Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Izan ere, biharamunean —merkatu egun hartan, beraz, zeinean, aziendak eta ganaduak ez ezik, bertako fruituen miresteko parada ere izan baikenuen: patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu, hauek zaku batzuetan, horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan—, bortz gizon iritsi ziren Santo Tomáserat, zaldiz, gibeletik morroi batzuk zituztela, batzuk zuriak, beren asto eta mandoetan, eta bertzeak, gehienak, indiar horiak, oinez zihoazenak , bakoitza bere kargarekin, zeren eta haien artean lau motatakoak baitziren zamariak: zaldiak, astoak, mandoak eta indiar horiak... hauetarik hainbat eta hainbat biharamunean salgai jarriko zituztenak, zeren esklaboak baitziren eta esklabo gisa saltzen baitzituzten, beltzak eta bertze jende miserable batzuk bezala; eta bortz gizon haiek herriko bertze ostaturantz zihoazen, zeina baitzen Octavio Hernando zeritzan gaztelau batena.
‎Eta paper puska haiek tximeleta zuriak ziren, hegaldi laburrekoak, bere ezinean lurrerat zihoazenak eta ene hutsa eta ene hutsaren gaineko hutsa aldarrikatzen zutenak.
‎Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura: ...an, neurri gabeko neurri hartarat eramana; formen eta koloreen uholde bat zen, eta formak beren bidetik ateratzen ziren, koloreak beren ubidetik, baina, halarik ere, guztia ez zen nahastekamendu huts eta desbide; pintzeladak bortitzak ziren, bizkorrak eta desjosiak, protesta baten etengabeko seinaleak eta aieruak balira bezala, pinturaren ohiko kanonetarik kanpoan zeudenak eta kanonetarik haratago zihoazenak , bihotz baten oinazerat edo oinazearen bihotzerat; eta formek eta koloreek ere araurik gabeko arau haien arabera moldatuak ziruditen, baina, aldi berean, eta arestian erran bezala, ez zen kaosa eta anabasa haien fruitua eta emaitza, zeren forma eta kolore diferent haiek bazuten batasun guztizko bat eta osozko; ez, ez zen pintura hura atsegina, baina ederra zen, Pedrok ordu arte pintatu zituen koa... ederra zen, zinez, eta birao baten ederra zuen, libertatearen ederra zuen.
2004
‎Harrokeriaz jokatu nuen orduan ere. Jeepa etxeari bueltaka hasi zen lehenago; gero barruan zihoazenak tiroka hasi ziren, ez dakit nori. Azkenean etxe barruan zeuden umeei.
‎–Behin batean, ba omen ziren bi ero, trenbidetik zihoazenak , zerura joateko asmotan, ikusten baitzuten han, Arizonako desertuan, trenbideak eta zeruak bat egiten zutela horizontean. Eta bazihoazen eta bazihoazen, eta batak besteari esan zion:
2006
‎Gehienetatik oihu lazgarriak edo orro basak jalgitzen ziren kanpora. Nirekin zihoazenak , eromen hartaz kutsaturik, berehala barreiatu ziren harrapakin bila. Ez nintzen haien ondotik joan.
‎Setiatzaileek gibelka egin zuten, bortu aldera. Buztan zihoazenak Belateko mendian harrapatu eta sarraskitu zituzten gipuzkoar zitalek, baita haien kanoiak kendu ere. Besta izan zen, gau hartan, hiriburuko karriketan.
2008
‎Kantak eta errituak onartzen zituen, baita haiek guztiak isiltasunaren eta bildutasunaren ataritzat hartzen ere. Ahozko aitortza bizitza espiritualaren zutabeetakotzat zuen, baina, garaiko apaiz askok ez bezala, ez zituen aitortzera zihoazenak estutzen, ez haien kontzientziaren bihurguneak arakatzen ibiltzen. Horregatik, Ernestinarekin harremanetan jarri ez beste jakin zuen frai Millanek, hari egindako lehen aitortzan?
‎Ekin denok batera! , esan zuen Merryk garrasika; eta aurrean zihoazenak korrika hasi ziren.
‎haien zaintza barregarria zen. Silver eta bere mutilak izan balira orain haiengana arrastaka zihoazenak , inortxok ere ez zuen ikusiko egunsentia. Kapitaina zaurituta edukitzeagatik gertatzen zen hori, pentsatu nuen neure artean; eta berriro ere gogor egin nion neure buruari arrisku hartan utzi nituelako, hain gutxi zirelarik ganorazko zaintza egiteko.
‎Kantak eta errituak onartzen zituen, baita haiek guztiak isiltasunaren eta bildutasunaren ataritzat hartzen ere. Ahozko aitortza bizitza espiritualaren zutabeetakotzat zuen, baina, garaiko apaiz askok ez bezala, ez zituen aitortzera zihoazenak estutzen, ez haien kontzientziaren bihurguneak arakatzen ibiltzen. Horregatik, Ernestinarekin harremanetan jarri ez beste jakin zuen frai Millanek –hari egindako lehen aitortzan– bazuela norekin konpartitu bere sekretua.
2009
‎ez zuten aitortzen, beraz, ezta ukatzen ere, hura mirari bat izan ote zen; ezerezaren ertzeko eremuan kokatuta zeudelako edo, interesatu ere, ez zitzaien gaia interesatzen, beharbada, gauza inportanteagoak egiteko zituztelako: Domingori aldika irri haiek zuzentzea, adibidez, hitzetatik haratago zihoazenak , edo Reginari ohartaraztea isilago hitz egin zezala, zeren Domingo ez baitzen gelan zegoèn gaixo bakarra eta zeren semeak ere eskertuko baitzion, apika, jakin ere, bai baitzekiten izeba ilobek ordurako, ausaz, Domingoren irri hura minaren gaineko irria zela, atsedena eta isiltasuna behar zituena.
‎biziagotu zitzaion Gabinori arnasaren erritmoa osaba ilobek agurra jotzen zuten bitartean, begiak heze; Gabinok, beraz, hunkituta behar zuen, musikaren sorginak liluratuta, denboraren eten hartan, non, bat batean, hegazti luma garden ezinezko bat pausatu eta, gardentasunaren presentzia hutsez, gizakiaren erorikoaren aurreko garaiaz mintzatzen hasi baitzitzaion, agian; osaba iloben txistuetatik notak eta notak ateratzen ziren, ttunttunaren azpimarra zutenak, Gabinoren arimaren hots kutxan durundi egiteko, adiskidetasunaren frekuentzia berean; aurretik ere elkarri idatzitako karten testigantza zutèn abiapuntu sendo; karta haiek, ez zin ezinezkoek bermatuak baina bai zin zinezkoak, paperezko txoritzat ere har zitezkeen: papar zurian barkamenaren eta eskuzabaltasunaren pentagramak idatziak zituztèn paperezko txori bi, aurkako norabidean zihoazenak , bai, baina puntu inmaterial beraren xerka: puntu hura, bide eta norabide guztiak biltzen zituena, ez biderik ez norabiderik ez zuen arren; puntu hura, non iraganaren zama astuna ezabatu eta oraina baizik ez baitzen zutik geratzen, bere baitan etorkizun ederrago baten promesaren hazia ereinda zuena, paperezko txori bi, paradisuko hegazti bi?; aireak airea besarkatu zuen, beraz, baita lurrak lurra ere jarraian, agurra bukatu bezain laster Gabino eta Felipe elkarrengana bildu baitziren, aurkako norabidean orduan ere, norabide berean zihoazelako, baziloak eta baziloen balizko erasoak atzean utzita, ahaztuta.
‎gerizpean, eta behekoa, ezpain kokotsak? ...urarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa, jarraipen metafisiko bat, beharbada?, bi eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak , misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldiaren eta begien aurrean zuèn irudiaren arteko kointzidentziak eta bat egiteak bultzaturik edo; Domingo, ondorioz, istant haren magian harrapatuta zegoen, gertatuak kasualitatea baino gehiago behar baitzuen, itxuraz, patuak edo Probidentziak bideratutako zerbait, agidanez; hargatik begitandu zitzaion... bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi:
‎Une hartan, baina, aita semeak ez ziren oilartutako eta elkarren aurka oldartutako bi harroputz baizik, elkarri ahalik eta min handiena egitera zihoazenak , halako moduan, non esaldiak gezi bihurtu, gorroto zaharrak berpiztu eta gorrotoaren pozoiaz pozoitu baitzituzten gezien puntak:
‎Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak , batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik, aurretxoan zuena bide luzeko lasterkari bat zuen, Nurmi ezizenekoa, Parisko 1924ko olinpiadetan urrezko bost domina irabazi zituèn lasterkari finlandiarraren ohorez?, agindua betetzeko prest; memento hark, jakina, tentsioz betetakoa behar zuen guztientzat, baita Adarentzat e... Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek. Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri batekin aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko?
‎eta ez memento txarrak egokitu izan ez zitzaizkiolako. Adak eguneroko ogi zituen bai gabeziak eta bai eguraldiak eragindako nekeak eta oinazeak, gorputzaren goseak eta bakardadearen aldikako aseak, gaueko martxak eta gaueko guardiak, batailoiaren behin behineko desegigoak eta bidean utzitako lagun hilak, baita kide lerde jario baten begirada begirunerik gabeak ere?, baizik eta, memento txar haien parean, memento onak hobesten zituelako: adiskidetasunezko adierazpen egiatiak, sexutik harat zihoazenak –sexurik sublimatuenak ere sexua duela abiapuntu ahaztu gabe, eta sentiarazten ziotenak, muinean sentiarazi ere, askatasuna eta anaitasuna oinarri zituèn gizartea eraikitzea posible zela, desertuak oasia posible egiten duen bezala?
‎Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren, hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala?, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zuen, batean aldamio batetik erorita eta bestean teilatu batetik, eta oin batean zoritxarraren orbainak zituen, harri bat gainera erori zitzaiolako, nahiz eta istripuaren ondoko herrentasuna gainditu zuen: esan nahi baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak : bere egoera gaiztoaren eragileek bai baitzituzten izen abizenak, eta alferrik baitzebilzkion apaizak, ezin ikusi zituenak, etsipena eta barkamena predikatzen, munduaren ordena Jainkoaren nahiari eta borondateari zegokiolakoan; Nikolaik, beharbada, horregatik egiten zuen birao noiznahi eta horregatik erabiltzen zuen ahoan Jainkoaren izena apaizek bezainbat, Jainkoari lotutako guztia, haren existentzia, lehenik eta behin?
‎Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak , batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik –aurretxoan zuena bide luzeko lasterkari bat zuen, Nurmi ezizenekoa, Parisko 1924ko olinpiadetan urrezko bost domina irabazi zituèn lasterkari finlandiarraren ohorez–, agindua betetzeko prest; memento hark, jakina, tentsioz betetakoa behar zuen guztientzat, baita Ad... Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek –Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri batekin aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko– etorkizuna aldatu zion; izan ere, hain eskertuta sentitu zen, alde batetik, Domingorekin, baina hain erasanda, bestetik –hain errudun usteak jota, agidanez, nebaren bizia arriskuan jartzeagatik–, non, Domingorekin eta Chaplinekin kontsultatu ere gabe, kapitainarengana joan baitzen:
‎Airea eman nahi didazu, baina airea kentzen didazu, azkenean!" –, eta ñabardura hark –bere lehen erasoa zen, baldintza haietan– bere tentsioa areagotu behar zuen; Adak zuèn itxurari erreparatuz gero, haatik –fusilari kementsu eusteaz gain, bere begirada hura zuen, urduritasunaren gainetiko irmotasuna erakusten zuena, kaskoaren presentzia astun bezain zurrunak areagotua, beharbada–, erasoari ekiteko gogoz zegoela baiezta zitekeen –ez gogoak eragindako gogoaz, jakina, baina bai beharrak eragindakoaz–, barne indarraren eta erabakitasunaren jabe; motiboak ere bazituen, antza... eta ez memento txarrak egokitu izan ez zitzaizkiolako –Adak eguneroko ogi zituen bai gabeziak eta bai eguraldiak eragindako nekeak eta oinazeak, gorputzaren goseak eta bakardadearen aldikako aseak, gaueko martxak eta gaueko guardiak, batailoiaren behin behineko desegigoak eta bidean utzitako lagun hilak, baita kide lerde jario baten begirada begirunerik gabeak ere–, baizik eta, memento txar haien parean, memento onak hobesten zituelako: adiskidetasunezko adierazpen egiatiak, sexutik harat zihoazenak –sexurik sublimatuenak ere sexua duela abiapuntu ahaztu gabe– eta sentiarazten ziotenak, muinean sentiarazi ere, askatasuna eta anaitasuna oinarri zituèn gizartea eraikitzea posible zela, desertuak oasia posible egiten duen bezala... ideal etikoen mintzo eta estetika berrian –" Munduko langile guztiak, elkar zaitezte!" –, ukabil jasoen eta esku lotuen harat honatak ...
‎" Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak..."; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa –benetakoa–, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin... plazak zituèn bankuetako batean –bankuko izkina batean– emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere aldeko izkinan eserita zegoelako; harantzago –banku berean– atso zahar bat zegoen, emakume gaztearekin zerikusirik ez zuena, antza, ez batak eta ez besteak ez baitzioten elkarri hitz egiten ez begiratzen; eguzkiak, bestalde, sonbreiruan jotzen zuen emakumea, halako eran, non, sonbreiruak proiektatzen zuen itzalaren ondorioz, aurpegia bi zatitan banatuta azaltzen baitzitzaion: ...a bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa –jarraipen metafisiko bat, beharbada–, bi eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak , misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldiaren eta begien aurrean zuèn irudiaren arteko kointzidentziak eta bat egiteak bultzaturik edo; Domingo, ondorioz, istant haren magian harrapatuta zegoen, gertatuak kasualitatea baino gehiago behar baitzuen, itxuraz, patuak edo Probidentziak bideratutako zerbait, agidanez; hargatik begitandu zitzaion... esan nahi baita istantean ulertu zuela atsoak utzitako lekua berak bete behar zuela, antzeko aukerak behin bizitzan!; hala, neska eserita zegoèn bankua atzetik inguratu eta, haren aurrean paratzen zela, erarik abegikorrenean –betartean irri bat, urduritasunak marraztua– galdetu zion:
‎Izan ere, Nikolaik urduri segitzen zuen, itxura batean; Nikolaik, beharbada, gose moduko bat zuen, goseago egin zitzaiona une hartan, abokatuaren ilobarekin izan zuèn eztabaidagatik edo; Nikolaik, gainera, bazekien nondik zetorkion gose hura; urte luzeetan esplotatua izan ondoren –hamar urte bete zituenetik ari zen lanean, eraikuntza enpresa batean lehenik, hamabi orduko lanaldietan, igeltsero, eta harrobi batean gero, pikotxa eta pala–, esplotazioaren arrazoia zuen, hatz erakuslea luzatzera bultzatzen zuena, errudunen bila, esplotatzaileen norabidean beti; horrezaz gain, besoa bi aldiz hautsi zuen, batean aldamio batetik erorita eta bestean teilatu batetik, eta oin batean zoritxarraren orbainak zituen, harri bat gainera erori zitzaiolako, nahiz eta istripuaren ondoko herrentasuna gainditu zuen: esan nahi baita berez erremindua zena are erreminduagoa egin zela, zoritxarren ondorioz; komunista egin zenean, gainera, aurkitu zuen, ongi aurkitu ere, nori leporatu zoritxar haiek, kasualitatetik edo zuhurgabetasunetik haratago zihoazenak : bere egoera gaiztoaren eragileek bai baitzituzten izen abizenak, eta alferrik baitzebilzkion apaizak, ezin ikusi zituenak, etsipena eta barkamena predikatzen, munduaren ordena Jainkoaren nahiari eta borondateari zegokiolakoan; Nikolaik, beharbada, horregatik egiten zuen birao noiznahi eta horregatik erabiltzen zuen ahoan Jainkoaren izena apaizek bezainbat, Jainkoari lotutako guztia –haren existentzia, lehenik eta behin– ukatzeko bazen ere; Jainkoaren ustezko ordena, gizonek ezarria baitzen... eta bere esku kailuz eta maskurrez josiak ez baitziren halabeharrak bideratutako zerbait, bere miseriazko soldata halabeharraren fruitua ez zen bezala; ezetz, apaizek ez zutela bera engainatzen, halakoxea baitzuen Nikolaik bere gorputz hura –kapitalak mila bider zigortua, bere esanetan– oroitarri bihurtua, etengabe oroitarazten ziona berea errudun eta errugabeen arteko historia zela, ez patuak bideratua baina bai klaseetan banatutako gizarteak:
‎Une hartan, baina, aita semeak ez ziren oilartutako eta elkarren aurka oldartutako bi harroputz baizik, elkarri ahalik eta min handiena egitera zihoazenak , halako moduan, non esaldiak gezi bihurtu, gorroto zaharrak berpiztu eta gorrotoaren pozoiaz pozoitu baitzituzten gezien puntak:
‎ez zuten aitortzen, beraz, ezta ukatzen ere, hura mirari bat izan ote zen; ezerezaren ertzeko eremuan kokatuta zeudelako edo, interesatu ere, ez zitzaien gaia interesatzen, beharbada, gauza inportanteagoak egiteko zituztelako: Domingori aldika irri haiek zuzentzea, adibidez, hitzetatik haratago zihoazenak , edo Reginari ohartaraztea isilago hitz egin zezala, zeren Domingo ez baitzen gelan zegoèn gaixo bakarra eta zeren semeak ere eskertuko baitzion, apika... jakin ere, bai baitzekiten izeba ilobek ordurako, ausaz, Domingoren irri hura minaren gaineko irria zela, atsedena eta isiltasuna behar zituena.
‎gidatu zuen Maria Bibianak Gabino harantz, ireki zuen Maria Bibianak atea, sartu ziren anai arrebak... zutitu ziren orduan Felipe Gastaminza eta bere osaba, hasi ziren txistuaz eta ttunttunaz agurra jotzen... biziagotu zitzaion Gabinori arnasaren erritmoa osaba ilobek agurra jotzen zuten bitartean, begiak heze; Gabinok, beraz, hunkituta behar zuen, musikaren sorginak liluratuta, denboraren eten hartan, non, bat batean, hegazti luma garden ezinezko bat pausatu eta, gardentasunaren presentzia hutsez, gizakiaren erorikoaren aurreko garaiaz mintzatzen hasi baitzitzaion, agian; osaba iloben txistuetatik notak eta notak ateratzen ziren, ttunttunaren azpimarra zutenak, Gabinoren arimaren hots kutxan durundi egiteko, adiskidetasunaren frekuentzia berean; aurretik ere elkarri idatzitako karten testigantza zutèn abiapuntu sendo; karta haiek, ez zin ezinezkoek bermatuak baina bai zin zinezkoak, paperezko txoritzat ere har zitezkeen: papar zurian barkamenaren eta eskuzabaltasunaren pentagramak idatziak zituztèn paperezko txori bi, aurkako norabidean zihoazenak , bai, baina puntu inmaterial beraren xerka: puntu hura, bide eta norabide guztiak biltzen zituena, ez biderik ez norabiderik ez zuen arren; puntu hura, non iraganaren zama astuna ezabatu eta oraina baizik ez baitzen zutik geratzen, bere baitan etorkizun ederrago baten promesaren hazia ereinda zuena, paperezko txori bi, paradisuko hegazti bi...; aireak airea besarkatu zuen, beraz, baita lurrak lurra ere jarraian, agurra bukatu bezain laster Gabino eta Felipe elkarrengana bildu baitziren, aurkako norabidean orduan ere, norabide berean zihoazelako, baziloak eta baziloen balizko erasoak atzean utzita, ahaztuta.
2010
‎Begiak zabalik nituen, ustez, baina ametsetan nengoen, zinez, eta amets ezin inozoagoetan, gainera!; izan ere, Jainkoaren probidentziak erabaki zuen auzia? hartan sinetsia nengoen behintzat, baina baziren, bai, beste indar batzuk jokoan, azpitik zihoazenak eta Jainkoaren ustezko probidentzia baino erabakigarriagoak zirenak, nik fitsik ere susmatzen ez nuen arren, ama eta Rakel eta Helenaren ama azpijokoan ari baitzitzaizkigun, eta ni pikutan; ama, egia esan, egunero zebilkidan bere predikuekin; afari hartan nire portaera itsustu ondoren, bide zuzenean nahi baininduen:
‎aurkitu eta aurrera egin nuen arte, neure begi harrituen aurrean Helenak dantzari ekiten zion bitartean: haren oinak eta pausoak, joan zihoazenak eta etorri zetozenak, orain bizkorrago eta orain astiroago, modurik airosoenean!; haren eskuak, orain sagar bat erakusten zidatenak eta orain ezkutatzen, hartu eta eman, eman eta hartu, emetasunaren airezko oihalean marraztutako esku mugimenduak bitarteko!; haren bularrak, edo beste bi sagar ote zituen Helenak bulartzat?
‎Espero ez bezala, baina, esku banatan sagar gorri bat zeukala etorri zitzaidan!;" Hasi berriro, Gabi!" esan zidan, erabakitasun handiz; bihotzak jauzi handi bat egin zidan —izan ere, ba ote zegoen ezer, lurbiran ederrik, Helena bezain eder? —, eta jarraian hamaika jauzi txikiago, birikak utzitako hutsunearen eremuan lauhazka zebilèn moxal ero bat balebilkit bezala... lokietako zainek ere hots eta hots, sentimenduen euriteak bulartua; urduri nengoen, bai, eta behin hasi nintzen, eta berriro hasi nintzen, alferrik, hirugarrenean neure tokia —txistuaren konpasa eta arnasaren erritmoa— aurkitu eta aurrera egin nuen arte, neure begi harrituen aurrean Helenak dantzari ekiten zion bitartean: haren oinak eta pausoak, joan zihoazenak eta etorri zetozenak, orain bizkorrago eta orain astiroago, modurik airosoenean!; haren eskuak, orain sagar bat erakusten zidatenak eta orain ezkutatzen, hartu eta eman, eman eta hartu, emetasunaren airezko oihalean marraztutako esku mugimenduak bitarteko!; haren bularrak... edo beste bi sagar ote zituen Helenak bulartzat?
‎Begiak zabalik nituen, ustez, baina ametsetan nengoen, zinez, eta amets ezin inozoagoetan, gainera!; izan ere, Jainkoaren probidentziak erabaki zuen auzia... hartan sinetsia nengoen behintzat, baina baziren, bai, beste indar batzuk jokoan, azpitik zihoazenak eta Jainkoaren ustezko probidentzia baino erabakigarriagoak zirenak, nik fitsik ere susmatzen ez nuen arren... ama eta Rakel eta Helenaren ama azpijokoan ari baitzitzaizkigun, eta ni pikutan; ama, egia esan, egunero zebilkidan bere predikuekin; afari hartan nire portaera itsustu ondoren, bide zuzenean nahi baininduen: berean, alegia...
2012
‎Mendirako planarekin, motxila eta guzti abiatu zen jendea, beharbada. Edo, ni bezala, gaua azken minuturaino xahutu eta etxera itzuli nahian zihoazenak izango ziren.
‎Soinu teknikariek garbi adierazi zuten, emanaldia bertan behera gelditu zen. Antolatzaileak agurtu eta bidean behera abiatu ziren kotxeetan Benito eta bere musikariak, kontrako norabidean emanaldia ikustera zihoazenak gurutzatuz.
‎Kanoan zihoazenak gogor ahalegindu ziren gure eskopeten tiromenetik alde egiten, eta, Ostiralek bizpahiru tiro egin zien arren, ez nuen ikusi inor jo zuenik. Ostiralek kanoetako bat harrarazi nahi zidan haien atzetik joateko, eta neu ere oso kezkatua nengoen haien ihesagatik; izan ere, beren herritarrengana gure berri ematera itzultzen baziren, berrehun edo hirurehun etor zitezkeen kanoetan, eta gu irentsi, kopuruagatik besterik ez bazen.
‎Horrek gogoeta berriak sorrarazi zizkidan, eta bururatu zitzaidan gizon horiek nire uhartearen aurrean, orduan deitzen nion bezala, hondoa jo zuen itsasontzian zihoazenak izan zitezkeela; eta itsasontziak harkaitzen kontra jo zuenean, eta ezinbestean bereak egin zuela ikusita, agian txalupan abiatuko zirela, eta itsasbazter soil hartan basatien artean lehorreratu.
2013
‎–Nor ziren bonbardatzera zihoazenak
‎Hamzaren zutabeak, mujahidinez eta mandoaz gain, bi asto zituen, karga eginda zihoazenak , bai badaezpadako jangaiz, bai sendagaiz eta bai bertzelako hornigaiz ere. Hala, deskargatu zituen erizainak, asto batetik, botika ontzia eta kolpatuen garraiorako andak; garbitu zion zauria; jarri zizkion berrogei puntu; estali zion benda batez; etzan zen Hamza andetan?
‎Handik goiti, proba hura proba guztien proba zelakoan, mintzatu zen Habib Fadilaren gurasoekin; mintzatu zen, halaber, Fadilaren herriko qadiarekin; erabaki zuten guztien artean egin zitzala Fadilak Habiben etxean bizpahiru urte neskame; itzuli zen etxera neska, ikasi beharrekoak ikasita gero; hasi ziren emakume antzuak harengana joaten, lehenengotik aleka batzuk, baita gero eta gehiago ere?; gertatu zitzaion, handik gutira, bizitzan jasan daitekeen gertaerarik izugarriena, noiz eta, hamabortz kilometrora zegoèn herri bateko azokarantz abiaturik, autobus istripu batean hil baitzitzaizkion gurasoak eta ahizpa, aurki ezkontzekotan zegoena, ibilgailuak balaztak hautsi eta goitik beheiti egin ez zuen, bada, amildegi batetik? hirurak ere, autobusaren parrilan zihoazenak , bertan luze gelditzen zirela, erorikoen eta kolpeen ondorioz!?; geratu zen bakarrik etxean?
‎Nik baino entzumen hobea zuen, alafede! Erdiak italiarrak zirela erabaki zuen, Euskal Herriko itzulia egin eta etxera zihoazenak . Pare bat eserleku aurrerago, sailkatu ezin zuen hizkuntza batean mintzo zen bikote bat aurkitu zuen.
‎Jose Mari Larretxea motorrean zihoan, Ford Talbot zuri batek jo eta eraitsi zuenean. Autoan zihoazenak Larretxea jotzen hasi, eta hura bahitzen saiatu ziren. Jendarme batek eragotzi zuen, eta erasotzaileak atxilotu zituen.
‎Hamzaren zutabeak, mujahidinez eta mandoaz gain, bi asto zituen, karga eginda zihoazenak , bai badaezpadako jangaiz, bai sendagaiz eta bai bertzelako hornigaiz ere... Hala, deskargatu zituen erizainak, asto batetik, botika ontzia eta kolpatuen garraiorako andak; garbitu zion zauria; jarri zizkion berrogei puntu; estali zion benda batez; etzan zen Hamza andetan... eta bi mutilen artean eraman zuten komandantea... baita inguruko taldeak biltzen zituèn kanpamentura iritsi ere, handik hiruzpalau ordura.
‎...ero eta gehiago ere...; gertatu zitzaion, handik gutira, bizitzan jasan daitekeen gertaerarik izugarriena, noiz eta, hamabortz kilometrora zegoèn herri bateko azokarantz abiaturik, autobus istripu batean hil baitzitzaizkion gurasoak eta ahizpa, aurki ezkontzekotan zegoena –ibilgailuak balaztak hautsi eta goitik beheiti egin ez zuen, bada, amildegi batetik... hirurak ere, autobusaren parrilan zihoazenak , bertan luze gelditzen zirela, erorikoen eta kolpeen ondorioz! –; geratu zen bakarrik etxean...
2014
‎Don Domingo deitzea maite zuen hark, eta beste garai batean berorika egin zitzaion halako bati, baina frankismoaren hegalpean hazitako kasta hark aspaldi hautsi zituen arbasoekiko lokarri lotsagarriak, eta erdaraz aritzen ziren praktikantearen kontsultara zihoazenak oro: erdara nola hala murduskatu batean batzuk, erdara erosoan bestetzuk, baina ahots dardartiz denak, ez hizkuntzak baizik pertsonaiak sortzen zuen larderiaren ondorioz.
‎Izan ere, Jules Verne 1828ko otsailaren 8an Nantesen jaio zenean, ume hura bera bezala abokatua izango zela erabaki zuen haren aitak, Pierre Vernek. Kervegan kaleko balkoitik, ordea, belaontziak ikusten zituen Jules txikiak, ibaian gora zihoazenak marearekin batera, eta portuan beste herrialde batzuen eta beste jende batzuen istorioak entzuten zituen elkarrizketetan.
2015
‎Jende asko ikusi nuen euren etxeetatik atera eta bata bestearekin hitz egiten, hortxe kale erdian, zeharo aztoratuta. Irudi asaldagarria zen, lanetik etxera edo etxetik lanera arrapaladan zihoazenak inoiz baino arrapaladagoan, inguruko etxeetako bizilagunek sortutako taldetxoak sigi saga saihestuz. Eta sirenen amaigabeko ulua, poliziena, suhiltzaileena, anbulantziena?
‎Gero eta gehiago igurtzi orduan eta handiagoa den elektrizitate estatikoaren gisan, bata bestearen ondoan, bata bestearen aurka burutzen zuten jokaldi, puntu zenbaketa edo hitz truke bakoitzeko, Trinitateko Ermitako airean tximista txikien moduko izpi urdinak hedatzen antzematen ziren. Desagertu beharrean, tabernaren sabaia estaltzen zuen tabako lainotzaren barruan pilatzen zihoazenak , ekaitza lehertu zain.
‎Otegi eta Otaegi, urte berean jaioak dira biak, 1942an, eta antzekotasun gehiago ere suma litezke bien artean (diferentziak bezainbat, esan gabe doa): baserri girokoak biak, mutilzahartze bidean zihoazenak , lagun eta parrandazaleak, herriaren alde konprometituak; antzekoa dute kokaera geografikoa ere: Azpeitia ondoko Nuarberen parekoa da Ordizia ondoko Itsasondo.
‎Bazen etxetik lau bat kilometrora kafetegi antzekoa errepide ertzean. Bertan gelditzen ziren Gernikarantz zihoazenak kafe bat hartzen edo zerbait jaten. Inguruetako baserrietan bizi zirenak eta Gernika aldeko poligonoetan lan egiten zutenak ere bertan gelditzen ziren.
‎inongo irtenbidera ez zihoazenak
‎Halako batean, Izaro irla parean aireplano bat itsasora erori zen. Sebastiana hartara hurreratu zen makina guztian eta aireplanoan zihoazenak salbatzen ahalegindu ziren. Eta aireplanoa bera atoian portura ekarri.
‎Jose Loidi patroiaren alabak kontatu zuen, igandea izanik Sebastianan zihoazenak ibilaldi bat egiteko itsasoratu zirela, tartean Txilibist Telletxea eta Justino igeltseroa. Haiexek izan ziren ontzitik aireplanora jaitsi eta Izarotik Bermeora ura atxikatzen etorri zirenak, hegazkina hondora ez zedin.
2016
‎Jo dezagun bi herensuge pasatu zirela hemendik. Alaitzek bizi bizi?, urrutitik etorritako bi herensuge, beren herrira bidaian zihoazenak ; eta arrazoi arraroren batengatik, hemen geratu zirela eta arrautza jarri. Teilatu hori gustatu egin zitzaielako, edota larritasunean zeudelako.
‎Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak . Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarrie kin korapilatuak.
‎zeritzan agiri bat, salbokonduktu gisa balio zuena, baimenik ezean ontzia hondoratu egingo baitzuten gerraontzi britainiarrek: Alsina bandera frantsesekoa zenez, eta Frantziak Hitlerrekin paktatu zuenez, Alsina etsaia zen, beraz pasatzen utzi behar ez zitzaiona, nahiz eta barruko bidaiariak aliatuzale, faxismoaren etsai eta Hitlerrengandik ihesi zihoazenak izan. Paradoxa horrekin igaro ziren hilabeteak, eta bitartean Alsina Dakarko portuan; Begoña hasieratik jabetu zen arazo hartaz, beste guztiak bezala, baina, gainerakoentzat ez bezala, ez zen hori bere kezka nagusia, esana baitugu orduantxe deskubritu zuela maitasuna, eta amodioaren deskubrimenduaren aldean inurri baten garraiatze lan neketsuek baino garrantzi txikiagoa izan ohi dute historiako gorabeherek eta deskalabruek.
‎Lehen klaseko gela guztiak haiexek erosi omen zituzten, baina horrek ez zien gehiegi axola euskaldunei: estuxeago joanda ere, bi astetan izango ziren Mexikon, eta beranduxeago Argentinan, hara zihoazenak . Zer ziren ba bi asteko esturak, ordura arte igaro zituzten larritasunen aldean?
‎Nolanahi ere, benetako ongietorri gaitz eta handia Mexiko Hirian egingo zieten, handik hirurehun bat kilometrora, ia ia bertan ordura arteko bidaiaren eta are Mexikoren neurriak kontuan hartuta. Euskaldunen artean baziren Habanara zihoazenak , edo Buenos Airesera edo Montevideora, han lehengusu bat zutelako etxe bat agindu ziena, herengusuak lana eskaini, bestengusuak mesedez hara joateko eskatu... Ez da erraza behar hainbat goraipatzea familiaren euskarri eta laguntza, Amerikako lehengusu txiki eta osaba izeba urrun haiek erakutsitako elkartasunaren beroa eta zindoa.
‎Itsasoz eta hainbat lagunen babespean, gordeta abiatu ziren mugaz bestaldera, Irun frankisten esku zegoela eta. Nazionalista eta errepublikazaleak ziren bidaia hartako gehienak, frankistengandik ihesi zihoazenak . Jakina, ez zen hori Eugeniaren eta Doloresen kasua, guztiz bestelakoa baizik.
‎Alde batetik, inoiz ez zen gehiegi arduratu arropa motez, oinetakoez eta abarrez (are gutxiago haien markez), eta, beste alde batetik, ez zen sekula opera bat ikustera joan, gezurra irudi zezakeen arren hain musikazalea zen pertsona baten kasuan, telebistan pasarte batzuk noizbait ikusiak bazituen ere. Noiz edo noiz musika klasikoko kontzerturen batean egona zen, Karolinarekin batez ere, eta denetik ikusi izan zuen, hala dotore jantzitakoak nola arrunt arrunt zihoazenak , baina orokorrean, ingeles batek esango lukeen bezala, jende gehiena nahiko, casual, jantzita joan ohi zen Donostian horrelako ekitaldietara.
2017
‎Dehiba Wazzingo mugako igarobidean, tunisiar soldaduek euren lurraldean sartzen zen ibilgailu oro ikuskatzen zuten, eta ez, ordea, Libiarantz zihoazenak . Batere ez.
‎Auto gaineko argi urdin bueltakari bat agertu zitzaion begi bistan bihurgune estu baten ondoren. Polizia kontrola zen, baina zorionez handik honuntzakoak bakarrik gerarazten zituzten, Mikelen kontrako zentzuan zihoazenak .
2018
‎Au revoir! , agurtzen zituen Jean Pierrek portu barruan gurutzatzen zituzten ontzietan zihoazenak .
‎Lehenago, artean gaztetxoa nintzela, korri egin nuen batzuetan entzierroa; ezkutuan betiere, etxekoei ez baitzien batere graziarik egiten horrek. Gure aitak esaten zuen astakirtenagoak zirela aurretik zihoazenak , segika zituzten zezenak baino. Pare bat estropezu izan nituen.
2020
‎M autobia utzi eta Castellanatik barrena autoan sartu zirenean Jose Luis Elkoro zuen ondoan eta, honek Madril ondo ezagutzen zuela errepikatzen bazuen ere, galdu egin ziren. Roberto Sampredro Pitote prentsa arduradunak taxi bat gelditu zuen, autoan zihoazenak hari segika Zarzuelara iritsi zitezen, baina taxizaleak, egun batzuk lehenago Ourensetik etorria izaki, ez zituen kaleak ezagutzen. Hitzordurako ordu laurdena falta zela, Guardia Zibilaren kontrol bat ikusi zuten.
2021
‎Halaxe, 1922ko azaroaren 6an, igandea, goizean goiz Bilbon abiaturik Limpiaseko Kristoa ikustera zihoan taldetxo baten autoak, istripuz errepidetik irtenda, hondartza jo zuen, El Pontarrón –edo La Langostera– zeritzon lekuan. Autoan zihoazenak Bilboko industria finantzetako aristokraziako hiru emakume eta fraide bat ziren. Eta txoferra, jakina.
2022
‎Hurrengo egunetako erasoetan dozenaka zibil hil zituzten, Hevrin Khalaf Etorkizuneko Siria alderdiko idazkari nagusia tartean. Ahrar al Sharqiya taldeko jihadistek –Turkiaren babesa zeukan talde hark– kontrol postu batean gerarazi zuten haren autoa, eta bide bazterrean hil zituzten barruan zihoazenak . Hilketaren bideoa ere grabatu zuten.
‎Mendebaldetik begiratuta, eta Iraken aldean, Arbileko eraikinen distirak liluratzen zituen bisitariak eta negozioetara zihoazenak . Ekonomia indartsua, hauteskundeak eta parlamentua:
‎–" Zuek ikusteagatik bakarrik etorri naiz" esaten nien, eta uste dut pena pixka bat hartzen zutela, beren informatzaile lanari gustua hartzen hasita zeudelako. Mardulegiak edo gizenegiak ziren beharbada, edo adinean aurrera zihoazenak , baina bizitzari buruzko entusiasmo bat nabaritzen zitzaien, gazteagoek ez zuten bizipoz bat, emakume askeak zirela esango nuke, ezkontzaren uztarritik ihes eginda zebiltzala sentitzen zutelako beharbada. Gaztea eta gizonezkoa nintzenez, ez nuen oso ondo ulertzen zergatik askatasunak mozkorraldi gisako hori eragiten zien, baina badakit halako zerbait bizi zutela, sukarraren antzeko zerbait, eta badakit baita ere bizitza xurgatu egin nahi zutela –esan nion Brunori.
‎Estoldak bazekizkian ordua eta tokia. Autoan zihoazenak bizirik atera ez zitezen apailatua zegoan dena. Hori guztia Corte Ingelesen gertatzeko zenarekin zuzen zuzenean lotua zegoela asmatzeko ez duk Einstein izan behar.
2023
‎Errepresioa saihesteko, batzuek dromedarioekin, astoekin, autoekin edo kamioiekin egin zuten ihes, baina gehienek oinez. Polisarioaren lehen helburua errefuxiatuak babestea zen, eta ihesean zihoazenak elkartzeko behin behineko lau kanpaleku egin zituen ur putzuak eta gotorleku militar abandonatuak zeuden eremuetan: Um Draigan, Guelta Zemurren, Amgalan eta Tifaritin.
‎Aljeriak muga zabaldu zuenean, egungo kanpamentuetara iritsi ziren. Aljeriako armadaren kamioiek eta Polisarioaren Land Roverrek ihesean zihoazenak hartu eta mugaren bestaldera eramaten zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia