Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2010
‎Bada, hala ere, 1893an munduaren eta biziaren bilakaeraz hainbeste zalantza filosofiko zituen hamazazpi urteko Etxepareri, ez zion orduko eztabaida zientifiko superinteresgarrien gaineko inongo aipamenik egin. Horren ordez," jakitatean ez zela barnegi sartu behar; hobe zuela Eliza Ama sainduari bi begiak hetsirik jarraikitzea" aholkatu zion, Piarres Lafitteren esanean. " Begiak hetsik eta kito!"
‎Etxeberria Josebarena edo Triku Agustinena bezala. " Zuek propaganda sartu behar duzue ontzitegian jarraitu zuen Papik— Eta ez pentsa erraza izango denik. Istiluak hasi zirenez gero kontrol handia dago."
‎Ene izarpean ezinik, hirian sartu behar, eta garaiz.
‎Lankideok, aitortu beharra dago" bide barrijak" aurkitu beharra daukagula euskararentzat... Tira, barkatu erredundantzia; Lauaxeta alperrik aipatu eta hanka sartu behar, bekatu gisa!
‎Zoritxarrez aparkalekurik aurkitu gabe ailegatu gara La Salve kuarteleraino eta Castaños inguruko kaleetan sartu behar izan dugu. Bertan bai, luze gabe zabaldu zaigu hutsunea beste autoen ilaran.
‎Galdetu nion ea Pirinioetako txikitzaileen multzo berean sartu behar al ginen euskaldunok ere.
‎Noski. nondik sartu behar nuen ba?
‎Profesional arrotza euskalduna baino hobea da? Hori da kontzientzietan sartu behar dena: haiek frantsesak izanki, xuriak izanki, gu baino gehiago direla.
‎Gerla egoeran edo behar larria izanez gero, lehenengo erreserba hau berehala integratuko zen Ejertzitora. Espainian 120.000 mutiletik gora sartu behar izaten ziren soldadutzako sorteora urtero; 137.000 1909an. Egiatan, hirutik bat baizik ez zen praktikan sartzen, erredentzioak, emigrazioa eta abar medio.
‎—E, Hodja! Ongi zagok harriak ezkutatzea, baina kendutako lurra non sartu behar duk?
2011
‎Izadia ere, Noeren ontzi hartan sartu behar izango balute bezala, yin ala yang, elkarkide kontrajarrietan dago antolatuta binaka, bikoteka: arra eta emea, argia eta iluna, eguzkia eta ilargia., auskalo zein eurite unibertsali aurre egin ahal izateko.
2012
‎Ez da Michelangelok pintatutakoa, aingeruz eta sainduz betea, Jainkoa ere bertan dela Adami agur egiten...". Hura ere sartu behar zuen artikuluren batean.
‎Azkenean denak zeuden engainupean nonbait. Eta sare orokor horren barruan, eta soilik Kubako irlan zihardutelarik, sartu behar da Hemingway eta bere lagun euskaldunek beren aldetikosatu zuten sare propioa" The Crook Factory" (Amuaren Faktoria). Espioitza sare bat beste zabalago baten barruan sartuta eta delako hura beste baten parte zelarik.
‎Pittin bat zehaztuko ditut banan banan. Irakurgarritasuna (I) kontzeptu zabala eta irekia da, non sartu behar diren estiloa, argumentua eta hau aurrera eramateko segitzen den bidea. Jakina, irakurgarritasunaren arloan mota desberdinak kabitzen dira, batzuetan irakurleak lan gogorrago egin du irakurgarritasun maila horretan ez galtzeko, beste batzuetan baino nekosoago egingo zaiola, alegia.
2013
‎—Nondik sartu behar da. Hortik?
‎Kezkagarriena, halere, bere buruari mina egiteko mania hura zen. Ohi baino zoratuago zegoela iruditzen zitzaienean, pareta akoltxatuko gela huts batean sartu behar izaten zuten erizainek.
‎—Zuk ez al duzu sartu behar? —hots egin nion Adriani.
‎Euskal telebista esparruaren etorkizuna pentsatzerakoan osagai desberdinak sartu behar ditugu jokoan. Internetek eta baliabide teknologiko berriek telebistari ekarriko dioten birkokatzea pentsagai moduan hartu behar dugu batetik.
‎Hitzontziko eledunari esan diote ea zergatik ez diren bizitzera inguru herrietara joaten, baldin eta hainbeste miresten badituzte; Jakineltzekoari esan diote ea zer aurrerapen daukan berak, baldin eta aurrerapen guztiak onak direla badio; eta Ustepuxikakoari, berriz, Kokoherriz lotsatzen bada joan dadila Kanpoherrira, ez duela inork deitoratuko eta. Tartean sartu behar izan dute batzuek, lasaitasuna birjartzearren. Isilaldi baten ondoren, ordea, hainbeste zirraratzen dituen Gilen Parisen gaira itzuli dira.
‎Kokoherriko auzapezak tartera sartu behar izan du deiadarka, haserre talka gordina ekiditea lortu nahirik: " Isil zaitezte guzti guztiok, arren, isildu jada behingoz".
2014
‎Kultura eta Kirol zinegotzia suzirien emanaldi bikaina ari da iruzkintzen bertako kanalean. Meritu handiagoa, zoritxarrez aurrekontuetan sartu behar izan dugun murrizketa kontuan hartzen badugu.
‎Inpresio hori ematen didate batzuetan binakakoek bertsotan ere eta lanak kolore interesgarriagoa hartzen du. Escualdunac en orokorki egoerak eskatzen zuen bertsolari paper aldaketa, gai horretan ez zen borroka frentaletik komeni, senaz hartu zuten bertsolariek, nehork ez zien erraten nor ziren edo noren larruan sartu behar zuten.
‎Ez dea beste konfliktorik hurbiltzen edo urruntzen gaituenik, ez dea jendartea aldatua, globalizazioak ez ditua gure herriak berdin jo? Gaiaren bila joan behar dugu Zepai eta Txapelek bezala beren kadiran, konflikto horietan sartu behar dugu hitz eta gorputzez, eta artez, brentsatu behar dira azken limoi ur tanta ekarrarazi arte. Bertsolarien hitzek leundurik.
‎Goian zitatzen genituen Larramendik Irisarrin kantatu bi lerro haietan poesiarik ez da, baina bertsolaritza anitz bada. Bertsolarien, eta horren bidez toberaren ulertzeko, ahozkotasunaren esparrura sartu behar da eta hau zaie eskastu Herelle bezalakoei, kultura jakintsua beti izan baitute eredu.
‎Funtzionatzeko prestatua izan behar du. Dario Fok erraten du Commedia dell Arte n lazziak landuak zirela zeren plazan beti gertakari berak baitira, haurra nigarrez ari, mozkor bat sartzen eta badakite gertatzen delarik 15 ezena sartu behar dutela. Inprobisatzen badute ere, zer gerta ere, kasu gaitzeneko segurantza daukate.
‎Ostatuko ziminokeriatik bazuen, komikitik ere, deklamazio zaharretik anitz. Denbora berean gorputza sartu behar zen. Eta eskutan genuen apurra uzten.
‎Jondoni Salbatorek du neska salbatzen eta mirakulu honen oroitzapenean Baxenabarreko neskek seme legitimoa Xalbat deituko dute. Neskek sartu behar zuten etxera" arratseko zeinua gabe". Ez zen destenorez kanpoan ibiltzen neska onestik.
‎Desagertu aitzin, museoan sartu behar dira, gertatzen ahal zaien gauza hoberena da. " Note sur la maniere dont le theAtre basque pourrait etre npresente au Musee de Bayonne", 30 artikuluan, argi eta garbi ageri da, herri edo euskal gauzei ematekoa zaien museo tratamendua, garaiko ideien arabera:
2015
‎Zer dela-eta desafekzio hori? Modu ulergarri batean erantzun ahal izateko, hemeroteka ordu mordoa sartu behar izan dut eta bai datu bidez lerro hauetara plegatu ere orduko oroitzapen lausoa. Izan ere, nire hoztasunaren arrazoia urte haietako egunkarietan plazaratu zerbaiten gomuta izan da, ordukoaren oihartzun ia ezabatua.
‎Esate baterako, Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburu ospetsuaren asturierazko bertsioan" kroketean" barik" boloetan" jokatzen dute protagonistek: izatez, jatorrizkoan zortzigarren kapitulua" erreginaren kroket zelaian" gertatzen bada ere, asturierazko itzultzaileak nahiago izan du erreginaren bolatokian kokatzea, eta hori dela-eta zenbait egokitzapen sartu behar izan ditu. Ohar batean adierazten du aldaketa liburu amaieran:
‎Bizidun orok badu inguru sen bat, hau da, ingurua bere baitan sartu behar du bizi beharrez, inguruarentzat da egina. Jacob von Uexkull biologoaren tesietan49, bizidun orok harreman semiotikoa du inguruarekin, bizitzak horretara bultzatzen du; asmoz eta gogoz zabaltzen da ingurura eta hala bere egiten, baina betiere," biltze semiotiko funtzionaletan", hau da, biziduna eta ingurua zeinuz eta ekintzazko lotura batean biltzen dira.
‎euskal identitatea hainbat praktikarekin berdinduko dudanez gero, euskal Zer identitarioa praktikan zertan den eta zelan ibiltzen dugun aztertuko dut. Baina lana bera ere zergintza horretan sartu behar dugunez, eta disimulu barik haren aldekoa denez, esan dezaket jakintza hori interesatua dela, euskal Zera zertan den argitu nahi badut, hura praktikatzen, hedatzen eta mundu bihurtzen nola jarrai dezakegun argitzeko dela. Lana, alde horretatik, euskal Zeraren apologia bat da.
‎Elisabeth Reichartek ez zuen aurreplagiatu nire kontaketa. Nik sartu behar ditut zirkunstantziak, xehetasunak, leku eta data batzuk, zenbait izen eta gertaera zehatz, elkar ulertuko badugu irakurleak eta biok. Zertaz ari garen jakin dezagun.
‎Baina memoriaz lehenengo pertsonan baizik ezin da idatzi. Jantzita sartu behar da urmael ederrean: ezin bilatu memoriaren hondakinetan ur geldian edo ustelduan ukondoetaraino edo betondoetaraino lohitu gabe.
‎Programak azken epigrafea eskaini zion Europa eta munduari: Espainia Europar Kidegoan sartu beharra zegoen, eta harreman kordialak atxiki herri guztiekin, batez ere" Populu hispanikoekin", eta arreta bereziaz Hirugarren Munduari.
‎Ministro irudi zuen, eta ez zen izan, erredentore sartu beharrez. Askietsi zen zinegotzi elibatzuk ateratzearekin Sakanan eta Iturengo errekan eta Iruñean.
‎Politikaren balorazioan anbibalentzia sartu beharraren adibide ederra zait correismoa.
‎Legearen sarreran, klase politikoari, eta bereziki Correa presidenteari, gantxoa sartu behar zaie nire ustez, egoera irakurtzeko arrazoibideak gordin planteatuz.
‎Orain urrunduago sentitzen naiz, objektiboago edo, patxadatsuago, kooperatiben gaiarekiko. Eta debate ideologikoan sartu behar badugu, izan gaitezen exigenteak gure buruarekin, eta zintzoak autokritikan.
‎Hura leku zoragarria zela eta dela diote denek, bai interneteko turismo gidek ere. Hau ere ederra da, baina hemen bizimodu berrira sartu behar izan dute. Lur beroagoari dagozkion landaketak, etxalde txikiagoak, etxeak pilatuago.
‎Demagun datozen urteetan erabakitzen dutela baietz, lehen eta bigarren hezkuntzan nasa hizkuntza sartu behar dutela,% 80an ez bada% 60an edo% 40an (orain ‘hezkuntza propio’ deitzen duten horretan ematen den asteko ordubetetik askoz harago). Zein litzateke botila lepoa?
‎Jarraian, Lete izeneko iturri batetik edan behar du iragana ahazten lagunduko dion ura lehenik eta behin, ondoren bidaian ikusi eta entzun duen guztia gogoratzen lagunduko dion bestelako ura edateko. Azkenik labe moduko zulo batean sartu behar ditu hankak barneko ibai zurrunbilo batek xurgatu dezan. Hiltzear dagoenean, edo hori uste duenean erregutzaileak, etorkizuna eta bestelako misterio batzuen erantzunak agertzen zaizkio.
2016
‎Mezu hura mezu makurra zen, kalumnia bat Ugarte bezalako pertsona bati buruz ari zirela, baina gauzak hala ez planteatzera pentsatu zuen Carlosek, arrisku guztien oinarrian zeuden bi gertaerak kontatu behar izango zizkion Mikeli, hots, berak hoteleko sukaldean afari bandejengatik Nuriarekin edukitako liskarra eta, batez ere, Jon eta Jonek Pascalekin izandako gau enkontrua, eta bigarren aukera hori lehenengoa baino txarragoa iruditzen zitzaion segurtasunaren ikuspuntutik. Mikelen burukotean zera sartu behar zuen, egoera delikatua zela eta neurriak hartu behar zirela lehenbailehen. Hortik aurrerako guztia, hobeto zegoen burukoteaz kanpora.
‎—Zakur horiek ipurtzulotik sartu behar zenituzke esan zion Ezpainasek irribarre bat iragarriz. Baina azkenean ez zuen irribarrerik osatu.
‎—Baina ez pentsa arazoa hain erraz konpondu denik. Stefanok esaten duenez, Poloniako enbaxadak sartu behar izan omen du eskua. Bestela ez omen zen konponduko.
‎" Begira, orain gauza bat proposatzera nihoak finantzetako errege bezala, zeren hi Carlos atrakoetako errege haizen bezala eta hi Guiomar alias Foksi alias Fangio txofertzaren errege haizen bezala, ni finantzetako errege nauk. Ba nik uste diat hotela segurtasun guztiarekin erosi nahi badugu, aurrena, Carlos, eta hinki hankarik gabe esango diat, eta konforme ez bahago karpeta itxi eta ahaztu egingo diagu gaia, ba aurrena hire anaia sanatorio psikiatriko batean sartu behar dugula. Bai Carlos, utzidak dena esplikatzen, sanatorio batera sartu beharra zeukagu, hori duk, ero legala bihurtu, ulertzen duk Carlos; bazekiat hau gogorra egingo zaiala baina konprenitu beharra daukak Kropotkik burutik nahastuta daramatzala azken bi edo hiru urteak, eta dagoeneko egundoko denuntzia pila izan dituela, berarekin yoga egiten ibilitako jendeak berak ere denuntziatu egin duela eta desastre bat dela eta gaizki bukatuko duela; orduan alde batera guk mesede bat egingo geniokek legalki ero deklaratuz eta sanatorio batera eramanez, sanatorio pribatu batera, Biarritz ondoan zegoen La Rosairie haren antzeko batera, eta bestetik, eta hau duk guri komeni zaigun aldea, eta putre bat bezala sentitzen nauk hau aipatzean, baina halere esan beharra zeukat, ba bestetik legalki eroa den batek ezin dik dirurik gastatu, ezin dik dirurik ukitu, ezin dik dokumenturik sinatu, esparru ekonomikoan ezin dik ezer egin bere kabuz, eta beraz kasu honetan hi izango hintzateke, Carlos, bere berrogei edo berrogeita hamar milioien administratzailea, ez zekiat ulertzen didazuen".
‎Ba nik uste diat hotela segurtasun guztiarekin erosi nahi badugu, aurrena, Carlos, eta hinki hankarik gabe esango diat, eta konforme ez bahago karpeta itxi eta ahaztu egingo diagu gaia, ba aurrena hire anaia sanatorio psikiatriko batean sartu behar dugula. Bai Carlos, utzidak dena esplikatzen, sanatorio batera sartu beharra zeukagu, hori duk, ero legala bihurtu, ulertzen duk Carlos; bazekiat hau gogorra egingo zaiala baina konprenitu beharra daukak Kropotkik burutik nahastuta daramatzala azken bi edo hiru urteak, eta dagoeneko egundoko denuntzia pila izan dituela, berarekin yoga egiten ibilitako jendeak berak ere denuntziatu egin duela eta desastre bat dela eta gaizki bukatuko duela; orduan alde batera guk m... " Bai, Ugarte", Carlosen erantzuna bere lagunaren azalpen luzeari," bazekiat nora hoan, hik nahi duk bankuei kendu diegun dirua Kropotki eta bion heredentziaren bitartez kamuflatzea.
‎Hire anaiaren kasua, esate baterako. Taldeak erabaki bat hartu zian eta hi izan hintzen ipurlana egin zuena eta anaia psikiatrikoan sartu behar izan zuena.
‎Gerran ordea, hildakoak egon ohi dira. Enpresa bat edo are okerrago, gizarte oso bat, konkurrentziaren gatazka galdu eta zaharberritze bide batean derrigorrez sartu behar denean, ekoizten dituen produktuak edo ekoizteko prozedurak eraberritu behar dituelako, garbi ikusten da gerraren eskema berberetan nola diraugun. Aberastasun orokorra handia izan arren, miloika lagunek egoera latzak pairatu behar dituzte, merkatuaren mekanismoek, oreka berria erdiesten duten bitartean.
‎Egoera hau, noski, aldatu egin behar da. Balio sorreraren irizpidea, onura sozialaren irizpidea sartu behar da diruaren ekonomian, eta irizpide horren araberako zerga politika ezarri. Balioa sortzea eta onura soziala ez dira gauza bera, sortutako balioa nola banatzen den ere begiratu behar delako.
2017
‎Sekula ez zitzaion gustatu auzoan autoa erabiltzea. Lanerakoan ere metroa hartzen zuen, etxera bueltan auzoan autoz sartu behar ez izateko.
‎" konpasean sartu beharra ere bertsolari batentzat izan litekeen gauzarik txarrena da. Ba al dakizu musikariek zer esaten duten?
‎Remedios gotorlekuko kanoi zulo gehienak zehetu zituzten eta harresian bertan hogei metroko arrakala handia egin zuten. Handik sartu behar zuten errealistek, gotorlekua hartuko bazuten!
‎Bonbardaketaren ondoren, Liñan jeneralak azken erasorako prestatu zituen bere soldaduak, hiru multzotan banaturik. Horietarik sendoena, erdikoa, harresian egindako arrakalatik sartu behar zen. Beste talde biak, hegaletatik erasotzeko itxurak eginez, insurjenteak engainatzekoak baino ez ziren, erdikoak egiazki oldartu bitartean.
‎Foucaultek ederki aztertu zuen Michel Youngek definitutako ordena hori, meritokrazia. Modernitateko meritokraziari dagokionez, eliteak masa modernoaren azalean sartu behar zuen masaren artean elkar ulertzerik ez zegoela aldarrikatuz, beraien bizi esperientzien interpretatzaile egokiak ez direla eta elite aditu baten beharra zutela. Ekin zitzaion, beraz, ume eta gazteen testen bidezko sailkapenari.
2018
‎Arostegui (2012), Casanova (2002 y 2014), Espinosa (2010), Gomez Bravo y Marco (2011), Mir (2000), Preston (2011) eta Vega (2011). Errepresio horren kontzeptualizazioaren, XX. mendeko beste oldar errepresibo handiekiko konparazioaren eta genozidioaren edo gizateriaren aurkako krimenen kategorian sartu behar ote den eztabaidaren inguruan, oso aintzat hartzekoak dira Miguezek (2014) eta Marcok (2015) egindako azken ekarpenak.
‎Udalak jada martxan zeuden Iruñerriko ikastolei dirulaguntza ematea onartu zuen(" Concesion y abono de subvenciones a las ikastolas San Fermin, Paz de Ciganda, San Juan y Blanca de Navarra S.A. por un total de dos millones de pts." 317). Zinegotzi batzuek poza adierazi zuten Osoko bilkuraren erabaki hori zela-eta, eta, horrez gainera, Estatuak subentzionatzen zituen ikastetxeen artean ikastolak ere sartu behar zirela jakinarazi zuten. Izan ere, 1977/ 78 ikasturtean, aipatu Iruñerriko lau ikastolez gain Arrotxapeko ikastola ere bazegoen.
‎Diferentzia da Euskal Herri penintsularreko bankuek aiseago ematen zituztela maileguak, eta beraz, Gipuzkoako edo Bizkaiko bikoteek etxebizitza" eros" zezaketela, horretarako leporainoko zorretan sartu behar bazuten ere. Euskal
‎Ez zen, umetan Laiarekin egin behar izaten zuen bezala, arriskutsuak edo debekatuak ziren gauzak egitera ateratzen zirelako. Martarekin ez zuen ausardia probarik egin behar izaten, ez zuen etxe abandonatuetan sartu behar izaten. Abandonuak anil koloreko lorez betetzen zituen etxeetan.
‎" Kolhoz baltsan sartzeko agindu eutsen guztiei ta geienak nai ta ez sartu bear izan dira."
2019
‎Eliseok, berriz, Valdesalceko bere sozioa gogoratu zuen, Basilio. Gizon ona, Lay bere zakurra ondo zaintzen zuena; baina martxoa ailegatutakoan arkumeei kutxiloa sartu behar izaten zien, gauza tristea. Berari hasieran, hamalau urterekin aitak Valdesalcen bakarrik utzi zuen garaian, jasanezina zitzaion eginbehar hura.
‎Irudietako bat latza da. Erresonantzia egin behar diotela eta, zilindro batera sartu behar du Daisyk ia biluzik, eta istant batez haren haragi zintzilikario eta mardulkeriak ikusten ditugu. Alde batera, Willendorfeko venusaren antza du, eta programa ikusten ari direnen artean Frantzisko Asiskoaren arimakideren bat balego, seguru aski hitz goxoekin mintzatuko litzaioke Daisyri:
‎Daisy erdi biluzik dago zilindroaren ondoan. Aldi honetan ere barrura sartu beharra dauka erresonantzia egiteko. Antzematen da 207 bidaian 76 kilo kendu dituela gainetik; ez dela jadanik Willendorfeko venusa, Maltakoa baizik.
‎arreta lanegunaren luzerari buruzko eta emakume zein haurren enpleguari buruzko legedietan jartzen zuen. Lan merkatuen eta lan baldintzen antolakuntzan estatuak eskua sartu behar zuenaren adibidetzat zeuzkan legediok, kapitalaren beraren eta langile klaseko familien interesen alde. Kapitalen arteko lehien ondorioz (garaian gainbalio absolutua zen lehia ildo nagusia, gainbalio erlatiboa baino), norbanako kapitalisten artean inork ere ez zuen lehena izan nahi lanordu murrizketak egiten, emakume zein haurren lana gutxitzen edo lan baldintzak hobetzen.
‎Borda zaharrera xuxen arraio iristeko argibideak. Nongo gurutzetik eskuinera egin behar duten, nongo saihetsetik abiatu gero, zein biribilgunetik ondoren, eta ezkerreko zer xenda harrizu eta lohitsutik barrena sartu behar duten, azkenik. Galbiderik gabeko azalpenei eta hitzen erakutsira lotuta egin du bidea Marilynek.
‎Bere bertso eta azal beltzaranera aparretsirik baitago. Bertsotan ziria sartu behar dueneko begirada salatarira. Bere ateraldietara.
‎Gure aztarnategian hondoko geruzak begi bistan ditugula, eta hizkuntza osagarriak agertzen ari zaizkigula konfirmaturik, gure lanarekin jarraituko dugu; hori bai, ez dugu inoiz ahaztu behar, lehenengo esaldietara joatea izan dela hasieratik gure helburua, eta hori lortu nahian, derrigorrez, bi arlo hauetan sartu behar dugula:
‎Adibide hau, doike, erabili dugu garai haietan bizitzen ari zirena ulertzeko; bada, garai hartan gure burua kokatu eta gero, konturatu gara da/ zen oposizioa ez dugula orainaldi/ iraganaldi oposizioan sartu behar, bizirik/ hilik oposizioan baizik.
‎2) Pertsona izenordainak: " beldur naiz" belaunaldiaren hiztegian ni pertsona izenordaina sartu behar dugu. Horregatik, aipatutako belaunaldi guztien hiztegietan sarrera hau da falta ez dena.
‎" Cassa de Arrechea" (PE 1577). Halakoetan, izena beste mordo batean sartu behar izan dut, badaezpada ere, jatorrian euskarazko marka zein ote zen ez baitakigu ziurtasunez
2020
‎Seme alabak ez zituzten hezi nahi eskola frankistan. Gure gurasoek, gainera, Mattin anaia nazionalean sartu behar izan zuten, eta beste zerbait nahi zuten niretzat.
‎Non dago kanpaiaren giltza, orduan? Non sartu behar dira dirua, ideiak, lana, zaintza, kritika eta gainerako eragileak euskara hizkuntza zoragarri bihurtzeko, hizkuntza pragmatiko bat zeinaren erabilerak atsegina eta poza emango duen, informazioa, jakintza, zoriona.... Beste hitzetan, zeri ekin behar diogu gure hizkuntza utopiaren larreetara eramateko, ondo afinatutako kanpai bihurtzeko?
2021
‎Zoriontsu izan daitezen, dibertitu daitezen, eskolak emozioak ere sartu behar izan ditu; emozio positiboak baino noski, Psikologia Positiboak aldarrikatu bezala. Jada ez dago zertan emozioak erreprimitu zigorren bidez, emozio positiboak eztandarazi eta negatiboak neurri zuzentzaileen bidez kontrolatu baizik.
‎Platonek ez du iritzi onik antzerkiaz ere. Haren ustez, lan tragiko eta komiko gehienek, beren trametan, pertsona gaiztoak dituzte, eta, beraz, aktoreek —guztiak gizonak, Ingalaterra isabeldarrean bezala— gizatxarren larruan sartu behar dute, kriminal papera jokatuz adibidez, edo beheragoko mailako izakienean, emakume edo esklabo paperak jokatuz, esaterako. Jendailaren emozioekiko identifikazio hori ezin omen da batere ona izan haurren eta gazteen prestakuntzarako.
2022
‎normalean, arrain txikiak (antxoa, amuarrain, karioka) mozten dira honela baina handi batzuk (izokin, berruenda, bakailaoa) horrela zabaldurik ikustea ere ohikoa da. Arraina ezkatatu eta hustutakoan, burua kendu eta labana hezur nagusiraino sartu behar zaio, bitan ireki dadin; azkenean, hezur nagusia erauziko zaio baina bi solomoak elkarrekin geratuko dira. Saltoki tradizionaletan eskegita egon den bakailao lehorra horrela prestatu da.
‎• ontziratzea: produktua unitatetan merkaturatzea errazago eta seguruago izango denez, ontzian (flasko, lata, tetrabrik, esprai, botilan) sartu behar da;
‎• eratzea (ezinbestekoa): matoia zimitz edo moldean sartu behar da, bertan hartuko baitu gerora hartuko duen behin betiko forma;
‎Mozota doktoreak ongi etorria eman zion. Ur sendagarri haien propietateak jakinaraztearekin batera, zein ordenatan sartu behar zuen putzuetan seinalatu zion. Danielek medikuak aholkatu bezala egin zuen.
‎Eta instituzioen inguruko beste batzuk irabazi gabe ere, jai. Ibiltzekotan, aurrera egitekotan, hankak sartu behar, bat behintzat, gustuko ez den lokatzean.
‎Txema gabonetako oporretan izerdi batzuk botata etorri da, hemen agertuko duen ponentzia frantsesez moldatzen jardunda. Gero, hainbeste hitzaldi hiru egunetan sartu beharrak denborak estutu dituela-eta prestatutako gehiena kanpoan utzi behar izan du. Bere estiloan hasi du hitzaldia:
2023
‎Nahikoa izan du gau baterako: kontrol deseroso bat, fitxatzera berandu iristea, Norman Batesen dutxan sartu behar izatea, Koxkako kaleratzeen aurrean lankideen isiluneak... eta orain Haddock garrasika eta akats garrantzitsu baten erantzule egin nahi diola. Beltzek arazo asko dituzte baina haiei ez zaie axola adreiluak jaurtitzea.
‎—Hiru horiek elkarrekin ikusita, ezin izanen dut lo hartu eta zerbait sartu behar dut nire gorputzean —esan die— Norbaitek solysombra bat hartu nahi du nirekin?
‎Zertarako hainbeste ikasi? Etxean dirua sartu behar zen.
‎bukaeran, alienak tripulazio guztia hil duelarik, Ripley tenientea izan ezik, Sigourney Weaver, badakizu... (Portzierto, Sigourney hau ez al zen agertzen ere Cazafantasmasen?), tenienteak astronauta jantzian sartu behar du eta, sartu aurretik, une batez, maukarik gabeko kamisetan eta kulero zuritan agertzen da. Kamiseta motza da, zilborra ia ia agerian uzten diona eta, gainera, ditiburuak ederki ongi markatzen dizkiona.
‎Altzibiadesek Oturuntzan deskribatutako Sokrates silenoaren topos ean oinarriturik, irudi hau tresna hermeneutiko bihurtu da testuen funtzionamendua eta mundua azaltzeko: ezinbestean, azala baino barrenerago sartu beharra dago nahi badugu ikusi itxuraz haratago zein den gauzen benetako muina. Bilgarriak, azken batean, ez du garrantzirik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia