2015
|
|
–Hori nik ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia dena, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez
|
nuke
esango nik arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak egiteko dituen era askotarikoren bat. Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten?
|
|
Hau askotan gertatu zitzaidan;
|
nuke
esan zenbat aldiz. Haserre egiten zidan eta egiten dit askotan, inperfekzioetan erortzen naizenean, arima bat desegiteko nahiko dena; behintzat, era berean zentzaraztera eragiten du, Haren Maiestateak, esan dudanez?
|
|
25 Gero presa hartu zuten Andre Mariaren maitale santu hauek etxeen tratua egiteko, eta, nire iritziz, merke hartu zituzten. Lan handia egin zuten, bakoitzean laguntzen digutenentzat zer irabazia izan dadila nahi baitu Jainkoak fundazio hauetan, eta ni naiz ezer egiten ez dudana, beste batzuetan esan dudanez, eta inoiz ere ez
|
nuke
esan gabe utzi nahi, egia baita. Izan ere, haiek egin zutena etxea egokitzeko, horretarako dirua emanez, nik ez neukalako, benetan handi handia izan zen, bermea lortzeaz gainera; bada, beste leku batzuetan, bermatzaile bat, eta ez hainbeste dirurena, aurkitzen ez dudan arte, nahigabez egoten naiz; eta arrazoi dute, izan ere, gure Jaunagan fidatzen ez badira, nik ez daukat zurikorik.
|
|
San Agustinen egunean Jauna hartu berri nintzela, ez
|
nuke
esaten jakingo nola izan zen?, baina aditzera eman zitzaidan, eta ia ikustera ere bai (baina adimeneko gauza izan zen, eta laster batean igaro zen) nola Hirutasun guztiz Santuaren Hiru Pertsonak, nik neure ariman zizelkatuak ditudanak, izate bakarra diren. Pintura bitxi batez eta argi hain klaruaz aditzera emanik, fedez soilik sinesteak egiten duenaz oso bestelako eragina egin du.
|
|
Arren eskatzen diot, zuzen dezala eta kopia egiteko agindu, Aita Ávila maisuari eraman behar bazaio, norbaitek letra ezagut baitezake. Nik biziki nahi
|
nuke
esan dezala nola ikusten duen, asmo horrekin hasi bainintzen idazten; izan ere, hark bide onetik noala baderitza, oso pozik geratuko naiz, neure aldetik ez baitzait geratzen beste egitekorik. Guztian egin beza ongi deritzana eta gogoan izan arima horrela berorren esku uzten duenarekin beharturik dagoela.
|
|
Ez omen da ausartu hori egiten. Poz handia litzateke niretzat berorren aitatasunarekin nik argi hitz egin ahal baneza; hala ere, paperez denez, ez naiz ausartzen, eta mezularia hain ziurra ez balitz, hau ere ez
|
nuke
esango.
|
|
Bata da ez dela bidezkoa, hainbeste eman digunari eta etengabe ematen digunari, gauza bat ematera jarri nahi dugunean, hau da, ardura txiki hau (ez, gainera, interesik gabe, irabazi handiekin baizik), ez diogula ematen erabaki osoz, berriro hartzeko maileguz ematen den antzera baizik. Hau ez
|
nuke
esango nik ematea denik, mailegua jaso duen hura betiere nolabaiteko nahigabez geratzen baita berriro hartzen diotenean, batez ere haren premia badu eta beretzakotzat hartua bazuen, edota adiskideak badira eta mailegua jaso duenari inolako interesik gabe emandakoen zor handia badio: arrazoiz begitanduko zaio ezereztasuna eta oso maitasun urria, bere gauza bat haren eskuetan utzi nahi ez izatea, maitasun seinaletzat bada ere.
|