2004
|
|
Maiz entzuten da eskolako irakaspenen artean badela bat, behiala
|
oso
aintzat hartua izan arren, aspaldian erabat baztertua: gizabideko manerak, ohitura onak eta lagun hurkoarenganako errespetua lantzea.
|
2007
|
|
Hiru Nazioen Torneoan Zeelanda Berria menderatu zuen, eta badirudi indarrean helduko dela. Hegoafrikak joko eraberritua erakutsi du Hiru Nazioen Torneoan, eta
|
oso
aintzat hartu beharreko taldea da. Aitzinean tinko dihardu, sutsu jokatuta.
|
2008
|
|
Asko dago jokuan, ze lekaleek elikagai asko eta osasungarriak dituzte, eta hori
|
oso
aintzat hartu behar da: karbohidratoak dituzte, eta landare proteina ugari are gehiago arrozarekin prestatzen badira.
|
|
Eta
|
oso
aintzat hartu behar genuke, halaber, zein egokitzen zaion ongien gutako bakoitzaren adinari eta hartu nahi dugun arriskuari.
|
|
Hori dela eta, ikerketa asko egiten ari dira egun, zehatz jakin nahian nola eragiten dioten hazkunde hormonari gauez jaten diren elikagaiek; hormona horren funtzioa gantzen erabilera sustatzea bada eta gantzek zeregin anabolikoan parte hartzea, funtzio horri etekin gehien zein jakirekin atera dakiokeen jakin nahi dute,
|
oso
aintzat hartzekoa izan baitaiteke hori muskulu masa handitzeko eta gorputzeko gantzak gutxitzeko.
|
2009
|
|
Nolanahi dela,
|
oso
aintzat hartu beharreko fenomenoa da euskarazko kazetena ere. Badira euren artean batzuk euskararen lurralde guztian zabaltzen direnak (Berria eta Argia batik bat, eta, askoz neurri txikiagoan, Herria eta Aldaketa 16), eta euretako zenbaitek aintzat hartzeko moduko zabalkundea dauka:
|
|
Burua eta bihotza, sentitzeko gaitasuna eta pentsatzeko ahalmena; horra hor bizitzan aurrera egiteko behar ditugun bi alderdiak. Beraz, horiek horrela,
|
oso
aintzat hartu ditugu emozioak lan hau sortzeko.
|
|
Ekimen pribatua eta gizarte zibilaren bulkada garranzitsuak dira arlo honetan ere, duda barik, baina, kontuak kontu,
|
oso
aintzat hartzekoa da Zalloren oharra (2006: 207):
|
|
Haurdunaldia, ordea,
|
oso
aintzat hartu beharreko garaia da. Ohitura txarrak kaltegarriak dira ama izan behar duenarentzat, beste edonorentzat txarrak diren moduan erretzea, edatea, bestelako drogak kontsumitzea, antidepresiboak hartzea, anfetaminak hartzea, bitamina bereziak hartzea..., baina, horiez gain, beste aldagai batzuk ere zaindu egin behar dira garai horretan; izan ere, gaixotasun kronikoak haurdunaldian hasten baitira azaleratzen, hala nola hipertentsioa eta diabetesa.
|
2010
|
|
Informazio osagarria ere ematen dute, bankuek zer komisio dituzten eta zer lotura eskatzen duten, eta hori ere
|
oso
aintzat hartzekoa izaten da.
|
|
Materialak, neurria eta prezioa
|
oso
aintzat hartzekoak dira aukera egiterakoan, baina gorputzari atsedenaldi ona emango diona bereizi behar da, gauero lo egin behar dugu eta harekin
|
|
Beroak gutxitu egiten du gidariaren arreta eta erreakzio gaitasuna, baina badira antzeko eragina duten beste hainbat alderdi ere,
|
oso
aintzat hartzekoak.
|
|
a.3) Berbaldi ekarriaren markoa osatzen duten elementuak
|
oso
aintzat hartzekoak dira. Horra hor, sarrera aditza, esatezko aditzaren kokakunea, ispilu jokoa, tipografia alderdiak (kakotxak eta kurtsiba), latina eta elementu axiologikoak;
|
|
Horrexegatik, eta nire ironia merkeak aparte,
|
oso
aintzat hartzeko kontua dela uste dut eskola berri hau; izanez ere, sekulan izan ez dituen iturri nahasleak sortu baitzaizkio gaur ia agortuxetzen ari den ahozko usario xaloari. Aurren aurrenekotz, era guzietako hiztun eskolatuak, kontu apaintzaileak, eta poesia hutsaren edertzaile/ hondatzaileak.
|
2011
|
|
«Esaterako, Bateragune auzian eta Oarsoaldeko gazteen kasuan». Bestalde, adierazi du Ipar Euskal Herrian auzibidean jarritako pertsonak babesteko abiatutako herri dinamika erredugarria dela, eta
|
oso
aintzat hartu behar dela Hego Euskal Herriko egoerari begiratuta.Francois Alfonsi kortsikar eurodiputatuaren hitzetan «Dergiren ebazpenarekin Martinen kasuarentzat ondorioak atera ditzatela» argudiatu du. Bere ustetan «Euroaginduaren erabilpen hau herritarren eskubide eta askatasunen beherakada bat denaren kontzientzia hartu du jendeak; mobilizazioetan ikusi da».Daniel Romestang CGT sindikatuko delegatuaren hitzetan «ongi da justiziak errefusatu izana, Alemanian ere hasten dira euroaginduaren inguruko gogoeta eramaten, zuzenbide konstituzionalean euroaginduak duen eraginaz ohartzen baitira».Frantses alderdietako zenbaitzuek ere berria positiboki baloratu dute.
|
|
Hala ere, adierazi zuen ez dela garaituen eta garaileen bakerik ezarri behar, eta etorkizuna «justiziaren eta egiaren» gainean eraikitzea aldarrikatu zuen. Biktimak
|
oso
aintzat hartu behar direla esan zuen, baina baztertu egin zuen normalizazio politikoan eragile politikoak izan behar dutela. «Auzi horiek guztiak ixten direnean Euskal Herriak duela 120 urte duen gatazka konpontzeko ordua izango da», gaineratu zuen.EB eta UPDrekin ere baiEB eta UPD alderdiekin ere batzartu zen atzo lehendakaria.
|
|
Gauza jakina da sendagai sorta horrek eraginkortasun mugatua duela, baina
|
oso
aintzat hartzekoak dira, hala ere, zeren lor baitezakete gaitzaren sintomak urtebetez seguru egonkortzea, eta bi urtez ere bai zenbaitetan, adituek diotenez.
|
|
Virgilio Lereten ibilbidea eta bere lan berritzailea hegazkingintzan ez dira
|
oso
aintzat hartuak izan, oharkabean pasa direla esan daiteke. Mikel Donazar Jaunsaras kazetari nafarrak (EITBko ordezkaria Nafarroan) zuzendu duen ordu eta hamar minutuko dokumentalean Virgilio Leret eta bere familiaren historia bildu ditu.
|
|
Imanol izan zen Mirande
|
oso
aintzat hartu zuen lehenetako bat, 1985ean Oroituz albumean bere Sanguis Martyrum, Oianone eta Orhoituz kantatu zituelarik. Poek bere The Philosophy of Conposition ean, poesiak behar zituen ezaugarrien adibide gisa egindako" The raven" (belea) ere, Mirandek gauzatutako euskarazko bertsioan, kantatzen du disko horretan.39
|
2012
|
|
Koslowek eta bere lankideek erakutsi zuten aldagai gehiago ere egon daitezkeela tartean,
|
oso
aintzat hartu beharrekoak gainera. Izan ere, konturatu baitziren identitate nahasia edo konplexua –jatorrizko hispaniarra eta bereganatutako angloa– zutenekin hobeto funtzionatzen zutela bi hizkuntzak nahastuz –gazteleraz eta inglesez– emandako mezuek eta, gainera, gutxiagotasun konplexua duten komunitateetan kaltegarria ere izan daitekeela haiengana beren jatorri hizkuntzan soilik zuzentzea (Koslow eta beste, 1994).
|
|
Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) gomendatzen duen elikadura piramidean ageri dira horiek guztiak, eta
|
oso
aintzat hartzekoak dira, beraz.
|
|
Ekilore hazi berezietatik lortzen da olio mota hori, azido oleiko ugari duten hazietatik, hain zuzen, eta
|
oso
aintzat hartzeko eskaintza da, ona baita elikadura ikuspegitik.
|
|
Krisi garai honetan ere, bi arloen arteko harremanari eutsi egin behar zaiola azpimarratzen du, enpresen esperientzia eta iritzia
|
oso
aintzat hartu behar dela, bide luze eta oparoa egin baitute ikasleak konpetentzietan trebatzeko, eta argi esaten du sustatu egin behar dela unibertsitarioen espiritu ekintzailea.
|
|
Jende haren kulturak hutsune handiak ditu, morala, historia, poesia eta matematika bakarrik baitute, hauetan nagusi direla onartu beharra badago ere. Baina hauetako azkena bizitzan erabilgarri denari aplikatzen zaio erabat, nekazaritzaren hobekuntzari eta arte mekaniko guztiei; beraz, gure artean ez litzateke
|
oso
aintzat hartua izango. Eta ideia, izaki, abstrakzio eta transzendentalei dagokienez 55, ezin izan nuen kontzepturik txikienik ere haien buruetan sartu.
|
2013
|
|
Laktosa, adibidez, oso neurri txikian ageri da jogurtetan, azido laktiko bihurtzen delako, eta hori
|
oso
aintzat hartzekoa osagai horrekiko intolerantzia dutenentzat.
|
|
Horrexegatik,
|
oso
aintzat hartzekoak dira Eguberrietan ere.
|
|
Baina arraina
|
oso
aintzat hartzeko elikagaia da, eta are gehiago urdina bada, gantz osasungarriagoak ditu eta.
|
|
Sasoiko elikagaiak
|
oso
aintzat hartzekoak dira, hiru arrazoirengatik: nutrizionala, ekonomikoa eta ekologikoa.
|
|
Gizartearen gehiengoaren aldetik atxikimendu sozial hori bizirik eta sendo mantendu behar dugu, lortu behar dugu hizkuntza transmisioa bermatzea belaunalditik belaunaldira, lortu behar dugu euskara erabilera hizkuntza ohikoa izatea ahalik eta esparrurik gehienetan eta horretarako ezinbestean botere politikoaren eta administrazioaren sostengua behar da. Nire ustez faktore hauek dira aurrerantzean
|
oso
aintzat hartu direnak baina batez ere, atxikimendu soziala eta hizkuntzaren aldeko kontzientzia sendotu eta landu behar direla. Horiek baldin baditugu, besteak ere etorriko dira.
|
2014
|
|
Esan liteke fruta hezurdunek denetarik daukatela: itxura erakargarria, zapore bikaina sukaldean baliatzeko, testura zukutsua, mokadu bakoitzarekin gozatzeko moduko lurrina eta
|
oso
aintzat hartzeko nutrizio ezaugarriak osasuna zaintzeko eta elikadura hobetzeko.
|
|
Arrainak
|
oso
aintzat hartzekoak dira nutrizioaren ikuspegitik: gehienean, haragiek baino kaloria gutxiago izaten dute, haiek adinako proteina dentsitatea, eta, arrain urdinek, dezente ematen dituzte gantz azido polisaturatugabeak (omega), bihotza babesten dutenak hain zuzen.
|
|
Bi alderdi horiek
|
oso
aintzat hartzekoak dira elikagai mota hori maiz jaten bada.
|
|
Kontserban daudenek, dena den, gatz asko izaten dute, semaforo nutrizionaletan ageri den bezala, eta hori
|
oso
aintzat hartu behar du jendeak, batez ere arteria hipertentsioa duten pertsonek.
|
|
Espainiako Estatuan herritarrek nahiko proteina hartzen dute lehen ere, baina bitaminei dagokienez,
|
oso
aintzat hartzekoa da urdaiazpikoaren ekarpena.
|
2015
|
|
Italiera garbia eta dialektoa askotan aipatzen badira ere, italiera batuan idatzia dago, napolieraren ukitu bakar batzuekin. Eta itzulpena ere, jakina, ez da ateratzen euskara batutik».Ferrantek 1992an argitaratu zuen lehenbiziko nobela, L' amore molesto,
|
oso
aintzat hartua Italian. «Baita hurrengoak ere, eta denbora asko igaro gabe, bazituen bi nobela film bihurtuta», azaldu du Olarrak.
|
|
Ahalegin fisiko handia eginez gero, aparteko energia emango digute, eta hori ere
|
oso
aintzat hartzekoa da.
|
|
Ramsay andreak barre egin zuen. Begitxo txinatar haiekin eta aurpegi ximur harekin ez zen inoiz ezkonduko; margotze lan hura ez zen
|
oso
aintzat hartzekoa; bere buruaren jabe zen, eta Ramsay andreak begiko zuen horregatik; hala, emandako hitzaz oroiturik, alde batera begira jarri zen.
|
|
Haatik, ordura arteko saio erdi anekdotikoak gorabehera,
|
oso
aintzat hartu beharrekoa da 1886an sorturiko Le Réveil Basque astekaria, euskara hutsezkoa edo haren nagusitasunean oinarriturikoa ez izan arren, euskarak presentzia oso garrantzitsua izan zuelako bertan. Diaz Nociren irudiko (1995:
|
|
Euskal Herri osorako izatea, mugaz alde bietako hiri zein herrietako lehen eskuko informazioa, euskalkien erabilera, informazio sare propioa... Hori guztia dela kausa,
|
oso
aintzat hartu beharreko erreferentzia bihur daiteke, baina bide luzea du oraindik egiteko. Mementoz, hasierako asmoa (trukerako ez ezik irrati ekoizpenerako zentro ere izatea) apur bat apaldu egin dute, diru eskasiak hartara behartuta, baina material trukea bederen abian da.
|
|
Bada, SEIrenaz gain,
|
oso
aintzat hartu beharreko beste ikerketa bat ere: 1998 urtean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzak euskal hiztunen epe luzerako (60 urte) bilakaerari buruzko simulazio eredu bat garatu zuen:
|
|
Horrez gain, eta aurrekoari lotuta, bada
|
oso
aintzat hartu beharreko puntu bat. Rafael Ninyolesek (1989:
|
|
Hogei urte inguruko ibilbidean izan da, hala ere,
|
oso
aintzat hartzeko beste faktore bat: Xiberoko Botza eta Gure Irratiarekin izaniko elkarlana.
|
|
Harrezkero urak bere bidea egin du, eta egun herrialde osoko zoko guztietara taxuz ailegatzen da irrati honen seinalea. Dena dela, gaur egungo egoerara iristebidean
|
oso
aintzat hartu beharreko mugarri batzuk izan dira; Maulera lekualdatu zirenekoa, adibidez. 1986an jazo zen hori; handik urtebetera, berriz, irratiaren errotze mailaren berri eman zuen Abilen 53 zenbakian (1987ko apirila) agerturiko berriak:
|
|
Zehaztapenak zehaztapen, eta orduko muga eta traba guztiak
|
oso
aintzat hartuta ere (ez baita zilegi garai hura gaur egungo parametroen arabera neurtzea)... zein zen, azken batean, politika horrekin lorturiko efektua. Mariano Ferrerrek aipaturikoa:
|
|
Bada beste faktore bat
|
oso
aintzat hartu beharrekoa, zerikusi zuzena daukana azken urteotan izaniko aldaketa soziolinguistikoekin:
|
|
Aurrera begira, euskarazko komunikazio eremua sendotzeko estrategiko deritzogu sektorearen eta administrazioen artean euskarazko hedabideen audientzia neurketez arduratuko litzatekeen erakundea diseinatu eta eratzeari. Horri gagozkiola,
|
oso
aintzat hartzekoa da 2016ko urtarrilean Hekimenek, EHUk eta Deustu eta Mondragon unibertsitateek Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko sinatutako akordioa; ez alferrik, hedabideen behategiaren beharra arrazoitzen hasita, honako hau da Hekimenek lehenengo eta behin markatzen duen helburua: –Audientziak neurtuko lituzkeen tresna edo modu guretzako baliagarri bat diseinatzeko?.
|
|
12 Beste batzuetan nahigabe handia ematen zidan eta orain ere ematen dit
|
oso
aintzat hartua naizela ikusteak, batez ere handikiek aintzat hartzen nautela eta nitaz gauza on asko esaten dutela ikusteak. Honetan asko sufritu dut eta asko sufritzen ari naiz.
|
|
Nik uste nuen baino hobeki atondu zituen gauzak gure Jaunak; izan ere, Jenerala beraren zerbitzari handia eta hain zentzudun eta jakintsua izanik, obra ona zela ohartu zen, eta gainerakoan ez zidan batere garraztasunik erakutsi. Aita Joan Bautista Rubeo zeritzan, Ravenakoa, Ordenan
|
oso
aintzat hartua zen pertsona eta horretarako bazuen motiborik.
|
|
Prozesadoreen erabilera eraginkorraz gain, programek erabiltzen duten memoria kopurua ere
|
oso
aintzat hartzeko arloa da. Izan ere, gaur egungo superkonputagailuek milaka edota milioika prozesadoredituzten arren, prozesadore bakoitzak eskura duen memoria kopurua urria izan ohi da (1 GB ingurubesterik ez).
|
2016
|
|
Horientzat, lekaleak eta fruitu lehorrak
|
oso
aintzat hartzeko elikagaiak dira, kalitate handiko proteinak ematen dizkietelako, eta horiek ordezko ezin hobeak dira haragiaren, arrainen, esnekien edo arrautzen bidez hartuko zituzketen lekuan hartzeko.
|
|
Aurkezpen modu hori
|
oso
aintzat hartzekoa da familia ugarientzat eta etxean gonbidatuak ditugunerako.
|
|
Hala ere, Urtzi Armendariz alkateak zehaztu zuenez, “ez gabiltza derrigor proposamen merkeenaren bila, eskaintza onenaren bila baizik”. Horrela, proiektuan jasotakoaz gainera, gehitutako hobekuntzak (ateak aldatzea, inguruko hormak konpontzea…)
|
oso
aintzat hartuko dituzte lanak nori esleitu erabakitzerako orduan: “Horrelako hobekuntzak prezioa jaistea baino gehiago baloratuko ditugu”.
|
2017
|
|
Alor honetan egin den lana eta proiektuak
|
oso
aintzat hartzekoak dira, noski, baina beti eman dit erreparoa administrazioa bere herritarren osasunarekin gehiegi kezkatzeak, herritarrek bizimodu osasungarri eta garbiagoa egin dezagun aspaldian gero eta handiagoa den setak. Herritarrek dituzten arazoei erantzun behar dien heinean, normala ez ezik derrigorrezkoa da mendekotasunoz arduratzea administrazioa, eta zerbitzuak, planak eta aurreikuspenak egitea, baina ez zait oso sanoa iruditzen herritarren osasunarekin lar tematzea.
|
|
Nolanahi ere, Ballesterren hipotesiak badu, nire ustez,
|
oso
aintzat hartzea merezi duen alderdi bat. Ekialdetiko migrazio neolitikoa inportantea izan zen, eta kulturalki oso indartsua.
|
2018
|
|
Badu parte bat lengoaiaren bidez osatzen dena eta beste bat bizi praktiren bitartez. Eta badu
|
oso
aintzat hartzeko beste ezaugarri bat: bizipen eta gertakariak ulertzeko eta haiei zentzua emateko markoa ez ezik, kontrol soziala gauzatzeko tresna ere badela.
|
|
" posible al da lankideen artean" euskarazko ohitura" gerta dadin erraztea, Eusle metodologia: gaztelanian finkatutako hizkuntza ohituretatik euskarazkoetara lan munduan – Pello Jauregi eta Pablo Suberbiola edo horretarako aukerak sortzea?" Esperientzia hauen emaitzek erakusten digute baietz, eta, gure ustez,
|
oso
aintzat hartzeko moduko neurri batean, gainera: esperientzien hasieran" euskarazko ohitura" hori ez zuten lankide bikoteen %30, 5 iritsi da esperientzia hauetan halako ohitura eskuratzera, eta, eskuratu dutenetatik, gehienek finkatu ere egin dute atseden aldian euskarazko ohitura hori.
|
|
Erresistentzia horiek gainditzea behar du lehen helburua. Borroka ideologikoa irabazi, alegia...
|
oso
aintzat hartuz, lehen oztopoak" etxean" bertan aurkituko ditugula gainera. Sindikatuok, eta beraz ELAk ere bai, erantzukizun zuzena daukagu planteatzen zaigun erronka zail baina ezinbesteko honetan.
|
|
Arostegui (2012), Casanova (2002 y 2014), Espinosa (2010), Gomez Bravo y Marco (2011), Mir (2000), Preston (2011) eta Vega (2011). Errepresio horren kontzeptualizazioaren, XX. mendeko beste oldar errepresibo handiekiko konparazioaren eta genozidioaren edo gizateriaren aurkako krimenen kategorian sartu behar ote den eztabaidaren inguruan,
|
oso
aintzat hartzekoak dira Miguezek (2014) eta Marcok (2015) egindako azken ekarpenak.
|
2019
|
|
36ko Gerraren amaieratik 80 urte pasa direnean, Haur eta Gazte Literaturak literarioki egindako ekarpenak
|
oso
aintzat hartzekoak dira: haurren bidez jasotako testigantzak, deserriaren sentimendua, kontzientzia pizteak, ideologia ezberdinetako pertsonaiak (makiak, sozialistak, nazionalistak eta abar), eta emakumeek gerran izandako askotariko rolak agertzen dira erregistro, narratzaile eta genero literario ezberdinak uztartzen dituzten eleberriotan.
|
|
Gaixotasun benereoak izateko arrisku larriagoa du emakumeak, zeren eta gizonak hartu behar baititu kutsatzea eragozteko neurriak; emakumea, oso zuhurra izanagatik ere, sekula ez dago guztiz babestua haurra izateko mehatxutik. Gainera, batez ere ezezagunen arteko harremanetan, halakoak arlo bortitz batekoak izaten dira?,
|
oso
aintzat hartzekoa da indar fisikoan dagoen aldea. Gizon batek ez du zertan beldurrik izan etxera emakume bat eramaten badu; aski du kontu pixka batez ibiltzea.
|
|
EiTB sortu zeneko egoera soziolinguistikoa eta gaur egungoa konparatuz gero, bestalde,
|
oso
aintzat hartu beharreko aldaketa batzuez ohartuko gara:
|
|
Bizi ditugun garai hauetan, bestalde,
|
oso
aintzat hartu behar ditugu prozesu honek izan ditzakeen zailtasunak. Globalizazioak, garapen teknologikoak edo migrazioen fenomenoak erronka eta galdera berriak jarriko dizkigute mahai gainean.
|
|
XXI. mendeko tokiko hizkerak aldatzen ari dira eta eraikitzen. Eta gure mendeko dialektologiak
|
oso
aintzat hartu lituzke.
|
|
Egindako bideak lortu du, neurri batean, jarrera horiek gainditu eta elkarlan eta aktibazio dinamikak gizarte osora zabaltzea. Nolanahi ere, aurrera begira, errezelo horiek
|
oso
aintzat hartu dira eta jorratuko den bideak frogatzen jarraitu du elkarlanak orekatua, elkarrekiko aitortzan oinarritua eta praktikan eraginkorra eta benetakoa izaten segitzen duela.
|
|
Ondorioen artean, badira herritar erdaldunei zuzenduriko diskurtso eta mezuetan
|
oso
aintzat hartu beharreko hainbat ideia. Erizek berak dioenez, adostasunezko ildo horiek jende arruntaren artean daudenak dira.
|
2020
|
|
Mugimendu autonomoaren barruan ez omen zen sekula nabarmendu bere lan egiteko grinarengatik; aldiz, abila omen zen besteren kontura bizitzen, haxixa eta kokaina maite zituen eta neskazale amorratua ei zen. ...77, 78, 79..), askatasun sexualaren eklosioak eta gizartean drogekiko beste jarrera bat izateak gazteen interesen erdigunean jarri zituztela bi gai hauek –drogak eta sexua–, politikarekin –borrokarekin– batera, eta askotan, hiru arlo horiek bakoitzak nola bereganatzen zituen, horrek markatzen zuela, nolabait, norberaren identitatea besteen aurrean; hortaz, egia da kontu horiek
|
oso
aintzat hartzekoak zirela, eta norberak nola orekatzen zituen, eztabaida askoren erdian zeudela.
|
2021
|
|
Kanona eta erreferente kulturalak
|
oso
aintzat hartu duen beste proiektu bat Sormen digitala izena duen ikasgaia da, ELK bezala, Nafarroan lekutzen dena. Izan ere, Idazleak ikastetxeetan eta Musikariak ikastetxeetan programen antzera, kulturgileen zein euren lanen zabalkundearen bitartez, gazteen artean horien erreferentzialtasuna lortzea du xede egitasmo honek, besteak beste.
|
|
Dioenez, ikasleak erdigunean jartzen dituzten prozesuak proposatzen dira, zerbait praktikorako, sortzeko ikasten baitute, hizkuntzarekin eta literaturarekin jolastuz eta esperimentatuz, eta horrek motibazioan eragin oso positiboa du. Era berean, Euskal Herriko BHko ikastetxe guztietan modu sistematikoan lantzen ez den arren, ezberdintasunak ezberdintasun, modu nahiko sistematizatuan irakasten dela gehitzen du, eta, bere iritziz, horrelako praktika onek dituzten gakoetako batzuk
|
oso
aintzat hartu lirateke literaturaren didaktikarako.
|
|
Baita haien iraupena eta kostua, edota haiek egiteko lehengaien eskuragarritasuna ere. Baterien prezioa, elektrolizagailuena, argindar berriztagarrien beraien kostua ere
|
oso
aintzat hartu dira.
|
|
Barne borrokez asperturik, pandemiaren kudeaketaz gogaiturik edo halako egoera batean bozkatzeko beldurrez: bakoitzak jakingo du zergatik ez duen botorik eman, baina bloke horretako alderdiek
|
oso
aintzat hartu behar lukete. ERC nagusitu da, baina Juntsi atera dion aldea ez da aski bere blokeko erreferente bilakatzeko.
|
2022
|
|
Horietako batzuk, gaur egun Prado Museoan kontserbatuak, Juan Pantoja de la Cruz eta Alonso Sánchez Coello margolariei egotzi izan zitzaizkien, eta 1972ra arte ez zen finkatu Anguissolarenak zirela; hain zuzen ere, garai hartan egiten hasi ziren margolari honi buruzko lehen ikerketak eta hasi zen haren lana aitortzen. Luzaro ezkutuan egon den arren, ordea, Anguissola
|
oso
aintzat hartu zuten bere garaiko beste artista handi zenbaitek, hala nola Michelangelok eta Van Dyckek, eta beste emakumezko artista batzuen mailako sona lortu zuen, Lavinia Fontana edo Artemisia Gentileschirenaren mailakoa, besteak beste.
|
|
Goikoetxeak azpimarratu zuen hori
|
oso
aintzat hartzekoa dela: «Erabileraren azpian dauden faktoreen artean garrantzitsuenetakoa erraztasuna da».
|
|
Gerora, ordea, eta OMEren erabakiari zein adituen esanari jaramon eginda, gaia berriro aztertu, eta tbaztanga edo t baztanga erabiltzea proposatu du Elhuyarrek, argitaratu duen azken gomendioan. Besteak beste,
|
oso
aintzat hartu du Adolfo Arejita euskaltzainak Euskadi Irratiko Faktoria saioan gaitzaren izenari buruz esandakoa. Haren hitzetan, baztanga hitza ez dator Baztan herriaren izenetik, baizik eta pastinaca tik, hau da, azenarioa eta antzeko landare sustrai hori laranjakarei erreferentzia egiten dien latinezko hitzetik.
|
|
Azalpena ere eman zidan, ahaztu dut, eta bada zerbaiten seinale: ez nuen
|
oso
aintzat hartu, eta apenas hartzen dudan orain ere. Zer da, gainera, hasteko, emetasun hori?
|
|
Halaber, egia da jite horretako neurriak 1960ko hamarkadan hartzen hasi zirela, Fianna Fail boterean zela. Hainbat aldagaik eragin zuten norabide aldaketa, eta lehenbizi
|
oso
aintzat hartu behar da liberalismo ekonomikoaren aroa zela. De Valerak politika protekzionista sustatu bazuen ere, kargua utzi eta bere alderdikide zen Sean Lemasek hartu zuen presidente (Taisoeach) kargua.
|
2023
|
|
Nik uste dut [negoziazio] prozesu hori martxan dagoela, Turkia bezalako herrialde bat bere kartak jokatzen ari dela, eta Moskurekin geratzen zaigun zubi bakarra dela. Eta beste aldagai bat ere
|
oso
aintzat hartu behar dugu: Ukraina guztiz dago kanpotik ematen dioten laguntzaren menpe, eta, orduan, ez du azken hitza.
|
|
da nazioarteko kazetari elkarteek orain arte egin duten baino gehiago egin zezaketela egoera tragiko hori salatzeko. Palestinan bizirik gelditzen diren kazetari eta fotokazetariek egiten duten lana, bestalde,
|
oso
aintzat hartzekoa da. Erresistentzia ezinbestekoa, mingarria bezain gogorra.
|
|
Eskolan 6 bat ordu ematen baditu eta 7 ordu ematen baditu lotan, gutxi gorabehera, eta jatorduak gehitzen badizkiogu, argi dago mugikorraren erabilera sutsu horrek ez diola tokirik uzten kirolean jarduteko, naturaz gozatzeko, aisialdirako eta jolas librerako, dohain artistikoak garatzeko edota familiako zein lagunen arteko harremanetarako; hau da, protagonismoa galdu dute gure osasun mental sendorako eta pertsona bezala ditugun beharrizanak asebetetzeko beharrezkoak diren jarduera horiek. Mugikorraren erabilera sutsuak kaltetu egin ditu ezinbestekoak ditugun jarduera eta harreman horiek, eta hori
|
oso
aintzat hartzeko faktorea da, izan ere, nerabeen artean gero eta sarriagoak diren arazo mentalak ulertzeko giltzetako bat da.
|