Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2005
‎Mananek negu minean Uharane handi zela zubitik jautz egin zuen, Kaietek ere ura eduki zuen azken egoitzatzat Nazaren aldean, Manezen moldean Periku selauruko sunpurretan zintzilikatu zen, Augustek ihiziko fusilarekin kokotxa zitzifrikatu zuen, eta Maijanek hirurogeita zazpi bedatsetan satorkako pozoia irentsi zuen. Ez zen inkesta berezirik, zaharren suizidio tasa beti hein bat azkar zegoen herrialde horietan.
2008
‎Lan horren asmoa zen aztertzea ea zein harreman zegoen herrialde horietako dietaren eta bihotzeko gaixotasunen artean (Osasun Publikoko Eskolako kide zen Keys).
‎Bientzako zeuden arriskuak; mugimendu bakezaleak bere irudi independentea gal zezakeen, eta alderdiek, berriz, mugimenduarekiko irudi hurbilegia izan eta sostengua galtzeko arriskua. Horregatik, gobernuaren eraketa alderdi indartsu baten esku ez zegoen herrialdeetan ziren interesgarrien mugimenduaren eta alderdien arteko aliantzak. Halere, ez zuen batak zein besteak uste zuen adinako onurarik izan aliantza horiekin.
‎Baionako asanblada burutu zenerako, giroa nahiko gaiztotuta zegoen herrialdean. Errege familia bere borondatez Napoleonen menpe jarri eta honek Fernando VII. aren ordez, José izendatu zuela ikusteak, gipuzkoarren mesfidantza areagotu zuen.
2009
‎Existenz proiektuan faxismotik nazismora [Italiatik Alemaniara], nazismotik komunismora [Alemaniatik Errusiara] eta handik estalinismora [Poloniara] egin nuen bidaia. Bidaia bukatzeko, Armeniara jo nuen, Europaren inguruan baina kanpoan zegoen herrialde horretara. Izan ere, XX. mendeko lehen genozidioa han gertatu zen, eta bitxia da horri buruzko toki edo irudirik ez egotea, argazkirik ez izatea.
‎Contra ren kontrako borroketan eta segadetan milaka sandinista hil edo desagertu ziren, eta, horri gehituz gero bi hamarkadatan indarrean egon den neoliberalismo sakon eta suntsitzailea, politikoki erabat desorekatuta zegoen herrialdea hartu zuten sandinistek 2007an. Iraultza osoan trebatutako milaka profesionalek eta teknikarik atzerrira egin behar izan zuten ihes; somozistak, bien bitartean, herrialdera itzuli ziren Miamin (AEB) egindako aberastasunaz eta oparotasunaz harro.
‎2000 urtean izan zuen lehen harremana Boliviarekin Pablo Amunarriz ingeniari hondarribiarrak. Ikasketak amaituta, garapen bidean zegoen herrialderen batera joan nahi zuen. Asier Bengoak eman zion horretarako aukera.
‎Duela urtebete bi proiektu zeuden, kili kolo zegoen herrialdearen ikuspegi bi, eta polarizatuta zegoen Bolivia. Eskuineko oposizioa, baina, indarkeriarengatik, prefekturaren kontrako gizarte kolpeagatik eta demokraziaren kontrako azpijokoagatik arriskatu zen, eta galtzen atera zen; dena desegin genuen.
2011
‎Ez Hegoafrika eta ez Ipar Irlanda ez dira garrantzi estrategiko oso handikoak munduko botereentzat. Ondorioz, bi gatazka horietan arrazoi zuzenak eragindakoa izan zen nazioarteko inplikazioa, hau da, gatazkan zegoen herrialdearen interesek eragina, eta ez hirugarren nazio esku hartzaile baten interes berekoiak. Ezin da esan ezkutuko agendarik egon ez zenik, baina egon ziren neurrian ez zuten eraginik izan emaitzan.
‎Auzo estatuek bazuten egonkortasuna bultzatzerik gatazkan zegoen herrialdean, baina, beraiek nahi bezalako egonkortasunik ezean, nahiago zuten ezegonkortasun areagotua beste batzuek nahi bezalako egonkortasuna baino.
2012
‎Kadarek badu liburu bat Saramagorenaren gisako planteamenduarekin. Itsutasunaren sinatzailea izena du lan horrek, eta Albanian idatzi zuen, oraindik ere gobernu totalitario baten pean zegoen herrialde batean. Jendea ez da gaixotasun baten ondorioz itsu gelditzen, begiko baten erruz baizik.
‎lankideekin eta udaletxekoekin. Diglosia egoeratik gertuen zegoen herrialdea Iparraldea genuen 1996an, eta neurri handi batean egoera berean jarraitzen du gaur egun ere. Herrialde diglosikoa izateaz gain, egoerak language shift delakoaren tankera zeukan:
2013
‎Injurias, coplas, frases (2011) honetan, 1441ean hasi eta 1891 bitarteko agiri zaharretan ikusi dituen euskararen lekukotasunak bildu ditu. Irakurri ahal izan dugunez, euskara bizi bizirik zegoen herrialdean XVII. mende arte, hala Tafallan nola Artaxoan, Baldorban eta Baztanen, Oltzan eta Ultzaman, eta Aezkoa, Ibargoiti, Izarbeibar, Imotz, Etxauri, Arakil, Larraun, Erro, Ameskoa, Iza, Esteribar eta bertzetan.
2014
‎Mikel Strogoffek ez zekien, eta ezin zuen deus erabaki puntu horri buruzko albiste zehatzik bereganatu arte. Hain inor gabe ote zegoen herrialdea. Siberiar bakar bat ere ez ote zuen topatuko horren berri emateko?
2015
‎Hala, batetik kantu zaharrak zeudekeen, eta bestetik, herri kanta berria, protesta kanta gisa ezagutzen zena alegia. Kantu molde horren ezaugarri nagusia erreibindikatiboa izatea da; eta ez zen kasualitatea, beraz, gatazka politikoa puri purian zegoen herrialdeetan kantu molde horrek indar berezia hartu izana. Nazio ikuspegitik, Irlandan, Bretainian, Galesen, Galizian, Euskal Herrian eta abar; kapitalismoaren kontrako borrokaren ikuspegitik, Kuban esaterako.
2016
‎Bestetik, Jose Allende ekonomialari eta Bilboko Ekonomia Zientzien Fakultateko irakaslearenak. Orduan AEBn bizi zen Allende, arlo nuklearrari buruz aurreratuena zegoen herrialdean. Hark emandako dokumentuak oso garrantzitsuak izan ziren, eta batzordeak askotan kopiatu zituen.
‎Gerra zibilaren ostean, Francoren diktaduraren mende zegoen herrialdea, suntsituta eta baliabiderik gabe. Are okerragoa zen galtzaileen egoera, errepresioa jasan behar zutelako edo erbestean bizi.
‎650.000 musulman, 80.000 judu eta 60.000 kristau. Gobernu berria oso mugatuta zegoen herrialde berria antolatzerako orduan Balfour en deklarazioa zela eta: bazekiten Londresen helburua eskualdea komunitate aliatu baten bidez kontrolatzea, eta Europako, arazo juduari?
‎Demokrazia, finkatuen zegoen herrialdeetan, ahuldu egin da, herritarrek irizten diotelako ez duela egoki funtzionatzen eta klase politikoa ez delako gai herritarren premiei erantzun eragin­korrak emateko.
‎Nesken futbol taldearen atzean kaiko muturraren harrizko horma ikusten zen, itzelezkoa, pintadez betea. Neure buruari galdetu nion, umeok nola izaten ahal ginen zoriontsuak halako tentsio politikoa zegoen herrialde batean.
2017
‎–Munduko potentziek ez zituzten gure txostenak irakurri. Iraken bizi ginenok ondo genekien horren hondatuta zegoen herrialde batek ezin zuela produzitu, gorde eta mantendu legez kanpoko armek behar duten azpiegitura. Irakeko armadaren erresistentziari buruzko kezka ere azaldu genuen...
‎–Argi eta garbi ikusi genuen bankuak zirela finantza krisiaren eragileak. Metro karratua garestien zegoen herrialdea zen hau, etxebizitza burbuila zegoen, familiak izugarri zorpetzen ziren, hileroko diru sarreren portzentaje handia utzi behar zuten hipotekan...?.
2018
‎Hori horrela, bere aurretikoen ildo berekoa dugu testu hau, zeren haiek ere, ez Durasek bezain argi, baina pasabide bera ezartzen baitzuten biziaren eta obra autobiografikoaren artean. Liburu horretan idazleak hamabost urte zituenean merkatari txinatar gazte aberats batekin izandako amodiozko harremana kontatzen da; Vietnamen, 30eko hamarkadako kolonialismo frantziarraren menpe zegoen herrialde hartan gertatzen da (garai hartan Indotxina zuen izena). Berehala sumatzen da bertan, esana dugunez, beste kontakizun batzuen, film batzuen oihartzuna.
2019
‎Parisko setioa gain gainetik aipatu zuen; gaineratu ere, gaineratu zuen, Saturno globoa bezala, aingura hain zuzen ere garaitsu hartan egin zutela, material eskasekin; baina, halako xehetasunekin, ez ote zuen bada benetan gure arreta desbideratu nahi izango? Hegaldi hura denbora pasarako nahiz helburu zientifikoetarako bideratu, bidaztiei ez al zitzaien arinegi bururatu gerran zegoen herrialde batera igarotzea. Gerraren aipamena bera ez ote zuen beranduegi egin?
‎Haustura, taldeko moko zakar baten oharraren ondorioz izan zen: Marian eta Ainesen arteko intimitate femininoa susmagarria zitekeen batzuentzat, ez baitzen zikinkeria horiekin jostatzen, apezak azken hitza bere, gizona gizon eta emaztea emazte zegoen herrialde batean! Alta ez zegoen beren artean, desira desordenatu bihirik.
2020
‎Agian erraietatik aterako zitzaion, hitzok izan ditzaketen inplikazioei erreparatu gabe. Beiruteko portuan izandako leherketa izugarriak, lehendik ere oso ezegonkor zegoen herrialdea kinka larrian utzi du, instituzioen eta alderdien utzikeria berriz ere agerian uztearekin batera.
‎Hasieran, batez ere Europan eta AEBetan, Txinako gobernuak ezarritako neurriak kolokan jarri nahi izan zituzten, manu militari egiten omen zirelako, faxismoaren erakusketa zirelako... Eta egia esateko, denborak frogatu du eraginkorrak izan direla, eta sekulako epidemia zegoen herrialde batean kontrolatuta dago. Hori da dakiguna.
‎Epe laburrean, ziurgabetasun horrek Brexitaren ondorengo EBren aurrekontuan izan zuen eragina, Iparraldeko herriek ekarpen gehiago ez zutela egingo azpimarratuz, eta Hegoaldekoek, gutxiago jaso ezin zutela azpimarratuz. Iparraldeko iritzi publikoa jada zapuztuta zegoen herrialde mediterraneoek, azken urteetan hazkunde zifra altuagoak izan arren, egiturazko defizit fiskalak zuzentzeko ezer egin ez dutelako. Nahiz eta gero eta gehiago aitortu EB gero eta kanpo ingurune hegakorragoan bizi dela eta Batzorde" geopolitikoago" bat behar duela, aurrerapen gutxi egin da atzerri edo defentsa politika komun baterantz.
2021
‎Ordurako, Txinan bazituzten 79.000 kutsatu eta 2.800 hildako inguru. Espainian 56 kasu ezagutzen ziren, eta Frantzian, 73 Europan, ordea, Italia zen okerren zegoen herrialdea garai hartan: bazituzten 29 hildako eta 1.128 kutsatu atzemanak.
‎Berezkoa zuen borrokarako izaera horrek bultzatu zuen, Aliantzako gainontzeko kideekin batera, gerraren aurkako kanpaina bat abiatzera. Hala ere, bere egoera pertsonala gero eta estuagoa zen, Londresen bizi zen hungariarra izanik, Erresuma Batuaren aurka gerran zegoen herrialde bateko herritarra. Ingalaterrako hiriburuan bizitzea gero eta zailago egiten ari zitzaion.
2022
‎Iragan aste eta bereziki asteburu luzean egin da Argentinako La Pampako Macachin herrian 2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. 2021 eta 2022an pandemiagatik bertan behera utzi ondoren, irrika bizia zegoen herrialde osoko euskal komunitatean elgarretaratu, elgarren berri zuzena eta presentziala ukan eta, lotura eta besarkadak berreskuratu eta berriz ere zuzenean partekatzeko. Pandemiak eragin egoerak euskal etxeetan ekarri dituen kalteak oraino ikusteke, Macachinen ikusi dena, gogoa izan da, beharra eta gogoa, euskal komunitatearen baitan bizi den nahikaria azkarra normaltzeko eta koronabirusak kendu eta ahuldu dituen programa eta aktibitateak —biltzeko aukerak— gibelera ekartzeko, presentzialtasuna indartuz, nahiz eta horrek, zinez lehengora itzultzeko, denbora hartuko duen.
‎Hondamendi naturalek ere gosea eragiten dute, baina gerra da sortzaile nagusia. 2020an, elikadura segurtasun gabezia larria zuten 135 milioi pertsonen artean, 77 milioi gatazka armatua zegoen herrialdeetan bizi ziren.
‎Historia liburu guztiek ongi erretratatzen dute garai hori, trazuak akuafortearenak baitira, izan. Zergapean zegoen herrialdea eta Sevillara heldutako aberastasun amerikarrak Espainia zehar zihoazen, bankari alemaniarrei ordaintzeko geratu gabe; haiei Koroak milioiak zor zizkien, eta herria, noraezean, galbideratzen zen, zorpetzen, emigratzen, engainatzen eta eskeko egiten bide bazter guztietan. Gaixotasunek eta hilkortasunak herrietan hildako asko eragiten zituzten, elizgizonak eta mojak milaka ziren, eta arrakeroak eta ahoberoak hainbat.
‎Nafarroan eta Aragoin ere horrelako kasu asko gertatu ziren. Leku horietan handiagoak izan ziren emakumeekiko jazarpenak, boterea oso zentralizatua zegoen herrialdeetan baino.
‎Bestalde, Lazaro Galarza Larraioz iheslari ohia hil da, Mexikon; 67 urte zituen. 1994tik zegoen herrialde horretan, baina 1990etik zegoen ihes eginda, Irunberriko arroilako gertaeretan Susana Arregi eta Jon Lizarralde hil ostean Guardia Zibila haren bila joan zenetik. Zabaldu dutenez, lan istripu baten ondorioz hil da Galarza.
‎Alemania eta Frantzia izan ziren defizitaren muga hausten lehenak, eta orduz gero ia guztiek hautsi dituzte noiz edo noiz. Pandemiaren aurretik, defizita beheranzko bidean zegoen herrialde guztietan —askok superabita zuten—, baina COVID dena aldatu zuen: osasun gastua handitu egin zen, eta koronabirusak eragindako krisia gastu publikoaren bidez borrokatzea erabaki zuen EBk.
‎Halaxe egin zuten denek, Hispaniaren iparraldean kokaturik zegoen herrialde ttiki batek izan ezik, zeinak dokumentua errefusatu baitzuen soilik hebraieraz idatzia zegoelako, eta ez (hebraiera euskera edota euskera hebraiera), beren Foru Legeak espreski agintzen zuen bezala.
‎Indemnizaio milionarioa, zehazkiago, bilionarioa, ehun urte luzez ordaindu zuena. Bestela ere blokeo komertzialekin aski egurtua zegoen herrialdea ia mende oso batez egon zen Frantziari" indemnizazio" hori zor moduan ordaintzen.
2023
‎Dudarik gabe, hiriburuaren afizionatuen gizarteen aniztasuna eta kopurua aski ziren paris tarren gustua asetzeko. Aitzitik, horrelako tradiziorik ez zuten hiri txikiek, eta tropa edo antzerkilari eskasia zegoen herrialde eta herri desberdinetan. Pro bintzietan, antzezleek hiriz hiri ibili behar zuten, eta horrek ez zien beste lanbi derik uzten.
‎26 lokomotor suntsituta geratu ziren. Katastrofe bat zen burdinaren salmentaren menpe zegoen herrialdearentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia