Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2000
‎baserri bat, bide bat eta zuhaitz bat baserriaren aurrean, mendiak atzealdean... " Txorakeriak!", esan nuen neure artean. " Nola egongo da ba hemen Margaren inolako arrastorik?"
‎Neuk zergatik jakin gabe, sakonean pozgarritzat hartzen nuen pistolarekin mehatxu egiten zigun neska gozakaitz harekin topo egin izana. " Hara zer neurritaraino heldua den nire etsipena", esan nuen neure artean. " Hiltzeari ere ez zioat, nonbait, jada beldurrik!"
‎" Autobide ondotik, une batez neuregandik oso gertu igarotzen ikusten ditiat autoen txoferrak eta gainerako bidaiariak", esan nuen neure artean," baina oso urrun ditiat, erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa, haiek beste dimentsio batean daudelako, autobidearen dimentsioan. Egungo hedabideak ‘informazioaren autobideak’ direla esaten ditek.
‎" Ez ezazu sekula erabakirik hartu gogoa sutan izan ezean", zioen Margak aurreneko gutunean, eta ez zen hain beroa nik une hartan Lauaxetari kontra egiteko nuen gogoa. " Azken batean", esan nuen neure artean," berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera."
‎" Betiko eztabaida", esan nuen neure artean, eta, jakina, bete betean asmatu nuen. Lauaxetak aurrerapen teknologikoaren eta garapen ekonomikoaren abantailak defenditu zituen eta nik Gamesa Eólica, Eólicas de Euskadi, Iberdrola, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta enparauen ustelkeria salatu, neoliberalismo basatiaren hazkundea lehenbailehen moztu beharra arrazoitu eta gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat aldarrikatu.
‎Horretaz jakitun, guregana etorri eta argazkiak egiten zizkigutela irudikatu nuen, eta biharamuneko azalean Lauaxeta eta biok euripean auto stop egiten agertzen ginela. " Orduan ez zian ezertarako balio izango Lauaxetaren lagun izateak", esan nuen neure artean. " Orduan Lauaxetak ez zian batere interesik izango.
‎Edorta Jimenezen Baleen berbaroa, Harkaitz Canoren Telefono kaiolatua eta Jokin Muñozen Joan zaretenean. " Hau markaz kanpokoa duk!", esan nuen neure artean. " Ez duk sinestekoa!
‎" Hiltzeko ez nauk sekula orain bezain ondo prestatua izango", esan nuen neure artean Mikel Laboaren kantua amaitu eta ostatuan, inork diskoa aldatu gabe, Laja eta Landakandaren beste kantu bat entzuten hasi zenean. Ez ninduen harritu pentsamendu hark.
‎Gerturatzen ari nintzela, ate haien ondoan hilarri bat zegoela ikusi nuen. " Hara!", esan nuen neure artean, ateetarantz lasterka abiaturik," aurrekoan hilarri hori zegoenik ere ez ninduan jabetu. Argazki bat egingo zioat."
‎Otaegiren oinetakoez pentsatu nuen. " Mendiko botak zauzkak jantzita baina bizkar zorroan izango ditik behatzak mingarri estutzen zizkioten zapata beltzak, amak emandakoak, fusilatu zutenean jantzita zituenak", pentsatu nuen neure artean, Hamaika pauso ren irakurketa gogoan. " Lepoa egingo nikek." Hiru gizon haien atzetik joan eta bilera haren lekuko izan nahiko nukeen, Txikik aipatutako" besteak" nor ziren jakin, zertaz mintzatuko ziren...
2001
‎Indarrik gabe, ito beharrean sumatzen nuen neure burua. Nola liteke hau norbaiti benetan gustatzea, egiten nuen neure artean haserreturik, sufritzea besterik ez da lortzen eta.
‎Eskua gerritik pasatzen laga nion. Harrapa ezak hori, kabroia, egin nuen neure artean pozik, Aitzolen harridura edota zeloak irudikatuz.
‎Begira geratu nintzaion. Julia hilobien paretik pasa ahala hildako bat baino gehiago aztoratuko zela egin nuen neure artean.
2004
‎Merkea eta guztiz serioa omen zen. Dena ongi zoak, egin nuen neure artean, Municheko karrika eguzkitsuetako harat honat bizian nindoala. Arestiko kezkak lausotzen zihoazen neure baitan.
‎Jaunak muxu bat eman izan balit... Eta urduri jarri nintzen orduan, eta, urduritasun hura nigandik ezabatzeko hitz batzuk lagungarri izango zitzaizkidalakoan, honela esan nuen neure artean: " Txorakeriak!".
‎Nobel saridun hark, baina, ez dakit zer polimero klase aurkitu zuen, zelulen nukleoan ez dakit zer eragiten zuena. Eta zer zen polimero xixtrin hura, pentsatzen nuen neure artean, fanta eta coca colarekin konparatuta, baita ikuspegi humanitario batetik begiratuta ere. Zeren markako edariak baitziren haiek, unibertsalak, hainbat eta hainbat milioi gizon emakumeren egarria asetzen zutenak, eztarri lehorra bustitzen eta dastamen papilak alaitzen.
‎Gehiago esatera ez zen ausartu, baina ulertu egin nion. Eta hala pentsatu nuen neure artean: ni ez nauk ez hemengoa eta ez inongoa.
‎" Gauden leku hau, Balantzategi!", pentsatu nuen neure artean. Eta La Vache qui Riten aurrean balioa hartu nahi nuenez, pentsatutakoa luzatu nion:
2005
‎" Baita zera ere; zergatik ez bizitza guztia?", egin nuen neure artean; haluzinaturik nengoen. Lehenbailehen zerbait asmatu beharra neukan erokeria hura guztia geratzeko.
‎Aldendu egin ginen bazterretik, harkaitzen kontra jota ostera itsasorantz zetozen bagek kulunka handiak eragiten zizkiguten, algaretean ibili ginen une batez, egoskor Engels bere ariketan eta ni ahalegin hura iraindu nahi ezik mutu. Argiak sumatzen nituen nik mendiko bidezidorretan edo, baina gorbeletan zebiltzan ijitoenak izanen zirela deliberatu nuen neure artean. Bare samar zegoen barrurago, eta handikanen hobeki ikusten ahal nituen, ustez behintzat, Amaotza eta Eperrarri, ez lehorretik bezain politak baina, Zunbillondoko muinotik goiti, ezkerrerantz.
2006
‎Aukeratzen zenuen egunean zereginen bat asmatzekotan izan nintzen, baina ez zen oso jokabide zuzena izango nire aldetik, eta gainera alferrik zatekeen, zuri ez baitzitzaizun beste jestio haiek egunez aldatzea, nirekin biltzearren. Eguna hautatzen utzi nizun beraz, eta datorrena datorrela, esan nuen neure artean.
‎–Bazeneki zenbat bider erabili dudan ametsetan une hau, biok elkarren ondoan oraintxe legez egongo ginenekoa... Pentsatzen nuen neure artean: " Alejandro, itsasontziei bidea argitzen zabiltza, eta niri keinurik ere ez?
‎" Zer gertatu zait?", pentsatu nuen neure artean.
2007
‎–Zozoak beleari ipurbeltz, esan nuen neure artean, eta oso lasai geratu nintzen, Kandida sorginen patroi sorra iruditu baitzitzaidan orduan.
2008
‎Silver eta bere mutilak izan balira orain haiengana arrastaka zihoazenak, inortxok ere ez zuen ikusiko egunsentia. Kapitaina zaurituta edukitzeagatik gertatzen zen hori, pentsatu nuen neure artean; eta berriro ere gogor egin nion neure buruari arrisku hartan utzi nituelako, hain gutxi zirelarik ganorazko zaintza egiteko.
‎–Horratx ba, pentsatu nuen neure artean?; garbi zegok nagoen tokian etzanda segi behar dudala, oreka hautsi gabe; baina baita ere garbi zegok arrauna albo gainetik atera ezinik ez dudala, eta hala tarteka, toki zelaietan, bultzadatxoren bat edo beste emango zioat kostalderantz.
2009
‎Bere kondenaren promesa. Handik aurrera hasiko zen, egin nuen neure artean, hondartza metal detektagailuaz orrazteko ohiturarekin. Itsasoa zelatatuz.
‎Mielek joko zuen aitzurrarekin, zalantzarik gabe, ihes egin ahal izateko. Horrelako kolpe batek bat baino gehiago bertan laga zuela egin nuen neure artean. Ugarte, baina, burugogorragoa suertatu zen.
‎Konfirmatu egin nuen neure artean: emakumeei boterearen hizkuntza ostu zaie.
2010
‎Bera etorri zen nire gelara. Eskertzekoa da detailea, pentsatu nuen neure artean. Beharbada txikitako hezkuntza matxistaren ondorioa da baina, esango nuke emakumeok nahiago izaten dugula gizonak ematea gureganako pausoa.
‎Han aurkitu omen zuen" gure mendebaldeko munduan galdua dugun egiazkotasuna". " Bejondeiala, eta gelditu han, izan hadi txit egiazkoa, gure partez" pentsatu nuen neure artean. Eta nirea, bada, pasiorik gabe joan zen, baina ondo hartu zutelakoan nago.
2011
‎Egia esan, ez zegoen atzerritarren beharrik, Eztebek euskararen gaineko erakutsiak eman zitzan. Udagoieneko orbela kale gainetik jasotzen nenbilen batean, honako hauxe esan nuen neure artean ahopean:
‎" Kontua da pentsatu nuen neure artean, begi bistakoa dena arrazoituz, agian, berez ez dagoela zertan erritmo zoro horri gaueraino eutsi, beharbada presaren auzia dela konpondu beharrekoa, beharbada gure defentsak egokiak direla eta ez daukagula pilulak hartzen ibili beharrik, beharbada sosegu gehiagoz bizi ginatekeela... Kontua da, halaber, gure gorputza azkarra dela, eta nekatuta dagoenean abisua ematen digula, eta entzun egin behar zaiola...
2012
‎Kopetako izerdia lehortu nuen. Eskerrak, egin nuen neure artean, Naroa kanpoan zebilen. Ezkontzara modu hartako esprintean eraman izan banu, armonia ederrean ibili nuen gero egun guztian.
‎Gainera, harra barruan sartuta neukan, karras eta karras! Eta hala pentsatzen nuen neure artean: –Hau ez da kapaz bera argaltzeko eta inbidia dit niri?.
‎Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo adar iraunkorrik sortu; beste hitzetan, familiaren ondorengoak denak ziren zuzenekoak, eta horrelaxe gertatu izan zen beti, oso gorabehera txiki eta laburrekin. Gabezia horrek, egin nuen neure artean, buruan nerabilelarik zeinen antzekoak ziren jabetzaren nolakotasuna eta biztanleena, eta mendeen joanean ez ote zuten eraginik izan batak bestearen gainean; gabezia horrek, hau da, albo adarreko ahaiderik ez izateak, eta horren ondoriozko aitarengandik semearenganako igorpenak, desbiderapenik batere gabe, parekatu bide zituen bata eta bestea, harik eta, jabetzaren jatorrizko izena a...
‎Barre egin nuen neure artean diru hura ikusi nuenean.
‎Pixka bat urrundu ziren, elkarrekin hitz egitera bailihoazen, bata bestearen ondoan ibiliz atzera eta aurrera, arazo larriren bati buruz eztabaidan ari diren pertsonak legez, baina sarri beren begiak nire aldera itzuliz, ihes egin ez nezan zaintzeko bezala. Txundituta nengoen halako ekintza eta jokaerak adimen gabeko piztietan ikusiz, eta herrialde hartako jendeak halako arrazonamendu maila baldin bazuen proportzioan, munduko jenderik jakintsuena izango zela esan nuen neure artean. Gogoeta honek hainbeste adoretu ninduenez, aurrera jarraitzea erabaki nuen etxe edo herrixkaren bat aurkitu edo bertako norbaitekin topo egin arte, bi zaldiak hantxe utzirik elkarrizketan beren nahierara.
‎Astiro nenbilen, gogoa ilun... Ba ote liteke, pentsatzen nuen neure artean, besteen ametsak zapuztea izatea mundu honetan dudan helburu bakarra. Bizi naizenetik, neure egintzen erantzule naizenetik, gainerakoen drametan nola edo hala esku hartzera bultzatu nau beti patuak, besteek ni gabe hiltzerik edo etsipenean erortzerik ez balute bezala!
‎–Neroni ere, egiten nuen neure artean, herrikoa ote naiz?
‎ez dakit nondik jotzen zuen haize baldar batek brusa haiek puzten zituen belak bailiran. Esnatu nintzenean, ametsean neskaren aurpegia ikusi ez banuen ere, esan nuen neure artean: " Arraioa, Montrifautekin ezkondu berri den Hélène horrekin ibili naiz ametsetan".
‎" Coudrayn, Declos zaharrak emango dit baso bat ardo eta gazta puska bat, esan nuen neure artean?. Eta maitalea han ez badago, oso litekeena da bat bera izatea hangoa eta hemengoa.
‎" Arraioa! , egin nuen neure artean?. Badakite, hauek denek badakite.
‎Han nengoela entzun nuen Jean jaunaren automobilaren hotsa. " Hara, pentsatu nuen neure artean?, esandakoa baino lehenago dator bueltan". Zu gogoratuko zara biharamunean etortzea espero genuela.
‎Nik ere bai, pentsatu nuen neure artean.
2014
‎–Eskerrak? esan nuen neure artean. Rafak, baina, burdinazko ziri moduko bat atera zuen sakelaren batetik edo, eta harekin hasi zen ateko sarrailan zirika.
2015
‎Ondoren zoruan uzten nituen, paseo bat eman zezaten, pozago bizi zitezen; eta pentsatzen nuen agian ez zirela ohartuko eskolako lurzoru berdea baldosaz egina zegoela eta ez belarrez, eta, beraz, uste izango zuten oporretan zeudela, beren ontzitik atera eta oihanera eramaten nituelako nik. Eta pentsatzen nuen neure artean, horrela, agian, gehiago nindutela; baina ez: atzamarra jartzean, haginka egiten jarraitzen zuten.
‎BUPeko 3 ikasturtea egiteko Tolosako Eskolapioak utzi eta Beasaingo Institutura etorri behar nuen nik, gero azalduko ditudan arrazoiengatik; institutua, noski, neska mutilena zen, eta, hortaz, neska mordoa ezagutu ahal izango nuen; giro natural samarrean ezagutu gainera, konturatuta bainengoen herriko festa eta neguko dantzaldietako giro hori ez zela batere aproposa jendea den bezala ezagutzeko, nahiko jarrera artifizial eta behartuak hartzen baikenituen denok ere, guai, jator eta moderno agertu nahian; eta jarrera horrek, niri batere ez gustatzeaz gainera, argi zegoen ez zidala funtzionatzen, artean estreinatzeko bainengoen. Beraz, esperantza handiak nituen institutuko urte haren aurrean, predestinazioarena zalantzan jartzen hasia ere bai, eta, horrenbestez, ahalegintzeko asmo sendoa hartu nuen; esan ere halaxe esan nuen neure artean: aurten bai.
‎Pensionnatak, egotekotan, norabide hartan behar zuela iruditu zitzaidan. Onenean, jauregi tankerako etxe hura izango zen, egin nuen neure artean itxaropentsu. Izan ere, denak ezin zuen txarra izan egun beltz hartan.
‎–Barruan zeudek? esan nuen neure artean, eta tabernatik kanpora jo nuen berehala.
‎–Ea ze zorok idazten didan orain...? esan nuen neure artean sobrea urratzearekin batean. Zoro hura, tontoenak ere antzemango zion, Markos Zapiain zen; barrukoa, berriz, idazlerik harroena lotsatzeko moduko lore piloa, gutuna galdu ez banu ere errepikatuko ez nukeena.
‎Hau ni haien esana egitera jarrita egon ondoren zen, aurretik ez bainien halako maitasunik. Nik barre egiten nuen neure artean, zein oker zeuden ikusirik; hala ere, beti ez nuen erakusten neure barruan nuen bezain argi zein gutxi loturik nengoen inorekin. Baina ziurtasuna ematen nien eta, nirekin harreman gehiago izatean, konturatzen ziren Jaunari zor nionaz; nitaz zituzten susmoak, beti ziren hasieretan.
2016
‎Kalean barrena abiatu eta kale erdira iritsi baino arinago, asmoz aldatu nuen: Versaillesen naizenez gero, pentsatu nuen neure artean, berdin joan naiteke hiriari begiratu bat ematera; beraz, kordeletik tiratu eta karroza gidariari agindu nion eraman nintzala kale garrantzitsuenetatik zehar paseo bat ematera.
‎Hogei libra emango nituzkeen abokatu bat izatearren. . Oso gaizki jokatu dut?, esan nuen neure artean; baina bideari ekin berri diot; eta aurrera egin ahala, jokamolde hobeak ikasiko ditut.
‎ederra litzatekeela pentsatzen nuen neure artean
‎Adriana Trentiniri begiratu nion: haren ile hori horia, haren hanka luze finak, hanka bikainak, dudarik ez, baina azal zuriegikoak eta berotzen zenean ateratzen zitzaizkion gorriune arraroz zipriztinduak; lihozko galtzak eta jaka marroia zituen mutil isilari begiratu nion (ez zen ferraratarra, esan nuen neure artean); beste bi mutilei begiratu nien: gazteagoak ziren azkena baino eta Adriana bera baino, lizeoan egongo ziren oraindik, beharbada, edo institutu teknikoan, eta horrexegatik erdi ezezagunak ziren niretzat, azken urtean «haziak» zirelako, ni neu hiriko giro guztietatik ezarian ezarian apartatu nintzen urtean, alegia; eta, azkenik, Brunori begiratu nion:
‎Nolanahi ere, horrela, amildegian zintzilik zeuden bitarte guztian, binaka, normalean, bata bestearen atzean?, patxada handiz dialektoz ari zirela entzuten nien, soro arteko bidexka batean ibiltzean topatu balira bezalaxe. Zeinen lasai, indartsu eta kementsuak ziren!, esaten nuen neure artean. Nire aurpegitik zentimetro gutxiraino hurbildu eta gero, hainbesteraino ere non askotan, neure burua haien begietan islatuta ikusteaz gain, haien arnasako ardo hatsak kolpatzen baininduen, petrileko bermalekuari oratzen zioten beren hatz lodi babatsuekin, hutsetik ateratzen ziren gorputz osoaz eta, eup!, han zeuden, leku seguruan.
‎Eskerrak eman nizkion, ezer zehatzik agindu gabe. Zergatik dei hura?, galdetu nuen neure artean, ez harridurarik gabe, eskegi nuenean. Izan ere, bera eta bere arreba Ferraratik kanpora ikastera bidali zituztenetik (Alberto 1933an, Micòl 34an:
‎Eta, honi dagokionez, gogoan dut nirekiko bere jarrera horrek, lausengatzen ninduen arren, apur bat mindu ere egiten ninduela. Zergatik ez zuen beste horrenbeste espero Albertorengandik, galdetzen nuen neure artean?, bere semea izanda. Zergatik onartzen zion berari, protestarik edo deitorerik gabe, karrera bukatzeari uko egin izana?
2017
‎–Gau honetatik aurrera?, egin nuen neure artean,, neguak atzeraka erabili duen argia berriro hasiko da azkartzen. Argia ere gau honetantxe jaioko balitz bezala, Jainko Haurrarekin batera?.
‎Bidean nindoala, bihotz pilpira taxugabe batekin galdetzen nion neure buruari nor izango ote zen urteko estreinako egun horretan bidean aurkituko nuèn lehenbiziko pertsona, aurrena sartuko zitzaidana bihotzean urte berriko nire zortearen iragarle. . Beharbada haur bat izango da?, egin nuen neure artean,, beso biak Urtatseko erregaliaz beterik. Edo mahuka nasaiko alkandora zuri batekin jantzitako agure pixkor bat, bere lurreko eginbidea bururaino betetakoa!?.
‎–Noan etxera?, esan nuen neure artean. –Jainkoa, horra beste egun bat bere nahigabezko zama ederrarekin!?.
‎Begira geratu nintzen, hunkitua eta isilik. . Hona hemen?, egin nuen neure artean,, bila ari nintzèn benetako urre zaina. Beste guztiez ez dut antsia?.
‎Bakarrik artetan ingurura begiratzen nuen, loriatua, munduan eta ene baitan obratutako mirakulu hura aztertzeko: . Zer da hau??, esaten nuen neure artean. –Nola izan daiteke mundua hain ederki egokitua egotea gure oinei, gure eskuei, gure sabelari??.
‎Gizakiak milioika doilortzen eta flakatzen ari ziren beren gorputz arimak bazkatzeko ogi papur bat ere ezin bilduz, eta hara non heltzen zaidan telegrama bat eskatuz milaka kilometroko bideari lot nendila harri berde eder bat ikusteko! . Deabruak eraman dezala edertasuna!?, egin nuen neure artean. –Zeren edertasuna bihotzgabea baita eta gizakiaren oinazea ez baitu kondatzen bi arditendako?.
‎Eta ze kristo gero, Nick, lanbidea zeharo markatua ez baheuka, poeta izango hintzateke, esan nuen neure artean?. Potts Countyko poeta laureatua, ze arraio, eta pisontzietan zirripriztinek egiten duten musikaz, txantxangorriak behin eta berriz hustutzen duen buxikaz eta ipurtzulo ondoko pertikaz, bertso eder askoak egingo hituzke.
‎Neurekiko ere gauza bera galdetu nuen, nahiz eta Kurtzena ez nekien. Beraiek hil ote zuten galdetu nuen neure artean, baina zer balio du galdetzeak?
‎–Horrek Krzysztof Stawicki ematen dik, esaten nuen neure artean, edo?: Jacek Pawlusiewicz izan litekek.
‎–Berdin ziok esan nuen neure artean?. Egindako atalak bere horretan utziko ditiat, eta berri bat erantsiko diat, Errepublikako urteen ondotik, gerrari buruzkoa.
‎Txekearen aipamen hark kendu zizkidan urduritasun guztiak. . Zokormazo horrek ez dik ezer irakurri?, esan nuen neure artean, arropa aldatu eta Udaletxera bidean; pozik eta kontentu nindoan, diru harekin zer egin pentsatuz: ala berehala hartu pisu bat errentan, ala AEKren zain gelditu, ea hurrengo ikasturterako han edo hemen irakasle postu bat ematen zidaten.
‎–Hau ez ziguan kontatu Jontxuk?, pentsatu nuen neure artean. Gauza asko zeuden, ordea, Jontxuk kontatu ez zizkigunak, jakin ere jakingo ez zituenak, eta nik orduan ikasi nituenak.
‎Mugimendu ero samarra izan zen, aitortu beharra dut, eta ia igurtzian pasa zitzaidan auto batek egundoko bozinakada jo zidan. . Ea lasaitzen naizen?, esan nuen neure artean.
‎Argazkia ateratzen ari nintzela, Ortzeriko Klara zena etorri zitzaidan burura, etxea erortzen hasi zenean Gorrenera joanda tximistak erre zuena. Eta alfer alaferrik bada ere, beti zerbait ikasten denez, pentsatu nuen neure artean: " hura ere markapasa huen, tximistak (ortziriak) maiz jotzen duen lekua (horixe esan nahi baitu Ortziriaga> Ortzeriaga toponimoak) utzi eta Gorrenera joan, eta han erre alajainkoa tximistak!".
‎“Kamisoi horren azpikoa, hori bai eguzki bete eta ederra, inon eguzki bete eta ederrik bada! ”, pentsatu nuen neure artean. Bezperako sukarraren arrastorik gabe, sendatuta nengoen ordurako.
‎“Ez duzuela inor hiltzen? ”, pentsatu nuen neure artean, baina ez nintzen ausartu nire desadostasun asaldatua erakusten.
2019
‎Bat batean etorri zitzaidan haren izena, flash baten antzera, eta, hasieran ideia zoro bat iritzi arren, berehala, zergatik ez? esan nuen neure artean, eta geroxeago burutazio bikaina iruditzen zitzaidan, autosugestioaren eraginez edo.
‎Haurra hasia zen bere presentzia sentiarazten[...] Bolizko nire gorputz ederra laxatzen ari zen, zartatzen, itxuragabetzen[...] Itsasertzean ibilki, tarteka indar eta kemen soberakin bat sentitzen nuen, eta, batzuetan, esaten nuen neure artean kreatura txikitxo hori nirea izango zela, nirea bakarrik; baina beste egun batzuetan[...] irudipena nuen lakioan harrapatutako animalia gaixo bat nintzela[...] Noiz esperantzaz noiz etsipenez, nire gaztaroko erromesaldietan pentsatzen nuen maiz, nire lasterraldi herratuetan, artearen nire aurkikuntzetan, eta hori guztia ez zen atariko zahar bat baizik, haur baten esperoan amaitzen ze... Neure buruari esaten nion, alferrik esan ere, emakume guztiek dituztela haurrak.
‎Eta, egun batean, Beguildy andereak ihizko sehaska bat egiten dio, eta, beste batean, hortxe dago haurtxo eder serio bat, eta bataiorako gonbidapenak bidaltzen dituzte; eta bizilagunak amaren ingurura joaten dira, erleak erreginaren ingurura nola. Askotan, gauzak gaizki zihoazenean, pentsatzen nuen neure artean: –Ez da ezer, Prue Sarn!
‎–Horra, orain hire txanda?, pentsatuko zuten. Horrena ere bai, esaten nuen neure artean emakume bat ikusten nuenean. Eta beste harena ere bai.
‎Hala ere, poz pozik nengoen: . Orain, pentsatu nuen neure artean?, nik ere egin ditzaket haurrak: andere bat naiz?.
‎" Espero nuena baino jende gehiagok entzun ditu kantuak. ‘Mila pertsonak entzuten badute, ondo’, pentsatzen nuen neure artean, eta Azken agurrak jada 2.800dik gora ikustaldi ditu [hori, duela astebete; atzo, 2.900dik gora zituen]. Kantuak sarera igotzen ditudan lehen aldia izateko, uste dut jende askok entzun dituela", dio.
‎Kantari ari zen, gauzak bildu bitartean. " Hara, pentsatu nuen neure artean?, dena galdu berri dute, eta ama kantari?". Amak eserarazi egin ninduen, gertatzen ari zena esplikatzeko, eta orduan nik galdetu nion:
‎Ostia!, esan nuen neure artean, zer esaldi luzea Mario Nik Ez Dut Inorekin Hitz Egiten basurde monosilabikoaren ahotik entzuteko. Zer esaldi luzea eta zer baldarra, pentsatu nuen neure artean; gehiago ematen du zokormazo egoskor batena, festa batera gonbitatu duten gazte batena baino.
‎Ostia!, esan nuen neure artean, zer esaldi luzea Mario Nik Ez Dut Inorekin Hitz Egiten basurde monosilabikoaren ahotik entzuteko. Zer esaldi luzea eta zer baldarra, pentsatu nuen neure artean; gehiago ematen du zokormazo egoskor batena, festa batera gonbitatu duten gazte batena baino.
‎Eserlekutik zutitu eta, misio osoa arriskuan jartzera banindoan ere, bainugelara joan nintzen. Pentsa justu orain ditxosozko andere hori etxetik ateratzen dela, eta zu ohartu gabe, Dafne, esan nuen neure artean bat bateko erruduntasun zentzuarekin. Bizkor atera nintzen bainugelatik, eta, ezkaratzerantz begiratzeari utzi gabe, barraraino inguratu nintzen.
2020
‎Ni, komuneko leihotik Buruntzako hegalera, nahiz aparte samar izan, artean ere tiroka ari nintzen nire italiano fusil badaezpadakoarekin; eta, hura entzunik, honela esan nuen neure artean:
‎–Horixe bera barrundatu nuen neure artean, biharamunean –eta begi bat kliskatu nion.
‎Nolabait, hiru hilabete luzatu zuten. Pentsatu nuen neure artean," hiru hilabete ez zeukeat egoterik hemen", eta Gobernu Zibilean presentatzera joan nintzen. Amezketako
‎" Hemen ez duk gauza onik", pentsatu nuen neure artean. Eserita jarri nintzen eta han non azaltzen den doctor Lafuente.
‎Pentsatu nuen neure artean: " Bai, inolaz ere, Andolin da, betiko Andolin Eguzkitza.
‎Hala zirudien, irudi sakratutzat hartzen zituztela pinturak, eta haiek gurtzen ari zirela. Pentsatu nuen neure artean: sekta berriren bat sortu ote da?
2021
‎" Hona traizioaren historiaren beste atal bat; lepoan hegalak jarri eta, gainera, eskuetan, ispiluaren ordez, gerra ezkutua!", esan nuen neure artean, Erik aingeru ustekoa gogoan.
‎Nire lana ongi betetzea zela nire eguneroko nahia eta ardura, ohetik jaiki eta oheratzen nintzaneraino. Eta ohean ere pentsatu nuen neure artean, baina ez nion halakorik esan. Pozik utzi nuen nagusia.
‎Pentsatzen nuen hura zela arazoa, argazkilari handiek formatu ertaineko Hasselblad kamerak zeuzkatelako, edo Nikon F1 zoragarri horietako bat. Kamera on bat izatean, argazki onak egingo ditut, esaten nuen neure artean.
‎Antzera bukatzen ziren beti: " Ba, zera, distantzia handiegia zen eta infernuko haize bat zebilen ezkerretik jotzen zuena, baina hala ere apuntatu, eta pentsatu nuen neure artean: ‘Alferrik ari haiz’, eta bertan hilko ahal naiz ez banuen jo eta bota.
‎Gaur bulegora joango natzaio, esango diot ezetz, berriz inoiz ezetz. Itzul dadila senar epel eta isilarengana, gizon ikusezinarengana, X jaunarengana", esan nuen neure artean goizaldean, beti bezala, esnatu nintzenean.
‎" Azeriaren gordelekua", errepikatu nuen neure artean.
‎Orriak pasatzean, pergaminoa zirtaka ari zen. Liburuen xuxurla, egin nuen neure artean, desberdina da garaitik garaira. Harri eta zur utzi ninduten esku aditu batek egindako idazkeraren edertasunak eta erregulartasunak.
2022
‎–Goazen ba –esan nuen neure artean, eta, eskuez hareharria haztatuz, jauzi egiten lagunduko zidan zirrikituren baten bila hasi nintzen.
‎–Moja batzuk baino ez dira –errepikatu nuen neure artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia