Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Bilbon 1.500 edukiontzi ipini zituen udalak iaz. Ezkerraldean ez dago edukiontzirik, baina Foru Aldundia bertako herriekin kontaktuan dago, ontzi bilketa Bizkaia osora zabaldu nahi duelako. Bizkaiko beste berezitasun bat bi edukiontzi mota edukitzea da.
‎Jon, Unai eta Paul Elosegik duela soilik hiru urte sortu zuten 500.000 pezetarekin (20.000 libera), eta beren biziko negozioa egin dute. LibertySurf enpresa frantsesak (http://www.liberty surf.fr) atariaren atal bat erosi du 6.000 milioi pezetatan Espainiako Estatu osora zabaltzeko xedez. Elosegitarrek %0, 23ko partaidetza izango dute konpainia frantsesean, 1.300 milioi pezeta jasoko dituzte eskudirutan eta enpresa gestionatzen jarraituko dute, kapitalaren %49 kontrolpean edukitzeaz gainera.
‎Egitasmo hau haatik, ezinezkoa izango zen 80ko hamarkadaren hondarrean Arrasate Press aldizkariak bidea ireki izan ez balu, argia ikustean euskarazko herri hedabideen aitzindari bihurtu baitzen. Denbora gutxiren buruan, bailarako gainontzeko herriak beren aldizkariak plazaratzen hasi ziren, loraldia Euskal Herri osora zabalduz. Hona hemen Debagoiena bailara aldean dauden herri aldizkariak:
‎Bestetik, bailara osora zabaltzeko egin beharreko loturak daude sare eraginkor bat osatzearren. Udaldia frogak egiteko baliatu dute, herrien arteko elkarlanak eman ditzakeen zailtasun tekniko eta bestelakoak gaindituz.
‎Eta arestian esan bezalaxe, Arrasatetik hedatuko bada ere, Bergara, Oñati eta Aretxabaletan ordezkaritzak ere taxutu dituzte plato baten gisara jarrita. Udazkenetik aurrera aldiz, Goitb bailara osora zabaltzen denean, Bergarako eta Oñatiko ordezkaritzetatik zuzenean sartzeko aukera ere izango da," baina oraingoz, Aretxabaletatik bakarrik" agertu digu Jon Aldanondo Goienako teknika arduradunak. " Beste bi adarrak abiatzeko, alegia, Bergarakoa eta Oñatikoa, inbertsio handiagoak egin dira; baina horretarako, erakunde publikoekin hitzarmenak lotu dira".
‎Lehen tendentzia, Estatu Nazioaren kontrako herrien matxinada da. Bera mundu osora zabaldu da eta Estatua Hizkuntza Nazioaren eredua finkatuta zegoen lekuetan askapen mugimendu zahar berriak sortu dira. Nazio berrien askapenerako borroka sozialismo errealaren jausi aldiaren oinarrian dugu; Jugoslabiako herrietan gauzatutako gerrak, Txetxeniako lehen eta bigarren guda, Irlanda, Euskal Herria, Eskozia, Belgika, Korsika eta abar Europan; Palestina, Kurdistan, Berberia eta Sahararen azpian iraultzen dituen egungo 30 gerra inguru Afrikan; dozena herrien matxinada Asia osoan zehar eta Amerikako indigenen esnatze prozesuak argi erakusten digu munduko protesta sozial eta politikoan fenomeno honek duen garran tzia.
‎Gaitza Europa osora zabaldu denean benetako neurriak hartzen ari direla dirudi. Urtarriletik aurrera animali pentsuak debekatuko dituzte.
2001
‎Iaz Oinarriak plataformak 48.000 sinadura bildu zituen euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko eskatuz eta horretarako euskararen legearen aldaketa aldarrikatuz. Euskaltzaleen artean ere ez zen ika mikarik falta izan kanpainaren zenbait mezu zirela eta.
‎Hala ere, UPNk ezetza eman zion eremu mistoaren aurka zegoelako. Indar abertzaleak ere legearen aurka agertu ziren, arrazoi asko dela eta, baina funtsean ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzen ez zuelako eta zonifikazioa ezartzen zelako.
‎Kapitalismoa, produkzio bide eta banakuntza bideen jabego pribatuan oinarrituriko sistema ekonomiko eta soziala da, batzuentzat, oso onuragarria dena, gehienentzat, ordea, ankerra eta bortitza. Duela bostehun urte, gutxi gorabehera, sorturiko sistema hori etengabe joan da aldatzen eta mundu osora zabaltzen, eta bidenabar mundu osoa eraldatzen (giza taldeen bizimoduak, klase sozialen ohiturak, produkzio bideak, eta batez ere ekosistema osoa).
‎Merino ardia handia da, munduan ilerik onena duena. Sorlekuz Espainiako arraza zen, baina gero mundu osora zabaldu zen. Merino ardiak ez dira jezten.
‎Era berean, Antiguan nekazal gune bat ere bazegoen. Bertan San Sebastian izurritearen aurkako abokatuaren omenezko baseliza zegoen, izena hiriska osora zabalduz. Antso Jakintsuak XI. mendean hiri forua eman zion.
‎Elkarteak darabilen asmo nagusietako bat da egindakoa gizarte osora zabaltzea. Erdal komunitatearekin topo egitean bertsolaritzak muga handi bat jotzen du.
2002
‎Hasiera batean, euskaltegian ibilitako taldeekin osatu nahi zuten bilduma (Koma, Leihotikan eta Zirikatu), baina nahikoa ez zela ohartu zirenean, Euskal Herri osora zabaldu zuten eskaintza, beti ere, aniztasunari lekutxo bat eginez eta estilo ezberdinetako (metal, rock, ska eta hip hop) taldeak ekarriz.
‎Izan ere, orain artean, hiru egunetan zehar burutzen zen jaialdia, eta orain berriz, lehengo astean hasi eta bi astetan zehar luzatuko da. Egun horietan hiri osora zabalduko da jaialdia. Izan ere, instalazioak Artelekun burutuko badira ere, kontzertuak Koldo Mitxelena Kulturunean, Antzoki Zaharrean eta Udaberri eta Etxekalte tabernetan eskainiko dira.
2003
‎Gaurko egunetara etorriz, Gorka Barañano eta Txema Auzmendi zuzendaritza batzordeko kideek Herri Irratiaren etorkizunari begiratzen diote. Apustu garrantzitsuenen artean dute Euskal Herri osora zabalduko den euskal irrati pribatu bat sortzearena. Gaur egun, Herri Irratiaren uhinak Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako zati batera zabaltzen dira.
‎Agirre Lehendakariarena zen Chocolates Bilbainos enpresa, eta nahi adina txokolate jaten genuen. Baina gerra Espainia osora zabaldu zenetik, ez zen janaririk iristen. Herri txikietatik ekartzen genuen jatekoa.
‎Produktuak baina irakurleen babesa lortu zuen, eta hori profitatuz, beste jauzi bat emateko prest ziren Aspuru eta konpainia. Aldizkaria profesionalizatzeko erabakia hartu zuten lehenbizi, eskualde osora zabaltzekoa bigarrenik. Urratsak izen aldaketa ekarri zuen:
‎Olibondoa (Olea europaea) batez ere Asian zabaldutako Oleazeoen familiako 400 inguru espezieetako ezagunena da. Olea genero hau mundu osora zabaldua da eta Ozeanian bezala, Indian edo Buena Esperanza lurmuturrean aurki daiteke. Baita klima mediterranearra duen Euskal Herri horian ere.
2004
‎Breakdance lehiaketa kontinente osora zabaldu dute Elorrioko Arriola Kultur Aretoak eta Logela Multimediak, eta hori dela eta maiatzaren 15ean Euskalduna Jauregian burutuko da. Azken bi urtean izandako arrakasta ikusirik zabaldu dute Europa osora.
2005
‎Proposamen hori eztabaidatzea eta funtzionamendua zehaztea izango dira hurrengo urratsak. Eztabaida hau Euskal Herri osora zabaltzea oso aberasgarria litzateke, Euskal Herri osorako diseinua adosten hasteko. Koordinazio lanak egitea jarri du helburu Gipuzkoako bertso eskolen taldeak 2005erako, bertso eskolen harreman sarea osatzeko.
‎«(...) Badirudi sozialistak txostena prestatzen ari direla, horregatik eskatu dutela atzerapena, baina arazoak daudela zuzendaritzan. Gai hauetarako adituak, Carlos Cristobalek, egungo dekretua bertan behera uztea proposatuko luke, eta, akaso, eredua Nafarroa osora zabaltzea. Ez litzateke gutxi».
‎Sindikatuek eta langileen mugimenduek ez baldin badute ekintza eta erresistentzia tinkoen bidez saihesten, 35 orduko lanaldi ofiziala, 80ko hamarkadan eskuratutako lorpen historikoa, Alemanian hasi eta Europa osora zabaldu zena, oroitzapenen kutxan galduko da. Europako multinazional eta patronal handiek erasoari ekin diote dagoeneko, produktibitatearen zutoihala jaso, eta produkzioaren deslokalizazioa mehatxu eta xantai bihurtuz.
‎Muñagorrik jarrarazitako bertsoak (37 zortziko txiki) uste da Barojarenean inprimatu zirela eta Euskal Herri osora zabaldu. Bertsootan azaldu zuen bere proklamia:
‎Nafarroan ez gaude egoera berean. Gehien egin dezakeguna da ziurtatzea eredua gutxienez oraingo kalitatean eta aukera hori Nafarroa osora zabaltzea. Bestetik, arrotza den eredu erdalduna desagertzea, G eredua, alegia.
2006
‎Gehitu duenez, mailegutza sistema egokia da, eta hala frogatu da indarrean jarri duten hainbat ikastetxetan. " Hala ere, ez diogu mailegutza hezkuntza sistema osora zabaldu behar denik. Aztertu litzateke zein mailatan, zein ikasgaitan, zein libururekin egin...
‎Txomin Peillenek dioenez, kristautasunean zein ezkertiartasunean sinesten zuten hainbeste ameslari zintzoren utopiak suntsitzen ikusi eta gero, gure garaian diruzaletasunaren sasi balorea garaitzen ari da. Eta XXI. mendean AEB azken inperialista handiak bere nahikundeak mundu osora zabaldu nahi dituenean, itxaropen txikia ez komunista, ez kapitalista litzatekeen gizarte alternatibo batean legoke.
‎Molak ezetz erantzun ondoren, Estatu gerra adierazi zuen Nafarroako hiriburuan. Ordu batzuk beranduago, Guardia Zibilek Diario de Navarrako inprimategitik jasotako gerra bandoak lurralde osora zabaldu zituzten. Iruñean bertan goizeko 6: 00tatik, soldaduak turutez eta atabalez lagundurik, kalez kale paratzen aritu ziren askatasun guztiak deuseztatzen zituen gerra aldarri hori.
2008
‎Palestina eta Libanoko gerrilleroek mundu osora zabaldu nahi izan zuten erantzuna. Frantziaren kasuan, Libanoko Indar Armatu Iraultzaileek (FARL frantsesez) bi hilketa oso berezi egin zituzten:
2010
‎Otsailean publikatutako artikuluan irakurri diogu: " Badirudi ACTA estrategia bat dela AEBetako DMCA mundu osora zabaltzeko". Beste gauza batzuen artean, nazioarteko akordio horrek Interneti galbahea jarri nahi dio, webgune batzuk ikusi ez ditzazun.
‎Kalkulatzeko epea hamar urte luzatzeak, bere kalkuluen arabera, %5eko murrizketa lekarke. Eta kasu horretan bertan lan bizitza osora zabalduz gero, pentsioaren murrizketa %16tik gorakoa litzateke.
2011
‎Cantonaren porrotaz gogoratu nintzen. Eta ondoren bisitatu nituen webguneetan iragarki piloa zabaldu zitzaizkidan, pantaila osora zabaldu ere: Papa Noel eta bere ho ho ho gogaikarria ez bazen, Olentzero agertzen zitzaidan, BBKren logotipoa zakuan...
‎Ikerketaren arabera, sareko zentroetan etxerik gabeko 1.883 lagun hartu zituzten. Nolanahi ere, ikerketa Euskal Herri osora zabaldu eta eguneratuz gero, kopuru hori ziurrenik 5.000 pertsonara hurbilduko litzateke. 2005etik, azken azterketa ofiziala egin zutenetik, bereziki etorkinen kopuruak gora egin du eta egoera sozioekonomikoa nabarmen okertu da.
‎Trilogiak kontatzen duen istorioa hemen laburtzea ez da samurra: etorkizun urrun batean gizateria galaxia osora zabaldu da. Galaxia osoa inperio bat da, izan ere, eta haren erdian dago Trantor, planeta hiriburua.
‎Gipuzkoan kokatutako enpresei egin zitzaien deia hasieran, horiekin eman zitzaion hasiera clusterizazio prozesuari, azkar batean Euskal Herri osora zabaltzeko ahalegina egingo zelakoan. Krisiak atea jo zuen orduan, baina guztion harridurarako, oso parte hartze aktiboak izan ziren lehen plan estrategikoa zehaztu zutenak.
‎Bada, biak ziren ezkerreko argitalpenak, batez ere Germinal, bere burua errepublikazale erradikaltzat definitzen zuena". Usoren esanetan, zenbait egilek uste dute AEBek beren gurutzada mundu osora zabaltzea lortu zutela garai hartan politika modernotzat hartua izan zelako, ez kontserbadoretzat. " Kontserbadorea, une horretan, jendeari nahi zuena egitea uztea zen, eta estatuak esku hartzea berriz, aurrerakoia".
‎Legeak duen elementu oso inportantea irakaskuntza da. Euskarazko irakaskuntza Nafarroa osora zabaltzeko bi aukera garbi izan dira Parlamentuan, 80ko eta 90eko hamarkadetan. Ez ziren probestu.
2012
‎Hezkuntza, osasuna eta ikerketaren hondoratzea edo milioika langabeturen porrota baino garrantzitsuagoa da Bankia infernuko sugarretatik libratzea, bestela hondamendia askoz handiagoa izango ei delako. Eta iruzur horretan gaude harrapatuta gaur egun finantza krisiak bizi dituzten herrialdeetako herritarrak, Greziakoak, Irlandakoak, Espainiakoak, EBkoak oro har, eta mundukoak ere bai, azken finean, era batean edo bestean katea mundu osora zabaltzen baita. Eta beldurra ere bai.
‎Gaur egun bizi dugun egoeran eta etorkizunean, Gipuzkoako eredua, herrikako hedabideak izatea, ez dakit Euskal Herri osora zabal daitekeen eta ez dakit efizientea den euskara biziberritzearen ikuspegitik. Irakurriko duzu debalde etortzen zaizun hori, baina hori baino garrantzitsuagoa da jendea euskaraz bizi izaten ohitzea.
‎begiñe belargina da, belargilea. Hemengoa zen mugimendua, Erdi Arokoa, Europa osora zabaldu zena, hemengoa zuen izena. Hau dena idatzita dago, eta euskaraz publikatuta.
‎Irailean, mugimendua Alemania osora zabaltzeko xedez, lau asteko martxa egin zuten, 600 kilometro Wurzburgetik Berlinera. Eta paraleloki, beste autobus martxa batek ipar mendebaldea zeharkatu zuen.
‎Disko herniaren bat izan daiteke, batzuetan indar muskularraren galera ekarri ohi duena. Mina bizkarralde osora zabaltzen bada, behazuneko kalkuluak edo harriak izan daitezke.
2013
‎Gipuzkoako Diputazioak Europako zenbait aditurekin antolatutako plan berria atzeratuta doa, azpiegiturak antolatu eta eraiki beharra dago, gaikako bilketa orokortua lurralde osora zabaldu beharra, herritarren artean sistema aldatzeko ahaleginen kontra hedabide nagusiek zabaldu duten alarma soziala bideratzea ez da erraz ikusten, elkarlan eta kontsentsu berriak eraiki beharra dago politikarien eta indar politikoen artean…
2015
‎Eta Bizkaiko hiriburuan hasitako joera Euskal Herri osora zabaldu dela dio Del Amok, eta astiroago, baina gauza bera gertatu dela musika elektronikoarekin ere. Zentzu horretan, deigarri egiten zaio errazago txertatu dela reggaetoia bezalako musika komertziala, musika elektronika baino.
‎Buletina Madrilen editatu genuen sekretuan, eta herritarren laguntzaz lortu genuen Euskal Herrira eta estatu osora zabaltzea. Europako beste herrialdeetara eta Amerikara ere iritsi zen informazioa, atzerriko kazetariek eta Madrilen kokatutako enbaxada garrantzitsuenek eskuan jasotzen baitzuten buletina.
2016
‎Batzuen erreakzioak ikusita, komeni da esaldi horiek azpimarratu eta, bide batez, euskaltzaleok urte erdian jaso ditugun albiste on batzuk gogoratzea: eredua Nafarroa osora zabaldu da, Euskalerria Irratia legezkoa da, ETB ikusten dugu, euskaltegiak diru-laguntzak jasotzen hasi dira, gobernuaren irudia elebiduna da… Nondik gatozen eta nora buelta gaitezen kontuan harturik, horixe iruditzen zait azpimarragarriena.
‎Parisko Republique plazan sortua, hilabete eta erdi bete ondoren Europa osora zabalduko ote da Nuit Debouten olatua. Frantziako hirietako jende prekario baztertuenekin lotura egitea lortuko du?
‎" Herri honetan txanpinoi bat jartzen badugu herriko plazan, kantu bat egiten diogu. Badirudi sinetsita gaudela kantuek badutela halako mobilizazio gaitasun bat defendatu nahi dugun kausa hori mundu osora zabaltzeko, jende guztiak izango duela haren berri… Eta susmoa daukat alderantziz ez ote den".
2017
‎Indize hori, gero, mundu osora zabaldu da.
2018
‎Bestalde, proiektuaren espazio bat izango da Faktoria, espazio nagusia, baina ez bakarra. Faktoriaren eragin eremua eskualde osora zabaldu nahi dute eta deszentralizazioa bultzatu, tokian jada lanean diharduten proiektu sozialak zapaldu barik.
‎Otsailean Azoka Soziala egin zuten. Hala ere, faktoriaren eragin eremua eskualde osora zabaldu nahi dute eta deszentralizazioa bultzatu.
‎Otsailean, Guardia Zibilak Llarena epaileari emaniko txosten batean proces eko" elementu ezinbestekotzat" jotzen dute Mediapro ikus entzunezko edukien ekoiztetxe erraldoiaren jabea. Bere ustez, urriaren 1eko errepresioaren irudiak mundu osora zabaldu zituen nazioarteko prentsa gunea antolatu izana ordainarazi nahi diote.
‎Ez, Iruñean badira halako errealitate asko, baina honek badu bilgune izateko bokazioa eta gainera asko entzun da. Ez dugu oasi izan nahi, hemendik Iruñea eta Nafarroa osora zabaldu nahi dugu.
‎Eskumen horiek ez genituen, orain elkargoak batzean biderkatu dira. Lehen proiektu gehienak Baionan zeuden, eta orain lurralde osora zabaldu dira.
2019
‎Eztabaidatzen genuen ea zein auzotan gertatzen zen edo ez; eta ikusten genuen auzokideen kanporatzea gertatzen zela beste auzo batzuetara alokairuak eta bizi kostua igotzen zirelako. 2012tik argi dugu alokairuen prezioen igoera ezin dela auzo batzuetara mugatu eta hiri osora zabaldu dela. Kanporatze prozesuak hiri barruti osoa barnebiltzen du eta probintziaren zati batzuetara ere hedatu da.
2021
‎Atzo bertan amaitu zen eskualde honek historiaurretik ezagutu duen jarduna. Plinio Zaharra historialari erromatarrak" burdinazko mendi handi bat" aipatu zuen kostalde kantauriarrean; Erdi Aroko burdinoletan aingurak, lanabesak, iltzeak eta armak fabrikatzen zituzten, eta metalurgia bizkaitarraren ospea Europa osora zabaldu zen hurrengo mendeetan: ingelesez" bilbo" hitza erabiltzen zuten hainbat burdinaren sinonimo gisa, Shakespearek Hamlet-en bezala:
‎La Petite Gironde ko korrespontsalei erakusten ari zen Gernikan egun batzuk lehenago bonbardaketak utzitako txikizioa. Condor Legioaren sarraskiaren irudiak mundu osora zabaldu zituen nazioarteko prentsak egun horietan. Ekainaren 11n Lauaxeta Gasteizko Santa Isabel hilerrian fusilatu zuten.
‎15 urterekin, izotzetan patinatzen ari zela erori zen eta saihets bat hautsi zuen. Istripu hartatik ez zen sekula osatu eta, garaiko kronikarien arabera, paralisia gorputz osora zabaldu zitzaion, gorputz atalak erortzen zitzaizkion eta maiz odola zerion ahotik, sudurretik eta belarrietatik. Beti ere garaiko testigantzek diotenez, baraualdi luzeak egiten zituen, ez zuen sekula lorik egiten eta beste gaixoak sendatzeko gaitasuna zuen.
‎Julene Illarramendik sortu zuen Inurri, eta gerora batu zitzaizkion Miren Cuerdo eta Irati Jauregi; tabuei aurre egiteko hainbat proiektu martxan jarri ditu elkarteak. Lasarte Oriatik abiatuta," inurritegiak" Euskal Herri osora zabaltzeko desira dute.
2022
‎Mundu osora zabaldu da abestia. Arrakasta meteorikoa esamoldeak guztiz esajeratua ez dirudien kasu horietako baten aurrean gaude.
‎2020 eta 2021eko neguetan antolatu ziren ALDAKETALDIAk, Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere, bide eredugarria markatu zuen ekologisten ekimen bateratuetan aritzeko eta elkar ezagutzeko. Orain salto handiago bat egin behar zen Hegoalde osora zabalduz, eta EKOTOPAKETAK antolatzeari ekin genion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia