Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2017
‎Zer zuen, ordea, gainean? Bere onera etorri zen. Anai arreba txikienen masailak bezain leun eta usain gozoko zera.
‎Inspektoreak arrangura hartan utzi zuen une batez, bakarrik bere onera etorriko zelakoan, baina begirada pausatu ezinik eta iletatik tiraka hasi zenean, altxatu beste aukerarik ez zuen izan. Atzetik oldartu zitzaion ahurrak sorbalda banatan jarriz, besoak jaitsiarazteko.
‎Ikaratik neure onera etorri ahal izan nintzenean, mahaira hurbildu nintzen, baina ustez berak idatzitako paperean ez zegoen ezertxo ere, beraren soinekoaren zurbiltasun berbera.
‎Graduatu honek, zenbait urtez eroetxean izan eta gero, jakitera eman zuen bere senera bueltatu zela eta zentzua berreskuratu zuela, eta halaxe idatzi zion artzapezpikuari, arren eta arren erregutuz eta arrazoiak emanez bizi zuen miseria hartatik atera zezan, zeren eta, Jainkoaren errukiari esker, berreskuratua baitzuen behinola galdu zuen zentzuna; haatik, ahaideek, eroaren aziendaren zatiari probetxua atera nahian eta egiari muzin eginez, eroetxean zeukaten zokoratuta, ero nahi baitzuten hil zedin arte. Artzapezpikuak, eroak igorritako gutun zentzuzkoak horretaraxe gogatuta, bere kapilaua bidali zuen eroetxeko errektorearengana lizentziatuak idazten zizkionak egia ote ziren begiztatu zitzan, eta halaber, eskatzen zion eroarekin hitz egin zezala, eta bere onera itzulia zela ikusten bazuen, eroetxetik atera zezala eta askatasuna itzul zekiola.
‎Kapilauak errektoreak esandakoa frogatu nahi izan zuen, halaxe, eroarekin bildurik, hitz egiten egon ziren ordu betez edo gehiago, eta tarte hartan guztian eroak ez zuen behin ere arrazoi oker edo burugaberik eman; horren adeitsu hitz egiten zuen ezen kapilauak ez zuen beste erremediorik izan gizona bere onera itzuli zela pentsatzea baino. Eroak besteak beste, kapilauari esan zion errektoreak begitan hartua zuela, eta ez zuela eroaren ahaideek egiten zizkioten opariak galdu nahi burutik eginda jarraitzen zuela esategatik, eta noizbehinka argiuneak zituela; eta bere zoritxarrean zeukan eragozpen handiena bere ondasun ugariak zirela, zeren eta, ondasunez baliatzeagatik, bere etsaiak, jakinaren gainean, gezurrak esaten baitzituzten eta zalantzan jartzen baitzuten Gure Jaunak egin zion grazia behinola piztia zena gizon bilakatu izanagatik.
‎Adiskide maitea, etxera noakizu, Jainkoak, bere ontasun eta erruki amaigabearekin, merezi ez baitut ere, nire zenera itzuli bainau, alegia, osasuntsu eta zentzudun nagoela, izan ere, ezer ez baita ezinezko Jainko ahalguztidunarentzat. Ez galdu esperantza ez konfiantza Jainkoarengan, ni neure onera itzuli banau zu ere itzuliko baitzaitu zeurera, baldin eta Beragan konfiantzarik baduzu. Opari batzuk bidaliko dizkizut jan dezazun, eta ez utzi jateari, uste baitut, esperientziari esker, gure eroaldi guztiak sabela hutsik eta garuna airez beteta izateagatik datozela.
‎Zaurituak lehorrera atera zituzten eta zauriak ahal bezala garbitu eta tornikete batzuk egin ondoren, egoera baretzen joan zen. Roman, halako batean, irentsitako urak bota eta bere onera etorri zen.
‎Kolpeak eta lagunaren madarikazioak berriro bere onera itzularazi izan balute bezala, aurpegia eskuaz igurtzi eta irmo heldu zion arraun luzeari nabata zuhurrago gidatzeko asmoz.
‎Borondatea, onera eta gaiztora libre: bietara jokatzen; eta haragiaren arabera, gaiztora jokatzenago.
‎Bekatoreak egonaren buruan ezagutzen du bide makurra daramala, errebelatua doala. Eta hartzen du zerbait gogo, hartzen du nahikunde bat bide onera bihurtzeko, bizitza berri bati lotzeko eta anarterainoko aztura gaizto guztiak uzteko. Ordea, gero ere, iraultze eta ibiltze haien guztien amaieran, atea bere erroetan eta nagia bere ohean bezala, bere bekatuen xisteran eta etzauntzan baratzen eta gelditzen da.
‎Aitzitik, badirudi ezen zuk xedea aitzinatu duzula, marra iragan duzula eta Etxauzko etxearen arropa gorriaz beztitzeko bidetan izan zarela. ...atu zintuela; eta kolpea huts egin bada ere, ez dela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez huts egin, zeren, utzirik alde batera zure merezimendu handiak eta elizari, erregeri eta jende guztiari anitz okasiotan egin dizkiezun zerbitzuak eta endrezuak, naturak berak ere anitz donu, dohain eta abantaila motaz dotatu, hornitu eta konplitu baitzaitu, adimen eder bat, memoria handi bat eta borondate onera , ohorera eta prestutasunera erori bat, isuri bat eta eman bat eman baitizu.
‎Adiskideen artean garenean, laxo gara, ez daukagu deusez ere konturik. Ez dugu, gaizki mintzatuagatik eta mila erokeria eginagatik ere, ardurarik, zeren baitakigu ezen, adiskide direnez gero, haiek guztiak estaliko eta onera hartuko dizkigutela.
‎Sicut in opere malo est tristitia, ita et in emendatione gaudium. Nola obra gaiztoan edireten baita tristura eta malenkonia, hala onean, onera emanean eta emendatzean edireten da alaitasuna eta bozkarioa.
‎Utzi nahi badiogu kontzientziari, bera da aski errebelatzetik begiratzeko, artez eta xuxen ibilarazteko. Zeren badaki behar dena, eta bere egitez guztia da onera emana. Eta san Tomasek dioen bezala (S.
‎Konberti bedi, onera bihur bedi, nahiz dela arimak egiterakoan.
‎Bere mende guztian errebelatua ibilirik, heriotzako orenean, iluntzen hasterakoan bide onera eta artezera bihurtuko dela uste duenak huts egiten du.
‎Barberuak penatzen du, ebakitzen du, odolusten du, etsai bat bezala erabiltzen du. Ordea, zeren hura guztia eritasunaren kontra egiten baitu eta ez eriaren, ez intentzio gaiztoz baina amodioz eta sendatzeko kontuan, halatan hark egiten duen guztia estimatzen da eta hartzen da parte onera .
‎Hala behar dira bada, halaber, arrazoiaren arabera, intentzio onarekin, faltak erremediatzeko eta bekatuen eritasunetik sendatzeko borondatearekin egiten diren liskarrak, ahakarrak, mehatxuak eta erantzukiak ere estimatu eta parte onera hartu.
‎Kontseilu hau berau eman zion bere nagusi Atenedoro filosofoak ere, etxetik partitzerakoan, Oktavio Augusto enperadoreari. Eta kontseilua hain parte onera hartu zuen enperadoreak, non urte bat gehiago eduki baitzuen etxean kontseilari.
‎Hala da, bada, zure Jainkoaren intentzioa eta borondatea ere ona eta onera emana, zure etsaiarena gaiztoa eta hala nolakoa izanagatik ere.
‎Vespasiano enperadoreak hain zuen kondizio ona eta onera emana, ezen nahi ez zuen bezala edo haren pertsonari ez zegokion bezala inor mintzatzen zitzaionean, edo disimulatzen zuen edo zenbait hitz jokalariz eta jostailuz, zenbait irri egiteko solasez ederreztatzen zuen, eta gero, bere zegokion ohorearekin, deus galdu gabe, gelditzen zen (Aurelius Victor, De vita et moribus imperatorum).
‎Enperadoreak gutun hura hain laburra eta zinezkoa errezibitu zuenean, nork egina zen izenik ez bazuen ere, ezagutu zuen bere adiskidearen letra eta eskua, hartu zuen parte onera eta, berehala, bere falta ezaguturik, kolerak eragin ziola ikusirik, barkatu zien guztiei.
‎Orain hemen, pena apur batez, bihotzezko urrikitze batez, egiazko konfesio batekin erremedia ditzakezu zeure bekatu guztiak, zeren orain Jainkoaren miserikordiaren ateak irekiak baitaude, eta zuk ere orain zeure borondatea libre baituzu, eta libreki beste aldera, gaiztotik onera itzul baitezakezu.
‎Baldin infernuan daudenek balute bere bekatuez behar den urrikitzerik, balegite penitentziarik, itzul balezate bere borondatea beste aldera, gaiztotik onera , balia lezake, bai, Jainkoak haienganako bere miserikordia eta barka liezazkieke bere bekatu guztiak, orain guri penitentzia egiten dugunean barkatzen dizkigun bezala.
‎Noeren denborako jende haiek aprobetxatu balira egin zitzaizkien mehatxuez Ninivekoak aprobetxatu ziren bezala, ez ziren galduko, ez zitzaien gertatu zitzaiena gertatuko. Ez eta guri ere ez zaigu kalterik etorriko, baldin, mehatxuek izuturik, orain penitentzia egiten badugu, orain onera konbertitzen bagara.
‎Ez da guretzat infernurik gertatuko. Baina bestela, baldin bekatutan gaudela begia ixten bazaigu, egin da, arima galdu da, ez da gero gehiago onera konbertitzerik eta ez penitentzia egiterik.
‎Opera extra charitatem facta, ex condigno nullius boni meritoria sunt, ex congruo vero alicuius dici possunt[...] Quia decet divinam bonitatem, ut ubicumque dispositionem invenit, perfectionem adjiciat[...] Et secundum hoc, opera ista, ad triplex bonum valent; scilicet, ad consecutionem temporalium, ad dispositionem ad gratiam, et assuefactionem bonorum operum. ...egiten dituen obra onek balio ez badute ere deus zeruko loria erdiesteko, eta obra on haiengatik bekatore hark Jainkoarekiko buruperik ezin baduke ere zeren obra on haiek bere baitan hilak baitira, ez baitira deusen merezidun, ordea, badirudi ezen Jainkoak, bere ontasunagatik, haietatik okasio hartzeko duela hala obra onetan dabilenari, bekatore izanagatik ere, ongi egiteko, eskua emateko eta bide onera heltzeko eskas zaiona konplitzeko, zeren bekatorea bera ere orduan hartara disposatzen eta saiatzen baita.
‎Tour osteko lehen lasterketa Belgikan izan zuen Anquetilek. Birikak bere onera itzuli ote ziren egiaztatu nahi zuen. " Ez banaiz gai proba bukatzeko, ziklismoa utziko dut", aitortu omen zion Janine bikotekideari, ezkor.
‎aditu zuen, edo horrela iruditu zitzaion 10 urteko Maddiri goiz hartan. Baina, berehala bere onera etorri eta izerdi patsetan zegoela konturatu zen. Dardarka, urtarrileko egun hotz hartan inori begiratu gabe etxepetik atera eta bere baserriko bidea hartu zuen burumakur, deus erran gabe.
‎Ba jendeari esatea hoberena, ez duzu uste? Galderari erantzun behar zionean, eztul bortitzari ekin zion Markosek, etenik gabe, eta bere onera etorri zenerako begi gorri hanpatuak zituen.
‎Eta bizitza bakailaoaren antzekoa da. Iraun arazteko gatza behar du hark, eta baita geuk ere; baina egiazki gozagarri geratzea nahi badugu, denbora behar izaten du bere onera itzultzeko. Bizitzan berdin berdin:
‎Baina pertsona bat bere gelan horrela hiltzea, odol hotzean, hori ezberdina zen. Nire onera itzultzea lortu nuen. Ordulariari begiratu nion, hamar eta erdiak ziren.
2018
‎MANUEL. (Beste harri koxkor baten gainean eseriz.) Dena bere onera etorri denez, askaritxoren bat egitea komeni zaigu.
‎Dana izeneko emakume beltz gaztea eta bere senarra zuria, etxez aldatu berri dira. Liburuak kutxetatik atera eta apaletan jartzen ari dela, Danak konortea galtzen du eta bere onera etortzen denean bera dagoen tokitik gertu mutiko zuri bat lakuan itotzear dela ikusten du. Amaren garrasiek erakarrita mutikoaren aita azaltzen denean eskopeta eskuan, Dana ohartzen da okerreko tokira eta garaira garraiatua izan dela.
‎Aurrekoaz gainera, euskararen lurraldean kokatzen diren enpresei zelanbaiteko ardura soziokulturala exijitu zaie, nonbait, aktiboki har dezaten parte gutxitua izan den euskara bere onera ekartzeko ahaleginean; baina hemen ere, gure herriaren hizkuntza politikaren gorabeherak ikusita, erabat irauli genituzke gure argudioak euskararen biziberritzea gizabidezko hautua dela uler dezaten orain arte kexu izan direnek. Ni neu oso eszeptikoa naiz honetan, gehien bat ikusten dudalako hizkuntza politikaren lan ildoak ezartzerakoan euskaratik larregizko errespetu, beldurra ia; eta gutxiagotasun konplexuz beterik dihardugula.
‎zioen testu laburra) ez zuen orduan etsaien baletatik babestu. Larriki zauriturik, Elizondoko ospitalera eraman zuten eta han, hamabost bat egun eman zituen eldarniotan. (2) Besoa arrunt gaiztoturik zeukanez gero, moztu egin behar izan zioten, eta ondoren, poliki poliki, bere onera itzultzen hasi zen.
‎Amaiera onera eraman gaitzazu, salbatuen artekoak izan gaitezen!
‎Baina eraso hura ez zen asko luzatu. Berehalaxe itzuli zen bere zentzu onera , gure harrikadek bete betean jotzen baitzuten, gainera. Oraindik ere gogoan dut haren begia, guk botatako harrikada batek jo eta handitu eta ia itxita.
‎eta berriro nire onera etortzen saiatzen naiz,
‎Oe, oe, oe, oe... (Bere onera etorriz, nahiko despistatua.) Zeri buruz ari ginen hizketan?
‎Kaixo! batek kabala sasi polizialetatik nire onera ekarri ninduen, esku artean neukan papiroa ezustearen poderioz, airera jaurtiaraziz. Nire lagunak ziren, onddozaleak.
‎Zur eta lur geratu ginen bai bera eta bai gu biok ere, baina emakumearen praktikotasunak gure onera ekarri gintuen berehala.
‎Gure hordialdi aluzinogeno hartan, noraezean, gauak luze jo zuen, jo ta jo, sorgin haien esanetara, gure tximiniak sua eta garrak botatzearen poderioz baretu eta ezdeus bilakatu ziren arte. Han gelditu ginen edozein aireportuko maleta zaharrak bezala hankaz gora, lerdo aurpegiarekin, gustura baino gusturago seguruenez, eta gure onera itzuliz poliki poliki, egunsentiaren lehen izpiek begietan kosk egiten ziguten bitartean. Hamaika ikusteko jaio gara!
‎Tira! Urak bere onera etortzen hasiak ziren zorionez, Txurrutaren umorearekin batera, eta hirurok barrez hasi ginen hitz jokoetan hain trebea zen gure baserritar kontrabandista onddo zalearekin.
‎Tira," Hassanz Ezinaren" adierazpen eroak uhinetan desegiten utzi eta gure burmuinetatik aldendu ondoren, basoan sartzeko prestaketei ekin genien. Ohiko aholkuak eman ondoren amalurraren eremuetan sartu ginen onddo bila, ondo baino hobeto, gure onera ia bete betean etorri ondoren.
2019
‎Hala, zibilizazioko heziketa hura baztertu zuen, ez zitzaion atsegin. Bere aspaldiko kantuak indar hartu zuen eta honela, Buck berriro, bere onera etorri zen. Beti izan behar zuen nortasunera aldatu zen.
‎Epaileak berriro beren onera etorri zirenean, eta bakoitzak beren arbelak eta klarionak aurkitu zituztenean, denak ezbehar haren zehaztasunak idazten hasi ziren. Sugandila ez ezik beste denak hasi ziren noski, berau oso hunkitua baitzegoen gelako sabaira begira aho zabalik.
‎Sendagileak ordea, hesola lodi bat hartu eta egundoko kolpea eman zion buruan, zerraldo utzirik. Baina une hartan bertan, Joe bere onera itzuli, lurrean zegoen labana hartu eta Robinsoni bizkarretik sartu zion kirtena ezkutatu arte. Odola borborka atera zen.
‎Gero, Potterren eskutan ipini zuen laban madarikatu hura, eta zerraldoaren gainean eseri zen. Geroxeago bere onera etortzen hasi zen Potter. Begiratu zuen ingurura, ikusi zuen laban odoldua eta berriro etzan zen.
‎Arnasa falta zaiola heldu da leporaino. Besoak belaunetan bermatu eta segundo batzuk behar izan ditu bere onera itzultzeko. Behera begiratu du eta hor ikusi anorak urdinekoa igotzen, amore eman gabe.
‎Bat eman nion. Maitekiro esan genion agur elkarri eta alkateak sorbaldan besoa jarriz" lasai, dena bere onera etorriko da" esan zidan. Kotxeraino lagundu nien eta etxera itzultzean masusta potea mahai gainean gelditu zela ikusi nuen.
‎Ura ahotik sabelerako bidea hartuta joan bazitzaion ere, apurra okerreko bidetik, eta eztulka hasi zen aurpegia gorritu arte. Itotzeko zorian izan zen, nahiz eta azkenean bere onera etortzea lortu zuen.
‎Berehala abiadura burura bueltatu zitzaiola konturatzen hasiko zen. Bere onera zetorren. Trantze batean egondako denboratxoa besterik ez zitzaion iruditu.
‎Bihoazkie, modu batean edo bestean, ikusgarri eder honetan parte hartu duten guzti guztiei, nire adiskidetasun eta agur beroa. Ez ditut ahantzi nahi abentura horretan kapitain ibili diren Zelin Duperou eta Xerar Urrutia, beraiei esker, urruñarrez osatutako tripulazioak eraman ahal izan baitu kabalkada zintzarrotsa izeneko itsasontzia portu onera . Nire esker eta sentimendu onena bientzat.
‎Pentsa dezagun orain denboraldi bat igarotakoan atmosfera bere onera etortzen dela. Orduan, eboluzio berri bat gertatuko litzateke; galdu diren espezieak ez lirateke berriz sortuko, hor egongo bailirateke hondamenditik bizirik ateratakoak, hutsik geratutako espazioa hartzeko prest.
‎Koldarkeria handia zegoen nire zalantza horietan, zeren nahitaez esan zitzaion egunen batean. Atea igaro nuenean, nire onera etorri eta erabakia hartua nuen.
‎Wir prellen sie. " Ez duzu uste izango, bada, ergelaren moduan Frantziari gure mugetan bertan berriro bere onera etortzen utziko diogunik. Ezta?" Esan zidaten.
2020
‎Bai, XIX. mendeko kontuak, eta espainiar liberalismoaren hasierakoak, esango dute batzuek. Gero, denborarekin, gauzak bere onera etorri dira, hots, demokraziara eta zuzenbide estatura. Bai noski!, horixe adierazten digute berriki Katalunian izandako gertakariek.
‎...ek dituen baino eskumen gutxiago dituela Espainiako estatuan autonomi erkidego batek bista bistan gelditu arren, gauzak ondo bidean, zenbat aldiz entzun dugun uztailean, hedabide unionista eta EITBren laguntzarekin, gobernantza partekatuaren ereduak funtzionatzen duela EAEn, eskumen dezente dugula eta gero eta gehiago izango dugula bide horretatik, eta oso garrantzizkoa dela ekonomia kaltetua bere onera ekartzeko politika horri boto babesa ematea, zeren orain autonomi erkidego baina laster estatu baten pareko eskumenak izango ditugu PNVk PSE PSOErekin batean marrazten duen politikari sostengua emanez gero.
‎Dena marru eta zaputza izan da hainbat minutuz, baina gero, gizonarekin berriz ere alferrik ari dela konturatuta eta bere onera etorrita, bakarrizketan hasi da:
‎Beti ezgaraiko, orain behar zuen agertu Mari Kalanbrek. Konturatu naizenerako lepotik zintzilik dut Mari Cruz, Idoiak egokiera probestu eta istanteko galtzak bere onera ekarri ditu.
‎Nire emaztea ederra bezain harroa zein gogorra zen aitzitik. Horrexegatik argi eta garbi esan behar dut, Maria Martinez de Ollauri emazte nahi nuen nire hiriko goi mailakoenen artera igotzeko asmoz, hau da, nire leinu madarikatukoek belaunaldirik belaunaldi egin bezala euren buruak babestu zein onera egite aldera.
‎Ez nuen deus esan behar, nahiz eta andrearen arrandia parranderoa ahalik eta maltzurren izorratzeko gogo bizia izan, hanka sartze handia egin dut, atoan komediaren protagonista omen zen Guzurmendi jaun/ tenenteari itzal egin baitiot. Oraingoan ere gogora etorri zaizkit falkutateko biltzarretan Martinen handikeria patrioteroez gero zeharo aspertuta, hitza kentzen niola gauzak bere onera itzul zitezen ahaleginetan, gehienbat unibertsitatearen funtsa zein zen nire irakaskideei nolabait gogoratzeko asmo eta gogoz, hau da, delako borroka nazionala norberaren aukera soila zena, baina ez irakaslegoarena guztiarena, batez ere unibertsitateko irakasle guztiak bera bezain abertzale sutsuak ez ginen aldetik. Alperrik, ez zidan sekula barkatu, ezin zuen, berak defenditzen zituen teoria nazionalak eta iraultzaileak oztopo zitzaizkion gainontzekoen ikus/ pentsamoldeak aintzakotzat hartzeko, kontra, edo agian kexu besterik ez, geundenok ez genuen bere begirunea merezi; balizko arerioak omen ginen, biltzar aretotik biraoka eta ia harrika ere behin betiko botatzea merezi zutenak.
‎Nik uste dut gure bideak elkarrengandik banandu beharrean gaudela, gutxienez gauzak bere onera itzuli arte, jendeak jauregi hau Teresa Martinez Ollauriko andrearena dela gogoan har dezan, eta ez behin hiriko jauntxo batzuei iruzur egin zien merkatari judu kristautu batena.
‎Zer arraio diozu? Ni ez naiz hemengoa, ni Sara naiz, zure Oviedoko edo, azokara sartu orduko abandonatu egin duzuna Algareria plazako sorgin haren pattarra gogotik edateko neskatoak bere buru ezin samurragoa aurkeztu orduko nire onera itzuli nintzen ziplo.
‎Gurasoek baiezkoa eman bezain pronto Inexaren anaiek soldadu gaztea besoetatik eta zangoetatik hartuz baserrira eroan zuten. Han denbora luzez eduki omen zuten bizitza eta heriotzaren artean, baina azkenean, gaztearen osasunak onera egin zuen eta bertan gelditu zen bizitzen bertako senidea bailitzan. Mutil jatorra eta langilea zenez baserriko familiak izugarri estimatzen zuen.
‎Ametsetan bezala, rifle baten tiroak entzuten nituen. Nire onera etortzen ari nintzen eta ez zela bala bat ere bere destinora iritsi gabe gelditzen ikusten nuen. Tiro bakoitzeko, beltz bat erortzen zen.
‎Ez zekien oihal jasotzen nola hasi ere, eta ni lurrera zorabiaturik erori nintzenean gure azken orduak iritsi zirela zirudien. Berriro nire onera etorri nintzenean. Saxtorph lasai lasai eserita aurkitu nuen zer egin galdetzeko zain.
‎Beroak goren eta urtu beharrean zeudelarik linbuni familia baten etxean geldialdia egin zuten. Pathik ez zuen ezer eskatu baina aitak bazekien holakoetan fruta zuku batek bere onera ekartzen zuela alabatxoa. Hortaz mutilentzako nahi besteko katilukada chang eta Pathirentzako zukua.
‎Jangbook tinko zirauen ordea. " Arroz garagardo epelaz gorputza zuen onera etorriko zaizue, ez kezkatu. Hau hartuta, laino tartean berriz hoztu baino lehen aldapan behera saltaka batean zaudete zuen etxe dotoreetan."
‎Buruko kolpe latz haren zorabioak aldegin zionean, bere onera itzuli zen Sandokan. Gatibu zegoen.
‎Gauzak bere onera ekarri baino lehen, oihu berri eta larri batzuk entzun ziren Hiletaren Ibilbidetik:
‎Baina ezin izan zuen bukatu: jabea, bere onera etorririk, eta pertsona bat sartzeko ezer ordaindu gabe krokodiloaren aretoan hitz egiten ikusi eta ikaraturik, amorru batean oldartu zen progresista ezezagunaren kontra eta esku bien ukabilkada banaz bota zuen handik kanpora. Une batez biak desagertu ziren gure bistatik errezelaren atzean, eta orduan baizik ez nintzen ohartu ezerezetik sortu zela iskanbila hura guztia; Elena Ivanovnak ez zuen ezeren errurik:
‎Ez al dut, bada, laguntzen? Goiz osoa daramat lanean; hola jarritu ezkero, greba madarikatu horrek huts egin eta dena bere onera itzuliko da. Eta orduan zuk ere eskertuko didazu, doña Rosa.
‎Poetak atsedena behar du. Pazientzia behar duzu.Ikusiko duzu. laster bere onera itzuliko da dena.
‎Don Pablorengatik kezkatuta zaude, ezta? Tira, dena bere onera itzuliko da. Konturatu orduko, poeta sendatuko da, eta berarekin nahi adina hitz egin ahal izango duzu.
2021
‎Noski, munduko eskubide osoa du hala izan dadin. Are gehiago, bazen garaia bere onera itzultzeko, betiko astapotro aluok inposatu zioten egoera gogor, mehatxagarri, itogarri horri behingoz muzin egitera. Hala eta guztiz ere, beldurrak nago niri apropos ez eskatutako laguntzaz egin nahi duten.
‎Jainkoari esker, nire emazte Mariasunek nirekin serio serio berba egiteko agindu, eta nire portaera burugabekoak gure etorkizunerako izan zitzakeen ondorio kaltegarriak banan banan erakutsi egin zizkidan. Nire seme alabek ez zuten sinestu nahi, baina Mariasunek ni bertan behera uzteko mehatxatu bezain laster nire onera etorri ez ezik, urte guztiotan isilean gordetako korromioaren zentzugabekeria ikusi ere egin nuen argi eta garbi. Bai astapotro galanta!
‎Har kuraia, adiskidea, eta hitz ematen dizut, ene fedearen izenean, Jainkoak zure onera itzultzen bazaitu, zu bertze senarrik ez duela izanen ene alabak. Hemen duzu, aitzinean, eta zurekin ezkontzeko promesa egiteko agintzen diot.
‎Kondesak, pozaren pozez hura heldu zelako, Florideri erran zion eta eranztera bidali zuen senarraren ganberara, jiteko agin ziezaionerako prest egon zedin, jendeak oro erretiraturikoan. Floridek, zeina ez baitzen oraino bere onera itzulia bere lehen beldur hartatik, ez zion deus erran amari, baina kapera batera joan zen Gure Jainkoari gomendatzera, eta arren egin zion bere bihotza begira zezan sentimendu gaizto orotatik, oroituz Amadourrek maiz laudatua ziola bere edertasuna, zeina ez zegoen batere mendratua, luzaz eri egonagatik; eta horrela, bere begitartea kaltetzea nahiago izan zuen edertasunez gutituz, harengatik gizo... Eta, nehork susmo txarrik ukan ez zezan egin zuenaz, kondesak dei egin ziolarik bere burua erortzen utzi zuen kaperatik ateratzean, aurpegiaz lurra joz eta goraki oihu eginez.
‎Abeslariak erraz hunki gaitzake, malkoa zein barrea eragin, baina non da gugan goizeko gozamen aratza piztu dezakeen hura? Zenbaitetan, zabortegi goibeletan, edo igande batean gure egurrezko espaloiko baretasun ikaragarria apurtuz, edo, apika, doluzko etxe bati beha nagokiola, oilar baten kukurrukua entzuten dudanean, urruti zein hurbil, nire baitan pentsatzen dut" Guztiarekin ere, gutako bat ondo dago", eta bat bateko zurrusta batez nire onera itzultzen naiz.
‎Elizako giroa itogarria zen argizaria eta intsentsua erretzearen ondorioz. Ondoko etxe atarian eseri eta Isidorok ekarritako ura edan ondoren, onera itzulita joan ziren bi lagunak etxera.
‎Jainkoaren laguntzaz sendatuko ahal zara! Apezpiku jauna, ez al dago lekurik Donemiliagan edo, mutil gaizto bat onera onbideratzeko eta jainkoaren barkamena eskatzeko. Apezpikuaren baietzaren aurrean planarekin jarraitu zuen osaba malapartatuak.
‎Lehoiak hanka bat jaso zuen; gero beste bat, eta gero astiro astiro bere onera etorri zen.
‎Gizona aldakorra da berez; baiña txarretik onera nekez biurtuten da, onetik txarrera erreztasun andiagaz. Orregaitik Ozinbelzko batzarrean Arnoldo euskaldunik onenentzat eukeen gudariak eurak, andik egun gitxira salkindari gaizto bat zala ziñoen.
2022
‎Bere onera itzuli zenean, estalki marradunaren barnean zegoen, sukarraldia baretu zitzaion, eta ohera itzuli zen, amestu ala bizi zuenaren aztarna izate osoan zeramala.
‎Baina bigarrena kezkagarria zen. Kronifikatzen hasi zitzaion gaixotasun bat hartu zuen eta, espezialisten eskuetan ipini bazen ere, ez zuen onera egiten. Eurotofobia gaixotasuna zuen, nolabait esatearren, emakumeen sexu organoei beldurra izatea, iraunkorra izaten dena, ezohikoa eta irrazionala.
‎Halako batean, eskerrak, gogoratu hintzen joan behar huen helbidea hego aldean zela, eta GPS txatxu hura ere esnatu zuan behingoan: gauzak beren onera etorri zituan bat batean, eta bi minutu barru egon beharreko lekuan hintzen.
‎Bidaia osoko tokirik lasai eta ederrenetakoan, itxuraz inolako arriskurik ez zegoen lekuan, bapo afaldu eta lotara nindoala, dutxa hartzea okurritu, irtetean irrist egin eta kristoren zartakoa hartu diat... burua puskatu ez dudanean, pozik! Hori bart izan zuan, eta gaurko eguna lasai hartu diat, neure onera etortzen, bihar aurrera jarraitzekotan.
‎Saihets alde hau ari duk bere onera etortzen; Peruko planak aldarazi egin zizkidak pittin bat, baina aurrera egiteko moduan nagok, eta pozik!
‎Nikaraguan duela urte asko izandako hura etortzen zaik horrelakoetan burura, amesgaiztoetan oraindik ere inoizka errepikatzen zaian eszena: autobusa, errepide bustian ganadua topatu, frenatu, eta ia irauli zenekoa, alde bateko gurpilen gainean segundo batzuk egon eta gero berriro bere onera etorri zenekoa (eta aldameneko emakumea negar batean, ume txikia besoetan estu).
‎Hori erranik, ganberaren erdian etzan zen, alde bat trenputxarturik. Oihua entzunik, dama gaixoak jaiki egin ziren, hain estonatuak ikusirik beren anderea hilik bezala, lurrean etzanik eta halakoak erranez, ezen ez baitzekiten zer egin, ezpada dama bere onera ekartzeko erremedio bila abiatzea. Eta damak, mintzatzeko moduan izan zelarik, erran zien:
‎Ordura arteko Gaztelako kondeak, Leongo fueroak onartu eta babestuko zituela agindu zuen, baita" Liber Iudiciorum" edo" Lex visigothorum" legedia ere. Poliki, egoerak onera egin zuen eta behinean erregetzat onartuko zutela esan zuten leondar noble askok. Fernando Lainezek ere Leongo ateak ireki egingo zizkien Fernado eta Sanchari.
‎Kostatu zait nire onera etortzea.
‎Sylberto printzearen emazteak hirugarren ebakuntza bat izan zuen joan den hilaren 8an. Kirurgia, programatua, arrakastatsua izan zen eta ordutik printzesa bere jaioterrian dago, bere onera etortzen, Printzerrira itzuli ahal izateko eta senarrarrekin eta seme alabekin batera egoteko, Bacques eta Nabriella bixkiak. Bazirudien berehala itzuliko zela, baina mementuko, ez daki inork noiz itzuliko den.
‎Borda barruan, sendagileak morroiari egin beharreko jarraibideak eta hartu beharreko sendagaiak eman zizkion. Gauzak horrela, sendagileak eta beste hiru gizonezkoek ikusi zutenean pazientea bere onera itzultzen hasita zegoela, eta, bestalde, askoz ere lasaiago agertzen zela, momentu hartantxe erabaki zuten norbera bere zereginetara itzultzeko tenorea zela, eta halaxe agurtu zuten denek morroia:
‎Jainkoak gorde gaitzala, Fettes jauna! esan zuen tabernako nagusiak, lehena izan baitzen bere onera etortzen. Zer arraio da hau guztia?
2023
‎1536ko martxoaren 25ean Martin Bucer i gutuna idatzi zion Luterok. Esaten zion hamalau egunez ohean egon zela eztul izugarriarekin eta bere onera etortzen hasia zela. Kongresua ospatzeko leku moduan Eisenach aukeratu zuela Hautesleak, Hesse tik gertu.
‎Lutero krisialdi handi horretatik bere onera etorri baino lehen izurritea etorri zen Wittenberg era. Izurritearen ondorioz, ikasle eta irakasleak hiritik joan ziren.
‎Jonasek erantzun zion azkenaldian izan zuen galera gero eta eramangaitzagoa zela; orain bere onera etortzen ari zela eta emakumerik onenarekin elkartzeko desira pizten ari zela berriro. Esaten zion Genesiaren lehen berrogeita bat atalei buruzko irakurketak igortzen zizkiola, George Rorer en bidez. Esaten zion asko gustatu zitzaiola zwingliotar bihurrien kontrako Osiander en panfletoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia