Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Egoera horretan, Bidasoaren iparraldean aurkitzen ziren erbesteratuen ekimenek garrantzi berezia lortu zuten, publikazio ugaritasun berrian islatua, besteak beste. Baina, urteak joan ahala, frankismoaren ahuleziarekin batera, arlo kulturaletako ekimenak gutxituz joango ziren, berez lurralde horietakoak zirenak salbu.
2004
‎Gainera, urteak joan ahala, batzuek ohitura txarrak hartzeko, isilago, egoistago, maniatikoago edo indibidualistago bihurtzeko joera dugu.
‎Bestetik, urteak joan ahala, malgukiak indargetu egiten dira eta ohearen erdialdekoek aiseago emateko joera agertzen dutenez, gorputzak okerreko postura hartzen du.
2005
‎Nolabait ere literatura bezain jakingarriak izan dira haren gorabehera eta joan etorriak. Orain, urteak joan ahala, haren bizitzak ez du horrenbesteko pisurik eta kritikariek haren idaztearen merituei bakarrik begiratzen diete.
‎Entzun izan dut behin baino gehiagotan ezen sabeleko arnasa erabiltzen dugula jaiotzen garenean eta haurtzaroan, gorputzari egokien datorkiona omen delako edo. Baina urteak joan ahala, gaztetatik eta ondoren ere bizio txarrak hartzen omen ditugu gizakiok arnasketan, biriketatik jaso eta botatzen dugulako arnasa gehienbat, eta hortik bakarrik egitea ez delako komeni, gure lanerako behintzat, ahotsarekin jarduteko eskas gelditzen delako biriketako arnasketa, orain ikusiko dugun modura.
‎Nola prestatu Usoa, normalean, merkatu freskoan egoten da, baina kontserban edo ketuan ere eros daiteke. Haragia nahiko zaporetsua da, baina, urteak joan ahala, arrain horrek gero eta jarraitzaile gutxiago ditu. Hala ere, Galizian asko kontsumitzen da oraindik.
2006
‎Zaintze lanetan hilabeteak edo urteak joan ahala, geroz eta gutxiago irteten da etxetik zaintzailea: horrek berebiziko kaltea eragin diezaioke bere osasun emozionalari.
2007
‎Geroago eta gehiago dira, naturaren egoeraz kezkaturik eta hondakinei zerbitzu berri bat emateko asmoz, inguruko Garbiguneetara hurreratzen diren herritarrak. Orain dela urte batzuk jarri ziren martxan birziklatzen diharduten zabor biltegi horiek, eta urteak joan ahala, gizartea euren eginkizunaren garrantziaz ohartu da. Horren adibide argia dugu Durangoko Garbigunea, zeinak, urtetik urtera, geroago eta jende gehiagoren preminak asetzen dituen.Aitatzekoa da sortzen diren zakar, egur eta plastiko kantitateak.
‎Hipoteka plegu honek erostunari hastapenean kuota merkeak ordaintzeko aukera ematen dio (kuota iraunkorreko mailegu tradizionalekoak baino %15 merkeagoak izan daitezke lehen urtean), baina, hasieran gutxiago ordaintzen den arren, logikaz ahalegina larrituz doa, urteak joan ahala.
‎Adibide bat jartze aldera, gazteen afera litzateke. Hasieran kristautasunarekin oso konprometituta ibili eta urteak joan ahala, fedearengandik urruntzen joan diren gazteena. Nahi batzuk betetzeko aukera izan dut eta beste batzuk goi hortan amets edo utopia moduan geratu dira.
‎Euskal kulturaren ezkerreko abarra ihardoki zitzaion Guggenheim proiektuari, diru guztia luxuzko xede horretan gastatuko eta eguneroko kulturarentzat pilixkarik ere ez zela geldituko deitoratuz. Nik halaber, besteen antzera, salatu nuen Guggenheimen eraikuntza, baina urteak joan ahala gustatzen zitzaidan, noiztenka bertan erakusketa baten mirestera etortzea ene Iparralde zulotik. Halaz, otsail euritsu batez, Pier Paul Rubensen margoak ikusi nituen, astiro, eta berehala, kafea edanik Yves Kleinena irentsiko nuen edo Yves Kleinen taula urdinek ninduten irentsiko.
2008
‎Polita izan da hori, lehen egunetan euskal hiztun guziek okerreko urratsa egiten zidaten». Eta, Gerarden gisa, Perezek geroz eta gizon gehiago ikusi du, urteak joan ahala, bere ikastaroetan. «Datorren urterako, fandango tailer bat ere eskaini nahi nuke.
‎Bai, egia da, baina arlo horretan epaileen lana ere erabakigarria izaten da. Errespetua irabazten du jokalariak urteak joan ahala, eta horrek defentsan sendoago aritzea baimentzen du.
2011
‎Kamino eta bideak, urteak joan ahala, asko hobetu dira, eta horregaz batera garraioa eta komunikabideak. Urrun lotu dira harako sasoiak, auto frantses batek Mungiatik Gernikarako bidea egin behar ebala aurretixek jakin, batak besteari abisua emon eta Morgako jentea beheko kamino barrira bajatu izan zanekoak, automobila zer zan ikustea rren.
2012
‎Eta egun hauetan, hil berri denean, hasi dira azaltzen berak landutako hainbat atal hain bultzagarri izan direnak (izan zirenak?) euskal kulturarako. Dudarik ez, euskal kultura munduan gizon handia izan baita Oteiza eta, ene ustez, bere eragina handitzen joango da urteak joan ahala. Jende arrunta ez da gehiegi inguratu bere obrara orain arte, agian ez duelako aukerarik izan, ez duelako behar bezala ulertu bere obra, edota halako gizon zakarra izanik jendea pittin bat beldurtuta egon delako haren teorizazio, ateraldi eta purrustada guztiekin.
‎Olerkaria jeloskorra da erdi aroko gizonak, urteak joan ahala, denbora mantsotzen du, eta orduan hiltzen da olerkaria, baina soilik olerkari batek daki zein maitagarria den poesiaren etxe ispiluztatuaren barnea.
2013
‎Modernitateak ernegazio puntua eragiten eutsan. Eta urteak joan ahala, idazkera ere soildu egin eban, hizkera errazteak herriko irakurleak erakarriko eutsozalakoan edo. Sanantolinetako programetan agertu zan, urtero, 1978tik 1989ra bitartean Eusebioren olerkiren bat, batean masta puntakoari, bestean elizari, hurrengoan Antzoriz lurmurturrari edo Karraspio Txikiri abestuz.
2014
‎Gaztetasunaren xarmak inguratzen zituen haren zarpail koloretsuak, haren arlotekeria, haren bakardadea, haren ibilera hutsalen funtsezko desolazioa. Hilabeteak, urteak joan ahala, haren bizitzak ez zuen balio lau zorri; eta han zegoen bera, prestuki eta axolagabeki bizirik, suntsiezin, itxura guztien arabera, bere gaztetasunagatik eta ausardia burugabearen dohain hutsengatik. Liluratu ninduen miresmen antzeko zerbaitek, inbidia sentitzeraino.
‎Ez dakit dokumentua egiazkoa den, ezta XII. mendekoa denik ere. Eta historian zehar, urteak joan ahala, eskubideak eta betebeharrak aldatuz joaten dira& (Mantso baino irmo hitz eginez). Duela gutxi Italiako lurretan egon zara; han ere orain dela laurehun urtekoak dira legeak eta bizimoldeak?
2015
‎Hil zela ere, joanak dira 23 urte eta, harrezkero bere irudia lausotzen ari da, urteak joan ahala. Ez da harritzekoa, munduak azken urte laburrotan izan duen aldaketa kontuan izanik.
‎Alabaina, Zaragozako plan berezian jasotako asmoak oso motel garatu ziren, eta urteak joan ahala, ezer gutxi egin zen. Zoru hari etekinik ezin zioten atera oraindik, eta errentagarritasuna bilatzeko beste negozio batzuk bilatu zituzten.
‎Kartsuki jarri nintzen Amodio mintzaira horren ikasten, ahal bezain fite Jesusengana joatekotan. Halere, urteak joan ahala, ohartu nintzen gero eta euskaldun gutxiago heldu zela Purgatoriora. Ene Euskal Herria zer bilakatu zen jakiteko irrikan, ausartu nintzen Jainkoari galdegitea egun pare batez haren bisitatzera joateko faborea.
2017
‎Urteetan zehar ekonomiaren paradigma aldatuz joan da gizartearen behar berriei erantzunez. Pasaden mendean industrian oinarritutako gizartea zen nagusi, beharrizan materialak betetzea helburuzelarik, baina urteak joan ahala, gizartearen nahiak aldatuz joan dira, beharrizan emozional etasozialetara bideratuz (van Boven eta Gilovich, 2003). Ondorioz, paradigma ekonomikoak erealdaketa handiak jasan ditu.
2018
‎HEMEN ETA ORAIN1980ko uztailaren 17an jokatu zen azken erraketa partida Madrid pilotalekuan. Harrezkeroztik, urteak joan ahala, pilota jokamolde hura eta haren protagonistak, erraketistak, pixkanaka desagertuz joan ziren, ahaztu ziren arte. Hala ere, emakumeak pilotan (zesta puntan, frontenisen…) jokatzen jarraitu du, emakumejokalarien ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa bada ere.
‎Gero urteak joan ahala, ikusten zenuten hori guztia maitagarrien ipuinak zirela.
2019
‎Zergatik ote? Ez zekien. etaren antolakuntza xehean, emazte bat baizik ez zatekeen, baina urteak joan ahala, atxiloketa uhinen ondotik, urte oroz kasik, aldatzen zihoazen buruak eta Kulunka ohartuak ziren balio handiko uzta zitekeela: ez zuen beldurrik, ez zuen dudatzen, ez zuen gibelera nehoiz egiten.
2020
‎Hori da. Interprete izateko gogoa desagertuz joan zitzaidan urteak joan ahala, eta sortzearena, berriz, gero eta fuerteago agertzen. Eta horretan ari naiz.
‎Espainian zein Hego Euskal Herrian dugun osasungintza urteak joan ahala pribatizatzen joan da osasungintza publikoaren inbertsioa jaitsiaz. Tolosaldean Asunción Klinikaren kasua dugu, TOPA plataforma urtetan salatzen ari den kasua.
‎Berrogei eskailera inguru zeuden eta guk hirunan edo launan igo eta jaisten genituen otar txikiak eskuetan hartuta. Nahiz eta orduan guk jolastea besterik ez genuen buruan eta lana zigorraren parekoa iruditu, urteak joan ahala konturatu naiz, gauzen balioaz jabetzeko ikasbide ona dela.
2021
‎Izan ere, Hezkuntza Ministerioaren inplikazioa euskararen biziberritze politikan" pixkanaka indartu eta egituratu da urteak joan ahala, bereziki Pirinio Atlantikoetako Hezkuntza Ministerioaren Zerbitzuen Zuzendaritza Akademikoaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren arteko hitzarmenen bitartez"; kontuan izanda Ipar Euskal Herria departamentu horretako zati bat dela, Biarnorekin batera (MI, MCC eta MEER 2016: 47).
2022
‎Ahotsa izugarri apalduz aitortu zuen gaztetako bere ametsa bertsoa gaurko gustu literarioetara egokitzea izan zela, horrela bertsolaritza kultura modernoan erabat txerta zedin, baina urteak joan ahala hasi zela sumatzen bertsolari gazteak erabat ari zirela festaren herri kulturatik urruntzen (esamolde bitxi hori erabili zuen behin edo bitan), eta hasi zela pentsatzen zerbait egin beharra zegoela oreka berri bat aurkitu ahal izateko.
‎Bertsolarien artekoa izan daiteke, eta baita nork bere buruarekiko senti dezakeena ere. Baina, euskarak behar duen lekua ukan dezan ere, hainbat tokitan lehian gabiltza eta urteak joan ahala, txapelketak uzten duena ikusirik, denak irabazle senti gaitezke.
‎Nekez datorkit burura herriarenak bihurtu diren hainbeste kantu biltzen dituen euskarazko beste LP bat. Zer nolako eragina izan duen, urteak joan ahala, soinu joleen eta pandero joleen artean; dantzaldietan oraindik ere jotzen diren hainbat; beste estilotako taldeek berregindakoak... memoria kolektiboaren parte diren kantu eta doinu andana. Berriz ere hamahiru kantuko bilduma batek denboran honela irautea ezinezkoa izango da ziurrenik.
‎«Garai batean erabat sinetsita nengoen egile baten ausardia neurtzeko ezinbestekoa zela bere lanen formei erreparatzea. Baina urteak joan ahala konturatu nintzen idazle ausartak, batez ere, bere inguruan eta bere baitan begiratu eta gero, handik jasotakoak zorrotz ematen ikasi dutenak direla». Iban Zalduaren lan berriaren aurkezpenean partekatu du gogoeta Pello Lizarraldek, eta, ezbairik gabe, egile ausarten artean kokatu du hura:
‎Gero, urteak igarota, euskaraz irakurri dudanean, hobeto. Nire irakur gaitasuna hobetu egin da urteak joan ahala, entrenamenduari esker. Hauxe bera esan nizuen Virginia Woolf-en Gela bat norberarena irakurtzen ari ginela; askoz gehiago kostatu zitzaidala erdaraz irakurtzea, zentzua harrapatzea, lehen atalean Virginia Woolf-en pentsamenduaren hariari eustea, euskaraz irakurri nuenean baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia