari batek ere sinatzeko moduko kontua zen hura —zehatza, orekatua eta hutsik gabea—, eta osabak ere estimatu zidan, itxura batean, kontuaren perfekzione hura, zeren, oso oker ez banago, enekin haserretu orde, ezpainetan keinu hura igarri bainion, irri baten itzala izan zitekeena . Eta, aurkikuntza harekin edo animaturik, erran nion:
‎Eta, etxeko pasabideetan barrena nindoala, itzal bat ikusi nuen, bertze noizbait ere ikusi izan nuena, neskame baten itzala izan zitekeena eta eneganik ihesi zirudiena, arestian barrandan eta guardian ari izan balitzait bezala...
‎Edo, benturaz, bai... zeren eta, bat batean, napolitarraren kontseiluz Pisako katedralean aditu nuen meza etorri baitzitzaidan bururat, eta, harekin batean, oihu erdiragarri hura, erro errotik eta bihotzaren erditik atera zitzaidana: Credo!, apez izaiteko dei bat ere izan zitekeena , eta ozentki eta bortizki deitu ninduena... eta, uste nuen arren ezen, irririk gabeko egun goibel haien ondotik, ahantzia izan nezakeela zer zen irri egitea, aldiz, irri egiten ikusi nuen neure burua... zeren eta gurasoek ere apez nahi baininduten, eta, baldin erraiten banien ezen apez izan nahi nuela, kolejio edo komenturen baterat igorriko baininduten, Iruñarat edo Baionarat, uda finatu bezain... Hartan nengoela, boz bat entzun nuen, ustekabean:
‎Izan ere, sartu ginen arratsaldean Santo Tomáseko pulpería batean —zeina baitzen, hobeki uler diezadazun, saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena , non zerbitzatzen baitziren jan edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain—, eta, sartu bezain fite, ikusi ez genituen, bada, bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke, mahai berezi baten inguruan, bertze jende batzuen artean, zeren saltoki hura jendez beterik baitzegoen!
‎fruitu debekatua nuela osaba Joanikot... Baina, orduan, neure buruari uko eginik, pentsatu nuen ezen, enetzat debeku izan zitekeena , ene ahizpa Emilianirentzat ez, eta hartarat entseiatu nintzen hartaraz gero: osaba Joanikot Emilianirenganat erakartzerat, guztiz alferrik...
‎Baina, erraiten ari nintzaizun bezala, iritsi ziren, bada, fardelak; ekin genion haien irekitzeari, aitaren faltan, amak eta hiru ahizpok; edeki genion koadroa biltzen zuen fardelari estalkia... eta egia diotsut: harri eta zur gelditu nintzen, zeren eta koadroak erakusten baitzuen gazte segail hura, nik baino bizpahiru urte haboro izan zitzakeena eta eguzkiaren seme ere izan zitekeena , zeinaz, ikusi bezain fite, amorostu bainintzen. Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen...
‎" Minutuak eta orduak luzeegiak dituk mugimendu bizkorren studiatzeko, eta egunen batean norbaitek erloju bat asmatu dik, pultsazioen neurtzeko gai ere izan daitekeena, diiin daaan, diiin daaan..." Eta denboraren neurri hari dindana deitzen hasi gintzaizkion. ...zenez, uraren bidez neurtzen zituen osabak dindanak —bere dindanak, alegia, zeren eta, bertzenaz, mila dindan suerte izan baitzitezkeen, batzuk din dan eta bertzeak diiiiiin daaaaaan, haiek laburragoak eta hauek luzeagoak—, erabiliz, hartarakotz, ontzi bat ur, beheko aldean hodi tipi bat zuena, nondik isur baitzitekeen ontzian zegoen ura, baldin itxitura bat zabaltzen bazen, eskuz manaia zitekeena ; eta osabak diiin daaan erraiten zuen, eta, hura erraiten zuen bitartean, hodia zabalik uzten zuen, hoditik zetorren ura bertze ontzi batean jaso ahal izaiteko; eta, horrela, nola ur isuriaren mailak emaiten baitzuen dindanaren neurria, maila hura marka batez seinalatu, eta handik goiti ontzi osoa markatzen zuen, neurri hura bere dindanen unitatetzat harturik.
‎Izan ere, komunionea egin nahi ez nuelako, aitak zartako ikaragarri hura eman zidan eta kondenatuen gelan giltzapetu. Eta, gela ilun hartan beldurrak airean nengoela, nor etorriko... eta osaba Joanikot!, ene aingeru begiralea balitz bezala, bere adostasuna eta bere babesa eta geriza eskaintzen zizkidala... eta sekeretu bat ere bai, berea ez ezik enea ere izan zitekeena , eta enea zena jadaneko... zeren eta osaba Joanikot protestant baitzen, jaun Esteban Etxegoien etxeko ardi beltza bezalaxe, osabak berak jakinarazi zidanez, bere historiaren eta arbaso zahar harenaren berri emaiten zidala! Eta, erran ere, halaxe erran zidan osabak, eskua bere eskuz hertsatzen zidala:
‎Eta etorkian zuen aitak bere buruko mina, zeren eta gure arbasoak agramondarrak izan baitziren Nafarroako gerla haietan, eta haietarik bat, gainerat —jaun Esteban Etxegoien—, luthertar... Bai, egia da ezen gure leinuak, jaun Albert Etxegoienen sasoinean, erregeordearen barkamendua erdietsi zuela, baina, barkamendua barkamendu, beti geratzen zen familiaren historian, bertzeen begiei beha, aldi ilun hura, hodei beltz bat balitz bezala, etorkiko bekatuaren iduriko zerbait izan zitekeena . Eta, nola giristino berri konbertituak erakutsi behar izaiten duen, bere etorkiko bekatuaren garbitzeko eta iragan ilunaren ezabatzeko, ezen giristino zaharra baino giristinoagoa dela, izaitez ezin izan dena egitez egin daitekeelakoan eta harekin iduri berri bat osa, hala ekin zion aitak bertze iduri haren lantzeari, hiru oinarri haien gainean, negozioetan gero eta diru gehiago egiterat permatzen zela; jauregiaren eremuetan erlijionea —kanpo itxurari zegozkion kontuetan batik bat— gero eta estuago hartzen zuela:
‎, bertzalde, austriar erregeen politikaren aitzinean, zeinak bihurtu baitzuen Kontraerreformaren spiritua estatu arrazoin!; eta bitarteko guztiak jartzen zituela, finean, konde, markes edo bertze edozein tituluren eskuratzeko: titulu gutiziatu hura, eguzkia baino ere distiratsuagoa izan zitekeena eta bere iragan iluna ezaba zezakeena.
‎Eta nik hura aditu nion Piarres Oihartzabal kapitainari, eta, ai, nola eman nizkion eskerrak Jainkoari gau hartan, neure pena hura, infernukoa baizik ezin izan zitekeena , abisu eta gaztigu hutsean utzi zuelako... eta bakarrik utzi ez ninduelako, azken finean...!
‎Eta han geunden biok, solasik egin gabe, baina etengabeko solasean, zeren eta haren pintzelada bakoitza hitz bat zen, protestarako eta erreboltarako deia ere izan zitekeena eta nik guztiz ulertzen nuena... eta hitzez hitz sartu nintzen, halatan, koadro haren ariman, biktimaren alde, borreroen kontra.
‎izan ere, ez zirudien, ez, mafrundia edo sudur jarioa harrapatzeko beldur zirenik, arin jantzirik zihoazenez gero, lepoa eta lepaingurua bistan, baita zangoak ere, orkatiletarik goiti borzpasei hatz, galtzerdirik gabe...! Zirkunstantzia haietan, itsasotik noizbehinka zetorrèn haizea Luziferren tropetako deabru ikustezin bat izan zitekeen, emazteki haien lepainguruetarat noiznahi den amoltsuki biribilka zitekeena , edo zilipurditxoren bat ere egin zezakeena, haien paparretan beherat, edo, soinekoen beheko aho zabaletik belaunetan gorat, toki sekeretuagoetarat. Eta harritzen ninduten, halaber, haien begiek... zeinak kale kantoi batetik bertzerat baitzebilzkien, saguzar kapadunen joan jinak ere galdu nahi ez balituzte bezala, zeren negozio hartan tratuak eta sal-erosiak berdin eta orobat egin baitzitezkeen ageriz nola kapapetik.
‎Eta Piarres Oihartzabal kapitainaren hitzak oroitu nituen, noiz eta poltsa diruz bete hura eman baitzidan, suma harekin gizon gizon egin nintekeelako esperantzan. Ordea, hantxe nindoan ni, ehun aldiz gizon izan zitekeena gizontto bat eginik...
‎Horrez gain, komuneko atearen ondoan, zer tiki bat zetzan paretaren kontra; nire tokitik ezin tankerarik eman, zapatategi bat, beharbada, edo tamaina eskaseko hozkailua bertzenaz. Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena . Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen, eta pareta horailetan, berriz, ispilu bat baizik ez zen ageri, handia —handiegia, aukeran—, begiz begi ohatzeari.
‎Orokorrean, aldizkari hauek, planteamendu kulturalak gehienetan bigarren plano batean utzita, eduki eta helburu politiko oso zehatzak zituzten. Horien helburu nagusia Hegoaldean argitaratu ez zitekeena ateratzea zen, eta horrek komunikabide berrien kalitatea gutxitzea suposatu zuen normalean. Joera hau Erregimenaren usteltzearekin batera indartu zen, ezen, lehen esan dugun bezala, eduki kulturalak libreago azaltzeko aukera ireki baitzen Hegoaldean.
‎Gas malko eragileen artean egiten du maitearen galde, eta betiereko lelo erretorikoa izan zitekeena egunerokotasun gordinean kokatzen baldin badigu eztitasunak eta bortizkeriak elkar elikatzen duten plastizitate dramatiko batean, ber gisaz gaitu" gure kaleko" topiko zatekeen horretatik ateratzen oihu ez ofizial horren urduriaz, bere baitakoa soilik den garrasiaren aldarriaz. Bi plano hauen kontrasteak —eta soseguz ezin uztartuak— sortzen dute poesia honen durduzatzeko ahalmena, bakardadea eta urruntasuna nagusi ageri dituen urraduran:
‎Egiaztagarritasun printzipioaren bertsio hertsian, esanahia duen enuntziatua, praktikan egiazkoa edo faltsua dela erakus zitekeena zen. Esperientziaren batek egon luke enuntziatuaren egibalioari erantzuteko baina, jakina, hau ez zen beti gertatzen.
‎alde batetik, formak —ezagutza kontzeptuala, intelektuala— eta, bestetik, edukiak —esperientziak emandako ezagutza— Enpirismo tradizionalaren aurrean, osagai formalen beharra eta garrantzia onartzen zuten naturaren izaera ezagutzeko unean —Kantengandik urrundu arren—, Vienako Zirkuluarentzat osagai horiek berraztergarriak baitziren. Azken buruan, Vienako Zirkulua bera osatu baino lehenagoko etapa honetan, bertako partaide batzuentzat formala konbentzioz edo hautazko definizio baten bitartez ezaugarritu zitekeena zen.
‎Henri hemen, Henri han, Henri ez zakiat non... Aspaldi ez dela, lagun batek seguru esan zidaan, auzoan ikusi zuela; zitekeena , noski. Ihesi dabilela:
‎Iharra aurrean, linterna bat zuela, gero Xan, gero neska. Gain apaleko korridorea zen, makurtu gabe apenas ibili zitekeena . Azpian egurrak krak egiten zuen, baziren gora eta behera aldapa txikiak.
‎Garik begia kinatu zion: misteriosoa zena edo, behintzat, era batera baino gehiagotara interpreta zitekeena . Pareta higatua, matxuratua zuen korridore ilun batean ibili zen.
2001
‎Desobedientzia zibila arau batzuen barruan kokatzen da eta hor giza eskubideekiko begirune osoz aritu behar da. Guk ezin genion inori esan zer zen solidarioen izenean egin zitekeena eta zer ez, horregatik, besteak beste, Zuzen ekintza taldea sortu zen. Guk giza eskubide batzuk aldarrikatzen ditugu, baina giza eskubideak errespetatuz.
‎Zortzi bat urte izango dira nobela hau idazten hasi nintzenetik. Filologia ikasten ari nintzen orduan, eta azterketa baterako ariketa gisa idatzi nuen bere laburpena izan zitekeena . Jarraia, berriz, duela bi urte hasi nintzaion ematen.
‎Egoera urrundik ikusten ikasi dut, niri ez balegokit bezala. Kezkagarria izan zitekeena , umorez edo hartzen dut orain. Den denari hartzen zaio neurria, orain edo gero.
‎UPN. Union del Pueblo Navarro, Nafarroaren (edo Nafarroako) Herri Batasuna zitekeena , ia. Eta ari dira gizartea ren uhin astiroaren korronteak markatzen duenaren aurka, positiboki borrokatzen, hau da, zuzenbide positiboa erabiltzen.
‎Bere sorterri den Corella inguruetan, Azkoienen eta baita Errioxa aldean ere (Alfaro inguruetan batez ere) pertsona atseginaren fama zuen orduan Sanzek, eta ziurrenik baita gaur ere. Iruñeko aristokrazia eskuindarrarentzat, berriz, Erriberak eman ohi dituen pertsonaia sinpatiko eta" asilbestratu" horietako bat zen, Tutera inguruan alderdia sendotzeko balio zezakeena, sozialisteninda rra oraindik ere zabala zen eskualdean, ez oso konplexua eta, nolabait esateko, Iruñeko jauregi eta egoitza ofizialetatik ongi" telezuzendu" zitekeena .
‎Sortu zen azkenean, hogei mila patriarka artzainen lana bakarrik egingo zuena. Ameslari erraldoia, uraren gainean aharrausika ibil zitekeena , bostehun ogi eta antxoa xerra soilekin hamar jende ase zitzakeena, edo alderantziz ez naiz gogoratzen, jotzen zutenean matela batean bestea eskaintzen zuena, hilak berpizten, farisauekin alaiki solastatzen eta gorputza saltzen zuten emazteekin geroaren kartak irakurtzeko juntatzen zena. Barruki tzar batean jaio zen, Eguberriz, eta gaztarotik munduaren hegitik hegira lelo berdina, ahoak eman ahala, oihukatzen zuen.
‎Aski izan zitzaidan lasaitzeko. Hastapenean ez nekien hiri edo herri izena zitekeena nondik zetorkidan. Sagarroia ipularrera hupatzen lagundu nuen eskuz, disgustua gaindituz.
‎Trantze larri hartan aukera ttikiena ere ez genuela argi eta garbi zegoen. Banekien lehen pausoa ematea garrantzizkoa izan zitekeena eta, ez bat eta ez bi, jo eta pistolaren kargadore osoa hustu nien. Morroi argala eta txandalez jantzitako ttikia lurrera bota ziren; besteak hormaren kontra geratu ziren.
2002
‎Nobela erabat politiko batekin datorkigu oraingoan Joxe Iriarte, «Bikila». Txalaparta argitaletxearen bidez plazaratzen duen bere bigarren idazlana da «Ekaitz aroa», eta bertan, Euskal Herriak jasaten duen egoeran egiaz gertatzen denaz areago doa egilea, izan zitekeena ere asmatzeraino. Erakunde armatuak aurrera eramaten duen bahiketa batetik abiatzen da horretarako.
‎Izan zitekeena eta izango ez dena. Horixe da Gazteluko Plazako arkeologi lanetatik atera daitekeen ondorio nabarmenena.
‎Neurketaren datu hauek nahiz eta hobeto aztertu diren joera on horren erakusle dira. Datuek espero zitekeena erakusten dute, Iñakik esan duen bezala, hizkuntzak oso geldo garatzen direlako. Honakoak dira dauden joeretako batzuk:
‎Garrantzitsua da, halaber, %14ko erabilera ondo aztertzea. Euskara erabiliko bada jakitea ezinbestekoa denez, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopurua kontuan hartuta, jaso dugun erabilera espero zitekeena baino altuagoa da. Hau da, erabilera ezagutzarekin alderatuz gero %25 inguru, %14ko erabilera altua da.
‎Urdailean edo aurpegian joko ninduela zirudien. Baina erakuspen antza zertu bazuen ere, erasoa zitekeena ezerezean geratu zen.
‎Horraitio, Asuni mezu iluna biali nion. Hurbil ziren Eguberri jaietan, agian, elkar ikustea zitekeena zela, eta... Amestutako gauza urrunekoa aipatu nuen, irrimirri.
‎136), eta antzekoa deskribatu zuenR. Becerro de Bengoak (1879) Eskalmendin (Arrazua, Araba), ustez sarbidedunhilobia edo igargu estalia izan zitekeena . Bere ganberan lau gorputz zeuden arbel geruzatxo baten gainean Ekialderantz luzatuta, eta geruzatxo horren azpian bestehorrenbeste (Apellaniz, 1973:
‎Dombate n (A Coruña) egindako indusketan ikusi ahal izan zen, trikuharrisoil bat zegoen toki berean sarbidedun bat gainezarri zela, lehenengo trikuharriarenganbera zati bat (2, 5x1, 5 m koa) kontserbatzen baitzen bigarren hilobiaren tumulupean (Bello Dieguez, 1997). Gainera, azken horren ganberan, baina bigarren fasehorri dakogion erabilerako materialak aurkitutako tokia baino maila baxuago batean, gordailu erritual bat (arestiko hilobitik eramana eta bigarrena erabiltzen hasiaurretik lagatakoa) izan zitekeena bereizi ahal izan zen. Trapezio batzuek, ijekibatek eta harribitxizko konder batzuek osatzen zuten; lehenengo ganberan, ordea, soilik onfazitazko konder bat gelditzen zen.
‎Eta Nervii en kohorteek, beldurrez ala traizioz, agerian utzi zituzten gure hegalak; honela iritsi zen entseinak galduta hesi barrura atzeraziak ziren lejioengana, beste indar berri bati esker konbatearen zoria ustekabean aldatu zenean. Galba-k lerrokaturiko baskoi kohorteek, orduan Germaniara bidaliak zirenak, kanpamenduetara iristerakoan entzun zituztelarik gudarien oihuak, bizkarretik eraso zieten etsaiei, hauek beste zerbaiten adi zirela, eta beren kopuruagatik espero zitekeena baino izualdi handiagoa sortu zuten, zeren batzuek uste zuten Novaesium go indar guztiak etorri zirela, beste batzuek Maguntia koak. Errakuntza honek adore berriak eman zizkien Erromatarrei, eta besteren indarretan fidaturik, berenak berritu zituzten.
‎Nepotek lan mota asko zituen aurrekari gisa hala Grezian nola Erroman, baina bat bera ere ez eredu zehatza izan zitekeena . Etorkizunean generoaren ildoa izango zena berak marraztu zuen, baina ez zuen jakin oso osoan asmatzen.
‎Aita kapitalista zen, eta berak antikapitalistatzat zeukan bere burua; aita burgesa zen, eta bera, antiburgesa; aitak bere poltsikoan sinesten zuen, eta Sergiok printzipioetan; aitak semea injineru nahi zuen, eta semeak laketago zituen artea eta artisautza. Eta denboraren hariaz oihal eder bat egin nahi zuen, xaloa eta xumea, artifizio handirik gabekoa, bere bizitzaren isla izan zitekeena . Mutil aktiboa baitzen Sergio.
‎Eta susmoa hartu nion txakurren beldur hura ez ote zen beste beldur sakonago baten oihartzun. Beste beldur bat, iraunkor eta orokorragoa alegia, haren nortasunaren muin muinean kokatua, eta izen koipetsu samarra ez izatera, beldurraren beldur izendatu zitekeena .
‎Baina behin batean gertatu zitzaidan zerbait... nekez uler zitekeena ilusioz eta desira onez betetako ingurumen kementsu hartan. Halako batean, eguerdi gainean bulegotik kanpora nindoala, ate ondoan zeuden aulki batzuetan aurkitu nituen jarrita euskaltegiko irakasle bi, inguruan inor ere ez zela ezagun, elkarren artean eleketan erdaraz ari zirenak.
2003
‎Deszentralizazioaren ezintasunaren gibelean estatuaren diskurtso triunfalista dago, Errepublika zentralista batena, baina federalista izan zitekeena . Alta, sekula ez du halakorik bilatu.
‎Eta eskerrak Besagain enpresa egiten ari den lanari. Luis Mari Bengoa patroi dutela ohituren olatu nahastuan ontzi galdutzat jo zitekeena lehorrera hurbildu dute. Negu parteari berebiziko poza ekarri dion Urrezko Aizkora banaka eta binaka antolatu dituzte eta dagoeneko ez du zaleak apustu handien beharrik aizkol jokoaz gozatzeko.
‎Emakumea zerbait kantatzen zebilela zirudien, distraiturik lehortzen balebil bezala. Apalean zerbait, ontziren bat edo orrazia izan zitekeena , uztearen zaratatxoak ere heldu ziren. Azkenean ate kisketa ireki, eta han agertu zen, eskuoihal zuri batez bularretik izterretara estalirik.
‎Horrenbestez, euro eskriturala (kontu korronte, nomina, faktura, prezio eta gainerakoetan agertuko zen balizko euro birtual harena) baliatzeko hiru urteko periodoak urtarrilaren 1etik 2002ko hasierara arte espero zitekeena baino eragin txikiagoa izan duela aitortu dugu, aurreko moneta nazionalak pezetak indarrean irauten baitu herritarren gogoan.
‎Donostiako bileran jorratutako gai garrantzitsuena UEU etengabe berritu beharra izan zen. Zenbait lagunen iritziz, Euskal Unibertsitatean jardunaldi batzuk ohitura bihurtu ziren, eta molde klasikoak (klaseen lehentasuna mintegien aurrean, irakasle ikasle bikoiztasuna) errepikatu egiten ziren Larraonan136 Egoera hori konpontzeko proposamen berria eta garrantzitsua aurkeztu zuen Natur Zientziak Saileko Martxel Aizpuruak, zenbait sailetan aplika zitekeena , «eskualde bat aukeratu behar genuen, UEU egingo den herritik hurbil. Herri honen ingurura joango ginake bi egunez behin edo eta beste egunetan ikusitakoaz mintegi batzu ukango genituzke, Teoria Praktika lotu nahiean.
‎«Hau izango litzateke, zuzen eta bidezkoa, Euskal Unibertsitatea, Euskadiko Unibertsitatearen barnean bertan egin ahal izatea, alegia». Dena den, Egin eko artikuluak, amaiera mehatxugarria zuen, gerta zitekeena iragarriz: «Unibertsitate ofizialaren ateak ixten bazaizkigu, unibertsitate ofizialaren kanpoan edo unibertsitate ofizialaren kontra egingo dugu, unibertsitate paralelo bat».
‎Beste zenbait, erdipurdika bakarrik landu da. Eta beste batzu larru gorri geratu da»81 Berriemaile horren hitzetan, hutsuneen arrazoia «berriztapen bidean egin zitekeena baino urrunago jo nahi izana» izan zen. Izan ere, 1975eko programaren oinarria improbisazioa izan zen, maisu hitzaldi gutxi jarri ziren eta elkarrizketan oinarritu ziren klaseak.
‎Horiek onartzeko prest daude, inkestaren arabera, argi eta garbi frogatzen bada osasunerako onura garbia dakartela, pestiziden edo tratamendu kimikoen ekarpen askoz txikiagoa behar dutela, eta, ingurumenaren ikuspegitik, ez direla kaltegarriak, baizik eta, neurri batean, onura garbiak dakartzatela, batez ere, nekazaritzako biodibertsitatea babesteagatik edo ingurumena gehiago errespetatzeagatik. Prezioak, espero zitekeena ez bezala, ez du eragin handirik iritzian: ez dira merkeagoak europarrak.
‎«Oreo» kasua «Oreo» galleta ezaguna epaitu zuen Stephen L abokatu kaliforniarrak. Joseph-en ustez, iragarri gabeko osagaien artean azido transgrasoa zegoen, kontsumitzailearen osasunerako arriskutsua izan zitekeena . Demanda San Frantziskoko Marin Konderriko Goi Gortean aurkeztu zen, epaimahaiak galleta ezagun horren merkaturatzea debekatzea erabaki zezan.
‎Haren arabera lurzoru mota bat edo beste eratuko da. Oro har, geruza hori behar bezain sakona da, lorezainak ohiko lanetan lortzerik izan ez dezan, nahiz eta lur garaietan espero zitekeena baino hurbilago egon.
‎Halako zerbait nahi dute egunerokoa idazten dutenek ere, ondotik datozenei bizitzan zertan huts egiten duten adieraztea. Hasiera batean gizaki herrarien lanabes izan zitekeena , idazle sedentarioenen aitorleku bilakatu da. Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi.
‎Ikusiko dugunez, abertzale batzuen euskal komunikazio esparrua antzua da: ez du ematen espero zitekeena . Baina konstituzionalistena hutsa da.
2004
‎Gogoratzen naiz alkandora listuta zuela, gastatuta. Hirugarren oroitzapen bat, aurreneko robota izan zitekeena , robot moduko zer edo zer, ikusi nuela bisita hartan. AEBetatik ekarrita izan behar zuen.
‎Titoren esanetan," hemengo erakundeek lana ongi egiten ez badute, estatu mailan jakingo da zer egin duten. Hobe dute emandako hitza betetzea, bestela oso ona izan zitekeen ekimena, eta beste toki batzutarako eredu izan zitekeena , pikutara bidaliko dute".
‎Legeak bidegabekotzat jo du proposatu izan zitekeena eta proposatu ez dena burutzea. Bidegabekoa da, orobat, auzitegiaren edozein jarduera, baldin eta jarduera horrek alderdien arteko auzi berdintasuna hausten badu, haien arretarik eza osatzeko.
‎Gainera, arratsak ez zeukan zeruan laino buru grisak baino. Euri ziri mantsoa jausten, orratzak bezain fina, argian zehar bakarrik ikus zitekeena .
‎Alde positiboari begiratuz gero, datuen bilakaerak euskaldun komunitatearen barne indarra eta garapen gogoa adierazten du: euskara dakitenen kopurua kontuan hartuta, jaso dugun erabileraren neurria espero zitekeena baino altuagoa baita?. Ez dago erabilera bezalako neurgailurik benetako diagnosia egin nahi bada, Euskal Soziolinguistika Institutua.
‎2004ko martxoaren 4an, Antonio Tizzano abokatu nagusiak C/ 02 gaiari buruzko ondorioak aurkeztu zituen Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegian, Land Nordrhein Westfalen eta Denkavit Futtermittel GmbH enpresaren artean. Auzitan amaitu den gai polemikoa animalientzako pentsuetan bitaminaren eduki baimenduari eragiten diona besterik ez da, izan ere, onartutako gehieneko kopuruak alde handiak zituen estatu kide batzuen artean, eta batentzat legezko produktutzat har zitekeena , beste batean, kontrakoa zen. Orain, auzia Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren esku dago.
‎Albo ondorio horiek, kimioaren eta erradioterapiaren ondorioz, folikulu obariko ugari suntsitzearen ondorio dira”. Oraingoz, zientzialariek ez dute oso argi ernaldu zen obulua transplantatutako ehunetik edo beste obulutegitik datorren, kimioterapia amaitu ondoren bere kabuz has zitekeena . Kutluk Oktay doktoreak, Cornellgo Unibertsitatekoak (New York), arlo horretan ere lan egin duenak, azaldu zuen aukera handiak daudela obulutegiaren funtzioa berez berreskuratzeko, minbizia gainditu ondoren.
‎Ideia bat izan zuen: ordenagailuari datuak berrordenatzeko eskatzen bazion, zitekeena zen ezabatutako datuak zapaltzea eta betiko galtzea. Defragmentadore edo zatikatzailea aktibatu zuen berehala.
‎Mutilak deitu bitartean, Diannek ordenagailuaren aurrean jarraitu zuen, Mireiaren azken mezua izan zitekeena aztertzen. Ilea motots batean jaso zuen emakumeak, urduri eta atsekabetuta.
‎Ezertxo ere ez. Hala ere, ordu arte ez genion deus esan, disgustu bat ez ematearren, bere osasun berreskuratuarentzat kaltegarri izan zitekeena .
‎Lehen urteetan zentsura EDIGSAkoek pasatzen zuten, kantuen hitz guztiak horien babesarekin pasatzen ziren. Kataluniarrek pasatu behar zuten zentsura errazagoa zen, urte haietan Euskal Herrian pasa zitekeena baino. Dena euskaraz eta erdaraz aurkeztu behar zen.
‎Kantuen hitz guztien zentsura pasatzeko, Kataluniako EDIGSA diskoetxearen bidez egiten zuten, urte haietan kataluniarrek pasatu behar zuten zentsura errazagoa baitzen Euskal Herrian pasa zitekeena baino.
‎Liburu honen bigarren atalak etikaren zimendatze antropologiko filosofikoa du helburu. Wittgensteinentzat mintzagai metodiko eta errigurosorik ezin izan zitekeena hartu dugu guk hizpide. Etika ez da eremu pribatu eta intimora mugatu beharreko esparrua, eta are gutxiago isildu beharrekoa.
‎kankailu kankailua, poto urdina besarkaturik, victoriar estiloko puba miratuz. Marcki, hasieran Carlosenetik bezala, eskapatu egiten zitzaion buru haietatik iragan zitekeena . Atzerritar batek atzerritar izaten jarraitzen du, bertakotzeko nortasunaren alde bat atzean utzi eta beste batez ordezkatzen duen arte.
2005
‎Adierazgarria Patxi Iturregiren kasua, guztietan generoarekiko leialtasuna aldarrikatu duten bakanetakoa, bakarra ez esatearren, eta, hala ere, zazpigarren urtegarrenean bigarren bilduma argitaratu duenean, Behi eroak (Elkar, 2003), ez du zerikusirik, ezta urrundik ere, 1996an argitaratu zuen Haize kontra bildumarekin. Horretan ere ezin dugu esan egile horrek traiektoriarik garatu duenik, are gehiago, berarengandik espero zitekeena ez da bete.
‎kontsumitzailea kontsumo gaiei buruz ongi informaturik egon dadin gehien laguntzen duen iturria, lagunak, familiartekoak eta ezagunak, dira. Fabrikatzaileek eta Administrazioak espero zitekeena baino askoz gutxiago laguntzen dute horretan. Kontsumitzailea ez da Administrazioaz fio:
‎Laudorio haiekin laudatua sentitu zen Ines, baina, abagune hura zinez aprobetxatu nahi bazuen, are ausartagoa izan behar zuen, eta orduan, aurkezleak hitzaldian botatako sententzia errepikatzen zuela, eskari bat ere izan zitekeena : eskari eta amu?, honela esan zion:
‎Orain, Teresaren ezpain gorriminek irri baten itzala izan zitekeena moldatu zuten.
‎Bai, Tomasek atsegin zuen neska hura, baina beste tekla bat jo behar zuen, beste nota bat, sinfonia eder baten hasiera izan zitekeena , zergatik ez?
‎Baina Inesena beste kasu bat zen, geneetan markatua egon zitekeena , bai, baina geneetatik hara zihoana. Berak modeloa izan nahi baitzuen, pasareletako desfileetan jende guztiaren begiradak erakartzeko eta munduaren erdigunea izateko.
‎Gas hori bat batean agertu zen eguzki gainazalaren azpian, eskualde magnetiko batetik gertu, eta, beraz, bi eremuen arteko talkak eragin zuen sugar hori. Aurkikuntza horrek zalantzan jartzen ditu fenomeno horiek nola sortzen diren azaltzen duten teoria konbentzionalak; izan ere, 2002ko uztaileko deiadarra “espero zitekeena baino askoz eremu zabalagoan gertatu zen”, azaldu zuen Louise Harrak, ikerketaren arduradunetako batek. “Datuek erakusten dute aldaketa magnetikoak eskala txikian erregistratu zirela jardunean zegoen eskualde nagusiaren inguruan, harik eta leherketa gertatu zen arte, eremu hori guztia estali baitzuen”, gehitu zuen.
‎Taldearekin ados izaten ahal zen, bakearen amoreagatik, eta gero zuen bilkuretara edo manifestaldietara ez azaltzea, ahantzi zuela edo lanpetua zelako aitzakia aurreratuz. Erraz egin zitekeena zen alabaina.
‎Baina autopsiaren paperak ez zekarren ezer apartekorik. Soilik bukaeran, eskuz idatzitako gehigarri bat, faxak utzi ohi duen tinta arrastoen artean doiki irakur zitekeena : " Muxu bat.
‎Badakarte Catharina, hementxe dator, zatoz, esteka zaitzatela neure begipean, horrela, ederki Catharina, zu lasai, lan honetan nauzu ni entregu, ordu guti batzuen afera izanen da, ongi, ea sabel hori, bai, espero zitekeena da, aizu, zuk ez duzu oraiko hau hemen sartzen zaren lehen aldia, nik zu ezagutzen zaitut, bai, zure izen hori, Catharina, lau ordu ditugu lan honi akabaila emateko, tira ba, prest zaudete denok noski, ados, jakin ezazue nik egitekoak geldiro burutzea dudala laket, bortz ordu hobe, banoa beraz, kasu eman hor, kasu beheko horiek, beha ezazue, ikusi nola ateratzen dudan umea Catharinaren sabeletik,... Ez, zuk ez didazu erranen baina nik badakit zu ez zarela ez txipretarra ez suediarra ez panamarra, Catharina Nauwelaerts zara zu, holandarra, hemen orai berean guri ur freskoa ematera azaldu behar lukeen langilea hil zenuena, mespretxuz hil.
2006
‎Pasadizo batek amorratu ninduen gehien. Gerta zitekeena kontuan hartuta, Legebiltzarreko presidenteari esan nion mikrofono bat prest izateko, zaratarik handienarekin ere entzuteko modukoa. Behin eta berriro eskatu arren, behar zen unean, mikrofonoa ez zebilen.
‎ere deitua), erraz lantzen zena; aldiz, zortzi edo bederatzi ordu ostean, askoz gogorragoa zen burdina ateratzen zen, altzairua, alegia, gero goritu eta uretan hoztuta, tenplatu? zitekeena eta are gehiago gogortu. Euskal Herrian zenbait burdin mearekin, adibidez Udalaitzekoa (Arrasate), lehen erredukzioaren ostean, denbora laburrez izanda ere, lortzen zena oso burdina gogorra zen, baina aldi berean kolpatuta erraz apurtzen zena, ez zelako batere malgua(, raya?
‎zer zen finkatzeko orduan. Baina, edozelan ere, katolizismoan baldintzapean onar zitekeena , protestantismoan positiboa eta moralki ona zen, hortxe ezberdintasuna (Weber, 2001: 225, 42 oin oharra).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia