2000
|
|
Fernando Pessoak ez zion horretaz ezer aipatu Ricardo Reisi, edota ez zuen behintzat halakorik jaso José Saramagok O ano da morte de Ricardo Reis nobelan, baina abertzale bat hiltzen denean hildako abertzale bat bilakatzen da, abertzaletasun horren izenean –" nire aitaren etxea" defenditzeko Arestik zioen bezala, edo" gure amaren etxea" bestela, guk hogeitaka urte geroago modu politikoki zuzenagoan genioen moduan– zer egin lezakeen jakin ez arren. Tira, azken batean, egia esanda, nik neuk behintzat bizi nintzelarik ere ez
|
nuen
sekula oso ondo asmatu zer egin nezakeen ezeren alde. Inguratzen ninduen mundua gero eta hierarkizatu eta mediatizatuagoa zegoela argudia nezake aitzakia gisa, baina Lauaxeta ez litzateke ados izango.
|
2001
|
|
Louisek bere errebolberraren kargadore osoa hustu zuen gizatxar haien kontra. Ez
|
nuen
sekula pentsatuko Louis horrelakorik egiteko gai zitekeenik. Baina hantxe zegoen, zutik, hiltzaile haiei aurre eginez bakar bakarrik.
|
2003
|
|
Ikaragarria da. Ez
|
nuen
sekula pentsatuko.
|
|
Mezatakoa! Ez
|
nuen
sekula ulertu izan Estepanen santujale joera hura.
|
2005
|
|
Ez nekien zertan lan egiten zuen ere. Ez
|
nuen
sekula jakin kontatzen zizkidanak benetakoak ziren ala ez.
|
|
Inezek eta berak elkarrekin ez topo egiteko ordutegi taula eta mapa bereziak eduki behar zituztela pentsatu nuen. Etxea ederra zen, bai, nik ez
|
nuen
sekula halako etxerik izango, hezetasunetik hain ongi babestua, hainbeste akuarela orijinal eta hainbeste liburu bitxi leku guztietan; haien etxea ederra zen, baina bizitza, tristea. Gazteak ziren oraindik, baina igual igualak izango ziren hogei urte barru.
|
2006
|
|
–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...aiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez
|
nuen
sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitala... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
|
|
badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...aiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez
|
nuen
sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitala...
|
2007
|
|
Enetzat hiri garbitzaileak langile garrantzitsuenak ziren, hemen eta han, denetan, batez ere Baionako bestetan. Karia horretara, aspalditik miresten
|
nuen
sekula aski goresten ez zen haien lana. Gaitzeko udaz gozatuko nintzen Carmenen aldamenean gauez, bigarren katean Jack Maloneren eta Arte n Eva Maria Prohaceken serieak irensten, eta egunaz airea, zakur gorotzak biltzen eta bazterrak Sarkoziren kartxerrez garbitzen.
|
|
Ez
|
nuen
sekula inkestarik eraman Ertzaintzako inspektore baten laguntzarekin. Bitxi zitzaidan.
|
2010
|
|
" Bota al haute zirkutik, pailazo halakoa!". Ez
|
nuen
sekula anaia horrela ikusi. Lehoi batek bezala egin zuen harengana, ukabilka, harramazka, ostikoka hartu zuen.
|
2011
|
|
Horrelakoa zen gure herria, bazekien. Ez ninduen berriz eraman bere etxera, ez
|
nuen
sekula Campari bonbilarik ikusi Kodak kutxatxoen ondoan. Sartuko ginen laborategian txatar zatiak edo fonderiako kea edo bizikletan zetozen langileak edo zango hondatu bat kubetaren hondoan noiz gardenduko azidoaren usain erregarriak asaldatu arte, argi gorriaren urpean igeri, asaldaturik, biluzte urdurian azaleraino heltzeko, elkarri.
|
2012
|
|
" Egizak egitekoa duana" mailukatzen zidan Kixuk, Murdutegik pistola kargatua hatzetan pausatzen zidala. Ez
|
nuen
sekula tirorik bota. Horregatik neukan lotsor fama.
|
|
Arranguratu egin ninduen Marietaren itxurak: ez, ez
|
nuen
sekula barne emakumea izan nahiko. Menaiaz, sukaldeaz, haurrez, senarraz –hori ez, hori ez... – axolatu beharraz laburbildu bizitza jasangaitza lekidakeela nioelarik, Baionako Herriko Etxeko Libertate plazan nengoen.
|
2013
|
|
Berak biltzen zituen zelaitik kanpora joaten ziren baloiak. Lehenago ez
|
nuen
sekula inor ikusia mainguka halako ziztuan ibiltzen batetik bertzera. Partida egunetan kirol poltsa horietako batean ura izaten zuen, jokalariei emateko, eta botikina ere bai:
|
2014
|
|
ez
|
nuen
sekula pistolarik eskura bildu
|
2015
|
|
– Badoa. Ez
|
nuen
sekulan asmorik ukan ene burua lurperatzeko aurreko hartan, badakizu.
|
|
Nolatan hartu zuen Aitziberrek hartu zuen bidea? Politikaz etxean txintik ere entzun ez zuena, familia apolitiko batekoa, ez
|
nuen
sekula ulertu nola hasi zen, berak zioen bezala, “militatzen”. Jarraiko mutilen batekin zebilela, gau giroa, festa, gurdia eta ipurdia nahastu zituela, auskalo...
|
|
Sinestezina neritzon halako eskuzabaltasuna izateari. Nik ez
|
nuen
sekula Aitziber horrenbeste maitatu, ezta hurrik eman ere. Larrua jo bai, baina maite ez nuen gizon batekin oheratzeko aitzakia bezala erabiltzen nuen.
|
|
Ez zegoen jakiterik putzuaren erdian aterako zen edo ura geldi zegoen beste ertzen batean, lepoa gora, bala gizon baten eran. Santi urpean zen bitartean arnasari eusten nion nik ere, estu eta larri, baina ez
|
nuen
sekula hark adina agoantatzen.
|
2016
|
|
Azaroaren 8an Jose Antonio Agirre lehendakariak Joseba Urrestiri idatzi zion. “Txomini buruzko berriak jaso ditugu azken aldian, esanez bere egoera oso larria dela, eta beldur gara zorigaiztoko bukaera izango ote duen(...) Nik ez
|
nuen
sekula pentsatuko horrenbeste denboraz Txomin preso izango zutenik gero horren egoera tamalgarrian libre uzteko. Bere alboan izango gaitu, ezin baitugu ahaztu Txominek aberriari eman dion guztia eta, ezta ere, izan duen suerte txarra”.
|
2017
|
|
Ez
|
nuen
sekula lortu ama zertaz ari zen argitzea, baina, esan zidan moduagatik –eta esan eta gero isildu zen moduagatik batik bat– beti izan dut tartean gaztetako nola edo halako maite kontuak zeudelako susmoa.
|
|
Ez
|
nuen
sekula pentsatu prekarietatea hautu pertsonala izan zitekeenik.
|
|
Nik ez
|
nuen
sekula ama izaterik desiratu. Pentsatu ere ez nuen egin.
|
2019
|
|
Ez
|
nuen
sekula ezer idatzi eguneroko hartan hondatzeko beldurrez, baina bai orri solteetan, gero eta gehiago. Edozelan ere, orri huts haien gonbitak eta arriskuak indarrean diraute niretzat oraindino.
|
2020
|
|
Ernesto Che Guevararen irudi gorri bat erosi nion. Ordura arte ez
|
nuen
sekula Guevararen irudirik eraman soinean, ez nuen nahi izan, ez dut gogoko aldarriak modakeria hutsez erakustea. Neure buruari zin egin nion ez nuela Che Guevararen pin hura jantziko bere diskurtsoek eta, batez ere, ekintzek ziotena ondo ezagutu arte.
|
|
Duela hamar urte ez
|
nuen
sekula pentsatuko orain horrela egongo nintzenik. Orduan heroia izan nahi nuen ingurukoentzat.
|
|
Haien lagunartetik, Chuso eta Rocio izan ziren harreman gehien eduki nuen pertsonak. Rocio Victorren bikotekidea zen elkar ezagutu genuen garaian, baina ez
|
nuen
sekula lortu istripuaren ondoren harekin kontaktatzea. Denborak irentsi izan balu bezala izan zen, arrastorik utzi gabe.
|
2021
|
|
Agur konplize bat helarazi nion. Mango ezagutu zuen arte, Dora ez
|
nuen
sekula emazte batekin sentimenduak txirikordatzen ikusi. Baina bizitza horrelakoa zen, itzalez, minez eta ustekabez josia.
|
|
Abere arin eta tematien pare bazebiltzan jauzika eta isil. Ez
|
nuen
sekula horrelakorik ikusi. Hainbat non nire ikerketa bera ahantzi bainuen.
|
|
Ez
|
nuen
sekula jakingo.
|
|
Hargatik, Joanak maite ninduen, harago, beti harago. Amodio hori ez
|
nuen
sekula aski eskertzen, jendetzen ninduelako, humanizatzen, berazten. Beribileko leihoan tok tok arina entzun nuen:
|
|
Dudak nituen. Ez
|
nuen
sekula maite ukan poliziekin solastatzea, egiaz, duela zenbait urte Nolwen Kergelen gurutzatu nuen arte. Beraztu nintzen orduan eta nire baitako mundutxo ideologikoa mila puskatan hautsi zitzaidan:
|
|
Batzuetan zalantza izaten dut gauzak benetan gertatu ziren edo amestu egin ote ditudan, batez ere haurtzaro garaikoak. Eta hau nahiago izango
|
nuen
sekula gertatu izan ez balitz, amestu izan banu eta horretan geratu izan balitz, amesgaizto batean. Anaia goiko mailetan zebilen ikastolan, berea izan zen lehen belaunaldia.
|
2023
|
|
Nekez atera diot. Ez
|
nuen
sekula zure aita akabatu, ez. Bere modukoa bihurtu nintzen, hori bai.
|
|
Harrituta nago, ez nuen horrelakorik espero. Urteetan gara auzokide, eta ez
|
nuen
sekula pentsatuko terroristak entrenatzen zituenik. Tira, egia esan, gutxitan ikusi dut jesarrita eta inoiz pentsatu izan dut bere janzkera hori ez zela ohikoa gurean eta lantzean txistukatzen zituen doinuek ere… ea!
|