Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Hor oinarriturik, ez nuke esan beharrik Hondarribia eta bere inguruak Nafarroako erresumakoak zirela 1200 urtean Gaztelako errege Alfonso VIII.ak erresuma hari itsasorako irteera kendu arte. Ikusi besterik ez dugu Fausto Arocenaren Guipúzcoa en la Historia (1964) liburuko VIII. kapitulua.
2003
‎Ni ez naiz idazlea eta ezin nitzake juzga sorkuntzak dituen arazoak, baina Monikak pitin bat esajeratu egiten zuela iruditzen zitzaidan. Ni etxean egonik ezin zezakeela lerro bakar ere idatzi esaten hasi zen," balio duen lerro bakar bat ez behinik behin" zehaztu ohi zuen, eta arraro begiratzen zidan, gorrotoarekin ez nuke esango baina bai ni errudun sentiarazteko moduan. Ni bi urte lehenago beste norbaitekin nahastuko banindu bezala begiratzen zidaneko garaiekin gogoratzen nintzen eta askotan, etsiturik, alde egiten nuen itzuli bat egitera.
‎Hamazazpi bat urterekin neskatxa izatetik emakume izatera igarotzen den unetik askeago, alaiago sumatzen zaio, bere gogara edo aisiara bizitzen hasi balitz bezala, aurpegitik irribarrea ezabatu ezinik ageri da. Argazkioi begira orduak egin baditut ere, nuke esan noiz dagoen maiteminduta eta noiz maitasunik gabe. Guk adin hori genuenean, hamazazpi bat urterekin, ibiltzeko eran, barre egiteko edo begiratzeko moduan bereizten genituen mutilekin harremanak zituzten neskak ez zituztenengandik.
‎Ez dut uste ikusia neukanik, baina bazebilen militanteen artean eskuliburu gisako bat, komisariatik pasatu behar genuenerako prestatu nahi gintuena. Ez nuke esango informazio benetan baliagarririk zekarrenik, ez dut konprenitzen zertan laguntzen ahal gintuen pairarazi ziezazkiguketen sufrimenduen zerrenda jakiteak. Ondorioa etsigarria zen, zernahi jasan izanagatik beti etorriko baitzen okerragoko zerbait.
2004
‎Ez dakit leihorik zabaltzeko prest legokeen, eta zabaltzekotan, zenbat eta nolakoak irekiko lituzkeen. Ez nuke esango asko izango direnik. Nolanahi ere, mundura begiratzeko ez dago leihotzarren premiarik nahitaez.
‎Aldi berean, egungo egoera tamalgarriaren aurrean euskaldun gehien gehienek erakusten duten jokamoldearen zabarra gogor salatu nahi du. Bere buruaren egoera soziolinguistikoaz kontzientziarik ez duen herritzat aurkezten digu Euskal Herria, eta, egia esan, ez nuke esango batere oker dabilenik ezten hori sartzerakoan. Izan, eztenaren minik sentitzen ez duen herria da gurea gehien batean, euskaltasunaren izaeratik oso gutxi duelako seguru aski.
‎orain arte ez da herritarren borondate eta nahia izan hizkuntza aldaketa eta ordezkapena eragin duena, Frantziako Errepublika demokratikoan, esate baterako, ez baita politika hori aplikatu, eta haiek ez dira kontsideratzen, ageriko gauza denez, Euskal Jaurlaritzan hizkuntza politika diseinatzen dutenak baino antidemokratikoagoak. Are gehiago, Lakuan lanean dihardutenek ere ez nuke esango Frantzian eta Espainian egun indarrean dagoen Estatu eredua demokraziaren areriotzat daukatenik, hitzetik hortzera darabilten elea, Estatu bi hauek izendatzerakoan, erdarazko. Estado de derecho, izaten delako.
2006
‎Zeuk iradokitako isiltasun administratibo hori praktikatzea. Hala ere, ez nuke esango zeure hitzei jarraitzearren egin nuenik, edo ideia hori bestela ere bururatuko ez zitzaidanik. Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat, nahi ez nuen izorramendua, bilatu ez nuena, merezi ez nuena; haiek jaso aurreko garaira itzuli nahiko nukeen, eta zuk sekula idatzi ez izana iguriki.
‎Tabernaria zen gure bizilaguna, eta tabernak ere izen horixe zeukan. Inork galdetuko balit, nuke esan izengoiti huraxe zuelako bataiatu zuen horrela taberna, ala ostatuari izendapen horixe eman ziolako hartu zuen beretzako goitizena. Nolanahi dela, argi dago bat eginda zeudela biak, tabernaria eta taberna, negozioa eta gizona; tabernarako bizi baitzen Hankapalo, haren inguruan josiz bere harreman sare guztiak, eta tabernarako ez ezik tabernan, hantxe ematen baitzituen eguneko eta gaueko ordu gehienak, gure azpiko pisuan lotan pasatzen zituenak izan ezik; lotan, eta beste horretan.
‎Aurrerago egin nahia, keinuz edo ahoz adierazteko lotsaz, idatziz iradoki ohi zenuen, ez agerian eta gordin, zeharka eta metaforaz baizik, modu delikatuan inondik ere. Ez dut uste neskatxak limurtzeko oso metodo gomendagarria denik; XIX. mendean akaso, baina gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek; hala ere, ez dizut ezer aurpegiratzen; ez nuke esango estrategia zaharkitua aukeratu zenuenik ere; besterik gabe, halakoxea zinela ondorioztatu: handiegia bide zenuen ahalkea ausartago jokatzeko, eta handiegia halaber barruko jorana zeure baitan gordetzeko.
2007
‎Huraxe zen gure hizkuntza: gutako batzuentzat hizkuntza bakarra, eta besteontzat hizkuntza nagusia, nahi ezta ere, eta nik behintzat ez nuke esango nahi ez genuenik. Huraxe zen beraz gure hizkuntza ohikoa eta gure erreferentzia mundua, baina aldi berean kaka zaharra iruditzen zitzaigun Espainiatik eta espainolez zetorren guztia.
‎Esango nuke esan, gure gaztetako zalantza horixe izan dela herri honen zalantza handienetakoa ere. Hots, Espainiarekin, edo Espainia honekin bederen?
‎Non ez duzu Volksgeisten bat ikusi? Ez nuke esan gabe amaitu gura, Andre Nafarroaren alegoria bat nola ikusten den Louvren, Luis XIII.aren aurrean andre Frantziarekin batera belaunbildua, erdizka aldetik eta sorbaldatik pintatua (ezkutuak ezaugarritzen du. Nafarroako ezkutuan katerik ez dago noski), Vouet en taula batean (ca.
2008
‎orain Jainkoaren eskolatik berorren eskolara etorri naiz? eta ez nuke esango galtzen atera naizenik.
nuke esan zergatik egin nuen hura. Hasieran sena besterik ez zen izan; baina behin esku artean eduki nuenean, eta ikusi tenkatuta zegoela, jakin mina gaina hartzen hasi zitzaion beste guztiari, eta kabinako leihotik begirada bat ematea erabaki nuen.
‎–eta kriskitin egin zuen hatzekin?. Eta hala banintz ere ez nuke esango. Baina egia aitortuko dizut:
‎Nola pentsatzen du ordea auzi honen inguruan batez besteko militante abertzaleak? Horietako bat aukeratu dugu eledun, eta nik ez nuke esango eledun txarra denik. Jose Maria Pérez Busteroren ondoko iritzi hau ez baitut uste bere kolkoko burubide hutsa denik.
‎Aoizek guk baino hobeki daki horren berri noski, eta nekez irentsiko du amu horrek daukan amarrua. Halarik ere, bien arteko solasean, ez nuke esango helduleku egokian paratu duenik bere arrazoibidea. Zergatik?
‎Nolanahi ere, nik neuk ez dut alde handirik erreparatzen Garaikoetxearen alderdian ere: hots, ez nuke esango bere alderdiko kideak beste edozein alderditako militante abertzaleak baino euskaltzaleagoak direnik.
‎dialektika hori ez da horren mekanikoa nire ustez. Nik ez nuke esango botere auziak politikagintzaren alorrekoak besterik ez direnik. Nik esango nuke herri euskaldunaren, barne ehundura?
‎Baina hara: orain Jainkoaren eskolatik berorren eskolara etorri naiz... eta ez nuke esango galtzen atera naizenik.
2009
‎Esker onak maitasuna sortu zidala ez nuke esango. Elkarrenganako sinesmena eta uste onak dira, ordea, maitasunaren ordezkorik jatorrenak.
‎N AHIKO nuke esan Josebarekin maitemindu nintzenean ez nekiela ezkonduta zegoenik, edota ume bat zuenik. Engainatua izan nintzela, limurtua, gazte eta berdea izaki.
nuke esan Josebaren familiagatik sentitzen dudala, errudun sentitzen naizela, autoflagelazioari ekiten diodala igande arratsaldeetan erruduntasun sentimendua apaltze aldera. Baina ez da horrela.
2010
‎Halaxe jokatu nuen hilabeteetan, eta ez nuke esango bolada txarra izan zenik. Ilun orduak zetozenean H.rengana joaten zitzaidan gogoa, eta zeru lainotuan argi izpi bat sumatzea bezala izaten zen niretzat, konparazioa onartzen badidazu.
2011
‎Hala joan ziren. Ez nuke esango artilezko trajeak oso neurrikoak zituztenik. Atzerantz so egin gabe joan ziren.
‎kezka, kezka? Nik ez nuke esango kezkatzen nauenik, baina. Harritu egin ninduela esan behar.
‎Gero eta gutxiago dakit zergatik egiten ditudan gauza batzuk, azken batean Landetara liburua idaztera baizik ez nindoan (Kontuz zer idazten duzun, guk herrian jarraitu behar dugu; nondik berreskuratuko ditu esaldiok organo boikot egileak?), hori zen guztia; De Chirico ren paisaia batean, plaza sosegatu, liriko eta malenkoniatsu batean gorde nahi nuen. Neurriz kanpo dramatizatzen ari naiz ordea, ez nuke esaten jakingo zer, baina keinu batzuk oso egoera muturrekoek baizik ez dituzte onartzen gainantzezpenean erori gabe, eta nire egoera, dena delakoa izanik ere, ziur ez dela hainbesterako. Sudanen existentziaren berri izateak asko umiltzen du bat bere arazoez pentsatzen jartzeko orduan.
‎Baina, nago, haien (Wilhelm von Humboldt, Victor Hugo, Arrese Beitia?) iragarpenek gutako askok uste baino oinarri sendoagoa zutela. Funtsezko joeraren baitan luzarora gerta zitekeenaz mintzo ziren, eta ez nuke esango nik begirada kamutsa zutenik.
‎Horrenbestez, ez nieke erabateko arrazoirik aitortuko. Nik ez nuke esango hizkuntzen heriotza sistematiko hau halako eta holako eta bestelako faktore andana gutxi asko mugagaitz batek eragindakoa denik. Iradoki dudan legez, nik onets dezakedan tesiak ez ditu kasuistikaren konplexutasuna eta lekuan lekuko askotariko inguruabarrak ukatu nahi.
2012
‎–Oso, esan nion. Osorik, nahi nuke esan, eta betiko eta betiraunde guztirako baino harago, ahal balitz edo zilegi.
‎–Jasoa, jasoa... nik ez nuke esango...
‎Ez dakit bietako nork ematen zidan nazka gehiago. Eta, orain, pentsatzen jartzen naiz eta nuke esan bietako nork zeukan arrazoia. Orduan ez zitzaidan burutik pasatu ere egiten arrazoia izan zezaketenik.
‎Baina nire zorigaiztoak tematsu bultzatzen ninduen, ezerk ezin zuen geldiarazi, eta, zenbait aldiz arrazoiaren deia entzun nuen arren, eta neure zentzu onak etxera itzultzeko esaten zidan arren, ez nuen hori egiteko adinako indarrik izan. Ez dakit nola azaldu egoera hori, ez nuke esango isilpeko indar ahalguztidun batek geure buruen hondatzaile izatera ezinbestean bultzatzen gaituenik, zenbaitetan zoritxarra aurrean ikusten badugu ere, edo harengana lasterka jotzen dugun arren; baina, egia esateko, halako zoritxarren batek, ezin baztertuzko agindu batek, ezin ihes egiteko modukoak gainera, bultzatu behar izan ninduen neure arrazoibide lasaienek eta gogoeta sakonenen burub...
‎Bizarra behin luzatzen utzi nuen, iarda laurden bat edo, baina bai guraizeak eta bai bizarra mozteko labanak nahikoa nituenez gero, motz motza jarri nuen, goiko ezpainaren gainean hazten zena izan ezik, eta hura mahometar tankerako bibote handi baten eran moztua nuen, Salen turkiar batzuei ikusi niena bezalakoa, mairuek ez baitzeramaten horrelakorik, baina turkiarrek, berriz, bai. Bibote edo mustatxa horri buruz, ez nuke esango nire kapela handik zintzilikatzeko bezain luzea zenik, baina itxura eta luzera ikaragarria zuen, eta Ingalaterran beldurgarritzat hartuko lukete.
2013
‎Uste dut gehien gehienak baietz. Litekeena da nahastuta egon ziren batzuk azkenean erantzukizunik hartu gabe geratzea, baina ez nuke esango hori horrela denik auzia ikertzeko gogoa falta izan delako.
‎Erraz asmatuko da zein pozik eta harro bisitatzen zuen Bingley anderea eta mintzatzen zen Darcy andereaz barrez gero. Nahiago nuke esan ahal banu, familiaren onerako, bere desirarik biziena betetzeak, hau da, hainbat alaba ezarrita edukitzeak, hain eragin aldekoa izan zuela Bennet anderearengan, hortik hara emakume zentzuzko, maitagarri eta buruz jantzia izan baitzen bere gainerako egun guztietan; hala ere, Bennet jaunarentzat zorioneko gauza izango zen, beharbada, bere emazteak noizetik noizera urduri eta betiere tuntuna izaten jarraitzea, bestela gizonak ez zuen jakingo eta bere etxeko zorionaz hain modu ezohikoan gozatzen.
2014
‎Ez nuke esango Josean poztu zenik nire istorioa azaldu nionean, adiskide batek ezin du atsegin hartu halako egoera baten aurrean?, baina bai ia ia. Nire interpretazioarekin bat egin zuen berehala?. Arrazoi duk, arazo bat daukak emakume horrekin; esaten nian nik??, eta baita kontua aspalditik zetorrelako hipotesiarekin ere.
‎Kafetegian urdaiazpiko eta gazta sandwich bana jan genuen Rafak eta biok, garagardo batekin nik, coca cola batekin berak. Isilik jan genuen biok, baina ez nuke esango zer esana bukatu zizaigunik edo tentsioaren itzala gure artean zabaldu zenik; kanpotik begiratzen zuen norbaitek pentsa zezakeen betiko bikote bat ginela, mokadu bat lasai hartzen hitz eta pitz aritu gabe, baina agian zuzenago legoke menia batean geundela pentsatuz gero, edo match baten atsedenaldian, indarrak hartzen eta nor bere gogoetetan murgilduta.
2015
‎–Bestela ez nuke esango, barre txikia egin eta, Nagorek barrerik egiten ez zuela baieztatzean, Saioarengana jiratu zuen burua, laguntza eske bezala. Saioa serio zegoen?.
‎Eta ebakitzen baduzu? Mesedez, Pinter anderea, nahi nuke esan diezaiozun erregelak eta? (garrasika)
‎Garabiz jaso zuten burdindegia, belardiak begira genituela. Handik etxera, oinez, hamabost egun behar izan nituen eta hamabost gau, eta non galdu nintzen ez nuke esaten jakingo berriro galdu gabe, hain zen eta da sarria edo nahasgarria paraje haietako klorofila eta polinizazio anemofiloa.
‎Eta liburu alaiak ere bai, esan nahi nuke, entretenigarriak??. . Tira, alaialaiak ere ez nuke esango, izango dira, jakina, izango dira, baina sakristi usainik gabekoak bai, ugari gainera, ez dakit ulertzen didazun?. –Zerbait bada, dudarik gabe.
‎Nik ez neuzkan gauzak zeuzkatenekin hitz egitean (oporretako etxe bat ez dakit non, neskamea etxeko lanetarako, zernahi), inbidia apurtxo batez begiratzen niela esango nuke, baina ez inola ere gauza horiek zeuzkatelako, gauzekiko atxikimendu eskasa izan baitut beti nik, baizik eta haien bizimoduak nireak ez bezalako xarma zeukala iruditzen zitzaidalako, abentura, misterio, pizgarri eta estimulu gehiago. Gizarte klaseekin zerikusi gutxi zuen horrek ordea, beste askotan ere gauza bera sentitzen bainuen, diru konturik tartean egon gabe; neure buruarekin gustura ez egote bat egongo zen horren azpian, eta, hala ere, ez nuke esango neure burua ukatzen nuenik, besteak bezalako bihurtu nahi nuenik. Adibide bat jarriko dut:
‎Hitza hartu eta esan omen nuen, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela. Nik hura esan eta, Arrigainek zioenez, ondotik hitz egin zuten guztiek, hitzen bat aldatuta edo hitzez hitz, nik esandakoa errepikatu omen zuten, alegia, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela; ez nuke esango nire hitzek inor liluratu edo konbentzitu zutenik; gaurko aldean, garai hartan banuen halako lider gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik; hortaz, neure erakarmenaren indarra baino gehiago, seguru asko gehienek jendaurrean zer esan jakin ez eta, aproposa irudituko zitzaien nire hitzalditxoa leku eta une hartarako; nolanahi ere, Joxerramon Arrigaine...
‎adibidez, bai BUPeko 3 urtean bai UBIn, nire ikaskideek kur tsoamaierako bidaia zeukaten prestatua, baita ni buru belarri sartu ere diru bilketan eta abarretan, harik eta momentu batean, gabonak inguruan edo, guztiaz nazkatu eta pikutara bidali nuen arte, ordura arte jarritako dirua galdu banuen ere. Orain gutxiagotan sentitzen dut jostorratz horren zizta, baina ez nuke esango pozteko arrazoia denik, derrigorrean; hain zuzen ere, ilusioen indarra ahulduz doakidala esan nahi luke horrek, ametsetako gaitasuna galduz noala; heldutasunaren ezinbesteko ondorioetako bat izango da liluraren distira hori itzaltzea.
‎Atxagak esan zuen aspaldian, berak mendian ezagututako jendearen antipodetan zegoela Joanes, eta egiazko artzain jendearekin harreman apur bat izan duen edonork gauza bera sinatuko luke. Esango nuke esan, Txomin Agirrek berak ere ez zuela sinesten Joanesen haragizkotasunean, eta arketipo ideal gisa sortu zuela, jakinaren gainean, bere ametsen eta nahien arabera, ideologia esaten zaio orain.
‎gurasoak ezagutu, beste jende asko baino sakonago ezagutzera iritsi gaitezke, bai, baina beti geratuko zaigu alderdi bat itzalpean, eta alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara, barne debeku moduko bat daukagu ilunpe horren muinean barneratzeko. Ez nuke esango neure arazo hutsa denik inhibizio hori, baina ezta, beharbada, giza espezie osoaren tabua ere: hortxe dago Bergmanen kasua kontrakoa frogatzeko.
‎Ez nuke esango gaiztakeriaz egiten duenik, ze agian berak ere ez du nahita egiten, baina gauza da era kontzientean nahiz ez kontzientean ziria sartzen didala beti, eta amorrua ematen dit bere azpijoko zikinaz konturatzen naizenean. Jas!
‎Sei zortzi aldiz irakurri nuen segidan. Gustatu egiten zitzaidan, bai; ez nuke esango Cortázar edo Torri edo Bucay batena adina, baina polito zegoela esango nuke. Baziren ertzak eta kirrinkak, jakina, leundu beharrekoak?
2016
‎Nire bihotzak biziki estimatzen ditu bereizketa dotoreak, eta ez nuke esango gizonarekiko patxada erabat galdu nuenik.
‎Emazteak gaztearen hatsa senti dezake kokotean, eta aldakako hezurra eta haragi gogorragoren bat ipurmasailen kontra. Adin tarte nabarmena izango dute, baina ez nuke esango inolaz ere bikote txarra egiten dutenik, etorkizun handikoa denik ezin esan badaiteke ere. Emaztea ezagutzen dut eta maite ditu muturreko esperientzia horiek.
‎Gorpuzkeraz ere ez nuke esango bere adinekoen bataz bestekoaren iruditik urruti dabilenik: ez du zenbaiten zilborrik; izatekotan ere, haurdunaldiaren hasierako puztualditxoa sumatzen zaio, emakumeengan hain eder eta gizonezkoengan hain kezkagarri suertatzen dena.
‎Ertzainekin eztabaida gogorren bat izandako itxura zuen, gorriuneak baitzituen masailetan. Ez nuke esango indarrean ekarri dutenik, baina bai beharturik, eta eskuarekin bizkarrean bultzadak emanez eraman dute barrura. Ile bakantzen hasiak lau haizetara banaturik zituela, bera zen han idazle itxura zuen bakarra.
‎Asteartea zen. Ez nuke esango nolatan handik egun gutxira, aste hartakoxe larunbatean, justu aitak desio zuenaren kontrakoa egitera deliberatu nintzen. Bazter batean utziko nuke semeengan ohikoa den kontraesate eta desobeditze mekanismoak zerikusia izan zuela.
‎Behin batez, dagoeneko ez nuke esaten jakingo noiz, Hirutasun Santua aurkitu nuen eritegian. Zer suma zebilen, alderrai.
‎«Etxe gehienetan egin dugu atzera begirako kritiko bat. Ez nuke esango ahulgune batean gaudela; egoera ikusteko gai garen heinean, hor indarra dago. Ez dugu nahi genuena lortu, eta horrek frustrazioa ekartzen digu.
2017
‎Ez nuke esanen noiz hasi zitzaion Olaiari arrimatzen. Hasieratik animatu nuen laguna.
‎Argitaratu gabe gelditu zen eleberri horretan, irakaslearen presentzia erabatekoa zen. Ez nuke esango, ordea, ondoren atera zituen eleberrietan Mara agertzen zenik, baina baietz esaten genion, gajoak erabat maiteminduta jarraitzen baitzuen.
‎Ez ba, ezin naiz zurekin ados egon, erantzun nion?. Ez nuke esango oker zaudenik, baina arrazoi duzunik ere ez.
‎– Ez, dakit, ba, esan nion?, ez nuke esango oker zaudenik, baina arrazoi duzunik ere ez nuke seguru esango.
‎Ba, armiarma pozoitsuaren aurrean bezala, atzera egiten dut, ikaratuta. Lehen horrenbesteko tiraina sentiarazten zidanak, ez nuke esango atzera eragiten didanik, nazka ematen didanik, ez, inondik ere, baina beldurra bai, izuikara latza, gorputz adarrak indarge eta sorgorturik uzten dizkidana. Garbitasunaren aingeru goardakoa sorostera eta laguntzera etorri ote zait ba, behingoz eta aspaldiko partez?
‎– nuke esan zuen Aita Liburuzainak atsekabeturik?. Hemen behar adinako segurtasunik ez dagoela-eta, Madrila eraman dituzte denak, ordenak han daukan komentu nagusira.
‎Ez zuen azalpenik eman eta inork ez zion ezer galdetu, Aitorrek galderak eta salaketak gauza bera direla pentsatu duelako beti. Ez nuke esango ausente egon zenik, Idoiari begiratzen zion eta niri begiratzen zidan, eta fondoan Iñigoren eta Estherren hitzak entzuten ziren, nahiko urruti distantzian, denboran eta interesean.
‎Ez nuke esango aurreko leihoa ikustearena gogoan neukanik leihoaren aldamenean esertzea erabaki nuenean, baina, irakurtzeko ekarritako liburua mesanotxean ahaztu nuela ikusirik, denbora pasa txarra ez zen suertatuko begiztatze saiakera hau.
2018
‎Uztazue azaltzen ez dela izan inondik inora ere nire asmoa iradokitzea ezen hasiera batean nire nagusiarentzat gau etsigarria izan behar zuena enkontru bikain bilakatu zela, zergatik eta zilarraren kontuarengatik bakarrik. Zernahi gisaz, lehen esan dudan bezala, lord Darlingtonek berak adierazi zuen zilarra gutxienez faktore txiki bat izan zela gau hartan beraren gonbidatuaren aldartea aldatzeko, eta ez nuke esango burugabea denik halako betetasun handi batez gogora ekartzea une haiek.
‎Herenegun, iluntzean, zure aita ikusi nuen astiro astiro jangelara hurbiltzen erretilua harturik, eta, tamalez, argi eta garbi ikusi nuen tanta handi bat dilindan zeukala sudurraren puntan, zopa ontziaren gainean. Ez nuke esango zerbitzatzeko modu hori jateko gogoaren pizgarri denik.
‎–Ez nuke esango jakin minik ez dudanik, jauna. Baina ez dagokit jakin minik adieraztea halako aferei buruz.
‎–Triste gaudenik ez nuke esango, durditurik baizik, erantzun zuen Tinorrek?. Konturatzen al zara zer gertatu den?
‎Orain, adibidez, ez nuke esango haurdun zauden bitartean maitale bat edukitzea denik taburik handiena.
‎Batzuek egonkortasunari eusten laguntzen diogu eta, beharbada, besteak beharrezkoak izan daitezkeen aldaketak bultzatzeko behar ditugu. Etxean gauzak ez dira beti errazak, baina ez nuke esango haren erruz denik, eta elkarrekin bizitzen ikasi dugu txikitatik, gorabeherak gorabehera.
‎Erakundeak, gainera, itzultzeko agindu zidan. Ez, ez nuke esango ihes egin behar izan nuenik, baina, tira, konplikatua izan zen.
2019
‎–EZ AL DA ZAHARKITUTA gelditu gai hori, edo azkarregi goaz??, galdetu du xuabe xuabe, xano xano, HE k. BS k hasieran, ez nuke esango, erantzun dio, baina gero, kontzesio moduan, pasarte batzuk bai zahartu direla onartzen du.
‎Ez, ez nuke esango gai dela halako ezer egiteko, ez ni gaizki ulertu. Eta orain aurkitzen ez badute, agian egoerak gainezka egin diolako da.
‎Ez zegoen ume hiperaktiboei ematen zaizkien pilula horietakorik ere. Dena den, ez nuke esango hiperaktiboa zenik, ez zen hain mugitua ere, zera, fisikoki. Kirolak ere ez zituen oso gogoko.
‎errautsak lapurtzea. Zurtuta nengoen, harrituta, baina ez nuke esaten jakingo haserre sentitzen nintzen. Telebista piztu eta butakan eseri naiz galtzontzilotan.
‎Ez nuke esaten jakingo zergatik geunden hirurok elizan arratsalde hartan. Aitaren belaunaldiko gizona zen istripuz hil zena.
2021
‎Esan nezake ez dudala inor mintzeko egin, baina ezin dut esan inor ez duenik minduko. Esan nahiko nuke diodan guztia egia dela, baina ezin dizuet hori agindu. Ez dakit idatzi dudan guztia egia ote den, dakidana da sinetsi egiten dudala, ikusi egiten dudalako.
‎aldizkarian Nora ez dakizun hori eleberriaren kritika egin zuenean. Ez nuke esango" bizkaieraren ezagutza sakona" daukadanik, berak esan zuen moduan, baina egia da nire euskara batuak bizkaieran daukala sorburua eta zorretan nagoela gure amaren familiako andreekin, bereziki Begoña Uriarterekin, gure izeko Begorekin, eta haren ama izan zen Maria Angeles Beaskoetxearekin, gure bihotzeko amuma Mariangelesekin.
‎Nik minik hartu ote nuen inork pentsatu duen ez dakit. Inork pentsatu badu, eskertuko nuke esatea.
‎Jendartean dagoen egia guztia bakoitzarengan gordeta dago, moduren batean. Egia baten jabe naizenik ez nuke esango. Alderantziz.
‎Duela gutxi Arestiren inguruan irakurtzen ari nintzela, Torrealdaik galdetzen zion Arestiri ea zergatik pentsatzen zuen ez zirela itzultzen hainbeste liburu eta erantzun zion Arestik: " Hau hemendik kanpora ez nuke esango baina euskarazko liburu gehienak eskasak dira".
‎McLuhanek adierazi bezala, kanala ez ote den mezua bilakatzen. " Euskarazko kazetaritza, kazetaritza den aldetik, euskal identitatearen eta balioen transmisore da lehen instantzian; identitatea eta balioak sortzen dituenik ez nuke esango, ez baita hori bere egitekoa. Izatekotan, identitate eta balio horiei forma ematen laguntzen du eta, batez ere, hedatzen.
‎Ez nuke esango bokazio artistikoa betidanik izan dudanik. Arte Ederrak ikastera joan nintzenean piztu zitzaidalakoan nago.
‎Parisekoak agindu zituen Sabino Arana Goirik," maiteminez zaurituak". Ala, haren ustezko anglofilia gogoan, hobe nuke esatea" Arana in love" hark?
‎" Bueno, nirea Itziarrekin ez nuke esango ezkongai kontua izan zenik. Oso gazteak ginen, eta ni oso galduta nengoen".
‎Ez dakit zergatik. Baten batek jakingo balu eskertuko nuke esatea.
‎–Egiatan? Ez nuke esango. Esan nahi dut, normalena litzateke kezkatuta edo egotea, kondenatu horiek guztiak bere ardurapean edukita.
2022
‎–Ez nuke esango. Beti ari da arrantza kontuez.
‎Noiz? nuke esan.
‎Beren gogora eta erritmora mugitzen direla iruditzen zait jabea bularretakorik gabe dabilenean. Tarteka begiak itxi eta Maitena gaztea zeneko irudiekin alderatzen dut eta ez nuke esango galtzen ateratzen denik. Gorputza zabaldu zaio eta aurpegian begi zuloak ditu, eta horrek emakumetasuna gehitzen diola iruditzen zait.
‎Ez nuke esango; zati hau mistikoagoa da.
2023
‎Ez dut lamien hizkera ezagutzen, baina egingo nuke esan diola fin fin aritzeko, ez zakar zakar. Oinak ikusi nahi nizkieke, ea behatzak mintzez loturik dituzten, ahateen antzera, edo ea ahuntz hankak dituzten.
‎Horretaz atzera begira konturatzen zara batzuetan, Lubaki garaira joanda, edo ez hain urrun. Garai batean brometan esaten genuena orain ez nuke esango, esatea sei edo zortzi elkartzen ginenean emakumezkorik ez zegoela, edo Lierni ez da etorri edo Eluska ez da etorri... Gerora ohartu gara agian ez genuela erraztu haiek egotea, edo behar bezain eroso egotea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia