Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 356

2000
‎–Sartu, bai, beharbada on egingo dizu eta.
‎Eta alkimista jakintsu batena ote zen esku hura, malkoen gazitik bozkarioaren gozorat eraman ninduena, eta kateen mundu hertsitik libertatearen mundu zabalerat...? Eta itxuraldatze hura eta mudantza hura obra zedin eta konpli, zer on egin zidan zure jokabideak...! Zeren, noiz eta uste bainuen ezen zapaldu eginen ninduzula, baita atzaparkatu eta larrutu ere, nola katuak txoria, gizon ezin miserableagoa nintzelako eta bertzerik merezi ez nuelako, aitzitik, eskua mahai meharraren bertzalderat luzaturik eta ene adatserat eramanik, erran zenidan:
‎...itzuten gosaldu ere egin, tripak apur bat nahasturik zituztelako desenkusarekin... nahiz eta aitortu beharra dagoen ezen haiek ere, bertze guztiak bezala, ordu batzuk lehenago baino hagitzez hobeki zeudela, zeren guztioi zerbitzatu baitzitzaigun, afalondoko hondamenduaren ondotik, ura, dukearen medikuaren kontsentimenduarekin Maddalenek prestatua, eta zeren baitzirudien ezen erremedio hark guztioi on egin zigula.
‎Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten. Hala ere, gaur bezalako beharraldietan on egiten zidak. Bertzelakoan kobratuko nikek, baina gaurkoz nik gonbidatuko haut. Billete bat izanen duk hor nonbait, ezta?
‎Gutienez ere hamar urte erori zaizkidak bizkarretik. Hiri ere on eginen likek; sarri ez duk orraztekorik izanen.
‎Ximurra zuzen zegoen: kokak on egiten zion. Niri ere bai.
‎Jatetxe japoniar ireki berri batean erreserbatua nuen mahaia. Asiako herri horretako sukaldaritza dastatu gabea nintzen, eta ez naiz bereziki kanpoederra jatekoei dagokienez —txinatarrak, kasurako, hastio ditut—, baina gogoratu zitzaidan kosmopolita eta bon vivant agertzeak on eginen ziola gure gau hasierari. Hain berandu abiatu izanak salbatu ninduen urdaila probatzetik:
‎Eiterik batere ez larunbat arratsaldean nirekin batean komisaldegitik karrikaratu zen itzal unatu, zikin eta semeaz kezkatuarekin. Hari ere on egina zion bi egunetako atsedenak.
‎Eskalatzaileak libre zuen asteburuan, eta haren partez" Togas" genuen edizioaren arduradun. Togas eta biok ez ginen inoiz sail berean elkarrekin suertatu eta horrek, bertzerik ez izanik tarteko, on egiten zien gure arteko harremanei. Langilea, latz antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme alabaren aita.
‎Bietan atera nintzen lantokitik. Unairi ez ezik, niri ere on eginen zidan hurrengo egunerako galtza garbiak eta gainerako aldagarriak hartzeak. Gogo falta, horixe, Josurenera agertzeko.
‎emaztekiak Kristinaren lurrin bera erabiltzen zuen, oparo erabili ere. Aipuak topaketari on eginen ziolakoan, izenaz oroitzera saiatu nintzen —frantseskeriaren bat noski— Ez nuen erdietsi. Inoiz ez nintzen Kristinaren zeren izenez oroitzen.
2001
‎Hik ere ez al duk nahi, Tasio, eskaini dio Patxik orduan, triste ikusten haut eta, on egingo dik. Tasiok ukatu egin du.
2002
‎–Lasai, Sara. Atera barnean daukanan guztia, on egingo din eta. Ez al digu hori esan, bada, errehabilitazio programako psikiatrak, haren kontsultara elkarrekin joan izan garen bakoitzean?
2003
‎Leihotik begiratu zuen Matiasek, alargunari ez begiratzearren. Orduan maletako poltsikoan zeuzkan liburu biak gogoratu zituen eta pentsatu zuen on egingo ziola irakurtzeak, alarguna ahazteko apur bat; izan ere, berotzen hasita zeuzkan belarriak eta bekokia, eta irakurtzea beti izan da bromuroa, kontrakoa izan ez denean.
‎Itsasoa lenitiboa dela esaten dute, minak baretu egiten dituela. Niri behinik behin on egiten zidan. Ez dut bolada horretan adinako ibilirik inoiz egin eta, pitin bat akiturik berriro etxera abiatzen nintzelarik, marinel itsasoan galduak portuko faroari bezala begiratzen nion gure etxearen itzal ilunean Monika lanean ari zen leihoko argiari, eta beharbada niri itxoiten egongo zela pentsatzea gustatzen zitzaidan, nahiz eta banekien bere nobelaren lehen lerroei begira egongo zela.
‎Lehenengo aldiz, Oskarrek barneko pentsamenduak ozen esan zituen. Eta agian hiriak on egingo ziola iruditu zitzaidan. Barruko mamuak aterako zituela han.
‎Une batez pentsatu dut baietz, akaso egia dela aldatuta dagoela. Akaso on egin diola hirira alde egiteak. Jendea ezagutzeak.
‎Nik gure artekoak betiko irautea nahi dut baina, era berean, badakit gauzak askotan ez direla guk nahi bezala ateratzen. Horregatik zaindu egin behar da harremana, mimatu, sentitzen duguna esan behar diogu aldamenean daukagunari eta, uste dut, beldur pixka bat izateak ere on egiten diola harremanari. Zentzu horretan bakarrik defendatzen ditut zeloak.
2004
‎–Guapa zaude gaur. Uste dut eguraldi honek on egiten dizula.
‎–Hodei altuek on egiten didate?
‎Pablo pentsakor geratu da. Seguru dago hodei baxuek ere on egiten diotela.
‎–Orduan... zuk uste duzu hodei baxuek on egingo didatela?
‎–Bai, denak. Aggiok esan dit ilea ebaki dudala, Oscarrek pintatuta nagoela, Pablok eguraldiak on egiten didala eta Lucak perfumea bota dudala. Bainilazkoa.
‎Eta, harekin batera, nire gorputzeko epela ihes egiten. Baina sentipena ez zen desatsegina, aitzitik, minik gabeko lo baketsu hartan lerratzeak on eginen zidala sentitzen nuen.
‎–Koñak zurrutada batek on eginen dik, Oskar –erran zidan Ibarrak– Eta oraingoan ez diat ezetzik onartuko.
‎Eta hemeretzi urte izan arren, artean neska baten amodiorik sentitu gabea nintzen. Ama gaixoa gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago hil zen, eta erran zidan azken gauzetako bat zera izan zen, neskaren bat ezagutu behar nuela, emakume atsegin baten samurtasunak on eginen zidala. Maitasunak baretu eginen zuela neure baitako asaldura larria.
‎Basoan lanean ari nintzenean, eramangarria zen. Lanpeturik ibiltzeak on egiten zidan. Baina libre nituen orduak izugarriak ziren.
2005
‎Garagardo bat gura? Niri on egingo dit.
‎–Badirudi, osatzeaz gain, on egin dizula ospitaleak. Lehen ez zenukeen horrelako hitzik esango, txerri alaena –nerabezaroak freskotasun berezia ematen die bere hitzei, haur izateari uko egiten ez dion emakume pikaroaren marka.
‎Eta noiz itzuli behar duzun ere ez dakigu. Badakit zeuk ere normaltasunera ahalik eta azkarren itzuli behar duzula, on egingo dizula –xamurki bota dio purrustada, laztan minez haserre baino areago– Eta Naroaren presa ere... astebete gurean emanda ez zuen asko galduko, pozik edukiko genuen, eta opariren bat prestatu ere bai, osaba izekoentzat. Nire ahizpa ez balitz legez.
‎–Emakume horrek badaki bere semea hil egin dela, hori argi du, baina toki bat nahi du bertara loreak eramateko eta bertan otoitz egiteko –baziren bost bat minutu bere senarra hiltzaile gupidagabea zela esan nionetik, eta on egin ziola ematen zuen.
‎Amore eman nuen. Barrua husteak on egingo zidala pentsatu nuen; bestalde, osabari ideia jenialen bat otu zekiokeen...
2006
‎–Bai, ama –erantzun dio Nereak, eta pentsatu du gurpil aulkia eskatu behar liekeela erizainei. Gelatik irteteak on egingo diola amari. Haluzinazioak eragiten dizkiola hainbeste ordu gela berean egoteak.
‎Haren eskuak askatu gabe, Pili lasaitzen saiatu da eta gero elkarrekin sartu dira gelara. Han Pilik kontatu dio ospitaletik irteten direnean, ama jaio zen Galiziako herrira eraman nahi duela, iruditzen zaiolako bueltatzeak on egingo diola; beti dagoela, nola edo hala, hara begira. Gertu nabaritu du Nereak Pili hori dena kontatu dion bitartean.
‎Biziki damutu zen alkoholik eraman ez izanaz: on eginen zion tragoxka batek. Autoaren aurrealdean eseri zen.
‎Lanak on egiten zion: alde batetik bere burua indartsuago eta argalago nabaritzen zuen.
‎Garai hartako errege absolutuen gorteetako erara, Charles erregearen inguruko noblezia eta zalduneria mantentzeko –jantzietan harroputzak eta apaingarrietan diru xahutzaileak, neurririk gabeko gastuetan sartuak, plazeren eta lizunkerien miazkatzaileak, ehiza eta festetan zentzuak eta diruak barreiatzen amorratuak– bide bakarra zerga gehiago jartzea zen, handikiei bakarrik on egiten zieten legeak ateratzea, herriaren amorrua pizten zuten bidegabekeriak egitea.
‎Bertze batzuek nahiago fededun zintzo bat izatea nire eskuek kalitua. Gisa batera nahiz bertzera, basco hezikaitz baten lepoan on egiten duen balentria. Neke guti hartu nuen gezurtatzen.
‎Edabeak on egin zidan, haizeak kanporatzen hasi bainintzen, zarata eta guzti. Barrua ustelduta nabaritu nuen.
2007
‎gaizkiak on egin dit,
‎Asko poztu zen esan nionean berarekin nindoala uztaileko lehen egun haiek herrira pasatzera, amak urruti nahi ninduela, ez zidala esaten baina antzematen niola, eta on egingo zidala familia dibortziatu batekin egun batzuk pasatzeak, gurea ere familia dibortziatua izatera laster igaroko zenez gero.
‎Iluntzen hasia zen bikote zaharraren saloitxoa utzi genuenean, hurrengo egunera arte agurtuta. Hiru kafe eta informazio gehiegi, eta itsasaldetik osteratxo bat egiteak on egingo zigula pentsatu genuen. Benetan gogorra zen quebectarren kafe hura.
‎Nola hala bere gorputza arrastaka mugitzeko indarrak pilatu eta eskaileretan behera jarri da. Ur freskoak on egin dio eztarritik behera. Atzamarrak basoan sartu eta tanta hotzez zipriztindu du bularra, lepoa, aurpegia.
‎Vodka txupitoa atera eta trago batean hustu du, lasaitzeko asmoarekin. Barraren beste aldetik begira daukan gizonak gin tonika altxatu du, on egin esanez bezala. Ito gaitezen denok alkoholean.
2008
‎Zigarro bat ematearenak zalantza sortu dit. Ez dakit on egingo dion, ez eta baimenduta dagoen ere; baina Migelen begirada iltzatuta dago pakete zuri gorrian eta bat luzatu diot. Metxeroaren bilaketa alferrikako bati ekin dio Migelek, neurea eman diodan arte.
‎Ai!, hain haiz gaztea? makina bat gauza on egingo genitian gu biok elkarrekin.
‎Honezkero sustantzia galdua dute tanta hauek, edontziaren erdia urez bete eta botilatxoari tapoia kenduz, bost tanta berri utzi zituen erortzen?. Tori, Antonio, on egingo dizu eta.
‎Hala egin zuen, noiz aurkitu zuen, nola aurkitu zuen, sabeleko gorritasun epelarena, txakurrarena, berrogei metroena... Harritu egin zen heriotza baten aurrean baso guardak zeukan patxadarekin, baina urduritasun eta harridura guztiak baretu zizkion hark, hara bueltatu aurretik zeozer beroa hartzeak on egingo ziola-eta. Izan ere, ezer egiteko berandu bazen, ez zuela urrutira erantzun zion Freddy Greenen begiradan irakurritako galderari.
2009
‎Eta hizketarako gogo gehiago zuela ere esango nuke. Bistan zen bere bizitzan eman ziren azken gertakariek on egin ziotela.
‎Dutxa bat hartu, zerbait jan eta kalera atera nintzen paseatzera. Udaberria zen eta eguraldi epelak on egiten zidan.
‎Han ezin naz ezeren onura izan. Zuhaitz baten azpian lurperatu nagien gura dot, haren sustraiei on eginez iraun dagidan». «Eta arimea?».
‎Russellentzat erlijioa, gizadiaren lehen aroko pentsaera eta ezjakintasun primitiboaren ekarpena, jendearen ahuleziaren espresio hutsa da, beldurrarena funtsaren funtsean. Russellentzat, heriotzaren edo ezinaren aurrean zeruetako ilusio zoroetan kontsolamendu bilatzea, edo egitate moral debekatua infernuaren beldurrez lagatzea, koldarkeria da; eta kaldarkeria, sariarengatik on egitea eta laguntzea hurkoari. Ongia desinteresatuki, beragatik, egin behar da.
‎Orain hemen hirian etxadiak, zubiak, kanpandorreak, parkeko zelaia islatzen ditu bere kristal izuetan. Ponte Palatino, Ponte Fabricio eta Cestio, Garibaldi, Sisto, ibai ongilearen Triunfo Arkuak iruditzen zaizikio Arrutiri; horiek(, mako t, aroak?) jendeari on egiten diotenek merezi baitituzte, merezi, herriak menperatzen dituzten Inperioaren jeneral garaile basatiek baino gehiago. Farnese aldean, beste erriberako zuhaizti kaletarrek harrituta, eseri egin da apika, burura borbor datozkion pentsamenduak eta irudiak papertxo batean ohartzeko.
‎Xabierrek lo egitera gelditzea eskaini bazion ere, Oskarrek ezezko goxo baina irmoa egin zion. Haren konpainiak on egiten bazion ere, bakarrik egon nahi zuen. Beldur zen azkenean Xabier ez ote zen nekatuko bere urduritasun eta larridura jasateaz.
‎Nekaturik bazegoen ere, jo eta su jarraitu zuen etxea txukuntzen. Lanak on egiten zion, burua ez zitzaion pentsamendu ilunez betetzen. Telefonora hurbildu eta ikusi zuen azken deiak egunkaritik eginak zirela.
‎–Ez, ez, milesker. Uste dut on eginen didala gidatzeak, hain arindurik zegoen poliziak aske utzi zuelako, non irribarre egitea lortu baitzuen?. Nolanahi ere, Armentia... eskerrak eman nahi dizkizut, baita zure agenteei ere, egiten ari zareten guztiagatik.
‎Tea xurgatu zuen apurka apurka. Beroak on egin zion. Mahai gaineko paper eta eskutitzei begiratu zien, lehenbizikoz ikusiko balitu bezala.
‎–Jo, bai, jo, on egingo digu eta?
‎–Eta on egiten dizute?
‎Izozkailuaren aurrean geratu da, atea irekita. Hotzak on egiten dio: berak edan du gehien bietatik, eta aurpegia gorri gorri izango du ziurrenik.
‎Ez zegoen presarik. Harainoko paseoak on egingo zion, zer esanik ez bertan hartuko zuen zerbezak. Eta handik bueltan, ikusiko zuen.
‎Eta biak ziren ekuadortarrak. Oinez egin nuen etxerantz, hotza egonda ere, ariketa fisiko apur batek on egingo zidan esperantzarekin. Egunak ziren gimnasiotik pasatzeko astirik topatzen ez nuela.
‎Bolumena altuegi dago, eta hala ere amona berehala geratu da lotan. Txokolate beroak on egin dio Agateri. Bolumena jaitsi eta amonaren sorbaldan jarri du burua.
‎Nire bizitzan ze on egin duen gogoratu nahi dut. Eta ezin.
‎–Ekarri pittin bat, on egiten dit pixka bat pizteko.
‎Toalla gainetik erantzi gabe, logelara joan, arropa garbia armairutik atera eta komuneko epel faltsura itzuli nintzen. Makurtzeak zorabioa eta buruko mina eragiten zizkidan arren, janzteak, era berean, on egiten zidala sumatzen nuen. Mozorroaren neurrira moldatzen zen beti aurpegia.
‎Itsasoak, inoiz baino gehiago, harri kolorea zuela iruditu zitzaidan. Hotzak, nolanahi, on egin zidan, ajearen azken amaraunak deseginez. Gauzak garbiago ikus nitzakeen haizeak kolpatu ahala, nahiz eta ikusten nuena ez gustatu.
‎–ondorioztatu zuen Maria Bibianak, ama izebek Adaren langelatik etxeko lorategira alde egin eta bi ahizpak bakarrik geratu zirenean; jarraian, eskuak sabelera eramanda, erantsi zuen?: Niri, berriz, gosariak ez dit on egin, zurekin izandako diskusioak ere ez, eta komunera noa, ea pixka bat lasaitzen naizen.
‎Sentimenduen basamortu hartan sasiak ziren arren nagusi, arrosa gutxi batzuk ere biltzen zituen, arratsaldeetan soldadu analfabetoei, ugariak garai hartan? irakurtzen eta idazten irakasten zienean batez ere, haietako batzuk lagun on egiten zituela: jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa?
‎Utzi bakean nexka! Edo zer uste duzue, zuen listu zikinak on egingo diola?. Ez al diozue don Zoilori mila aldiz entzun kontuz ibili behar dela mikrobioekin?
‎–Halaxe da, ama, eta, argibideen bila abiatzen zela, jarraitu zuen?: Pomadak on egin didan arren, zera, batzuetan ziztada batzuk bezalakoak ditut, eta gorriak ikusten ditut, eta?
‎–Ongi gogoan dut nola, komentutik atera nintzèn egunean, zin egin nion neure buruari komentuan jarraituko nuela. Izan ere, komentua, niretzat, Jainkoaren tokia da, baina nola Jainkoa toki guztietan baitago, halaxe bihur ditzakegu toki guztiak komentu, bertan egoten eta on egiten jakinez gero: arrosa eta lorategia, sukaldea eta egongela?
‎izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: hurkoari on egitea eta oin puntten gainean ibiltzea, zentroa bazterrean balu bezala, zaratatik eta zalapartatik ihesi; Ernestinak ez zituen jatorria ez sorlekua ahazten, bide bazterrekoa zela, alegia?, eta horregatik bilatzen zuen, akaso, bide bazterreko Jainkoa, bide hura bere berezkotasunarekin lotua balego bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifestazio erliji...
‎–Muturreko bat bezalakoa izan zen niretzat, anaiaren hitzek bat batean tunel batean sartu banindute bezala. Adak?. Baina, gaurko perspektibatik begiratuta, muturrekoak on egin zidala konturatzen naiz, eta ez Jainkoagan sinesten ez dudalako, Jainkorik gabe ez baitago niretzat esplikatzerik mirariz jositako munduaren misterioa, musikaren misterioa bereziki, baizik eta bihotza zabaltzen lagundu zidalako. Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan?
‎Baina neskak ere ez du lortuko ni kalera ateratzea. Rikardok beti esaten dit kalera irteteak on egingo lidakeela, haizea hartzeak. Eta gurpildun aulki bat utziko didatela anbulatorioan nahi izanez gero, bere amari utzi zioten bezala, leku guztietara heldu ahal izateko.
‎Jendailari ez bezala, munduko boteretsuei on egiten die ero, ipotx edo marketsen bat inguruan izateak. Nabarmenago uzten du haien zuhurtzia, haien handitasuna, haien edertasuna.
‎Ez nuen denbora sobera behar izan erosotasun handixkoan aritzeko. Parisko gortean ohi ziren tximinokeria guztiak neureganatu ez banituen, izan zen ohartu nintzelako Frantziako gortean nuen graduari on egiten ziola nortasuna adierazteak. Nafarroako erregerengandik hain zuzen ere horixe espero baitzen:
‎Gure amak behin ere ez du ikararik egin inor hilarazteko tenorean. Erresumari eta koroari on eginen diela uste izanez gero, deusek ez du geldiaraziko. Ni ere hiltzera hel naiteke, badakizu; amodioa edo gorrotoa tarteko direla soilik.
‎–Aditu duzue, erran zuen erresumako lehen kapareak, garaile?. Inguratzen ditugun lurraldeetako emakumeen bertuteari on egiten dio pildatsu horiek gure atzetik ekartzeak.
‎Horrela, biktima askori on egingo dion arren Euskaldunako aitorpen publikoak, zoritxarrez ongi dakit ETAren beste zenbait biktimak honelako zerbait sentitzen duela: –Gainditzen hasia nintzen hildura, burutzen dolua, eta orain, zure arazo psikologiko bat dela eta, isilik egoteagatiko zure erru sentimendua dela eta (zeure sentimendua, ez nirea), zaurian ozpina bota eta oinazea berpiztu didazu.
‎Antzera, nolatan nahi izaten dute emakume batzuek, luzaro mehatxuak eta jipoiak pairatu dituztenek, erasotzailearekin bizitzen jarraitu? Izan ere, lagunak on egiten digutenen artean aukeratzen baditugu ere,, sarri askotan gertatzen da emakumeok bikotea sortzea batere onik egiten ez diguten eta atsekabetuta nahiz min fisiko eta psikikoak jota uzten gaituztenekin?. Zergatik gertatzen dira, sufrikarioz betetako amodio penagarri horiek??
‎Daudenei eutsi eta berriak asmatu. Arabiar eta txinatar etorkin ugari dauzkagu, eta abegi on egiteko era dotore bat litzateke, kasurako, Ramadanaren hasiera eta amaiera ospatzea, edota Bruce Leeren eta Txin Furen jaiotza. Betiere hobe jaiotzak ospatzea heriotzak baino.
‎–ondorioztatu zuen Maria Bibianak, ama izebek Adaren langelatik etxeko lorategira alde egin eta bi ahizpak bakarrik geratu zirenean; jarraian, eskuak sabelera eramanda, erantsi zuen–: Niri, berriz, gosariak ez dit on egin, zurekin izandako diskusioak ere ez, eta komunera noa, ea pixka bat lasaitzen naizen.
‎–Muturreko bat bezalakoa izan zen niretzat, anaiaren hitzek bat batean tunel batean sartu banindute bezala –Adak– Baina, gaurko perspektibatik begiratuta, muturrekoak on egin zidala konturatzen naiz, eta ez Jainkoagan sinesten ez dudalako, Jainkorik gabe ez baitago niretzat esplikatzerik mirariz jositako munduaren misterioa, musikaren misterioa bereziki, baizik eta bihotza zabaltzen lagundu zidalako. Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan?
‎–Ongi gogoan dut nola, komentutik atera nintzèn egunean, zin egin nion neure buruari komentuan jarraituko nuela. Izan ere, komentua, niretzat, Jainkoaren tokia da, baina nola Jainkoa toki guztietan baitago, halaxe bihur ditzakegu toki guztiak komentu, bertan egoten eta on egiten jakinez gero: arrosa eta lorategia, sukaldea eta egongela... baina baita bainugela eta komuna ere; plazak eta enparantzak, baina baita sendategiak eta eroetxeak ere... hondartza ere bai, jakina.
‎Sentimenduen basamortu hartan sasiak ziren arren nagusi, arrosa gutxi batzuk ere biltzen zituen, arratsaldeetan soldadu analfabetoei –ugariak garai hartan– irakurtzen eta idazten irakasten zienean batez ere, haietako batzuk lagun on egiten zituela: jende xehea zen, espontaneoa, esker onekoa... baita, zentzu batean, kutsatu gabekoa ere –gaitzak kutsatutako izakia da gizakia, definizioz–, nahiz eta giroari zeriòn kiratsak –boterekeria eta beldurra nahastuta dabiltzan lurretan nonahiko landarea da zaborrarena– guztiak kutsatzen zituen, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, hain zen jende hura manipulagarria eta erabilerraza; haiek izaten ziren, beraz, Domingoren arnasgune bakarrak, orduan bereganatzen baitzuen probetxuzko zerbait egiten ari zelako sentipena, zeren eta gero, teniente batek ematen zuèn elektrikzitate ikastarora joaten hasi zenean, ikasleen artean sarjentua topatu baitzuen, bere zoritxarrerako:
‎–Halaxe da, ama –eta, argibideen bila abiatzen zela, jarraitu zuen–: Pomadak on egin didan arren, zera... batzuetan ziztada batzuk bezalakoak ditut, eta gorriak ikusten ditut, eta...
‎Utzi bakean nexka! Edo zer uste duzue, zuen listu zikinak on egingo diola.... Ez al diozue don Zoilori mila aldiz entzun kontuz ibili behar dela mikrobioekin?
‎bizitzaren memento hartan, egia esan, hitz handi gehienak bazter utziak zituen, eta geratzen zitzaizkionak letra txikiz idazten saiatzen zen; etika eta estetika bezalako hitzak ez ziren, beharbada –seguru ezetz– izeba Ernestinak egunero erabiltzen zituèn hitzak, haren etika eta estetika guztiak bi arautan laburbil bazitezkeen ere: hurkoari on egitea eta oin puntten gainean ibiltzea, zentroa bazterrean balu bezala, zaratatik eta zalapartatik ihesi; Ernestinak ez zituen jatorria ez sorlekua ahazten –bide bazterrekoa zela, alegia–, eta horregatik bilatzen zuen, akaso, bide bazterreko Jainkoa, bide hura bere berezkotasunarekin lotua balego bezala, etxekoen artean eta etxeko eltzeen artean, prozesioetatik eta hotsandiko manifesta...
2010
‎Udako opor haietan, amak bizpahiru lerraldi izan zituen, baita ondoriorik gabeko eroriko bat ere, oroitzen dudanetik; izebak bazekien ordurako amaren isilaldiek gehiago zutela gaitzetik mistikatik edo egiaren bilaketatik baino; are gehiago: mediku espezialistak bere diagnostikoa eman bezain laster, amaren bat bateko urdurialdiei zein haserrealdiei aurre egiteko, lasaigarri batzuk errezetatu zizkion?, izebak bere gain hartu zituen ama zaintzeko ardura eta erantzukizuna; izeba ez zen festazalea ez operazalea, baina, operara joateak amari on egingo ziolakoan, sarrerak hartu eta hara joan ziren biak, ez aurretik arazoren bat izan gabe, baina; amak, izan ere, ezohiko galdera egin zion izebari, izebak berak geroxeago kontatu zidanez, etxeko jantzien jantzitegira joanda: –Baina zer jantzi behar dut??, amak bi jantzitegi baitzituen:
‎Ura behar zuen, eta itsu itsuan botila baten bila hasi zen. Urak on egin zion eztarrian behera eta bat batean guztiz esna sentitzen zen. Bero zen, baina aldi berean burua fresko zeukan.
‎–Platillo batzuk besterik ez, afaritxo arin bat. Pozolea hasteko; oilasko salda da, beroak atzera botako zaitu agian, baina on egingo dizu berehala, ikusiko duzu. Eta gero Guadalajarako jakirik famatuena, nire amaren errezeta sekretuarekin prestatua, tortas ahogadas, sekulako delizia!
‎Hondartzan eman zituen hurrengo orduak, hara eta hona, itsasoaren joan etorriarekin arnasa bat eginda. Ahantzita zuen zenbat on egiten zioten olatuen bafadek eta uraren urdinak. Sandokanek ere gustura zirudien ur bazterreko apar artean.
‎Udako opor haietan, amak bizpahiru lerraldi izan zituen, baita ondoriorik gabeko eroriko bat ere, oroitzen dudanetik; izebak bazekien ordurako amaren isilaldiek gehiago zutela gaitzetik mistikatik edo egiaren bilaketatik baino; are gehiago: mediku espezialistak bere diagnostikoa eman bezain laster —amaren bat bateko urdurialdiei zein haserrealdiei aurre egiteko, lasaigarri batzuk errezetatu zizkion—, izebak bere gain hartu zituen ama zaintzeko ardura eta erantzukizuna; izeba ez zen festazalea ez operazalea, baina, operara joateak amari on egingo ziolakoan, sarrerak hartu eta hara joan ziren biak, ez aurretik arazoren bat izan gabe, baina; amak, izan ere, ezohiko galdera egin zion izebari, izebak berak geroxeago kontatu zidanez, etxeko jantzien jantzitegira joanda: " Baina zer jantzi behar dut?", amak bi jantzitegi baitzituen:
2011
‎–Bi seme alaba hazi ondoren, bere emaztearekin heldu zuan don Damián Urgainera, jarraitu du Leonek, berak ere bigarren kopari ekiten dion bitartean?, uste baitzuen inguruotako klimak on eginen ziola emaztearen biriketako eritasunari.
‎–Nik badut bertze formula bat, on eginen dizuna, beharbada: probatu arte ezin jakin?
‎Ea neskaren oroitzapena ezabatzea lortu nuen galdetzen zidatenean zalantza handiagoak izaten nituen, eta batzuetan baietz eta besteetan ezetz erantzuten nuen, aldartearen arabera. ...ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren batean sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzitzaizkidan galderak.
‎Hitz egiteak on egiten zidala ohartu nintzen. Karlak entzuten jarraitzen zuen.
‎Irribarre zabal eta jator hark on egin zion Laurari. Zein begi politak, txikiak baina urdin ilun ilunak!
‎–Bien. Uste dut on egingo ligukeela hamabost minutuko hausnarketa batek. Bakoitzak pentsa dezala zer egingo lukeen egoera hau konpontzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia