Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2001
‎Oso gutxitan hitz egiten zidan aitari buruz. Eta harrigarria egin zitzaidan berriz ezkontzera zihoala esan zidan egun berean aipatzea aitaren eskuak.
‎Aurrez aurre topo eginda, Goiok ukatzeko ere ez zuen kemenik izan. Moilara amarengana zihoala esateko ere ez zen gauza izan.
2002
‎Alzola etxean jaio zen 1820an, gaur egun bere izena daraman kaleko 8 zenbakian, oroitarri batek gogorarazten duen bezala. Oso gaztea zela Madrilera joan zen bere gurasoekin, eta hantxe zegoela, egun batean ama agurtu eskolara zihoala esan zion eta etxera itzuli zen, karlisten lerroetan boluntario sartuz. Bergarako besarkadaren ostean Londresen egon zen atzerriraturik, baina urte batzuk igarota berriro Euskal Herrian zen.
2003
‎Joxeren etxean, ordea, ez zen giro. Joxeren anaiak pasa den asteburuan mendira zihoala esanez alde egin zuen etxetik, eta ez da oraindik bueltatu. Auzoko laguna ere, aurrekoan Irungo haiekin batera azaldu zen hura, desagertu egin da.
2004
‎Gauean Zirritokira zihoala esan zionean Koldok Juani, atzo arratsaldean, bekokia astun ipini zion honek hari.
‎Horregatik erabaki zuen bazkari haietara gehiago ez joatea, telebistako saioez baino hitz egiten ez zutelako. Eta Karmelek bera gabe ere ez zihoala esan zion.
‎Bazkaltzera zihoala esateko ez zuela hots egin akordatu zen. Sakelakoa atera eta teklaz markatuz amari hots egin zion autoak ehun eta laurogei egiten zituen bitartean.
‎Iruñean hartutako autobusera ez zitzaion inor agurtzera joan, horrela nahi izan zuelakoz. Londresera bizitzera zihoala esan zionean, Harakinek Londresera zihoala baino ez zion ulertu nahi izan, Londresera oporretara edo. "" argitu zion Bazterrek, eta Harakinek mutu so egin zion, isiltasunarekin zergatiak ulertzen zituela aditzera eman nahiko balu bezala.
‎Egia esateko bera ez zegoen oso konbentziturik egin behar zutenaz, baina zaila zen Mariari kaskoan zerbait sartzen zitzaionean burutik kentzea, eta Mariari ezkondu behar zutela sartu zitzaion buruan, eta umeak izan gero, eta gauza horiek guztiak. Ama ikaragarri poztu zitzaion ezkontzera zihoala esan zionean, ez zion galdetu ezta norekin ere, baiezkoa baino ez zion egin, eta neska etxera ekartzeko agindu. Eraman zuenean pozik hartu zuen, egoki iruditu zitzaion:
2005
‎Erantzukizun eta maitasun ororen intentsitatea leundu egiten dela zeharo, eta urruntasunak dena barkarazten edo ulertarazten duela. Bazekien, egia esanez gero, udarako promes egindako bisita arriskuan jarriko zuela; bestalde, ezin zuen Marcori ezer esan gabe gelditu; ezin zezakeen dena ondo zihoala esan. Eta maitasunak gorde ohi duen eta sekula iraungitzen ez den itxaropen arnasaz, egun hartan, italieraz hitz egiteko indarra bereganatuta, egia esatea deliberatu zuen:
‎Osaba Pellok aurpegia estali zuen, ezin jakin negarra patxadaz egiteko ala irria ezkutatzeko. Aitak beste purrustada bat bota eta ohera zihoala esan zuen.
‎– Losada konfesatzera zihoala esan zidak.
2006
‎Nik ez neukan zutaz galdetu beharrik; interes handirik ere ez, bestela, baina zuk zeuk kontatu ohi zenidan hainbat kontu zeure gutunetan, eta haien bitartez ezagunak nituen zure hainbat alderdi, zaletasun, pentsaera; bestalde, nire neba arrebez galdetzen bazenidan zeureez hitz egingo zenidan hurrena, solasaren hariak berez dakarrena izaten da hori. Eta horrela, arian ari, elkarren ezagutza sendotuz zihoala esango nuke.
‎Orduan negarrez hasi zen, isilik eta malko barik, hildakoek negar egiten duten moduan, eta itsasadarrera egin zuen salto, birritan pentsatu barik, eta hantxe, uretan zegoela, halako burbuila handi batzuk agertu ziren, eta handik apur batera halako balea marradun bat, zebra horiek daukaten larruazalaren modukoa, eta haren gainean desagertu zen Abra aldera... Punta Roncudora zihoala esan zidan oihuka, Candidaren bila... pentsatzen dut hango kalaren batean biziko direla, txortan egun osoan, euripean zein eguzkipean, egunez zein gauez... hildakoek ez daukatelako ez muga fisikorik ezta etikorik ere... Handik bi egunetara egunkariak zera zekarren, gau hartan Zierbenako arrantzale bik, txipiroietan ari zirela, bera eta balea marraduna ikusi zituztela, olatuen artetik, mendebaldera bidean...
2007
‎Hankak arrastaka joan zen berriro egongelara. Egurrezko aulkia hartu eta aitari kanpora zihoala esaten hasi zen. Aitak isiltzeko esan zion, ordea, xakean jolasteko isiltasuna behar zela, isiltasun oso osoa.
‎Eguberrietan eskolako jaiotza jartzeari uko egin izanak, kasu, bazterrak dezente harrotu zituen, eta alkatea bezala haren postutik baztertua izan baino lehen bolo bolo ibili zen herrian ikasgeletako gurutzeak kendu behar ote zituelakoa. Okerrena, halere, Justino alkate" boltxebike" arekin ezkontzera zihoala esan zienean gertatu zen. Ezin izan zuten eraman elizarik eta apaizik gabeko ezkontza haren berria.
2008
‎La kra tu aren kolore biziak, ordea, Don Marcoren hitzak gogo ra razi zizkion, eta ez zion tentaldian erortzen utzi. La na ondo egiteko, bere bizia bertan zihoala esan zionean, ez zion txantxa trazarik hartu. Don Mar co ez zen gauza bat esan eta beste bat egiten zutenetakoa.
‎Gero, zutitu, bi eskuekin aurpegia ezkutatuz negar zotin batzuk egin eta alde egin omen zuen. Beltzez jantzia zihoala esan dute eta ile horia kokotean anabasan loturik zeramala. Besterik ez.
‎Aitonak Bilboko Arte Eder museora eraman zuen ama. Amak ez zuen egundo ahaztuko egun hura, nola hiltzera zihoala esan zioten egunean bertan museo batera eraman zuen aitonak. Nola ahalegindu zen aitona edertasuna heriotzaren gainetik jartzen, alferrik.
2009
‎Isilik gelditu zen niri begira, kontatzea merezi ote zuen neurtzen ari zen; erabaki zuenean, ezetz egin zuen eskuekin, mahai gaineko tabakoa eta pizgailua patrikan sartu eta buelta bat ematera zihoala esan zuen. Bakarrik gelditu nintzen berriro etxean, baina jadanik ezin nuen lorik hartu eta telebista piztu nuen, erre behar nuen denbora betetzeko.
‎Berotze globalaren eszeptikoek zioten Lurreko klimaren sistema zabalegia zela gizakiak hura aldatu ahal izateko. Gizakiaren eraginez klima berotuz zihoala esateko oso froga gutxi zeudela argudiatzen zuten.
‎Aspaldi pentsatutako irudia zen, katalan lagunek gogorarazia: a ze negarrak Generalitat earen ingurumarian kolokatutako CiUko horientzat (hiru mila pertsona, omen), ERCk PSCrekin zihoala esan zuenean. Ikustekoa ei zen hiru mila horiek zelan jasotzen zituzten bulegoak.
2010
‎Funtzionatzen zuen. Emazteari sms bat bidali nion, dena ondo zihoala esanez eta telefonoa bazebilela. Bidaltzeko botoiari sakatzean konturatu nintzen Donostian gaueko hamarrak izango zirela.
2011
‎Akusazioek ETAren indarkeria itzuliko dela iradoki duten arren, bere nahia ez dela hori eta ez duela uste hala izango denik esan du. «Atzeraezina da bidea».«Datozen hiletan zer gertatuko den» azaltzera zihoala esan duenean, berriz moztu du Murillok: «Ez, ez, hori ez».
‎Aurkezleak bere jarduna bukatzera zihoala esan eta emakumea atetik sartu zenean bigarren orrialdea irakurtzen ari nintzen. –Robert Walser bezalaxe saiatu naiz ni ere nire baitako bazterrak deskribatu, porrot txikien kontaduria egin eta poz merkeak kantatzen, harrabotsik gabeko estilo xume, jolasti eta friboloan?, zioen lehen pasarteak; Walter Benjaminek idazle suitzarraren pertsonaiei buruz esaten zuena zetorren ondoren, sendatzen ari diren gaixoak bezala direla esaten baitzuen, eta ez dagoela, gogoratzen zuen, bizitzaz sendatzen ari diren gaixoek adina gozatzen duenik.
‎16 urte arte eskuz jokatzen ibili eta gero, pala luzeari ekin nion. Federazioak Anoetan pala eskola irekitzera zihoala zioen iragarkia irakurri nuen egunkarian behin, eta hantxe aurkeztu nintzen nire Derbi zaharra hartuta. Azkarate eta Zapirain profesional ohien agindutara, 40 bat lagun bildu ginen.
‎Kultur Mahaiko Talde Eragileak dioenez, Bastidak Loiolako maiatzeko elkarrizketa hartan aitortu zien legedi argudioak" aitzakia" bezala erabiliko zituela Sanagustineko proiektu honen aurka judizialki jotzeko. " Bera egitasmo hori geratzera zihoala esan zigun".
‎Pragako bihotzean kokatuta egon arren, hura zen lehen aldia Annak Ungelt Jazz & Blues Club a zapaltzen zuena. Harriturik gelditu zen, arratsalde hartan bertan Franek armairu batetik sekulako tramankulua atera, eta kontzertu bat ematera zihoala esan zionean. Haren zaletasun ezkutuen artean, antza, musika ere bazegoen, eta kontrabaxua jotzen zuen jazz talde batean:
‎Don Franciscok, egun batean, alde egingo zuela aipatu zidan. Urrunera zihoala esan zidan, beste errementeria batzuk ikusten, beste bezero batzuk egiten, eta bi edo hiru aste egongo zela kanpoan, etxera eta errementeriara agertu gabe. Betiko moduan, ene esku utzi zuen lantegiko ardura.
2012
‎Jean François Copek garaipena aldarrikatu zuen bart sorpresaz, baina ia aldi berean, François Fillon aurkariak aurretik zihoala esan zuen.
‎bota zuen. Ondoren, jiratu eta buelta bat ematera zihoala esan ostean, txamarra hartu eta kanpoko atea ireki zuen. Kanpora atera eta, iluntasunetik, zer gertatzen ari zen ulertzen ez zuen Atticus hurbildu zen.
‎Takoidun sandaliak sartzean, bere burua imajinatu du Ibizako gau zoragarri horietako batean, azala belztuta, begietako marra beltza margotuta, terraza batean Margarekin batera gin tonic bat edaten, bere irribarrearekin zerbitzaria seduzitzen, baina gero zerbitzariaz paso egiten bere bihotzeko lagunarekin barrez lehertzen dagoelako. Ibizara zihoala esan zion lehen momentutik, gau batez biak bakarrik irten behar zirela esan zion Margak, garai batean bezala.
‎Poliki poliki, haren heiagorak ozenagoak izan ziren. Alarau helkor bat jalgi zitzaion; hobeto omen zihoala zioen, eta berehala jaikiko zela. Baina dardarizoek harrapatu zuten; eta oihukatu zuen:
‎Indarkeriaren eta indarkeria zaleen jazarpena eraman ezinda zihoala esanaz alde egin zuen Euskal Herritik Mikel Azurmendi euskal idazleak. Ez dakit Geroztik inoiz inork euskal idazle aipurik egin zion edo berak ere bere burua ez ote zuen inoiz halatzat ikusi.
2013
‎Azokara iritsi aurretik, Bilbo erdian dagoen eraikin handi bateko bulego batera joan da ama, anaiak eta biok hartuta. Gure izenak ematera zihoala esan digu. –Izenak ematera?
‎Oi, barkatu, zer galdera inoportunoa... gainera eten egin dizuet. Zera, kanpora joango naiz berriz ere eta lanean utziko zaituztet, azken hitzak aterantz zihoala esan zituen.
‎Lagun batek afaltzera gonbidatu zuen horregatik. Afaltzera joan aurretik beste zenbait iheslarirekin trago batzuk hartzera zihoala esan zion Arbelaizi, eta aurki joango zela lagunaren etxera. Lagun haiekin sartu zen Monbar hoteleko tabernara.
‎Egingo zuela, eta lasai hartzeko. Etxeko lanak bukatu eta kalera zihoala esaten zuenean, amak erantzun egiten zion: –Dirurik gabe eta nora zoaz kalera orain??.
‎Dena den, ez zen hori Etxeparek, alemanak aipatuz, Frantziari egin zion kritika bakarra. Alemanek Frantziako gizartea gibelera zihoala zioten, Etxeparek aipatu zuenez. Haren arabera, alemanek Frantziari leporatzen ziotena zen erlijioa bazter utzi izana.
‎Gezurretan ibili da! Lanera zihoala esan eta bera ikustera joan zen!
‎Hire bidaia eta negozioen berri eman hidan, eta dena ezin hobeto zihoala hioen. Jada aberatsak gintuan eta dena hiri esker.
‎Baina gu “merkeenak garenez”, eta beraiek gure lantokia ixtea erabaki dutenez, Italia, Alemania eta Austriara banatu dute lana. Enpresa ondo zihoala zioten. Eta orain egun batetik bestera hau guztia.
‎Enplegatuen burua Earle agurtzera etorri zen, eta negozioa ondo zihoala esan zion lagunkiro, nahiko jende zebilela.
2014
‎Eta gero, Mikel zegoen, itzal bat lez, Daniren kirol poltsarekin, atzean. Hura uztera logelara joan zen zuzenean eta, ateratzerakoan, niri ia begiratu gabe, afaltzeko zerbait erostera zihoala esan zuen.
‎Ez zioten zentimorik ematen baina, hala ere, dirua zuen. Batzuetan, musika jaialdi batera edo nonbaiteko jaietara zihoala esan, oihu egiten zuen etxeko sarreran irten baino lehen?, eta ez zen hiru edo lau egunetan agertzen. Etxea lo egiteko, arropak garbi izateko eta hozkailuan ahal zuena lapurtzeko baino ez zuen erabiltzen.
‎Ezkontzera zihoala esatea otu zitzaion. Den dena zutela prest.
‎Horixe bakarrik. Josuri lagunekin zihoala esanez muturretan eman, ez besterik.
‎(8) Egiptora Axtarteren hilobia bilatzera zihoala esan zion norbaiti.
‎Nagore, hiruetan azkarrena zenak, aitak zeloak zituela esaten zuen. Baina Xabiri berdin zitzaion, eta gezurrak esanda joaten zen Manuren etxera, hondartzara edo kalera zihoala esanda.
‎Dentistagana zihoala esan zidan eta.
‎Esan nuen ni berarekin nagoelako eta negarrez ikusten dut beti Bere buruaz beste egitera zihoala esan zenuen.
2015
‎Behintzat, ez zituzten lotuko istripua eta lapurreta. Oraingoz dena ondo zihoala esan zion Iboni, eta baita ere kontuz ibiltzeko, dirutzarik ez erretzeko zer gertatzen zen jakin arte, eta inori ezer ez aipatzeko; konpromisozko egoerarik gertatuz gero, bertsio alternatiboak izateko, hau da,, nondik atera duzu kokaina hau. Oso ona da?
‎Gero, berriz, zer egin edo zer esan ez zekitela geratu ziren une batez biak, elkarri begira. Karga antzekoa sentitu zuen Estebanek hankan, eta sofan jartzera zihoala esan zuen.
‎Idatzi zidan jarraikoa, Italiara zihoala esateko izan zen.
‎Etxean, aspaldi erosia zuen soka kirol poltsa batean sartu zuen, eta Costa Vascarantz mugitu zen. Hantxe, beti bezala ia berea zuen lehen solairuko logela hartu, eta begiak itxi eta aharrausi sendoa bota ondoren, biharrartekoa eman eta zuzenean lo egitera zihoala esan zion harrerako giltzazainari. Harreratik urrundu bitartean, berriro egin zuen aharrausi.
‎Hurrengo astean, desagertu egin zen. Papertxo bat aurkitu zuten goiz batean ohe gainean, Moskura zihoala zioena. Aran doktoreak ez zuen irakurri beharrik izan mezua jakiteko.
‎–Menu merke bat bazkaldu genuen alde zaharrean, eta kafea hartuta genuenean arazo guztiak konponduko zituen zerbait egitera zihoala esan zidan. Nik txantxetan ari zela pentsatu nuen eta, alde egiteko zutitu zenean, ea bere arazo guztiak ala mundu guztiarenak, galdetu nion; berak segundo batzuk eman zituen isilean eta, ondoren,, mundu guztiarenak?
‎Unibertsitatera zihoala esan arren ez zen egia. Bere alaba agertu zen arratsaldean autora igo eta, beste askotan bezala, kilometro batzuk urrutiratu zen.
‎Hil baino urtebete lehenago, agertu zitzaidan kanpotik zela, eta hilko zela jakin nuen, eta esan egin nion. Hil zenean hemendik legoa batzuetara zela, agertu eta atseden hartzera zihoala esan zidan. Nik ez nion sinetsi, eta pertsona batzuei esan nien; handik zortzi egunera etorri zen hil zelako albistea, edota betiko bizitzen hasi zelakoa, hobeto esateko.
‎2 Gutun bat bidaltzen zion Velascok eta beste bat aita Nicolaok Salamancara. Hau zabaldu nuen eta honezkero gauzatzerik ez duen kontu batez iritziak ematea zen guztia eta apurtu egin nuen, eta barruan aita frai Gregorioren gutun bat zetorren, deiaren zain egotera Almodóvarrera zihoala esaten zionekoa. Bera harriturik zen, baimenik gabe eta etxea utzita zihoalako.
‎7 Atxilotu zituzten egunean bi aldiz zigorkatu zituztela diote eta albait traturik latzena ematen dietela. Maldonadok, Toledoko aita prioreak, eraman zuen aita frai Joan Gurutzeko Tostadoren aurrean agertzeko; eta frai German hemengo aita prioreak eraman zuen San Pablo de la Moralejara; eta etorri zenean, esan zien bere aldeko mojei ongi zaindurik utzi zuela saltzaile hura, eta ahotik odoletan zihoala diote.
‎Atzetik sarri esango zuten, baina aurpegira ere bai. Hori soldataren barruan zihoala esatera nindoan... baina nik ez dut inoiz soldatarik izan Egunkarian, beraz... Esan nahi dut ez zela sorpresa horiek entzutea.
‎Unea iritsiko balitz, ziur Edurnek esango liokeela argi utzi ziola. Baina ez ziola ulertu, seguruenik, ez ziolako jaramon egin, uztera zihoala esaten ari zitzaion une hartan ere ez. Ez zegoela komunikaziorik.
‎Mikelek ez zuen aukerarik galtzen antzerki, kontzertu eta hitzaldietara joateko. Poesia emanaldiren batera zihoala esanez gero, adarra jotzen genion. Eta afariren baten ondoren bere libretatxo beltza ateratzen zuenean guardian jartzen ginen denok, baita mozkortuena ere, badaezpada, lagunarte harroputz eta eszeptiko hartan denok baikenion halako errespetu ia erlijioso bat Mikelek bertan idatz zezakeenari.
2016
‎Lagunak berak kontatu zidan lotsagorrituta, handik egun gutxira. Anderrek ez zuen onartu nahi, ez zen desleialtasun haren neurriaz kontziente, ezta desleialtasunaz beraz ere; extasiz goraino zihoala esan zidan, nire lagunaren aurpegia beharrean nirea ikusi zuela hark zamalkatzen zuen bitartean, larrutan egiten ari ziren bitartean ni nintzela pentsatzen zuela, sinesteko, otoi. Ez nion sinetsi, nahiz eta beharbada egia izan.
‎Albert Mezigue da bere izena, Marseilla ondoko herrixka batean, Touchaguesen, jaio zen eta bizargin ikasten ari zen Adeline Pisson izeneko neska batekin maitemindu zenean. Neskaren ametsa esploratzaile batekin ezkontzea zenez, Albert, haren mirespena irabazteko asmoz, bidaiatzera zihoala esanez herritik alde egin eta munduko hainbat bazterretatik postalak bidaltzen hasi zitzaion.
‎Nola joango duk gerrara??. Baina aitak kartera atera zuen gabardinaren patrikatik, Albertek gerrara zihoala esan zuenean bezala, eta 50 franko eman zizkidan. –Trena ordaintzeko.
‎amaren eritasunak kanpoan lagata, Bertaren konpromisoak, ozeanoaz bestaldekoak, halaxe utzita, itsasoz haraindi. Bertak etxera zihoala esatean zulatu zitzaion Nestorri punpuila.
‎Txirrindulariz janztera eta bizikleta bila zihoala esan zuen Xabierrek Josebari so, gauza bera egitera gonbidatu nahian edo. Beren hasierako asmoa herriaren amaieran zegoen aldapara joatea zen, bizikletekin eta kirol arropaz jantzita, publizitate karabana eta txirrindulari guztiak handik iragan ostean Bossost alderantz joateko, maldan behera, lasterketa etorritako bidetik, Portilhon mendatea igotzeko asmotan gero (baina Luchonera jaitsi gabe), zail egiten baitzitzaien txirrindulariak ikusi ondoren beraiek ere pedalei ez eragitea.
‎Garbi zegoen gero eta urduriago jartzen ari zela, eta Josebak oso ongi zekien zergatik. Minutu batzuk lehenago alde egindako Iñaki Ruiz de Loizaga gaztearen bila zihoala esan zion orduantxe Maite Odriozolari, poemak oraino irakurtzen egoteagatik ongi ulertuko ez ziola jakin arren. Bost axola.
‎eskolara zihoala esanda, amari agur esan, eta Euskal Herrira itzuli zen,
‎Zaila zen neska hura engainatzea, eta konprenitua zuen Carlosen esaldi lasaigarria zela etaberaien egoera txarrerantz makurtzen ari zela. Inork ez zuen deitzen goizeko ordu batean dena ondo zihoala esateko.
2017
‎Anerekin berriketan minutu batzuk egon eta gero, elkar agurtu zuten biek. Anek igerilekura zihoala esan zion Lunari.
‎Gizonezkoek heldu eta alde guztietatik joka hasi zitzaizkidan. Emakumeetako batek poliziari deitzera zihoala esan zuen, baina gizonek ezetz esan zioten, berak egingo zituztela nerekikoak. Merezi nituenak emango zizkidatela, eta bizilagun ugari zen haiei laguntzeko prest.
‎Ines, zabaldu, esan zidan urdanga halakoak. Zazpi pisuak igogailuz egiteko erabilitako hiru minutuetan burua zalantzan eduki nuen, baina sena ez; senak zer edo zer txarto zihoala esaten zidan. Atea zabaldu nuenean Ines, beste emakume bat eta bi gizon zeuden eskaileretan, azken hauek plaka bana zeukatela eskuan.
zihoala esan zidanean, zurekin geratuko nintzela, asko
‎Gazte zelarik, gurasoekin Urretxutik Madrilera joan zen bizitzera. Egun batez, eskolara zihoala esanda, amari agur esan, eta Euskal Herrira itzuli zen, karlisten gudari talde batean boluntario sartzeko. 1939an, Bergarako Besarkadarekin gerra amaitzean, Europara erbesteratu zen.
‎Oso bestelakoa izan zen Gabrielen kasua. Hiltzera zihoala esan ziotenetik ez zuen hitzik ahoskatu. Lagunek gero jakin zutenez, gauza bakarra egin zuen berria jaso zuenean, notario bulego batera joan eta zituen ondasun eskasak bereak ez izan arren benetako alabatzat zituen nesken izenean jarri, inori deus esan gabe, ezta txikien amari ere.
‎Pello Muñoz Eugi. Ezagutu zuen, poema liburu bat argitaratzera zihoala esan zioten. Hurbildu egin zitzaien gorputzaren atalak bakoitza bere erritmora dantzan, baldar hitzaren definizioaren beste adierak nasaiki berrasmatuz.
‎Kabina batera joan zen Arantxari telefonoz deitzera, eta luzea izan zen solasaldia. Amaitutakoan, guregana itzuli eta etxera zihoala esan zigun, manifestazioan ikusiko genuela elkar gero.
2018
‎Afalondoan, inork kaferik hartu nahi ez zuela-eta, tea prestatu zuen etxeko gizonak. Bitartean, ohera sartu zuen Iratik Eñaut, eta Jean Marcek bera ere ohera zihoala esan zien.
‎Mutila bakarrik joan zen haietako batean gertatu zen, Iratik bestela ez baitzion utziko. Jean Marcen lagunak manifestazio batera zihoazen, eta Jean Marcek ere haiekin zihoala esan zuen. Elkartasunez, lagunen laguna zelako, eta euskaldunen kausarekin bat egiten zuelako ere bai.
‎Gosaldu, dutxatu eta jantzi egin zen egunero bezala, eta amari ogia erostera zihoala esan zion. Harrituta begiratu zion, pozik eta harro.
‎Zergatik berriztatzen zitzaion gogoan Trianoko mendi gorriak eta Zugaztietako meatzarien barrakoi miserableak estreinako aldiz ikusi zitueneko tristezia infinitu hura? Hiltzera zihoala esan nahi zuen horrek?
‎Egun batzuetan ez zen nire gelara igo, ihesian bezala sumatu nuen, bion artean zerbait lotsagarria gertatu izan balitz bezala portatu zen, eta ni ere ez nintzen bere etxera jaisten ausartu. Astebetera edo agertu zen eta bidaia luze batera zihoala esan zidan. Brighton, Bath, Deauville, Baden Baden, Niza eta Capri aipatu zituela dakit.
‎Gosaldu, dutxatu eta jantzi egin zen egunero bezala, eta amari ogia erostera zihoala esan zion. Harrituta begiratu zion, pozik eta harro.
2019
‎Iluntze aurreratuan, zortziak inguruan, Nora alde zaharreko lagunaren etxera bueltatu zen. Bihoni ospitalera zihoala esan nahi zion; Mwezi anderearekin batera umearen ardura hartu behar zuela; nahi zuela.
‎Bihoni whatsappa agintzeko idazten zegoen; Haakonssonekin izandako solasa labur biltzen zion. Beste bat ere bidali zion, Mweziren etxera zihoala esateko; mezuan ez zion helbidea idatziko. Amaiera gisara, hirugarren whatsappa ere bidali zion, berak desiratzen zuena agertzekoa izan zena, gurarituta zegoela esatekoa.
‎Ez zirudien batere urduri. Aita normal bat, egunero bezala lanera zihoala esaten. Ama zutitu egin zen eta denok irten ginen kalera isilik.
‎Juan Bárcena erakunde ekologistaren txostenaren egileetako batek adierazi du «fabrikatzaileei ez zaiela eskatu behar litzaiekeena. Herrialde batzuetan, ikertzera zihoala esan zen, baina gaur egun diluituta geratu da». Espainiaren jarrerari dagokionez, «denetan iraingarriena» dela kritikatu du, lobbya automobilgintza zuzenean».
‎Kamioi atzean sartu gara. Marokora zihoala esan du, eta ia bide guztia kamioian egin dugu. Halako batean kamioia geratu egin da, ateak ireki eta gidariak jaisteko eskatu digu, ia mugan gaudelako.
‎Itzuli nion telefonoa, eta etxera zihoala esan zuen. Orduan nik bota nion (tuntuna ni, esateagatik):
‎Hogeita hamalau urteko Monika Fitak senarraren amorantea zen Hilda Silvestreri eraso egin zion, esperogabean etxera itzulita emakumea hogeita hamasei urteko Walter Fernandez senarraren ondoan eserita aurkitu zuenean, etxeko saloian. Monikak te katilu bat prestatzera zihoala esan zuen, baina, hori egin ordez, ur irakinez betetako katilua burutik behera bota zion Silvestre andereñoari eta segidan baita teontzi osoa ere gainetik, epaiketa egunean azaldu zutenez.
2020
‎«Lehen Hezkuntzan askotan ezin izaten zuen agertu, infekzioak izaten zituelako. Laguntza eskatu nuen, baina ondo zihoala esan zidaten. Baina ikasturtea errepikatu behar izan zuen gero.
‎Lagun batek mezua bidali dit enkargutara zihoala esateko. Supermerkatu atarian egin dugu hitzordua, hark gurditxo bat baduelako horretarako eta nik fruta behar nuelako; bueno, laguna ikusteko gogoz nengoelako ere bai.
‎" Gidariak ihes egin du istripua eragin ostean", erantsi dute. " Antza, gidariak laguntza bila zihoala esan die zaurituei, baina ez da eremura itzuli".
‎Lagun batekin Madrilera zihoala esanez engainatu zituen gurasoak. Londresko aireportuan, taxilari batengana hurbildu, eta paper batean idatzia zeraman helbidea erakutsi zion.
‎Urtebete desagertuta zeramala. Mendira zihoala esan eta ez zela bueltatu. Nik, Arletek, aurkitutako txartelak ikerketa berriro ireki zuela.
‎Hartan eta halakoei bueltaka nenbilela, hiru egun izango ziren Ultzamako erretoreak aldizkari liberaleko kritika erakutsi zidala?, Urbina koronelak deitu zidan urgentziarekin. Norbaitek kritika madarikatua pasatuko ziola pentsatu nuen, baino xalo bizkotxa ni!, Urbinak bazuen aurreragoko lanik, Bidasoa aldera zihoala esan baitzidan soldadu aldra berriak antolatzera han inguruko baserriz baserri:
‎Bere zereginetara zihoala esanda erdi buelta eman zuenean, galdetu nion ea ez zegoen eskualdeko hogei mendeko historiari buruzko libururik. Deseroso antzean arrapostu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia