Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Amonak nire aldamenean jarraitzen zuen, gela behin ere baino estuago iruditzen zitzaidan. Migelek sartu irten azkar bat egin zuen nire gelan zer moduz nintzen galdetzeko.
‎Are gehiago: gure atzera aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu irtenean zebilen jende dotorearen artean. Guztiarekin, sarrera bera baino harrigarriagoa irteera bera gertatu zen:
‎Bidailagunek pozarren eta txaloka hartu dute Danen ideia eta, egia esatera, niretzat esperientzia zoragarria izan da. Hirigunetik oso hurbil zegoen hotelean sartu irten bat egin (aski denbora, hala ere, gelan, Estherrek Adelari etengabe oroitarazteko apustua galdua duela eta afari mundial bat zor diola, xanpaina eta guzti), eta Danek Sausalitora eraman gaitu. Portuan, bi gizonek espero gintuzten belaontzi eder batean eta, luze gabe, bere izena aintzat hartzen duen Ozeano Barean abiatu gara.
2002
‎Ziur aski, orduantxe zerbait jakin, eta agudo ateratzeko agindua jaso izango zuten. Horregatik sartu irten iskanbilatsu hura. Horregatik ez zuen berak ez guardia zibilekin ez poliziekin topo egin bidean.
‎Haren atsedenak, alabaina, ez zuen luze iraun, zeren berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten. Une hartan, etxera sartu irten bat egitea komeni zitzaiola egin zuen hausnar. Etxekoek ezer susma ez zezaten, bestetarako ez bazen ere.
2003
‎Behin baino gehiagotan gurutzatu zaizkigu begiradak. Eta beste sartu irten bat egin du konpartimentuan Leonen emakume bat nirera etorri denean. Baina hura Burgosen jaitsitakoan, kanpoan elurra malo malo ari zuela, itzuli egin da.
‎Bertaratu beharra dago. Jendearen sartu irtenekin atea irekitzen den bakoitzean, ardaila ikaragarria ateratzen da barrutik, kirats nardagarri batekin nahasian. Orain Txano Gorritxo koadrilla bat irten da, edariak eskuan, balantzaka, eta plastikozko edalontzi hustuak elkarren kaskezurrean lehertu ondoren, ondoko sasi zurituen gainean pixa egiten hasi dira denak batera.
‎Gaztea, aberatsa, umore  tsua eta ederra. Batez ere kasinoan sartu irtenak  egiten edota frontoiko beheko  aldean apustuetan ibiltzen ziren kaskarin nazkante horiek. Eta nork eta berak, tristeetan tristeenak, eramango zuen aldare aurrera.
2006
‎Jendea etengabe sartu irteten zebilen garagardotegian. Atarian gizon bat zegoen karta jokoak eginez, salooneko tahurren gisara mozorroturik.
‎Jende dezente zebilen sartu irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin, eltzeko domekarekikoak egitera etorrita. Amak otarraren estalkietako bat jaso eta jakiak pasatu zizkion eltzekoez arduratzen zen mojetako bati.
‎Ostatu bila nenbilela esan nion. Triestera iritsi nin  tzenetik, hiruzpalau apopilo etxe ezagutu nituela, baina batean ohea zimitzez betea zegoelako, bestean, berriz, atsegin ez nuen jendaila klasearen sartu irten gehiegi, ez ninduela bakar batek ere konbentzitu. Gehiegizko atrebentzia ez bazen, aholkua eskatzen niola, berak ezagutuko zuela ostatu egoki eta merkeren bat.
‎Lagun haren amak esan zidan behin, ikastea baino zerbait gehiago ere badela bizitza, eta nik irribarrez erantzun nion nire altxor bakarra nire ikasketak zirela. Etxe hartan sartu irten gehiegi izaten zen niretzat, eta liburutegira joaten hasi nintzen. Ikastea zen nire helburua.
2007
‎Aitarik gabeko umea nintzen, baina ama mordoska nuen herrian. Gu mutiko koxkorrak ginen garai hartan, eta beti kalean ibiltzen ginen, edo lagunen etxeetan sartu irtenak egiten. Beharrak elkarganatzen gintuen.
‎Kamioi batek sartu irten bat egin zuen Lisaren gogoan. Gurpilek hondar aleak harrotzen dituzte ur bazterrera iristeko ahaleginetan.
‎Bezperako amesgaiztoak argi olde batez urratu zuen sotoko iluna. Hasieran, Mauserren mutur dantza baino ez zuten antzeman falangisten sartu irten aztoratuan, baina pixkanaka pixkanaka, begiak argi jauzira ohitu ahala, bi nesken itzala ikusi zuten sotoaren erdian, negar intzirietan bilduta.
‎Balkoiko urdinak antxeten hara hona aztoratuak agertu zizkion. Une batez, garrasien gertuagatik, mutikoen koadrotik sartu irtenak egiten ari zirela ematen zuen.
‎Kamioietako argi bizien lausoan itzalak baino ez zituen ikusi Jesusek, atetik atera tropelean. Begiak ilunera egokitu zituenean, buzo urdinak antzeman zituen etxeetan sartu irtenak egiten. Atari guztietan emakumeak negar aieneka, erremolkeetan pilatzen ari zirenen artean beren gizonak aurkitu ezinik.
‎Pauso hotsak entzuten ziren eskailera gainean. Hasieran, etengabeko sartu irten aztoratuak izan ziren, garrasitik garrasira, baina gauarekin batera motelduz joan ziren. Tiroak ere bakandu ziren, eta kamioien motor hotsa aienatu.
‎Itsasontzitxo bat ikusi zuten puntetatik sartzen, antxeta saldo bat arrastoan zekarrela. Hondartzan jendea zegoen oraindik, uretan sartu irtenak egiten. Lisa agurearekin gogoratu zen.
2008
‎Arratsalde osoan euria sare sare aritu baita, Apezaz gainera, ez da sartu irten handirik izan tabernan. Rosari egin dion Sanglasari buruzko galderaren ondoren, Apeza Tomasengana joan da eta bi gizonak solas adeitsuan daude.
‎Itsasoan sartu irtena egin eta izozki txokolateduna jan ondorengo meditazioa: " mundua xelebrea da eta arrazoiz ezedukia:
‎Faborez eta mesedez! Izatekotan ere, sartu irten libreko itxitura eroso bat hartuko genuke.
2009
‎Beti errutina bera errepikatuz, handik atera gabe, denboraren kaiolan harrapatuak etxerako bidea gogoratu nahi ez den desorduetan. Edonola ere, Emotiveko sartu irtenak kenduta, Irene ondo moldatzen zen lagun berriekin. Alarguntxoen kluba deitzen zioten koadrilatxoari erdi txantxetan.
‎Koldo Urkiza etxetik irten eta hamar minutu baino lehen itzuli zen, kuartel inguruan guardia zibil jeepen sartu irten susmagarriak ikusi zituela esateko. Biltzarrekoak orduan ere heriotzari buruz ari ziren:
‎Segituan inguratuko zitzaizkien matxino berriak; VÃctor Arana Txapeton bilbotarra, kasu. Etxebizitza hark egundoko sartu irtena ezagutu zuen eta izena ere halakoa jarri zioten: La casa de todos...
‎Norbanakoaren birziklatze profesionala inperatibo historiko bilakatu den moduan, lanean ere, berritu ala hil?, identitate kolektiboek euren xarma etengabe erakutsi dute gero eta lehiakorragoa den merkatuan. Izan ere, norbanakoen atxikimenduak aldi baterakoak dira sartu irten ugarien garaian, eta atxikimenduok errazago jar daitezke auzitan beharrizan indibidualen arabera.
‎Pop etik gertuko musika parametroetan arabera egindako moldaketetarako tokia ere izan zen. Gehiago edo gutxiago, denek egin dute sartu irtenen bat edo beste proposamen horietakoren batean (Llachek, Serratek, Raimonek, Lertxundik, Laboak).
‎" Maite dut, maite...; maite, egaztiak egadak aña;/ maite..., illargiak kuku igaria gauan beste". Eskerrik asko Juan Arana Ezpeleta, Loramendiri, ilargia laino artean sartu irtenean zebilela eta," kuku igaria" asmatu ziolako... Barre ere egin nuen, mendialdeko herrixka batean, asko maite ez zuten apezari," kuku beltza" deitzen ziotenean ere...
2010
‎Gainera hemendik entzuten dut errepide hurbileko autoen ilara luzea, gasolindegiko motorren sartu irtenen antzekoa. Azkenik eta erremediorik gabe, inguruak eta imajinazioak jartzen dizkidaten oztopo guztiak zeharkatu ditudanean, edo hala dirudienean?, lepoa kasik mugitu gabe, begirada batez, uhartera salto egin dezaket, eta alafede, bertatik irtetea, Interneten laguntzarekin, ia ezinezkoa zait.
2011
‎Annaren ezpainetan irribarre txikia zabaldu zen, telefonoa eskegi zuenean. Jan Vogeten bulegora joan zenean Alemanian hilda aurkitutako emakumeari buruzko informazioa ematera, poliziak entzungor egin ziola iruditu zitzaion; baina, argi zegoen Voget hura bere bizitzan arakatzen ibilia zela; bazekien zertan jarduten zuen eta non egiten zuen lan; seguru blogean sartu irten bat baino gehiago eginda zituela ordurako.
‎Sosik gabe, lagunen baten etxea behar zuten, baina zein? Euren bizitzen bakardadeaz konturatu ziren une hartan; tranbietako gidarien moduan, bizitza osoa eman zuten jendea euren bagoietan sartzen eta ateratzen ikusten; sartu irten laburrak izan ziren horiek guztiak, eta orain, laguntza behar zutenean, bagoiak huts hutsik zeuden. Kaleko jarleku batean eserita zeuden; kaletarren batek haiengan erreparatuz gero, eskean ari zirela pentsatuko zuen.
‎Baina gehien gustatzen zaidana, sartu irtenean dabiltzan bezeroen nondik norakoak asmatzea. Tabernan egiten dudan arratsalde partean ibili ohi da jende gutxien, eta zerbait hartzera sartzen diren batzuk ez ohiko bezeroak izaten dira, pasadizokoak.
‎Ramirok pentsatzen zuen, sartu irten haietan, bere semeen jarrera gotorra tolestu nahian zebilela eta azkenean bere hitz gozo eta maitagarrien bitartez mutil haien gogoa makurraraziko zuela. Baina Otsoaren ama kontrako lanean ari zen, bere semeei gogor eusteko eskatzen eta defentsan jarraitzeko adorea ematen, jatekoa eta edatekoa ezkutuan eramatearekin batera.
‎Musulmanek idatzitako kroniketan irakur daitekeenez, arabiarrek sartu irten ugari egin zituzten Arabako lautadan, eta antza denez, baita iparralderago ere zenbait kasutan. Lapurretak, hilketak... ohikoak ziren" raçia" hauetan, eta 825ean, Arabako" suaren gurtzaileen" mendiraino iritsi zirela diote kronika hauek.
‎Ezpatak, ostera, erruz saltzen genituen. Bitoriako jendea ez eze, Arabako alderdi askotakoa ere etortzen zen eta, eguenetan gehienbat, azoka eta feria egunetan, bezeroen sartu irten handia egoten zen.
‎Nola bestela? Hik badakik bazter askotako lagunek egiten dutela sartu irtena errementerian eta haietako baten batek esanda jakin zian hemen hintzela.
‎Sarri samar inguratzen zen bazkaltzen gure ostatura. Beti egiten zuen suetera sartu irtena eta beti egiten zuen Antonegaz eta biokaz berriketaldi bat. Latina, grekoa eta filosofia erakusten zituen eta euskararen gaineko kontuak izaten zituen gogoko, baina ni gazte ikusten ninduelako edo, ene bizimoduaz ere arduratzen zen.
2012
‎Jaisteko eskatu dio alabak Inasi; behin lurrean, metro batzuetara dagoen iturrira eraman du Inasek eskuak garbitzera. Kupulara sartu irten azkar bat, eta Ciudadelako erakusketak ikustera doaz, oraingoan bostak batera. Erakusketa guztiak lagunez mukuru daude, baita sartzera doazen azkena ere.
‎Liburu dendan sartu, eta iritsi berri diren nobedadeen usnan hasi da. Ohiko bezero bat da, astero bizpahiru sartu irten egiten dituen liburuzale horietako bat. Liburu saltzailea hurbildu zaio eta, diosala adeitsu baten ondoren, azal eta titulu erakargarriko liburu bat jarri dio eskuetan.
2018
‎Hil ala bizi egon omen nintzen astebete luzez. Apaizak egunero egiten zidan bisita eta goardiek ere sartu irten bat egin omen zuten etxean, bakarren batek emakume sugeak miztoa sartu zidala salaturik. Titiriterorik ez zuten atxilotu, baina haien bidez etxean jakin ahal izan zuten karpapera ordaindu gabe sartu nintzela eta zauria burdinazko puska herdoilduren batekin egina izan nezakeela.
2019
‎Horrek esan nahi du harrezkero ez dutela eguna basoan igaro beharrik izango. Haien bizilekuak sekretua izateari utzi dionez, soldaduek irribarre eta agur egiten diete, neskak sartu irten dabiltzanean.
‎Bidea luzea gertatu zen: artean elurretan zeuden Izabako mendiak zeharkatu genituen, Santa Grazi herrian sartu irten bat egin genuen, baina halako batean Muskildiko pilotalekura hurreratu ginenean, ikusleen artean laster antzeman nuen Manex bertan zela, hiruzpalau mutilekin batera. Ustez, behingoz interpretazio zuzena egin nuen!
‎Opila berak egin zuela onartu zuen, baita eraztuna bertan sartu izana ere. Mutilak soineko ederrei buruzko galdera egin zion orduan, eta Mari Xor, gelan sartu irten bat eginik, urrezko arropak jantzia itzuli zen, dena argi, dena dirdaia.
‎Nolanahi ere, ez ditut argitaletxeetako programazioak eta emaitzak baztertu. Halaber, egin ditut sartu irten labur batzuk poesian, oso gutxi saiakeran eta haur literaturan. Tamalena zait mintzagai izan ditudan itzulpen eta itzultzaileak ez direla inondik ere liburura ekartzea merezi zuten bakarrak.
‎Nik, egia esateko, eguzkiari baino tentu gehiagoz, fijoago errepara  tzen diot ilargiari, nire baitarako. Eguzkiaren sartu irtenak iragarri beharra daukagu besteon  tzat. Baina, nirekiko, ilargiaren esnatze jaikitze eta bere aimaritakoak, denak dira kontuan hartu beharrekoak, baita zein kaletatik pasatzen den ere.
2020
‎Inesitak merienda hartzen zuen bitartean, Gonzalo eta Rosario elkarrekin ikusi zituen azken uneak errepasatzeari ekin zion Mikelak. Rosariorekin izandako elkarrizketaz geroztik hainbat bider ikusi zituen, Gonzaloren lanerako sartu irtenetan batez ere: nabarmen egiten zioten irribarre elkarri, begirada luzeekin.
‎Nerbioak jota ibili zen Rosario afaria zerbitzatzen, eta behin baino gehiagotan egon zen Mikela laguntzera igotzekotan, baina hura ez zen bere zeregina, eta ez zien nagusiei azalpenik eman nahi. Sukaldean sartu irtenean zebilen espektroaren isiltasunak baino ez zion ematen goiko mahai lagunen berri.
‎Badaki, sakon sakonean, bera ez dela hain desberdina haien aldean, orain jauretxeko geletan sartu irtenean harropuzturik dabiltzan Flaviako Guardia Zibikoko agintari haien aldean; patriota haiek Etxe Handiaz jabetu eta han dabil  tza, berena balitz bezala, zintak bularraldean goitik behera gurutzaturik dituztela ezkerreko sorbaldatik eskuinerantz beheraka, modu hartan pistola eskuineko eskutik hurbil geratzen zaie eta. Halaxe dabiltza denak.
‎Helenek kolpetxo batzuk eman zizkion besoan Connelli. Jendea eliz sarreran sartu irtenean zebilen, berokiak eta euritakoak baldosetara tantaka.
‎hormen inguruan eta koloreka zituen antolatuta, behinola etxeko armairuan jakekin egin zuen legez. Han, ordea, behin eta berriz usatutako arropak zeuden zintzilik, iragandunak, askotan jabe bat baino gehiago edukitakoak, haien gorputz molde ezabaezina zutenak, eta etorriko ziren bezeroek ere, dendan soilik sartu irtena egingo zutenak barne, are gehiago higatuko zituzten arropak ziren haiek.
‎Pistola zeraman batak eta ohetik altxarazi gintuen, eta zerrian belauniko jarrarazi. Eta nire burura destatu zuen pistola, eta burua apaldu nuen nik, txakur gazteen moduan, eta oihuka hasi zen Clara eta orro handiagoak egin zituen orduan gizon pistoladunak, gu izutu nahian, baina izu laborrian ginen gu ordurako, eta horrenbeste oihuren ondorioz, nire buru gainean pistola horrenbestetan dantzarazi ondoren, tiro egin zuen, eta sartu irtena egin zuen balak nire kaskarrean barrena, eta gizonek ziztuan alde egin zuten eta Clarak ia lurraren pare zegoen leihotik behera egin zuen jauzi, laguntza eske, eta ni hantxe gelditu nintzen zerriaren gainean, bizia zelako arras tiroaren ondoren nire garunaz jabetu zen txistu hotsa, eta ezin mugitu nintzelako, eta neure barren horretan ez zitzaidalako mugitzeko ideiaren pindarra ernatu....
‎Pistola zeraman batak eta ohetik altxarazi gintuen, eta zerrian belauniko jarrarazi. Eta nire burura destatu zuen pistola, eta burua apaldu nuen nik, txakur gazteen moduan, eta oihuka hasi zen Clara eta orro handiagoak egin zituen orduan gizon pistoladunak, gu izutu nahian, baina izu laborrian ginen gu ordurako, eta horrenbeste oihuren ondorioz, nire buru gainean pistola horrenbestetan dantzarazi ondoren, tiro egin zuen, eta sartu irtena egin zuen balak nire kaskarrean barrena. Eta eskua hartu nion orduan, eta neure txoriaren gainera, neure ileen azpiko orbainaren gainera eraman nuen.
‎Miaz haurdun gelditu baino lehentxeago, kiliken bila nola ari ikasi nuen. Eta haren sartu irtenek behar lekuak ferekatu eta sutan jarriko zituzten moduan egokitzen ikasi nuen. Gorputz ona da nire gorputza.
2021
‎Kanpotik, kristalezko ate bat besterik ez da ikusten, hur kolore moteleko errezel tulezko trinkoak dituena; errezel trinkoez bestaldean ez da ezer ikusten; errezelak zaharrak dira, hautsez beteak eta margulduak; agian jatetxe bat izango da, baina paretik pasatzean ez da usainik aditzen, ez kiratsik ez gozorik; bestalde, paretik pasatzean, sekula ez dut arimarik ikusi sartu irtenik egiten atetik, zeinaren goialdean baitaude marraturik beltzean eta urre kolorean izen arraro honen karaktereak: La Maison Volpé.
‎Jonanek ez zeukan jostunaren semeak bezainbateko izenik poeta gisa; bere liburu bakarrarekin literaturan sartu irten bat egina zuen, oso duina, baina jarraipenik gabea. Hala ere, jostunaren semearen begietan garbi ikusten nuen zer estimaziorekin mintzo zitzaion Jonaneri; lehen ere belarrira iritsia zitzaidan estimazio horren berri; artikulu bat irakurria nion Hegats aldiz  karian, bere herritarraren poesia goraipatuz, baina ez besterik gabe; argumentazio sendoa eraiki zuen liburu haren alde literario nagusiak aztertuz.
‎Batzuk urrutitik etortzen dira hari argazkiak egitera, eta gero beren buruei argazki gehiago ateratzera joaten dira. Herrira sartu irtenik ere ez dute egiten, ia ia.
‎geure toki berezko eta naturalean, ez? ‣ Ikusten dut erosi dituzula erosi beharrekoak, eta guk ere egin dugu sartu irtena, edo? ■Presarik etzegon, eta kalejiratxo bat egin dezakegu parke aldera edo...
‎Orain... eta hementxe, markesina atze diximuluzko hontan. ‣ Eta kutxazaineko ilarara sartu irten batzuk eginez, ezta? ■Bai, jakineko martxan, eta gexurretan, kur!
‎Oroitzen naiz goizean goiz Behobiako mugaraino joan nintzela, eta harantzean uren zabalerak, berez ttikia, arras beldurtu ninduela. Baina zorionez, tren geltokiraino ere joan nintzen, badaezpada ere sartu irten bat egitera, eta han ordutegiei begira nengoela, luze gabe Nestor izeneko gazte bat ezagutu nuen. Hastapenean txokolate eske inguratu zitzaidan, baina nire asmoei igarrita, halako batean, batere zirkin zarkunik gabe, proposamen hau egin zidan:
‎Hartara, turista jendea ohartzen ez bazen ere, Reda niregandik hamar bat metrora edo joaten zen, eta hark ohartarazten zidan polizia edo gidari ofizialen arrastorik antzemanez gero. Eta gure ohiko ikustaldia eginik, hainbat dendatan sartu irten bat egin ostean, turistei txokolatea eskaintzen genien.
‎Eta Adrianarengana joan ez joan, nora ezean eta ezbaian ibili nintzen zokoko karriketan barrena, inondik ere haren begien kolorea, haren gorpuzkera gogoratu nahirik... Azkenean joatea erabaki nuen, eta lehenago bainuetan sartu irten bat egitea; baina hango urek ere ezin izan zuten neure baitako sua itzali.
2022
‎Ekartzen du ahizparen kasua, zeina urtez luzez bizi izan den Holandan. Eta konparatzen berearekin, etengabeko sartu irtenean: " Badira hobeto itzultzea helburu duten joateko manerak; eta sekula bertan erabat egon gabe geratzekoak, nik denbora askoan egin bezala".
2023
‎Ezin jakin Carmela izan ote zen albistea bere amari eman ziona, eta handik bizilagunengana zabaldu. Ezin jabetu etxean zenbat jende zebilen sartu irtenean, somnanbulu antzean bainindoan, orain amaren gorpua garbitzera. Norak ekarritako pertza urarekin?, orain ohetik kutxara izara baten bila, hil oihal gisako harekin gorpua biltzera.
‎lehenengo, Antzuola herria zeharkatu du; gero, Antzuolatik kilometro gutxira, Basalde auzoa; aurreraxeago, Elbarrena auzoa, izendapen ugaria Euskal Herriko hainbat bazterretan, eta, azkenik, 60ko hamarkadan langileentzat eraikitako" Aparicio" auzoan iritsi da Urretxura. Handik, iparrerantz, Zumarraga herriari sartu irten arin bat egin dio, Urretxuko Udalak utzitako areto batera helduko bada. Aldagoia zain gelditu da.
‎leitzarren etorria! Mikel Olanori eta bildurikoei bostekoak, besarkadak eta musuak emanik, Basaburu Ttikian barrena abiatzeko erabakia hartuta dauka aro bidaiariak, azpiaizea lagun, baina badaki aurreraxeago, ezkerretara joz Goizuetaraino irits litekeela; hortaz, azpiko haizeari galdetu dio ea hego haizeak lagun diezaiokeen sartu irten bat egiten Goizuetaraino. Azpiko haizeak baietz erantzun dio, ongi konpontzen direla goizuetarrekin, nahiz esku pilotan lehia ederra egon bi herrien artean.
‎Sartu irten bi baino ez ditu egin Araba Gipuzkoetan, baina oraingoan alderik alde ibiliko da Gipuzkoan zehar. Nafarroan ere, beharbada, beste sartu irten bat egin lezake. Ez du hondino erabaki:
‎Ez da bidaia zuzena eta arteza herrialdez herrialde, ez: haizeen gurarien arabera, ustekabeko sartu irtenak izango dira, aro bidaiariaren beharrizanetara makurturik, bidaia lasai eta patxadatsua osaturik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia