Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu, uroski, eta osaba Joanikotek handik egin izan dit egunoroz oihu, aldez edo moldez. Eta kartarekin ere koadroarekin bezala egin nuen... edo are okerrago, zeren hura ez bainuen irakurri ere egin, infernuko sutarat kondenaturik zegoen gizon baten kartak ez zuelako nehoren begirunerik merezi...
2002
‎Urdinez jantzitako hiru gizon garaikurren banaketarako behar ziren kaxoiak, mahaia eta enparauak igotzen hasi ziren, trajez zegoen gizon batek, besteen lana erraztearren, hutsartea zabaltzen zien goiko soka bien artean.
2005
‎Apaiz laguntzaile dihardu Xenarok. Abadea asteazkenean tabernan zegoen gizonetako bat da. Lehengo eguneko arropa bera daroa soinean, artilezko jertsea eta panazko praka maiztuak.
2006
‎H. Oso gogorra izan behar bete betean zegoen gizon batentzat...
‎Cayo Plinio Bigarrenaren, Zaharraren, izaera ondo islatzen da bere iloba Plinio Gazteak bere lagun bati idatzitako eskutitzan; horrela dio: , harrigarria da ikustea nola hain lanpetua zegoen gizon batek hainbeste liburu idatzi ahal izan zituen, liburu gehienak gai oso zailak lantzen dituztelarik. Are harrigarriagoa da dakizunean denbora batez foroan jardun zuela, 56 urterekin hil egin zela, funtzio garrantzitsuenak bete zituela eta enperadoreen adiskidea izan zela.
2007
‎Dionirekin zeuden batez ere itsu itsu eginda, baina berak ere jasan behar izan zituen jasatekoak, maritxu gora eta maritxu behera aritu zitzaizkion-eta tarte hartan guztian. Neskak izan ziren, ordea, eskolaren parera iristean, bertan zain zegoen gizon baten arreta bereganatu zutenak:
‎Elizara hurbiltzeko, karrika nagusiaren hartzea eta zuzen joatea aski zen. Han, elizaren parean zegoen gizon bati galdetu ziotelarik non zen Émile, hark:
2008
‎Behin, batel txikietan sartu ginen eta aita guri arraunean erakusten saiatu zen. Halako batean, han ondoan zegoen gizon bat aitarengana hurbildu eta galdetu zion: –Zu ez zara ba Jose Uribe izango??.
2009
‎Hirugarren atxiloketa uniforme gabe zihoazen polizia bik gasolina hartzen zuten bitartean gertatu da. Agenteek edanda zegoen gizon bat emakume batekin eztabaidan zegoela ikusi dute.
‎Hor, 4.A ateari erantsita poliziaren zinta zegoen ez pasatzeko agindua ematen. Txirrina jo eta kale jantzian zegoen gizon batek ireki zion atea:
2010
‎Hiritar batek 28 urteko semearen desagertzea salatu zuen Madrilen, izan ere, ez zen lanera joan, ez zuen bere etxeko atea irekitzen, eta ez zuen telefonorik hartzen. Bitartean, hiritarren segurtasunerako agente batzuek, egun horretan bertan, furgoneta batean eskuetatik eta hanketatik lotuta zegoen gizon bat askatu zuten Valentzian. Poliziek furgonetaren atzeko leihatila apurtu behar izan zuten, erabat itxita zegoelako.
‎Erresuma Batuko Medical Research Council eko ikertzaile talde batek duela bost urte konorterik gabe zegoen gizon batekin komunikatzea lortu du. Hori posible izan da erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidezko irudiak erabiliz zure garuneko jardueraren aldaketak aztertu ondoren.
‎Frantziarako bidea oso ilun egongo da", esan zion besotik heltzen ziotenetako batek don Jaimeren tonua hartuz. Baina don Pedrok ez zuen arreta esan hartan jarri, autoan zegoen gizon batengan baizik. Betaurrekoak zeramatzan eta argala zen.
‎" Zer moduz hago, Lubis?", xuxurlatu nuen hurbildutakoan. " Nola nahi duk egotea!", hots egin zuen lurrean eserita zegoen gizon batek, eta ustekabearekin pausoa eman nuen atzera. " Nire anaia zuan, eta hil egin zitean zerri horiek!" Pantxo gizenduta zegoen, eta burusoil; baina lehengo ahots berbera zeukan.
‎Bezperakoaren hausnarketan harrapatu ninduen kongresuko hitzaldi nagusiak egiten ziren auditorioko lehen lerroan zegoen gizon baten galderak. Ez nuen entzun galdera eta, okerrago zena, ez nekien niri edo albo bietan neuzkan hizlarietako bati zuzendu ote zion.
‎– Oporretan nengoen Parisen eta, badakizu, kontestuz kanpo euskara entzutea beti egiten zaizu deigarria. Mugikorra belarrian, museoko azken solairuko tabernako beirazko leihoan bermaturik, Parisko teilatuei begira zegoen gizon bati entzun nizkion hitz haiek. Ba al dakizu nor zen?
2012
‎Sabaia baxua zuen eta bero handia egiten zuen, horren ondorioz, minutu batzuen buruan arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaigun. Makurtzeko esan zigun bertan zegoen gizon batek, behealdean oxigenoa hartzea errazagoa zelako, eta hala egin genuen. Cipri, nire laguna, oroitu nuen han egon nintzen denbora osoan; hegazkinak ikusten ariko zen aurreko egunean esan zidan txokoan, inbidia ematen zidan hori pentsatzeak.
‎Arrazoi gutxi behar izan ziren bakarrik zegoen gizon bat amore ematera behartzeko, bost gizon aurrean zituela eta bere adiskidea lurrean. Gainera, matxinadan beste itsasgizonak bezain sartuta ez zegoen hiru haietako bat zela zirudien, eta horregatik, amore emateaz gain, gurekin zintzo zintzo egin zuen bat.
‎Gau batez, hamaikak aldera, atari aurrean gelditu zen zaldi baten zaratak esnatu zituen. Neskameak ireki zuen ganbarako leihatila eta denboratxo batez eleketan aritu zen behean kalean zegoen gizon batekin. Medikuaren bila zetorren; gutun bat zekarren.
‎Antolatzaileek azaldu dutenez, besta egun honetan gogoan izanen dituzte aitzineko edizioetan buru belarri lanean aritu eta urtean zehar hil diren lagunak, horien artean Jesus Goldaraz eta Kepa Mallea. Euskal artzainen zabala osatu zuen Malleak, baina iaz Santutxun erahil zuen bere onean ez zegoen gizon batek, labankadaz.
2013
‎Dantzaldia berriz hasi zenean, hala ere, eta Darcy Elizabethen eskua eskatzen hurreratu zenean, Charlottek ezin izan zion eutsi aholku batzuk lagunaren belarrira xuxurlatzeari, alegia, ez zedila tuntuna izan eta Wickhamekiko joerak ez zezala itsutu Wickham baino hamar aldiz gorago zegoen gizon baten aurrean desatsegin azaltzeko. Elizabethek ez zion erantzunik eman, eta, Darcy jaunaren dantzakidetzat onartua izatean egiten zitzaion ohoreaz harriturik, eta bere ingurukoen aurpegietan antzeko harridura irakurrita, lekua hartu zuen dantzalekuan.
2014
‎Nortaz ari ote ziren orain? Zatietatik atera nuenez, Kurtzen barrutian zegoen gizon bat omen zen, zuzendariaren gustukoa ez zena. «Konpetentzia desleialetik ez gara libratuko tipo horietako bat urkatu arte, ikasbidea emateko» esan zuen.
‎Erakutsi paperak, arren! —esan zuen ahots batek, eta Martin Saldias lasaitu egin zen zertxobait, ernai zegoen gizon batena ematen baitzuen. Istant bat geroago, gizon hura basotik erabat atera eta Saldiasen zaldiaren aurrean ezarri zen.
‎Esan zion beragandik lau bat metrora zegoen gizon batek. Hitz egiteko moduari erreparatu zion Irenek, lagundu nahi ziola iruditu zitzaion, oso modu egokian esan zion esaldia, kontuz ibiltzeko, ahotsa ere familiakoa egin zitzaion, lehengusu batena, osaba batena.
2015
‎–Arratsaldeetan, jarraitu zuen?, denda zabaldu aurretik ondoko taberna batean kafea hartzeko ohitura nuen. Egun batean, barran zegoen gizon bati erreparatu nion. Egun batzuk zeramatzan ordu hartantxe kafea hartzen.
‎–Zaindu behar nuen agurea hil egin zen?. Azkenetan zegoen gizon bat zaintzeko deitu zioten Villabonatik bertatik. Tronbosi batek eman zion agureari eta Claudia lanik gabe gelditu zen.
2016
‎Handik ez oso urrun, gidariaren atea irekita zeukan auto bat zegoen. Bi aldiz linterna bat piztu eta amatatu zuen han eserita zegoen gizon batek. Josebari apur bat arraroa iruditu zitzaion.
‎Eta hasieran hartza beldurtu ezten haiekin, baina gero apurka apurka ohitu. Eta orduantxe, hartza guztiz lasai eta pozik ikusten zutenean, propio horretarako entrenatuta zegoen gizon batek zinezko ezten pozoitua sartzen omen zioan, eta animalia konturatzeke hiltzen omen huen. Zer iruditzen zaik?
‎Bera eta Banat selekzioaren ordezko atezainaguardiez inguratuta eta besoak altxata zeuden hoteleko ate nagusiaren aurrean. Taldetik metro batzuetara, Piechniczek entrenatzailea imintzioka ari zen, Peugeot 505 batean sartuta zegoen gizon bati azalpenak eman nahian edo.
2017
‎" Orokorren nire ustez pixkanaka geroz eta gehiago baloratzen zaigu emakumeoi, baina beti mantentzen da kirol gehienak gizonentzat eginda dauden pentsamendu hori, emakumeentzat gogorregiak omen dialako, eta hau arraunean entzunda daukat. Estropada baten beroketa egiten ari ginela, lehorren zegoen gizon bati esaten entzun nion arrauna ez dela emakumeentzat eta ea azkar bukatzen genuen, berak gizonak ikusi nahi zituela. Hau beste kirol askotan ere gertatzen dela pentsatzen dut.
‎Iritsi ziren Karkaztelura eta almadiak lotu bezain laster, gainera jauzi egin zuen ertzean zegoen gizon batek, ezer esan aurretik, eta bizpahiru bira eman zituen enborren gainean.
‎John Buchan 1940an hil zen, Kanadan. Eskoziarraren azken eleberriak' Sick Heart River'(' Bihotz gaixo ibaia', 1941) Kanadako iparraldean zahartuta eta gaixorik zegoen gizon batek egin zuen bidaia gogorraren gainekoa da. Buchanen liburu askotan bezala, gizonezko bat hiritik kanpo bizitzera behartuta dago, mendialdean eta egoera latzetan, baita beldurra eta oztopo anitz gainditzera ere.
‎Atoian zeramaten, atoiontziak aldaka azpian bultzadak ematen zizkiola, ke arrasto bat utziz, baina itsasontzia bitarteko bistakorik gabe mugitzen zela ematen zuen. Gerritik gora biluzik zegoen gizon bat soka biltzen ari zen brankako gazteluan. Haren gorputz belztuak tabako hostoen kolorea zuen.
‎Zabalpen handia izan du Niko Castrillok azaroaren 24an Facebook bidez zabaldutako mezu batek. Auto stopa egiten zegoen gizon bat jaso zuenean bizitakoak kontatzen zituen bertan Facebook erabiltzaileak. Gizonezko hura urduñarra omen zen.
‎Ezpeletan. Han nintzen eta oroitzen naiz nola mundu bat Ezpeletako plazan bildu zen La Marseillaise kantatzen, baina ene ondoan zegoen gizon batek ez zekien... Eta bitxia zen, zeren eta nik bainekien baina ez nuen kantatu nahi izan.
2018
‎Kanpoko ataka ere zabalik zegoen, eta, beraz, sarbidean tarte bat egin dut Ford arekin; autotik atera, eta etxearen atzealdera joan naiz. Alkandora hutsean eta gorbatarik gabe zegoen gizon batek zabaldu dit atea, eta, etxeko txoferraren galde egindakoan, alai erantzun dit «erdiz erdi asmatua» nuela. Nire arazoaren berri entzun bezain laster, gizona, ez bat ez bi, Ford a ikustera atera da; kapota zabaldu, eta, lipar batez ikuskatu ondoan, zera jakinarazi dit:
‎Erreñezuri baporea orduantxe arribatu zen kofradia albora, berdelez beteta kartoletaraino. Moilan begira zegoen gizon bati lantzatu zioten txikotaren muturra, estriborreko hegaletik, eta eskatu zioten soka muturraren begia amarralekuan sartzeko. Sartu zuenean, baporeagaz atzez egin zuen kapitainak.
‎–Itxoin momentu bat. Berehala nator. Odile txabola haietako baten aurrean zegoen gizon batengana joan zen.
‎XIX. mendeko autoreek eztabaida batzuk izan zituzten herri honen euskalduntasunaren inguruan, baina nahiko ezaguna den testigantza bati buruz ere idatzi dute beste batzuek azken hamarkadetan (Iturrate, 1987; Barrenengoa, 1988; Ibisate, 2009). Astobitzako elizako liburuetan 1836ko abuztuaren 18ko heriotza agiri bat dago, zeinean Altubeko baserri batean hilzorian zegoen gizon batek euskaraz esan zituen azken hitzak eta, apaizak ulertzen ez zionez, itzultzaile jardun zen herriko gizon bat.
‎Esan zuen hilzorian zegoen gizon batek ikusi beharreko azken pertsona zela Rigaumon.
2019
‎Mañarian kokatzen da deabruaren eta gizaki baten arteko tratua oinarri duen kondaira. Zorrez beteta zegoen gizon batek arima saldu zion deabruari, haren laguntzaren truk. Beraien arteko zorra kitatzeko ordua iritsi zenean estutu zen.
‎Kasua argitu gabe zegoela, kazetari batek haurraren amari esan zion Säter en giltzaperatua zegoen gizon batek (Sture Bergwall ek) haurra erail izana aitortu zuela. Haurra bere autora erakarri, basora eraman, sexualki eraso eta, izu ikara erasoaldi batean, estrangulatu egin zuela.
‎Esku baten ahurra. Bizkarrez, besoak luze, etzanda zegoen gizon batena. Haren aurpegi argala zertxobait mugitu zen eta begiek begirada lauso bat igorri zidaten.
‎–Mila esker, jauna!?. Beste batean, bulegotik kaleraino lagundu zidan; berarekin zegoen gizon bat bidali ere egin zuen, hogei sos eman, eta esan zion: –Utzi pasatzen, gazte, andere honekin nago eta?.
‎Beste bezeroak, erretiratzeko adinean zegoen gizon bat eta haur kotxe bat aldean zeraman neska gazte bat, elkarri zerbait esaten ikusi zituen. Ezin izan zituen haiek hitzak entzun, baina haien begiradek ez zioten ongietorria ematen.
‎—Ba, azkenean gutako askok, borrokaren nahaste borraste haren erdian, jangelaren beste aldeko areto handi batean amaitu genuen, denok han pilatuta komentatzen zein lotsagarri eta sinestezin ari zen hura guztia suertatzen, eta, halako batean, guregandik gertu zegoen gizon bat inguratu zitzaigun eta supituki eta besterik gabe hauxe bota zigun: zuek biok seguruenik poliziaren informatzaileak izango zarete, ezta?
2020
‎Barrean zegoen gizon bat, illea zurdinduta uste dudanez, neri so paratu zan, zirkiñik egin gabe hasieran. Baiña bigarren diskoarekin, ondoratzen hasia zitzaidan diximuluan.
‎Egindako ikerketa guztien berri laburtua ematen du (hemen aipatu ditugunak eta aipatu ez ditugun beste batzuk: Naparrak bisitatu ohi zituen tabernetako zerbitzariei egindako itaunketak, Mont de Marsaneko zezen plazan lehergailu bat jartzeagatik preso zegoen gizon bati egindakoa...).
‎Ni joan nintzen orduan ez zebilen ia jenderik, eta pasillo batean ez aurrera ez atzera zegoen gizon batek eman zidan atentzioa. Hirurogei urtetik gora izango zituen, eta jubilatu bat ematen zuen bere ile zuri eta betaurreko sendoekin.
2021
‎Partekatutako etxola hauetako bitan ez zen errentarik ordaintzen. Hirugarrenean, apopilo zegoen gizon batek 125 pezeta ordaintzen zuen hilero. Auzoko beste etxola batean 165 pezeta ordaintzen zituzten errenta moduan.
‎Eta bat batean atari batean barrena eraman zuten bultzaka, areto batera; gaua bezain iluna zen, alde batera utzita mutur batean piztuta zegoen suaren argi ahula. Jendetza gain gainean zetorkion atzetik eta estali egiten zuen egunaren argi maskala ez beste guztia, eta, bere kasa gelditzeko aukerarik gabe, muturrez aurrera erori zen eserita zegoen gizon baten oinetan; jaustean, norbaiten aurpegia jo zuen luzaturik zeraman besoaz; masailen batean jotako kolpe makala sentitu zuen, eta haserre oihu bat entzun zen; une batez, eusten zion esku pila batekin aritu zen borrokan: alde batera desorekaturiko borrokan, inondik ere.
‎Horrela egin ziren haren jabe. Heriotzera kondenatuta zegoen gizon batek" bere borondatez laga" zielako, bizitza salbatzearen truke.
‎Ez zekien zergatik, ordea. Daviden aitak, Vicenta andreak eta une hartan tabernan zegoen gizonetako batek helduta, oihuka galdetu zion alkateari ea ez zuen ikusi bere semeak nola zangotrabatu zuen David. Alkateak ezetz, garrasika hura ere," zer garela uste duk?", haren etxekoak zuzenak eta gizalegezkoak zirela eta ez zituztelako halako maltzurkeriak egiten.
‎Harekin zegoen beste polizia eta kalez beste aldeko ostatu batean zegoen gizon bat ere zaurituak izan ziren.
‎Azkenean, Jalil bulego ttipi batean sartu zen; han zegoen gizon bat, poliziaz bezti:
‎Biluzik zegoen gizon batek osabari muturrekoa eman dio izebak alu zikina daukalako.
2022
‎Xenotransplanteak aspaldikoak dira: Cristiaan Barnard zirujauak 1967an lehen giza bihotz transplantea egin aurretik, 1964an txinpantze baten bihotza jarri zioten oso larri zegoen gizon bati, AEBetan. Ordu eta erdi egin zuen bizirik.
‎Behin behinean preso zegoen gizon bat hilik topatu dute bere ziegan, Basauriko espetxean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eman zuen gertatutakoaren berri, atzo, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian:
‎Beharbada ez gaituzte inoiz ikusi. «Ba omen zegoen gizon bat Pernando Amezketarra izena zuena»... Horregatik diot ikusgarritasunarena.
‎Gaur gauza oso berezi bat gertatu zaigu: autoan etxera gindoazela, furgoneta bat errepidean gelditu, gidariak errepidea igaro, eta espaloian lurrean zegoen gizon bat laguntzen ikusi dugu. Gu ere autoa gelditu eta laguntzera joan gara.
‎Ia begietara begiratu gabe, jangela eta barra banatzen zituen egurrezko bionboaren kontra zegoen mahai batera bideratu zituen. Esertzean, barra izkinan zegoen gizon batek Igoneri lizunkeriaz begiratzen ziola konturatu ziren.
2023
‎Hain zuzen, sare sozialetan adierazi dutenez, pertsona bati «eraso larria» egin zioten uztaileko goizalde batean. Erasoa jasandakoak kontatutakoaren arabera, pertsona batek «mehatxu» egin zion, eta ondoan zegoen gizon bati «hil ezazu marikoi hori» esan. «Gizonak kopa bat hartu zuen, eta zauria egin zidan belarrian», azaldu du.
‎Rahmi Halal, hain zuzen ere lehengo burdindegi betikoaren tokian. Eta, beste erreportaje baterako gai egokia izan zitekeela pentsatzen ari nintzela, aterki baten azpian geldirik zegoen gizon bati josi nion begirakunea.
‎Zergatik gertatu da? Txikitatik ohearen azpian nire zain zegoen gizon bat imajinatu dudalako. Txikitatik espero izan dudalako niregatik hilko den norbait?
‎Bere bidean atzera egin eta hurreratzea erabaki zuen, ba, nire gizonak. Beste astebete duk paperak eramateko, ez berandutu ostera ere, esan zion zutik zegoen gizonetariko batek behegainean zegoenari alde egin baino lehen. Ondora ailegatu zenean ikusi ahal izan zuen nire gizonak Pedro Artika zela behegainean zegoena.
‎Badakizu, ezta? Aurreko astean garrotez hil zuten indultu zain zegoen gizon bat; huts egin genuen. Baina eser zaitez, eseri edo... beharbada nahiago duzu bainu bat hartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia