2000
|
|
Hala, emaztea aurkitu zioten, eskola, institutua, unibertsitatea eta lana ere noski. Jaio gabe
|
zegoen
umeak bere bizitza osoa neurtuta zuen. Ez zen makala, ez, tripa lodiari begira bere gurasoek eskaini zioten etorkizuna.
|
2009
|
|
Eguraldi epela zegoen eta hego haizea zebilen. Behera begira jarraitzen nuen arren, ez
|
zegoen
umearen arrastorik. Itxaron egin nuen, gero eta arduratuago.
|
2010
|
|
–Lehen oso ondo
|
zegoen
umea, maitagarria zen!
|
|
Orduan Luci, gertaerarekin zerikusirik ez baleuka bezala, aldenduz joan zen jende multzotik, handik desagertu arte. Bien bitartean Fausto, nahastea aprobetxatuz, jesarlekutik altxatu, jolasgunearen ezkerraldean une batez bakarrik geratutako gurditxora arin hurreratu, barruan
|
zegoen
ume txikiari oratu eta ziztu bizian eman zion ihesari ondoko arbolen artetik. Negarrez hasita zegoen haurra isilarazteko, zuhaitz handi baten atzean gelditu eta eskuaren ertzaz kolpe gogorra jo zion garondo aldean, untxiak hiltzeko egin ohi den erara.
|
|
Larritasunak jota, begiak itxi nahi eta ezinean, gogoetari eman diot eta gomuta batzuk etorri zaizkit burura bat batean: alde batetik Laurari haurdunaldia aurrera joan ahala sumatu nion inguruko irudia, gaurko nirearen gisakoa, askoz lausoagoa izan arren; eta beste aldetik Arjun Baba yogiak, iaz emaztearentzat eta jaiotzeko
|
zegoen
umearentzat bedeinkazio bila etorri nintzaionean, gertakari hartaz eman zidan azalpena:
|
|
Pentsa, Koldok, gelako bihurrienak ez zela gehiago berarekin haserretuko esan zion. Musuka jan behar zuten denen artean, eta pixka bat aspertzen hasita
|
zegoen
ume kontu haiekin. Berak zirkua agudo has zedin nahi zuen.
|
2011
|
|
–Jasonek purrustada eginez alde egin zuen egongelatik. Ez zen lehenengo aldia, azken egunetan eztabaida gai arrunta bihurtuta
|
zegoen
umearen kontu hori.
|
2012
|
|
Neska hark, ordea, desioa eta grina baino gehiago sortarazi zidan bera babesteko sentipen moduko bat; galduta
|
zegoen
ume bat ikusi nuen haren begiradan, eta nik, gizon, izan nahi nuen harentzat.
|
|
Bero egiten zuen hegazkin barruan. Izerditan
|
zegoen
umearen kopeta. Orduan oroitu nintzen patrikan gordeta nuela Mamoren zapia.
|
2015
|
|
Halere, gaur autoan nindoala zu nahi zintudan gidatzen. Zu, atzean eserita
|
zegoen
umearen aita izatea nahi nuen. Zurekin presaz berba egitea.
|
|
Aitak, Albertok, hiru ordu beranduago deitu zion, bere etxebizitzarekin, bere etxebizitza hutsarekin zerbait egin behar zuela esanez. Zertaz ari zen galdetzean, oraindik jaio gabe
|
zegoen
umearen egoera ekonomikoa ziurtatu behar zuela erantzun zion larri, eta Arantzari etxe ondoan hiltegiko kamioia aparkatu dutenean ugazabari bere txahala ez dezatela hil eskatzen ari den behia etorri zitzaion burura. Irudi hori burutik kentzearren, baietz, nahi zuena egingo zuela esan zion.
|
2016
|
|
Argazkiari begira egon den une labur horretan, bere bizitza osoa pasa zaio burutik zaintzaileari, bizialdi oso bat gordetzen zuen kimua ernatu, zabaldu eta segundo batzuetan ihartu balitz bezala. Eta harrizko eskaileraren atzean erdi ezkutuan
|
zegoen
ume hari begiratzean, sentimendu deseroso bat nagusitu zaio, erruki edo damu hitzek adierazi ezin duten pena leun bat. Biziari bizkar emanda igarotako bizitzak halako mikaztasun bat eragiten dio, baina berrogeita hamar urte lehenago izandako haur harenganako atxikimendu amultsua gailendu zaio.
|
2018
|
|
Ezinbesteko elkarrizketa zen Léarekikoa liburuak aurrera egingo bazuen. Lau orduko bidaia zen, gau bat pasako nuen Avignonen, urtebete egitear
|
zegoen
umea eta hasi behar zen titia beti eskura ez izatera ohitzen. Ez nion horrelakorik proposatuko liburuarentzat ezinbestekoa izango ez balitz benetan.
|
2019
|
|
ez diot soluzio bat direnik baina, behintzat kontentzio gisa funtziona dezakete, ezta?, esan nahi dut, halako kasuetan bereziki. Ez
|
zegoen
ume hiperaktiboei ematen zaizkien pilula horietakorik ere. Dena den, ez nuke esango hiperaktiboa zenik, ez zen hain mugitua ere, zera, fisikoki.
|
|
Han
|
zegoen
umea, bere aurrean, figura lurtar hezur haragizko, eta desagertua zen haren argia. Lurrean etzanik, negarrari eman zion, erreguka eta kexuka, hildakoen lorategira itzuli nahi zuela.
|
2021
|
|
Emaztea zain zegoen. Bazekien senarrak ez ziola utziko neskatoa bere ohean sartzen eta nire ohe estuan sartzen lagundu zidan, eta nik pare bat sehaska kanta bukatzerako lo seko
|
zegoen
umea. Gau mahaiko tiraderatik koadernoa atera eta, gauero egiten nuen bezala, egunean zehar ikasitako frantsesezko hitz batzuk eta entzundako izenak apuntatu nituen, Mussolini eta Joycerena, esate baterako.
|
2022
|
|
Hemezortzi urteko semeak mundu mailako pandemia batean bestara joan nahi duela erratea ez zen sartzen nire amatasunaren iruditerian. Nire iruditerian
|
zegoen
ume sortu berri bat. Adin bakoitzarekin bada gatazka berri bat.
|
|
Zabuen ondoan egin zuten hitzordua eta norbaitek pentsa zezakeen bera zabuetara zetorrela, ume txikia balitz bezala. Ingurura begiratu eta amarekin
|
zegoen
ume txiki bat baino ez zekusan.
|
|
Baina irakasleak begiratzen ez zuenean, beste bat izan zitekeen. Xake torneo baten baitan zegoenean, adibidez, ez
|
zegoen
umerik, aldatu beharreko oherik, bete beharreko izozkailurik. OFtalak erantzi eta irakasle pipertuaren ahotsa entzutean bakarrik itzultzen zen aita rolera.
|
2023
|
|
Ez nion horrelakorik esan: eskerrak eman nizkion eta patioan zain
|
zegoen
umearen bila abiatu nintzen.
|