2020
|
|
Tira, Frantzia, Frantzia, Edu han zenean gu orain gauden baino hurbilago
|
zegoen
Hiri Buruzagitik. Gozo bezain tinko erantzun dio Estherrek.
|
|
Izan ere, Ollanda Dorreko azken gebaratarra aspaldi joana zen bere leinukoek Guadalajara aldeko lurjabego zabalean duten gaztelura bizitzera eta orduz geroztik ez
|
zegoen
hirian nire auzoko jeloskor eta batez ere mendekugoseengandik babesteko inor. Banuen bai Paterninarren taldeko beste leinu batzuen onespena, baina inola ere ez hauen babesa nire ezkontza zapuztearren egin zidaten salaketa ezeztatzerakoan, haietariko inork ez baitzuen gogorik, ez adorerik, Santa Inkisizioari aurre egiteko.
|
|
Bisita horietako batean, Argik lo egiteko premia zuela eta ilunabarrera arte etxean geldituko zela esan zidan; hego haizea zebilen gogor samar eta hodei arrastorik ez
|
zegoen
hiriaren gaineko zeru amaigabean. Hori dela eta, Gracia Pasealekutik ibiltzea erabaki nuen, erakusleihoei erreparatzea, presarik gabe nonbaiten bazkari legea egitea, neure buruari zerbait oparitzea, akaso film bat ikustea, edo beste edozer egitea.
|
2021
|
|
...ditugula, baina inguraldearen aldaketa harrigarriaz jabetu naizenentz jakin nahi du, eta baietz ba, benetan harritzeko moduko aldaketa bat jaso duela aspaldiko Bilbo ilun eta zikinak, oraingo hau, aldiz, pareka liteke Europako edozein hiri apainekin, ikusi besterik ez dago Nerbio ibaiaren bi ertzetatik barreiatzen diren aspaldiko eraikin burges handiustekoen egindako garbiketa txukuna, pil pilean
|
zegoen
hiri industrialaren kutsadurak belzturiko hormek eta teilatuek berreskuratu duten mende hasierako dotorezia, kolore biziak eta guzti. Gaur egun Riveran zehar joatekotan, edota Zazpi Kaleetan erosketetan edo potetan, eta mende hasierako dotorezia izugarri ondo gorde egin duen Altzairuzko Hesiaren atzean geratutako edozein hiritan zaudela sinets zenezake.
|
|
Kalifaren bizitokia izandakoa, Errege Etxea, salbatu zuten; baita Saloi Aberatsa, Yafarren etxea, meskita aljama, jauregiak eta administraziorako erabiliko zituzten eraikinak ere. Hegoaldean
|
zegoen
hiriko gune zabalenean, etxeetan, familiak sartu zituzten eta lorategietan kanpamentu handi bat antolatu zuten. Alkazarrean goarnizioa jarri zuten.
|
|
Seinaleak agindu bezala trukatu ziren. Gauerdia zen, eta isilik eta ilun
|
zegoen
hiri osoa. Bi irudiak, kapa lodietan bildurik, Plaza zabalaren erdian elkartu ziren, eta nik, zuhurtasunak agintzen zuen distantzia batera gelditurik, ordubete baino gehiagoz entzun nuen haien solasaren zurrumurrua.
|
2022
|
|
Udaberriaren hasierako goiz batean egoera beren eskutatik ihes egingo ziela ikusita, Andi eta Izotz Azenarirekin hitz egitera joan ziren. Azenari Joanesekin
|
zegoen
hiriaren hegoaldeko atariaren ondoan kapitainaren zaldun taldea hurrengo egunean abiatuko baitzen mugaldera. Azenarik ikusi zituenean ongi etorri egin zien, une aproposean zetozela pentsatuz.
|
|
Arabako hiririk handienetik ere pasatzen ziren ordura arte erromesak Donejakue joan etorrian. Muinoaren gainean gaztelu eta elizaren artean goiko plazan
|
zegoen
hiriko bizitzaren erdigunea. Inguruan merkatariek beren lanaren arabera antolatzen zituzten kaleak.
|
|
Naiara, Najerilla bailaran
|
zegoen
hiria zen. Mendiaren magalean kale estuak pilatzen ziren gazteluaren babespean.
|
|
Bestalde, bilatzen zutena orduko aurkitu ez bazuten ere, Maia liluratuta
|
zegoen
hiriarekin, jende desberdinarekin eta eguraldi argitsuarekin. Neskak gustukoak zituen hiriko eta inguruko ibilaldiak.
|
|
Ilobak, papagaitxoaren kaiola oraindik etxean zuen gordeta eta hartan bertan sartu zuen izebak aukeratutako kardantxori gaztea. Jana eta edana paratu, eta prest
|
zegoen
hiri aldera bidaiatzeko. Izeba, poz pozik oparia jaso izanagatik eta baita Manex ere eman izanagatik; benetan eskuzabal jokatu zuen.
|
2023
|
|
Nabarmen zen Zabaltzarenak ikaragarrizko jende andana erakarri duela manifara. Mundiala izan da gaurkoa, zer nolako jendetza aspaldiko partez, Andra Mari Zuria plaza mukuru eta bistan
|
zegoen
hiriko ikastetxe guztietako ikasle pila zein ikasle ez ziren asko eta asko ere bilduta zeudela Ikasle Sindikatuak deituriko manifestazioan, ezin alderatu inondik inora astero ozta ozta biltzen dituen ehunka pertsonakoekin, hau da, ETAren zenbait kideren atxiloketaren kontra protestatzekoak.
|