2000
|
|
Elizbarrutiko apaizekin meza ospatu zuten Donostiako Apaizgaitegian eta irteeran, bertako erretoreak hitz batzuk esan zituen, Juan Mari Lekuonak bertso batzuk abestu, eta nik txistu danbolina jo. Horretarako gonbitea bezperan edo bi egun lehenago egin
|
zidaten
: beste batek huts egin zuela azkeneko orduan eta joango ote nintzen.
|
|
Etxera joaten nintzen «dedios! gehiago ez diat bertsotan egingo!» esanez eta hurrena nonbaitetik hots egiten
|
zidaten
, eta ezetz esatea ere... «Beno, joan egingo nauk» esan, eta gero agian egun polita tokatzen zitzaidan, eta lehengoa horrekin ahazten nuen.
|
|
Suteek eta lasterketek Ku kus klan ekarri
|
zidaten
gogora. Estatu Batuetan bakarrik ez dira jazotzen horrelako egoerak.
|
|
Langile porrokatua, jakinzalea, paper ugariren irakurlea dugu Mikel. Rosiren Kioskoan aspaldiko lagunak zirela esan
|
zidaten
. Aspaldian donostiartua bada ere, herri kidea eta lehengusu propioa dut.
|
|
Lehengoan nire semeek ikastolan banatutako orri bat ekarri
|
zidaten
. Bertan, Euskal Telebistak Bidasoalderako antolatutako" Barrebus" izeneko ekitaldiaren berri ematen zitzaigun.
|
|
Urte hartako" Begi niniaren poemak" lanak izan zuen onarpenak bultzada handia eman zidan. Aldeko hainbat gauza esan
|
zidaten
eta nolabaiteko animua hartu nuen. Orduan hasi nintzen nire buruarekin konfiantza hartzen.
|
|
Igartza bekarako aurkeztutako proiektua zen. Eta ez
|
zidaten
eman. Julen Gabiriari eman zioten" Connemara gure bihotzetan" nobelaren proiektuagatik.
|
|
Kritikariak lankide gisa ikusten ditut eta haien kritika guztiak onargarriak dira baldin eta errespetuz egiten badira. Behin galdegin
|
zidaten
ea kritika bat egin nahi nuen, eta nik, ezetz erantzun, objektiboa izatea ia ezinezkoa iruditzen zait-eta. Zuri ere gertatuko zaizu, zeharo ezberdina da elkarrizketa hau niri egin edo Nuria Espert i egitea.
|
|
Idazteko akuilu ere badira. Nire azken liburuxkaren kasuan, esan
|
zidaten
: " Zergatik ez duzu egiten liburu bat hontaz?".
|
|
Barkamena eskatu nion arren, abokatuak, ministroak eta denekin hitz egin zuen ni zigortzeko. Bultzada haren ondorioz, ia urtebeteko zigorra ezarri
|
zidaten
. Orain bera ikusten dudanean beste aldera begiratzen du, baina ez nago ahaztuta.
|
|
Sujeta ez zuten emana. " Zuk ekarri eta guretzat ongi izanen da", erran
|
zidaten
. Maddalen Jauregiberri nuen aspalditik gogoan.
|
|
Ni beti egon naiz zigortua, eta beti izango naiz arraunaren historian zigortua. Lehenago ere bi hilabetez ez jokatzeko zigorra jarri
|
zidaten
, eta bi hilabeteak Kontxako bigarren estropadan betetzen nituelako, zigorra egun bat luzatu zidaten, Kontxan parte hartzen ez uzteagatik; lapurretan egin edo baten bat hil banu baino okerrago. (Epaileak maneiatu egiten dira...).
|
|
Ni beti egon naiz zigortua, eta beti izango naiz arraunaren historian zigortua. Lehenago ere bi hilabetez ez jokatzeko zigorra jarri zidaten, eta bi hilabeteak Kontxako bigarren estropadan betetzen nituelako, zigorra egun bat luzatu
|
zidaten
, Kontxan parte hartzen ez uzteagatik; lapurretan egin edo baten bat hil banu baino okerrago. (Epaileak maneiatu egiten dira...).
|
|
Castrori bi urtez egon nintzaion ezetz eta ezetz esaten, eta haiek xaxatzen ninduten" baina hik esaten duk klub bat hartu eta goienean gustura lagako hukela"... Eta azkenean zauri hori ireki
|
zidaten
, eta hori izan zen Castrora joateko arrazoia.
|
|
Nere idazlan" NUN BIZI GERA?" izenburukoa txakurren salara bialtzen asi zitzaizkidaten billerako lagunak. Sententzi zai nengoala, nere lagunak eskua luzatu
|
zidaten
, ur bizitan gal ez nadin: Nerea neurtu bear bazan, joan dan illean, Euskaltzaindiaren billera baiño lentxeago," izenpetu gabe" egindako idazlan bat ere neurtu bearko zala.
|
|
Harreman ona izan dut beti Musika Hamabostaldiarekin, batez ere Etxenikeren taldea sartu zenetik. 1983an obra bat eskatu
|
zidaten
eta hurrengoan estreinatu zen, bihotzekoa eman eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean nengoela. Donostiarekin betidanik izan dut harremana.
|
|
Utzi eta EEBBetara joan nintzen irakasle finko bezala. Kanadan urte batzuk egin eta itzuleran, Madrilen irakasle finko izan nahi al nuen galdetu
|
zidaten
. Analisi musikaleko eta gaur egun musikaren konposizioko irakasle izatea eskaini zidaten.
|
|
Kanadan urte batzuk egin eta itzuleran, Madrilen irakasle finko izan nahi al nuen galdetu zidaten. Analisi musikaleko eta gaur egun musikaren konposizioko irakasle izatea eskaini
|
zidaten
. Analisia garrantzitsua da, horrela ikusten delako lanak nola dauden eginak.
|
|
Gainera nik 18 urte banituen, alaba gazteenak 16 izango zituen, eta besteek ere inguruan. Herrira jaisten ginenean galdetzen
|
zidaten
ea norekin ezkonduko nintzen. Aspaldi ez naiz egon eta seguru euskara ikasteko eta eusteko kontzientzia handiagoa edukiko dutela orain, baina bertako euskara asko galduko zen eta pena da.
|
|
Behin Tolosako Abesbatza Lehiaketa sendotuta zegoela, antzerki munduan zerbait egitea proposatu
|
zidaten
, mundu horretan aritua nintzelako. Lehen urtetik dudan oroimena zera da:
|
|
Hortik ohartu nintzen mugaz handiko literaturaren aberastasunaz. Eta gidaritza horri esker, hizkuntzak berez ematen digun loturagatik, Euskal Herrian zehar egiten nituen ibilerek erakutsi
|
zidaten
Iparraldean ere ez nintzela arrotz, anaia baizik. Esker onez eskaini nion ongi merezia zuen artikulua,. Yon Etxaide, idazle bikain eta adiskide minaren oroitzapenez?
|
|
Ni bertako hizkuntzalarihandi bati buruzko zerbait idatzia nintzen arin eta bromoso, Koldo esaten zitzaiolaorain, berak bere buruari beti Luis esaten zionari. Ba, hartaz galdetu
|
zidaten
hainzuzen ere, ea zer esan nahi nuen harekin. Ezer ez, esan nuen, hori besterik ez.
|
|
txipiroia bere tintabeltzean! Urduri egon nintzen, lehendabiziko aldiz ikusten bainuen nire harridurako, eta beste zerbait ekarri
|
zidaten
. Ez dago burgoi eta harro egotekorik, baina hara geldituzaidan oroitzapena, beste guztiak itzaltzen dituela zoritxarrez, ahalkearen ondoriozduda barik!
|
|
«Felipe zan hor goian bizi zan agure bat» argitu
|
zidaten
Elbiraren auzoek, eta hariohartarazi zioten bahitua ez zela Feliperen arreba izan, haren aurreko batena baizik, baina beti familia berekoa.
|
|
Ni, berriz, donostiarra nauzu baina, ezin hartuko nuen Aita Donostiaizena, aurretik gure musikari handi hura izanda. Horregatik jarri
|
zidaten
Aita Morlans, auzo horretantxe zegoelako nire jaiotetxea, Mantxola berri baserria. Ba al dakizu zuknon dagoen Morlans?
|
|
Duncan bakarrik egon izan balitz, dudarik gabe sartuko nintzatekeen, baina beste nazkagarri haiek ere hantxe zeuden eta ezetz esan nuen. Baina eurek ere ez zuten alde egiten, eta igotzeko erregutzen
|
zidaten
, nahi nuen lekura eramango nindutela. Gainera, ez nuen denborarik galtzeko:
|
|
Beharbada, balantza batean jarrita, sei horiekin bidaiatzeak alde txar gehiago izango zituen onak baino, baina ordurako furgonetara igoa nintzen. Lekua egin
|
zidaten
mutilek, niretzako aulkirik onena utzita. Euretako batzuek nahikoa estu bidaiatu zuten nire erruz.
|
|
Adibidez, Dingletik Lahincheraino bikain portatu ziren nirekin: lekua utzi
|
zidaten
, ez zidaten uzten ezer ordaintzen eta bidean geratu ginen Lahincheko aterpetxera telefonoz deitzeko eta logelak erreserbatzeko. " Sei mutil eta neska bat", ondo zehaztu zuten.
|
|
Adibidez, Dingletik Lahincheraino bikain portatu ziren nirekin: lekua utzi zidaten, ez
|
zidaten
uzten ezer ordaintzen eta bidean geratu ginen Lahincheko aterpetxera telefonoz deitzeko eta logelak erreserbatzeko. " Sei mutil eta neska bat", ondo zehaztu zuten.
|
|
" Sei mutil eta neska bat", ondo zehaztu zuten. Eta beharbada ez
|
zidaten
utziko aterpetxeko egonaldia ere ordaintzen. Eta behin ere ez zidaten txarto begiratu, edo iraindu, edo proposamen arrarorik egin.
|
|
Eta beharbada ez zidaten utziko aterpetxeko egonaldia ere ordaintzen. Eta behin ere ez
|
zidaten
txarto begiratu, edo iraindu, edo proposamen arrarorik egin. Ez:
|
|
Bai, zergatik ez ba? Bestela, mundu hori desberdina balitz, aitatxok eta amatxok esango
|
zidaten
, pentsatzen zuen umeak bere baitarako, posizio fetalean etzanik.
|
|
Marka ezezaguneko bizikleta bat lortu dut, baina behintzat ondo zebilen, askatasuna gurpilpean sentitzeko moduan bai behinik behin. Haizeak eta euritxoak aurpegia nola laztantzen
|
zidaten
konturatzea, eta abiaduraren sentsazioa bide estuaren ertzeko landareak atzean uzten nituenean, lehenengoz antzeman dudan zerbait izan da. Eta gainera, Irlandako lehen amildegiak ikusi ditut, errepidetik itsasoraino jausten.
|
|
Eta oroitzen dut irri egin niola, neure esker onaren adierazteko: izu eta ikara iragan berriek ez
|
zidaten
irri egiteko ahala agortu bederen! Eta erran zidan:
|
|
Eta lurrak entzun egin zidala iduritu zitzaidan, entzun eta ihardetsi, zeren zozo batek egin baitzidan kantu, ene baitarik urrun ez zegoèn haritz baten kukulatik. Eta jarri nituen hitzetan kantuaren notak, eta hala erran
|
zidaten
: " Ni lurra naiz, baina zu ere lurrez zaitut, eta lurrak lurra du sehaska.
|
|
Gero, haatik, eguzki izpi batek hodeia zulatu, eta zure be hako hark argitzerat egin zuen. Eta zure begiek gogor behatu
|
zidaten
orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean.
|
|
Centum doctum hominum consilia sola haec devincit dea Fortuna.19 Ustekabeko lurrikara batek hankaz gora jar zezakeela, alegia, Burgosko katedrala! Iruñan erakutsi
|
zidaten
, ordea, ezen munduan ezustekorik ez zegoela, zeren ezustekorik ezustekoena ere Jainkoaren usteko baitzen. Eta han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz.
|
|
Eta anaiaren bertze hitz haiek bertze su bat piztu
|
zidaten
. Eta, nola suak ez duen sua iraungitzen, baina bizkortzen eta biziagotzen, hala sentitu nintzen, ondorez, bi aldiz suturik.
|
|
Galdua nengoen, beraz, zeren, hamalau urte nituen arren eta hamabortz egiteko puntuan, lur berriak ziren haiek enetzat, guztiz berriak: ...ki nezakeelako deus onik amaren dezepzionea zekarren mundu batetik; bai, egia da, halaber, ezen jaun Marcelek amoriozko kantarik ere kantatzen zigula noizik behin, baina amorio haiek, artean, urrun geratzen eta urrunago gertatzen zitzaizkidan, bertze mundu bateko gorabeherak balira bezala; baina ez, mundu hura ez zen bertze mundu bat, zeren neure baitakoa ere bazen, eta napolitarraren hitzek jarri
|
zidaten
agerian.
|
|
aitaren hitz haiek, konparazione, noiz eta Mattinen alde atera baitzen, hura hartzaren ehizan zebilelako, gogortki eta ostinatuki: " Mundua aitzina egiten dutenena da, ezbeharren eta ondikoen gainetik"; edo, amaren figura eta iduria —amaren irria eta amaren musua—, hain eder egin zitzaidana eta behin eta berriro dei egiten zidana, zintki eta fintki jarrai nenkion, bere irri hark eta bere musu hark ireki
|
zidaten
bidetik... eta gogoratu zitzaidan, halaber, nola san Agustinen ama, santa Monika, otoitz egiten ibili zen, gau eta egun etsi gabe, semeak bekatuzko bideari utz ziezaion amoreakatik eta zuzenekoari atxik, eta nola erdietsi zuen azkenean bere xedezko xedea... Eta ez ote zen, bada, amaren eta bion arteko historia bertze historia haren idurikoa, zergatik ez...?
|
|
edo neure hitza bete nuela eta behatza ohorezki eta dolorezki ebaki nuela, edo ez nuela ebaki? Baina zuek ere ez didazue sinetsiko, baldin froga zeuen begien aitzinean paratzen ez badizuet, eta laxa dezadan, bada, neure ezker oineko oinetakoa", eta laxatu nuen oinetakoa zirimonia handiz, eta ikusten zutelarik han zeudenek ezen pikaturik nuela behatza, sinesten hasi zitzaizkidan; edo, sinesten hasi ez bazitzaizkidan ere, begirunez behatu
|
zidaten
. Eta, haren jarraikian, halaxe mintzatu nintzaien gizon hilaren lagunei:
|
|
—Gaur eginen dizudan aitorra, seme, denbora batean pentsaezina izanen zen, beti uste izan nuelako ezen nork bere tokia eta bere kargua zituela mundu honetan, eta ezin higi zitekeela nehor toki hartarik, inguruan kalapita eta nahaste borrastea sortzeko ez bazen... Umetarik hala irakatsi
|
zidaten
Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea. Ordea, batzuetan hain dira larriak bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak, non ez baitago bertze erremediorik tokitik ateratzea baino, eta tokiz toki ibiltzea eta sentimenduei leku emaitea, egiari zor diogun begiruneagatik.
|
|
Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat, don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote
|
zidaten
... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen haietarik bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
|
|
Nola oroitarazi
|
zidaten
don Fidelen hitzek Alain Coup d’Œil itsas lapur begibakarrarenak, noiz eta kortsario frantsesak garbi utzi baitzidan ezen haren begia Jainkoaren begia zela, eta begi hark erabakitzen zuela bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea bere menekoen artean! Zeren eta don Fidel ere halatsu baitzebilen bere plantazioneko erresuma tipi hartan, bertze jainko tipi bat bezala, bere faboreak eta eskubideak menekoen artean banatzen.
|
|
‘Rosak zurekin ihes egiteko asmoa du, baina jakin nahi nuke zuk harekin joaiteko asmorik ba ote duzun... ’ Zaldizainak burua beheititu eta erran zuen: ‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman
|
zidaten
haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada".
|
|
Ai, zer argi eman
|
zidaten
hitz haiek, zeren, hura erran bezain fite, bertze hitz haiek oroitu bainituen, zuk ere orain berean oroit ditzakezunak, jaun André, zeren zuhaurk xuxendu baitzenizkidan han Salamancan, noiz eta, zu salatu nahi zintudan egunetan, ene gorputz zauriz betea ikusi baitzenuen, erraiten zenidala: " Bekatu egin duzu, eta, nola ene aurka egin duzun, nik jarriko dizut penitentzia:
|
|
Ai, nola eskertu
|
zidaten
Gorukik eta Xiritxek neure balentria tipi hura, orain irri egiten zutela eta orain nigar...!
|
|
Osaba Joanikot eraman zutenean bezala, guardiak ikusi bezain fite zaunka itsuan hasi zen katez loturik zegoen txakurra. Guardiek muturreko bat zekarten, eta eskatu
|
zidaten
ezen ipin niezaiola nik muturrekoa txakurrari. Halakoetan ohi bezala, haien eskea bete eta listuaren garratza irenstekotan egon nintzen berriro, baina, aldi berean, bururatu zitzaidan ezen egiteko hura haiei zegokiela, zeren huraxe izan baitzitekeen txakurraren gurutze bideko lehen urratsa eta lehen egonaldia, eta nik ez nuen txakurraren kalbarioan parte hartu nahi.
|
|
Eta lagunek, bitartean, hitz egiten
|
zidaten
, eta nik baietz edo ezetz ihardesten nien, jakin gabe garbi zer erraiten zidaten eta zer erraiten nien, zeren bistaren gibeletik bainituen bertze zentzu guztiak, begiak harat eta honat, kale kantoietako emazteki haiei beha... harik eta, halako batean, Manexen boza aditu nuen arte:
|
|
Eta lagunek, bitartean, hitz egiten zidaten, eta nik baietz edo ezetz ihardesten nien, jakin gabe garbi zer erraiten
|
zidaten
eta zer erraiten nien, zeren bistaren gibeletik bainituen bertze zentzu guztiak, begiak harat eta honat, kale kantoietako emazteki haiei beha... harik eta, halako batean, Manexen boza aditu nuen arte:
|
|
Eta neuri ere zeinen barrenerat sartu zitzaizkidan hitz haiek, jaun André, eta zer ondore oneko gertatu zitzaizkidan, nahiz eta hortzak estutu behar izan nituen, odolak masailetan eztanda egin ez ziezadan, kapitaina nesken kontu harekin hasi zitzaidanean! Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi
|
zidaten
, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin. Zeren ni ere gogaiturik bainengoen orduko, bai neskatxekin loturikako edozein kontu bekatutzat hartzeaz, eta bai gazte debot defot baten izaiteaz ere!
|
|
Laguntzen ari zitzaizkidan marinelek irri egiten
|
zidaten
—zeren itsasoan ez baitzuen deusetarako balio etxegoiendarren leinuko kidea izaiteak, are gutiago erabaki nuenetik ezen ez nuela tratu berezirik nahi—, eta haien irriek are gehiago mindu ninduten. " Itsasoa ez zuan edozein egin, mutila...!", erran zidan batek;" Lehorrekoa haiz eta hobeki hengoen lehorrean...!", egotzi zidan bertze batek;" Itsasoak zaildu eta gogortuko hau...!", erran zidan hirugarrenak, neure kamastrarat ninderamaten bitartean eta bertan etzanarazten...
|
|
—eta, harridurazko keinua egiten zidala, erran zidan—: Kontuak eskatzen ari nintzaiela, ba al dakik zer erran
|
zidaten
oilo horiek, beren koldarkeriaren ahanzteko. Beren orazinoei esker salbatu zela untzia, eta orazino haietan gogoan izan zituztela Jainkoa, Ama Birjina eta saindu guztiak... baita aita saindua ere!
|
|
Harri eta zur behatzen
|
zidaten
, bai, untzikideek, baina ni ere haiek bezain harritua nengoen neure buruarekin. Zeren, egia bazen ere osaba Joanikotek umetarik ohitu ninduela gauzen gordetzerat eta disimulatzerat, bertze zerbait baitzen hura:
|
|
Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: san Frantziskoren behatzezurrak zirela edo Avilako santarenak, edo Urbiaingo jondone Joanikot Etxegoienenak ere nehoiz... eta galdetzen
|
zidaten
nor ote zen saindu hura eta nongoa, eta nik ihardesten nien ezen neure herriko saindu bat izan zela, hain ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen zidaten ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik ...
|
|
Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: san Frantziskoren behatzezurrak zirela edo Avilako santarenak, edo Urbiaingo jondone Joanikot Etxegoienenak ere nehoiz... eta galdetzen zidaten nor ote zen saindu hura eta nongoa, eta nik ihardesten nien ezen neure herriko saindu bat izan zela, hain ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen
|
zidaten
ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik gehiago behatu, zeren eta egunoroz etorriko baitzitzaion usoa bere leihorat bisita egiterat, nola gertatu baitzen handik aitzina...
|
|
Josuri ari zitzaion, baina begi beltz handi horiek niri egiten
|
zidaten
so.
|
|
Azpiko oihala heze zegoen nire ezpain inguruen parean, zentzumenen mundutik at izan bitartean ahotik jalgitako listuaz blai. Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik, baina oihalaren kolore nabarrek —edredoi bat noski— betetzen
|
zidaten
ikusmira guztia. Problema soin enbor zigortua jasoz konpon nezakeen, baina beldur nintzen kasko barneko konpresoreak ta ta ta areagotuko zuen bere indusketa lana.
|
|
Bakartasunak hainbateko bihotz ikara eragin zidan. Oihu egitekotan nengoela, komunetik heldu ziren hotsek Kristinaren berri eman
|
zidaten
.
|
|
Haren urrats marketsek lurrera igorriko zuten noski, bi morrosko bibotedunen beso sendoek ezker eta eskuin kontu ezean. Ez
|
zidaten
neure jakin beharra emakumearekin asetzeko biderik eman; deus galdetu baino lehen paretik kendu zidaten, eta herrestan eraman eskailburuan barna. Bihotza gero eta estuago zeharkatu nuen irekirik utzitako atea.
|
|
Haren urrats marketsek lurrera igorriko zuten noski, bi morrosko bibotedunen beso sendoek ezker eta eskuin kontu ezean. Ez zidaten neure jakin beharra emakumearekin asetzeko biderik eman; deus galdetu baino lehen paretik kendu
|
zidaten
, eta herrestan eraman eskailburuan barna. Bihotza gero eta estuago zeharkatu nuen irekirik utzitako atea.
|
|
Aise da erraten, ordea, eta zailago egiten: aitzin eguneko gertakizun anitz eta ezberdinei loturiko irudiek kuku egin
|
zidaten
kaxko barnean, hodei jostari eta anker baten moduan, zein baino zein urragarriago. Argia ez ezik, beroa goraka ari zen gela barnean, eta egarriak —ginebrak eztarrian uzten duen lorratz zakarrak— jarrarazi ninduen ohe gainean.
|
|
Begoñaren begiek goitik beheiti so egin
|
zidaten
, lehen aldiz nigan erreparatu balitz bezala.
|
|
Ikusi ez ninduela uste izateko bidea eman
|
zidaten
Josefinaren begi zoruan finkatuek. Parera ailegatu, ordea, eta nire agurra aditurik, eman zien bere haurrei instalazioetan bakarrik sartzeko agindua.
|
|
Gainerakoan, segurantzaz beterik nengoen mahaira jarri baino lehen, eta dudek ostikatzen ninduten bi ordu eta erdi geroago. Eguerdian hain garden ageri zirenek beren muturje uherrenetik egiten
|
zidaten
kuku arratsaldean. Oinazea inoiz baino biziagoa zen matelondo hanpatutik.
|
|
Mahai azpiko kajoi batetik karpeta arrosa bat atera zuen, telebistako prestigitadoreek ohi dituzten keinu teatralak erabiliz. Haren azalean, bataiarrian ezarri
|
zidaten
izena eta zenbaki batez lagundutako laburdura: " edu".
|
|
Barra gibeleko ispilutik, Tomasen hortz tiki zorrotzek irriño egin
|
zidaten
, haren hatzak pistola.
|
|
Espaloian barrena, zangoak baldar joaki zitzaizkidan, txinaurritu antzo. Auto aparkatuek guardia ematen
|
zidaten
, nola txalupa hondartuek itsasontzia hutsegindako marinelari.
|
|
Madarikazio bat ito nuen hortzartean. Etxe horretan lau hilabete nituen eginak, eta lau hilabete horiek, bertzeak bertze, irakatsia
|
zidaten
Josu, gure anaia gaztea, gozo oneko normalean, zakur amorratuaren umoreaz jaikitzen ahal dela ohetik desorduetan egotziz gero. Nengoen nengoenean, ez nuen eguna anaiarekin mokokan hasi nahi.
|
|
Aitzin goizeko ibilaldiaren hondarrak ageri zituzten oraindik, baina ez nuen garbitzeko astirik. Uste baino lan gehiago eman
|
zidaten
lehen urratsek, zabuka ganberan barna.
|
|
Kaseteak eta koadernoak libro uzten
|
zidaten
besoaz baliatuz amaren gorputz ilauna erakarri nuen niregana. Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan.
|
|
Torturaldiak amaierarik ez zuen, harik eta ama, jaikitzeko tenorea genuela eta, gelaratzen zitzaigun arte. Fraideek errieta ematen
|
zidaten
gero; ene telebistaren aitzinean berandutua salatzen omen. Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera, konfesorearen jakin behar ase ezina" gogorazio gaiztoetara" lerratzen zenean.
|
|
Bere tokitik mugitu gabe zer beltz bat jaurti zidan, airez aire. hartu nukeen, irrigarri ez gelditzekotan, baina begi motzek eta Ximurra buruz buru izateak beranduxko luzarazi
|
zidaten
eskua. Makurtu eta solairu gaineko moketatik bildu baino lehen banekien nire betaurreko sofrituak zirela.
|
|
Egun eta gaueko unadura guztia bat batean gainera etorri zitzaidan eskailera erdian. Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten
|
zidaten
" larrutegia" jotzean. Eskerturik gelditu nintzaion Charlyri, oheraino gabe, gure karga ate ondoan uztea askietsi zuelarik.
|
|
Erran luzeagoa behar zuen, baina isildu nintzen Edurneren eskuak nire besaburuetan pausatzean. Haren bi behatz lodiek lepo gibela ferekatu
|
zidaten
.
|
|
Estralurtar bat baino urrunagoa izaki niretzat. Ondoko urteetako gure harreman urriek, lehenagoko lehiakortasunaz arindu baziren ere, ez
|
zidaten
irudi hori aldarazi. Urtebete lehenago, aiseago sinetsiko nuen egiazko martiztar batekin partekatuko nuela bizitegia, gure anaia gazteenaren apopilo izanen nintzela baino.
|
|
Ate aldera egin nuen. Lasterka ibiliz gero, ostaturen batean ogitartekoren bat emanen
|
zidaten
oraino.
|
|
Kanpoan bero lodia egiten bazuen ere, Tomasen autoko aire girotuak Josurenean baino freskoago sentiarazten ninduen. Nire ibilgailuan gisa bereko zerbait paratzeagatik zenbat kenduko
|
zidaten
kalkulatu bitartean, paisaia pixkanaka gorritzen ikusi nuen.
|
|
Zuzendariordearekin mintzatu ondotik, Institutu Anatomiko Forentsera dei egin nuen, konpetentziak aipatuez gain datu gehiagorik ote zen galdezka. Han jakinarazi
|
zidaten
forentsea nahiz gorpua hilerrira abiatuak zirela. Minutu batez ere ez nintzen luzatu Patxirekin batean erredakziotik alde egiten.
|
|
Hitz batez laburbildu behar badut, gauzak gisan gelditu zirela ez da isilpean gordetzekoa. Ohi ez bezala, tailerrean ez
|
zidaten
neure izerdien fruitua zirtzildu eta, orobat, Itxierako erredaktoreak bere ukitu pertsonala uzteari uko egina zion behingoz, nire erreportaiei zegokienez. Titularrak zentraturik zeuden.
|
|
Hotzikarak neurria hartu zion nire bizkarrezurrari. Begiek apal luzera egin
|
zidaten
ihes, azalean" S" handi kiribilduaz markatutako karpetara. Haren barnean, esku artean nituen bezalako orriren batean, SARAGUETA ALDAZ, EDUARDO JESUS zegokeen nonbait idatzia, eta haren azpian ni, nire izate osoa, lerro multzo batera ekarria, Ttipik berak ateratako argazkia eta guzti.
|
|
Ginebraren eta tabakoaren keru lehorraren gibelean, berritasunaren gozotasun hezea gordetzen zuen haren ahoak, gaztetasunaren bizitasun zalua haren mihiak. Erran bezala, ez zen luze haren etxeko atariraino, baina ordu laurden baino gehiagoko bidea izan genuen, hainbertze aldiz berredan nuen-eta ezpain haragitsu horiek irekitzen
|
zidaten
iturritik. Zorabio batean, ezker eskua haren bular gainean pausaturik nuela urratu genituen azken metroak, karrika hutsean gaindi.
|
|
Irri egin nuen, umore kolpe bati amore emana ziolakoan. Haren bekozkoak, haren begien distirak adierazi
|
zidaten
okerretik nindoala. Burua erredakzio aldera biratu nuen berriz.
|
|
Ez saiatu haren bila joaten, lo baitago", mezu bera, lehenbiziko galderaz eta hondarreko jakingarriaz arinduta. Giltzak ezin erabili —belarri barnean txistu egiten
|
zidaten
oraino egunbete lehenago nire andreak ate horretaz haraindi erran itsuskeria guztiek—, papera ate azpiko zirritutik bulkatu nuen etxe barnera.
|
|
—Nire kontu —idazten ari zena utziz, hogeita hiru urte baino ez zuten ezpain haragitsu horiek irriño egin
|
zidaten
.
|
|
Nire andrearen begiek labana artaz zorroztuek bezala zulatu
|
zidaten
larrua. Atea ireki eta Unairen eskutik tira egin nuen igogailuraino.
|
|
Nire anaiaz eta haren lagunaz ahantzirik, titularren ondotik agintzen
|
zidaten
" informazio gehiago" horren bila abiatu nintzen erdiko orrialdeetara. Luze gabe atzeman nuen, sei zutabe goitik beheiti, argazkiz ongi hornituak.
|
|
Duela hamalau hamabortz urte, egunkariko idazmakina zaharrak tramankulu sasi-jakintsu horiekin ordezkatu zituztenean, jendea berotzera saiatu nintzen, aldaketaren kontra. Tailerretako batzuek baizik ez
|
zidaten
aintzat hartu, beren lanpostuak kolokan ikusirik. Lehenago ohartu ez banintzen, orduan ikasi nuen ez nintzela Vladimir Ilitx izateko sortu.
|
|
Leizeko sarrera zigilatzen duen harkaitzari" Abrite portas, klis klas" erratea bezain erabatekoa izan zen: ordenagailuaren ziber ezpainetatik ateratako ohiko txistuak eta ezinbertzeko txarteltxoak adierazi
|
zidaten
sistemak ongi etorri egiten zidala.
|
|
etsipena eta itxaropena ezagututa, amorrazioak —gero eta amorrazio handiagoak, denbora iragan arauz— elikatu zituen nire itxialdiaren azken orduak. Handik pixka batera ekarri
|
zidaten
ogitartekoak —ogi idorra, txorizo garraztuaren estalki— gasolinarena baizik ez zuen egin nire barneko sumendian.
|
|
Ikaragarri desatseginak... Hiltzailea neroni nintzela sentiarazi
|
zidaten
: galderak, galderak eta galderak, horixe baizik ez zidaten egiten, inspektoreorde madarikatu horrek bereziki.
|
|
Hiltzailea neroni nintzela sentiarazi zidaten: galderak, galderak eta galderak, horixe baizik ez
|
zidaten
egiten, inspektoreorde madarikatu horrek bereziki. Ez zuen deus errespetatzen:
|
|
Hirugarrena irekitzearekin aurkitu nuen komuna. Ordukoz, zainek ohiko izate apala itzularazia
|
zidaten
gerriazpitik, eta horrek erraztu zizkidan latex babestailea eranzteko lanak. Hustu, luze eta epel hustu nintzen, komunzulo ondoko konketan bermatua.
|
|
Berriz ere hanburgesa eta cola Unairentzat, eta berriz ere garagardoa niretzat. Kristalezko edalontzia eskatu behar izan gabe zerbitzatu
|
zidaten
oraingo aldian. Nitaz oroitzen, nonbait.
|
|
Larrialdiren baten eraginez, beraz. Ene pentsamenduak bat egin zuen begiak erakutsi
|
zidaten
irudirekin: taxitik ama eta alaba jaitsi ziren, larritasun begibistakoz, eta, ekipajea harturik, etxeko ezkaratzean barneratu ziren.
|
|
Lester hil zenean, burdina gori bat sartu
|
zidaten
bihotzean, lagun.
|
|
Jakina, jakina. Zure amaren intziriek larrua lazten
|
zidaten
, Towsend doktorea, negar beltz batean jartzen ninduten...
|
|
zergatik ez haiz hire jakinduriaz baliatzen? Horixe izan zen txintxetek igorri
|
zidaten
mezua. Eta nik baietz egin nuen berehala buruarekin, baietz demonio, ea ez al nuen irudimena kontrolatzen ikasi.
|
|
Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. Eta ikusi aditza erabili dut, bai, jendeak ikusi egin zuelako ikuskizuna, eta ikusiz gozatu; baina niri ez dit noski aditz horrek balio, nik ez bainuen ikusi, pairatu baizik, desgogara guztiz, eta min handia eragin
|
zidaten
ikusitako hainbat basakeriek; eta emanaldiak iraun zuen tarte amaigabean, atzera ene haurtzaroarekin akordatu nintzen, eta talko hautsekin; eta pentsatu nuen emakume haien ezpainak ikustearekin batera, izakia makurra zela oso, ez genuela, askotan, ere merezi, eta munduaren kontra idatzitako hitzak oro alferrikakoak zirela, galdu egiten zirela egunen nekean, eta beti ematear ziren urra  tsetan; ... Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito ez ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.
|
|
Ziur nintzen, eta ez nekien nola parte hartu. Eta utziko ote
|
zidaten
parte hartzen. Kandido bakean uzteko eskatzen banien, beldurti bat nintzela pentsatuko...; ez, ez, jostorratza baino luzeagoa behar da gehienetan haria; baina egun hartan tamaina berdintsukoak nituen bai haria bai jostorratza.
|