Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2000
‎Goizeko ordu horietan oso jende gutxi zebilen Phantom Ranch inguruan, eta gorantza abiatu aurretik gehienok txabola itxurako komunetik igaro gara. Ni emakumeenean zain nengoela, Tom gure taldekoa ez zen gizon batekin hizketan sumatu dut, itxuraz aspaldiko laguna zirudiena.
2002
‎ba al dago kritika mota horren nolabaiteko pribatutasunaren, autarkiaren froga argigarriagorik?). Bigarrena oso jende gutxik egin dezake taxuz: irakurle benetan adituek egin ohi dute, literatur lanen edo egileen" berrirakurketa" aberasgarriak eskaintzeko gaitasuna daukatenek alegia; irakurle adituena dela esan dut, idazle ezagunak izan ohi dira eta, ez da harritzekoa?
2005
‎Politika giroan mugitzen zen jendeak maistra aurrerakoitzat zeukan, askatasunaren pedagogiaren aitzindaritzat, eta batik bat erregimen frankistaren aurkako borrokan sartua zebilen ekintzailetzat. Beste aldea, alderdi espirituala, berekiko gordetzen zuen Adelak, eta oso jende gutxik zekien haren berri, ez ezkutatzen ahalegintzen zelako, baizik eta inguruan ez zuelako ez interesik ez sentikortasunik ikusten inori halakorik azaltzeko. Esan nionean zer entzun nion beste neska hari batzar baten ondoren, hots, OICko idiskoak yogari esker egin ziola aurre poliziaren jipoiari, Adelak irribarre egin zuen.
2006
‎Ostatua geltokitik hurbil zegoenez, bidaiari askok egiten zuen gau bakar bateko egonaldia, eta haien joan etorriak sentitzen nituen, baina oso jende gutxi ikusten nuen nik, bakarrik behar
‎Inork erabiltzen ote ditu? Ezetz esanen nuke, edo, erabiltzekotan, oso egoera edo testu jakinetan, eta oso jende gutxik. Idatziz, noski, ez baitut uste inori ahozko jardunean zenezaguzkien modukoak isuriko zaizkionik.
2008
‎Dena dela, beste modu batera esateko, gure Kierkegaardek tragediari buruz esaten dituenetan, badago erabateko arrazoizko gauza bat: oso jende gutxik bizi du bizitza izpirituaren kategorian. Zenbaitek elitista izatea aurpegiratzen diote gizajoari, baina horiek naturak eta jainkoek egindako dohainen banaketa demokratikoki egindakoa dela sinesteak oro zuzen dezakeela uste duten ergelak baino ez dira.
‎Bitxia da oso ezen Itsaso irailaren 13 hartan ezagutu bagenuen ere, gure harremana askoz ere lehenagokoa baitzen, urtebete inguru baikeneraman posta elektronikoak elkarri bidaltzen. Interneteko foroetan jende asko ezagutzen duzu baina oso jende gutxirekin lortzen duzu harreman bat izatea. Mezu haietan elkarri kontatzen genizkion gure prozesuen gorabeherak, gure zalantzak eta gure pozak, gure aurrerapausoak eta etenaldiak.
‎Haurdunaldi biologiko batek sor ditzakeen aldaketa guztiak sentituko dituzu, baina zure sabela ez da handituko. Jendeak zu ikustean ez du emakume haurdun bat ikusten, eta, ondorioz, oso jende gutxik zorionduko zaitu. Eta arraro suertatzen da.
‎Idazleoi maiz galdetzen zaigu ea zergatik idazten dugun. " Merezi al du idaztea oso jende gutxik irakurtzen duela jakinda?". Argi dago baietz, merezi duela, bestela ez genuke ezer idatziko.
2009
‎Gainera, oso kontuan izan behar dugu birmoldatzeko gaitasun handia dutela, kleenex produktuak, beren iraupen laburragatik?, kanta eta haren inguruko diskurtso guztia ordezkatzeko lehengo moduekin alderatuta behintzat. Hortik Rosa Espainiakoaz egun oso jende gutxi oroitzen dela eta dagoeneko errentagarria ere ez dela diotenen argudioa, arrazoizkoa eta arrazoitua, zertxobait ñabartu litzatekeela, formula hori beste kantari batzuekin arrakastaz errepikatu dela ikusita. Mila aurpegiko kanta da, beraz.
2010
‎Nolanahi ere, The Beatles nahiko gaizki ikusita egon ziren sortzetik beretik Espainia frankistan, Castroren Kuban eta estatu komunista guztietan legez. The Beatles Madrileko zezen plazara jotzera joan zirenean, NO DOan (hau da, zinema aretoetan pelikula baino lehen nahitaez bota behar zen albistegi frankista ofizialean) haiek ikustera oso jende gutxi joan zela esan zuten, eta gezur hura egia balitz bezala pasarazteko, kontzertua hasi baino ordubete lehenago harmailetan filmatutako irudiak eman zituzten, eta noski, ordu horretan ez zegoen jende askorik. Hori dena urte batzuk geroago jakingo nuen, noski, Madrilen kantatu zutenean sei bat urte bainituen.
‎Xabier Lete eta Ibon Sarasola zeuden epaimahaian, gogoratzen ez dudan besteren batekin. Jakina, garai hartan nahiko erraza zen sariak irabaztea, oso jende gutxi aurkezten zelako, nola ulertu bestela hiru urte lehenago euskara ia ezagutzen ez zuen mukizu batek horrelako lehiaketa bat irabaztea. Askotan izan dut zorte ona bizitzan, egia esan, eta lehen aldiz aurkeztuta loteria egokitu zitzaidan (Iñaki Iñurrietak irabazi zuen bigarren saria).
2011
‎–Begiratzen ari dira, baina inguru hauetan oso jende gutxi ibiltzen da: basozainak, mendizaleak, argazkilariren bat...
‎Ni Iruñera paseatzera joaten nintzen eta lagun batzuk ikustera, bisitatzera, baina Iruñean urteak eta urteak ziren ez nuela ezer egin, ez poesiarik, ez errezitaldirik ez ezer ere. Azkenekoa mintzaldi bat, 91n izan zela uste dut, interesgarria izan zen baina oso jende gutxirekin. Orduan, banuen beharra berriz ere Iruñera hurbiltzeko eta zerbait egiteko.
2018
‎Heleneren lekuan jarri nahirik ere bai. Nahitasun handia hartu dio, oso jende gutxirenganako sentitu duen modukoa.
‎Maisuaren hitzek ez ninduten bete, baina erregeren jauregira joan nintzen haren ordez, nire koadro bat neramala besapean. Gorteko inork ez ninduen ezagutzen, eta, arte maisua eta gremioko lankide urri batzuk salbu, nire teknika berria ere oso jende gutxik ezagutzen zuen; Erret hirian ni bakarrik ausartzen nintzen hura erabiltzera: koloreak oliotan disolbatu, eta oihal zuri baten gainean edozer irudikatzeko balio du, eta nik, saio askoren ondoren, lortuta neukan nahikoa abilezia olioaren eta koloreen arteko oreka gordetzeko orduan.
2021
‎Litekeena da hori, bai. ✳ Ba orduan nik... neure euskalmania utzi gabe, inglesera joko dut, ze egia eta alegia eta horiek atera ezkero oso jende gutxik hartzen zaitu aintzakotzat, baina... ■The truth and the...?
2022
‎" Ez haute maite ezta hazten ditunan oilaskoek ere". Zeren Catalina oso jende gutxik maite izan du eta berak ez daki horren berri, ez daki maitasunaren berri. Edo esan niezaiokeen beraren zangoak behien ipurdi izurtsua gogorarazten zidala, baina ez nion esan, zeren orduan haren begietako ura xukatzen pasatuko genuen gaua.
2023
‎Baina berak, aukeran, neskatila lehen hitzak zizaka  tzen oroitu nahi luke, ama, aita lehen aldiz esaten, edota bidaian zebilen Fernandori deitzen, aitaminez. Fernandori deika entzutea kontsolagarria zitzaion; senarraren existentzia egiaztatzen zuen orduan, ez zela bere irudimenaren fruitua, existitzen zela harremana berdinetik berdinera eraikitzeko gai zen gizon hura, bera desio zuena, nahiz eta bera, bestalde, oso jende gutxiren gogokoa izan. Eta gizon hark iledi gorrizta laztantzen zion, aitak egin ohi zuen bezala.
‎Aurrerantzean, Ameriketatik etxera itzultzen zen, eta berriro Ameriketara, Carniola ko lasto txirikordak egiten zituen, gari lastozko txirikorda urreztatu leunak; berarenak ziren ederrenak, berdin berdinak, fin finak, lastozko hasierak eta amaierak ia ez ziren nabaritzen, hain ondo ezkutaturik geratzen ziren txirikorda mehe leunen artean; parpaila ere egiten zion the start deitzen zitzaion sonbreiruaren hasierari; beti eskuz egiten zuen lana; esloveniarrak saiatuak eta zorrotzak ziren, baina gero beste batzuk etortzen ziren beste herrialde batzuetatik, haiei ez zitzaien batere axola produktuaren edertasuna, dirua besterik ez zitzaien axola; zer ez zien esaten Rozinak lastozko sonbreiru gaizki egina ikusten zuenean, parpaila edo ez zeukalako eskuz ondo egina; gaixoa hala jokatzen zuen emakumea Rozinaren eskuetan erortzen bazen. Urte haietan, Ameriketan lan egindako urteei esker, Lehen Mundu Gerraren aurretik egindakoak gehituta, erretiro saria irabazi zuen; hain txirikorda ederrak egiten zituen, non gerenterik handienak baino dolar gehiago irabazten baitzituen; oso jende gutxik egiten zuen lan hura, oraindik ere Carniola ko lastoa josten dakiten adituen bila ibiltzen dira, orduan ere bai noski, areago gainera, zeren orain baino gehiago erabiltzen baitziren lastoz egindako sonbreiruak. Rozina jaioterrira beti garraio itsasontziz itzultzen zen; halakoetan ere baziren logelak, bidaiari itsasontzietan bezala, urriagoak, jakina, eta merkeagoak; bidaia denbora ere luzeagokoa zen haietan, portuetan salgaiak deskargatzen eta kargatzen baitzituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia