Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Ez dakit zenbat ekintza aipatu zizkidan. Hala ere, orain ez daude haurrekin; izan ere, eurak seiak duela gutxi sartu dira talde horretan, eta elkar ezagutze aldera pentsatu dute egun batzuk batera pasatzea.
‎Hirurogei gizon eskas ditiat neure menean eta guztiak erabil zitzakeat, setiatu gaituzten tropei buru egiteko eta Urbiaingo gaztelu tipi hau Massada berri baten edo Numantzia berri baten bihurtzeko, baina ez ditiat erabiliko, zeren odolik onena beti ere baita isurtzen ez dena, noiz eta haren isurtzeko arrazoinik ez baitago. Eta orain ez zagok. Zeren, bat isurtzekotan, aski baita enea.
‎Osabaren hitzak oroitzen nituen, ordea: " Zeren, ihes eginen banu, neure buruari eginen bainioke ihes, eta hori ere ez nikek nahi..." Baina orain ez zegoen bakarrik, Maddalenekin baizik, eta nola amorioak mirakuluak ere egin ditzakeen, bizi berri bati ekin ziezaioketen, han Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan... edo haratago, Frantzian, Urbiaingo desterrutik ihesi...
2003
‎Zeinek daki? Hala ere, orain ez nago horretarako. Badut aurreragoko lanik.
2004
‎–Baina orain ez zaude nirekin zorretan, Irati. Horregatik ez didazu deus ere zor.
‎Besterik da, noski, garai bateko gizarte egitura tradizionaletan, non hizkuntzen erabilera esparruak, orain ez bezala, aski bakartuak eta bakanduak zeuden. Orain ez dago orduko sailkatze funtziorik, orain ez dago orduko egoera diglosikoaren iraupen zurkaitzik. Orain, onerako edo txarrerako, komunikazioaren harremansareak elkarrekiko eragin dialektiko etengabean daude osatuak:
2005
‎Hirugarren solairuan ezkerreko atera hurbildu eta, txirrina jo baino lehen, zerbait aldatuta igarri dute: lehen enpresaren izena zeukan txartel urdina orain ez dago. Esan liteke horman markarik ere ez duela utzi.
‎Senak atearen kontrako norabidean eroan du. Zoru hotzean pilatzen den hautsa aurpegian sentitzea ere tokatu zaio, baina orain ez dago berokiaren garbitasunaz arduratzeko. Lehenengo garaipentzat jo du ilunpetan zerbaiti ekiteko gai izatea.
‎–Lasai, Amets orain ez dago konektatuta, baina uste dut zerbait harrapatu dudala. Programa hori nahikoa alua da, inora iritsi aurretik detektatu du zure lehengusua ez zela sartu nahi zuen bakarra.
‎Hezurra, ordea, ez dakit ukitu duen. Zer axola du horrek, orain ez badago ezer han. Amets Olazar naiz benetan?
‎Eta sudurretik odoletan hasi da Mateo eta sukaldeko mahaia zikindu du. Eta nik pentsatu dut aitari erakutsi behar niola libelula urdina, ze orain ez dago ospitalean aita, ze etxera ekarri dute berriro. Eta sugandilak hartzen egon ginen behin aitarekin, eta asko gustatzen zaizkio holango gauzak aitari.
‎Iñesek ikusi ere ez du egin. Nik ikusi bai, uste dut ikusi dudala, baina orain ez nago oso seguru ere. Ez dakit seguru urdina edo berdea izan den, edo tximeleta urdin bat izan den, edo berde bat, edo matxinsalto bat.
2007
‎Atera ezak esku hori, motel, bukatu duk entrenamendua. Bai, bazekiat kristoren anekdota hukeela kontatzeko aldagelan, baina orain ez nagok prest, sentitzen diat.
‎Baina orain ez gaude gaizki, ez horixe. Bi hilabete txar pasa zituen emazteak, hori badakit.
2008
‎Ez zaitut ikusten ikusi, baina badakit ikusi duzula. Eta orain ez zaude lehengo lekuan. Ezkutatu egin zara.
‎–Esan dizut, horiek zuen kontuak dira, zuek esaten dituzue. Ni bella naiz, eta orain ez dago arazorik tuaregekin, baina hor iparreko guztiak arabiarrak dira guretzat.
‎Ez daude jadanik. Bazeuden eta orain ez daude. Tamararen hotsa etorri zait gogora etengabe Youssou N. Dour en. Africa, Africa?
2010
‎hiltegira gidatzen du, ordea, edo herria hiltzeko, Errusian bezala, edo herriarekin batera hila izateko, Alemanian bezala, Alemanian ere ezker muturrak eraman baitzuen 1919an herria hondamendira? nahiz eta orain ez gauden askoz hobeto, gizakion historia etengabe errepikatzen den zirkulu bat da, zirkunferentzia batek inguratua, non mutur bat eta bestea bat diren?, Hitler eta ideologia nazia gero eta boteretsuagoak ikusten baititut: gero eta arriskutsuagoak beraz, Mussolini eta bere faxistak baino areago, beharbada.
‎Lehenengo egunetik utzi nizuen argi odola norentzat izango zen, ala ez? Denok onartu zenituzten arauak egoitzan hartu zintuztedanean, halandaze orain ez dago kexatzerik.
‎‘Horretarako daude abangoardiak, herriaren aurretik joateko eta herria gidatzeko! ’ Baina hara zer gertatu den Errusian Stalinekin, lehengoan kontatu nizun eta datuak guztiz fidagarriak dira, ezkerreko jendeak sinetsi nahi ez badu ere... milaka eta milaka baitira, antza, Stalinek hildakoak, eta milioika izango dira hemendik gutxira, ikusiko duzu, Trotski baztertu ondoren beste batzuk ere baztertu baititu... eta Alemanian ere halatsu gertatuko zen espartakistak garaile izan balira, nik hala uste —mintzatuko natzaizu horretaz gero—, horixe gertatzen baita iraultza iraultzailearen Ideia —maiuskulaz! — bihurtzen denean —errealitatearen izenean, iraultzaileek Platon hil eta ehorzten dute, baina Platon beti pizten da nonbaitetik, bakterio infekzioso bat balitz bezala, guztia kutsatzen duena, baita iraultza bera ere—, behin Ideala finkatuta —Ideal gehienak dira ametsaren baitako—, Idealak guztia merezi baitu, baita etsai politikoa hankapean hartzea eta hura akabatzea ere. Abangoardiak herria gidatzen du, jakina... hiltegira gidatzen du, ordea, edo herria hiltzeko, Errusian bezala, edo herriarekin batera hila izateko, Alemanian bezala, Alemanian ere ezker muturrak eraman baitzuen 1919an herria hondamendira... nahiz eta orain ez gauden askoz hobeto —gizakion historia etengabe errepikatzen den zirkulu bat da, zirkunferentzia batek inguratua, non mutur bat eta bestea bat diren—, Hitler eta ideologia nazia gero eta boteretsuagoak ikusten baititut: gero eta arriskutsuagoak beraz, Mussolini eta bere faxistak baino areago, beharbada.
2011
‎Eta bera, berriz, mutil koskor hura zen oraindik. Baina orain ez zegoen ez lorategira irtenik, ez barrerik, ez astindurik. Berriro hasi zitzaion ohiko sastada motela bularrean.
‎Mikelek ez zuen ezer berezirik ikusi, baina baiezko lauso bat egin zuen?. Hasieran lapurreta zelakoan geunden, baina orain ez gaude hain seguru. Begien bistan zeuden hainbat gauza baliotsu ez dituzte eraman, plasmako telebista, MP3 garesti bat, markako betaurrekoak... diru pixka bat ere aurkitu dugu tiradera batean.
‎–Etxebizitza handi bat du Charlottenburgeko auzoan. Baina orain ez dago bertan. Mediterraneo aldean bizi da ia urte osoan.
2012
‎–Eta orain ez dago mutilik. Bakarrik zaude?
‎–Bizitza berria irakatsi zidan, murduskatu zuen?, eta orain ez dago!
2013
‎–Gainera, Antxonek behin eta berriz aurpegiratzen zidan hobe genuela apartamentua Jacan erosi izan bagenu? Baina orain ez zagon atzera bueltarik! Gustura asko saldu egingo niken.
2014
‎Zalantza egin du, istant batez, pluralaren lehenengo pertsona horrekin: orain ez dago, Madrilgo elkarrizketa egin zionean bezala, biktimen elkarte hartako zuzendaritzaren goi mailetan; berez, ez da ezeren edo inoren bozeramaile. Baina, hala ere, ez zaio gaizki iruditzen:
‎Esan nionean hala uste nuen, behintzat. Baina orain ez nago horren seguru.
‎–Nahikoa da? edo, bihar egongo gara, orain ez zaude hitz egiteko moduan?, edo, ozenago,, aski da!?, besterik ez. Gero guregana itzultzen zen.
‎–Bai, ezkonduta egon naiz, baina orain ez nago ezkonduta. Nire senarra hilda dago.
‎Zapatek pauso hots ozenak sortzen dituzte. Berdin dio, orain ez dago ortozik ibili beharrik.
2015
‎–zioen?. Enrique Casas autonomoek garbitu zitean, baina orain ez zagok autonomorik ez ostiarik. Edozein modutan, putaseme hutsa zuan.
‎Gu arratsean abiatu gara euren bila, berria jakin bezain laster; eta zelaian aurkitu ditugu, gure arratsak bezain gorriztatua dagoen lurraren gainean, tragatuta. Gorpu meta bat baino ez dira; orain ez daude, orain ez dira, eta ez dakite garaile edo galtzaile diren ere.
2016
‎Batzuetan erdi ezkutaturik izaten dudan libururen bat irakurtzen nuen gelan, bera konturatu gabe, eta ez zen ezer pasatzen. Baina orain ez dago modurik, gauzak egiten gabiltza etengabe. Aurrekoan liburua ikusi zidan Albertok.
‎Pentsatu dut, nire faltan, ni izango naizela kritika ororen itu. Ziur nago bizkarrera gaizki esaka ariko zaizkidala, orain ez dagoenarekin ari diren modu gupidagabe bertsuan, garaiko xelebrearekin egiten genuen moduan. Imitatutako, oinordean hartutako edo inposizioz jasotako pentsamolde murritzen arabera, garaian garaiko ikuspegi estu eta erratuekin, ez dagoena gaitzetsi, epaitu eta kondenatu, dauden guztiek aho batez.
‎Vanessari pelutxezko txakurtxo txuri txiki bat eman zion. Ezagutu aurretik ez zekien nolako neskatxa izango zen eta halakoekin beti asmatzen zela pentsatu zuen, baina orain ez zegoen hain seguru. Vanessak zenbait segundoz begiratu zion opariari eta gero mahai gainean utzi zuen, bere ezker aldean.
‎Iratik irribarre egin zuen Josebaren hitzen ondoren. . Tira?, jarraitu zuen Josebak,? orain ez nago seguru non irakurri nuen hori?.
‎«Aldaketa nabaria egon da euskararen alde. Euskara baserritarren hizkuntza dela eta horrelako aurreiritziak nahiko orokortuak ziren orain hamarkada batzuk, eta orain ez daude. Euskarak tresna balioa eta prestigioa irabazi du».
2017
‎Txetx Etxeberri: . Armagabetzearen ondoren herri honetan itxaropen handi bat sortu da, eta, orain ez badago aldaketarik, lehen baino tentsio handiagoa izango da. Gobernutik hurbil diren pertsonalitate batzuek esan digute Parisek serio hartu dituela gure eskaerak, daukagun batasuna ez delako ikusten estatuko beste tokietan.
‎–Esan nuen NATO zaharkituta zegoela. Ba, orain ez dago zaharkituta?. Stoltenbergek, berriz, Estatu Batuek Aliantzarekiko duten konpromiso sendoa azpimarratu zuen, eta Bruselara lasai itzuli da, Donald Trumpek NATOri buruz azkenekoz esandakoa azken hitza izango delakoan.
2018
‎Gure aitak dino orain ez dagoela taxuzko umoredun gizonik. Haren fantasiek mareatzen nabe inoiz, baina jente entzulerik ez ei jako falta izaten inon, eta hor ibiltzen da harro harro.
‎ezker abertzalea joko politikoan sartu da bete betean, eta erabat utzi ez duen arren herri mailako lana, gatazka armatuaren hondarrak kudeatzeko behar duelako batez ere, joko arauak onartzeak joko arauak errespetatu eta errespetarazi behar izatera eraman du, sistema ezbaian jarriko duen indar politiko sendorik gabe utziz gizartea. Badira noski, zorionez, alderdien baitatik aparte lanean ari diren jendeak eta taldeak, baina orain ez dago ihesbiderik, ez dago alternatibarik, ez dago iraultza baten ilusio faltsurik ere.
2019
‎Sukaldeko mahaiaren inguruan eseri zarete, txikitan han bertan gosaltzeko esertzen zinetenean bezala. Baina orain ez dago han zuen ama, nonahi, esnea berotzen, ogia xigortzen. Orain Libe ari da zure kikaran kafea zerbitzatzen, Libe ezberdin bat, Libe domestiko bat.
‎Lehen txakurkume abandonatu bat, orain gitarrista galiziar bat? Antoni esan nion amamak gogo onez onartuko zuela, baina orain ez nengoen horren seguru. Bidean aurrera gindoazela, zerua ilundu ahala, niri ere pentsamendu beltzak zetozkidan gogora:
‎bi banako autonomok libreki onetsitako batzea bihurtzen ari da; ezkontideen konpromisoak pertsonalak eta elkarrekikoak dira; adulterioa bi parteentzat da kontratuaren haustura; batak zein besteak berdin berdin lor dezakete dibortzioa. Emakumea orain ez dago ugaltze funtzioan mugaturik: neurri handi batean, funtzio horrek utzia dio mendekotasun natural bat izateari, eta nahita onarturiko kargatzat jotzen da; produkzio lanarekin parekatu da, zeren, kasu askotan, Estatuak edo enplegatzaileak ordaintzen baitio amari haurdunaldiak eskatzen duen atsedenaldia.
‎batek bere babeslearengan, eta nola goratzen zen kortesanaren gradura; gizonek harengatik dirutza xahututa erreka jotzen zuten neurrian berresten zen prostitutaren meritua. Gizarte eta ekonomia aldaketen ondorioz, ordea, orain ez dago Blanche d. Antignyren gisakorik. Jadanik ez dago halako fama edukitzeko moduko, sasi giro mundutarrik?.
‎Maria andrea lekutua zen, honek Raimundo Silva haserretu zuen, eta ez neskameak bere egitekoak laburtu zituelako, baldin eta laburtu bazituen, baizik eta orain ez zegoelako inor beraren eta telefonoaren artean, ez zegoelako bere koldarkeria barka zezakeen inolako lekuko indiskreturik, bere koldarkeria edo, nahiago bada, bere herabetasuna, azken hitzezko aukera hau leunagoa da, kontua da koldarkeriak, herabeak, edo nahi denak garaitu zuela Maria Sara doktorearen telefono zenbakia azerikeria azkarraz argitaletxeko telefonistari erauzi zion bere beste nia,... Baina beste Raimundo Silva hori ez da beti azaltzen den laguna, egunak ditu, edo gutxiago oraindik, orduak eta segundoak, batzuetan munduak, barrukoak zein kanpokoak, inarrosteko gauza dirudiela oldarka sartzen da, baina ez du luze irauten, azkar asko baitator berehala beste zatia, piztu orduko iraungi den sua.
‎Eta zer diozue komun zulotik behera botako den dirutzaz? Hain justu orain ez gaude dirua ezker eskuin banatzeko? –Cestero gero eta sutuago zegoen.
‎–Bai. Azalduko dizut gero; orain ez dago denborarik. Iritsi zara?
2021
‎–Lasai, orain ez dago beste inor inguruan. Nik ez dizuet kalterik egin nahi.
‎Zoritxarrez, badakigu zer den arrisku hori. Zorionez, orain ez gaude hor. Argia aldizkarian hobeto esan zuen hori Anjel Lertxundik, gure kulturak gehien behar dituen pertsonen saldoko kapitainetako batek:
‎Kontua da aurreko mendean egon den euskal iruditeriaren osaketa egiteko asmo kolektibo argia, beharbada, orain ez dagoela.
‎Eta zer behar dugu gizakiok Marten eroso bizitzeko? Marteko atmosferan orain ez dagoen oxigenoa, bakterio horiek aska dezaketena. Tinto ibaiko arkeobakterioek gure lagun min izateko puntu guztiak irabazi dituzte!
‎Emakume hura biktima zen, Mikel eta bion biktima, norbait hil zuten guztien biktima. Gero nik fantasia bihurtu nuen hilik zegoelako, baina orain ez zegoen hilik, niri agertzen zitzaidalako. Asko lagundu zidan kartzelaldian, Ereagako hondartzan zehar Algortako Portu Zaharreraino egiten genituen paseo luzeetan.
‎Gehiago saiatu izan balitz inoiz ez nintzen tribunalaren aurrean errudun gisa azalduko. Eta orain ez nengoke hemen.
2022
‎–Hau guztia Juliaren errua da. Zure etxean muturra sartu ez balu, orain ez geundeke horrela. Alferrik luzatu du zure sufrimendua.
‎Txakurra ateratzera irteten direnak izan ohi dira lehenengoak; geroxeago etortzen dira erretiratuak. Baina orain ez dago inor.
‎Hurrengo goizean goiz alde egin nuen anaiaren etxetik, eta harrezkero ezin dut jasan hirian egotea. Isiltasunak eta baretasunak larridura eragiten didate; leihoetara begiratzeko beldur naiz, niretzat orain ez baitago mahaiaren inguruan eserita eta tea edaten dagoen familia zoriontsuarena baino ikuskizun kezkagarriagorik. Ni honezkero zaharra naiz eta ez dut borrokarako balio; gorrotatzeko gaitasunik ere ez daukat.
‎Merkatuan dauden autorik onenak dituzte, lau gurpiletan transmisioarekin, baldin eta etxera laguntzea nahi duen neska mendi puntaren batean bizi bada eta haraino iristeko mendiko bideak eta errekak zeharkatu behar badira, eroso eta seguru joan ahal izateko. Uste dut orain ez dagoela mendi puntan bizi den neskarik, baina balizko bidaia arriskugarri horietarako prestatuta daudela sentitu nahi dute. Badaude kortejatzaile andana bat duten neskak, hain zuzen ere baserri urrun eta aparte batean bizi direlako –kontatzen nien.
‎Gertaera haiek guztiak errepasatuz, Igonerengatik izan ez balitz, Kiliki Frexko Campuseko atera ere ez zela iritsiko konturatu zen. " Eta orain ez dago nirekin...". Itxaropen osoa galdu zuen une batez, eta hoberena plan zoro hura ahaztu eta alde egitea zela pentsatu zuen.
2023
‎Komuneko zoruan kokoriko eta minari entzungor dagoela, entzun die berriz ere, gorriek eta separatistek suntsitutako Bilboko zubiak berreraiki dituztela, anaidi handi bat dela orain Bilbo. Otiliari, ordea, iruditzen zaio zaurietako aztarnak ezabatzen dituztela horrela, orain ez dagoela batetik bestera txalupan pasatu beharrik, zainak odoletan eta sendatu barik daudela irudikatu ditu zubi bako erreka inguruak Otiliak. Txikitu duten guztia ez dute eraiki, eta eskerrak.
‎Nik gaineratu nion pandemiak, bibliotekan, erabat itzulipurdikatua duela hemerotekaren egoera: ...urretik, erretiratuak larri egoten ziren kultur etxera sartzeko eta gustuko egunkariak hartzeko –bereziki eskelak gainbegiratzeko–, artega ibiltzen ziren hartzerik izan ez zutena nola edo hala jasotzeko –irakurleen arteko isileko adostasunak bilatzen zituzten, nork zer eta noiz utziko–; baina pandemiaren ondotik, halako errealitate gaindosiaren eraginez edo, Petrari argitu nion orain ez dagoela halako jendetzarik eta giroa erabat lasaitu dela. Petrak aitortu zidan berari hain zuzen pandemiarekin areagotu zitzaiola insomnioa eta irratia gauez entzutera ohitu zela, Mundua lo dagoen bitartean irratsaioa bereziki, baina erabaki berria zuela aparailua logelatik kentzea.
‎Nire lehen inpresioa horixe izan zen. Baina zantzu gehiago aurkitu genituen kameren irudiak aztertzean eta orain ez nago hain segur. Bere bigarren deklarazioan guk uste baino informazio gehiago zuela argitu zigun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia