Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Joseba Apaolaza eta Mireia Gabilondo sinesgarri daude senar emazteen azalean, komediarako duten dohaina erakutsiz. Mireia sartu irtenean dabil, senarrak esandakoa irudikatuz. Agian, lehen zatian biek bizkorrago dihardute azken txanpan baino, non testuaren atzetik doazela dirudien (Joseba bereziki).
‎Are gehiago: gure atzera aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu irtenean zebilen jende dotorearen artean. Guztiarekin, sarrera bera baino harrigarriagoa irteera bera gertatu zen:
2002
‎Oihu egin zuen. Sartu irten zebilen jendeari begiratu zion Georges Berniardek.
2003
‎Ezetariko apainduria barik: upel batzuen ganean ohol batzuk jarri, ate bi atzean (batetik onak eta bestetik gaiztoak sartu urten ibilteko). Jantziak nabarmenak eta ederrak; batzuetan astoak eta zaldiak be ataraten dituez antzokira.
‎Bulegoa handia da, hiru bat ate ditu. Sartu irten dabiltza.
2005
‎Urkok esan zionez, intsentsu ontzian elkartu behar dute, eta ez ei da zaila topatzen. Honek ere beste inurritegi baten sarrera ematen du, jendea gelditu barik sartu irtenean dabilela. Haietariko asko plastikozko poltsak eskuetan ateratzen dira.
‎Ander eta biok elkarrekin mozkortu ginen batean, bere auzuneaz hitz egin zidan. Zerriak eta oiloak etxeetako balkoietan hazten zituzten etorkinak, eurak koskortzean non nahi zegoen droga, kartzelan sartu irten ibiltzen ziren gazteak, orduan euren idoloak zirenak eta gero drogak edo bala galduren batek gazterik hilobiratu zituenak... Baina istorio bat gelditu zitzaidan gogoan iltzatuta:
2006
‎Jendea etengabe sartu irteten zebilen garagardotegian. Atarian gizon bat zegoen karta jokoak eginez, salooneko tahurren gisara mozorroturik.
‎Gure etxea aldiz, mundu bat zen, zeru izena zuen mundu ireki bat. Sartu irtenean zebiltzanei begira bakarrik susma zenezakeen bazela hemendik kanpo beste mundu bat: festa egunetan kazetariak eta toreroak gora eta behera, pikadoreak presaka, eta eskailera bakoi  tzean bultzadizoa behar zuten emakume liluragarri haiek.
2008
‎Trena gelditu berria da. Bidaiariak sartu irtenean dabiltza, eta orduan ahots ezagun bat entzun du albotik.
‎Bertsopaperak eskuz esku pasatuko dira noiznahi. Ateraldiak sartu irten dabiltza gaztetxo hauen belarri eta ahotatik. Talde giroa benetan ederra da.
2009
‎XABI. (gogotsu) Mugimendu handia egon da gauean. Furgonetak sartu irtenean ibili dira etengabe deskargatzen.
‎Azken batean, Sorkuntzaren eta Berrikuntzaren Europako Urtea izaki aurtengoa, egin dezagun gure berrikuntza prozesuak globalizatzearen alde, talde jakintza baliatzearen alde, gure erakundeko ate leihoak zabaltzearen alde, haize freskoa sartu irten ibil dadin. Guztiok estimatuko dugu haize freskoa une latz hauetan.
‎Aktoreentzat erronka handia izan dela dio zuzendariak. . Izan ere, istorio latza izanik, sentimenduak ikaragarri lantzen dira, eta zaila da sartu irtenean ibiltzea?.
‎" Maite dut, maite...; maite, egaztiak egadak aña;/ maite..., illargiak kuku igaria gauan beste". Eskerrik asko Juan Arana Ezpeleta, Loramendiri, ilargia laino artean sartu irtenean zebilela eta," kuku igaria" asmatu ziolako... Barre ere egin nuen, mendialdeko herrixka batean, asko maite ez zuten apezari," kuku beltza" deitzen ziotenean ere...
2011
‎Baina gehien gustatzen zaidana, sartu irtenean dabiltzan bezeroen nondik norakoak asmatzea. Tabernan egiten dudan arratsalde partean ibili ohi da jende gutxien, eta zerbait hartzera sartzen diren batzuk ez ohiko bezeroak izaten dira, pasadizokoak.
2012
‎Normalean baino urduriago zegoen aita, halaxe igarri zitekeen bere ahotsean. Sukaldera sartu irtenean zebilen. Ama, berriz, sukaldean zen.
‎Krisia gure aho eta belarrietan etengabeko sartu irtenean dabil, krisi ekonomikoaz hitz egiten da, badirudi krisi ekonomikoa gaindituz gero hauekin gure problemak ere gaindituko direla. Kontua zera da ordea, ez dela soilik krisi ekonomikoa.
2013
‎–Oraingoz behintzat erabat ezinezkoa da. Jendea sartu irtenean dabil horrelako tokietan, ezin dut ezer ziurtatu. Etxean egin duzu kirola.
‎Batzuetan, neure bihotza Eunateko monasterioaren antzekoa dela iruditzen zait, eta ehun ate horietan jendea, sentimenduak, ametsak& ordenarik gabeko sartu irtenean dabiltza, eta poza nahigabearekin nahasten zaidala, eta ozpina eztiarekin.
2014
‎–Izan litekek, eten zion neskak?. Ederto, haietako edonork eskubidea dik, oraintsu atera den horrek esaterako (batek zakik nora joan den); zerrendako edonork eskubidea dik sartu irten ibiltzeko, nahi duen bezala, baina nik adiskide bat ikusi nahi diat, eta hemen zaukatek zerbitzari mengel, burugabe, jopu bat niri sartzen ez uzteko.
2015
‎Sigi saga labur bat eginez, kobazuloaren muturreraino heltzen zen galtzada. Enara talde handi bat kobazulotik sartu irtenean zebilen. Kobazulo barruan, harriz eta egurrez eginiko etxearen aurrealdean, Mikeleteak zeuden; firme eta beren lana betetzeko prest.
‎Behin esna, edo erdi esna, ahalegintzen zen Odile Mores bakarrik izaten buruan, ametsera berriro itzultzen, ametsa bere nahietara ekartzen. Bazituen une gozoak, baina aurrera egin ahala, esaterako Odile Moresen baitan sartzekotan zebilela, zakila Gaztegi izan zitekeenaren uzkian zerabilela ohartzen zen, makila, Odile Moresena, berean sartu irten zebilen bitartean. Enegarrenez esnatu zenean, artean eguna argitzen hasi berri, ametsetara ez itzultzea erabaki zuen, horixe baitzuen modu bakarra Odile Mores eta bere artean beste inor sar ez zedin.
2017
‎ezagun zahar bat, urrutitik aztertzen ninduena. Ia solairu guztietan gelditu zen igogailua; sartu irtenean zebilen jendea. 11 pisuan ni bakarrik jaitsi nintzen.
2018
‎Musuz elkar jaten ari ginela, noiztik noizera, begiak irekitzen nituen bere begietara so, ameskeria bat barik, benetakoa zela egiaztatzeko; eta gu modu hartan ikusita harrituki, Christianen atzetik itzalak sumatzen nituen arinki. Badirudi, komunera zihoazen bezeroak eta sukaldera sartu irtenean zebiltzan zerbitzariak zirela; baina niri orduan ezer gutxi axola zitzaidan. Niretzat, gerizak baino besterik ez ziren.
‎XIX. mendearen azkenera arte, aipatutako hiru herrialdeetan, behin behineko lanetan aritzen ziren pobreen parte ziren prostitutak. Klase hartako emakumeak sartu irtenean ibiltzen ziren prostituzioan, beste lanbide batzuetan sartu irtenean ibiltzen ziren bezalaxe, eta prostitutak ez ziren jotzen emakume mota berezitzat: ez zeuden bereizita beste langile batzuengandik, ez eta langile klaseko komunitateetatik ere.
‎XIX. mendearen azkenera arte, aipatutako hiru herrialdeetan, behin behineko lanetan aritzen ziren pobreen parte ziren prostitutak. Klase hartako emakumeak sartu irtenean ibiltzen ziren prostituzioan, beste lanbide batzuetan sartu irtenean ibiltzen ziren bezalaxe, eta prostitutak ez ziren jotzen emakume mota berezitzat: ez zeuden bereizita beste langile batzuengandik, ez eta langile klaseko komunitateetatik ere.
‎goizago etorriak ziren, bilkuraren nondik norakoak ahalik eta ongiena prestatzeko. Beti bezala, jaun horiek ez zuten ia ahaleginik egin nire aurrean ezer ezkutatzeko geletan sartu irten nenbilelarik haiek eztabaidan murgildurik zeuden bitartean, eta, beraz, ezinbestez antzeman nion, nolabait ere, prozesuko urrats horretan nagusi zen aldarteari. Lord jauna eta beraren kideak, noski, ahaleginean ari ziren etortzekoak ziren parte hartzaileen berri elkarri artoski jakinarazteko; baina, alde handiz, haien ahaleginen xede nagusia pertsona bakarra zen, hain zuzen, monsieur Dupont, frantses ordezkaria?, eta orobat haren sinpatiak eta antipatiak.
‎Basoaren erdian etxe bat dago. Jendea sartu irtenean dabil, eta PKKko fundatzaile bat, Ali Haytar Kaytan, jada zahartuta eta makuluarekin dabilela, topatzen duen mundu guztia besarkatzen ari da. Aurpegi batzuk ezagunak egiten zaizkit, baina ez dakit nondik; eskua irmoki ematen didan emakumearena adibidez; gero hurbildu, eta belarrira esaten dit:
‎Jean Marc zoro moduan ari zen barrez,, les dauphins, les dauphins? oihuka, eta itsas ugaztunen mugimendua imitatzen zuen, besoekin eta gorputzarekin gora eta behera eginez, uretan sartu irten zebiltzan haien antzera.
‎Turistak gara geure bizitzetan, sartu irtenean gabiltza, beste batenak dirudite gertatzen zaizkigunek, distantzia izugarriz bizi dugu geure bizitza. Esperientzia berriak bizitzea nahi duela esaten du gaur egungo jendeak, denek diote gauza bera, esperientzia berri bat.
‎Turistak gara geure bizitzetan, sartu irtenean gabiltza, beste batenak dirudite gertatzen zaizkigunek, distantzia izugarriz bizi dugu geure bizitza. Esperientzia berriak bizitzea nahi duela esaten du gaur egungo jendeak, denek diote gauza bera, esperientzia berri bat.
2019
‎Uretan sartu irtenean zebiltzan dozenaren bat arraunen hots nahasezinak traineru baten etorrera salatu zuen. Anek lanbro artera so egin zuen, baina ez zuen ikusi.
‎Kontua da euskaraz lan egiten duten fikzio gidoilari gutxi daudela herri honetan. Eta beste askok ikasgai hori daukagu gainditzeke, niretzat behintzat arantza handia da euskaraz ez idaztea, euskaltegietan sartu irtenean ibiltzen naiz. Azkenean, ahalik eta irtenbiderik onena topatzeko ahalegina egiten da.
‎Horrek esan nahi du harrezkero ez dutela eguna basoan igaro beharrik izango. Haien bizilekuak sekretua izateari utzi dionez, soldaduek irribarre eta agur egiten diete, neskak sartu irten dabiltzanean.
‎" Xextra nahi badute izango dute". Jende ezezaguna zen, eta urrunetik helduak ematen zuten, edo galduak, okerreko atera jotzen baitzuten, eta baita besaeria ere, ezen gizalege eta jendetasunari erreparatzeke sukaldean sartu irtenean zebiltzan, berek beretzat ateratzen zituztela ardoa eta gazta puskatxoak. Presaka mastekatuz ateratzen ziren eta, presa berberaz, elkarrekin hitz egiten zuten, ahotik txistu berdexka eta ogi apurtxoak botaz.
‎Peoi pobreek beretzat sentitzen zuten, baina, gertaera, eta ospatzekoa zen festa hura berei zegokien. Une horretan deitzeke sartzeko baimena zuten, beren ferra botekin paisaia alfonbrak zapaltzeko, ispiluetan beren buruen isla ikusteko eta sukaldean nahieran sartu irtenean ibiltzeko. Hildakorik ez zen inor etxean, eta berek, baimenik eskatu gabe, inbaditu egin zuten.
‎Zazpi egun eman zituen bulegoaren atean. Autoritateak sartu irtenean zebiltzan, baina begiratu ere ez zioten egiten. Halako batean, itxaroteaz gogaituta, prefektuarengana aurkeztu zen, baina honek ez zuen ikusten.
‎Polizia inguruan izanda, zelan moldatzen zarete basotik sartu irtenean ibiltzeko. Egunerokotasunean ez da arazo handirik. Tren geltoki bat dago inguruan, eta handik 15 minutu daude oinez, basoaren ondoko egitura legal batera ailegatu arte.
2020
‎Haurdun geratu eta abortatu arteko borroka ezagutuko diogu. Eta beste lerroa, bakarrizketa, itxuraz neskaren istorioarekin zerikusirik ez duena, baina baduena, sartu irtenean baitabiltza ideiak, esaterako eleberriaren izpiritua harrapatzen duena: " Nik mila aldiz nahiago dut oraingo gazte hauen errebeldiaren arriskua gure garaikoen antzutasuna baino".
‎Labe horien distira gorriak gelako sabaian ikusiz hartzen genuen lo umetan. Egunez, alderantziz, Neguriko distirek erakartzen gintuzten, eta tarteka Abrako Itsas Klubeko sarreran sartu irtenean zebilen jendeari begira egoten ginen. Haien autoak miresten nituen nik.
‎Nerbioak jota ibili zen Rosario afaria zerbitzatzen, eta behin baino gehiagotan egon zen Mikela laguntzera igotzekotan, baina hura ez zen bere zeregina, eta ez zien nagusiei azalpenik eman nahi. Sukaldean sartu irtenean zebilen espektroaren isiltasunak baino ez zion ematen goiko mahai lagunen berri.
‎Helenek kolpetxo batzuk eman zizkion besoan Connelli. Jendea eliz sarreran sartu irtenean zebilen, berokiak eta euritakoak baldosetara tantaka.
2021
‎Eta, hortaz, lau aktoreen lanak hartzen du erabateko garrantzia. Sartu irtenean dabiltza pertsonaia batetik bestera, gainera. Altsasuko gazteak dira orain, eta poliziak eta haien bikoteak hurrengo segundoan, keinuak, ahoskera, mugimendu eta janzkera trantsizio minimo bat egin ostean.
2022
‎Etengabeko jarioa dirudi, behin eta berriro berritzen baita jende oldea: arropa dendetatik sartu irtenean dabiltza kontsumitzaile potentzialak; gisa bereko beste marka batzuetako poltsekin sartu, eta are zama handiagoarekin irteten dira batzuk, eta asteroko ohitura bilakatu zaie zenbaiti. Moda lasterreko dendek arropa merkea izaten dute eskuragai sarritan, eta eskaintza agorrezina da beti:
‎Gauza asko leporatzen dizkigute tabernarioi. Asteburuetan, gauez tabernako atea itxi gabe izatea egotzi digute, langileak terrazatik tabernara edo biltegitik tabernara sartu irtenean dabiltzanean. Gauza bera gertatzen zaigu tabernaren itxiera orduarekin.
‎Ilundu zuenean, sartu irtenean zebilen Xabier eserita jarraitzen zuten gurasoei hurbildu eta bere aitari hitz egin zion lehenengo aldiz bertan zeudenetik.
2023
‎Gizon zaharra eta txakur zaharra. Ura etengabeko sartu irtenean dabil tenperaturaren maila orekatu eta erradiazioa mugatzeko. Panela zaindu du Billek:
‎Eszenografikoki sotila da gorri beltzeko muntatzea: oholtzaren erdian, kaiolak ahalbidetzen du barru kanpo dikotomia, preso ala libre sentitzearen antonimia; finean, ezkutaleku garden bat da, non aktoreak sartu irtenean ibili diren etengabe. Antzezlanak erritmo arinari eusten dio zati musikatuek lagunduta.
‎Zenbatez errazago liratekeen gauzak Brendak guzti guztia baleki! Jakingo balu Brendak Limaren ama biologikoa jainkosa bat dela eta eguraldian eragin dezakeela Limak, eta orain jaso dituen guraizeekin edonoren burmuinean sartu irtenean ibil daitezkeela! Baina ezin dio bere lagunari halakorik kontatu.
‎Emakume askok, premiaren premiaz, besteek barre egiten dutenean barre egiten ikasi dute, ezetz esaten dirua horren beharrezkoa ez denean. Sartu irten dabiltza, bestelako beharrek egunerako nahiko ematen ez dietenean. Larrutan egitea bizibidetzat dutelako udaleko zerrendetan ageri direnak ez dira horrenbeste.
‎Zerbitzari jarduten du ostatuan eta dendan, harrikoa egiten du, sukaldean aritzen da, barazkiak zuritzen ditu. Aitak eta amak elkarrekin jarduten dute negozio berean, non sartu irtenean ibiltzen diren alde batetik gizonezkoak, eta bestetik emakumezkoak eta haurrak, eta zurrunbilo horrexek osatzen du nire mundua. Zur bereko ezpalak dira, ezaupide eta kezkabide berberekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia