Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2008
‎Inflazioa kontrolatzea da EBZren helburu nagusia, %2 inguruan edukitzea. Zifra hori oso urrun dago, ordea, eta itxura guztien arabera, interesak bere horretan jarraitzearen alde egingo du EBZk.
‎Kataluniak bere gain hartu dituen eskumenen artean, ordea, ez daude erabakigarrirenak eta finantzaketa sistema berriaren gainean ere ez dira ados jarri. Generalitateak eta Madrilek gaur arteko epea zuten, testuan jasotakoaren arabera, eredu berrian adosteko; baina bien arteko jarrerak oso urrun daude alor horretan. Jose Montilla Generalitateko presidenteak aste honetan bertan adierazi du bitarteko ekonomikoen faltan dela Katalunia.
‎Hori egiten dugu antzezleek, ezta? Azken finean, oso urrun dauden pertsonen bizitza edo ideia hartu eta geure erara itzultzen dugu, gorpuzteko eta jendeari gero transmititzeko. Antzezleak itzultzaileak gara».
‎Eta aipatu artikulua horrela abiatzen zen, «ez da lehenengo aldiz, eta ziur nago ez dela azkenekoa ere izango, EAEko lehendakariak, Ibarretxe jaunak, euskal selekzioarekin jolasten duela». Eta bertan, besteak beste, egun batzuk aurretik, Donostian, Honduras eta Euskal selekzioaren partida zela-eta, Ibarretxek egindako adierazpenak kritikatzen nituen, hark hedabideen aurrean esandakoa, «euskal gizarteak nahi duenean, euskal selekzioek nazioartean ofizialki jokatuko dute», egia izatetik oso urrun zegoelako. Denok dakigulako zoritxarrez ez dagoela euskal gizartearen esku nazioartean geure selekzio ofizialak izatea ala ez, bestela, inongo zalantzarik gabe, aspaldian horrela arituko ginelako.
‎Adriatikoko Liga ere irabazi zuen 2004 05ko denboraldian, eta egun laugarren da txapelketa horretan, azken lau partidak errenkadan irabazi ondoren. Adriatikoko Ligako maila ACBko mailatik oso urrun dago, eta eskarmentu, talentu eta ezaugarri guztien gainetik Bilbo Basketen indarrak gailendu behar du. Talde hobea, indartsuagoa eta luzeagoa du, eta garaipenak ezin du ihes egin, eta Europan debuta dela esateak ez du aitzakia izan behar.
2009
‎ESAITek esan zuen Euskal Herri gisa kirol diziplina guztietan nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izatea herri eskubidea dela. Espainiako Gobernua Euskal Herriaren kirol eta giza errealitatetik oso urrun dagoela gaineratu zuen ESAITek, eta helegiteak aurkeztuta, Espainiako Gobernua Euskal Herriko kirol federazioen etsai moduan kokatu zuela bere burua. Horren aurrean, behar bezalako erantzuna emateko deia egin zuen ESAITek.
‎Aldatzeko erreferenduma egin litzateke, eta estatu gisa erabateko egonkortzea. Urrun, oso urrun dagoen horizontea da, baina itxaropentsu jarraitu behar dutela diote hotzari aurre eginda urime (zorionak) errepikatzen duten albaniarrek: Jaioberriak gara, eta oraintxe hasi gara ibiltzen, baina ibiltzen egiten da bidea, ezta?.
‎Konstituzioak debekatu egiten du esplizituki sexuan oinarritutako bazterketa; gorrotoan oinarritutako krimenak zigortzeko legeak ere jasotzen ditu; eta 2006tik, legezkoak dira sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak. Baina paperean jasotzen dena oso urrun dago kalean gertatzen denetik. Homosexual eta lesbianen aldeko mugimenduak energia asko bideratu zuen politikariak estu hartzera, baina oso gutxi heziketara.
‎Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko Sarkozyk aurkeztutako neurriak ere aipatu ditu Erkorekak. Haren ustez, neurri horiek oso urrun daude Espainiako Gobernuak aurkeztu dituen politiketatik.
‎Zac Efron, Matthew Perry. 100 min. Mike O' Donnelli bizitza patetiko samarra duela iruditzen zaio, gaztetan izandako arrakastatik oso urrun dagoela. Emaztearengandik banatu berri da, eta bere lagunik onenarekin bizi da.
‎Elkarrengandik oso urrun dauden jarrerak edo mugimenduak irudi lekizkioke norbaiti, baina punk jarrera eta entziklopedismorako joera uztar ditzagun aldarri egiten du Luis Fernandez Interneteko adituak besteak beste, CodeSyntax eta Sustaturen sortzailea: –Izan punk, izan Diderot!?.
‎Emakumezkoetan, berriz, Stephanie Rice australiarra eta Kattie Hoff estatubatuarra gertutik jarraitu dira, baita euren selekzioetako beste kideak ere. Hoff Olinpiar Jokoetako atsekabea goxatzen saiatuko da, sailkatze probetan bere sasoi onenetik oso urrun dagoela antzeman bazitzaion ere. Ricek hiru urrezko dominak errepikatu nahiko ditu.
‎Autodeterminaziorako eskubidea modu baketsuan aldarrikatzen dutela dio uigurren diasporako buruzagiak; hala ere, hori lortzetik oso urrun daudela aitortu du.
‎Nazioarteko legediak aitortzen duen autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatzen dugu uigurrok, modu baketsuan. Baina oso oso urrun gaude hori lortzetik. Egun, Txinako Gobernua ez dago prest proposamen oinarrizkoena ere onartzeko.
‎sentitzen duela adierazi zuen Carrek. . Nigandik oso urrun dago, baina ulertzen dut pertsonaia. Istorio zaila eta gogorra izan du, baina Pauli esker aurrera egitea lortzen du, bizitza berraurkitzen du, baina oraindik denbora gehiago behar du.
‎Egia, Justizia eta Kalte ordainak gauzatu gabe diraute, eta bien bitartean, alderdi politiko antifrankistak legez kanpo uzteak argi uzten du ez errepikatzeko bermeak ere errealitate izatetik oso urrun daudela.
‎Egia da irakasleek autoritate moral gutxi dutela, ez dute gizartearen babesa sentitzen. Gainera, hezkuntza sistema oso urrun dago eskolaz kanpoko errealitatetik. Instituzioen gidaritza sendotu behar da, baina arazoa ez da errepresio neurrien bidez konponduko.
‎Berlingo Harresia eraitsi eta gutxira, Helmut Kohl orduko kantzilerrak paisaia loretsu bat marraztu, eta ekonomia indartsu bat agindu zuen ekialdeko Alemaniaarentzat. Baina asmo haiek errealitatetik oso urrun zeuden, Alemaniako Errepublika Demokratikoa izandakoak azpiegitura penagarriak, saldu ezinezko produktuak ekoizten zituen industria, hornidura falta eta sekulako atzerapen teknologikoa zituelako.
‎Bestalde, Sordok ez du adierazpenik egin nahi izan enpresetan eredu alemaniarra jartzearen inguruan, ezer zehaztu aurretik espekulazioak egitea ez delako ona. Dena dela, sindikatuak eta patronala zerbaitetan ados jartzea zaila izango dela esan du, elkarrengandik oso urrun daudelako.
‎Finantza krisia ia erabat kontrolatu da, baina bankuen kontu garbiketa oso urrun dago oraindik, esan du Strauss Khanek Le Figaro aldizkarian egindako elkarrizketan. Aste honetan bertan jakin da, esaterako, 2008an Ingalaterrako bankuak ezkutuan lagundu ziela RBS eta HBOS bankuei.
‎Orain arte osasun sistemak aseguru etxeei eta farmazia industriari egin die mesede, baina ez herritarrei, eta hori esaten tematu da AEBetako presidentea, eta aldaketak onura historikoak ekarriko dizkiola herritar xumeenari. Errepublikanoentzat, berriz, akats historikoa da, baina legea onartzetik oso urrun dago Mich McConell Senatuko errepublikanoen bozeramailearentzat. Proiektua legea bihurtu bitartean geratu gabe egingo dugu lan haren kontra.
2010
‎Normaltasunez azter daitezke paisaiak. Hortik oso urrun gaude gu hemen. Donejakue bidea hor dugu, eta ari gara horretan lanean, baina asko dugu oraindik egiteko Friburgo (Alemania) eta antzeko beste hiri batzuen pare jartzeko.
‎Irailean 12.111 milioi euro gutxiago eskatzeak banku eta aurrezki kutxek diru premia txikiagoa dutela esan nahi du. Hala ere, kopuru horiek oso urrun daude iazkoetatik. 2009ko irailean, aurtengoan baino 18.000 milioi euro gutxiago eskatu zizkioten EBZri, 79.591 milioi euro, hain zuzen, EBko finantza erakundeek guztira eskatutakoaren %13, 6 baino ez.
‎Gainera, Europako legediak estatu kide guztiei behartzen die babestutako itsas eremu sare bat sortzera, Natura Sarearen barruan. Haatik, Espainiako Estatua bere betebeharrak betetzetik oso urrun dagoela nabarmendu dute Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO), are gehiago, Kantauri itsasoan, Europako Batzordeak berak 2009an ebaluatu bezala.
‎Neoliberalismoak gizabanako jakin batzuen eskubideak urratzea egozten die sarri komunismoari edo nazionalismoari, artaldekerian erortzea, baina bi ideologia horietako pertsona guztiak zaku berera sartzen dituenean horixe egiten du berak ere. Zinez taktika eragingarria, baina justua izatetik oso urrun dagoena. Indarraren morala.
‎Patrick Suskinden eleberria bikaina da. Tom Tykwerren filma, aldiz, oso urrun dago liburuaren mailatik, eta ez du lortzen istorioaren magia islatzen.
2011
‎Epaitegi militar batean epaitu behar zituzten, etengabe atzeratu zuten saioa?, baina irailean horretarako eskumenik ez zuela ebatzi, eta justizia zibilera igorri zituzten. Herenegun iragarri zuten presoek gose greba bat egiteari ekingo ziotela.Neurri hori geografikoki oso urrun dagoen beste agertoki batean gertatzen ari zenarekin zerikusia izan dezakeela ondorioztatu dute iturri sahararrek. Ezen Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan atzo abiatzekoa zen eta saharako auzia oinarrian zuen eztabaida astelehenera arte atzeratzea erabaki zuten azken orduan.
‎«Nafarroako jendartearekin itundutakoa betetzeko ahalegina eginen dugu azken unera arte». UPN boteretik atera eta gobernu alternatiboa osatzeko aukera oso urrun egon arren, Bilduk ez du etsi nahi. Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz Bilduko Parlamentuko hautagaiek badakite oraindik ere PSNk «bere esku» duela aldaketari ateak irekitzeko aukera.
‎Alemaniako hamar urterako zor bonuek baino errentagarritasun handiagoa eskaini behar die inbertitzaileei bere zorra erosteko, oinarrizko 90 puntu inguru gehiago, iazko batez bestekoa halako hiru. Kopuru hori, hala ere, oso urrun dago herrialde gehienek ordaindu behar dutenetik.Horrez gain, asko garestitu dira Frantziaren credit default swap ak (CDS). CDSak aseguruak dira, inbertitzaileak herrialde batek bere zorra ez ordaintzeko arriskutik babesteko.
‎Bilerak berak emaitzarik ez ematea baino okerragoa da bi aldeek ez dutela iragarri noiz batzartuko diren berriz. Izan ere, zehaztasun falta horrek argi erakusten du jarrerak oso urrun daudela, eta desadostasuna ez dela bilera bakarrean konponduko. Gertu baleude, negoziatzen jarraituko lukete, baina ez daude, eta gerturako diren edo ez ezin jakin, oraingoz.Zenbakiek ez dute zalantzarako tarterik uzten.
2012
‎Ondorioa: Gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak duen birtute handia eta berau hasieratik zein ikuspegirekin sortua izan zen, oso urrun dago era egokian sartu ahal izatetik miaketa, erreskate eta salbamendu tasa batengatik arautua izateko. Oso ondo ezagutu behar da Sistema horren egitura eta funtzionamendua jakiteko tasa guztiz desegokia dela.
‎Patronalaren aurkako borrokan bere burua kate motzean lotzen uzten ez duena; borrokarako prest dagoena eta erreforma honen aurrean alternatibak eraikitzeko prest dagoena, bai sektorean bai enpresan ere, bere ondorioak indargabetu ahal izateko. Madril oso urrun dago, eta horrelako erabakiak hemen definitu behar dira. Ez da aski eskumen gehiago eskatzea.
‎Genero indarkeriako sei eraso Aurtengo jaietan, umeek jolasteko prestatzen duten Txikigunea tokiz aldatu zuten, Ripako kaiatik Kasilda Iturrizar parkera, hain zuzen. Aldaketa horren aurka zegoen jende ugari, jai eremutik oso urrun zegoelako; hala ere, kokaleku berriak parte hartzaileen %26ko igoera lortu duela jakinarazi du udaleko ordezkariak. Haren ustez, «metro koadro gehiago, zuhaitzak, iturriak, gerizpea, eta han sartzen diren joko eta guneek inoiz baino jende gehien erakarri dute».
‎Ez dituzte baloratzen, baina ez hori bakarrik; askotan, gainera, kritikatu ere egiten dituzte: seguruak oso urrun daudela, helduleku artifizialak dituztela... «Ekipatzaile bakoitzak bere modua du ekipatzeko eta eskalada ulertzeko.
‎Datozen zazpi urteetarako aurrekontuetan murrizketa handiak nahi dituzte estatu aberatsenek, eta kontrakoa hegoaldeko eta ekialdeko estatuek, Bruselatik diru gehien jasotzen dutenek. Talka egin duten bi bloke horien jarrerak oso urrun daude; baina, hala ere, urte hasieran akordioa lortzea «posible» ikusten du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. «Horretarako adina gaitasun» badela uste du.
2013
‎Gizartea berezia eta plurala den neurrian, horren espresabideak diferenteak eta anitzak dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna oraindik ere oso urrun dagoela adierazi nahi izan duzue dokumentalarekin. Oso urrun dago oraindik, bai.
‎Oinetatik hasita kopetaraino, bitxikeria hutsa. Bestalde, perfekziotik oso urrun gaude, eta egungo aurrerakuntzek oro har bizitza luzatu eta sendoagoak egin bagaituzte ere, gure behar fisiologikoak beharrak dira oraindik. Ez dira kapritxoak, ez soilik komenigarriak, beharrak baizik.
‎Anaia Musulmanen aurka ez ezik, atzerriko hedabideen kontra ere egin ditu behin behineko gobernuak bere kritikarik zorrotzenak. Objektibotasun eta neutraltasun falta egozteaz gainera, «egiatik oso urrun dagoen irudi deformatua» eskaintzen dutela esan du Egiptoko Estatuko Informazio Zerbitzuak ohar batean. Izan ere, ahalegin handia egin du erregimenak errealitatea bere gustura aurkezteko:
‎Oraingoz, gure ekonomia ez da hondoratu, baina egoera askoz hobea izan liteke. Eskoziaren neurri bertsua eta baliabide gutxiago dituzten Europako herrialdeei begiratzea besterik ez dugu egin behar, azken hamarkadetan lor genezakeen mailatik oso urrun gaudela ikusteko». Gizarte berdintasuna Salmonden arabera, Erresuma Batuko gizartea «munduko desberdintasunik handienak dituenetako bat» da, eta hori «Londresen politika ekonomiko desegokien» ondorio dela azaldu zuen atzo:
‎Horrek guztiorrek zera planteatzen du: estrategia ezberdinak garatu beharra publiko berriak erakartzeko, oso urrun baikaude ikusle, entzule eta, gero eta gehiago, sareko irakurle euskaldun petoaren tipologiatik.
2014
‎Horrela aitortu dute Jaume Roura (Faconauto) eta Juan Antonio Sanchez Torres (Ganvam) saltokien patronaletako arduradunek, eta horregatik eskatu diote Espainiako Gobernuari plan horiek berritu ditzala. Ildo horretan, Rourak gogorarazi du kontzesionarioak milioi bat auto saltzeko moduan daudela eta kopuru horretatik oso urrun daudela oraindik. Autogintzaren kexuak entzun ohi izan ditu aurretik Espainiako Gobernuak, eta horregatik beragatik jarri zituen indarrean auto zaharra bota eta berria erostearen truke mila euroko laguntza (Pive plana).
‎Euskal Herrian zortzi lagun daude etxean preso. Euren etxeetatik urrun, oso urrun daude preso gehienak, beraz. 800 kilometrora baino gehiagora daude 218 preso; 1.000 eta 1.100 kilometrora 77 preso; beste 141 preso 800 eta 1.000 kilometrora dauden espetxeetan dituzte; 117 Euskal Herritik 600 eta 800 kilometro arteko presondegietan daude; beste 96 400 eta 600 kilometrotara dituzte, eta soilik 80 euskal preso daude Euskal Herritik 400 kilometro baino gutxiagoko kartzeletan.
‎Superkonbinatuan, ordea, gertuago izan zuen, 21 izan baitzen. Orain lau urte, Vancouverren (Kanada), helburu horretatik oso urrun egon zen, 35 postuan sailkatu baitzen supererraldoian. Munduko Kopan ere ez da inoiz sailkatu lehen hamabosten artean.
2015
‎Miribilla auzoko parkean bildu ziren igandean zenbait gazte. Handik ez oso urrun zegoen gunea.
‎euskal erakunde publiko gehienek lankidetza arloko politikekin zuten konpromisoa murrizten ari da oraindik ere.Lan eremuka antolatu dute bildutako informazioa. Latinoamerika, Afrika eta Asiako garapenerako lankidetza proiektuetarako diru sarrerek gora egin dute xeheki, baina 2010eko kopurutik oso urrun daude oraindik: duela bost urte, 70,5 milioi euro inguru baliatu zituzten Hegoaldeko proiektuetarako, eta aurreko urtean, berriz, 45,5 Herrialde horietan martxan dauden proiektuen kopuruak behera egiten jarraitzen du, finantzaketak jarraikitasunik ez izateak kalte egiten baitio luzerako proiektuen iraunkortasunari.
2016
‎Adibide bat: 340 suhiltzailek osatzen dute gaur egun Nafarroako suhiltzaileen taldea, baina gutxienekotik oso urrun dago kopuru hori. Sindikatuen arabera, 388 lirateke.
2019
‎berriro ari gara indarkeria sexualez hitz egiten. Hala ere, oso urrun gaude eztabaida hori politika publiko erreal bihurtzetik.Zer gabezia dago politika publikoetan. Ez dago politika publiko berariazkorik indarkeria sexualaren arloan: estatuak ez du bere gain hartu prebentzioan, ikerketan, erantzuleak zigortzean eta biktimen arreta eta erreparazio integralean daukan ardura.
2020
‎Berretsi zuen ABRAk ez duela esan Errioxako sor marka utzi nahi duenik. Errioxan zabaldu den urduritasunak eragindako galdera izango zen, oso urrun baitaude sor markaren aterkia utzi nahi izatetik, Bastida, Samaniego, Guardia, Elvillar, Mañueta eta Arabako Errioxako beste herrietako upategi txikiak. Beste zigilu bat izan arte behintzat.
‎Edonola ere, salneurriak oraindik oso urrun daude krisi aurreko kopuruetatik. INEk dio batez beste %26 merkeago daudela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %38 merkeago Nafarroan.
‎Gipuzkoan, foku nabarmen bat sortu da Tolosako —Iurreamendi zaharren egoitzan daude gaixoen erdiak inguru— eta Villabonako osasun eremuen inguruan. Herrialdeko datuetatik oso urrun daude bi eskualde horietako kopuruak: mila pertsonatik 4,2 kutsatu dira Tolosaldean, eta milatik 2,7 Villabonan.
‎Plazara! ekimenaren inguruan bildu garen euskaltzaleok biziki kezkatuta gaude euskararen biziraupenarekin, eta oso urrun gaude agintariek eta euskalgintzako zenbait eragilek egiten duten diagnostiko triunfalistatik. Horregatik, beste ikuspegi batetik heldu nahi diogu euskararen egoerari buruzko diskurtsoari.
2021
‎2021ean, sare publikoak, bere zailtasun guziekin, ikasleen %90 ereduan matrikulatuta dauzka, Kristau Eskolak ez bezala. Beraz, euskalduntzeak izan behar badu itun bat lortzeko bete beharreko konpromisoen neurgailu, sare itundua publikotik oso urrun dago.
‎Turkia eta Mendebaldeko potentzia gehienak GNArekin lerratuta daude, ordea. Haftarrengandik oso urrun egotea ere ez zaie interesatzen askori, interes ekonomikoak direla eta. Izan ere, ekialdean petrolio putzu handien jabe da Haftar.
‎Garrantzitsuena bozek agerian utzi duten borondate independentista hori baita, Ingalaterrako emaitzek ere hauspotutako polarizazioarekin: prozesu independentista arrakastatsuetan ohiko faktorea da, estatuko nazio nagusiaren eta lurralde independentistaren artean ezberdintasun etniko, erlijioso edo linguistikoaz gain, jarrera politikoak oso urrun egotea. Eskoziako bozek erakusten duten gizarte ereduak oso urrun daude Ingalaterran nagusi den proiektu politikoarekin.
‎prozesu independentista arrakastatsuetan ohiko faktorea da, estatuko nazio nagusiaren eta lurralde independentistaren artean ezberdintasun etniko, erlijioso edo linguistikoaz gain, jarrera politikoak oso urrun egotea. Eskoziako bozek erakusten duten gizarte ereduak oso urrun daude Ingalaterran nagusi den proiektu politikoarekin. Eta luzaroan bikote izan arren, bizitzako planteamenduak hainbeste urruntzen direnean, dibortzioa irtenbide zibilizatuena da.
‎Gogora ekarri zuten euskarazko tokien kopurua eskaera errealetik oso urrun dagoela, eta, horretarako, aurreko legegintzaldian udalak egindako txosten bat jarri zuten adibidetzat. Neurketaren arabera, haur eskolako gurasoen %38, 5ek eskuratu nahiko lukete euskarazko tokiren bat.
‎Pertsonaia indartsua. Nire izaeratik oso urrun dagoen pertsonaia, eta, beraz, oso interesgarria». Nesken bila ari diren gazteetako baten, Zeta ren, aitaordea da Morte.
‎TRANCHE: Nik adierazi nahi nuke, ordea, hemen Jaizkibelek alkatearekin edo izan ditzakeen kontaktu apurretan, edo Irunen talde politikoen artean abian diren beste prozesuetan, oso urrun daudela haiek... Irunen, urratsak egiteko eskatzen ari zaizkigu.
‎Aurrerantzean, 965 euro izango da legez behargin batek jaso dezakeen lansaririk apalena, hamalau ordainsarikoa (13.510 euro urtean). %1, 6ko igoerarekin nekez estaliko da 2021eko inflazioa, Hegoaldeko KPIa %3, 3 delako orain, eta urtea bukatzean ez delako %3tik oso urrun egongo, azpitik geratzen bada ere.
‎%50 Espainiako Gobernuak, %25 Gipuzkoako Diputazioak, %12, 5 Donostiako Udalak eta gelditzen zen beste %12, 5a Elizbarrutiak; argiztapena berritzeko beste 400.000 euro jarri zituen iaz udalak. Eta hori gertatzen da non eta Gipuzkoan, bertako biztanleen batez besteko profil soziopolitikotik oso urrun dagoen hierarkia eklesiastikoak gobernatzen duen probintzian.
‎Burua altxatu ezinda dabil ikerketa eta garapena (I+G) Euskal Herrian. Barne produktu gordinean (BPG) duen pisua Europako Batasunak nahiko lukeen %3tik oso urrun dago oraindik. Gobernuak enpresei berritzeko deia egiten ari zaizkie etengabe, baina haietako askok nahikoa lan izaten ari dira COVID eragindako krisiari eusteko.
‎Baina hortik oso urrun daude egungo datuak. Iaz, %0, 6koa izan zen igoera, instituzioen eta enpresen inbertsioak kontuan hartuta.
‎Aldi baterako erregulazioa luzatzeko negoziazio antzuek agerian utzi dute zuzendaritzaren eta langile batzordearen jarrerak oso urrun daudela. Arabako plantetako langileek 210 egun daramatzate greban
‎Amurrioko eta Laudioko (Araba) plantetako langileek 210 egun daramatzate greban, eta luzaroan eusteko prestatu dute. Azken astean, langile batzordeak eta enpresako zuzendaritzak lau bilera agin dituzte indarrean zegoen aldi baterako erregulazioa nola luzatu negoziatzeko, eta argi ikusi da bien jarrerak oso urrun daudela. Langileek enpresari eskatu diote ken dezala 129 kaleratzeak indargabetu zituen ebazpenari Espainiako Auzitegi Gorenean jarria dion helegitea; enpresak, berriz, baldintza hori «xantaia» dela uste du.
‎Yusef, esaterako, 08:00etatik 12:00etara aritzen da Peñascal kooperatibak Boluetan (Bilbon) dituen tailerretan, eta, ondoren, helduentzako eskolan ikasten du 16:00etatik 19:00etara, Errekalden. «06: 00etan esnatzen naiz egunero ikastera joateko», azaldu du, «ikastetxea aterpetik oso urrun dagoelako. Gosaldu barik joaten naiz.
‎Pibota min hartuta dagoela eta, dagoeneko bost neurketa galdu ditu, eta klubak ez zuen gehiago arriskatu nahi. Gainera, esperotako errendimendutik oso urrun dago.
‎Transparency International ek kaleratzen duen zerrendan 71 postuan dago herrialdea; beti lehen postuan EBko estatuen artean. Bulgariak aurrerapausoak eman ditu EBko kide bihurtu zenetik, baina oso urrun dago oraindik batasuneko batezbestekotik datu ekonomiko, sozial, politiko eta judizialei dagokienez. Pobrezia tasarik handienak ditu.
‎ELAk SMIaren inguruko orain arteko aldarriak ekarri ditu gogora: «Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea oso urrun dago PSOEk eta Unidos Podemosek 2019ko akordioan agindutakotik. Izan ere, akordio horretan 2020an 1.000 eurora iristeko konpromisoa hartu zuten, eta are urrunago dago iazko urtarrilaren 30eko greba orokorraren eskaeratik, zeinetan 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatzen zen».
‎«Udaletako politikak aukera emanen digu gizartearen beharretatik oso urrun dauden ekintza politikoei berriz neurria hartzeko», esan zuen Barkosek. Bide horretan, ekintza politikoek politika publikoak zuzendu behar dituela azpimarratu zuen:
‎Baina egitekoa zailtzen ari zaio: iritsiezina da ia Fuechse Berlin; oso urrun dago Plock eta ihes egiten ari da Tolosa. Itxura batean, laugarren izateko lehiatuko da Pfadi Winterthurrekin eta Tatran Presovekin.
‎Istorioak hiru soldadu beterano oholtzaratzen ditu, auskalo zein gerratatik itzulirik omenaldi militar bat antolatu behar dutelako aitzakian. Hastapeneko musikak tonu epiko kaxkarra du, nahita, La Zarandaren lanetan giro hitsa epikotasunetik oso urrun egon ohi delako. Ohorezko ekitaldia etorri ez direnentzat dela diote, baina, aldi berean, beren burua omentzeko prestatuta dagoela ulertu dugu.
‎«2010ean sinaturikoa betetzeko eskatzen diegu erakundeei. Behin behinekotasuna %8ra murriztea adostu genuen, eta egungo mailak oso urrun gaude. Langile publiko asko ezinbestekoak izan dira pandemian.
2022
‎Bigarren urtez jarraian pandemia aurreko kopuruetatik oso urrun daude salmentak. 2019ko datuekin alderatuta, %37, 6 gutxiago izan ziren 2021ean:
‎«1 ratioa eskatzen dugu, hau da, mediku bakoitzeko erizain bat eta administrari bat. Egun, oso urrun gaude parametro horietatik». Hala, osasun langileen eskasiak eta telefono bidezko arreta lehenesteak ondorioak ditu pazienteen arretan, Aginakok ohartarazi duenez:
‎Bizi nuen errealitatetik zetorkidan ezkortasuna: nire inguruko erakunde zein ikerlari gehienak artearen berrikuspen bat egitetik oso urrun zeuden. Nire etsipenerako, mugiezina ikusten nuen narrazio kanonikoa.
‎Sozietate zerga, berriz, 2019ko kopuruetatik oso urrun dago oraindik ere, orduan baino 159 milioi gutxiago bildu baitzituen iaz (%12, 1). Edonola ere, izan da hobekuntza bat 2020arekin alderatuta —103 milioi euro,+ %9, 9—, atzeratutako ordainketa batzuk egin direlako.
‎Lehenik, aurrekontuak handitzea. BPGaren %6, 5 izan litzateke osasungintzarako, eta oso urrun gaude hortik. Langileen behin behinekotasunari aurre egiteko, kontratu finkoak behar dira, pazienteei behar bezalako arreta integrala eta jarraitua emateko, besteak beste.
‎Eskaintza horrek sutu egin ditu sindikatuak, benetako KPItik oso urrun baitago. Are gehiago, plataforma batzuetan KPItik gorako igoerak eskatu dituztela jakinda.
‎Edonola ere, etxebizitzen prezioak oraindik oso urrun daude 2007 urtean izan zituztenetik. Urte horretan jo zuen goia etxebizitzari lotutako burbuilak, eta hurrengo urtean zulatu zen, krisi ekonomiko larri bat sortuz.
‎Salmentek ere gorantz egin dute 2013 urtean merkatuak hondoa jo zuenetik, baina oraindik oso urrun daude Atzeraldi Handiaren aurretik zuten mailatik. Horrela, 2007 urte­an 35.732 etxebizitza salerosi ziren Hegoaldean, iaz baino 8.552 gehiago(+ %23, 9).
‎Edonola ere, etxebizitzen prezioak oraindik oso urrun daude 2007 urtean izan zituztenetatik. Urte horretan jo zuen goia etxebizitzari lotutako burbuilak; hurrengo urtean zulatu zen, eta krisi ekonomiko larri bat sortu.
‎Salmentek ere gorantz egin dute 2013 urtean merkatuak hondoa jo zuenetik, baina oraindik oso urrun daude Atzeraldi Handiaren aurretik zuten mailatik. Horrela, 2007 urte an 35.732 etxebizitza salerosi ziren Hegoaldean, iaz baino 8.552 gehiago(+ %23, 9).
‎Menturaz, lasaiegia ere bai, zortzi partidaren faltan jomuga garbirik gabe gelditu baitira. Europa oso urrun dago. Ezin kexatu, ordea:
‎Gainera, diskoan agertzen den Euskal Herriko beste artista handienetako bat Sarasate da, Moszkowski poloniar konpositorearen hainbat kantu moldatu zituena. Okiñenaren iritziz, «oso aberasgarria» da pertsona batek euskal kulturatik oso urrun dagoen kultura bat ulertzen duela ikustea. «Eta, batez ere, nola iritsi garen errezital hau elkarrekin eraikitzera, berak euskal nortasunaren inguruan duen ezagutzaren interpretazio batetik abiatu baikinen».
‎Esan du gehiago igotzeak «enpresa batzuk ixtea» eragingo lukeela. Sindikatuek ez dute onartu eskaintza hori, benetako KPItik oso urrun dagoelako. Horrez gain, Ia 50.000 langileri eragiten die Bizkaiko itunak.
‎Esan du gehiago igotzeak «enpresa batzuk ixtea» eragingo lukeela. Sindikatuek ez dute onartu eskaintza hori, benetako KPItik oso urrun dagoelako. Horrez gain, ia 50.000 langileri eragiten die Bizkaiko itunak.
‎Arautu behar dena ez da hainbeste betebeharra, B1 edo B2 izan, baizik eta hori lortzeko emango diren baliabideak. Hezkuntza errealitatetik oso urrun dagoenak soilik sinets dezake hizkuntza eskakizun bat ezartzeak edozein ikastetxetako ikasleek maila hori lortzea ekarriko duela.
‎Patronalaren jarrera eta sindikatuena oso urrun daude gaur gaurkoz. Sindikatuen hitzetan, SEA «geldi» dago oraindik, eta ez du proposamenik egin gatazka konpontzeko.
‎Hura ere garaiaren ondorio izan zen. Aierdik gogorarazten duen moduan, Espainiak 2006an onartu zuen ingurumen gaietan informazioa, parte hartzea eta justiziarako sarbidea arautzen duen legea, baina ideia horiek oso urrun zeuden orduko kultura politikotik: «Orduan antisistema eman zezakeena orain guztiz araututa dago legez.
‎hiru aldiz gehiago da. Frantziarengandik oso urrun gaude. Alemanian ere antzeko sistema dute:
‎Mendiko azken saioa zenez, faboritoak su batean aritzea espero zen, San Pellegrinotik bertatik hasita. Helmugatik oso urrun egonagatik, lasterketa puskatzeko moduko mendatea zen. Begirada guztiak Landarengan zeuden jarrita.
‎Sektoreko lan ituna negoziatzen ari zarete sindikatuekin. Soldata eguneratzeari dagokionez, jarrerak oso urrun daude. Zuek %2 eskaini duzue hurrengo hiru urteetako bakoitzerako eta haiek KPI+ %1 nahi dute (%7, 4).
‎Komunikabideek, arreta drogan jarrita, biktima onak eta txarrak sortzen dituzte herritarren inkontzientean. Errealitatetik oso urrun dago, eta antiterapeutikoa da.
‎Sindikatuek berriz ere nabarmendu dute ez dutela onartuko langileen erosteko ahalmena murriztuko duen eskaintzarik, eta beraz, soldatak KPIaren arabera eguneratzea marra gorria da. Plataforma bateratuak KPI+ %1eko igoera eskatzen du; iazko KPIa %6, 4 izan zen, eta aurtengoa %10etik gora dago egun. FVEMen azken eskaintza, berriz, kopuru horietatik oso urrun dago: %2, 75eko igoera proposatu du 2022rako, %2, 5ekoa 2023rako, eta %2koa 2024rako.
‎Kopuru horiek «izugarri handiak» dira, eta oso urrun daude EBZk bere buruari jarritako helburutik (%2). Horretara hurbildu ahal izateko, «maila neutral» bateraino handituko ditu interesak, hots, ekonomia sustatu gabe hura moteltzen ez duen maila bateraino.
‎Espero izatekoa da greba egun horien osteko estrategia pentsatzea, egun patronalaren eta sindikatuen jarrerak oso urrun baitaude. Hamabi bilera egin dituzte dagoeneko, eta, sindikatuen ustez, patronala atzera egiten ari da.
‎FVEMek, berriz, %8, 75eko igoera eskaini du hiru urterako. KPItik oso urrun dagoen eskaintza bat da, eta, sindikatuen arabera, patronalak ez du nahi soldaten eguneratze sistema KPIari lotuta joatea. Sindikatuek esana dute ez dutela onartuko itunaren indarraldiaren amaieran erosahalmena galtzea eragingo lukeen akordiorik.
‎urtea joan, urtea etorri, uzta ez da espero bezalakoa. Hogeita hamar urte joan dira Euskararen Normalizazio Legean oinarrituta eskola guztietan euskara sartu zela, baina, lorpenak lorpen, ezin ukatuko dugu helburuetatik oso urrun daudela: euskararen erabilpena gizartean oso urria da, ikasketak euskaraz egiten dituzten gazteengan hizkuntza akademiko soil bilakatu da, A eta ereduak, ñabardurak ñabardura, euskara baztertzeko ate zirrikituak bilakatu dira...
‎Eta denek baieztatzen dute gauza bera: mundua oso urrun dago Parisko Akordiotik, zeinek berotze prozesu seguru bat bermatuko lukeen. Atzo NBEren Ingurumenerako Programak (NBIP) iragarri zuen norabidea aldatu ezean 2,8 gradu beroagoa izango dela batez besteko tenperatura mende amaierarako.
‎Eta hil ala bizikoa zela ere esan zuen, eskuin muturreko mugimenduen eta sistemaren aurkako taldeen hazkundea zela eta. Bada, Maastrichtekin oso urrun dago Europa federala, eta, alderantziz, itunaren ostean eratutako eredu demokratiko eta sozialak euroeszeptizismoa areagotu besterik ez du egin, eta Italia, Polonia, Hungaria eta Bulgaria gobernatzen ari den eskuin muturraren hazkundeari bide eman dio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia