2000
|
|
Generalisimoa izaten zen egunetan txakurrez josita egoten zen hiria; euren etxean bezala ibiltzen ziren. Alcalde tabernan
|
sartzea
aski zenuen jauntxo haietakoren batzuk ikusteko lasai ederrean. Francoren alaba ikusi izan nuen han inoiz edo behin jabugo urdaiazpikoa jaten.
|
|
Gennevillierstik Place Clichyra, handik Pigallera. Denfert Rochereauko auzo arabiarrean sartu ginen; 1962an oso arriskutsua zen auzune horretan
|
sartzea
, Aljeriarekiko arazoagatik; ez zen Polizia bera ere ausartzen. Gero Trinite ko elizara jaitsi ginen, Operara heltzeko.
|
|
Hasieratik baztertu nuen etxetik pasatzeko ideia, baina Egunkaria ko erredakzioan sartzeko gogoa piztu zitzaidan. Bagenekien Lauaxetarentzat arriskutsua zela han
|
sartzea
, han bat baino gehiago egon baitzitekeen hura ezagutuko zuenik. Baina nik baneukan hara joan eta lankideei ustekabe bikaina ematerik.
|
2001
|
|
dagokizu
|
sartzea
edo atarian geratzea.
|
|
Zerbait egin zen haiek handik bidaltzeko. Orduan, Linori gogoratu zitzaion kanposantu barrenera
|
sartzea
. Gogoratu eta halaxe egin.
|
|
Atrebentzia aundiyarekin eskribitzen dizut, emen nerekin ‘tambo’ edo beitegi berian aritzen den zuen osaba Fernandok permisoa emanta. Nolanahi ere, momentu hartan berak ere ez zuen bertze inor inguruan, eta onartu zuen
|
sartzea
harremanaren jokoan. Nere bakardadean egoten naizelarikan, begiak itxi eta nere laguna izan nai luken emakume pollit baten begiak billatzen ditut buruko nere utsean.
|
|
Hau da, jada idatzita dagoen literatura unibertsaleko pasarte bat baliatzea Harrisoni gaztigua emateko, gaztigurik emango ez bagenio bezala, literatur tradizioaren patu saihetsezina saihesteko. Beste hitz batzuetan esanda, beste liburu batean, batzuetan agian,
|
sartzea
, gaztigua, oharra, eman ahal izateko egoera sinesgarri bat topatu arte; eta, egoera sinesgarri hori lortuz gero, hainbat teknikaz baliatzea, elipsiaz agian, iragarpena, gaztigua hitzik gabe emateko, baina, aldi berean, abisua ematen ari garela interesatuari eta, baita ere irakurleari oso garbi uzteko.
|
|
Argitu ez nuen beste kasu horregatik kontu eske, oraingoan. Zertan egin nuen huts, zer nolako alferra nintzen, zenbat diru errearazten nion Agentziari ezerezen truke, nork agintzen zidan behar ez nuen tokian sudurra
|
sartzea
, hala segituz gero kasutik apartatu ez ezik, espioi karneta ere kenaraziko zidala... Alegia, generoaren topikoaren arabera, ikertzaile heterodoxoari esaten zaizkion guztiak aletu zizkidan, haserre plantan.
|
|
Hainbestean –erantzun zuen Ugatzak– Oraingo ideia da prozesuari aurre egiten utzi nahi ez dizkioten gizarte taldeak dinamika konstituiente batean
|
sartzea
, zeinean, prozesuaren bultzatzaile aktiboak izango ez badira ere, ez baitira erabat prozesuaren aurkakoak izango, indiferenteak izango dira prozesuarekiko, edo ez, guk gure borrokaren indarraz prozesuari ematen ahal diogun edukia eta bultzadaren arabera, ahaztuz, bidenabar, orain bost urte prozesuaren guztiz aurkakoak zirela, baina ahaztu gabe agian oraintxe bertan prozesuaren alde jartzen ari di... Ez al da hala, lagunak?
|
|
– Tipo batek telefonoz kontratatu omen zizkian taldearen zerbitzuak hogeita bosna billete ordainduta nonbait. Helburua zuei beldurra hezur muinetan
|
sartzea
zuan.
|
|
Urrats tinkoz atearen aldera jo nuen, zabaldu eta irten egin nintzen. Kotxean
|
sartzea
egin nuen Julia ataripean ikusi nuenean, Greziako jainkosa bat bezain zurrun eta zurbil zegoen. Buruaz baiezkoa egin eta ia lurrik ukitu gabe berriro ere etxean sartu zen.
|
|
Steveren gelarako bidean Jokinekin topatu ginen. Honek, besotik Amaiari heldu eta ahapeka" hobe gelara ez
|
sartzea
" iradoki zion.
|
|
Nahikoa arrazoi bazagok hi eta moñoña hura zuloan sartzeko kontua argitu arte. Aitortzen diat hi bezalako jende zarrastrajoa barrura
|
sartzea
ezkutuko bizioa dudala, badakik txikito, neu ere humanoa bainaiz.
|
|
Beste aldetik, kasuan jarraitu ala ez neure kontua duk. Nik dakidala behintzat hori eragozten didan legerik ez zagok, azken finean muturra
|
sartzea
nire lana duk; horretarako ordaintzen zidatek, zeuei bezalaxe. Orain, ipurdi handi hori mugitu eta egin behar duana egintzak!
|
2002
|
|
Lehen hipotesiaren kasuan, harrotasunak eskatzen didalako geldirik ez egotea. Eta bigarrenarenean, ustez gurea izango den hanka
|
sartzea
eurena bihur dadin.
|
|
Hori da albiste txarra: baliteke kartzelara
|
sartzea
, nahi dutena egin dezakete baina, kontrakoa sorpresa izanda ere, ezusterako atea zabalik utzi du legejale ilustratu horrek.
|
2003
|
|
Etxe honetako ohituretara makurtu duzue, esan die Damianek, txakurrak Argos du izena eta zaunka egiten baizik ez daki. Beheko geletara
|
sartzea
debekatuta dago.
|
|
Argazkiaren atzeko aldean mozorroturik ageri ziren gainerakoak nortzuk ziren galdetutakoan, berak ez zekiela ezer erantzun zuen. Baina hanka
|
sartzea
, argazkia non zegoen aterata galdetu zitzaionean egin omen zuen. Ez zekiela erantzun baitzuen.
|
|
Lehenengoa, pentsatu du Lupek, lehenengo hanka
|
sartzea
. Inoren etxean agindu nahi izatea.
|
|
Bigarren hanka
|
sartzea
, pentsatzu du Lupek. Hori ere esana zioten.
|
|
Dutxan
|
sartzea
erabaki du Damianek, eta sukaldeko gazteak, apur batean bederen bakean uztea. Hala ere, hegaberen gogoeta egin du berriz.
|
|
Eta idazten zituen kronikak hain ziren matxinatuen aldeko ze, susmagarri ere bazen gero. Baina faxistak ez ziren ohartu, eta guda amaitu zenerako Kim Philbyk landua zuen bere eskuindar ospea, eta eskuindar ospe horri esker lortu zuen britainiarren zerbitzuetan
|
sartzea
. Pentsa!
|
2004
|
|
Garai haietaz ari zen, Harakin, Ferminek eta biek ez balekite bezala, garai haietan festak non hara abiatzen ziren. Batean, bada, Harakin eta biak Usurbilgo jaietara abiatu omen ziren; hara ailegaturik, afal garaia zenez, ohartu ziren ez zebilela inor kalean eta sagardotegi batean
|
sartzea
erabaki zuten, Harakin, inoiz ere egona ez zelako; afaldurik zeudenez, postrea bakarrik eskatzea pentsatu zuten: gazta, menbriloa eta intxaurrak; berotu ziren eta txuleta eskatu zuten gero, eta afaltzen ari zirela oharturik, afaria bukatzea pentsatu omen zuten bakailao tortillarekin.
|
|
Bat batean zalantza puntu bat egin zitzaion; izan ere, elkarrekin ikusi baino ez zituen egin, ez zuen jarrera salagarririk ikusi, interpretazio osoa keinu faun batzuetatik ondorioztatu zuen; beharbada oker zegoen, eta kalean topo egin eta kafe bat hartzera
|
sartzea
erabaki zuten, bi ezagun baino ez ziren une hartan.
|
|
Eta hogei. Berriz ere barnera
|
sartzea
otu zitzaion, baina uxatu egin zuen gogoeta hura arestiko lozorroaz akordaturik.
|
|
Besoa bota zion lepo gainetik, lasaitzeko edo. Egon zen dena ongi aterako zela esatekotan, egon zen irabazi eta Euskal Herri askea lortuko zutela esatekotan, egon zen Estirekin sentitutakoa beste inorekin sentitu ez zuela aitortzekotan, baina isildu egin zen balazta batek galarazi bailuen, harantzago joatea, bai hitzez nola maitasun adierazpenez, eremu arriskutsuetan
|
sartzea
zela susmaturik. Hankartean gogortasun goxo bat hantua zitzaiola ohartu zen Harakin.
|
2005
|
|
Arratsalde batez, loaldian zeudela, haien ganbarako bortara hurbildu zen. Borta erdi zabalik zen, aski zuen
|
sartzea
eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea. Baina zur eta lur geratu zen:
|
|
– Aski dituzte halaz, euskaldunak oro geldiaraztea eta preso
|
sartzea
, soilik euskaldun direlako aitzakiaz! –sutan oihukatu zuen Anari izeneko neska gazte batek Herriko Etxeko eztei gelaren zoko batetik
|
|
– Horiek ere hobe lukete
|
sartzea
.
|
|
Aldaba doktorearentzat, kamera txiki hura sudur zuloan behera ahots kordetaraino
|
sartzea
, goizean kafe kikara bat hartzea bezain arrunta izango zen, seguru, baina Damiani iruditzen zitzaion medikuari berari ez ziotelako sekula halakorik egin gertatzen zela halako gauza bat. Bestenaz, hura ere konturatuko zela eginkizuna ez zela txantxetakoa.
|
|
Ezustean egin zuen laguna, mehatxua amaitzen lagatzeke" Kaixo, Huck!" esan baitzion zaparro hark," Ni Tom nauk!". Liluratuta gelditu zen, auzoan denek ezagutzen zuten elkar, bazekien izen arrotzak zirela haiek, abenturakoak, izen haiek hartzea arraun elkartean
|
sartzea
baino bereziagoa zela. Tom irakurtzen ari zen liburu batean ageri omen zen Huck," Hire antzeko bat" eta hori aski izan zuen onartzeko, gauza sorgintzat zeuzkan liburuak, eta harrezkero Huck izan zen auzoko mutiko guztientzat, Huck, zakur izena nire iritziz, Tom katu izena den bezala, txakur katu ibili nahi zutelako agian, gertatzen dira halakoak prakadunen artean prakadunak mutikoak izan arren.
|
2006
|
|
" Gure hizkuntza eskolan derrigorrez
|
sartzea
–Ez!", esan izan digu behin baino gehiagotan Justinek.
|
|
1620an izan zen hori eta, horra Country honen zurien historiaren hasierako bat; bestea urte batzuk lehenago jarri genuke, Virginia sortu zutenen historiara joz. Zergatik ez den beste horretara jotzen, sakonago
|
sartzea
litzateke. Book of Mormon liburuan Ameriketako lehenengo gizakiei buruz esaten dena hemen azaltzeak joko lukeen bezain luze.
|
|
– Baimenik gabe, debekaturik
|
sartzea
–esan nion.
|
2007
|
|
Alor horretan txapelduna nintzen, baina adin eta esperientzia gehiegi neukan, lan finko batean jarduteko. Epe laburreko lanaldiekin tematzen nintzen ondorioz, Baionako Herriko Garbitzaileetan
|
sartzea
amets. Lauzpabost aldiz ene kandidatura proposatu nien, curriculum vitae aberatsa eta motibazio sakonak azalduz.
|
|
Alde batetik, zebra larruzko tapizeria dotore hura ez zitzaion ilunpetan bezain naturala iruditu eta, bertzetik, errepidearen erdiko marra zuri etena ikusten uzten zion zulo beltz bat ere egokitu zitzaion oinetakoaren zolapean ezkutaturik. Akatsak akats, edozein etorriberri txunditzeko moduko trastea zen Chevroleta, katxarroa, eta plazer hutsa iruditu zitzaion Antilletako hiriburu nagusian horrela
|
sartzea
estreinakoz.
|
|
Arantzak kentzeko pintza batzuk hartu eta kristala askatzen saiatu arren, ez irekitzeko moduan zegoen asmaturik, eta ahaleginean azkazalak galdu omen zituen ia. Azpiko tapakia miko bat altxatu eta gero, pila paratzeko zulora hurbildu zuen ilearendako idorgailua, zirrituren batean barna haize pixko bat
|
sartzea
erdietsi ote zuen. Baina arretaz egiten zuten, agi denez, Suitzan lana, eta neurri bortitzagoak hartu behar izan zituen.
|
|
– Kosta egiten zait nire etxean
|
sartzea
.
|
2009
|
|
Ez zait iruditzen nik egin nuenik. Labana urdailean
|
sartzea
. Ez dakit nondik atera zitzaidan.
|
|
Zakurra askatu zuten. Arrebak itxoiteko esan zien, berehala zetorrela eta etxerantz itzuli da, eskalapoinak lokatzari ezin kenduz doa, zaku batekin doa, oilotegira doa, eta ez ahal zuen
|
sartzea
egin pareta erori denean kaiolak porrokatuz, barrenoak azpia jandako harkaitza bezala hondoratu zen teilatua.
|
2010
|
|
Niri gertatua izugarria bada ere, arrunta da bere horretan. Zenbati ez ote zaio gertatu, niri bezala, ospitalera arazo tipi bategatik egonaldi labur bat egitera
|
sartzea
eta, osasun arazo tipi hura konpondu bitartean sortutako bestelako gaixotasun larriagoen eraginez, irten aurretik uste baino egonaldi luzeagoa egin behar izatea. Hilobirako atera ez direnean.
|
|
Hura zen atea irekita egoten zen unea, eta kartzelazaina beste zeregin baterako deituz gero, gelatik ateratzeko balia nezakeen. Une horretako nahasketa baliatzen nuen dutxara joatea eskatzeko, dutxa bidean Xabierren ziegan
|
sartzea
lortzearren. OLTak gela txukundu bitartean ofizialki dutxan egongo nintzen.
|
|
Eta borroka latz horren ostean ahitzear nituen azken indarrekin atzera egitea lortu nuen. Erditzearen unerik zailenean burua guztiz kanpora ateratzear nuela, emaginaren hatzek indarraren indarrez itxura gabetzen ari zitzaidan kaskezurra heltzekotan zeuden une horretantxe, berriro ere umetokira
|
sartzea
lortu nuen. Amaren sabelera itzuli nintzen, jadanik ez zegoen itsaso galduaren bila!
|
|
Festetan zokoren batean garagardoa eskuan isilik geratzen den voyeurra. Haren ohean eserita egonagatik, ezinezkoa iruditzen zitzaion Paula zen zera abstraktu eta konplexu horren baitan
|
sartzea
, ameskeria bat. Eta orduan Oskarren hitzak gogoratu zituen, han, gau amaiezin haietan taula ongi begiratzeko esaten zionean, tentuz, arretaz, eta pieza guztien artean zein hautatu ondo pentsa zezan agintzen zionean, eta hura nora mugitu, kontua ez baitzen mugimendu bakarraren eragina kalkulatzea, mugimenduak elkarren artean ongi lotzea baino:
|
|
Ez, ez ezazu amore eman, loak hortxe hartuko zaitu. Hatzez arakatu zuen berriz sarraila, forma igarri zion zuloari, arrailduraren kroskak, inguruko metal lau eta hotza; giltza hantxe
|
sartzea
, hori zen egin beharreko guztia. Gerturatu zuen, poliki, gorputz osoarekin bultzatu zuen txanbileko pozoiak utzitako energia apurra erabilita, baina giltza krosketan galdu zen, sartzeko asmorik gabe.
|
|
Bazkaria baliatu nuen bezperako hanka sartzeagatik barkamena eskatzeko nire laborategiko kideei. Ez zuten azpimarratu nire huts egitea –laguntza europarrak garaiz iritsiak bide ziren eta lasai samar genbiltzan behingoz diru kontuei zegokienean– eta, berriro kongresuko dinamikan
|
sartzea
lortu nuen. Horregatik moztu zidan arnasa nire mugikorrean Antsoren ahotsa entzuteak.
|
|
Berriro ere rive droitera pasatu eta autobus sasi ingelesak Concorde ko obeliskoaren atzealdean utzi gintuen, jomuga genuen kaletik bi pausotara. Rivoliko arkupeetan zegoen te saloia eta ordu laurden luze bat itxaron behar izan genuen
|
sartzea
lortu aurretik. Giro hozkirriak eta nekeak goseturik, gustura eseri ginen apaindura doratuz kargaturiko saloiko besaulki gurietan.
|
|
Horrek jarraitzeko oldarra eman zidan. " Eta badakizu zeinen zaila bihurtu den frantses idazle batentzat argitaletxe anglosaxoien katalogoetan
|
sartzea
–Ohartzen al zara umiliazioa dela gaurko editore frantsesek Frankfurteko liburu azokatik maletetan dakarten genero nagusia?
|
|
– Utzi harrokeriak. Onar ezazue enplegua sustatzeko fondoetan
|
sartzea
. Bihar ere jan egingo dugu.
|
|
Poliziak antzarak ferratzera bidalita, Lopez gobernadorea lumatzera abiatu ginen. Hartu gintuen lotsabakoak, bai eta esan ere harro zegoela Poliziaren jokabidearekin, berriz aginduko ziela tiroka
|
sartzea
indarkeria erabiltzen jarraitzen bagenuen. Bizkartzainen artetik erraietako gorrotoaren hatsa igartzea baizen ez genuen lortu.
|
|
– Zeri deritzozu hanka
|
sartzea
, nire sufrimendua zuekin ez partekatzeari. Egunen batean ama bazara, gogoratuko duzu gaur berba egindakoa eta arrazoirik ez zenuela onartuko duzu.
|
2011
|
|
Tamalez –amorruz diot–, ezerezean geratu da. Ez zait Aurelia Arkotxaren artikuluak
|
sartzea
ahaztu. Gutuna postetxera eraman baino lehen leihotik begiratu dut pareko etxerantz.
|
|
Edozein modutan inoren liburutegia begiratzeak ez du ezer txarrik, are gutxiago nabarmen bistan jarrita dagoenean. Ez da logelako altzarien kaxetan eskua
|
sartzea
bezalakoa, nahiz eta liburuen artean eskua sartzea bestearen intimitatean gehiago barneratzea den, ene ustez. Azpil bat eskuetan itzuli zen, gainean, garagardoa, gazta eta ogia zekartzala.
|
|
Edozein modutan inoren liburutegia begiratzeak ez du ezer txarrik, are gutxiago nabarmen bistan jarrita dagoenean. Ez da logelako altzarien kaxetan eskua sartzea bezalakoa, nahiz eta liburuen artean eskua
|
sartzea
bestearen intimitatean gehiago barneratzea den, ene ustez. Azpil bat eskuetan itzuli zen, gainean, garagardoa, gazta eta ogia zekartzala.
|
|
Ezagutu daiteke ikusi gabe, baita ikusi ezagutu gabe. Baina ezagutzeak bestearen baitan
|
sartzea
iradokitzen du, eta ikusteak, ordea, bestearen kanpo aldea dakarkigu, sakonerarik gabe.
|
|
" No te vamos a hacer daño" edo" No te vamos a hacer nada, descuida", bezalakoak esaten dizkio. Bahituak berak baino askoz ere mihi solteagoa izan arren, ahal duena egin eta solas ematen dio, horretarako dago han, bahituari lasai egoteko esateko, ez dutela hilko, ez diotela minik egingo, ez diotela ezer egingo, gizon bat bere eguneroko bizitzatik erauzi eta zulo batera
|
sartzea
" ezer ez egitea" balitz bezala.
|
|
– Nire lana jendea kartzelara
|
sartzea
edo bertatik ateratzea da, eta horretarako erabiltzen dudan metodoa...
|
|
– Bolada bat frigorifikoan pasatu dut, enpresa pribatuan baditut bizpahiru eskaintza. Fundazioan
|
sartzea
eskaini didate, baina ez dakit... Aspergarriegi gure adrenalina jario mailan ohituta gaudenontzat, ez duzu uste?
|
|
Diego Lazkanok Platonoven bakarrizketa melodramatikoak itzultzen zituelarik, Txekhoven aurpegia jartzen zion eskola maisuari lehenbizi, eta, inoren larruan
|
sartzea
zenez kontua, Txekhoven aurpegia berearekin ordezkatzen zuen orrialdeetan aurrera egin ahala, egun askotako itzulpen lanaren poderioz. Noiz ari zen narratzailea narratzailearen larrutik eta noiz idazlearenetik?
|
|
Horregatik zen izutzeko modukoa, nola eta modu bolondresean, zerekin eta norbere fitxa osatuko zuen argazki batekin, hara karneta berritzera joan beharra. Ez zen, inondik ere, trago atsegina kautxuzko zigiluen, tintaren kirats toxikoaren eta fluoreszente hodi txistukarien territoriora
|
sartzea
; gorrotagarria zen argindar estatikoak kargatutako aire hura arnastea bera, idazmakinak mokokatzen zituzten hatzen hotsa oro etxeko gozoaren pare egiten zitzaion arren ziurrenik Sotori. Lazkanori, aldiz, oilo ipurdia ipintzen zioten leku haietako gaizkile bilatuenen kartelek, Ducados zigarrokin zanpatu eta kafe zaharminduaren usainak zein aluminiozko artxibategien kirrinkak.
|
|
Ofizio, giro eta bizimolde bereizia eramango lukete 80etako hamarkada borborkarian ez beste edozein garaitan edo munduko beste edozein lekutan jaio izatera, eta hegazkin batean elkarren ondoan tokatuz gero –ez zuten inoiz hegaldirik hartu, aukera hori izan gabe hil zituzten– nekez izango zuten ziurrenik batak besteari zer esanik, kortesiazko lehen bi minutuez haraindi. ...da agian, gugandik aparte dagoen norbait gure esparrura erakartzen saiatzea eta esparru hori erakargarri suerta dakion ahalegintzea, edo alderantziz, bestearen baitan abandonatzea –abandonatzea zein ederra den, ez esan ez denik ederra zeure burua norbaiten edo zerbaiten besoetan abandonatzea–, abandonatzea hasieran aspergarri eta ezberdin iruditzen zaigun hurkoaren besoetan, bere munduan
|
sartzea
, bere denbora pasa eta afizioetan, bere zaletasunetan," hain txarrak ere ez dira, hain txarto ere ez daude, zergatik ez?", amore ematea, hari –lagunari, maitaleari, ezkontideari– gure elkarrizketak eta planak eta egutegiak molda ditzan uztea, nork ez du egin. Sotok eta Zeberiok, inguruabarrak zirenak ez baizik eta beste batzuk suertatu izatera, lor zezaketen agian haien arteko harreman estu eta iraunkorrik, nork daki.
|
|
–" Oinarrizko ikasketa, c’est ça: keinuarekin marrazki bat egin eta marrazki horren barruan hitzak
|
sartzea
. Keinua eta hitzak elkarrekin joango dira une horretatik aurrera.
|
|
Gero eta deserosoago sentitzen da oholtza gainean eta hura izan da bere azken lana Gloriaren konpainian. Bokazio hura baztertu eta ikasketetan buru belarri
|
sartzea
erabaki du. Gainera, Diegori goizean goiz Anarekin esnatzen hasi denean esatea gustatzen zitzaion legez:
|
|
Utziko ote zion geroago, buztana bularren kontra igurzten? Baietz suertatu zen, eta Fedek bere zakilaren puntatik titiburu haietako bat
|
sartzea
desio izan zuen. Penetrazioa Inesek egin zezala, bularreko txorten frantximanta Federen glandeko erretentxoan sartu eta atera, horixe desio zuen.
|
2012
|
|
– Ez. Nirekin lanean hasi edo ez, pisua utzi egin zenuke, baina enpresan
|
sartzea
erabakitzen baduzu, hobeto ulertuko duzu gertatzen ari den guztia. Bitartean, ezin dizut gehiago esan.
|
|
Nihaurk ere aski nuen zabor poltsa bat ikustea, aurtikitzailearen nortasun agiriaren orraztatzeko. Ez zitzaigun gozo hargatik zikinak karrika hasean abandonatzen zituztenen funts andeatuetan eskua
|
sartzea
izen abizenen bilatzeko.
|
|
Ez neukan ihesbiderik. Hanka gehiegi ez
|
sartzea
zen egin nezakeen onena.
|
|
Izan hadi ausarta horretan bederen. Onartu hire hanka
|
sartzea
. Egia iraultzailea duk.
|
|
Metroan
|
sartzea
ekiditen dugu errefuxiatuok, bertan kontrolak ugariak eta ustekabekoak baitira: poliziak egoten dira metro zuloaren ahoetan, eta militarrak geltokietan.
|
|
Arrastoa galarazteko, baldin lehenago ekiditen ez badidate, ohartu ez denarena eginez metroan
|
sartzea
hobetsi dut.
|
|
Mugikorra ezkutuan
|
sartzea
lortu duen isolamenduko batek telefono zenbakia emateko, deituko diela.
|
|
– Bai... –zalantzati, iheskidearen guda izena esan izana zenbaterainoko hanka
|
sartzea
izan den neurtuz bezala.
|
2013
|
|
Neureganatu nahi izan ditudan gizonak ez ikaratzeko astinduriko bandera zuria, premisa estrategiko bat, hurrengo kapitulurik izango zen ala ez axola ez, eta itzulingururik gabeko eskaintza egiten nienekoa (koltxoi gainean elkarrekin buelta batzuk emateaz ari naiz). Baina, izatez eta egitez, norberaren debozioa errail artean
|
sartzea
nekosoa da; eta inorena gobernatzea, aldiz, ezinezkoa. Esan nahi dut iristen dela une bat non burujabetasuna eta berezko joerak ados jartzea borroka abailgarria bihurtzen den.
|
|
Bera gaztea zen denboraz oroitzen zen, orduan maitatu eta heriotzak eraman zionaz, sekula ahantziko ez zuen mutil segailaz. Bere buruari galdetzen zion nola ote zen posible hainbertze urteren ondotik Bordatxo izena berriz ere bere bizitzara gisa hartan
|
sartzea
.
|
|
Familiakoekin batera, hilerrira jende mordoxka sartu zen. Herriko nire kuadrillakoak eta Iruñetik etorri ziren lagunak, Ramontxoren ezagun multzo bat, bertako eta inguruko aiuntamentuetako kargudunak, sindikalistak, itxuraz politikan ibilki zirenak, eta nola edo hala toki guzietan euren muturra
|
sartzea
gustatzen zitzaion bat edo bertze ere bai. Kanpotar itxura zuten hiru neska ere lehenbiziko lerroan jarri ziren.
|
|
Partida ondotik, gorputza urraturik, ur beroaren zorrotaren azpian
|
sartzea
gauza zoragarria izaten zen, eta egun hartan sentsazio hura are hobea izan zen. Gorputzak eskutrapuz igurzten ari ginela, denak oihuka eta zalapartaka, bisitari bat sartu zen, abisatu gabe, Rinus zerbait eske joana zela aprobetxatuz.
|
|
Eskolako zuzendariarekin moldatuko zen, hantxe hartzen baitzuen kafea arratsaldero. Begok bertze ideia bat ere bazuen," Pentsatu dugu arbola bat
|
sartzea
mendian, Maldarruneko kaskoaren azpiko lepoan dagoen pagadi haren bazterrean". Haren ondoan plaka bat paratu nahi zuen Tturkok.
|
|
Batzuetan liburuak eta urdaiazpikoa ematen dizkiot harentzat. Badakit debekatuta dagoela kartzelara jatekoa
|
sartzea
, baina urdaiazpiko pixka batengatik... Uste dut Amaliak blusaren azpian gordetzen duela.
|
|
Berrehun ikasle inguru bizi ginen egoitzan, askok bigarren edo hirugarren urtea genuen bertan. Gutxitan gertatzen zen ikasturtea hasiz gero neska berriren bat
|
sartzea
, berriki hirira aldatutako atzerritarrak izaten ziren normalean. Gauero bezala, loak garaitu ninduen arte aritu nintzen irakurketan.
|
|
Babes ofizialeko etxe multzo erraldoiak aitzinean, lantegi abandonatu baten pareta zikina atzean, etxe gehiagoren artean galtzen den karrika alboetara... Hauxe bai zuhaitz aproposa eguzkiaren
|
sartzea
dastatzeko, neure artean. Baina idazlekeriak dira, noski, paradoxaren lilurak.
|
|
Santanderretik etxera bueltatzea erreformatorio batean
|
sartzea
izan zen. Ateak itxita zeuden beti berarentzat.
|
2014
|
|
Eta baita ere pasadizo hura nola kontatu behar zuen erabakitzeko: " Hik ez dakik zer den emakume bat musukatzea, haren mihia hire ahoan
|
sartzea
. Hik ez daukak ideiarik!".
|
|
Baina Xabik garbi egon behar zuen, garbi sentitzeko. Ez zitzaion burutik pasatu ere egiten etxetik dutxa hartu gabe ateratzea, etxetik atera orduko izerditan hasiko zela jakin arren; eta eguna handik hona (Oihanaren etxe aurretik Oihanaren etxe atzera) bueltaka eman eta gero dutxatu gabe ohera
|
sartzea
ere ez.
|
|
Kontua ez baitzen zinemara
|
sartzea
, ez bazen mutil ñañar hari adarra jotzea. Ez, seguruen, haren kontra ezer zeukatelako, baizik eta une hartan autoritatea gorpuzten zuelako, sistemaren aldeko jarrera doilor eta barkaezina.
|
|
Gero pauso batzuk aldendu da, eta berriz itzuli da sagardo botila bat eskuetan hartuta. Basoa ia belaunetan jarriz isuri du likidoa, ozta urrezko hari bat basoaren ipurdiaren kontra txinpartaka, eta barrura
|
sartzea
kostatu zaion arren, bete du basoa erdiraino, eta txorizoa erretzen diharduen lagunari eman dio.
|
|
Ez beti. Zerrendara gehitu zezakeen Antton, burkidea zuelako, baina bazekien ikasturtea amaitu orduko etxera itzuliko zirela, urte gutxi lehenago bezala lagunak ahaztu zituztela, eta nahiago zuen maitasunaren ur sakonetan ez
|
sartzea
. Beste gauza bat ziren neskatilak, baina neskatilak ere, egun batetik bestera ahaztu zitezkeela ikasi zuen, nahiz eta maitasunaren erdi erdian zegoenean ikuspegi hori lanbrotzen zitzaion.
|
|
Mizel Irigarairi esperantza ematen diona hori baita: amerikanoak gerlan
|
sartzea
. Badira lau hilabete Irigarai 49 erreximendurat heldu zenetik, eta lau hilabete dira gauza bera erran eta erran ari dela.
|
|
" Hetsi borta ateratzean. Ez dut maite gauez katuak
|
sartzea
. Itzali argiak jalgi aitzin, eta ireki leihoak".
|
|
Tabakoa aldatzeaz damutu da Luro, trukean galtzaile gelditu delakoan. Obus bat zapartatu eta, bertze orduz, poztu dira 49.eko gizonak oro, Italiak erabaki baitu gerlan
|
sartzea
maiatz hondarrean, eta Luis Bartaburuk jo ditu arin arin batzuk, Battitta Garatek eta Domingo Lopezek airoski dantzatu dituztenak. Obus bat zapartatu eta, bertze orduz, alemanek asmatu dute bertze jukutria bat, lurra zulatuz zulatuz heldu baitira frantsesen erreketarat.
|
|
Lotako kamantzetako lasto gainean etzan, eta guziak bereganatzen dituzte, ezbairik gabe. Debalde da zorri deabru horiek hiltzen entseatzea, arropak ikuztea, pikarrai jarririk uretan
|
sartzea
, larruhaseko berriak beztitzea. Berehala egiten dituzte arrautzak, azpildura eta jostura guziei lotzen, eta fite sortzen berriak.
|
|
|
sartzea
aski da
|
|
Ruandaz hitz egin izan duen bakanetan, Solomon Jarry Bladic mediku eta semiologoak esan du" tutsien burezurretako ebakietan erloju bat
|
sartzea
" bezalakoa izan zela hori, ordutegiarena, hala adierazi zuen. Gero ahalegindu zen kazetariari azaltzen nola lorrinduko litzatekeen erloju bat burmuinetako likidoetan, nola geratuko zen erlojua gorpua usteldu eta gero.
|
|
Bainugeletan
|
sartzea
erabaki du gero, baina bietako handiena hutsik aurkitu duenean, deika hasi da, Ama, ama, ama. Ematen du urduri ere jarri dela, Aita, aita ere esan du, gogoratu baitu aitak eraman behar duela eskolara.
|
|
" Dena dela, hori guztia egin eta gero, soldaduak kendu, armada, egitura, armak ere bai..., inguruko batek, hurbilekoak, urrunekoak, berdin dio, inguruko estatu batek, militar batzuek, adibidez, erabakitzen badute halako batean zure ardurako pertsonak, zure herrikoak, zureak hiltzea, bortxatzea, fusilatzea, gas ganberetan
|
sartzea
... Orduan lanak, ezta, Irene?
|
|
Berehala heldu zen futbol zelaira, uste zuena baino hobeto gogoratzen zuen. Atea itxita zegoen, baina zailegia ere ez barrura
|
sartzea
, nahiko ilunduta ordurako. Urratu bat egin zuen pantietan, harritu zen nola ez zuen ordura arte egin.
|
2015
|
|
Doi doi izan zuen astia behar bezala prestatzeko. Ia ahaztu ere egin zuen hitzaldiaren orriak jakako poltsikoan
|
sartzea
. Zazpiak jotzen ziharduten San Antongo kanpaiek Peter Zuazo Martzanako kaira iritsi zenean.
|
|
Baina joan, Mirenen etxera joan zen, beretzako bat aurkitu arte. Maitaleak berarekin bizitzera joatea eskatu zion, baina Edurnek utzi berria zuenaren antzekoa izan zitekeen saltsa batean
|
sartzea
alboratu egin zuen banatzea erabaki orduko. Ahal zuenean alokatuko zuen pisu bat, bitartean Mirenekin.
|
|
Ordaindu beharrekoa ez da makala: errealitatearekin haustura, eromena, irudikatua eta errealitatea bereizi ezina, irudimena errealitatean filtro barik
|
sartzea
eta alderantziz. Arimaren egoera honetan ez dago etikarik, ez dago aukera desberdinen artean erabakitzerik.
|
|
Saizarbitoria umea eta honen arreba ere batelean joan ziren, karabineroek susmoa hartuz gero aita eta seme alabak marinelarekin batera atunetara irten zirelako itxurak egin ahal izateko. Sokoako kontaktua badian agertu ez eta Manolok portura
|
sartzea
erabaki zuen. Arrisku handia hartu behar izan zuen bere gain.
|
|
Leku ideala da Bixente Garat handiarentzat, Odeon antzokia bertan daukanez. Tarrapatan etorri zaion mutil apainari utzi dizkio autoaren gakoak, haren esku garajean
|
sartzea
eta maletak suitera eramatea. Mutilak pozik hartu du makinaren gidaritza, hiruna itzuli egin ditu zortzi talotan leun, laxo, lore, garajean sartu aitzin.
|