Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Zer bekatu egin nezakeen, bada, amets hartan, non ez bainintzen neure buruaren jabe ere izan? ...tsetan, ez zegoen borondatearen nahi bat, eta borondaterik ez zegoen lekuan ez zegoen bekaturik; itzarri orduko, ordea, pizten zitzaidan borondatea, baina pizten zitzaidan plazer plazent eta atsegin guztizko haren oldarpean, eta, nola borondate piztu berriaren zirkunstantzia haietan eta haren ahulezian nahi ez nuena ere nahi gabe nahi bainezakeen, zeren atsegina istant orotan baita atsegin, orduan zetozkidan zalantzak eta ezbaiak, kezkak eta buruhausteak.
‎Zeren kexu naiz, ordea...? Zeren eta, ez al nengoen, bada, Italiako lengoaiaren ikasteko desiros, eta ez al zetozkidan ezin hobeki, hartarakotz, Alessandro ren eta osabaren arteko konbertsazioneak. Eta ez al nuen bidaia hartan eraman behar, bertzalde, osabak Parisen egin zuen dikzionario hura, buruz ikasteko asmotan nengoena, zeren zinez bainengoen italianoaren aitzinatzeko gogoz...?
‎Izan ere, goiko leiho tipiak irekitzen zizkigutenean, haizeak usain bereziren bat ekartzen zigun kanpotik, kiratsaren gorputz junt hura iragaiten zuena, guti batzuetan bazen ere... eta, ai, nola egoiten nintzen oihanetik zetozkidan lurrin eta usain bakan haiei adi, zeren usain haiek bertze toki eta bertze denbora argiagoetarat eramaiten baininduten istant labur batez, burdinen ilunetik ihesi, eta zeren ez bainengoen, neure estatu eta egoitza gaixto hartan, handik edo hemendik atzeman nitzakeen plazer apurren uzteko!
‎Zergatik joan behar nuen, bada, konfesore batenganat, pertsona adinean heldua nintzenean? Baina, zergatik zetozkidan bururat kontu haiek, bai, baldin neure otoitzetan, bertzenaz ere, artez mintzatzen banintzaion Jainkoari, bertze ararteko baten beharrik gabe. Eta orduan, Jainkoari zintki eta fintki otoitz egiten niola, eskatu nion ezen bere argiz argi nintzala eta goberna zezala ene burua... eta orduan gogoratu zitzaidan ezen, nola ibili bainintzen bortz sei urtez haragiz haragi, putaner gaixto bat bezala, hala, bertze bortz sei urtez eginen nuela penitentzia eta eginen niela, halatan, haragiari eta haragikeria suerte guztiei uko, aldi bateko asea eta gehiegikeria bertze aldi bateko goseaz eta eskasiaz pagatzen nuela, kastitatearen, garbitasunaren eta onestasunaren bidetik, gizon presturik prestuenen eredurat.
‎Ordea, imajinatzen nuenean neure burua emazteki bati lotua eta besarkatua, hain erreus eta hain arduratsu jartzen nintzen, non iduritzen baitzitzaidan ezen lurrikara baten atarian nengoela, eta odola zainetarik ateratzerat zihoakidala noiznahi den... eta ezbaiak eta zalantzak zetozkidan , bere sasoinean eta bere puntuan aitzina egiteko gai izanen ote nintzen, eta damutzen eta neure bularra jotzen hasi behar ez ote nuen, baldin ez banintzen hartarako gai.
2001
‎nondik jesarri zitzaizkidan bi begi ezti haiek? Zertara zetozkidan bulkatzen ninduen antsiaren harrotzera. Jainkoaren so biblikoa zena, non nahi eta beti gure ekintzen jujatzeko eta gaztigatzeko zabaldua?
‎Itsu itsuan nindoan. Aurretik zetozkidan kotxeek doi doi saihesten ninduten eta baten batek bazterra ere jo zuen. Errebuelta pare bat pasa eta zabalgune batera iritsi nintzen.
2002
‎Beste bat, eta beste bat. Gelan pilatzen ari zen kearen artean, irudiak eta irudiak zetozkidan burura. Sararenak.
‎Irriaren gaineko irria axaleko bihur daiteke, finean; oinazeari ostutakoa, aldiz, inoiz ez, oinazeak egiten baitu hura beti ere kontrastean sakon. Horregatik zetozkidan gogora Sarak kontsultan luzatu zizkidan irriak, sufrimenduaren edertasuna zutelako, oinazearen desertuan zabaldutako lore bakarretakoak balira bezala. Horregatik sentitzen nintzen maiteminduta.
‎Bigarren aukera hobetsirik, Sararen etxerantz abiatu nintzen, jakinaren gainean nengoen arren etxetik kanpo ere egon zitekeela, erosketak egiten, paseatzen, edo beste zereginen batean. Behin harako bidean, nola zetozkidan buru ezpainetara etengabe Sarak idatzitako gutunaren azkeneko hitzak: behar zaitut, behar zaitut, behar zaitut... bi hitz, amodiozko bi kolpe bezala, infinituraino errepikatuak, sistole eta diastole perfektuan!
2004
‎nongoa nintzen, zer lanbide nuen, ea Munichera nentorren lehenbiziko aldia zen, luzaro gelditzeko asmorik al nuen... ea andregairik nuen. Galderak bata bestearen segidan zetozkidan , ia arnasa hartzeko astirik eman gabe. Eskerrak eman nizkion Jainkoari, trenean erantzun egokiak prestatzea bururatu zitzaidalako.
2005
‎Geltokira iritsi baino askoz lehenagotik, merkatutik hedatzen zen zalaparta entzun zitekeen. Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian; baita inguruetan barreiatzen zuten usain berezi hura ere, lasto bustiak, bekorotzak eta zaldi gernuak batera osatua.
‎Frankensteinen zirudien. Karlos Felixen esamolde ilunak zetozkidan burura, baita han inguruan gertatu zitzaidan bitxikeriaren bat ere... Hilerria, herria, ia hitz berbera.
2006
‎Bakarrik eta triste imajinatzen nuen gure azpiko auzoa, eta besarkada bat ematera jaisteko ideia etortzen zitzaidan halakoetan; baina gero borrokakide eroriak eta ihes eginak zetozkidan gogora, eta" izorra dadila" esaten nuen, txibatoa baldin bazen hori zen-eta merezi zuen gutxienekoa.
2007
‎dutxatu berriaren itxura zeukan, eta ondoren, etxean egoteko, txandala jantzi zuela. Eta niri, kamisoiarenaz gain, irudi berriak zetozkidan burura: Inma dutxatzen, esku-oihal batez bere gorputza lehortzen, gero berriz janzten...
2009
‎Haien hizkuntza ez ezik, haien fraseologia berbera ere erabili ohi dugu. Nire kasuan esaera batzuk zetozkidan ezin gogora nitzakeen garaietatik, «Bedtime for Mummy, s little soldier»What on earth do you think you are doing (oheratzeko ordua amatxoren soldadu ttipiarentzat), kasurako. Zergatik dabilkio esaldi hori ene buruari inguruka arratsero?
‎Inoiz salduko eta ziurrenik inprimatu ere egingo ez nuen bertso sorta baterako bertsoak zetozkidan , goiz hartan. Ia ia zuria izateraino argia zen asto berriarekin nindoan, txistuka.
2010
‎Galduta nengoen, zinez: hitzak zetozkidan , bai, baina ezin esan nituenak. Eta Teok aurrera egin zuen, jakina:
‎sutan nengoen: hain sutan, non burutik ere pasatu baitzitzaidan etxetik orduantxe alde egitea, Madrilera edo edonora, baina, irrikaren oldarrarekin batera, Bibiren hitzak zetozkidan burura, hitz eman ez nion, bada, lagundu egingo niola Teofilo Mariari aurre egiten, farmazialariarekin bizi zuèn abentura zela-eta!?, etxean gelditzera behartzen nindutenak?
‎baita zure irri harroa ere. Eta erantzuteko gogoz, hitzak zetozkidan ezpainetara?. Nazionalistak gu?. Zuek bai galantak, espainiar guztiak, ezkerrekoak nahiz eskuinekoak, Franco bezalakoak baitzarete alor horretan!
‎Orduan?? Meyer jaunaren beraren hitzak zetozkidan burura: –Zer gertatu zen Masadan, Damaso?
‎Gainerakoan, beste galdera eta beste kezka batzuk zetozkidan : erantzungo ote zion Helenak inoiz nire kartari eta Regina enera postaz bidali?; ez ahal zen halakorik gertatuko!, bestela, aitak edo amak beregana baitzezaketen haren karta, baita irakurri ere, eta hura Pandoraren kutxa irekitzea bezalakoa izan zitekeen:
‎leiho argi zabal haiek, eguzki eder hura, zeru garbia, lore eder hura; dena zen zurbil eta zuri, hil jantzi baten kolorekoa. Abailan zetozkidan gizon, emakume eta haur horiei mamuen tankera hartzen nien.
‎Pertsianak jaitsita egon behar nuen beti uzten ninduten tokian, ahalik eta hots gutxiena eginez badaezpada; denbora azkarrago iragan zedin lo egiten saiatzen nintzen, eguna ala gaua zen jakin gabe; ez nuen beti lortzen, baina erdi lo erdi itzarritako egoera nahasi batean eman nituen orduak, amets edo eldarnio ote ziren ez nekien irudiek erasotzen zidatela. ...natzen nuen, bere bahitzaileek autoaren maletategian sartzera behartua, eta han barruan beldurrak dardarka, ni neu nindoan bezala, edo ez, askoz beldurtuago seguru asko, nik atxiloketaren ikara lausoa bainuen, eta hark berriz azio txar baten segurtasun beldurgarria, autoa gelditu eta maletategia irekitzen ziotenean; Jaime oinazetuaren eta tormentatuaren irudiekin batera haren beste hainbat ikuspen zetozkidan gogora: Jaime barrezka, Jaime lagunei bizkarrean txaplaka, Jaime Mikeli opariren bat ematen, Jaime autoan pasatzen, lanetik etxera edo etxetik lanera; Jaimeren belauna ezin nuen irudikatu, baina hala ere ezin nuen burutik kendu, bala bat belaunean sartzen, belaunetik ateratzen, belauneko hezurrak txirtxilatzen; eta belaun horrekin batean gorputz osoa sentitzen nuen mindurik, poliziak atxilotuz gero jasan nituzkeen torturak imajinatuz:
‎sutan nengoen: hain sutan, non burutik ere pasatu baitzitzaidan etxetik orduantxe alde egitea, Madrilera edo edonora, baina, irrikaren oldarrarekin batera, Bibiren hitzak zetozkidan burura —hitz eman ez nion, bada, lagundu egingo niola Teofilo Mariari aurre egiten, farmazialariarekin bizi zuèn abentura zela-eta! —, etxean gelditzera behartzen nindutenak...
‎Galduta nengoen, zinez: hitzak zetozkidan , bai, baina ezin esan nituenak. Eta Teok aurrera egin zuen, jakina:
‎Izan ere, ez ziren bakarrik zure bi hitz haiek, baizik eta zure tonua, mespretxuzkoa erabat... baita zure irri harroa ere. Eta erantzuteko gogoz, hitzak zetozkidan ezpainetara —" Nazionalistak gu.... Zuek bai galantak, espainiar guztiak, ezkerrekoak nahiz eskuinekoak, Franco bezalakoak baitzarete alor horretan!
‎Orduan...? Meyer jaunaren beraren hitzak zetozkidan burura: " Zer gertatu zen Masadan, Damaso?
‎Gainerakoan, beste galdera eta beste kezka batzuk zetozkidan : erantzungo ote zion Helenak inoiz nire kartari eta Regina enera postaz bidali?; ez ahal zen halakorik gertatuko!, bestela, aitak edo amak beregana baitzezaketen haren karta, baita irakurri ere, eta hura Pandoraren kutxa irekitzea bezalakoa izan zitekeen:
‎Ur beroaren pean erdi amets erdi erreal gogoratzen nituen loaldiko azken irudiak: ahots batek Cleopatraz hitz egiten zuen bitartean Joseph Mankiewiczek pertsonaia honen gainean egindako pelikulatik txikitatik gelditu zitzaizkidan irudiak zetozkidan , Elizabeth Taylor bainu ikusgarri batean biluzik erakusten zuten, itsasontzi batekin jolasean, urak titietatik beherakoa maisuki ezkutatzen zuela. Ametsean azaltzen zena, baina, Teresa zen.
‎Burura zetozkidan pentsamenduek izutu egiten ninduten, eta leihatilatik aldendu eta ohe ertzean esertzera joan behar izan nuen. Argituz zihoan Bigarren Begiekin ikusten nuen kobazuloa, eta errainu berri bat zegoen bertan, agian nagusia:
‎Aukeran zetozkidan eta nirea zen erabakitzeko eskubidea, legez nengoelako behartuta haien artean hautatzera.
‎Urrats bat bera ere emateko ezgai. Burura trumilka zetozkidan galderak ahoratu ezinik.
2011
‎Gau txarra pasatu nuen, etenaldiz josia. Mila burutazio zetozkidan gogora, baina ausarta izan behar nuen, adorea bildu, nor nintzela erakutsi. Jaiki nintzen, esne epela hartu nuen.
‎Burutazio ilunok etxepeko hots guztiak zelatatzen jarri ninduten kasik oharkabean. Igogailuaren soinuak; eskaileretan gora eta behera zebilen jendearenak; goiko solairuko agure petralarenak, ibilera baldar geldoan hankak arrastaka; inguruko etxebizitzetatik zetozkidan egunerokotasunezko arrasto guztienak. Etxeko txirrina entzun izana iruditu zitzaidan pare bat aldiz.
‎zurrutaden artean turisten irudiak zetozkidan gogora,
‎Jakina, nik galde niezaiokeen honetaz edo hartaz. Ez zeukala zakarrontzira botatzeko, berarekin bizi izandako une goxoak eta orduko hitz haiek zetozkidan gogora. Esan zizkidanean sentitu nuen sinesgaiztasuna ziurtatu nuen.
‎Hegotik aritua zen egun osoan, tanta lodi batzuk ekarri zituen haize aldaketak. Ez neukan gogorik etzateko, edaten jarraitzeko beharra neukan, argudio berriak zetozkidan , galdera askatzaileak erantzun gaiztoak, esnadura pindartsu batean abiatu nintzen etxerantz, kulunka gozoa egiten zuen kubertak, zangoak kokaturik nindoan, bai, kokaturik pausaturik, Aleksandrak kopak bezala bere egongelako kristalezko mahaitxoan.
2012
‎Ander izena aukeratu genuenean, azkenean Ander, aitak nahi zuen bezala?, banekien askotan errepikatu nuela izen hori, baina, benetan, ez hainbeste aldiz. Haurdun nengoen garai hartan, oraindik Mertxerekin batera artelanen zaharberritze lanetan nenbilela, umearentzat pintore famatuen izenak zetozkidan burura: Pablo jartzea pentsatu nuen lehenbizi, Picasso buruan; eta Leo gero, Da Vinciren omenez.
‎trukean bizitza osorako lana eskaini nion, neuretzat behar eginez, eta oso ondo ordainduta, gainera? Garai hartan saldu nuen hotela, gainera zetozkidan gastuei aurre egiteko, eta itzuli bat eman nion neure bizitzari.
‎Iruditzen zait irakurlea ez dela harrituko aitortzen badiot estualdi horiek, bizi nituen etengabeko arriskuek eta gainera zetozkidan kezkek amaiera eman zietela etorkizunean bizimodu erosoa eta lasaia izateko egiten nituen asmakizun eta ahalegin guztiei. Neure segurtasunaz gehiago arduratu beharra nuen janariaz baino.
‎Ezin dut adierazi nolako nahasmendu deskribaezina sortu zitzaidan, nahiz eta itsasontzia ikustean poza hartu, nire herritarrek, eta beraz lagunek gidatua zela uste izateko arrazoiak nituen eta. Baina ezkutuko zalantzak nituen, nondik zetozkidan ezin esan nezakeen arren, eta haiek erne egoteko esaten zidaten. Lehenik eta behin, neure buruari galdetu nion zer eginkizun izan zezakeen itsasontzi ingeles batek munduko leku horretan, kontuan hartuta hura ez zela ingelesek munduan zehar egiten zituzten joan etorrietan, ez joateko eta ez etortzeko erabiltzen zuten bidea.
‎Bost bat minutu igaro ziren; bihotza bortizki pilpiratzen zitzaidan, baina hotz neukan burua eta pentsamenduak bare zetozkidan . Gogoz bilatu nuen bularrean Meri zoragarriaren alderako maitasun txinparten bat, baina ahalegin guztiak antzuak izan ziren.
‎Mintzamena trabatzen zidaten hanturek eta matelako zauriek. Adiskideak estereo moduan zetozkidan :
‎Saka saka ari nintzen, auhen lakarrak artekatu eta oldarra aski goratik emanez. Haur denboran ikasi keinuak zetozkidan berriz memoriaren harrotzera, orainaldi ito hau eta iragan lehor hura olde berean ezkontzen bailiran Jana Elgebeltzen gorpuaren harrapatzeko. Daniel anaiaren tristezia dorpea irudikatzen nuen zegoeneko, Julieta adiskidearena eta Janaz maitemindurik zegoen Marti Izoztarena.
2014
‎Entziklopedismo txatxuan nabil, ohartzen naiz, baina pantailan datu haiek guztiak ikustean ezin burutik kendu Rafaren esperma, mamu sexualek bere gaueko fantasiak betetzen dizkioten neskatxa bat banintz bezala; balearen ur txorrotadak zetozkidan gogora, eta haiek isurialdi erraldoiekin nahasten nituen, eta gero imajinatzen nuen hura dena odolaren gorriaz tindatuta, hilzorian dagoen balea zatikatu bat irudikatzen nuen horren ondoren, eta itsaso gorri antzeko bat azkenean; ez dakit, burutazio txoro andana bat zen hura dena, imajinazioaren bor bor zentzugabea, baina Rafarekiko topaldi hark sortzen zizkidan kilika eta izua adierazteko balio ...
2015
‎Eta bat batean, izugarrikeriaren atarian sentitzen zara, ez baita batere erraza bizitzan aurrera egitea, mendean zauzkan lurrikara existentzial baten gainean zauden bitartean. Eta ahul eta gaixo nengoela, galderarik gaiztoenak amoralenak, alegia zetozkidan burura, auto suntsipenerako dei... eta hura euli bat begian edukitzea bezala zen: hantxe eulia nire begi inguruan beti, aldian behin liztor ere bihurtzen zena, asiar liztor krudela!
‎Liburu asmo berri baterako oharra utzi nuen idatzita irail horrexetan, Errekartekoa amaitu berritan; koaderno hori nire jatorriari buruzko hausnarketa oroitzapen antzeko bat zen, baina, gure jatorria genetikoki beti bitan banatzen bada, nik erdi bakarrari egin nion kasu ordukoan: Errekarte aitaren baserria zen, eta aitaren aldetiko famili kontuak ageri ziren hor, besteak beste; lantxo hori idatzi ahala, ordea, amaren parteari buruzko burutazioak zetozkidan aldiro, koherentzia gordetzearren alde batera utzi behar nituenak, eta nire bigarren erdi horri buruzko proiektua izan zen, esku artekoa amaitu bezain laster, oharrean jaso nuena. –Arbelean idatzia?
‎24 Gauza hauek guztiek sinetsarazten didate niri, gauza hauek Jainkoarenak direla; izan ere, ni nor nintzen badakidanez gero, galtzeko bidean nindoala, eta epe laburrean gauza hauekin, egia da nire arima harri eta zur geratzen zela, indar hauek nondik zetozkidan ulertu gabe; ezezagun egiten zitzaidan neure burua, eta gauza emana zela konturatzen nintzen eta ez lanez irabazia. Egia osoz eta argi argi ulertzen dut, eta badakit ez dudala huts egiten, Jainkoak bere zerbitzura ekartzeko bidea ez eze, infernutik ateratzeko bidea ere izan delako; hori badakite nire aitor entzuleek, gehienetan ni konfesatu nautenek.
2016
‎Jack Nicholson zuen protagonista nagusia, eta antzezten zuen pertsonaia ez zen zoroa. Saiatu nintzen gomutara ekartzen zoroen beste filmen bat, baina burura zetozkidan bizpahiruetan ere protagonistak ez ziren zoroak; arrazoi bat edo beste tarteko, bidegabeki psikiatrikoan amaitu zuten pertsona gorabeheratsuak baino ez ziren, bertatik ihes egiteko borrokari duintasunez lotzen zitzaizkionak. Film haietan zoroak, azaltzekotan, hirugarren edo laugarren mailako bazterreko pertsonaiak ziren:
‎neure buruari ordu batzuetako tregoa oparituko nion eta ohean geldituko, erdi esna, erdi lo. Buruko minak jota eta erdi lo egote horretan, loak hartzen ninduenean amets bizi bizietan murgiltzen nintzen, eta, ostera erdi esnatzean, oroitzapenak trumilka zetozkidan gogora. Ametsak eta oroitzapenak txandakatuz eta batzuk besteetatik ezberdindu ezinik, egonean baina ezin egonik, ohean nengoen.
‎Oso gutxitan irteten nintzen logelatik. Gurasoen etxeko zurezko pasilloa infinitua zen, eta komunera edo sukaldera joateko logelatik irten eta hura zeharkatzen saiatzen nintzenean ahotsak norabide guztietan barreiatzen ziren, eta sakabanatu eta zoruaren karranka soinuekin batu ostean bueltan zetozkidan biderkatuta, pareten kontra talka eginda oihartzun errepikatuan, ukabilkada, ostiko edo mailukada gisa, benetakoa bezala nozitzen nuen min fisikoa eraginez.
‎Askoz ere gertagarri eta sinesgarriagoa iruditzen zitzaidan jasotako deia zure amarena izatea, zotinka, esanez odolustuta topatu zintuela etxean; edo edozein lagun, lur jota, esanez balkoitik behera jauzi egin eta lehertuta agertu zinela egunsentian; edo jakitea bihotzeko bat edo isuri bat edo gaindosi bat nozitu zenuela kalean; edo, ohean, itzali gabeko zigarreta batek eragindako sutea? Hamaika balizko aieru zetozkidan burura amaiera tragiko baterako, besterik ez; ezer onik ez behintzat.
‎Hau da marka!», eskuak aurpegira eraman zenituen, etsipenezko keinu komikoa antzeztuz. Bitartean, nik ahal bezala apaltzen nituen uholdean zetozkidan karkaila ozenak, eskuak aho parera eramanez. «Hori hain abegitsua izateagatik gertatzen zaizu, Arru!
‎Gortinen artetik argi apur bat sartzen zen, auskalo nondik farol bako toki hartan, eta garai batean izan nuen apartamentua etorri zitzaidan gogora, goiz goizetik eguzkiak betetzen zuena eta ohe osoa estali, zena baino epelago bihurtuz eta are eta zailago eginez jaikitzea. Tzortxokekin egin ohi nituen eguzkipeko siesta horiek zetozkidan gogora. Hemen, ordea, gustura jaikitzen nintzen sofakama madarikatu honetatik.
‎antzinateko zibilizazioetan sugeek izan zuten garrantziari buruzko lau liburu. Txikitatik liluratu izan nau gai horrek, eta primeran zetozkidan liburuok idazten ari nintzen eleberrirako, ofidio horien gaineko dokumentazioa behar bainuen.
‎Foku batzuen distira zetorren aldera gindoazen, Plaza de Españan azaldu ginen, Plaza de Españaren erdian, talo handiaren erdian, bertan zegoen samalda tapituan bidea ez dakit nola ebakita hatsanka heldu ginen denok eta non zazpi mila tonako munstroa mugitzen hasten den, dardara txipi bat, non goiti egiten duen hanbateko garabi baten lepoak astiz biltzen zituen kableek jasota... Orduan bai, orduan kendu zituzten aztaparrak nire besoetarik, utzi ninduten harri eginda gera nendin, harri eginda mirari hari beha, Baina zer arraio ari zarete...!, ni hari beha tetele, O Burro txatarrara...!, hain tetele non ez nuen Monteiro pikutara bidali bere kamerarekin, eta Monteiroren ingurutik zetozkidan flaxak ere ez, Baina zer arraio ari zarete...! Eta O Santiñok aldamenetik Atera ezak metraileta Patxi, atera ezak metraileta Patxi, eta Ez duk ikusten hegan eginen duela, Carballeirak gibeletik, Atera ezak metraileta Patxi!
2017
‎Irakurri ere, irakurri nituen oin oharrean aipatzen ditudan hiru idazle haien ipuinak. Liburukiak idazle bakoitzaren zortzina ipuin zekartzan; eta, egia esan, doinu eta kutsu berriz jantzirik zetozkidan , nireak bezalako belarri europarretara. Adi adi irakurri nuen liburua; esan ere, esan baitzidaten idazleok XX. mendeko literatura ekuadortarraren hiru ikur zirela.
‎Autobusa hartu nuen. Autobusean, entzundako tiro hotsa eta Santiagoren gorpuaren irudia baino ez zetozkidan burura. Nire geltokira iritsi nintzen, bertan nengoela nola ohartu nintzen oso ondo jakin gabe.
‎Xoko moko guztiak ezagutzen nizkion. Oroitzapenak hebroka zetozkidan . Nik nahi bezala, laneko materiala franko plantan ordenatua zen.
‎Irlandar estiloko bat topatu nuen handik gertu. Ohituta nengoen testuak taxutzen, hitzak ia nahi gabe zetozkidan , burutik bainoago eskutik, automatikoki. Zigarro bat piztu nuen.
2018
‎Eta irudiak! Askotan pentsatu izan dut, ikasi baino lehen, nondik ote zetozkidan nire ametsak gainezka betetzen zizkidaten irudi haiek guztiak; iratzarrita inoiz ez bainuen ikusi halakorik. Haurtzaroa torturatu zidaten; gauak amets gaiztozko prozesioak bihurtu zizkidaten; eta haiek konbentzitu ninduten, handik gutxira, nire kidekoak ez bezalakoa nintzela ni, naturaz kanpoko sorkari madarikatua.
‎Loaldia ez zen batere barea izan nire kasuan behintzat, eta amesgaiztoak arrapaladan zetozkidan burura, oraindik ere auskalo zer nolako edabe magikoren menean nengoelarik, behin eta berriro esnatu nintzen izerdi patsetan, berriro ere loaldi gatazkatsuaren besoetan murgiltzeko atsedenik gabe. Sexu grina eta izua nahasian zebilzkidan gogoan barna Setanaseko Rosa (h) ura dantzatzen ninduelakoan, behin eta berriro.
‎Emakume batenak ziren. Alboko gelatik zetozkidan . Logurak hain erasana ote nengoen?
‎Noranahi eta etengabe ostikoka arituz uxatzen nituen arratoiak, argi falta erabateko hartan eta txirrioen etenik gabeko jardunean ezin bainuen asmatu nondik zetozkidan , zein aldetatik egingo zidaten eraso. Trabes egingo nuke leotzetako arratoi haiek bi zulo beltz baizik ez zituztela begien tokian, alkaterna birikenean...
2019
‎Kantuak olerki musikatuak ziren, gehien.gehienak Xabier Soubeletenak, baina baziren Amaia Lasa, Joxan Artze eta Txomin Peillenak zirenak ere. Doinua berezia zen, zenbaitetan esperimental kutsukoa; tarteka Mikel Laboaren xaramelak zetozkidan gogora. Bi orenez aritu ziren kantari, eta osora hamazazpi abesti eder kantatu zituzten.
‎Antoni esan nion amamak gogo onez onartuko zuela, baina orain ez nengoen horren seguru. Bidean aurrera gindoazela, zerua ilundu ahala, niri ere pentsamendu beltzak zetozkidan gogora: nola onartuko zuen ba amamak arrotz bat, kanpotarra, erdalduna, etxerik gabea, musikari eskale edo titiriteroa?
‎Ezta negargurari ere. Hein berean zetozkidan biak.
‎Kontu berdinak zetozkidan beti gogora. Ezin nituen burutik kendu.
‎Urteetan oraindik atzerago joanda, erdi normalak gineneko garaiak zetozkidan gogora. 16 urte nituenean, Sorotan Bele taldeak kontzertu bat eman zuen herriko plazan, eta ni bertan nintzen.
‎Oka egitearekin batean hautsi nituen urak, gurpildun aulkian sartu ninduten ospitalera. Argazkietan ikusitako sagu tamainako haur hezurtsu azalgorriak zetozkidan burura. Aitor dut:
‎Liburu honetarako epilogo bat idazteko eskatu zidatenean, larritu egin nintzen. Oroitzapenak etengabe zetozkidan gogora, hainbeste eta hain maila diferenteetatik etorri ere, ezen galarazi egiten zidaten idazten hastea.
‎Itzultzen erraza den hizkuntza batean ari ote nintzen idazten, mugak eragozpenik gabe gainditzen dituen hizkuntza batean? Luxuzko jatetxearen isiltasunean, erasoan zetozkidan berriz ere galderak.
‎Ikasle baten asmakizuna izan daiteke, bai; baina, gaztaroan, eboluzioaren tesia kontuan harturik, mintzaira gizakiarekin batera nola agertu zatekeen gaiaren inguruan buru belarri ibili nintzelako, euskarazko esaldiak ikasi eta ikertu ahala," noizkoa ote?"," nolakoa ote garabidea?" galderak behin eta berriz zetozkidan burura. Ez da harritzekoa, beraz, esaldiak ikergaitzat hartu izana:
2020
‎Jean Ghislain' ek eta komunista lankideek behin eta berriz esaten zidatena jabetu zan nere gogoeta nahasien artetik. Fontaine hizlariaren hitzen artetik gaillen, hainbestetan entzunak zetozkidan goratik: " Erlijioa alienazio hutsa duk...
‎Baina elkar usaintzeraino iritsi ginenean, ia hitzik egin gabe halako besarkada samurra eman zidanean, fermuki egindako zinak utikan joan ziren denak, eta, mila puskatan hautsita, negarrari eman nion. Ez nintzen ezertarako gauza izan, aurpegia bere bularraren kontra ezkutatu eta erauntsian zetozkidan malkoei ateratzen uzteko besterik. Bihotzez estimatu nion isil isilik eustea eta negarraren zergatiaz alfer alferrik ez galdetzea, bizpahiru silabatik gorako zerbait esaten saiatzen nintzen bakoitzean, mututu egiten baininduen zotinak, eta orduan eta gehiago bustitzen bainion malkoz alkandora zuri jantzi berria.
‎Baina onartu nuke urte hauetan guztietan zalantza horrek, ametsak idaztearen onurak, kiku bat edo beste egin izan didala, koadernoa noizean behin apalategitik keinuka hasiko balitzait bezala. Segidan apurtzeko tentaldiak zetozkidan , ordea.
‎Hileroko irregularra orekatzeko antisorgailuak errezetatu zizkidan niri, primeran zetozkidan , bi txori tiro bakarrean, baina joan naiz Bilboko ginekologoak egindako errezetarekin Elgoibarko medikuarengana, Cresporengana, eta, zer eta ez dizkidala emango! Zikloa erregulatzeko behar nituela azaldu nion.
2021
‎Baina askoz okerrago pasatu nuen hurrengo urtean, baldintzapean nengoela. Irudi gehiago zetozkidan burura.
‎Ez ninduen Esterren espirituak bisitatzen; bueno, ez horrenbeste behintzat. Artean irudiak zetozkidan burura, irudi zoriontsuak beti, txarrik igaro izan ez bagenu bezala. Sagueseko petrilean eserita bukatzen ziren Zurriolako gure paseoak, batez ere.
‎Izerditan nengoen, kanpoan fresko zegoen arren. Masailean behera zetozkidan tantak leporaino. Elkarri heldu zioten bi turistek, adiskidetasun eta alaitasun handiagoa antzeztearren.
‎Joana utzi nuen mahaian eta kafea prestatzeko zuzendu nintzen sukaldera. Algaren oihartzunak zetozkidan zohar eta zilar. Emozio olde batek irentsi eta kafearen usain azkarrak hantu ninduen.
‎Tarrapataz egin nuen bidea Guarden Etxearen maldan neukan 4x4raino. Auzoko baserritik, urde kurrinkak zetozkidan eta irri bat marraztu nuen nire baitan. Briu brau, errepidean nintzen, Beartzun iratzartzen ari zela, inguruko naturaren legez.
2022
‎BERRIAko testua irakurtzean, hamaika galdera zetozkidan burura. Nortzuk dira ikasle etorkinak?
‎Gorago, harresia masa beltz bat zen, hiriaren distira ahulak koroaturik. Nire lagunen hitzak metro batzuk atzeragotik zetozkidan . Ni Isabelen ondoan nindoan, isilean eta dardarka.
‎Makuluen laguntzarekin martxan jarri eta kanpoko atera hurbildu nintzen tentu handiz. Atearen bestaldetik mugimendu sotilen soinuak zetozkidan , norbait kontu handiz barruan zertan zebiltzan jakin nahian balebil bezala. Birritan pentsatu gabe atea ireki eta erabat ezustean harrapatua izan den norbaitek begietara begiratu zidan.
‎Horren bila nenbilen garai hartan. Zoritxarrez, betiko argumentu barnerakoiak baino ez zetozkidan burura. Istorio bizi bat topatu eta latinez esaldi pedanteren bat gehitu noizean behin, kritikoek jakin dezaten ez ditudala ahaztu.
2023
‎Chhaang garagardo bat hartzen ari nintzela sortu zen Urmuga. Idazten eta gauzak prestatzen ari nintzen, eta Migel Zeberiok egun batzuk lehenago esandakoak zetozkidan burura: ' Egin behar diagu zerbait elkarrekin'.
‎Sua ikusi nuen kalerantz zabaltzen. Korrika jo nuen gainera zetozkidan harri pusketatik babestera. Handik minutu gutxi batzuetara, zenbait emakume ikusi genituen eraikin haren ondoko kalezulo batetik irteten, ilea hautsez estalita, oihuka, erasoak harrapatutako eraikinera seinalatuz.
‎–Halaxe dun, bai –talaiariak irribarrea itzuli zion atsoari– Ustez ahaztutako garaiak zetozkidan gogora. Gazte garaiak.
‎Harrabotsa izugarria izan zen. Aukera bitxienak zetozkidan gogora haren desagertzea azaltzeko. Ezin nuen sinetsi ezer txarrik egin zionik neska horri.
‎Horrek atentzioa ematen zidan, une batez baino ez bazen ere. Hausnarrean, gero, gaiak zetozkidan burura nik deitu gabe. Familia, lana, etorkizuna...
‎Seguru nengoen aitak barkatzeko eskatuz gero amak dena ahaztuko lukeela. Aitari botako nizkiokeenak burura ez, ahora zetozkidan , eta gero amari botako nizkionak pentsatzen nituen bilera antolatzeagatik, putakume horri barkatzeagatik.
‎Upelak egin eta berregin igarotzen nuen egun osoa upategian, ahanzteko bakardadea eta Bidasoko zeharkaldiaren oroitzapen garratza nire buru barruak jaten ari zirela nola pipia upel zaharraren zura. Neguko gau minean, upeltegiko lanaldia amaitu eta Douro errekaren ertzetik ibiliz etxeratzen nintzelarik, Bidasoko ur uherrak, Endarlatsako paraje iluna, karabineroen tiro hotsak eta adiskide minaren ihes koldarra zetozkidan gogora, eta zorigaiztoko lurralde hartan bizitako amesgaiztoa berritzen zitzaidan etengabe nire begien aurrean.
‎Burua expressoko leihoaren kontra bermatu eta ame  tsetan itzulikatu nintzen. Tras os Monteseko lur erre harriz zartatuko mahatsondoei begira iraganaren islak zetozkidan , António eta biok umetan Melgaçon gurasoekin mahatsondoak inausten ibiltzen gineneko oroitzapenak. Oroitu nuen Tras os Monteseko Terra Quenten ez bezala, klima euri  tsuagoa eta lurra hezeagoa zela Minhoko mugaldean.
‎Oroitu nuen Tras os Monteseko Terra Quenten ez bezala, klima euri  tsuagoa eta lurra hezeagoa zela Minhoko mugaldean. Etxe ondoko belaze bustiaren irudiak zetozkidan artozko ogi errearen usain epelarekin nahasian. Melgaçoko gazteluaren dorrea ikusi nuen muino batean, eta, handik malda behera, Minho erreka, alde batean Guardia Fiskalaren kuartela eta beste ibaiertzean Guardia Zibilarena zituela.
‎Eta bai, arrazoi duzu, psikologo jauna, zuk diozun bezala, zauria ere bizileku bat da, harekin bizitzen ikasi behar dut eta aurrera begira orainaren kolore nabarrak bereiztuz, baina nik zuri beltzean ikusten nuen dena, gaztetako telebista eta argazkien irudiak bezala. Zuri beltzean zetozkidan oroimenera gaztetako oroitzapenak; zuri beltzean, harrizko etxe ttipiak, harresiaren beheko aldean; askotariko saltegiak, kale nagusiaren alde banatan; Afonso harakina eta Terezinha jostuna, konprenitzen ez nituen gauzei buruz hizketan kale kantoian; Agostinho postaria eskutitzak banatzen; hildakoen irudiak, absentziak eragindako hustasunaren erdian. Amaren heriotzak sorterriarekin lotzen ninduen zilbor hestea eten zuen betiko.
‎adiskide galiziarren hilketa, semearen kartzelaldi luzea... Artean ezin erabat sinetsirik nire odoleko semeak portuges gizagaixo bat hil zuela, etengabe zetozkidan galderak: eta hire semeak hildako gizagaixoaren senitartekoak Minho aldekoak badira, zer?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 56 (0,37)
Susa 14 (0,09)
Alberdania 13 (0,09)
Booktegi 5 (0,03)
Berria 3 (0,02)
Pamiela 3 (0,02)
Karmel Argitaletxea 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia