Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2008
‎Euskararen Legea aldatu eta eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeko CDNk beharrezkotzat jo duen ikerketa soziolinguistikoa egiteko ere, diru saila (60.000 euro) izoztuta geratu da. Hala ere, ikerketa egiteko eratu zen Batzordeko kideek oraindik ez dute proiektua atzeratu edo bertan behera geratuko den berririk jaso.
‎Hori da, hain zuzen, lan talde osoaren erronka: poliki poliki telebista eskualde osora zabaltzea.
‎Jaietan, txosna esparruan, protagonista garrantzitsua izaten da Hala Bedi, hura arduratzen baita musika inguru osora zabaltzeaz. Bertatik, gainera, 20:30etik 23:00etara bitartean, irratsaio berezia egiten ari dira egunotan hainbat talderen laguntzari esker.
‎Halaber, gaurko ekimena Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz, Aralarreko Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako ordezkaritzarekin batera, Ipar Euskal Herriko Abertzaleen Batasuneko hautetsien ordezkaritza bat ere bertan izango dela iragarri du Aralarrek.
‎Joan den astean, mundu osora zabaldu ziren palestinar bati tratu txarrak eragiten zizkioten soldadu israeldarren irudiak. Palestinarra belauniko zegoen, eta begiak estalita zituen, soldaduek iraintzen eta mehatxatzen zuten bitartean.
‎Izan ere, «herritar eta eragileen eskakizunetik abiatuko da lege aldaketa», euren iritziz. Jakina denez, Parlamentuak berriki uko egin dio eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeari. «Parlamentuan egindako azken eztabaidak izan dira gure gogoeten abiapuntua, gure ustez, eztabaidaren gakoa ofizialtasuna delako, hori baita nafar guztiei eskubideak aitortzeko egin daitekeen urrats bakarra», azaldu du manifestuaren sinatzaile eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko buru Paul Bilbaok.
‎Salmentarako produktuak gordetzen dituzte bigarren solairuan, eta, Ertzaintzaren arabera, kalte material handiak izan dira, eraikin osora zabaldu baitziren garrak.
2009
‎Hor daude, esate baterako, ultraeramangarriak edo notebook ak. Aurten haien urtea izango da, eta merkatu osora zabaltzea espero da. Ezin dira ahaztu belaunaldi berriko sakelakoak ere, iPhone a eta haren lehiakideek beren zatia lortuko dute, betiere telekomunikazio enpresek tarifa erakargarriak jartzen badituzte.
‎Estatuak jaulkitako zorra garestitzen duen hein berean, bertako enpresena ez du merketuko, bistan denez. Acciona, Cintra edo Sacyrren %5az pasako galera handiez gain, aurpegia garbitu beharraren hauts eta neke hori indize osora zabaldu zen: Gas Natural, Gamesa, BBVA, FCC eta beste mordoxka izan ziren %2na pasako galerekin mugitu zirenak eta, aldamioan maila bat beherago, %3na pasako galerekin Renovables, Repsol eta Abertis izan ziren.
‎Iritzi berekoa da Yolanda Barcina UPNko presidentea. Barcinaren arabera, UPNk eta PSNk Nafarroako Gobernuan egindako akordioa eredugarria izan da EAErako, eta Espainia osora zabaltzearen alde azaldu da.
‎ingelesaren eta alemanaren pare utzi zuten euskara. 2008an, eremu mistoa Iruñerri osora zabaltzeko Euskararen Legea moldatzeari uko egin zion PSNk, hasieran prest agertu bazen ere.
‎San Francisco de Xavier de Chuquisaca unibertsitatea ere ordukoa da, eta espainiarren aginduetara Altzatako hormen atzean konspiratu zuten intelektual eta burgesek kolonizatzaileen kontra, historiagileek esaten dutenez. Handik atera zen duela 200 urteko maiatzaren 25ean Chuquisacaren oihu askatzailea, askorentzat Latinoamerika osora zabaldu zen independentziaren hazia. Urte hartan, Argentinara, Perura, Txilera, eta Boliviako gainerako lekuetara hedatu zen.
‎Izan ere, Nafarroako gero eta udalerri gehiago ari dira Uemarekin bat egiten. Hori dela eta, Nafarroako Euskararen Legea bertan behera uzteko eta hizkuntzaren ofizialtasuna lurralde osora zabaltzeko eskatu zioten, berriro ere, Nafarroako Goberuari.
‎Hala eta guztiz ere, ezker abertzaleko militante horrek ez du amore ematen eta, orain, Aldundiko Kultur Sailera jotzen saiatu da, eskaladaren debekua eskualde osora zabaltzeko asmoz. Baina Aldundian, hori egitea ilegala dela erantzuteaz gain, eskaladaren gaineko polemika horren kutsu pertsonal eta obsesiboaz jabetzen hasi dira.
‎Ekainaren 20an Teheranen egin zen manifestazio batean hil zuten 27 urteko neska. Haren heriotzaren irudiak mundu osora zabaldu dira Interneten bitartez, eta horiek areagotu dute nazioartean Irango agintearen kontra hazitako salaketa oldea.
‎212 lagunek osatutako martxagaz, kamiseta azokagaz, omendutako herritarragaz eta ehunka lagunek betetzen zuten alde zaharra aurrean zuela, Ondarroak XII. Zapato Azule ospatu zuen atzo. Eguerditik aurrera, tinta azula alde zaharretik herri osora zabaldu zen, eta giroak ez zuen etenik izan hurrengo egunera arte. Aurrera mendi t0aldeak Kamiseta Azokako saria jaso zuen, eta Imanol Oruemazagak omenaldia.
‎Eguberrietarako BERRIAk urtero egin ohi duen produktu eskaintzaren harrera ona dela eta, eskaintza urte osora zabaldu dute Interneteko gune berriari esker. Hemengo produktuak epe jakin batean bakarrik ez daitezen kontsumi, adierazi du Euskal Herriko Plazako arduradun Nerea Uriak.
2010
‎Gernikako Akordioa Araba osora zabaltzeko konpromisoa hartu dute
‎Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) Europa osora zabaltzeko beste ahalegin bat egingo du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko lehendakariak. Europako Batzordeak heldu den astean dauka agintaldiko lehen bilera, eta berehala heldu nahi dio gai horri Durao Barrosok, batzordearen iturriak aipatuz AFP berri agentziak jakinarazi duenez.
‎Joera berriak gizarteko alor guztiei erasan die, bai talde fundamentalistei nola ezkertiarrei, bai frantses eskuineko elkarte politikoei nola atzerrikoei. Mundu osora zabaldu dira ideia atzerakoiak. Ez gaude zibilizazioen talkaren aurrean, baizik eta ideien nahasmendu handi baten aurrean.
‎Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialde osora zabaldu nahi du bosgarren edukiontzia; San Markoko Mankomunitateak eta Usurbilgo Udalak, berriz, bosgarren edukiontzi horren eta atez ateko hondakinen bilketaren arteko konparaketa egin dute. Emaitzak ikusgarriak dira, ziurtatu du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak:
‎2008ko maiatzean, Euskararen Legea lehenengoz aldatzea hitzartuta zuten NaBai, NEB eta PSNk. Horren bitartez, eremu mistoa Iruñerri osora zabaldu nahi zuten. Hori lortzeko, Parlamentuko osoko bilkuran aldeko 26 boto lortu behar zituzten.
‎Aski arraroa da aipatua izateko, bereziki ikusiz 30.000 biztanle baino gutxiago dituela Miarritzek. 1998an etorri zen Biarritz Balleta zentro koreografikoaren sorrera, dantzaren eragina urte osora zabaltzeko. Bien arduran dago Malandain bera.
‎Pixkanaka ezarriz joango da 2011ko azarora arte. Orduan, Bilbo osora zabalduko dute.
‎ebidentziak, gertalekuak eta eraginak. Ikerketa Gipuzkoako kostatik bideratu badugu ere, lortutako emaitzak euskal kostalde osora zabaldu daitezke. Etorkizunera begira egindako proiekzioak dira; itsasoaren maila igotzeak mende honetan Bizkaiko Golkoari ekar diezazkiokeen ondorioen ingurukoak.
‎Trabak besterik ez dizkiote jartzen atez atekoari, Gipuzkoa Europa mailan erreferente bihurtu dezakeen arren. Hala ere, azaldu du hemendik bi urtera atez ateko sistema Gipuzkoa osora zabaltzeko asmoa dutela, horrela hondakinen arazoa erabat konponduta egongo litzatekeelako. Hori dela eta, beste eskualdeei ekimenarekin bat egiteko eskatu die, bereziki Debagoienari, eta Aldundiari horretan laguntzea, edo gutxienez ez oztopatzea.
2011
‎Bide horrek bi kalte izugarri egin ditu orain arte: ostraken faltsutasuna gizarte osora zabaltzea, kata kontrolatuak eta datazioak egin baino lehen, jokaera guztiz zentzugabea dena. Eta, bestetik, indusketa eremuaren %3 suntsitzea, pasa den uztailean, hondeamakina batek harlauzetaraino lanean aritu zenean.
‎«Iraultza ez da salbuespen egoera dagoelako; ez da lege hori manifestariak atxilotu eta kartzelatzen dituena edo protestalarien kontra tiro egiten duena». Oposizioak ere salatu du presidenteak sinatuta dekretuak ez duela zentzurik, ez bada indarkeria ere bertan behera uzteko.Teherani erreferentziaProtesta herrialde osora zabaldu den honetan erregimena une kritikoan dago. Oposizioko mugimendua inoiz baino irmoago dago, eta ikusteko dago esku batekin eman eta bestearekin tiro egiten jarraituko duen.Nazioartearen presioa ere gero eta handiagoa da, eta orain artean isilen egon direnak ere hasi dira hitz egiten.
‎«Alde teoriko hutsak pisu handia du, baina behar dira beste gaitasun batzuk ere, iruzkinak egiteko eta. Gogoeta sistema osora zabaldu behar da: prestatzen ditugu ikasleak autonomoago izateko?». Gaitasunak ebaluatzeko bide bat zabaldua dute EHUko hainbat fakultatek:
‎Dagoeneko, mende laurdena joan da lehenengo ekitaldi hura egin zutenetik, eta igandekoa antolatzea Bakioko Itxas Alde dantza taldeari egokitu zaio. Izan ere, dantzen tradizioa eskualde osora zabaltzeko asmoz, urtero aldatzen dute dantza ardatz duen jaia antolatzeko lekua. Busturialdeko herria ez izan arren, Bakioko dantza taldea eskualdeko dantza taldeen barruan dago.Hamar dantza taldetako dantzariak elkartuko dira igandean Bakion.
2012
‎1946an New Yorkera alde egin zuen, eta ikasten segitzeaz gain, Carnegie Hallen estrainaldia egin zuen hiriko orkestra filarmonikoarekin. Ordutik aurrera, Weissenbergen ospea mundu osora zabaldu zen, eta batetik bestera hasi zen mugitzen: AEBetan, Europan eta Israelen hamaika kontzertu egin zuen.
‎Igoera hori salatzeko, herritarrak kalera atera dira azken egunetan. Asteazkenean, Nablusen hasitako protestak Zisjordania osora zabaldu dira. Prezioen igotzea, Salam Fayad PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroari leporatu diote herritarrek.
‎Ordea, merkatua aldakorra izan ohi da, eta beti ez da erraza izaten asmatzea. Orain urte batzuk, AEBetako aireko bideen enpresen merkatua irauli zuten prezio baxuko hegaldiek; 90eko hamarkadan, mundu osora zabaldu ziren horrelako enpresak; Europara, batez ere. Egun, airelineetan ez ezik, beste hainbat alorretan ere guztiz erroturik dago enpresak kudeatzeko filosofia hori, hala nola autoen alokairuan eta hoteletan.
‎Zorrez lepo dagoen Abc ren, Luis del Olmoren megalomanoaren eta kazetari izartuengan sostengatzen den irrati ereduaren porrotaren kronika islatu zaigu, hein batean. Egin berri duten tratuari esker, 90 poste (ez irrati lizentzia) eskuratu ditu COPEk, bere emisioa estatu osora zabal dezan. Etorkizun aniztuna.
2013
‎Hortaz, koordinazio mahaiak jarraipena edukiko du». Plan estrategiko horren barruan, Azoka bera Durango osora zabaltzea,« Hiri Azoka» egitea da elkartearen «ametsa», oharraren arabera. «Helburu horiek lortzeko, hala ere, sasoi zaila da, eta horregatik, indar guztiek ondo batuta egon behar dutela uste du Gerediaga elkarteak:
‎Helburua zehaztu behar zela, baldintza hori jarri zuen Bilduk. Adostu zuten hondakinen %65 bereizita biltzera iristea; eta bosgarren edukiontzia herri osora zabaldu zuten. Urnietan, Bilduk esan zuen ez ziola uko egiten atez ateko bilketari, sistemarik egokiena iruditzen zaiolako, baina errespetatzen zuela udalaren gehiengoak hartutako erabakia.
‎Urteetan musikazaleak egin izan duen galdera da. Zer arraio gertatzen da Hondarribian (Gipuzkoa). Bidaso osora zabal daiteke itauna?, hain herri txikia izanik halako musika jarduera izateko, hainbeste talde interesgarri emateko. Jaizkibel inguruko haizeari egoztea fenomenoaren arrazoia erantzun lirikoa izan liteke, baina baita hutsala ere.
‎«Gure ekonomia krisitik ateratzen ari da, baina oraindik atzeraldian dago; alabaina, esportazioen sektorea enplegua sortzen ari da. Ereduak sektore horretan funtzionatzen badu, ekonomia normaltasunera itzultzen denean, abantailak ekonomia osora zabalduko dira». OCDEk lan erreforman aldaketaren bat egiteko eskatuz gero «atea zabalik» egongo litzatekeela gaineratu du Bañezek.
‎Erabakitzeko eskubidea eskubide inklusibo gisa ikusten dugu, euskal herritarron arteko elkargune bezala, eta uste dugu Euskal Herri osoan badirela pertsonak Euskal Herriaren etorkizunaz galdekatuak izatea nahi dutenak. Erabakitzeko eskubidea erabili nahi ez duenak ez du zertan parte hartu, baina Euskal Herri osora zabalduta aukera ematen diegu ekimenean parte hartu nahi dutenei parte hartzeko. Zer hobetu daiteke Kataluniako Diadatik?
2014
‎Eta, bestetik, handia da museoaren arkitekturak duen pisua. Atarian hasten da ibilbidea, Erori egiten den gorputza izeneko oihalezko eskultura dilindari zuri erraldoiarekin, eta bigarren solairu osora zabaltzen da gero erakusketa. Bederatzi ataletan.
‎Zonifikazioa bertan behera uzteko eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko eskatuko dute apirilaren 13an, Oibarren. Sortzen elkarteak euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidearen alde antolatutako bosgarren jaia izango da aurtengoa.
‎Askotariko jendeak osatzen du elkartea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erabiltzaileak ditu oraingoz, eta etorkizunean Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa dute. Pixkanaka taldea handitzen joan nahi dute.
‎«PPk ingelesaren aldeko apustua egin du; estrategikoa da gure gazteentzat». Azaldu duenez, eredu berria hezkuntza sistema osora zabaltzearen alde daude. «Egungo hiru ereduko sistemak sistema hiru elekora jo behar du».
‎Despistats estreinatuko dute, adibidez, Toti Toronell eta Pepa Planak, Cantare Volare lana egingo du Circo Delicia taldeak, zientzia fikzio ukituko Tempus ikuskizuna eramango du Visitants talde valentziarrak hiriko kaleetara, eta dantza, arte plastikoa eta flamenkoa uztartzen dituen Obligaciones lana eskainiko dute Toni Aprisi konpainiak eta Arden Producciones taldeak elkarlanean. Hiri osoa agertoki Definizioz kalea da kale arteen agertokia, eta hiri osora zabalduko dute horregatik Umore Azokaren eskaintza. Hamasei gunetan 26 agertoki prestatuko dituzte, eta 40.000 ikusle espero dituzte bertan antolatzaileek.
‎«Berrikuntza» proiektua Arantxa Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordearen arabera, «berrikuntza» proiektu bat izanen da Eskolan Ekiten. Lau ikastetxetan soilik eginen dutenez, dimentsio «mugatua» izanen du, baina hezkuntza sistema osora zabaldu nahi dute: sistema «aberastea» eta bertze eskoletan eragina izatea da asmoa.
2015
‎Israelen aurkako BDS kanpainak eredutzat dauka Hegoafrikako apartheid sistema arrazistaren aurka nazioartean egin zen boikot mugimendua. Mugimendua Londresen sortu zen, 1959an, eta mundu osora zabaldu zen handik. 1994an bukatu zen, Hegoafrikaren historiako lehenbiziko hauteskunde libreak egin ondoren.
‎Duela urte bi Madrilen izan nintzen, artean aski ezaguna ez zen Pablo Iglesiasen Fort Apache telebista saioan. Turkia surtan mahai inguruan Istanbulgo Gezi parkean piztu eta ia Turkia osora zabaldu ziren protestak genituen hizpide. Zalantzarik gabe, bi urte lehenago Madrildik Espainiara eta Kataluniara zabaldutako M15 mugimenduarekiko antzak interesa piztu zuen.Agintarien aurkako milaka lagun bildu ziren Madrilen zein Istanbulen, aski heterogeneoak:
2016
‎Erabakiz askatu nahi ditugu gure herriaren erabakitzeko eskubidearen korapiloak. Erabakitzeko ariketen bidez ahaldundu egin nahi dugu herritarrok», diote atzo emandako mezuan.Eta bidea «hasi besterik» ez dela egin, eta «olatua» Euskal Herri osora zabalduko dutela. «Olatua oraindik iritsi ez den leku horietan guztietan ere haziak ereiten ari baitira, gaur posible ez dena bihar posible izan dadin».
‎«Modu ezberdinean, egia da, arduraldiaren arabera, baina denak daude izena emanda langile gisa. Gutxieneko baldintza da duintasunez jokatzeko, eta liga osora zabaldu nahi dugun zerbait da».Joan den astean eztabaida piztu zen, zera zabaldu zelako: hainbat saskibaloi jokalariren kontratuetan klausula bat dagoela, zeinaren arabera haurdun gelditzea akordioa eteteko arrazoi izan baitaiteke.
2017
‎Sekretuen jarduera zein kontzertuak 16:00etatik aurrera izango dira.Musika «gune bereziak» aipatu zituen Sara Zozaiak, Gure Bazterrak elkarteko kideak: «Egitaraua Donostia osora zabaltzearen adibide dira». Izan ere, Amarako Eustasio Amilibia plaza kontzertu gune bihurtuko da, lehenengo aldiz, larunbatean; SZ, Noah, Cora Sayers, Noga eta Autumn taldeak arituko dira elkarte horren eskutik, 18:00etatik 23:00etara bitartean.
‎2006an egin zuten lehen aldiz Irrikitaldia. Piraten egitaraua aste osora zabaltzen hastean, jaiei bukaera emateko ekitaldi bat behar zutela erabaki zuten. Hala hasi ziren Irrikitaldia egiten.
2018
‎besteak beste, azpimarratu zuen Iruretagoiena «ona eta langilea» zela, eta ez zutela hura «inoiz» hil behar: «Eragindako kaltea gizarte osora zabaltzen da, baina Jose Ignacioren familiari eta lagunei eragindako oinaze neurrigabeak nahigabe jasanezina sortu zien». Senideei «esker on zintzo eta sakonena» azaldu zien.
‎Horrez gain, azaldu du «arriskuen eragina kalkulatzeko ebaluazio bat» egin litzatekeela, «eskala handian» erabiliko bailituzke datu biometrikoak. ...aliote, hatz marka konprometituta geratuko litzateke hura erabiltzen den zerbitzu guztietan, hatz markak aldaezinak baitira, pasahitzak ez bezala.Halere, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek astelehenean adierazi zuen Lanbideren bulego nagusiko esperientzia pilotuaren ostean erakundearen hamar egoitzatan jarriko dela martxan 2018ko bigarren hiruhilekoan, eta udarako sare osora zabalduko dela, «kudeaketa hobetzeko».Uriak adierazi du nahi horren inguruko mezu bakarra jaso duela Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, «iritzia emateko», eta ez duela araudiaren inguruko datu zehatzik. Bulegoak, ordea, Jaurlaritzari erantzun zion maiatzaren 25ean indarrean jarriko den EBko araudiaren aurkakoa dela.
2019
‎Kaleetan, berriz, apenas ikusten zen inor. Bezperan ere manifestazioak izan ziren hiri nagusietan.Pinarayi Vijayan Keralako Gobernuko presidenteak prentsaurreko batean jakinarazi zuen «indarkeria» estatu osora zabaldu dela: «Manifestariek zazpi polizia auto eta 79 autobus hondatu dituzte, eta segurtasun indarretako 39 kideri eraso egin diete».Thirubathapuram hiriburuan, hainbat kazetariri eraso egin zieten manifestariek, gehienak emakumezkoak.
‎Espainiari eta Europako Batasunari dagokienez, esate baterako, 2030erako isurketen %20 murriztea adostu zuten zirriborro batean, baina horrek ez du ezertarako balio, Parisen hartutako konpromisoen azpitik baitago xede hori. Espainiak iraultza energetiko bat jarri luke martxan, Europa osora zabaltzeko anbizioarekin. Herrialde batzuk ari dira gauzak egiten, eta, are gehiago, bakan batzuk gauza inportanteak ere egiten ari dira.
‎Eta, batez ere, jardunaldietara etortzen direnen arteko harremanez gozatzen jarraitu nahi dugu, adiskidetasuna eta ezagutza partekatzea elkarrekin urtero lez.Gero eta antzekotasun gehiago topatzen ari dira iberieraren eta euskeraren artean. Gainera, iberiera ez da soilik penintsulako hizkuntza, Pirinioen bi aldeetan zegoen, euskera bezala, eta Akitania osora zabaltzen zen. Horregatik, aste honetan, abuztuaren 23an, 24an eta 25ean egingo ditugun jardunaldi hauek euskera ondo ezagutzen dutenen eta estatuko ikerleen arteko harremana sustatuko da, egunen batean iberiera argitu ahal izan dezagun.
‎Harrizko karriketan barna ibiltzen direnek 1900 urtera eginen dute salto. Izan ere, otsagabiarrek garai hartako bizimodua antzezten dute egun batez.Antzezpena ez da gune batean bakarrik egiten; Orhipean besta herri osora zabaltzen da. Hala, garai batean eskola, eliza, negozioak eta karrikako bizimodua nolakoak ziren ezagutzeko parada izanen da.
2020
‎«Barregarri utzi du larrialdiei aurre egiteko Euskadiko sistema». Ernek bere kritika Estefania Beltran de Heredia sailburuaren agintaldi osora zabaldu zuen, eta uste du karguan «aldaketa» bat beharrezkoa dela.
‎Botilako sagardoak jauzia egin nahi du «merkatu berrietara»: Euskal Herri osora zabaldu nahi du, eta, bereziki, gazteen artean. Sektorearen inguruan erreportaje serie bat kaleratuko du BERRIAk datozen egunetan.
‎Hein handi batean, berak ere azpimarratu du sor markaren sorrerak eragin duela hori. Instituzioen babesari dagokionez, Agirrek argitu nahi izan du laguntzak ez direla mugatu merkaturatzera soilik, produkzio prozesu osora zabaldu direla. «Eta horrek eragin handia izan du kalitatean.
‎Poliziak indarrez sakabanatu zituen horiek, eta liskarretan manifestari bat hil zen gutxienez. Heriotzaren ondorioz, herrialde osora zabaldu ziren manifestazioak. Borroketan hogei polizia inguru zauritu ziren, eta ehun bat manifestari atxilotu zituzten.
‎Bideguren ere baikorra da, baina pixka bat zuhurragoa. «Epidemia mundu osora zabalduz gero, urtea bai izango dela dramatikoa, geure esportazioei eragingo dielako. Txina izango da kaltetuena, baina mundu osoko ekonomiara iritsiko da kutsatzea.
‎Telelana ohikoagoa bihurtzen ari denez, banda zabala lurralde osora zabalduko du Bizkaiko Aldundiak, Arratiatik, Mungialdetik eta Enkarterritik hasita.
‎Ikertzaileen arabera, Etiopiatik sartu zen izurri bubonikoa, eta, Egipton sarraskia eragin ondoren, Alexandriara iritsi zen. Handik, Mediterraneo osora zabaldu zen, eta milaka pertsona hil zituen. Garai hartako historialari Joan Efesokoak erregistratu zuenez, aberatsei eta behartsuei berdin eragin zien izurriak, eta herrixka asko biztanlerik gabe geratu ziren.
‎Truktopia izeneko gure herri txikian hasi zen dena, eta, gaur egun, herrialde osora zabaldu da. Lurrak sendatzen jarraitzen du, eta antigorputz gehiago bidaliko ditueneko susmoa dugu, baina ordurako prest egongo garelakoan gaude, txertoa gugan baitago dagoeneko.
2021
‎Ordura arte, hiriko kaleen %87tan zegoen ezarria abiadura muga hori, eta kale nagusietan 50 kilometro zen. Baina abiadura mantsotzeak zekartzan onurak hiri osora zabaltzea erabaki zuen udalak. Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun zinegotzia gustura dago hartutako neurriarekin, eta, nabarmendu duenez, gehienezko muga berria ezarri eta sei asteren buruan %20 jaitsi ziren istripuak.
‎Arlo politikoan, bi dira Nafarroari lotutako akordio nagusiak; EH Bilduk itxi ditu. Batetik, ETB3ren emisioa lurralde osora zabaltzea. Bestetik, foruzainen erretiroari dagokiona.
‎Txina hazkundearen kurbari eusten ari zitzaion seinaleak ematen hasi zen. Baina, bitartean, mundu osora zabaltzen ari zen gaitza, eta apirilaren 2rako 171 herrialdetan zegoen; alegia, irla eta estatu txiki batzuk kenduta, guztietan. Eta AEBak jarri ziren buruan:
‎«Arrazakeria da eredu sozial, ekonomiko, politiko eta ideologiko bat zeinak zuriek dituzten abantailei eusten dien, zuriak ez direnen kalterako. Sistema horrek historian du oinarria, eta, mundu osora zabaldu den arren, itxura desberdina du herrialde bakoitzean. AEBetan, arrazakeria ez zen amaitu esklabotzarekin, itxuraldatu egin zen, eta segregazio bihurtu, eta urteak joan ahala bertsio sotilagoak sortuz joan dira, gaur egun arte», azaldu du Bonilla Silvak.
‎Maiatzaren 2tik 14ra lau ekitaldi izango dira haren sorterrian, Donostian, eta, haren figura gogora ekartzeaz gain, bertsolaritzaren bilakaera aztertuko dute. Bilintxen «lurrina» izango du hamabostaldiak, Euzkitzeren hitzetan koordinatzaile lanetan aritu da, eta hiri osora zabalduko da lurrin hori.
‎Azkenik, ETB3 telebista katea Nafarroa osora zabalduko da hurrengo urtea amaitu baino lehen, Aizpuruak jakinarazi duenez: «Emisio hori ahalbidetuko duten beharrezko irtenbide teknikoak bilatzea eta aplikatzea adostu dugu bi aldeek».
‎Oraingoak erreforma sakon bat egin nahi du, eta urrats batzuk egin ditu jada. Adibidez, lege egitasmo bat aurkeztu du energia berriztagarriak jartzeko kostuen parte bat —ekoizleentzako primak— sistema energetiko osora zabaltzeko. Horrek aurrera egingo balu, merkatu egingo luke argindarraren faktura, beste energietako kontsumitzaileekin partekatuko litzatekeelako kostu hori.
‎Espezie inbaditzaile horren hedapena larru haztegiek ekarri zuten. Lobok esplikatu du batzuetan «nahita» eta bestetan «nahigabe» ihes eginda Iberiar penintsula osora zabaldu zela espezie inbaditzaile hori. Bisoi europarraren mehatxu nagusia bihurtu zen orduan.
‎' The New York Times' egunkariaren arabera, Donostiako Parte Zaharreko La Viña jatetxeko gazta tartarena da «2021eko zaporerik onena». Santiago Riverak sortu zuen, duela 30 urte, eta mundu osora zabaldu da errezeta.
‎Antolatzaileek, baina, «beste bultzada bat» eman nahi izan diote orain, eta EKE Elkar literatura beka sortu dute hura ordezkatzeko. Sariketa berriak Ipar Euskal Herriko literatura sustatzea izango du helburu nagusitzat, baina Euskal Herri osora zabalduko dute parte hartzeko aukera, ikusgarritasuna ere zabaltzeko. Atzo aurkeztu zuten egitasmoa, Donostian, eta martxan da dagoeneko aurtengo deialdia.
‎Italiako Gobernuak bestelako bidea aukeratu du. Erromak iragarri du hilaren 23tik aurrera derrigorrezkoa izango dela kalean maskara erabiltzea Erromako eta Lazioko eskualdeetan, baina ez dute baztertzen neurria herrialde osora zabaltzea. Horrez gain, eta neguko oporrek irauten duten bitartean, osasun langileek hamar egunetik behin egin dute koronabirusa atzemateko proba.
‎Bada, atzotik, azkarrago joateaz gain, seguruago ere ibiliko da Donostian zehar, Hego Euskal Herrian indarrean sartu den hiri bideetako abiadura muga berriak oinezkoen eta txirrindularien alde egingo duela uste duelako: «Radarrak dauden eremuetan abiadura asko murrizten da, eta bizikletan goazenok nabaritzen dugu; ea hori orain benetan hiri osora zabaltzea lortzen den».
‎Gainera, bi ekimenak, biak ala biak, Euskal Herri osora zabaltzen dira. Guk Baionatik Tuterara eta Muskizetik Santa Grazira zabaldu nahi dugu euskararen aldeko dinamika, euskararen ezagutza unibertsaliza dadin, erabilera lau haizeetara heda dadin eta euskaraz eroso aritzeko guneak ugal daitezen.
‎Ezinbestekoa da gizartean gaiaren inguruko eztabaida sakon bat ematea, teknologiaren eta digitalizazioaren norabidearen inguruan hausnartzeko. EH Digitalaren sorreran ibili garenok teknologia libreekin egiten dugu lan, gure ikuspegia argi dugulako, baina garrantzitsua da hausnarketa gizarte osora zabaltzea.
‎Hiru aipatu dituzte: birusak mutatzen jarraituko duela, txertaketa ez dela planeta osora zabaldu, eta immunitatearen iraupenari buruzko zalantzak ez direla desagertu.
‎Hala, egoerak bultzatuta, mundu osora zabaldu ziren atzo indarkeria matxistaren aurkako protestak. Pakistanen, milaka emakumek hartu zituzten hiri nagusietako kaleak.
2022
‎Hernani burujabe egitasmoaren barruan sartuta dago programa, eta elkarlanean ariko dira udala batetik eta Zabalduz eta Maitelan kooperatibak bestetik. Hemendik hilabete batzuetara herri osora zabaltzeko asmoa duten arren, herriko hiru auzotan hasiko dira: Zikuñagan, Etxeberrin eta Portu Elizatxon.
‎Ikamatik argi dugu, hezkuntza komunitateko kideok gure interesengatik borrokatu ezean, ez duela inork egingo. Ikasleongandik hasi eta hezkuntza komunitate osora zabalduz, EAEko hezkuntza lege zein datozen aukera berriak baliatu behar ditugu kalitatezko hezkuntza baten bidea egiteko.
‎Aurkezleak iaz iragarri zuen bere programa ezagunaren amaiera; malko artean. Mundu osora zabaldu zen albistea: «Saio hau nire bizitzako esperientziarik onena izan da:
‎Ez zaigu horrela gertatu delako zantzurik falta: ...lanari esker ditu gordeak 2,5 milioi euro kontu korrontean; politikariak, kazetariak eta abokatuak —gizakiak, oro har— espiatzea defenditzen duen ministroak salatzen du telefonoan bere sekretuen berri izateko aplikazioa txertatu diotela; autogobernu ariketa dela azalduta, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak ingelesezko fikziozko eredu bati eusten dio, euskaraz ikasteko eskubidea Nafarroa osora zabaltzea baztertzen duen bitartean. Bikoiztutako bertsio batean bizi ote gara?
‎Liburu dendak sortu genituen horretarako. Ez genuen nahi ekoizpena guretzat bakarrik izatea; Euskal Herri osora zabaldu nahi genuen».
‎Udalekuetan parte hartzeko ez da derrigor Debagoiena eskualdekoa izan behar. Are gehiago, antolatzaileek nabarmendu dute Euskal Herri osora zabaldu nahi dutela campusa. «Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Ikus entzunezko campusa erreferentzia da komunikazioan Euskal Herrian, eta, era berean, Goiena taldea erreferentea da tokiko hedabideen artean», esan du Portillak.
‎Alderdiei dei egin die. Eta agerian utzi ditu horiei luzatutako galderak, oro har subiranismo osora zabal daitezkeenak: zein da planteamendua burujabetza maila handiagoa lortzeko?
‎Hala ere, gauza guztien gainetik, antzokiaren xedea ez da soilik euskararentzako arnasgune bat izatea, baizik eta euskara hiri osora zabaltzea. Euskarazko edukien eta hizkuntza ohitura berrien sorlekua izan dadila nahi du Urtaranek; antzokian sortzen dena «lau haizeetara zabaltzea» gustatuko litzaioke.
‎Oraingoz hartuko ez duten beste neurri bat argindarra sortzeko erabiltzen den gasaren ordaina mugatzea da. Uda hasieran hasi ziren sistema hori erabiltzen Iberiar penintsulan, eta EB osora zabaltzeko eskaerak asko ugaritu dira, prezioen igoera mugatu duelako. Von der Leyenek azaldu du Iberiar penintsulan gertatzen ari dena aztertzen ari dela, baina, herrialdeen arteko desberdintasun handiak direnez, denbora gehiago behar dute sor daitezkeen arazoei nola aurre egin erabakitzeko.
‎Araba Lagun planean beste laguntza batzuk luzatzea aurreikusita dago, bereziki energia eraginkortasuna eta aurrezpena indartzeko. Zehazki, 800.000 euro jarriko dira galdara komunitarioa dutenen hornidura kostua murrizteko, Gasteizko Udalak emandakoen osagarri, eta, gainera, herrialde osora zabalduko da. Zerga alorreko hainbat neurri ere jasotzen ditu planak.
‎Araba Lagun planean, aurreikusita dago beste laguntza batzuk luzatzea, bereziki energia eraginkortasuna eta aurrezpena indartzeko. Zehazki, 800.000 euro jarriko dira galdara komunitarioa dutenen hornidura kostua apaltzeko, Gasteizko Udalak emandakoen osagarri moduan, eta, gainera, herrialde osora zabalduko da. Gizarte politikekin duten konpromisoari eusten diola azaldu zuen Gonzalezek, halaber.
‎Hara zelan, hezkuntza sistemak egiten duen ekarpena hizkuntzaren normalizazio sozialean harago doa, eta soilik gaitasun linguistikoaren terminoetan planteatuz gero, ez da bideragarria izango; zeren bistan da horrek ez duela emaitza onik izan, hau da, proposatutako euskalduntzerako ereduek bere horretan mantenduz, ikasleen euskarazko gaitasunak are eta beherago egingo duela ondorioztatu dezakegu. Haatik, euskarazko hezkuntza eredu orokortua, inklusiboa eta bakarra hezkuntza sare osora zabaltzea hezkuntza eragileen premiazko erabakia da.
‎Materialgintza? Euskal Herri osora zabalduta egotea. Auzolana?
‎Ez alferrik, industria atalaren enpleguaren %28 dute bi kooperatibek, eta salmenten laurden bat dagokie. Talde osora zabalduta, aldiz, lanpostuen %13 dute, eta salmenten %15 Dena den, bi kooperatibentzat eta korporazioarentzat eragina, izatekotan, sinbolikoa izango da ekonomikoa baino gehiago.
‎Ghost Town. Jerry Dammers taldeko kideak idatzitako pieza horrek Ingalaterraren dekadentziaz, langabeziaz eta gazteen bazterkeriaz hitz egiten zuen, eta berehala bihurtu zen gazteriaren erreferente, batik bat urte hartan bertan arrazakeriaren aurkako protestak Erresuma Batu osora zabaldu zirenean. Kantu horren arrakastak iritzi kontrajarriak eragiten zizkion Halli:
‎Besteak beste, eutsi eginen diote 2020an abiatutako Zinemaldia Plus egitasmoari. Eskaintza urte osora zabaltzea izanen da helburu nagusia, atzera ere. Hilabetean proiekzio bat emanen dute, zehazki, eta solasaldiak ere izanen dira zenbaitetan.
2023
‎«Hego Amerikako diru komunari buruzko eztabaidetan aurrera egitea erabaki dugu, operazio kostuak eta kanpo zaurgarritasuna murrizteko». Dena dago erabakitzeke, ez dago ezer finkorik, baina Financial Times en arabera, Brasilek diru berriari sur izena jartzea proposatu du, eta bi herrialdeek dirua Hego Amerika osora zabaltzeko aukera mahai gainean utzi nahi dute.
‎Suitzako bigarren bankuaren arazoak aspalditik datoz. 2000ko hamarkadan jauzi handi bat egin zuen, eta banka pribatuko erakunde handienetako bat bihurtzeko pausoa eman zuen, mundu osora zabalduta, baina ez du lortu. Negozio eredu konplexu bat jarri zuen martxan, hainbat dibisiorekin, eta batez ere inbertsiogile eta korporazio handiei bideratutakoa.
‎Orain dela aste batzuk, hainbat proposamen plazaratu zituen EH Baik egoerari aurre egiteko. Batetik, etxebizitzaren tentsio eremua Ipar Euskal Herri osora zabaltzea —gaur egun, Lapurdi kostaldeko 24 herri biltzen ditu—, herriko etxeek neurri gehiago hartzeko parada izan dezaten. Bestetik, bigarren etxebizitzei begirako zerga berezitu bat sortzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia