Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.778

2000
‎Errekak iragaiten zituzten zubiak ere desagertu dira, beraz azken zati honetan adi egon dugu arrastoa ez galtzeko. Dena den, bidetatik ez oso urrun aurkitzen diren megalitoek (Artola eta Aiansoro) Mugaire aldetik Plaxaxelaiko lepora igotzeko behialetik erabiltzen zen bidea dela erakusten digute.
‎Espainiako Legebiltzarrak onartu berri duen Atzerritartasun Legeak etorkinentzat zenbait hobekuntza ekarri badu ere, oso urrun da oraindik euren nahikarietatik eta hauek duintzat hartzetik. Egia da orain babes ofizialeko etxebizitzak izateko, lan eskaintza publikoetan edota hezkuntza bekak eskuratzeko eskubidea dutela, baina hauek guztiak indarrean jartzean traba burokratiko asko izaten dituzte eta azkenerako ez dira aplikatzen.
‎Izan ere, hauteskunde kanpainetan politikariek esan ohi dituzten gauzak maila jakin batean kokatu beharrekoak baitira ia beti: beste partidu politikoen deskalifikazioa, lau ideia orokor bezain sinple eta, hori bai," Guk geurean jarraituko dugu bide onetik baikoaz", beti ere goi maila batean, oso altutik doan mailan, oso urrun ikusten diren helburu batzuen atzetik beti...
‎literaturaren militante, hizkuntzaren militante (txineraz idazten dutenak txineraren militante dira, gaztelaniaz idazten dutenak gaztelaniaren militante diren bezalaxe) eta egoera baten aurrean aldeko edo kontrako postura hartzearen militante. Horren adibideak ikusteko ez dugu oso urrun joan behar: Jon Juaristi da militante, idazle militanterik bada.
‎Orain arte, Europako Batasunaren (EB) jarduna monetarista hutsa izan da, Banku eta moneta bakarrera mugaturik eta lehiaren eta mugarik gabeko merkatuaren erresuma bihurturik. EBk oraindik ez du lortu batzuk merkatarien Europa deitzen dutena baino ezer gehiago izaterik, beraz, oraindik oso urrun geratzen da langileen eta herri xehearen interesek lehentasuna izango duten Europa soziala.
‎Bere poesiazko lanagatik ezaguna genuen Jose Luis Otamendik, poesiatik oso urrun ez dauden hogei ipuin eskaini dizkigu liburu honetan. Otamendiren hitzetan," poesiatik gertuago daude intentsitate kolpe bakarrekoak direlako." (Deia)
‎hogei abesti dira, adibidebat jartzearren, mundu osoko irrati eta diskoteketan gehien entzuten direnak, berdinMexikon, Hego Korean edo Bidarrain. Eta berdintasun hori oso urrun erabakitzeneta kudeatzen da. Identitateak ez daude bata bestetik banatuta eta botere guneakgero eta elitistagoak eta indartsuagoak dira.
‎Gainontzeko erreferentzia duten izenak oso urrun daude kopuru horietatik.Izendapen orografikoa dutenak 67 dira (%8). Haizearen izaerari buruzko izendapenaduten 77 erantzun jaso dira (%9).
‎Urte erdi geroago, Gabon egunean, zoragarria zen jostailuaz oraindik ohiturik ez bazeuden ere, kapitainak Morse kodearen bidez Gabon mezu bat igorri nahi izan zion familiari. Telegrafista hori egiteko prest zegoelarik, bat batean ahots bat entzun zen, tokitatik zetorren baina entzungarri zen soinu bat, nondik arraio hel zitekeen inork ere ez zekiela, zeren kostaldetik oso urrun baitzeuden, Ingalaterra Berriaren parean. Jesukristoren sortzea eta aingeruak artzainei berri onaz egindako iragarpena kontatzen hasi zen.
‎Auzo honetara iristean mural handi batek agurtzen du bisitaria: " You are now entering Free Derry", eta hortik ez oso urrun beste hamaika irudi aurki daitezke: Bloody Sunday gogoratzen dutenak, borroka armatuari buruzko etxe baten tamainako irudiak, presoen zerrendak, eskubide zibilen aldekoak...
‎Baina erran beharra dut ezen, hatsarrean bederen, haserre ediren nuela osaba Joanikot... hain haserre, non ez baitzion kasurik ere egin eskuan nekarkion presentari: ...xeko studiorat nindoala —zeren, jakin zuenetik ezen aitona Nikolasek testamentean urroztarren dorretxea esleitzen ziola, hango goi solairuko gela prestatu baitzuen bere eginbeharretarako; eta zeren, bisitan genituen handikiak jauregian geratzen zirelarik, dorretxerat egin baikenuen osaba Joanikotek, Mattinek eta hirurok, haiei leku egiteko—; haren studiorat nindoala, bada, dorretxetik ez oso urrun, or baten zaunkak aditu nituen, zeinak baitziren Arkimedesenak, osabak Akilesen ondotik izan zuen orarenak; eta Arkimedesenganat hurbiltzean, oharturik ezen sugegorri batekin ari zela, lurrean bizpahiru urratserat zegoen makila bat jaso, txakurra baztertu, eta lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia; eta eskuan hartu, eta osabarenganat egin nuen, disekzioren bat edo egiteko asmotan, zeren...
‎Eta hura halakoa zen eta harekin ikasi nuen ezen ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak eta apurrak plazer handien izenean; eta, nola haren etxetik ez oso urrun mendi tipi bat baitzegoen, norat joaiten baikinen noizik behin paseoan, hala, harekin ikasi nuen, orobat, ezen bezain ederra izan zitekeela bidea; eta, are gehiago, zeren harekin ikasi bainuen ezen ez zela gainaren eta gailurraren atzemaitea conditio sine qua non a mendiaz eta mendiaren ederraz gozatzeko.
‎Zeren baitzirudien ezen ordu arte hain kontra izan nuèn Fortuna bera ere neure alde eta fabore jarri zela behingoz, noiz eta heldu bainintzen jaun Ve nancio Roblesen etxalekurat, zeina baitzegoen Nueva Andalucíako iparraldeko kostatik hurbil, Cumanátik ez oso urrun.
‎Lope Agirrekoaren eta bere marañon en amets ezinezkoa...! Eta haiek ere hemendik ez oso urrun ibili ziren, bidaia ezin penosago hartan, ibai Amazona sen barrena...! —eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—:
‎Jauregitik ez oso urrun bazen, baso ertzean, zelai zabal bat, norat eramaiten baikenuen tigrea gurdi batean, begiak oihal batez estalirik, eta norat erakartzen baitzuen aitak inguruetako ehiza, morroiek lagundurik beti ere eta morroiek soilik, ez orek, zeren eta hauek, halakoetan, etxean uzten baikenituen, tigreak arretarik gal ez zezan eta ehizaren bidetik desbidera ez zedin, orei zien ezinikusi hura zela kausa.... Halarik ere, ehiza ugaria zen arren, ez zen beti gauza segura eta, izaiten ez zenean, guhaurk eskaintzen genion, libratzen genituela, hartarakotz, kaiola batzuetarik, bat banaka, untxiak edo erbiak, Uraitzeko hudozain baten trabailuari esker geureganatzen genituenak; eta kentzen genion tigreari begietarik oihala, eta untxien eta erbien gibeletik abiatzen zen hura, jauzi arin ezin bizkorragoetan.
‎Doi doian ohartu nintzaion ganberaren antolaketari: ohe bakarra lorezko edredoiduna, arropa meta galanta gainean zuena, ikasteko mahai bat karpetaz eta apuntez betea, liburuetarako apalategi bat eta ate arrosetako armairua, haur irudiz apaindua, iragan ez oso urrun baten oroigarri. Anak, argi nagusia iraungi eta mahaiaren gaineko lanpara ttipiaz ordezkatu zuen, esku batekin kontzen zidala beti.
‎Bon, ba kontua da poliziak negozioko buruak salatzea proposatu ziola eta berak, ustezko adiskideak guztiz desagertu eta arbuiatu zutenez, salatu egin zituen. Horren ordainetan, poliziak beste nortasun bat, beste izen bat eman, eta Massachusetts estatura eraman zuen, Bostondik ez oso urrun dagoen herrixka batera. Baina prezioa garestiegia egin zitzaion:
‎Nire haur denboran, neure buruarengandik eta gurasoengandik ihesi, gau batez oso urrunera ez, eta auzuneko parkeraino joan nintzen ihesi; han bizpahiru orduz egon nintzen harik eta amak, nahigabeturik, txorikume busti baten antzera aurkitu ninduen arte. Gaztetan, neure burua topatu nahian, familiarengandik alde egin, eta Dabidekin jarri nintzen bizitzen.
‎Eta behingoz bakarrik, Ba  ttery Park inguruan zerbait jan, eta belarretan etzan naiz. Gero, handik ez oso urrun ikusten zen Askatasunaren Estatuak erakarri nau, neure egoeran, besterik ez bada ere, sinbolikoki laguntzen zidalako; baina hara joateko gogoa uxatu dit itsasontzietarako zegoen ilara luzeak. Horren ordez, gidaliburuari kasu egin, eta Staten Island erako ferrya hartu dut, ez dakit zein izeneko filmean Melanie Griffith ek egiten zuen bezala.
‎Baina heriotza, sentitu, larrualdietan sentitu izan dut niregandik inoiz baino hurbilago: Dabidekin larrua jo  tzen ibili eta gero, hura niregana abailtzen zenean, ezin argiago sumatzen nituen haren taupada artean bortitzak, artean ohiko erri  tmotik oso urrun zeudenak. Taupada bizkor haiek, une batetik bestera geldi zitezkeela ziruditen haiek, bizitzaren hauskortasuna sentiarazten zidaten, eta Herio edozein momentutan etor zitekeela Dabid eramatera.
‎Gabeziei begira, antzezlanak prestatuko dituzten idazleentzako eskolarik ez izatea kezkagarria da gaur egun. Batetik idazten trebatu eta bestetik hizkuntzaren alde dramatikoa landuko duen eskola hori abiatzea oso garrantzitsua da gaur egun, oraindik ere beste generoetan aritzen diren idazle apurrak baitira dramatikoari heltzeko tentazioa izaten dutenak. Eta sarietan irabazle gertatu arren, oso urrun egoten baitira aktoreek eta zuzendariek eskatzen dituzten baldintzetatik (edo erretorikoegiak, edo erritmorik gabeak, edo hitzaren garrantzian oinarrituta interpretazioari tarterik uzten ez diotenak...).
‎Kontuan izan behar dugu elementu hauek neutroak direla, hots, ez fisikoak ezta psikikoak ere; soilik interpretatu behar ditugun datuak dira, eta interpretazio horrek modu ugari izan ditzake, horien artean fisikoa nahiz psikologikoa ere. Oinarriztapen fenomenalista honen azken helburua zientzien batasuna zen, psikologia eta fisikarena batik bat, garai hartan bata bestetik oso urrun zeudela baitzirudien. Zientzien batasuna ez zen jada soilik posibilitate hutsa Machentzat, errealitate epistemologikoa baizik, ezagutzaren objektua beti berbera baitzen, alegia:
‎Hau guztia moldatzeko, Einsteinek Erlatibitatearen Printzipio Berezia (EPB) aurkeztu zuen. Honi esker, abiadura absolutu eta pausagune absolutuaren nozioak baztertu ahal izan zituen, abiadura konstanteko sistema fisikoak baliokideak direla defendatuz —abiadurak sistema horietako bati begira izango luke zentzurik, beraiekiko erlazioan— Aitzitik, EPB ez zen oso urrun ailegatu eta bereizketa absolutu bati eman zion lekua: hau da, sistema inertzial —abiadura konstanteko— eta sistema azeleratuen arteko bereizketari.
‎" Autobide ondotik, une batez neuregandik oso gertu igarotzen ikusten ditiat autoen txoferrak eta gainerako bidaiariak", esan nuen neure artean," baina oso urrun ditiat, erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa, haiek beste dimentsio batean daudelako, autobidearen dimentsioan. Egungo hedabideak ‘informazioaren autobideak’ direla esaten ditek.
‎Euria hasi baino lehentxeago, Loitzate mendiaren hego mendebaldeko mazela batean, Zumarresta errekaren ondoan, borda zaharkitu batean babestu ginen Lauaxeta eta biok, eta luzaz egon ginen hantxe, paraje guztiz bakarti hartan, geldirik eta isilik, atetik zehar euriaren zirri zarra etengabeak baso lehendik ere guztiz hezea nola mela mela eginda uzten zuen begira. Mundutik urrun, oso urrun, guztiz aparte.
‎Buruntzara joan nintzen, Belkoainera, Andatzara... Trena edo autobusa hartuta inguruko herrietako mendietara ere joaten hasi nintzen gero, baina mendi txiki eta ez oso urrunetara beti: Intxurre, Otsabio, Mendikute, Illaun, Irukurutzeta, Atxolin, Azkonabieta, Gaintxipitxa, Gaztelu, Ertxin, Indamendi, Aldura, Igoin, Urdaburu, Zaburu, Urdelar...
‎Henao kalean bera garai batean bizi izan zeneko etxea ikusi zuen kanpotik. Handik ez oso urrun, Lauaxeta izeneko liburu dendarekin egin zuen topo. Harritu eta hunkitu egin zen berriro, Gernikan Egunkaria ko azalean bere argazkia ikustean bezala.
2001
‎Juan Mari Arestik ere, bigarren semea, idatzi izan du nobela bat edo beste. Abertzale mundukoak izan ez arren, Gabriel ez zebilen oso urrun abertzaleengandik: " Gabriel, oso ume zela hurbildu zen abertzaleen ingurura.
‎Euskal arrantzaleak hasiak dira 2001eko antxoaren arrantzaldiarekin, eta nahiko baikor daude iaz egindako harrapaketak azken hamarkadako handienak izan zirela kontuan harturik. Nolanahi ere, oraindik oso urrun daude 60ko eta 80ko hamarkadetan lortutako harrapaketa kopuruetatik. Garai hartan, batez beste, 40.000 tona inguru harrapatzen ziren.
‎Horixe eskatu dugu beti eta orain ere horixe bera eskatzen diogu gobernuan egongo den edozein alderdiri. Badirudi PSE oso urrun dela gobernu horretatik, baina hori ez da gure arazoa. PSE aldatzen ari dela dirudi, hemengo gidariak presioak jasaten ari dira.
‎Lehendakariaren egitasmoa aztertzera paseaz. Berriz ere, oso urrun gaude balizko bake prozesu batetik. Baduzu esaterik zein unean gauden?
‎Faktore ezberdinak hartu behar dira kontuan. Batetik Errumania oso urrun zegoen Mendebaldeko Europatik (geografia fisikoari baino gehiago gure ezagutzari dagokionez), eta han gertatuak eraginik ez zuen geure bizimodu konkretuan. Mendebaldeko hedabideek, haatik, korrespontsalik ere ez zuten han, eta ia informazio guztia oso iturri gutxiren eskutik etorri zen.
‎– Euskaltegietako ikastaroen bidez zer lortu nahi zuten galdetu denean, gehienek beren helburu nagusia ondo hitz egitea zela esan zuten (%63, 7). Ondoren, eta oso urrun, bestelako helburuak datoz: ondo ulertu (%9, 6), gramatika ezagutzak (%3, 5), EGA (%6, 9), oinarrizko ezagutza (%7, 2)... Baina horren ostean helburuak bete zituzten ala ez galdetu zitzaienean, aspektu kezkagarri bat azalarazi zuten:
‎Hesteetan egon ohi diren bakterio batzuk gai dira sintetizatzeko. Hala ere, bitaminei ahalik eta probetxu gutxien ateratzen zaie, sintesia xurgapen fisiologikoko lekutik oso urrun dauden lekuetan gertatzen baita, eta horrek kimasi guztia gorozkiek kanporatzen baitute. Hori dela eta, B12 bitamina nahitaez elikagaiek eman behar dute.
‎Erakundeak aurkeztutako azterlanaren arabera, internauten erosketa asko Espainian salgai ez dauden produktuei buruzkoak dira. Ana Zarzuela Valentziako UCEko idazkari nagusiak ere parte hartu zuen azterketa horren aurkezpenean, eta gure herrialdeko merkataritza elektronikoa oso urrun dago “hasiera batean merkataritza sistema horri esleitzen zitzaion” negozio aukera izugarrietatik. Hala ere, Zarzuelak aurreikusten du, tarifa lauak, erabiltzaileen erabilera hobeak eta gazteen eskuragarritasun ekonomiko handiagoak ekarri duten aurrerapenarekin, “online” merkataritza hazi egingo dela etorkizunean, nahiz eta ez duen merkataritza tradizionalera eramango, zehaztu zuen.
‎Niretzat, gainera, ordurarte izan nuen bizimoduaren agurra zela iruditzen zitzaidan. Oinarririk gabeko amets ero haien guztien amaiera eta betidanik ezagutu nuenetik oso urrun geratzen zen etorkizun berri baten hasiera. Beldur pixka bat ematen zidan horrek egia esanda, kosta ezaguna atzean laga eta itsaso zabalera igeri sartzearen pareko sentsazioa nolabait.
‎Mundua ez da hain txikia ordea. Hiru egun eman ditut trenetik trenera eta ez nago etxetik oso urrun. Beste hizkuntza bat entzuten da, hori bai, baina beti hizkuntza bera.
‎Ametsok, egia esan, ez ziren egiatik oso urrun. Eskumenean zuen irrikatzen zuen guztia.
‎Testua oso antzina, oso urrun, eta hizkuntza ezezagunean idatzi zela aitortuko dute paleografoek, eta bere seneko edozein irakurlek.
‎Haien informazioaren muina ez da aniztasuna sustatzea izan, baizik eta tesi jakin batzuk besteen gainetik ezartzea, eta euskal antinazionalismoa izan da, eta da, tesi horien funtsa. Berenak eta bost egin dituzte hedabideek frontearen aldeko diskurtsoa egituratzerakoan, gizarte hautsi baten irudia behin eta berriro azalduz, nahiz, zorionez, irudi hori gizartean egiaz gertatzen ari dena azaltzetik oso urrun bada ere.
‎Euskadiko Autonomia Erkidegoan, esate baterako, prentsa irakurle gehienek irakurtzen dute El Correo edo El Diario Vasco, eta entzule gehienak biltzen dituzte, oro har, Madrildik ari diren irratiek 4 Kasu bietan, hedabide horietako bezero egonkorrak ditugu alderdi nazionalisten boto emaile asko eta asko. Hedabide horien jokabide editoriala eta berri-emailea oso urrun dago euskal nazionalismotik, honen buruz buruko etsaia ez denean. Halarik ere, hedabide hauek ez dute, itxuraz, euskal nazionalismoaren sinesgarritasunean inolako galerarik eragin, ez dute haren gizarte eta hauteskunde eragina murrizterik lortu.
‎korronte politiko jakin batzuei lotuak baziren ere). EITBko berriemaileek berek ere, egiazko autonomiaz jarduten zuten berrigintzan, oso urrun zeuden ondoko urteetako" alderdikeriatik", guztiz nabarmena telebistaren kasuan batez ere.
‎Hedabideen sistematik beretik funtzio hori bete ahal izateko baldintza gisa errepikatu ohi diren arauek 28 behin eta berriro dioskute kazetaritzak gatazken kausak aztertu eta gatazka gainditzeko bideak proposatu behar dituela, gatazka horien konponbidean herritarren partaidetza bultzatu behar duela eta bere autonomia profesionalaren aurkako presio mota ororen aurka jardun behar duela. Printzipio horiek oso urrun daude hedabideek euskal gatazkaren aurrean, ETAren su etenaren aurretik eta ondoren, beren lekua zehaztu zuten eta egun zehazten ari diren moduetatik.
‎...gobernuek Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna onartu zutela, eta baita Espainiakoak —Frantziakoak ez bezala— berretsi duela ere; horrezaz gain, Europako Kontseiluko Asanblada Parlamentarioak bere kideei hizkuntza gutxituak babesteko eta sustatzeko eskatu zien, hau da, Europako herrialde guztietako kideei; baina hala eta guztiz ere aldarrikapen eta gomendio horiek errealitatean gauzatzetik oso urrun daude.
2002
‎Arazoak arazo, oro har autobidea ondo hartua izan zela esatea legoke, batik bat gidarien aldetik. Izan ere, ordura arte, Bilbo eta Donostia oso urrun zeuden. Bost ordu luze pasa behar zituen trenean batetik besterako bidaia egin nahi zuenak.
‎Pertsonon geroa ez da patuak seinalatzen digun bidearen araberakoa izaten beti, patua petrala izanagatik ere: «Uharteetara joan behar nuela jakiteak izugarri kolpatu ninduen, oso urrun baitziren. Pixka bat izutu nintzen arren,' eutsi motel!' esan nion nire buruari eta aurrera», gogoratzen du Rogeliok.
‎«Oraindik ere bezperan pattarrari esker lorturiko lo laburra... Oso urrunetik bezala entzuten ditu tiroak, eta are urrunagotik,... bere atzean, kanposantuko harresi goroldiotsuak itzultzen duen atabal hots geldoa».
‎Idazle gehienak ohiturazko fikzioaz baliatu ziren ideologia jeltzalearen oinarrian zegoen ikuspegi idealizatu eta tradizionalista azaltzeko. Zubiaurre anaien edo Arrue anaien pinturan gertatu zen bezalaxe, euskal eleberria mundu idealizatu eta esentzialista bat islatzen saiatu zen, Euskal Herrian eratuz joan ziren hiri industrialetatik oso urrun zegoen mundu bat. Akziorik gabeko eleberriak dira, zenbait irudi ohiturazkoz osatuak.
‎Donibane Lohitzune inguruko kontserben industria, Mauleko espartinenprodukzioa eta Baionako gunea; dena den, bertako industria gehienak Landetanzeuden. Azken gune horrek industria aeronautiko, kimiko edo elektrikoak biltzenzituen, bertako ekonomian eragin gutxi zutenak, behar ziren hornidurak etamerkatuak oso urrun zeudelako.
‎Alderdi kulturala ere gainditu beharreko koska bat izan da. Gizabanakokooperatibistak bere burua hurbil dagoenarekin bat egiten (identifikatzen) dulehendabizi, hots, lan egiten duen lantegiarekin; ondoren eskualdea barneratzen du, eta oso urrun dakusa muga geografikorik gabeko megataldea. Jauzi mental horrekaldaketak dakarzkio eskema psikologikoari, bai botereguneekiko, bai ohiturekikoeta bai elkarbizitzeko pentsamoldeak aldatzeko premia bistaratuz.
‎Hala ere, dinamika liberalizatzaile horrek badu salbuespenik: aipagarria da, batez ere, lan eskuaren arlokoa.Lan faktorearen gaineko nazioarteko politika oso urrun dago kapital faktoreariatxikitzen zaion politika liberaletik. Izan ere, kualifikazio handiko profesionalak ezezik gainerako langileek muga traba eta orotariko oztopoak jasan behar izaten dituzte herrialdez aldatzeko, batik bat hegoaldetik mendebalderako ibilbidea egitekotan.
‎Gaur egun oso urrun gabiltza kudeaketa berri horretatik. Horregatik, abiatzeko politika/ metodologia/ tresnen premian gaude.
‎Antzinako gizarteak guztiz bestelakoak ziren gizarteak dira, eta ezin dira gauregungo kategoriekin ikertu. Guregandik oso urrun dauden gizarteak aztertzerakoan, Bartolome Clavero k aztertu du haiek ulertzeko antropologiak sortutako analisi metodoek eta kontzeptuek historian izan dezaketen eragina. Pentsa dezagunahaidetasun harremanak aztertzeko antropologiak garatu duen metodologiaz, etaAntzinako Erregimeneko gizarte estamental bat aztertzean horrek izan dezakeeneraginari buruz.
‎Diseinu hori praktikan jartzean, espero zutena baino askoz ere emaitza hobeak lortu zituzten. Erregelen ebaketa eta konposaketaren ondorioz lortzen den egoera kopuruaren magnitude ordena lau edo bost zifra hamartarrekoa da, teorian izan zitezkeen hamabi zifretakoetatik oso urrun. Lexikoak murrizten omen du konplexutasuna.
‎Zer esan nahi du horrek eta, batez ere, zer garrantzi du? Fisiologia, gorputzaren funtzionamenduaren zientzia, zientzia bukatuta egotetik oso urrun dago, hutsune asko daude gurutzatzeko, eta mekanismo asko daude argitzeko. Baina, aldi berean, ezagutza ugari eta ongi ezarriak daude.
‎Udan, zurtoina berdea da, korapilo zirkularrekin ildaskatua, eta horietatik adaxka segmentatu hauskorrak sortzen dira. Lurzoru buztintsuen gainean prospekzioa egiten du, lur hezeetan, inoiz ez uretatik oso urrun, ibai eta erreken ertzetatik eremu istilduetara eta larreen inguruan. Bilketa eta kontserbazioa Zurtoinak eta hostoak uda amaieran biltzen dira.
‎Gaur gauean telebista bidez iragarki berriak emango dira erretzaileen erreakzioekin, tabakoak lehen publizitate alertan aipatutako substantzia toxikoak dituela jakitean. INEsek azaldu zuenez, kanpainaren kostu osoa 4,57 milioi eurokoa da, «tabako industriak publizitatean inbertitzen duenetik oso urrun dagoen batura». Era berean, gogoratu zuen tabakoa urtean 60.000 hilez gero, Frantzian dagoela, eta droga hori kontsumitzeko joera gelditu egin dela azkenaldian; horregatik, horrelako kanpaina bat.
‎16 espainiarretik batek mota horretako tumore bat garatzen du Estatu Batuetako 8 emakumetik batek. Gainera, Espainiako emakume menopausikoen %5 %6k bakarrik jasotzen dute THS, oso urrun baitago Alemanian, %30eraino. Azkenik, Espainian, aho bidezko adabakiak nahiago izaten dira aho medikamentuak hartzeko.
‎Gobernuak eta Europar Batasunak (EB) erretiro aurreratuak «itxi» nahi dituzte, langileak 65 urte bete arte iraun dezan. Hala ere, sektore batzuk oso urrun daude oraindik gomendio horiek betetzetik. Hala gertatzen da metalean, non 49 probintzia hitzarmen kolektiboetatik 28 erretiro aurreratua sustatzen duten edo 65 urterekin baino ez diren hartzen lan adina, Confem et al patronalak 2001 urteari dagokion txostenean ageri denaren arabera.
‎Espainiako Kongresuak 2001eko abenduaren 19an onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen erreformaren testuak azken xedapen bat jasotzen du, Gobernuak erregelamendu bidez arautu dezan, eta Europako araudiarekin bat, «gidariari ikusgarri egingo dioten segurtasun elementuak sartzea, ibilgailua errepidean geratzera behartuta egonik, handik atera behar duenean». Txaleko islatzaileak nahitaezkoak direla esateko etorkizunean legeak egiteko agindu horretatik oso urrun dago oraindik. Beste era batera esanda, oraindik ez da beharrezkoa elementu bat erostera korrika joatea.
‎Zehazki, Oloten, Gironako probintzian, erupzio bat gertatu zen duela ehun mila urte inguru. Penintsulako iparraldea, berriz, oso urrun dago mota horretako edozein fenomenotatik, nahiz eta ez den beti hala izan. Duela 85 milioi urte, Kretazeoan, orain Kantauriko kostaldea dena Frantziako egungo itsasertzarekin lotuta zegoen, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko egungo lurraldeak itsas hondoa ziren.
‎80 urte zituen Gumersindo Alvarezek, gizon osasuntsua eta alaia. Bere landetxe batean zegoen, Gijonetik ez oso urrun. Eta hara, ondoko landetxetik pitbull batek hesi gainetik jauzi eta eraso egin zion aitonari.
‎Beste inon ez dut halakorik ikusi. Moskun, ni bizi nintzen etxetik oso urrun ez, kalean barna nindoala, emakume batek bi sokatatik katua eta zakurra zeramatzan. Biak harro harro nagusiaren aurretik.
‎Hamar urteko haur batek New Yorkeko Manhattanen, Wadsworth kaleko denda batean, ni bizi naizen etxetik oso urrun ez, iragarkia irakurri zuen: " Txakurkumeak salgai".
‎New Yorkeko Queens auzoan guraso gazteak urtebeteko haurrarekin bizi ziren. Trenbidea ez zuten oso urrun.
‎Dionik espartzuzko otarreak eta saskiak egiten zituen –Sarak berak bezala–, baita espartinak ere, eta Soniak abilezia izugarria zuen orratzaz eta hariaz mota guztietako oihalak egiteko –mahai gainekoak eta ohe estalkiak nagusiki–, batean puntu mota bat erabiliz bestean bestea. Eta, nola diru sarrera haiekin eskas samar ibiltzen baitziren, ezkaia eta beste usain belar batzuk biltzen zituzten, aroa zenean, handik ez oso urrun baitzegoen destilategi bat, han Laujarren, non ezkai esentzia destilatzen baitzuten; edo beste zernahi egitera prestatzen ziren Dioni eta Sonia –mahatsa, almendrak edo olibak jasotzera–, biak moldatzen baitziren edozertara. Bi bikoteak harremanetan jarri zirenetik, bestalde, bildu egiten ziren aldian behin, batzuetan Sergio eta Sararen etxean, besteetan Dioni eta Soniarenean.
‎Ni ere Ekainekin hitz egin nahian nenbilen, eta parada ezin hobea aurkitu genuen Bianditz mendira joan ginen egun batean, Jonen opelean. Bide bazterreko zelaietan bazkaldu ondoren, mendatetik ez oso urrun, Ekainen gurasoak eta Leire kamamila biltzera joan ziren. Eta Ekain eta biok bakarrik geratu ginen.
‎" Inori ez litzaioke bere burua hiltzea otuko, txakurrek haginka egingo  dioten beldurragatik", pentsatu nuen itxaropentsu, lehengo suizidio mehatxuari larritasuna kentze aldera. Beste alde batetik, ordea, semeak oso urrutitik hitz egiten zidala sentitu nuen, nigandik oso urrun zegoela alegia, ezin bainion haren pentsamenduen hariari jarraitu. Edonola ere, nahiago nuen mila bider txakurren arazoaz hitz egitea, ezen ez heriotzaz, eta bide hartatik  jarrai zezan desio izan nuen.
‎Oraingoz badiozue zuen belaunaldian, hori pentsatu nahi dut behintzat, begikotasuna eta agian maitasuna ere, baina gehienentzat, oroz gain, etxean eta ikastetxeetan ikasteko esaten dizueten zerbait dateke, geletatik atera bezain laster erdarara jotzeko joera handia erakusten baituzue. Ez dut esango zuek guk gure garaian latina nola hartzen genuen, orduan bezalatsu hartzen duzuenik, orduan ez baikenuen, esaterako, telebista katerik latinez, eta goenkalekoen abenturak ikustea Zesarrek idatzirik utzi zizkigunak irakurtzea baino jostagarriago delako, baina ez dakit benetan oso urrun zaudeten, batzuk bederen. Zinez, euskara gero eta urrunago ikusten dut zuen eguneroko kezketatik.
‎Esan bezala, liburuan jorratu ditudan gaiak errepasa  tzean konturatu naiz beste asko eta asko bazterrean utzi ditudala, eta emaitza oso urrun dagoela panoramika orokor batek eskaini behar lukeen ikuspegitik. 90eko hamarkada zer izan den taxuz azaltzeko, adibidez, haur eta gazte literaturak izan duen hazkunde ikaragarriaz hitz egin litzateke, eta –susmoa dut– lehen azaldu dudan kontsumoko literaturarekin izan ditzakeen loturez.
‎Geltokiko kafetegian telebistari so eman nuen gauerdi arteko denbora, piercing moda berria zertan datzan azaltzen  zuen saio aspergarri bat ikusten. Nire gogoa, baina, pantailan agertzen ziren gorputz zulatuetatik oso urrun zegoen. Gauerdian zen irtetekoa Nekane, Igor eta hirurok Madrilera eramango gintuen autobusa, eta horretaz pentsatzeak ezinegon kilikagarri atsegina sortzen zuen ene baitan.
‎Altzuzako fundazioak ez du traza onik. Oso urrun dago hasierako urteetan iragarritako proiektu integral hartatik —museoa, fundazioaren adiskideak, hirian bertan erakustokia eta tailerra, unibertsitatean katedra, erakusketa ibiltariak... —, eta erantzunkizunak ez dira bakarrik oriotarraren aldarte batzuetan gogaikarrian bilatu behar, nahiz eta hor ere badauden.
‎Beraz, sailkapen hori aintzat hartuta, lehenago aurkeztu ditudan zehaztapenok agerian uzten dute ikerkuntza aplikatuan eta teknologi garapenean gauzatzen dela EAEn egiten den I+Gren aldeko ahalegina. Ahalegin hori, bestalde, ez dago oso urrun Europan egiten den ahaleginetik. Horren truke, baina, oinarrizko ikerkuntzan eta estrategiazko ikerkuntzan ez da egiten egokitu litzaigukeen ahaleginaren parekorik.
‎Galderri etxetik oso urrun iruditu zitzaion Crouch End, end guztiak bezalaxe. Auskalo.
‎Ez zebilen oso urrun Gernikatik.
‎hausterre egunak ez du behar oso urrun.
2003
‎Lagunari jakinarazi behar zion tabernan entzun zuena, oroitzapenak ardoaren lurrunen artean zatika kateatuta baino iristen ez bazitzaizkion ere. Orduan ezin izan zuen zirkinik egin, giharrak alkoholak bahiturik, eta nesken ahotsak oso urrun, pare bat metrora ozta egon arren, soinuek kotoi eta kristal finek osoturiko hesi sendoa zeharkatu behar balute bezala; baina orain, egun bitan barneratutako pozoi guztia atera behar zuen. Joxek zuen sinistu, agian onartu ere ez.
‎Gazteak ez zuen zailtasunik eduki ezkutuko mezua garbi harrapatzeko. Orduko irribarre lasaiak ez zeukan zerikusirik aurreko begi kiskalgarriekin, jakina, baina bata bestea bezain sinesgarria zen, aldaketak berezkotasun eta erraztasun osoz egiten zituela, Patxiren aburuz; are gehiago, Joxeren etxeko jaian ezagutu zuten Unax hura gogoratzen hasita, ordukoa oso urrun eta lanbro artean geratzen bazitzaion ere. Ez zekien nor ezkutatzen zen azal haren barruan, baina jakiteko gogorik ere ez zeukan, hori seguru.
‎Adimenduna deitzen den eraikin bat aurkitu dezakegu non langileek bionboekin banatuta lan egiten duten eta argi naturala beren lanpostutik oso urrun gelditzen den.
‎Baina errealismoa zeritzoten horretan ez ziren agertzen 1930 hamarkadan nekazariek erregimenaren kontra buruturiko altxamenduak, euren lurrak kolektibizatzean gosez hiltzen ari zirelako. Beraz errealitatea eraldatuz edota parte bat ezkutatuz, bizitza errealetik oso urrun zegoen egoera bat islatzen zuten. Hola bada, errealismoaren ordez, gobernuak bideraturiko kontzientziazio politikoa besterik ez zen izan.
‎Espainiako haur eta gazteen elikadura ohiturak”, Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkarteak (SENC) argitaratu berri duena, Espainiako gazteen erdiak baino gutxiagok (4 eta 24 urte bitartekoak) “elikatze maila ona” du, azaldu du Lluis Serra erakundeko lehendakariak eta Prebentzio Medikuntzako katedradunak. Gainerakoek gabezia edo ohitura desegokiak dituzte, eta horietatik %4 elikadura egokitik oso urrun daude. Errealitate horren eta hortik ateratzen diren alarmen gainean, SENCk Haurren elikadura jarraibide osasungarriei buruzko Gurasoen I. Topaketa babestu du.
‎elikagai koipetsua da, eta, bereziki, kolesterolean aberatsa. Ideia hori, kontsumitzaileen artean hain zabaldua, errealitatetik oso urrun dago. Eta norberak egiazta dezake, bere osaera kolesteroletan oso aberatsak diren produktuekin konparatzen badu, hala nola arrautza gorringoarekin (250 miligramo unitateko), gurinarekin (250 mg/ 100 g), edo gazta lehor edo erdiskoarekin (100 mg/ 100 g inguru).
‎Espainian, urtean sortzen diren 300.000 tona gurpil erabilietatik, %10 baino ez da birziklatzen, EBk arlo horretan ematen dituen zuzentarauen arabera. Gure inguruko herrialde askoren% 90etik oso urrun dago kopuru hori. Espainiako lurraldean, erdia baino gehiago zabortegi kontrolatuetan uzten da, %40 ez dago kontrolatuta eta gainerakoa bakarrik uzten da birrindu ondoren.
‎Eragozpen bat du: gari eta zekale glutena baino ez du detektatzen (ez du ez oloarena ez garagarrarena detektatzen), eta gaur egun gutxiegitzat jotzen den sentikortasuna (20 ppm arte), ELISA R5ek hauteman ditzakeen 1,5 ppm etatik oso urrun. Hala ere, R5 garatu arte, nahikoa izan da indarrean dagoen Codex Alimentarius (Codex on Nutrition and Food for Special Dietary Uses) delakoaren araudiaren eskakizunetarako; almidoiarekin egindako produktuetarako, gehienez ere 10 mg gliadina onartzen du, hau da, 20 mg gluten (200 ppm) 100 g elikagairen.
‎Atzetik Frantzia, Alemania, Italia eta Austria datoz. Ikerketak erakutsi duenez, merkatu horretarako helmuga nagusiak eguzkia eta hondartza dira, eta atzetik oso urrun daude. Merkatu honetan gertatzen ari diren aldaketa handiak hondartza mediterraneoetan izango dira, batez ere.
‎“Arriskuak aztertzeko” metodoa da (ez arriskuak aztertzeko metodoa), eta arriskuak ebaluatu, kudeatu eta jakinarazteko faseetan garatu behar da. Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziaren arabera, Espainian arriskua ebaluatzeko lehen faseari dagokionez, Estatu Batuetatik oso urrun dago oraindik. Herrialde hori aitzindaria da elikagaien arriskuei buruzko ikerketan.
‎gizakien eta animalien osasunean duten eragina eta ingurumen ondorioak”. Bioteknologiaren arazoetako bat, FAOren arabera, genoma argitzeko gaitasuna da, organismo jakin baten geneak behatzeko eta informazio hori organismo hori aldatzeko, baita eboluzioaren eskalan oso urrun dagoen beste organismo batetik geneak transferitzeko ere. Ingeniaritza genetikoari esker, gaixotasun jakin batekiko erresistentea den gene bat sar daiteke, eta, hala, genetikoki eraldatutako organismo bat (GEO) sor daiteke.
‎Ohartarazi zuenez, txertoa aurkitzeak bakarrik utziko lioke infekzioari aurre egiten, batez ere Hirugarren Munduko herrialdeetan. Baina “egia esan, oso urrun gaude irtenbide hori ematetik”, gaineratu zuen. Montagnierrek atzotik Bilbon egiten den Hiesaren Biltzar Nazionalaren irekieran parte hartzeak interes berezia zuen.
‎Gaixotasun kardiobaskularren arretan adituak diren herrialde osoko adituek alarma piztu zuten atzo, bihotz arazoez eta zirkulazio aparatuko arazoez benetako “izurritea” saihesteko herritarrak beren bizi ohiturak aldatzen hasteko beharraz. Gehiegizko gantz kontsumoak eragindako heriotzen eta ospitaleratzeen kopurua Europako iparraldeko herrialdeetakoetatik oso urrun dago oraindik, baina adituek diotenez, egungo joerari eutsiz gero, aldeak estutu egingo dira. 400 adituk baino gehiagok atzotik aztertu dute Marbellan (Malaga) Sociedad Española de Arteriosclerosis (SEA) elkarteak egindako egoera txostena, datu kezkagarriak dituena.
‎Ikerketa horrek itsasertzeko kobak aztertu ditu, eta prozesu horren berri ematen dute Kuaternariotik. Azken 300.000 urteetan itsas mailaren oszilazio kurba deszifratzea lortu du proiektuak, espeleotema izeneko kaltzio eta magnesio karbonatoaren kristalizazioen bidez. Mallorcak, ondorio praktikoetarako, irla ozeaniko gisa jokatzen du, Mediterraneoko mendebaldean baitago, kontinentetik oso urrun. Hori dela eta, “laborategi bikaina da itsas mailako oszilazioak interferentziarik gabe aztertzeko” esan dute ikertzaile balearrek.
‎Metatutako kutsatzaileak, metal astunak nahiz kutsatzaile organiko iraunkorrak, uretatik ateratzeko forma berriak aztertzen dituen lan ugarietako bat da. Eta ikerketa justifikatzen da uraren eta kutsatzaileen arazoa mundu osoko administrazioek etorkizun ez oso urrunean aurre egin dioten arazo larrienetako bat delako. Ez soilik gizakiek erabiltzeko behar adina ur izateagatik, baita hondakinak bereizi gabe isurtzeak eskura dagoenaren kalitatea arriskuan jartzen duelako eta haren kalitatea ekosistemara, nekazaritzara, arrantzara edo elikagaien produkziora itzultzen delako ere.
‎Paperean idatzi eta jaso egin nuen. Azken aldiz begiratu nuen itsasorantz, eta ikusi uste izan nuen, urrun, oso urrun, puntutxo laranja bat, odaiertzarekin bat eginez. Neure baitara bildu nintzen istant llabur batez, ezerezari eta euriari eta infinituari so.
‎Tamalez, etxe askotan ere ingelesa interesgarriagoa da euskara baino. Ez gara oso urrun joango horrela. Tamalez, etxe askotan ere gaztelaniaz edo frantsesez osoki eta guztiz bizitzen da:
‎berriro ere gehiengoaren parte hartzearekin gai izango gara hedabide anitz, zabal eta independientea kaleratzeko. Erronka zaila da; batetik, egungo hedabide gehienak ezaugarri horietatik oso urrun daudelako eta, bestetik, euskararen normalizazioaren kontrako politika ez delako berehalakoan geldituko (Egunero, martxoak 13).
‎Hiru egileek mahaigaineratzen dutena mehatxu gisa ikusi behar dugu, azken buruan? Feyerabend, Kuhn eta Popperren kritikoen gehiegikeria oso urrun ailega daiteke. Esaterako, Theocharis eta Psimopoulosek gertuko hiru arrisku aipatu zituzten tonu katastrofistan (Theocaris & Psimopoulos 1987:
‎Pentsalari ausart eta iraultzaileak ere makurtzen dira zientziaren epaiaren aurrean. Kropotkinek garaiko erakunde guztiak suntsitu nahi ditu —baina ez du zientzia ukitzen— Ibsen oso urrun joan zen egungo gizateriaren baldintzak ezagutzera ematerakoan —baina oraindik zientziari eusten dio egiaren neurri bat delakoan— Evans Pritchard, Levi Strauss eta beste batzuek ere onartu dute ‘Mendebaldeko Pentsamendua’, giza bilakaeraren gailur bakarra izatetik urrun, beste ideologia batzuetan topatzen ez diren arazoek ukitzen dutela —baina zientzia salbuesten du...
‎noizbait, oso urrun ez legokeen egun batean
2004
‎Arte museoen helburu garrantzitsuenetako bat kaleko jende arrunta eta arte obraren arteko komunikazioa bideratzea dela esan izan duzu. Kontuan izanik egun, jende askorentzat museoak eguneroko bizimodutik oso urrun dauden eremu ia sakratuak direla, nola lortu liteke aipatu komunikazioa?
‎Kanpainan kaleratu ziren inkestetan diputatu baten aukera eman zioten Gipuzkoan, Eusko Alkartasunarekin lehian. Inkestetako aurreikuspenak oso urrun geratu dira emaitzetatik. EAk Aralar Zutik koalizioak baino 20.000 boz gehiago lortu ditu Gipuzkoan.
‎Loreek beren petaloak irekitzen dituztenean intsektu guztiak inguratzen dira, bere gozotasun, usain eta lore hostoen kolore biziek erakarrita. Oso urrunetik ohartzen dira horretaz. Lorez lore ibiltzen dira polenean dagoen nektar gozoa ateratzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
oso 1.778 (11,70)
Lehen forma
oso 1.676 (11,03)
Oso 96 (0,63)
osotik 5 (0,03)
osoa 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 316 (2,08)
Berria 291 (1,92)
Consumer 204 (1,34)
Argia 101 (0,66)
Open Data Euskadi 94 (0,62)
Pamiela 90 (0,59)
Alberdania 83 (0,55)
Susa 69 (0,45)
Booktegi 66 (0,43)
UEU 58 (0,38)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 36 (0,24)
Jakin 35 (0,23)
EITB - Sarea 27 (0,18)
Maiatz liburuak 22 (0,14)
Euskaltzaindia - Liburuak 20 (0,13)
goiena.eus 16 (0,11)
alea.eus 16 (0,11)
Jakin liburuak 14 (0,09)
Labayru 13 (0,09)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 12 (0,08)
Uztaro 12 (0,08)
Urola kostako GUKA 11 (0,07)
Hitza 11 (0,07)
uriola.eus 10 (0,07)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 7 (0,05)
Uztarria 7 (0,05)
aiaraldea.eus 7 (0,05)
hiruka 7 (0,05)
Bertsolari aldizkaria 7 (0,05)
Euskaltzaindia - EHU 6 (0,04)
ETB dokumentalak 6 (0,04)
Karmel aldizkaria 6 (0,04)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 6 (0,04)
aiurri.eus 6 (0,04)
barren.eus 6 (0,04)
Euskalerria irratia 6 (0,04)
ETB serieak 5 (0,03)
Karmel Argitaletxea 5 (0,03)
LANEKI 5 (0,03)
Herria - Euskal astekaria 5 (0,03)
Txintxarri 5 (0,03)
Aizu! 4 (0,03)
Erlea 4 (0,03)
Aldiri 4 (0,03)
ETB marrazki bizidunak 4 (0,03)
Kondaira 4 (0,03)
Ikaselkar 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Sarea 3 (0,02)
Maxixatzen 3 (0,02)
Anboto 3 (0,02)
Deustuko Unibertsitatea 2 (0,01)
Sustraia 2 (0,01)
Guaixe 2 (0,01)
Osagaiz 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
Antxeta irratia 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Zarauzko hitza 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Iruñeko Komunikabideak Fundazioa 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
oso urrun egon 680 (4,48)
oso urrun geratu 64 (0,42)
oso urrun ez 59 (0,39)
oso urrun ikusi 49 (0,32)
oso urrun joan 43 (0,28)
oso urrun ibili 30 (0,20)
oso urrun gelditu 25 (0,16)
oso urrun sentitu 20 (0,13)
oso urrun bizi 17 (0,11)
oso urrun bat 16 (0,11)
oso urrun iritsi 13 (0,09)
oso urrun ukan 13 (0,09)
oso urrun iruditu 10 (0,07)
oso urrun eraman 9 (0,06)
oso urrun heldu 9 (0,06)
oso urrun ere 7 (0,05)
oso urrun kokatu 7 (0,05)
oso urrun aritu 6 (0,04)
oso urrun aurkitu 6 (0,04)
oso urrun egin 6 (0,04)
oso urrun entzun 5 (0,03)
oso urrun etorri 5 (0,03)
oso urrun begiratu 4 (0,03)
oso urrun bidaiatu 4 (0,03)
oso urrun jarri 4 (0,03)
oso urrun ailegatu 3 (0,02)
oso urrun bidali 3 (0,02)
oso urrun elkar 3 (0,02)
oso urrun eman 3 (0,02)
oso urrun oraindik 3 (0,02)
oso urrun ari 2 (0,01)
oso urrun baizik 2 (0,01)
oso urrun behar 2 (0,01)
oso urrun beraz 2 (0,01)
oso urrun beste 2 (0,01)
oso urrun bezala 2 (0,01)
oso urrun eduki 2 (0,01)
oso urrun ezker 2 (0,01)
oso urrun garraiatu 2 (0,01)
oso urrun harrapatu 2 (0,01)
oso urrun hasi 2 (0,01)
oso urrun helarazi 2 (0,01)
oso urrun jarraitu 2 (0,01)
oso urrun nabaritu 2 (0,01)
oso urrun parke 2 (0,01)
oso urrun usaindu 2 (0,01)
oso urrun utzi 2 (0,01)
oso urrun abertzale 1 (0,01)
oso urrun aditu 1 (0,01)
oso urrun agertu 1 (0,01)
oso urrun al 1 (0,01)
oso urrun Alberto 1 (0,01)
oso urrun Antso 1 (0,01)
oso urrun antzeko 1 (0,01)
oso urrun aurre 1 (0,01)
oso urrun aurreikuspen 1 (0,01)
oso urrun azaldu 1 (0,01)
oso urrun bada 1 (0,01)
oso urrun baina 1 (0,01)
oso urrun bako 1 (0,01)
oso urrun baldin 1 (0,01)
oso urrun beti 1 (0,01)
oso urrun bukatu 1 (0,01)
oso urrun Christine 1 (0,01)
oso urrun dagoeneko 1 (0,01)
oso urrun delako 1 (0,01)
oso urrun egungo 1 (0,01)
oso urrun ei 1 (0,01)
oso urrun ekarri 1 (0,01)
oso urrun ekin 1 (0,01)
oso urrun ekoitzi 1 (0,01)
oso urrun elektrizitate 1 (0,01)
oso urrun erabaki 1 (0,01)
oso urrun erabilera 1 (0,01)
oso urrun Europa 1 (0,01)
oso urrun Gernika 1 (0,01)
oso urrun Igorre 1 (0,01)
oso urrun Islandia 1 (0,01)
oso urrun Jacques 1 (0,01)
oso urrun Melgaço 1 (0,01)
oso urrun Mosku 1 (0,01)
oso urrun Petra 1 (0,01)
oso urrun Suedia 1 (0,01)
oso urrun Trump 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia