Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2001
‎Senarrak, baina, emaztea etxeko zulo bazterrean egon dadin gogo badu, nehor ere ikusi gabe, honek ez du bere burua agertuko. Zenbait etxetan emaztea hilobi barruan sartua bezala bizi da.
‎ez zegoen beherapenik gaztetxoentzat (alebin= arrainkume?), eta haserretu egin zen atezain dotore itsusiarekin. Sartu bezala, seme alaba eta ilobek, garrasi zizkolatsuen artean, aurrea hartu zieten aita osabei, eta, hauek konturatzerako, lardaskan hasiak ziren haiek. " Basta!", bota zuen aitak errespetuz," eta nire atzetik!", eta aquariumeko argiek, bat batean, ilunabarreko ekaitz borti  tzaren eraginez, itzaltzeko keinu errepikatua egin zuten, itzali eta piztu, piztu eta itzali; trumoi hotsak dantzan jarri zituen hormak eta beirak; zaintzaileen baretze lanak eta hitz lasaigarriak hutsalak gertatu zirelarik, arrain-ontzietan nagusitu zen berehala:
2002
‎Ermitaren gainean, azken pisuko erpinean sarturik bezala eta eraikina koroatuz, argiune bat osatu zuten hodei beltzek. Ilargi betea zegoen erdian, begi zerutiar baten modura.
‎Izan ere, hurbil hurbilekoa zuen Sergiorekin bizi izandako porrota. Historia hartatik Sergiorekiko haustura oroit zezakeen, baita ondoko hilabete luze bezain ilunak ere, zeinetan zulo batean sartuta bezala egon baitzen, egun beltz bat beste bati zerraiola eta tunela tunelari. Soniak maiz gonbidatzen zuen Sara bere etxera, edo dendara joaten zitzaion bisita egitera... edo Sarak berak gonbidatzen zituen Dioni eta Sonia, baina laguntza guztiak ere eskas gertatzen zitzaizkion, hain baitzen beteezina Sergiok utzi zion hutsunea eta hain sentitzen baitzen bakardadeak jota.
‎Josu R k, arestian Orinocora sartzean bezala, ingurua aztertu zuen gogoetatsu. Ezkurdi Plazatik abiaturiko zortzi lagunak bertan  ziren; inor ez zen bidean atzean gelditu, beraz.
‎Euskaraz idazten duena dago zenbaitetan ate gabeko halako iraganbide batean sartua bezala. Zeren, esaten digute, eta guk sinesten, euskaraz idazteko orduan kalitatezkoa den zerbait idatzi behar dela, itzulpenaren froga pasatzeko gai izango den zerbait idatzi behar dela alegia.
‎Eta barkatuko didazu, bata bestearen ondoan nahiko potoloak diren gaiak ukitzen ari naizelako oharkabean bezala. Elebitasunarena atera zait orain, zeharka eta saiheska sarturik bezala. Badakit gai honen inguruan ere hainbeste uste eta jarrera badirela:
2003
‎Sinu koronarioa, zain bat bihotzera sartzea bezala hartzen dena, giza bosgarren bihotz barrunbe bat da, eta arritmia mota batzuk azal ditzake, zientzialari argentinarrek egindako ikerketa baten arabera. Adrián Barceló zientzialari argentinarrak, Luis de la Fuenterekin batera, lan honen egilea dela adierazi zuen:
‎Baina “oporren ondoko sindromea” izateak ez ditu beti ezkutatzen langilearentzat desatseginak diren egoerak; aitzitik, batzuetan, lanera itzultzean pertsona batzuek jasaten duten egokitze aldia besterik ez da, eta ez du zertan gaitz larriagorik sortu, depresio edo antsietate koadroak dituen etapa batean soilik. “Aldaketa egoera atsegin bat galtzea eta egoera ezatsegin bat sartzea bezala ikusten badu, depresiboa izateko joera izango du; baina egoera berriak asko eskatzen badio eta langileak erantzuteko gaitasunik ez badu, sintoma emozionalak izango ditu, depresiboak baino ezaugarri antsietatsuagoak dituztenak”, azaldu du Malagako Psikologia Eskolako dekanoak, Rosa González kasu klinikoetan adituak. Oporren amaierari lotutako egonezina eta ondoeza lanera itzuli aurretik ere izaten dira.
‎Nik ez nion inoiz sinetsi. Berrogei urteren muga gainditua nuen, bigarren nerabezaroan sartzea bezala da hori edo okerrago, pitin bat obsesionatzen hasia nengoen bizitzaren gainbeherarekin, eta Monikak adinarekin ahazten lagunduko zidala erabaki nuen. Baina ez zen halakorik gertatu.
2004
Sartzerakoan bezala, Joseba kanpoko atearekin trabatu zen. Atzera begiratu eta Otxotorenaren begirada ikusi zuen beragan iltzatua.
2006
‎Gure atzetik, begirada galdua duen gizon bat sartu da, balantzaka, mozkorren antzera. Tabernariak irteteko esan dio eta sartu bezala joan da, noraezean. «Heroina», dio Hassanek, «Afganistandik tonaka sartzen dute».
‎Aurrean duen argazkia ikusteak min egin dio. Limoia ahoan sartzean bezala, txikitu egin zaizkio begiak, garraztasuna sentitu baitu amaren irudiaren aurrean. Oxfordera abiatu zen egunean aitak hartutako argazkia da.
‎Bizitzari lapurtutako uneak dira hauek ere. Karlos gogoratu du, eta pentsatu du Karlos ikustea gela honetan sartzea bezala izango dela. Karlos ere urteetan itxitako gela bat da eta.
2008
‎Nabigatzaile “erraza, sinplea eta azkarra” da itxuraz, baina Sarean dauden aplikaziorik konplexuenak hartzeko prestatuta dago konfigurazioa, Googleko zuzendariek blog ofizialean zehazten dutenez. Prentsa ekonomikoak Google Microsoft en domeinuetara bete betean sartzea bezala interpretatu du bilatzailearen iragarkia. Izan ere, enpresa hori erraldoi bihurtu zen bere sistema eragilearen, Windowsen eta Explorer en lidergoari esker.
‎Ordenagailuei esker, efektu ikusgarria lortu du. «Irudizko esfera batean sartzea bezala da, kanpotik barrura egiten den bidaia, hain zuzen. Dimentsio batetik bestera igarotzearen antzerako sentsazioa sorrarazten du lanak; hori da erakusketaren berezitasun aipagarriena», argazkilariaren iduriko.
‎Haur bihotzean sartu bezala maite haut, ez ahantziko Herritar semeek dorre alto bat dietek eman azpiko Han goratikan bekizek kanta bakea bizi guziko
2009
‎Hori dena serio hartzen genuen guk! Baina gure garaian, sartu bezala, trumilka ateratzen ginen seminariotik. Irten, munduan esperientziak izan...
‎Energia garbian aritzen diren konpainiak eta eraikuntzak berriro kontratatzen ari dira, energia aurrezten duten leihoak egiteko, edo errepide berriak eraikitzeko. Historikoki txikiak diren interes tasei esker, etxebizitzen erosketa berriro finantzatzen ari dira herritar asko, eta hori zuen patriketan 2.000 dolar sartzea bezala da.
‎Bigarren luzea ikusgarria izan zen. Ziabogarako 100 bat metro falta zirela, Castrok lau bat segundoko tartea ateratzen zion etxeko ontziari, baina balizetera heltzear zirela, Hondarribiak olatua hartu zuen, eta Castro zuloan sartuta bezala gelditu zen. Batera jarri zituzten bi traineruak hirugarren luzeari begira.
‎zuen bizilekura hurbiltzea besterik ez zitzaidan bururatu. Duda egin nuen barruko aldera sartu ala ez; inoren etxera baimenik gabe sartzea bezala iruditzen zitzaidan. Bihozkada neukan etorri egingo zinela.
Sartu bezala
‎Estolden barrenetik ikusita, Timo, gomazko botak, lan arropak jantzita, esku eskaileran jaisten ari da; ahoan eserita, berriz, aldean aitzur zabala duela, barrenderoa dago, bera ere sartzeko bezala.
2010
‎Euskotrenekin aldiz, ez zen berdina gertatu. Pertsona ugari geltokira hurbildu eta sartu bezala atera egiten ziren. Goizeko, 09:59ko topoa ez zen atera, eta 10: 30etatik aurrera 13:29ak arte ez zen gure herritik toporik atera ezta ailegatu ere.Sindikatuen arabera industrian eta garraiobideetan eman zen nabarien lan geldialdia.
‎Bizipoz horrekin jaikitzen zen goizero, umea esnatu eta biontzako gosaria prestatzen zuen gero. Baporeak portuan sartzerakoan bezala turruta joz Nire kapitaina eskolara joan behar dugu esaten zion oheburura hurbilduta. Eta burutxo irribarretsu bat azaltzen zen kotoizko oihanean, non elefante baldarrak gazelak baino salto handiagoa egin baitzezakeen edozein unetan; edo jirafaren lepoa agertzen zen, lehendik luzea, gelatik ezkaratzeraino luza zitekeena txiklea bailitzan, lehoiak eta tigreak oihaneko erregetza lehiatzen zuten artean.
‎Gorputza zeharkatuz batera arimaraino iritsi zitzaion kulata kolpea, eta gertatu zen, Betaniako Lazaroren berpizkunde egunean bezala, kolpearekin batera ahots bat entzun zuela" zatoz kanpora, Pedro!" esaten ziona," egon zara hilobian sartuta bezala, haraino ikarak eta zalantzak eramanda, baina heldu da esnatzeko eguna". Bere bizitza gogoratu zitzaion orduan don Pedrori:
2011
‎Gizakiok ere gisa berean mugitzen ginen irudipena izan nuen eta, inoiz edo behin maitasunak elkarrekin talka egitera eramaten bagintuen, halabeharrak hala erabakita izango zela pentsatu nuen. Sexua, sexu harremana alegia, balizko aukera urrun bat iruditu zitzaidan, golf zelai erraldoi batean itsumustuan pilota jo eta zuloan sartzea bezala, ezinezko gauza bat. Gustatzen zitzaidan neskari begiratu nion.
‎Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkarteak (SEPAR) arnasketa osasuna zaintzen du, eta tabakoak eragiten dituen kalteak zuzenago aztertzen ditu. Oso zeregin aktiboa izan du aurreko legearen aldaketaren alde, eta oso gustura agertu da harekin, aurreikusitako epean indarrean sartzearekin bezala. Juan Ruiz Manzano SEPAReko lehendakariak oso positibotzat jo du “kerik gabeko espazio publikoak begiestea eta keak ospitaleen eta parke publikoen inguruan errespetatzea lortu izana”.
‎" Lurraren erabiltzeko ara guziak eman ditu xeheki, sasoinka. Ohi diren uztak, erein diren ordutik, bildu arteraino, nola arta, begietan sartzen bezala zaukun; erakutsiz, eskutik ginerabiltzan, hala nola haurride, buru eta bihotz oneko batek, bera baino gazteagoak. Abereen laguntzaz ere, eta zor dakotegun atxikimenduaz, zonbat ez dauku erran, eta nolako zuhurtziarekin ez!
‎Ez zertan zen, ez zer behar zuen izan. Eskaintza egin zidaten, onartu nuen, eta eremuan sartzea bezala izan zen hura. Dena, eta ezer ez.
2012
‎Txuri urdinek aurrelaria fitxatu berritan begira zer zioen Luis Garcia Realean aritutako mexikarrak. «Galduta dabil, etengabeko egonkortze prozesu batean sartuta bezala. Segidan ez jokatu izana, hori da haren arazo nagusia».
‎Ez zenuen sartu bezala irten nahi aitaren etxetik, gaiari beste nonbaitetik heltzen saiatu zinen, atseginagoa egiten, arintzen. Bisitak gogoratu zituenean egin zuen irribarreari heldu zenion.
‎Bere ondoan ziur sentitzen naiz, eroso, alai. Ezagutzen ditu gluten gabeko produktu guztiak, eta asmarako erremedio bitxiak, inhalagailurik ezean burua izozgailuan sartzea bezala. Dena daki.
‎Kokospea bereziki. Begiak txikiagoak dituela iruditu zaio, zuloetan sartuta bezala, eta ilea hazten utzi du, motots batean bilduta dauka. Besarkada bat eman diote elkarri.
‎Sarritan madame Bovaryk, hura aintzat hartu gabetan, bere buruaren apainketari ekiten zion. Bere eustorrazia kentzetik hasten zen, brastako batean burua astinduz; eta, adats hura guztia bere kiribil beltzak jalgirik iztazainetaraino jaisten lehen aldiz hauteman zuenean, hura izan zen berarentzat, mutiko gizagaixoarentzat, supituan sartzea bezala gauza handi eta berri batean, zeinaren distirak izutu baitzuen.
‎Baina Emmaren keinu hura, ordea, ohartarazpen bat besterik ez zen izan; zeren monsieur Lheureux beraiekin baitzuten, eta aldian aldian mintzatu egiten zitzaien, elkarrizketan sartzearren bezala.
‎Abuelok ez zion erantzun ez ezik, begiratu ere egin; botikariak beste agur bat eskaini zion ordainetan. Etxera sartzerakoan bezala, alde egiterakoan ere amatxik estu estu besarkatu zuen Inas haren gorputzaren aurka.
‎Jario gozo oparoa zuen, laster baztertu nuen irakurtzeari utzi izanaren ernegazioa. Enpresa baten jabe, patrikan sartu bezala irteten omen zitzaizkion billeteak diru errazaren garaietan. Gero, ordea, lana urritu eta inbertsioak egiteko aldi zailagoak etorri zirelarik, ez omen zuen dirurik izan aro berriari aurre egiteko.
2013
Sartu bezala irten dira Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea eta Patxi Lopez PSE EEko idazkari nagusia Iñigo Urkullu lehendakariarekin izandako bileratik. Aurrekontuen inguruan hitz egin eta akordioa lortzeko jarrerarekin joan dira biak ala biak batzarrera, baina esku hutsik atera dira bertatik.
‎Kanoiak zeuden goiko murruetan. Sartzean bezala, Aiantz salutatu zuten gurekin gurutzatu ziren ofizial gehienek. Gaztelaniaz usuenik.
‎Hau da, zenbait baldintza meteorologikori aurre egiteko prestatuta egon behar dute, bereziki eskualde hezeetan, elurra egiten duten lekuetan oso tenperatura baxu edo oso altuetan, etab. Lanparen estiloari dagokionez, terrazaren dekorazio orokorrera egokitzen saiatu behar da. Espazio klasikoagoetarako, burdinazko ohiko farolak erabiltzea komeni da; leku modernoagoetan, berriz, estilo garaikideko ereduak (lurrean sartutakoak bezala) hobeto moldatuko dira. LED lanparak eta eguzki lanparak oso aukera onak dira kanpoalderako, kontsumo baxua dutelako eta aurrezten dutelako.
2014
‎Salaketa larriak egin dituzte, eta argitu da dena». Sartu bezala, bakarrik joan zen kontseilaria. Lourdes Goikoetxea K.O. dago.
2015
‎Labourren lider izateko lehian sartu aurretik bezala gero, beti mintzatu da argi, Hego Amerikako lider ezkertiarrak sustatuz bezala Israel kritikatu eta Palestina defendituz. Eta hala ere batzuk harrituko ziren alderdiak buruzagi izendatu zuen larunbatean, Europa osoa iheslari migratzaileen kaosean murgilduta zegoenean, oholtza gainean Corbyn ikusirik" Refugees welcomed here" (Iheslariak ongi etorriak zarete hemen) zioen afixaren aurrean.
‎–Lasai, umea, ez zara sartu bezala irtengo, baina aurkituko duzu modua etxeratzeko.
‎Aurreko egunean sartu bezala atera ginen hiritik: ilunpea, martziarra, estolda eta luze gabe saltoka genbiltzan harresiez haraindi pilatzen ziren iheslari lokartuen artean.
‎Taberna bat topatzea ez zen lan zaila izan inondik inora. Mezetara sartzerakoan bezala, eliztarren pausoei jarraitzea beste zereginik ez zuten izan. Kalearen beste ertzean zegoen ate zuriko ostatu batera eraman zituzten fede asebetearen pausoek.
‎Zuberoan barnago sartuz bezala bokal sudurkarien agerpena areagotuz doa:
‎Damaren leize zulotik sartu bezala irten behar da. Horren arrazoia honakoa da:
‎«Beraren gana izkutuko gauzen batzuek jakiteko eta eto, kizuna azaltzeko lenago joaten ziran entzutea oraindik bada. Lagun asko bere mendekoak zituala; bere bizitokira sartzen zana, sartu bezela irten bea, zuala, bestela Dameak ba, uan gelditu erazitzen zuala» (Barandiaran, 1974:
‎6 Presa handiz ibili baginen ere, Hirutasun guztiz Santuaren aurreko ostegunean iritsi ginen Sevillara, bidean bero kiskalgarria igaro ondoren; izan ere, biao orduan ibiltzen ez baginen ere, badiotsuet, karroak eguzkiak guztiz beroturik zeudenez gero, ahizpak haietan sartzea garbitoki batean sartzea bezala zela. Batzuetan infernuan pentsaturik, beste batzuetan zerbait egiten zela eta Jainkoagatik sufritzen zela pentsaturik, ahizpa haiek poz pozik eta alai zihoazen.
‎15 Beraz, uler bedi hemendik arrazoia aske ez uzteko eran lotzen duen guztia, susmagarritzat izan behar dugula eta bide honetatik ez dugula lortuko egundo espirituaren askatasuna; askatasun honek duen gauzetako bat, gauza guztietan Jainkoa aurkitzea eta haietan pentsamendua erabili ahal izatea da. Gainerakoa, espirituaren lotura da eta, gorputzean egiten duen kalteaz gainera, lotu egiten du arima, ez hazteko; bide batean zehar doazela, tranpa batean edo ataka gaiztoan sartzea bezala da, ezin baitute handik aurrera egin; horrela gertatzen zaio, neurri batean arimari, aurrera egin ahal izateko ez baitu ibili beharra izango soilik, baita hegan egin beharra ere; edota Jainkoagan murgildurik daudela diotenean eta dirudienean eta, liluraldian egonik, ezer egiterik ez dutenean, eta jostatzean erremediorik izaten ez denean, askotan gertatzen denez.
‎Lau ilaran jarrita errazagoa da arraun egitea, aurkariak ikusten dituzulako. Erlojupekoan zu zurean zoaz, trainerua kupula batean sartuta bezala. Baina kaleen artean desberdintasunak ez egoteko egiten da horrela, bestela imajinatu Portugaleten...
Sartu bezala, atera ginen noizbait ostatu tipiegi hartarik, eta ez zitzaigun ez bihotzik erdiratu, ez haserrerik piztu, ez deus.
‎Facebooken sartzea bezala.
‎Gisa berean balitaike zer konda Elizondon iragan den Baztandarren Biltzarreko egunaz, milaka jende bildurik hamabost herriek apailatu orga apainduen ibilaldia miresteko. Ohiduran sartua bezala da Andredena Mariz Ibañetan eta Orrian muntatzen duten ekitaldi ederra ere. Eliza besta bakotxak badauka bere mezua.
‎euria, hotza, zehar haize azkarra eta lanoa baizituzten osagai, zinez baldintza txarrak, bereziki ortziralean. Eta, gaua sartuz bezala, Ultra Trail (130km) lasterkaldiarentzat, gauzak areagotuz joan dira. Ikusiz traba haundiegiak zirela, segurtasun neurriz, gaueko oren bata inguruan, antolatzaileek deliberatu dute lasterkaldia gelditzea.
2016
‎Agurtze aldera edo, Dana barraren barruan sartu zen. Barran sartu bezala mihia sartu zion ahoan. Neska gaztea ahalketu baino, harrotu zen.
‎arnasa moteldu eta ikusmena lausotzen zitzaidanekoa, aurpegiaren pisua beherantz tiraka nabaritzen nuenekoa, kokotsa paparrera itsatsi eta lepoa desagertzen zitzaidanekoa. Ametsetarako sarbide goxo hura baso itxi batera sartzea bezala zen: larritasun punttu bat, baina babes eta freskotasun oparoa ni besarkatzen.
Sartu bezala, balantzaka irten zen Kortazar tabernatik. Burua nahiko nahasia zuen.
‎Alferreko hitzak, funtzionarioarenak. Harrian iltzea sartzea bezala. Edo arrainari igeriketan erakutsi nahi izatea bezala.
‎Dezadan erran oraino, 60 aitzina sortu diren kantu berri anitz ederki zahartzen ari direla, gaur oraino nonahi errepikatzen baitira. Froga bat gehiago, herrikoitasun betean sortu direla, eta gaurko egunean, lehengo kantu herrikoien zerrendan sartuak bezala direla. Geroago sortu diren anitzek ere etorkizun bera ukan dezatela.
‎Orai, zoazte zuen bizi-tokietarat, baina berritz ere, erne egon! ( Sartu bezala, ateratzen dira militar urratsean eta musikarekin. Satan ere ateratzen da.)
‎Gero, berrogei eguneko bidea egin zuen itsasontzi batean New Yorken gelditu arte. Hori bai, ontzian sartu bezala arras zoratu zen eta hala gurutzatu zuen ur handia, berehala etxera itzultzeko gogoa gainetik ezin kenduz. New Yorken norbaitek" Ely" erraiten zuen letrero bat jarri zion arropa gainean, eta gizon beltz baten laguntzan paratu zuen, trenean berarekin joan zedin.
‎Beraz, orain arte euskara nagusi bada ere Baztango gazteen artean, gerta daiteke geroan erdarak leku handiagoa hartzea. Halaber, biztanle berriak jendarte bizitzan sartuz bezala, karrikako hizkuntza erabileran ere eragina izanen luke horrek.
2017
‎Nolanahi ere, aipatu ditudan lotura horiek argitzeko egin litzatekeen ikerketaren zirriborroa besterik ez da nire lana; bereziki, sorgin ehizaren eta sexuaren araberako lan banaketaren eredu berriaren arteko harremana azaldu nahi bada, emakumea ugaltze lanera zokoratu baitzuen eredu horrek. Edonola ere, nahikoa da egiaztatzeko sorginen jazarpena (esklaboen trafikoa eta itxituran sartzea bezala) funtsezko alderdietako bat izan zela metaketaren eta proletariotza modernoaren osaeran, Europan nahiz. Mundu Berrian?.
‎– Hesteak bizkar hezurrean burruntziaren puntan sartuta bezala gelditu zaizkiola zirudin. Mozkortuta zegoela eskupetarekin oztopo egin eta bere burua zerura bidean jarri duela edo horrelako zerbait.
‎Zikina da mahai gainean hartzea apunteak. ... (off) Txortan ari zarela (on) ohe barruan katua sartzea bezala.
‎Hala, gehiegizko distantzia batera jartzeak distantzia emozionalaren sentsazioa ematen du eta ez du osasun zaintzako komunikazioan beharrezkoa den berotasuna sortzen. Halaber, gehiegi gerturatzeak ere deseroso sentiarazi dezake biktima eta baztertzea eragin dezake, haren espazio pertsonalean sartzea bezala senti baitezake.
‎Bulkada horren ondorioz, errealisten atzeragoardia ere ez zen seguru sentitu, eta ihesari eman zion. Atzeraka eginez, errealistek Valle del Maiz herria hartu bazuten ere, ez zuten defentsa atontzeko astirik izan eta, sartu bezala, handik irten behar izan zuten arrapaladan. Mina erabat garaile irten zen borroka hartatik, eta kanoi bi, fusil ugari eta hainbat soldadu preso hartu zituen.
2018
‎Adibidez, ur tratamenduen isntalazioak ur kantitate jakin bat tratatzeko diseinatuta daude, eta eurite handiak gertatzen direnean ez dute ahalmenik iristen zaien ur guztia tratatzeko. Egoera horretan, oso ohikoa izaten da ur emari handi hori plantatik ez pasatzea, eta ura sartu bezala atera egiten da eremutik; batetik, emari handiak hondatu egingo lituzkeelako bertan dauden azpiegiturak, eta bestetik, ur bolumena handia denez oso kutsadura maila baxuarekin iristen delako plantara. Izan ere, euri asko egiten duenean ur asko biltzen da eta kutsadura diluitu egin da.
‎KONTALARIA. Fiu! Milúk sartu bezala alde egin du, azkar batean, guztiak pentsakor utziz.
‎Emozio ahulak ez zituen onartzen. Baina Leteren saxofoia eztarrian sartuta bezala sentitu zuen, mina, eta konturatu zenerako negarrez ari zen. Negar mikatza, mingotsa, erretzen zuen negarra, azala arrakalaz betetzen zuena.
‎Maite naute (neska ere banaiz), maite ditut (guapoak ere badira, batzuk), baina bizitza hemen maitasuna baino bi geruza beherago dabil, eta ez dut aurkitzen jaitsiera doirik. Leihotik izaki extragalaktibo bat zu agurtzera sartzea bezala. Kaixo, aspaldiko!
‎Ya. Arazotan sartzea bezala, ez. Bueno, hori ez da hain, ezkutukoa??
‎Oraindik denbora du liburutegira joan eta liburua itzultzeko. Presa sartuz bezala eman dio bosteko billetea dendariari, eta gainerakoak eskuaren ahurrean uztearekin batera, erdi korrika atera da okindegitik.
‎Beste trago txiki bat eman dio. Segundoak mantsotzen ari direla sentitu du, ilusio batean sartzen bezala. Denbora pausatuagoko errealitatean.
‎geroz eta likatsuagoa, lurrean hasten gara, bertan hankak dauzkagu, baina geroz eta korapilatsuagoa bihurtzen da, eta amaieran hautsa dago, gure amaiera eta hasiera. Lohian sartzea bezala ulertu dut, denok daukagun lohi horretan.
2019
‎Gogoratzen naiz ama hiltzen ari zela, ingelesez egitea familiaren giro pribatuan ia ia muturra sartzea bezala bizi izan genuela. Hiltzen ari zen eta berak ere ingelesez egiten zuen.
‎Emakumea agertzearekin bat, urduritasuna are gehiago gailentzen zaio Joxeri. Hura, bitartean, urrats zalantzatiz hurreratzen da aldarera eta, gurutzearen aurrean belaunikaldi bat eginez, aulkian esertzen da bere baitan sartuta bezala.
‎Aita eta amaren gelarako sarrera erabat debekatua geneukan, ez geneukan hara joaterik Lartaunek deituta ez bazen, eta zure aitonak neskei bakarrik deitzen zigun, batez ere niri. Aita eta amaren gelan sartzea santutegi batean sartzea bezala zen: oinetakoak erantzi beharra zegoen aurrena moketa ez zikintzeko, eta isilik egon behar zen.
‎Oinak lokatzetan sartuta bezala sentitzen naiz, beti arazo berberak, zauri berberak…
‎Ez ziren guztiz berdinak, baina antzekoak hala ere, eta berehala ohartu nintzen mundutik alde egin nuen leku hartan bertan geundela. Itxuraz, lainoa sartu aurretik bezala zegoen egoera, baina ni ordurako denboraren mugetatik kanpo nengoen. Eztul txiki batzuek hautsi zuten bat batean isiltasuna:
2020
‎Lanaren eta diru iturriaren arrangura, bigarrenik. Aldi baterako erregulazioan direnena, diru sarrerarik gabeko autonomoena, eta denok ere, murrizketen beldurrez, prekariotasunean edo eskasien aroan sartzear bezala, etorkizunaren zalantzaren laino mardula dugula aurrean, dorpea, astuna, ostarte zirrikitu gutxikoa.
‎Jurdanek zuen zehatz esan zertan nabaritu zion, baina sentsazioa argi antzeman zuen: zaldun bat karroza batera igotzen bezala baino, elbarri bat ibilgailu egokitu batean esertzen edo atxilotu bat polizi autoan sartzen bezala sentitu zen Jurdan une hartan.
‎Tenis eta padeleko pisten eta pilotalekuen erreserbak Getxo Kirolaken webgunean egingo dira ohiko prozedurari jarraiki. Era berean, belar artifizialeko 5 futbol zelairako erreserba doakoa izango da baina derrigorrezkoa, eta atletismoko pistara eta belodromora sartzeko bezala, Getxo Kirolaken webgunean erreserbatu ahal izango da. Kanpoko kirol instalazioen ordutegia ohikoa izango da, 08:00etatik 21: 30era.
‎Eta, hala, lozorrotik ateraz bezala, ezti potoa eskuetan hartu eta Rose Marieren portxera abiatu naiz –eta bi emakumeek erreparatu ere ez dute egin nigana– Haurraren hamakaren oinetan utzi dut potoa, esnatu eta eskua luzatzearekin bakarrik bizitzaren eztia gertu izan dezan –garratzik ezagutu badu, badaezpada ere– Eta bizi duen erle burrunba hark guztiak ahosabaian zaporeren bat utz diezaion, gozoarena. Eta astiro aldendu naiz Mae Jeanen eta Rose Marieren portxeek osatzen duten osotasun geografikotik, herrira bidean kalea luze, harri-txintxarrak oinekin astinduz, jada hain goiz ez den eta eguerdiagokoa sumatzen den egunaren ahutzetan arduragabe eta erasokor sartuz bezala.
‎Vila Flavian, zerbitzuko mirabeak harro agertzen dira beren kategoriaz eta zorteaz, murru haien artean eta ugazaba haren  tzat lan egiteagatik. Bada Veleiron Monasterio bat, mendian gora kilometro eskas batera, praktikan Varela doktorearen diruz mantentzen dena, eta hango mojek diote Vila Flaviako kaperan barneratzea Paradisuko atari moduko batean sartzea bezala dela; otoiztegi hura, Nosa Señora da GuÃa marinelen zaindariari eskainia, beti garbi eta txukun egoten baita, basa lorategi zoro eta oparo hartan hazten diren kamelien koloreaz eta lurrin gozoaz inguratua beti. Kaperaren barruan dagoen ezpelezko labirinto frantsesa; lau ur iturriak, han eta hemen garbi eta garden sortzen direnak; lorategi botanikoa, bere garaian On Javierrek mundu osoko zuhaitz eta landare onenekin egiteko agindu zuena; ain  tzira artifiziala zisneentzat; etxearen egitura, angelu zuzen perfektua osatuz; kapera; balkoi luzea; etxearen egutera eguerdian eguzkiak jotzen duen aldera begira... elementu horiek guztiak kontuan izanda, Vila Flavian oro argia dela baieztatu daiteke.
‎Badalonako Arte irakasleak hala pentsatuko zuen, bere ikasle haiek, erakusketaraino joan eta gero, behin han zeudela, pinturaz inguraturik, zerbait ikusiko zutela. Baina, azken batean, sartu bezala alde egin zuten neska mutil haiek erakusketatik. Belaunetako min pixka batekin, gehienera ere.
‎Kale zabalak, isiltasun gozoa, atezuan dagoen baretasuna. Indio eta bakeroen pelikula zakar batean sartzea bezala da: giro beilegia.
‎Eguzkia sartzean bezala.
2021
‎Badu urtea Azpeitiko Udala proiektu hau lantzen ari dela. Ondoko hilabeteetan kooperatiba muntatuko da, eta bazkideak sartuz bezala, proiektuari buruzko erabakiak hartuko dira, lankidetzan eta parte hartzearen bidez.
‎Eta horren ondorioz, [aditz partizipioa+ bezala] motako adibideak sortzen dira; baina berez konparazio perpaus jokatuak ditugu (en bezala), eta aditz laguntzailearen elipsiaren ondoren hartu dute itxura hori (tu bezala) 12 Hemen adibide batzuk emango ditugu, baina egitura mota honen xehetasun gehiago konparazio perpausen atalean eskaintzen da: Sartu bezala irten zen, isilik eta burumakur; Ez gara nahi bezala bizi; Ez zitzaizkion gauzak uste bezala egokitu (Berrondo); Ordenatu bezala konplitu zuen (Axular); Nik erran bezala egiten baduzu, berant orduak etzaitu atzemanen (Duvoisin).
‎Prozesua itsusia izango zela esaten zion Amaiak, bere buruari batez ere, baina, ozen egiten zuenez, berak ere entzuteko moduan. Bere aldamenetik alde egiteko argudioak arrazionalki ordenaturik agertzen zizkion, janari japoniarra zerbitzatzeko erabiltzen diren bento kaxa horietako batean sartuta bezala, ea horrela irensten zituen. Ez zen zer nahi zuen pentsatzera heldu.
‎...igona liburu dendaren baso misteriotsu eta orgiastikoan, familia mediku sentitzen zirela esan zuten, eta irakurketen botika errezetatzen zutela —biek ala biek, bromazaleak eta akratak baitira, liburu ezkuturen bat ematen ahal dizute irakurtzeko, edo txalotutako liburu bat debekatu— Paris liburu denda mitikoan, Pabloren ahotik, itsasgizon zaildu eta alaiek pilotatutako ontzi bateko giroan sarturik bezala," aholku emaile" hitza ateratzen da maiz. Kointzidentzia deigarria iruditu zitzaidan, eta milaka urteko ofizio honek eskatzen dituen trebetasun berezietan pentsatzera eraman ninduen:
‎Ohe apal bat bazen, haren parean mahaia eta esku batera jantzi apurrekiko armairu zaharra. Pixa urrin larriak eraso ninduen, alzheimerrak garuna mardotu eri dohakabeen bisitatzeko eskualdeko zahar egoitzetan sartzean bezala. Maskara baten eskasia sumatu nuen, automatikoki ahurra sudurrera ekarriz.
2022
‎Antoniok irribarre arin bat egin zuen, seguruenik Adelinarenganako adeitasunaz. Garunak garbi izango zituela nabaritzen zitzaion, emoziorik gabe, murgilduta zeuden ikerketen xehetasun guztiak erabat eragiteko nahian sartuta bezala. Barkamena eskatuz bere taldekideei zuzentzen hasi zen:
‎Guduan sartzea bezala izango da nire herriarentzat:
‎Margolariaren ekarpena da, era berean, zoruaren konposizioa; maila bat du beheko ertzean, irudia marko batean sartuz bezala, eta lore mordo txikiak ateratzen dira hartatik. Bere koadroetan, Anguissolak ez ditu landareak erabateko zehaztasunez deskribatzen, baina honetan zenbait ale bereiz daitezke:
‎Meskita urdinean sartzeko, hiriko bertze meskita guztietan sartzeko bezala, arropa egokia eraman behar duzue eta oinetakoak kendu sartu aurretik. Emakumeek sorbaldak eta ilea estalirik eraman behar dituzte.
‎Margolariaren ekarpena da, era berean, zoruaren konposizioa; maila bat du beheko ertzean, irudia marko batean sartuz bezala, eta lore mordo txikiak ateratzen dira hartatik. Bere koadroetan, Anguissolak ez ditu landareak erabateko zehaztasunez deskribatzen, baina honetan zenbait ale bereiz daitezke:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
sartzea 35 (0,23)
sartuta 18 (0,12)
sartu 17 (0,11)
Sartu 8 (0,05)
sartuz 8 (0,05)
sartzean 5 (0,03)
sarturik 4 (0,03)
sartzeko 4 (0,03)
sartua 3 (0,02)
sartzen 3 (0,02)
sartzerakoan 3 (0,02)
sartu aurretik 2 (0,01)
Sartzean 1 (0,01)
Sartzerakoan 1 (0,01)
sartuak 1 (0,01)
sartutakoak 1 (0,01)
sartzear 1 (0,01)
sartzearekin 1 (0,01)
sartzearren 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia