Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2001
‎Gauzak honela, uste dut nirekin bat egingo duzuela esaten badut ez dela batere burubero baten burutazioa pentsatzea ezen, indio haien sinbologian behintzat, cocuyo delako honek irmoki lotuta egon behar duela euren iruditeria sexualarekin; tropikoko gauetako jaian, danborrak eta xirulak euren soinua barreiatzen dutela, tribuko gazteak landare haluzinogenoren baten eraginpean daudela, neskatxak ageri dira ileak intsektu argi emailez koroaturik, buru argi... Uste dut zeuen arteko hotzenak ere ulertuko duela zer esan nahi dudan. Hortaz, niretzat zalantzarik ez dago cocuyo delakoa, euren hizkera arruntean, konnotazio eta iradokizun sexualez mukuru zamatutako hitz markatua izango dela.
‎Hori guztia zertarako? –errepikatu zuen, erantzuna jakingo ez bailuen– Ba... handik hainbat mendetara esateko kanonak ez duela ezertarako balio, Teoria barreiatu eta mila zatitan hautsi dela, aztergaia bera zein den ez jakiteraino (eta hortaz, are gutxiago kritika nolakoa behar den), eta hondar hondarrean esateko Literaturari buruzko ideia bera dela hautsi dena, zeinak inork ez baitaki oso ongi zer esan nahi duen baina oso sakon ematen baitu. Hortik aurrera...
‎Konforme, esan zuen, orduan, behar duzuen lehenbiziko gauza, hasteko, kanon literario bat da. Ez, ez, ez –moztu zigun, gutariko batzuek zer edo zer esan nahi genuela iruditu zuenean–, bigarren, hirugarren edo are laugarren mailan baizik ez naiz ari linguistikaz edo gramatikaz. Kanon literario literarioa.
2002
‎Desilusio apur bat hartu zuela aitortu zion, seguru baitzegoen goiz edo berandu ohartuko zela. Galderrek bere baitan galdetu zuen zer esan nahi ote zuen desilusioa hartu izanak, ona ala txarra zen. Desilusio berbak kutsu txarra zeukan baina ez zen, behintzat, etsia edo etsi gaiztoa bezain kutsu txarrekoa.
2003
‎Baina gerraren legeetan legerik gogorrena zein da-eta norbait desagertua dela jakitea da, desagertu hitz horrek zehatz zer esan nahi duen jakin gabe. Hilik?
‎Ez nion zer esan nahi zuen ulertu. Eta nire ingurura begiratu nuen, Elenaren senarra portuko zokondoren batean balego moduan, haren hitzek sorgindurik.
‎–Egon –esan nion– Etxea txukuntzera etortzen dena beti ibiltzen zaidak ziria sartzen, hainbeste paper zahar zertarako, eta ematekoak direnak oraintxe emateko, zer auskalo gero nora joango diren. Halaxe esaten zidak, gero horrek zer esan nahi duen esaten ausartu barik, jakina. Ni hildakoan.
2004
‎" Saiatu gaituk behintzat, bai. Baina zer esan nahi duk kontaktua libre dagoelako kontu horrekin? " egin zuen garrasi Jexus Marik, Eh Txo Hertzainak en kanta bukatu zen une berean.
‎Baina zer esan nahi du goapoarekin?, kontu hori gurutzatu zaio garunaren leku apartatuenean. Bazterrek esandakoaz akordatu da, desgrazien aurrean beste izateko, eta beraz desgrazia berari gertatu ez balitzaio bezala egiteko.
‎" Bai, hori entzun dizut, baina zer esan nahi du horrek" esan zion Estik egonarria galtzear.
‎Label ingelesez bezala zela erantzun zion Harakinek, eta gero zer esan nahi zuen adierazi.
‎" Igual bai e, esan zuen; hala ere... horrekin zer esan nahi duk justu justu?"
2005
‎Eskolan esaten genuen hor oihuak entzun zitezkeela. Ez genekien zergatik kontatzen genuen horrela, zer esan nahi genuen. Pentsatzen dut kostaldekoek gauza bera esan nahiko dutela maskor barruan itsasoa adi daitekeela esaten dutenean.
‎Ez dakien jaunak, galeretan zain arraunak! Eta hirugarrenari dagokionez, fraternité, inoiz ez dut jakin oso ondo zer esan nahi duen hitz horrek.
‎Kode zifratu bat ematen dik, batek zakik zer esan nahi duen.
‎–esan zidan– zeharo afrusa". Nik ez dakit Leonek zer esan nahi izan zidan hitz horrekin, baina ikaragarria behar du esanahia hitz horrek, mututu eta alde egin baitzuen nora nora, xehetasun gehiagoren bila, seguru.
‎Andrazkoak baiezko keinua egin du, soa nire begietan iltzaturik. Argitzeko agindu diet, marka uzteak zer esan nahi duen. Eta Xenarok azaldu du Manuel Rivasek ipuin bana kontatu diela herritar guztiei.
‎Ikasia zion ederrik, hilabetean. Bazekien zer esan nahi zuen hitz hark," kamarada", bazekien komunismorako ari zirela lanean lanari utzi ziotenean.
‎Inori begia kentzeko mokoa zaukak arranoak. ...itzen saiatzea, esaldi harrigarriren bat botako dik eta hik ez daukak eskarmenturik politikan, egon, garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean, Cara al Sol ari duk kantari, laster zabalduko ditek atea, hemen ez zagok graziako tirorik, hemen torturatu egiten ditek fusilatuta gero ere, kaperara aterako naitek eta nik ez diat torturatu bat ikusi nahi, ez zaidak ardura zer esan nahiko didan gizajo horrek hil aurretik, ez diat ikusi nahi garabitik zintzilik giltza ingelesa behatzetan estutua, gurutza ezak Atlantikoa gau honetan bertan Fermintxo, paper hauek hire eskura iristerako berandu izanen duk eta, ez diat ikusi nahi begia lurrean kerru, esaiok Juliari hurrengo bisitan azaltzen ez banaiz... Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan, heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.
2006
‎Eta heuri ere, Martin, emango nikek pozik aholku bat, kasurik egingo ote duaneko itxaropenik batere banu: utzi ezak literatura, ez dakik eta hitz horrek zer esan nahi duen ere, utzi itzak behingoz idazteko kontu hauek, eta joan hadi Benidorm aldera eguzki pixka bat –edo puska bat– hartzera, bazaudek eta ondo antolatutako bidaia merkeak, hiretzako ezin aproposagoak.
‎(Nolanahi ere, ez iezadazue galdetu zer esan nahi dudan barne gogoak esaterakoan, edota adimena, mintzamena, oroimena, eta ezta, jakina, gorputza ere, neuk ere oso ondo ez baitakit).
‎bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa ...rtaldian lainoak gorri gorri, halako batian, Mixak niri, dena dela, esan zidan, hori etzen bidia, begiratu nion, beheko ezpaina beti bezala kanpora aterata zeukan, zer?, esan nion, egon zen puxka batian eguzkiak argitzen zituen laino gorriei begira pentsakor, gero, bide horrek, esan zidan, etzeraman inora, sinisgor begiratu nion, ahoa zabalik, profeta bat ematen zuen, miretsita nengoen, esan nion, zer esan nahi duk?, furgoneta, esan zidan, furgoneta, aitzakia bat zen, bat batian konprenitu nuen, begiratu nion, irribarre in genion elkarri(...) Stefani galdetu genion, esan zigun ezkaitik ateratzen zela autobusa, hartu genituen poltsa batian gauzarik beharrenak, in genituen gora behera kilometro batzuk, ibili ginen, ibili ginen, iten zuen bero haundia, erreka baten ondoan gelditu ginen, Mixa bain...
‎–esaten zuen, bakar bakarrik, Lukasek. Eta, egia esan, ez zen beharrezkoa beste ezer gaineratzea zer esan nahi zuen uler genezan.
‎Eta topatu zituela sinetsi. Lau urte eman zituen urtero haiek ikustera joatean, eta halako batean Moroni izeneko aingerua edo agertu zitzaion, eta esan," tauletan direnak Mormon profetaren idatziak dituk; ni haren mezularia nauk; bada, aldatu itzak ingelesera tauletan diren hitzak, neuk esango diat-eta horiek banan banan zer esan nahi duten". Eta Joseph Smithek ustezko hitz haiek ingelesera ekarri zituen.
2007
‎– Ez dakit zer esan nahi duzun –ardoz betetako edalontzia aho parera eraman du– Baina ikusiko duzu nire laburmetraia egiten dudanean. Nolakoak garen islatuko dut, zerk kezkatzen gaituen, zerk pozten.
2009
‎Ez nekien zer esan nahi zuen. Airean eragin nion ziriari.
‎–" Ogia" hitzak ez du beste hitzik azpian –esan zidan behin Frantsesaren boz apalak, Frantsesaren hats berotuak, kriseiluaren itzaletan–. " Ogia" esan eta ogia ulertzen dugu, baina" askatasuna" esan eta hitz gehiago behar dira zer esan nahi dugun ulertzeko.
‎Baina beste batzuetan eztabaidatu egingo zidan Estudianteak, zuzentasuna aitatuko zuen, egokitasuna, edo doitasuna. Frantsesari galdetuko genion, zer esan nahi zuen zehazki, bere ustea emango zigun, eta guk gureak gehituko genituen, eta eztabaidan jarraituko genuen biotako bat nazkatu edo nekatu arte. Orduan Estudiantea eta biok euskaraz hizketan hasiko ginen, oharkabeturik, eta Frantsesa guri begira isilik geratuko zen, kafe urtua edo pattarra murriztuz, euskaraz zer ikasiko, zer sumatuko.
‎– Nahi duanean, baina aurrena hik irakatsi behar didak zer esan nahi zuten hire bertso haiek –erantzun nion, eskuetan zuen papera seinalatuz.
‎Esplikatu diot" egunon" hitzak zer esan nahi duen euskaraz, eta" Jainkoa" hitzak zer esan nahi duen euskaraz. Hor hasi da jartzen gorri gorri, haserre, baporezko trena baino sutuago, pindarturik.
‎Esplikatu diot" egunon" hitzak zer esan nahi duen euskaraz, eta" Jainkoa" hitzak zer esan nahi duen euskaraz. Hor hasi da jartzen gorri gorri, haserre, baporezko trena baino sutuago, pindarturik.
‎Amorrazioz azaldu nion hitzetik hortzera zerabilen" Jainkoak egunon!" hark zer esan nahi zuen. Amorrazioz azaldu nion, ordura arte hortz artean isildua neukana.
‎Arrietaren purrustadei bizkar emanda, irakurtzen jarraitu dut, poliki eta nekez, silabaz silaba hitzak osatuz, hitzez hitz esaldiak lotuz. Baina ez da erraza, ez dut ulertzen zer esan nahi didan bizargabeak. Ez da letrarengatik, ez da irakurtzeko ezinagatik.
‎Ez da letrarengatik, ez da irakurtzeko ezinagatik. Ez dakit zer esan nahi duen. Arrietak bake puska bat emango balit, behintzat.
‎Foutriquetek zer esan nahi zuen azaldu zidan, ez bainekien: gizon nanoa, txikarra, ezdeusa, ñarroa, kakanarrua.
2010
‎Aitak hatza 4 heads hitzaren gainean jarri zuen: " Badakizu zer esan nahi duen honek. Irudia gelditzeko edo kamera geldoan ikusteko tramankulu bikaina dela.
‎Oliveirak lotsa irentsi zuen. Paulak bere begiradaz zer esan nahi ote zion, auskalo. Ñabardura horietaz ohartzea ez zegoen Oliveiraren bertuteen artean.
‎Blog honen izenburuak zer esan nahi duen galdetu didazue, irakurle maiteak, zuen mezuen bitartez, behin baino gehiagotan. Bada, orain aseko dut zuen jakin mina.
2011
‎– Ezagutu zaituzte –esan dio Fainak– Dagoeneko badakite zer esan nahi duen kaioletatik ateratzeak. Baita zu bueltatzeak ere.
zer esan nahi didazun badakit
‎Irriño bihurri bat osatu zaio, oharkabean ziur aski, baina niri esanguratsua egin zaidana, ez dakidan arren zer esan nahi zezakeen. Aitaren arreba da Margarita, arreba bakarra, gaztetan Durangora neskame joana eta hango batean lan egin duena urte mordo batez.
‎– Badakizu zer esan nahi duen horrek. Legis silva, oihaneko legea saihestea helburu izan arren, oihana dela legea bera...
‎Ohiturak eman dio hori, ohiturak eman dio Javierren aurpegia bere esku ahurra bailitzan irakurtzeko gaitasuna, gertatzen da urteekin, hori bakarrik estimatzen diogu denboraren igaroari, une batetik aurrera ezagutzen ditugun jende modu eta aurpegiera guztiak lehendik ikusiak ditugula beste non edo non, beste norbaiten aurpegian. " Ezer ez zaigu berri eta ezer berri ez izatea lasaigarri da une batetik aurrera", pentsatzen du Patriciak," eta horregatik dakit nik senarraren zurbilak zerbait esan nahi duela, eta axola zait zer esan nahi duen, bizirik dagoelako hemen eta nirekin, eta gaur goizean eman didan muxua, orduan ez nekien baina orain bai, ez delako azkena izan".
‎Laurogeietan ere bai, itzalean zebilen. Badakizu zer esan nahi duen horrek. Baduzu horren berri?
‎Garantiak, Vargas. Jabetzen haiz zer esan nahi duen horrek?
‎Zer esan nahi duzu jipoitze horrekin, Vengerovitx? Esan, esadazu arren zer esan nahi duzun".
‎Postetxeko langileak durduzatuta begiratu zidak. Konturatzen al haiz zer esan nahi duen horrek?
‎Ilunabarrean jabetu da Idoia liburu aurkezpenetara eramaten duen traje bera eraman duela Diegok amaren hiletara. Ez daki zer esan nahi duen horrek.
2012
‎– Horrek zer esan nahi du, Zuriarrain, ez duzuela ezer egin?
‎Argizarizkoa dirudi Josuk. Norak badaki jokabide horrek zer esan nahi duen: Josuk une honetan pentsamendu bakarra daukala, auskalo zein.
‎– Horrekin zer esan nahi didazu, ez dakizula norengana jo?
‎angustia existentziala. Baina, egia esan, ez daki ziur zer esan nahi duen, ezta bere egoera definitzeko egokia den ere.
‎– Ez zakiat zer esan nahi duan.
zer esan nahi ote zuen Martarentzat.
2013
‎Aitorpen biografiko egiazkoa bezain iruzurtia eraiki dut, hain da meharra gertatuaren eta asmatuaren arteko bana lerroa, ez dakit ondo ulertzen den zer esan nahi dudan: pintura bat (izan erretratua, paisaia edo natura hila), errealitatearen kopia leiala izanik ere, ez da errealitatea bera.
‎Eta maitasunak, neure ametsez maitemintzen bainaiz sarri: tximeletaren egarria daukat, ez dakit ondo ulertzen den zer esan nahi dudan. Oraingoz, bularreko orbanak geldi daude.
‎– Neuk ere bai, baina zer esan nahi du horrek...
‎Edonork bezala, ezaugarri kontrajarriak ditut nire nortasunean, batzuetan kale, besteetan bale. Zoritxarrez, ez naiz nortasun sendoko pertsona, badakizu zer esan nahi dudan.
‎Zakilak Trukoren familiakoentzat zer esan nahi ote duen bururatu zait. Urtean behin Errioxako ardandegietara joatea eta, andreek hitz egiten duten bitartean, isilik egotea, hori baino ez zait burura etorri.
‎Badakit Chillidak maite duela euskara eta, beste artista txepel batzuek ez bezala, euskara ikasiz frogatu duela maitasun hori, ez gasna janez edo harriak aho eta burdinak oihu bihurtu nahian. Badakit Chillidak badakiela zer esan nahi duten gure herriko toponimoek, baita Hernanikoek ere; badakit Chillidak badakiela azken erakusketari eman nahi izan dion bakearen irudia ezin egokiago osatzen duela bere lanak paratu dituen baserriaren izenak," Zabalaga". Ondikotz, sobera izen ederra bide zen hori, zabalegia esanen nuke, gure eskultorearen obrategia izendatzeko.
2014
‎Aitak protesta egin zuen arren, Maitek bost zatitan banatu zuen geratzen zena. Xabik sekulako ahalegina egin behar izan zuen begira sentitzen zituen aitaren begiei jaramon ez egiteko, baina bazekien begirada hark zer esan nahi zuen, eta ez zuen begiratu nahi. Nahiago zuen tortilla jan.
‎Sentimendu eder haiek bultzatuta, eskolan bere parean esertzen zen Maiterekin hitz egiten ausartu zen behin batez. Neskak frantsesezko" étranger" eta gaztelaniazko" extraño" baliokideak zirela esaten ari zen, eta Xabik, zeinak oso ongi baitzekien" étranger" ek zer esan nahi zuen, zuzendu egin zion:
‎Irene Arriasek hogeita bat urterekin ikusi zituen liburu haiek aurrenekoz. Lehenago ere ikusita zeuzkan, hamalau urterekin, Antonio Tejerok estatu kolpea jo eta lau urtera, baina ez zuen jakin zer ziren, zer esan nahi zuten... Batez ere zer esan nahi zuten bere etxean...
‎Lehenago ere ikusita zeuzkan, hamalau urterekin, Antonio Tejerok estatu kolpea jo eta lau urtera, baina ez zuen jakin zer ziren, zer esan nahi zuten... Batez ere zer esan nahi zuten bere etxean... Ez zuen ulertu nazionalista zela Abel Arrias katolikoa baino apur bat gehiago.
‎Zati batzuetan ahots arruntez hitz egiten du Samuel Doek, arrazoiak ematen ditu, ematen du prestatuta daukala zer esan nahi duen... Beste batzuetan, baina, behera begira dago, biluzik, ahots motela, belarrien lekuan odol-bide batzuk, tantaka odola masailetatik, sorbaldetatik.
‎Avram bera ere 1939an bota zuten lanetik. Ondo zekiten errusiar guztiek zer esan nahi zuen horrek: lanetik botatzen zituztenak, arrazoirik gabe, ageriko arrazoirik gabe, etxean atxilotzen zituzten gau horretan bertan, zain izaten zituzten agenteak etxean, fusilatzeko, gulagetarako.
2015
‎Noski, Ur Apalategik zehazten duenez, horrek ez du a contrario frogatzen denbora subjektiboaren eta bere berregite nobelistikoaren egiazkotasuna. Bestalde, batek daki zer esan nahi ote duen gertaera biografiko edo historikoen berregitea egiazkoa edo gezurrezkoa izateak. Ziurrenik, testuinguru honetan Saizarbitoriak, gaur egun, Montaigneren" fede ona" izango luke erreferentzia nagusi.
‎Ahapetik berriro, xuxurla berdinak" Orria ez da orbel hankapean baizik". Nagia eman dio Lorea Gernikari ideia horrek zer esan nahi duen pentsatzen hasteak. Eta zer esan lezake orbela daraman haizeak?
2016
‎Markaris ezkertiarra da? Beharbada, arazoa da jada ez dakigula oso ongi ezkertiarra hitzak zer esan nahi duen.
‎Denek ez bada askok diote “ezkerreko aktibista” izan zela. Ezin jakin zer esan nahi duen horrek, zehatz, mendebaldeko ohiko medioen hizkeran. Ezker muturreko talderen bateko militantea izan zela, ausaz?
‎Ikerne ere isilik geratu zen, artean ez baitzekien hitzak zer esan nahi duen.
‎– “Txekaria”. Baina ez zekiten zer esan nahi duen...
‎Euskaraz ere badakit-eta zertxobait. Ba al dakizu zer esan nahi duen “makala” hitzak?
2017
‎Axik ez zion erantzun, erabaki baitzuen ez zuela atzera berriz ere horrekin aritzea merezi. Barregarria iruditzen zitzaion bikoteak osatzeari buruzko horren mutxoasmoko iritziak zituen jendeak gero horrelako jarrerak izatea, nahiz eta ez jakin oso ongi horrelakok zer esan nahi zuen. Oskar eta Juanillo EHGAMdarrak baino ez ziren.
‎Josebak galdetu dio zer esan nahi duen horrek, eta Paquik erantzun dio ez dakiela, badakiela iraganean gertaturiko zerbaitek etorkizuna “ilunduko deutsula”; sorbaldak jaso ditu Paquik eta karten interpretazioa ez dela zehatza eta batzuetan ez dela jakiten kartek zer dioten, “baina kartek diñotena diñote, bestela da geuk ezin esana”.
‎Axik eta Josebak Kenneth atzean gelditzen nabaritu zuten. Eta gero zizaka hasi zen Derecken kontra, “Of course, the disease is AIDS”, eta bularra harroturik erronka egin zion esateko zer esan nahi zuen harekin, jakina hiesa zela gaixotasuna, berak ongi zekien, baina nazkaturik zegoela horrenbeste gaixotasunekin, horrenbeste heriotzarekin, ez hartzeko hari kargurik... “because you even are” eta gelditu egin zen.
‎Irribarre egin zioten baina ez zuten ulertu zer esan nahi zuen.
‎Kaltea barreiatua denean, oxigeno gabeziagatik, esaterako, zelulak eremu zabalean hiltzen dira halako efektu puntillistikoa eragiten duelarik, hainbat funtzio deseginez; kalte barreiatuak emozioen eta nortasunaren kamustea dakar”. Hor ere tupust egin du kafesneari zurrupa egin bitartean, “emozioen kamustea”k zer esan nahi ote duen galdetu dio bere buruari “eta maiz disoziatzeko joera izaten du. Kaltea ez denean horren handia –alegia, garunaren eremu mugatua kaltetu denean eta lesioa zehatza eta sakona denean–, arazoak bestelakoak dira, segun eta zein eremu kaltetu den eta zein geratu den kaltetu gabe.
‎Edozein kasutan nahikoa Josebak lau ideia lotu eta jardunaldi haiek homosexualitatea politiko egiten hasteko zirela erantzuteko, mundua “marika izatetik” –erantsi zuen– begiratzen hasteko. “Eta zer da hori? ” galdetu zion, eta Joseba ez zen gauza izan mundua marika izatetik begiratzeak zer esan nahi zuen adierazteko. Txorradak.
‎“Eta zer esan nahi duzu? ” arrapostu egin dio Txatok, gero “maitea” ironiko bat gehituz.
‎Bakarrik nentorrenez, ez nuen inorekin ezer komentatu, baina neure barruan autobusean zabaldu zenaren pareko zurrumurru apala sentitu nuen. “Orain are barrurago sartuko zaigu gizon hori”, pentsatu nuen, horrek zer esan nahi zuen ondo jakin gabe. “Orain are geureago izango da, eta gu harenago”.
‎Ez nekien zer esan nahi zidan, zertarako elkartu nahi zuen nirekin, baina hasieratik sumatu nuen Leireri poza eman ziola ni bakarrik eta gaixorik nengoela jakiteak, eta erakargarria egiten zitzaiola nirekin ezohiko egoera hartan elkartzeko aukera.
‎– Sekta horretakoa egin al haiz? –purrustada egin zuen– Esan, zer esan nahi din pneumoniak?
‎Nire baitan zeuden erdi maketoa izatearen lotsa eta ezkertiarra izatearen harrotasuna; poliziarekiko herra hasieran intuitiboa eta gerora ezinbestean justifikatua; historiako liburuaren babes orrian GORA ETA (m) idatzi nuen eguna; parentesi arteko m ak zer esan nahi zuen jakiteko premia eta inori galdetzeko ahalkea; parkean negarrez ari zen neska, ETAk osaba hil ziola oihukatzen zuena; Perurekin izandako solasaldiak; pegata klandestinoak; atentatuei ekintza deitzen hasi ginen eguna; alguien debe tirar del gatillo... ETA, ETA, ETA, ETA!; izerdi usain konpartitua, talde sentipena; lagun maketoekiko maitasun barkabera; Miguel Angel Blanco erail zuten egunaren bezpera eta biharamuna; abertzale puruekiko mesfidantza eta espainolista ezkertiarrekiko errukia eta auzo lotsa; manifestazioen amaieran Eusko gudariak gara kantatzeak sorturiko erridikulu sentsazio errepikaria.
‎– Berezi esaten duzunean zer esan nahi duzu? –gogaituta zirudien.
2018
‎Uste du ez duela arrazoirik, uste du gaizki egin zuela izeba Doloresen laguntza onartzeagatik. Nahiz eta urteak pasatu diren, Anak bere ahizparen espresio guztiak ondotxo ezagutzen ditu, eta badaki begirada axolagabe horrek zer esan nahi duen.
‎– Espainiak duen independentzia berarekin jarduteko aukera lortzea ezin du inork ukatu. Beno bai, uka dezake, baina ulertzen duzu zer esan nahi dudan. Subiranotasunaren kontua oso aldagarria da.
‎Lehen aldiz entzun nuenean, izugarri gustatu zitzaidan abestia. Eta gero tximeletek zer esan nahi zuten irakurri nuen Silviori egindako elkarrizketa batean. Antza, Mexikon bada nahuatl izeneko kultura, eta haien arbasoek pentsatzen zuten gerlariak hiltzen zirenean tximeleta bihurtzen zirela.
‎– Ez didazu kontatuko zer esan nahi duten?
‎Aitarekin egon nahi dut! Galdetu nahi diot zer esan nahi zidan hil aurretik!
‎Esan omen zion ea sexu eszena bat grabatzera ausartuko ote zen. Gehiago ordainduko ziola eta sexuaren metaforak auskalo zer esan nahi zuela obra hartan.
‎– Ispilu horrek niretzat zer esan nahi duen jakin nuke berandu baino lehen.
‎Zer nahi duzu, etxeko baten eta bisitari baten arteko ezberdintasunak azaltzea? Capiscik zer esan nahi zuen niretzat. Esadazu, aita!
‎“Badakik horrek zer esan nahi duen, ezta. Jendea mobilizatu eta hornigai bila zabilek hura.
‎" Euskara". " Eta zer esan nahi du zehazki Azurmendi horrek?". Pentsatu gabea nintzen, deiturek ezabatu egiten dute esanahia, ezta?
2019
‎Momentuan mutu gelditu nintzen. Ez nekien horrekin zer esan nahi zuen. Uste dut beretzat laudorio bat zela:
‎Lehenengo poemetan agertzen den emakume ideala kristalezko emakumea da, “kristalezko emakume izan nahi dut”. Hori idatzi nuenean, 30 urte ingururekin... zer esan nahi nuen. Uste dut bi gauza adierazi nahi nituela:
‎Birritan dutxatu da gaur, bixer usaina kendu nahi duela esan du. Hitz hori erabili du, horrela, ez dakit zer esan nahi zuen, baina kontua da bi aldiz dutxatu dela Eszterren zain egoteko. Auskalo zer ari den orain ere komunean.
‎Hainbeste buelta eman dizkiezu zaldiei? Zer diren, zer esan nahi duten... Igartzen da asko pentsatu duzula horretan.
‎Lerro batzuk atzerago beste zapi beltz bat ikusi du airean... Ez daki zer ari diren, zer esan nahi duten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia