Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2002
‎Honek, ate guztietara ostera bat egin zezala agindu zion eta berari agudo jakinaraz ziezaiola ea alde guztietatik modu berean setiaturik zegoen. Esklabuak nola zegoen kontua azkar adierazi eta irteera denak hartuta zeudela jakitera eman zionean, sumatu zuen hori ez zela zoriaren eraginez gertatu, baizik eta bere bila zetozela eta ziola biziari luzaroan eutsi; bizia inoren esku ez galtzearren, bere lehengo balentriez gogoratuz, beti soinean eraman ohi zuen pozoia irentsi egin zuen.
2003
‎Koadernoan eginda zeuden buruketei begira zegoen. Benetan ezohikoa zen klasera etxeko lanak prestatuta ekartzea, eta gainera ondo zeudela jakinda, baina Ainhizek ez zekien pozik egon behar zuenentz. Alde batetik, positiboa eskuratu berri zuen, baina bestetik, buruketa haiek Unaxekin momentuz hori baino ez zuela egiten adierazten zioten.
‎Berez. Eta berak bazekien, begien aurrean eduki beharrik gabe ere, zati haiek, han, Polloeko mahai gain hartan sakabanatuta zeudela jakite hutsak, aldatu egin zuela bera. Aldatu egin ziola bera bezalako hildakoari, bizitza.
2004
‎Gainera, Versailleseko itunak gelditzen zitzaigun odol apurra xurgatzen zigun. Horregatik, nire batailoiko armakide batzuk Espainiako iparraldean enpresa bat antolatzeko asmotan zeudela jakin nuenean, zalantzarik ere ez nuen egin Alemania ustel hartatik ateratzeko.
2005
‎Lurrikara indartsuak ez die eragin eskualdean bizi diren espainiarrei, gehienak laguntzaileak baitira, iturri diplomatikoen arabera. Espainiak Yakartan zuen enbaxada berehala jarri zen harremanetan herrialde hartan zeudela jakin zuten espainiar guztiekin, batez ere Gurutze Gorriaren eta Munduko Medikuen lankideekin, eta orain arte eskura zeuden informazioak “guztiak ondo daudela baieztatzen dute”. Aurreikusitako aukera Adituek iragarrita zuten eskualdean beste seismo bat gertatzeko aukera.
‎Substantzia hori haurrentzako Aptamil 2 esnean aurkitu zen, litro erdikoa, lau hilabetetik gorako haurrentzat, 2005eko abenduko iraungitze datarekin. Ontziratzea Europako Batzordea Nestlérekin harremanetan jarri zen, etiketatze prozesuan produktu batzuk kutsatuta zeudela jakin baitzuen. Hala ere, ITX kopurua oso txikia zen milioiko 250 – eta, beraz, Nestléko adituek egindako analisien arabera, ez zegoen osasunerako arriskurik.
2007
‎Hala, anorexia sustatzen zuen orrialdearen eraginpean zeuden unibertsitarioek, besteak beste, “atsekabetuta, errudun, izututa, lotsatuta eta urduri” sentitu ziren, beste bi web guneak bisitatu zituzten gazteek baino askoz maizago. Eragin txarrak Bardone Conek anorexiaren aldeko webgunea diseinatu zuen Facebooken eta MySpacen “pro ana” taldeak zeudela jakin aurretik, eta kezkatuta dago elkarte horiek herri atarietan daudelako. Web gune horietako erabiltzaile aktiboek egunean hainbat aldiz bisitatu ohi dituzte.
2008
‎Baina une hartan ez zituen tamainak hunkitzen nire lagunak, baizik eta han nonbait, itzal zabal haren azpian lurperatuta, urretan zazpiehun mila libra zeudela jakiteak. Hurbildu ahala, diruan pentsatzeak uxatu egin zituen haien lehengo ikarak.
‎Abuztuaren 29ko goizaldean, frantziarrak Elgoibarren zeudela jakin zuenean, Juan Bautista Mendizabal alkateak eibartar talde bat bidali zuen Maltzaga parera, Saturioko zubitxoa suntsitzeko helburuarekin. Inguruetan Laskurain nagusia aurkitu zuten, eta Mendizabalek zioenez, agindua betetzea galarazi zien,«?
‎Beste behin, soldadu frantziarrak Plaza Berrian zeudela jakin zuen, aurresku dantzaren plantak eginez, herritarrei adarra jotzen. Marrukok bere trabukoa metrailaz bete, eta bertarantz egin omen zuen.
‎Pentsamolde aldaketa neurtzea zailagoa den arren, tradizionalista sutsuenak ere aurrerakoiak ziren norberaren ongizatea hobetzen zuten asmakuntzak onartzeko orduan, lurrun makina, besteak beste. Oso interesgarri deritzogu epe horretan zehar Eibarko liberalismoak izan zuen bilakaera aztertzeari, are gehiago XIX. mendearen azken herenean aldaketa politiko eta ekonomikoen abangoardian zeudela dakigunean. Nondik zetorkien tradizio sozialista eta errepublikazalea Akilino Amuategiri, Toribio Etxeberriari edo beste hainbat iraultzaile ospetsuri?
‎Audientzia Nazionalak egindako ikerketen arabera, Forum Filatélico eta Afinsa biderkatu egin ziren zigiluen balioa bost eta hamar aldiz, nazioarteko eragiketen bidez. Bi enpresek 2006ko maiatzaren 9an esku hartu zutenetik bi urte betetzear zeudela jakin da datu hori. Irudia:
2009
‎Atzo eguerdian Lurraska ingurumen zentroan (Ajangiz) egiten diren foru udalekuetan A gripearekin ume bat, eta beste hainbat, katarroekin zeudela jakin zuten.
‎Hori da. Nik hartutako aminoazido batzuetan testosteronatik eratorritako zerbaiten trazak zeudela jakin ahal izan genuen. Nik 4,09ko balioa eman nuen testosterona/ epitestosterona arteko harremanean, eta muga 4koa da.
‎Burua estalita zuten hainbat ertzain gerturatu eta inolako azalpenik eman gabe, atxilotu eta polizia etxera eraman zituzten. Adingabeko gazteen senideek Ertzaintzaren deia jaso zuten, 09:00ak aldera, eta haien seme alabak atxilotuta zeudela jakin zuten, ez besterik.
‎–Jada, ordea, adostua nuen luzatzea?. Nagusiek haurdun zeudela jakitean dena aldatu zen. –Ez zidala kontratua luzatuko esan zidaten?, dio Amaiak.
‎Baina Berlinek benetan gertatutakoa onartu zuen arte, denbora gehiegi pasatu zen. Orain jakin da, haatik, biktimen artean zibilak zeudela jakin bazekiela Alemaniako armadak, eta, beraz, eskura zituen datuak ezkutatu egin zituela. Horregatik, Wolfgang Schneiderhan armadaburuak eta Peter Wichert Defentsako Estatu idazkariak dimisioa eman dute, informazioa ezkutatu izana aitortu ondotik.
‎Bidearen bukaeran kartzela eta urkamendia zeudela bazekiten gehienek. Bizarbeltz, Galtxagorri eta urkijotarren bandetako kide ugari elkarrekin egon ziren ziegetan, eta elkarrekin hil ziren urkamendian.
2010
‎Epaiaren arabera, 2007ko maiatzaren 14an jazo zen. Agenteak adingabearen gurasoak kanpoan zeudela zekien eta neska bere etxera gonbidatu zuen kume batzuk ikusteko. Neskak baietz esan zion auzipetuarengan konfiantza osoa zuelako.
‎–Atzo 51 gradutan zeudela jakin genuen. Hemen orain haien herrian baino hobeki daude, baina hau oasi bat da.
‎Esker ona ateratzen zitzaidan azaleko zulotxo guztietatik Jaunaren Espiritua nirekin, nire ondoan, nigan sumatu bainuen infernu hartan egondako egun guztietan: bai barne poza eta kontsolazioa sentitzen nituelako (denbora guztian kikilduta egon arren), bai hitz zuzen eta egokiak esateko ahalmena izan nuelako, bai deklaratzeari uko egiteko balentria izan nuelako, bai X.O. eta beste lagunak, gaizki zeudela jakinda ere, neure ondoan nituelako.
‎Iñaki: Berrian eta Semaforoan irakurri genuen Usurbilgo gurasoen salaketa, eta UEMA eta Behatokia laguntza eskaintzeko prest zeudela jakin genuen. Haiekin harremanetan jarri eta eskaera eredua helarazi ziguten.
‎Eta finalerdietan jokoan zeuden hiru partidak irabazi dituzten bakarrak izan dira Askainekoa eta Etxarrikoa. Nahiz eta finalerako sailkatuta zeudela jakin, dena ematera atera ziren finalerdietako hirugarren eta azken lehian. Irujo eta Beroiz zituzten aurkari.
‎Istiluak eta auzokideei eragozpenak murrizteko helburuarekin polizia operazio berezia zabaldu zuten. Bada, 00:11tik 5:14ra 10 lagun edanda zeudela jakin zen, eta horietako bat osasun zentro batera eraman behar izan zuten, adierazi dutenez. Arrazoi berberagatik, iaz, 6 pertsona eraman zituzten.
‎Etxekonekoak, musulmanak omen, goseak amorratzen zeudela bazekien eta haiengana joan zen, erdibana egiteko. Harritu ninduen biziki, maitasun ekintzak bainoago, besteekiko zeukan preokupazio garbi maitetsuak, harritu ere.
2011
‎Bitartean, mariskala, bertze armada batekin, Erronkaritik pasatu zen Ilunberri eta Zangozako bidean, gero Iruñean erregearenarekin batzeko asmoz. Alta, Ilunberri eta Zangozako agaramontarrak hirietatik egotzirik zeudela jakinda, planak aldatu zituen: erregearen bila joan zen Aezkoatik Orreaga aldera, baina jada Auritzeko lautadan zeuden tropa gaztelarrek moztu zioten bidea.
‎Lindak buru gainean eskuak estutu eta hankak gurutzatu zituen. Oso atsegina zen baserri horiek denak hutsik zeudela jakitea, guztiak hondartzara jaitsi zirela, ez ikusteko moduan, ez entzuteko moduan. Berarentzat zen lorategia; bakarrik zegoen.
‎Duela urte batzuk, negozio sistema horrek gogo bizia piztu zuen. Baina gero, enpresa mamuak zeudela jakin ondoren, kezka handia piztu zuen iritzi publikoan. Orain, hori berresten duten epai judizial batzuk ezagutu dira.
‎Horrela egin zuen mutilak, eta ordu gutxian Muxika inguruan zen. Han berehala ohartu ziren oinaztarrak bere etorreraz eta izugarri poztu ziren astoak zeramatzan otarrak legatzez beteak zeudela jakitean.
2012
‎Geneva (Suitza), 1783 Johann Jacob Schweppe bitxigile alemaniarrak botilaratutako urari anhidrido karbonikoa eransteko sistema asmatu zuen; edari gaseztatua, ur tonikoa, lortu zuen horrela. Produktuaren arrakasta ikusita, bere izena zuen konpainia sortu zuen Londresen, hiri hartan gasdun ura eta frutazko sodak modan zeudela jakinda.
‎Ohiko, ospatubehar? familiarrak hasi baino lehen, kultura ekintza ugari zeudela jakin nuen. Horien artean, iparraldeko idazle gazte baten liburuaren aurkezpena.
‎Nire gizonek gauean bat batean eraso egiteko baimena ematea besterik ez zuten nahi, baina nik abantaila izan nahi nuen, haietaz errukitu eta ahal ziren gutxienak hiltzeko; eta, batez ere, ez nuen arriskuan jarri nahi gure gizonen bizitza, besteak ongi armatuak zeudela banekien eta. Itxarotea erabaki nuen, elkarrengandik bereizten ziren ikustea; ziur egoteko, gehiago hurbildu nintzen zelatan egitera, eta Ostirali eta kapitainari agindu nien lauoinka inork ikusi gabe joateko, lurretik ahal zuten hurbilena, eta haiengana ahal zuten gehiena hurbiltzeko, tiro egin baino lehen.
‎Dena den, hark esan zituen hitzetan nirekiko joera oso tinkoa zela ikusi nuen, eta ezerk ez zuela niregandik bereiziko, eta konturatu nintzen bere herrira itzultzeko gogo biziaren arrazoiak herritarrenganako maitasun sutsua eta nik haiek on bihurtzeko itxaropena zirela; nik ordea, horretarako prestakuntzarik ez nuenez gero, ez nuen ez pentsamendu, ez asmo, ez gogo izpirik ere, horrelako eginkizunik neure gain hartzeko. Baina oraindik joera bizia nuen ihes egiten saiatzeko, lehen esan dudan bezala, elkarrizketatik atera nuen ondorioan oinarri hartuta, alegia, han hamazazpi bizardun zeudela jakitean. Horrenbestez, atzerapenik gabe, Ostiralekin batera lanean hasi nintzen zuhaitz handi eta egoki baten bila, hura moztu, piragua edo kanoa handi bat egin, eta bidaldiari ekiteko.
‎Jendetzarik ez pilatzeko, aldi berean hogeita hamar pertsonari bakarrik uzten zien sartzen ugazabak. Mahaian ibili nintzen paseoan neskatoak agindu bezala; galderak egiten zizkidan, nire hizkuntz ulerkuntzaren barne zeudela zekien neurrian, eta ahalik eta ozenkien erantzuten nien haiei. Hainbat aldiz ikusleengana itzuli nintzen, apalki agur hitzak esan, ongietorria egin eta irakatsiak zizkidaten beste esaldi batzuk bota nizkien.
‎Tradizioak berreskuratzeko, horma hori botatzea proposatu zen tailerrean. Herrian galdetuz gero, gutxi ziren atzealde hartan kale bat eta are gutxiago iturri bat zeudela zekitenak, hortaz, batetik historia (iturriaren existentzia) eta bestetik ohitura (handik pasatzekoa) zatitxo bana bereganatuko zuten biztanleek.
‎lepoa luzatu eta burua jasorik, gorantz begira egongo zen, ukabilak zarratuta; ikustekoa izango zen begietatik isuriko zuen amorrua, arteak hartu ezinik zegoenetan horrela egiten baitzuen beti. Ez zen haren besapeetara begiratu beharrik egongo bustita zeudela jakiteko: tarte motzean hedatuko zen izerdi kirats indartsua sukalde osotik.
‎Damurik, bakeak ez zuen bi urte baizik iraun, bada, Orientetik berriz gerla albisteak! Marti, Maceo anaiak eta Maximo Gomez Kuban zeudela jakitean irla osoan gaindi talde armatuak bildu ziren han hemenka, guardia zibilari eta armadako gotorlekuei eraso egin ondotik, oihanetan lekutzen zirenak.
‎Lehen argazki nobela euskaldunak esaterako. Gure mundua txikia zela ziotenak oker zeudela genekien. Ez genuen handiagoa behar.
2013
‎Beste arrazoi bat ere bazuen erbeste hura atzean utzi nahi izateko. Garaitsu horretan, gurasoak miseria gorrian zeudela jakin zuen, eta laguntza eskatzen ziotela. Zalantzarik gabe, Mexikotik errazagoa izango zitzaion laguntza hori bideratzea; baina Aita Palouri bere kezken berri eman zionean, gurasoei laguntzeaz Kolegioa arduratuko zela hitzeman zion hark, eta Alta Californiaren konkista espiritualari ekin behar zion taldean joateko konbentzitu zuen.
2014
‎Parlamentuko galdera bati esker jakin da (http://tinyurl.com/ durangoitzul) lehiaketa publikorik egin gabe, euskara > gaztelania (700.321,58 euro) eta ingelesa > euskara (369.904,80 euro) itzulpenak gehitu zaizkiola. Eredu librea bultzatzen zuten unibertsitate eta enpresak zeudela jakinda amorru gehiago ematen du oraindik. Proposatutako soluzioa, hasieran hobea ez balitz ere, ziur diru kopuru hori jaso ondoren hobea litzatekeela eta librea.
‎Horregatik nahi izan zuten etxaldea erre. Holandarrak bertan zeudela jakin zutenean, etxaldea erretzera etorri ziren. Ez zuten erre.
‎Holandarrak bost egunez egon ziren etxaldean. Bosgarrenean etxaldea erre nahi izan zuten, holandarrak bertan zeudela jakin zutelako. Teilatuetako baten zati txiki bat baino ezin izan zuten erre.
2015
‎Itxura batean, maternidadean, atentatua izan eta bost minutura erditu zen Angeles Cortazar Mayo izeneko emakume bat, hiru kilo eta berrehun gramoko neskato eder batez. Ama alabak primeran zeudela jakinik, kafetxo bat merezi nuela erabaki nuen, amaitu zela itxialdia. Kalera jaitsi nintzen baina ez nuen hartu Herriko Tabernarako bidea.
‎Espetxean sartutakoan, etakideak zirela uste zuten oraindik. Apraiz, Benito Zumalde (Jabierren anaia), Luzio eta besteak zur eta lur gelditu ziren erakundetik kanpo zeudela jakin zutenean. Kolpe izugarria izan zen beraientzat.
‎21 Beste batzuetan egoera oso berezian egon ohi naiz, bizi naizenik sentitu gabe, eta ustez hiltzeko gogorik ere izan gabe; halako moteltasun eta iluntasun batean gauza guztietan, nahigabe handien artean askotan izaten dudala esan dudanez; eta Haren Maiestateak egiten dizkidan mesede hauek agerian ager daitezela Jaunak nahi izanik, orain dela urte batzuk hala izango zirela esan baitzidan?, nahigabe handiak hartu ninduen, eta orain arte ez ditut gutxi jasan, berorrek dakienez, bakoitzak deritzon erara hartzen duelako; nire erruz ez dela izan, horrek pozten nau. Izan ere, neure aitor entzuleei eta nik jakinean zeudela nekien pertsonei bakarrik esanez kontu handiz eta oso zuhur ibili naiz; eta ez apaltasunagatik, aitor entzuleei beraiei esatea ere, esan dudanez, nekagarri egiten zitzaidalako baizik.
‎Nire gutuna nik esan nionarengana iritsiko zen, berriro idatzi ondoren. Erdiarekin ere berori kontentatzen zela esan nion eta, han premian zeudela jakinez gero, berori pasatuko zela eskatu gabe. Ez dakit ez ote zegoen han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik.
‎Aurten, 35 edizioa, ekitaldia bikoiztu egin da. Urte luzeko ikerketaren ondoren eraildako etxarriarren gorpuak Otsoportillon beharrean Urbasako saroiko leze batean zeudela jakin delako. Horregatik, bi leku horietan oroimen ekitaldi bana izanen da.
2016
‎Aurkikuntzek datu oso interesgarriak eskaini dituzte Errenteriaren jatorriaren eta Erdi Arotik hona izandako bilakaeraren gainean, eta, xumeak badira ere, Euskal Herriko panorama arkeologikoan apartak dira. Izan ere, Erdi Aroan halako sutondoak etxe guztietan zeudela jakin badakigu, dokumentatuta dagoelako, baina halakoen arrastorik ez dago ia. Halako elementu bat azaltzea garrantzitsua da, badakigulako etxe guztietan egoten zirela, baina ez delako ezer gelditzen.
‎Mundu berri bat hasten zela garbi zegoen, eta Adan eta Eba bizirik ote ziren zalantza hedatu egin zen, mendi gailurrean ezkutaturik zeudela jakin arte; eta halaxe, berriz ere, lehenbiziko gizon emazteak mundu berri horretan izango zirela jakin zutenean, ez zitzaien batere atsegin izan, esperientzia lekuko. Halere, Noe azpisugea, bere senideekin batera, hantxe zegoen bizirik, eta bera zen egiazko konplize bakarra.
‎Espainiatik etorri berria zela esan zuen, nora joan baitzen Frankoniako mugarik urrutienetatik; eta ostera ere etxera bueltan zetorrelarik, honaino iritsia zenean astoa hil zitzaion. Bazirudien guztiak irrikaz zeudela jakiteko zer aferak eraman ote zuen halako gizon zahar eta gaixo bat bere etxea utzi, eta hain bide luzeari lotzera.
‎zuhaitzak eta hodeiak ezkutuko irudi zantarrez josita zeuden. Han zeudela bazenekien, begien aurrean zenituen, baina gogoak ezin tankerarik eman.
2017
‎Jaurlaritzak ematen dituen sari literarioen historia hein batean baldintzatuta geratuko da ordutik: hamar urte pasa dira, baina aurten bertan, Boulevardeko agerraldian ziren hiru idazlek, finalisten artean zeudela jakitean, uko egin dute publikoki Josu Landak, Oier Guillanek eta Koldo Izagirrek. Kinieletan agertzen ez zen idazle bati eman diote euskarazko literaturari dagokion saria, manifestu haren sinatzaileen artean zegoen Asier Serranori, Linbotarrak poema liburuarengatik.
‎Rhayader zoriontsu zen ekaitzetan, hotz handia egiten zuenetan, janari eskasia zegoenetan edo ehiztarien armek garrasi egiten zutenetan hegaztiak seguru zeudela jakinda. Pozten zuen, halaber, ezagutzen zutela eta berarekin fidatzen zirela ikusteak.
‎zuen, gizarte ekimenaren ekimena? zela, atzemandakoen artean Etxeberri eta Berhokoirigoin zeudela jakitean. –Berehala jakin zen ETAk gizarte zibilari eman ziola armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa.
‎Jendetza bildu zen kiroldegian eta pertsona haien guztien begiak bere gainean pausatuak zeudela jakite hutsak bi gauza eragiten zizkion: zirrara eta ikara.
2018
‎San Diego hirian 3.000, Louisianan 4.700, Coloradon 6.283, Texasen 20.000, Clevelanden 4.000, Memphisen 12.000, Detroiten 11.500 Wayne (Michigan estatua) eskualdeko fiskala da Kym Worthy. Biltegi deslai batean milaka kutxa zabaldu barik zeudela jakindakoan atoan abiarazi zuen ikerketa. Bere ondorioa latza da:
‎Haien kantuak eta oihu lizunak gogoratzen ditut gaur, aieneak eta biraoak bainoago. Hordi zeudela dakit, zoriontsu ziruditela esan dezaket.
2019
‎Aitarena gertatu eta nire garunak matxuratuta zeudela jakitean, psikiatra batengana joan nintzen. Erdi behartuta, erdi on egingo zidalakoan.
‎Mairuak berak izuturik bide zeuden, isiltasun harritu batek mututu zituen hor goitik etengabe isurtzen ziren irainak. Porta de Ferroko kanpamentuan zegoen bozkarioa are eta biziago bihurtu zen frantziarren eta normandiarren dorreak atzeraturik zeudela jakin zenean, hor zegoen loria, beraz, eskuaren irismenean, nahikoa litzateke erasorako gurdi hura bultzatzea harresiaren aurka pega pega eginda utzi arte, orduan Mem Ramiresek, kapitaina zenez, agindua eman zuen, Bultzatu, mutilak, gureak dituk eta, eta denek ahal bezainbat indar egin zuten. Maleruski, ez omen ziren ohartu aurrean zeukaten lurra malda zela, eta aurreratu ahala, etsaiaren su azpian gainera, dorrea, goi aldetik, atzerantz makurtzen zen, gero eta argiago gelditzen zelarik ezen, harresiraino iristea lorturik ere, goiko plataforma harresitik urrutiegi geldituko zela inolako erabilgarritasunik edukitzeko.
‎tratua emateari, aldiz, gutxiegi?). Bidean, eskuetan fusila zuen guardia batek geldiarazi zituenean, Azkue harritu egin zen, gerran zeudela jakingo ez balu bezala, eta miliziano bat zer den galdetu behar izan zuen.
‎Pixkanaka egin dudala uste dut. Nire buruan eliteko bertsolari diren horietako batzuk oraindik B n daudela edo zeudela jakiteak sentiarazten zidan harrokeria edo errespetu falta zela A-ra pasatzea. Erabakia hartu eta gero ere kezkatu nau:
‎Galdetu nion ea ni bezalako zenbat zeuden A n. Izen zehatz batzuez galdetu nion eta, haietako batzuk B n zeudela jakitean, sentiarazi zidan nik ezin nuela A n egon, errespetu falta zela sekulako ibilbidea zeramaten haiekiko (nik elitekotzat izanagatik B n zeuden 4tik 3 emakumeak ziren). Berriz ere ordaina eta aintza, lotuta.
2020
‎Eta euren zorrak ez ordaintze aldera elkarte hauen babesa bilatzen zuen jendea topatu zenuenean, ziria sartu zizutela sentitu zenuen. Etsituta sentitu zinen, euren onurarako jendearen zoritxarraz eta solidaritateaz baliatzen ziren pertsonak zeudela jakitean.
‎Justizia ez da berdina pertsona guztientzat. Justiziaren beste adar batzuk zeudela jakinda, saiatu nintzen justizia errestauratiboaren bidea jorratzen, ikusten duzulako esperientzia traumatiko batetik ondorio positibo bat atera dezakegula. Lortzen dena da biktima ez birbiktimizatzea.
‎Lehen emakumea izan nintzen hamalau zortzimilakoak osatzen, une hura bizitzea tokatu zitzaidan. Ni baino emakume askoz indartsuagoak zeudela badakit, eta hobeak ere bai, baina niri tokatu zitzaidan hura bizitzea. Beste belaunaldi batekoa izan banintz, ez nuen aukerarik izango, ziur.
‎Ia laurehun lagun zeudela jakin nuen gero. Eta minutu batzuetan ez zen txintik ere entzun.
‎Ezta hain zaharrak ere. Ez zegoen apaletara hurbil  tzeko beharrik milaka zeudela jakiteko: asko ziren, oso asko, eta oso zaharrak.
‎Anna eta neskatoa ondo zeudela jakin nuen.
2021
‎Zumaiako neskek ezin izan dute Euskadiko txapelketan parte hartu, Lekeition zeudela jakin baitute positibo eman duela taldekideetako batek.
‎Ondorenean, seme alabak ongi zeudela jakinda, kanpora atera zen leku apropos batetik Jabier Lopezekin hitz egiteko. Egin zuenean komisarioak jakinaren gainean zegoela erran zion.
‎Lau legoa gehiago egin zituzten zerbait bazkaldu arte. Egun argiz baratze batzuk zeharkatzean helmugatik hurbil zeudela jakin zuten. Zubia gurutzatuta, dorre bat eta errekaren artetik pasatzen zen bidea.
‎Abortu kliniko espontaneoa haurdunaldien %10 eta %20 artean gertatzen da. Aldiz, kasuen %60 aurreklinikoak dira, hau da, sintomak agertu baino lehen gertatzen dira, eta emakume askok abortu espontaneoak izaten dituzte haurdun zeudela jakin gabe.
‎Iñurri lan guztia burutu ostean, koaderno horietan argitaratu gabeko 1.000 abestitik gora zeudela jakin zuen Perez de Cirizak. Ikerketa lana amaitu du dagoeneko, partitura guztiak txukun eta erabilgarri daude, baina, harago joan nahi du iruñearrak.
‎Nire alabek klubean jokatu dute, eta gazteena oraindino ere badabil. Klubeko balioak eta lan egiteko modua beti gustatu izan zaizkit eta ordezkoak topatzeko zailtasunak zeudela jakitean, deitutako batzarretara joan nintzen, esateko zutena entzutera. Eta, tira, azkenean plataformako kide bat gehiago izaten amaitu dut.
2022
‎Ez zeukan bizikletari kilometro kontagailua jartzea amesterik ere txirrindulari profesionalek ere ez zerabilten artean, baina bazekien, liburu batean irakurrita, bizikletako plater txikiena (42koa) eta pinoi handiena (25ekoa) erabiliz gero 3,58 metro egiten zuela aurrera pedalkada bakoitzeko. Pedalkadak banan banan kontatu eta biderketa egitea besterik ez zuen behar izan etxetik ermitaraino 2.750 metro zeudela jakiteko, eta bide ertzeko baserri eta iturri bakoitzari zegokion puntu kilometriko zehatza esleitzeko.
‎Hiri hura zen betidanik kristauen kontrako musulmanen gotorlekurik garrantzitsuena. Urrutitik Antsoren ikusmen zorrotzari esker defentsarako behar zituzten gerlariak baino gehiago zeudela jakin zuten, berrehun bat gerlari gehiago. Musulman gerlarien bila jarraitu behar zuten.
‎koalizioari piztu ordez, hari piztu dio krisia. PSOE eta Unidas Podemosen bazkideak kontra zeudela jakinda, PPrentzat Pedro Sanchezen gobernuaren aurkako botoa zen lan erreformarena. UPNk bi hanka sartze nagusi egin ditu.
‎Duela zazpi urte baino gehiago, Herritarren Sarea sortu zenean, aurrean «erronka zailak» zeudela bazekiten sortzaileek. «Oztopo handiei» aurre egin ziela aurreikusita zuen Sarek, alegia; «azken batean, egoera aldatu nahi ez dutenak ere bai baitira:
‎Bussangen berrogei heroi ari ziren borrokan, bakarrik, armada baten kontra, handik bi egunera amore eman zuten?, eta hornikuntzakoak, han geratuak, ez ziren iristen Philipperengana. Gau guztian ibili zen, bezperatik ezer jan gabe, galduta zeudela bazekiten gizonekin. Ez zuten berririk, baina hondamendia buruzagien aurpegietan irakurtzen zuten, nagusi zen nahas mahas hartan, kanoien isiltasunean, zeinak jada ez baitziren borrokatzen hamar aldiz ugariagoa zen artilleria baten kontra:
‎Esparruetatik itzuli zenean eta neskak hilda zeudela jakin zuenean Neskak hilda zeudela?
2023
‎XIII. mendean dagoeneko antzerki testuak zeudela badakigu, haatik he meretzigarren mendean antzerki historia nazionala idatzi zuen Frantziak. Ikerlariek hemeretzigarren mendean idatzi zen antzerkigintzaren historia, hobetu be har dela uste dute, konplexua dela, eta hori urtero ikerlari berriek erakusten digute, elementu eta azterketa gehiago plazaratuz.
‎Emile Bernard-ekin Asnières en atera zuen argazkian Bernard-en aurpegia eta Vincenten bizkarra ikusten dira. Harritzekoa da haren argazki hain gutxi egotea, garai hartan argazkiak oso zabalduak zeudela jakinda. Pentsa daiteke Vincenti ez zitzaiola gustatzen argazkietan ateratzea.
‎Mertzenario portugesak ere espainiar estatuaren gerra zikin hartan nahasita zeudela jakin zenean, areagotu egin ziren Flor do Minho tasquinharen eta gure aurkako esamesak. Zer diru zikinekin eta ezkutuko asmorekin ireki ote dik ahuntzen putzen jabe den portuges menos horrek ostatu hori?
‎Anekdotikoa bada ere, atentzioa eman zidan tenpluko bi paretetan zulo batzuk zeudela jakiteak, behatxulo funtzioa betetzen zutenak. Gurua tenplutik ateratzen bazen ikasleek lanean eta ikasten jarrai zezaten, ikasleek ez baitzekiten gurua behatxulotik begira izango zuten edo ez.
‎Matrixetik ihes egin eta jada ez zeudela jakin zuenean, ia hil egin zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia