Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Espedientea zabaldu zioten hartan baino ez nuen ikusi Dabid loezak joa, autoestimua hutsaren hurrengoa zuela. Baina amildegiaren beherenean zegoela, lagun batek adoretua, zer eta ertzain sartzea erabaki zuen.
2002
‎Lasterka sentitu nuen. Baina ez nuen ikusi erantzun nion, ia ezin egonik.
‎Ez nuen hilketaz eta hildakoaz hitz egiteko adorerik. Ez nuen ikusitakoa inorekin partitzeko ez kemenik ez barrenik. Zer esan behar nion?
2003
‎Halabeharra soilik zen gai, denboraren eta espazioaren baitan, horrenbeste huts aldi berean biltzeko. Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko. Jabetuta nago orain artean sinesgarritasun apurrik ere ez duen gertaera bati horixe eman nahian nabilela; arrazoiak aurkitu nahian nabilela zorigaitz guztiz irrazional bati; gizakia kapritxosoa eta aldakorra den arren, agian izanen duela zirritu txiki ezkuturen bat nondik logika edo arrazoia sartzen den; eta izugarriena da nire erreferentzia guztiak orain artean idatzitakoa eta aurreran  tzean idatziko dudana egiazkoak direla, neurgarriak, frogagarriak; oro da irrealki  benetakoa.
2005
‎Adelaren etxean afaldu genuenean izandako elkarrizketak zalantza batzuk argitu zizkidan, eta zati berri batzuk eman zizkidan puzzlea gehixeago osatzeko. Hala ere, Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi; biziki kezkatzen ninduen horrek. Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz, ez bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean, bere aiurri gozoa ez mikaztea harrigarriro lortzen bazuen ere.
‎Zer beste egin nezakeen? Beharbada, baneukan beste aukeraren bat, baina nik ez nuen ikusten, edo ez nuen adorerik beste bide batetik abiatzeko. Langabezia gogorraren garaia iritsia zen, demokraziaren etorrerarekin batera.
‎Gauean, lanetik iritsi eta segituan afaltzen nuen; bi kafe hartu, eta hamabiak arte geratzen nintzen ikasten. Bizimodu harekin, ez nuen ikusten Adela, eta ez nintzen lagunekin irteten, asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen, tartean
2006
‎Listua irentsi nuen. Ez nion, ordea begiratu, ez nuen adorerik izan, ez nuen ikusi nahi izan Elsbeth oso urruti zegoela niregandik.
2009
‎Afaltzeko botila bat xanpain eskatu zuen. Lehen asko edaten omen zuen; baina harekin neramatzan bi urtean, otorduetan kopa bat ardo eta ur gasdun piloa besterik ez nuen ikusi edaten. Haren logelaren eta nire logelaren artean komun bakarra zegoen, eta, gau hartan, Perrier botilen tapoien zarata entzun nuen nire logelatik, sabaian jotzen baitzuten.
‎Wardes mozkortuta zegoen eta gau hartan bertan alde egin zion emazteak. Sekula ez nuen ikusi inor hain duin onartzen hondamendia. Aproposagoa zen La Caravelle emakume harentzat niretzat edo zuretzat baino, nire adiskide maitea.
‎Familia cristiana eta garaiko beste aldizkari batzuen ale mordoa, ganbarara ematen zuten eskaileren albo batean pilatuta; baita liburu solte batzuk ere, amaren gau mahaitxoan eta armairuan, erlijioarekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa zutenak asko; igandetan erositako edo anaia nagusiak trukean ekarritako komikiak (txiste deitzen genien guk, hitzaren oinarrizko irrigarritasun bera gordetzen duen komiki Euskaltzaindiak hobetsi baino askoz ere lehenago); bazen bertso liburutxo bat ere, gogoratzen dudan euskarazko bakarra? Basarrik Atano III.ari eskainitako laudorioekin osatua; baziren eraikuntzarekin zerikusia zuten bizpahiru liburu tekniko ere, nahiz gure aita ez nuen ikusten liburu batekin...
2010
‎Biziki ongi pasatu nuen. Dionisioren iloba bat etorri zen gelara lehen egunetan, nola egiten nuen ikusteko eta osabari gero haren berri emateko. Badirudi gainditu egin nuela azterketa.
‎Lotsatia eta ausarta nintzen batera gaztetan, eta hasieran lotsa pixka bat ematen bazidan ere, laster hasi ginen hizketan era naturalean. Bere liburuak irakurtzeaz gain askotan nuen ikusia telebista espainiarrean, programa bateko aurkezlea zelako. Hain zuzen ere, arrazoi horrengatik begietan zituen arazoez hitz egin zidan, garai hartako fokuak oso txarrak zirelako, oso kaltegarriak begietarako.
‎Hain zuzen ere, Anita Ekbergen antza izugarria zuen emakume hura aipatu zidan lehenengo aldia, arraunean entrenatzen ibili ostean izan zen. Sekula ez nuen ikusi Peru hain serio eta hain transzendente. Irribarre lehorra eragin zidan ordea, zeren bihotzak esaten baitzidan Peruk gauza guztien gainetik desiratzen zuela emakume hura; Veronika sukarrak jota, errealitatea birrindu eta olatuen artetik emakumea sortzeko gai baitzen!
‎Izan ere, aurpegi txit ondo marraztuaz gainera, gorputzaren perfilak zeharo deigarriak zeuzkan. Aspaldian ez nuen ikusi galtza bakeroei halako lustrea ateratzen zion ipurmasail parerik.
‎Arranbalaga> Arramaleta (Arramalta), Henecoelorriaga> Enekoelorrieta (Énokolorrita). Inon ez nuen ikusi horren garbi. Hori ere nire mutikolur umilak erakutsi behar, filologo jainkotuok sekulan ez bezala!
2011
‎Ohean etzanda nengoen, mugitu ezinda, biraoka eta oihuka. Haren aurpegi gorritua baino ez nuen ikusten; haren izerdi garratza baino ez nuen usaintzen; haren arnasestu lizunak baino ez nituen aditzen; haren adurra sentitzen nuen ezpainetan, eta goragalea etorri zitzaidan. Eta han, atzean, ateaz bestaldean, ama zegoen:
‎Gehien interesatu zitzaizkidan kontzeptuek antz handia zuten galga bereko kontzeptu erlijiosoekin, baina, ez, ni ez nintzen enteratzen, eta sekulako deskubrimenduak balira bezala hartzen nituen: ez nuen ikusten konpromisoa ulertzeko nire modua zein hurbil zegoen misioetatik, zein senide bikiak ziren alienazioa eta bekatua, nola langileen eta kapitalisten arteko klase borrokaren eskema kontzeptuala eta ebanjelioetako pobreen eta aberatsena nahiko berdintsua zen... Eta, oroz gain, ez nintzen konturatzen orduko politikagintza klandestinoak jariatutako diskurtsoak, nik benetan politikotzat neukan bakarrak?
‎Behar izanez gero, gezurretan. Ez nuen ikusten beste biderik.
‎Iraultza ala hil, murmurikatzen nuen nik. Ez nuen ikusten zein urruti zeuden iraultzaren ereduak, horixe tamala, baina hurbil hurbil neuzkan eredu haien kausaz beren bizia arriskatzen hasita zeuden gazte emankor askoak. Garai berriak zetozen, eta haien trosta entzuten nuen nik, haien gainean lauhazkatzeko premia.
‎Etxean entzuten nuenean ez izateko tontoa, ez nuen ikusi nahi zure hitz haien atzean mezu ezkutu bat zegoela, seguru asko zeuk ere ezagutzen ez zenuena, ez behintzat bere osoan: ez ezak gure hanka sartzerik egin, ez hadi gu bezain tontoa izan.
‎Kale nagusira joan eta laster aurkitu nuen bat. Barrura sartu eta ez nuen ikusi inor ezaguna. Andrazko batzuk zeuden, eta haietako batek beragana joateko keinua egin zidan.
‎bizimoduak berak erakutsiko zidala nola jokatu. Goitik behera aldaturik zegoen ene bizimodua eta, egoera berrian, ez nuen ikusten Teresarentzat lekurik. Hura atzean utzi beharra neukan, burutik kendu eta betiko ahaztu, eta bizimodu berrira egokitzen asmatu.
‎Ospitaleko bisitak ordu bat eta erdietatik ordu bi eta erdietara ziren, eta ostegunean joan nintzenean siestan zegoelako ezin izan nuen ikusi. Zuzendariak esan zidan ebakuntza larunbatean goizeko hamaiketan izango zela.
2012
‎Momentutxo bat baizik ezin izan nuen ikusi Colette. Emakumeek inguraturik zeukaten eta ez zuten bakean uzten.
2018
‎" Joan behar duzu, Lorea. Sekula ez nuen ikusi hain komun dotorea... Ze suertea daukan Katrinek...
‎Ezkaratzeraino eraman, eta marrazkia seinalatu zidan. Burezurra besterik ez nuen ikusten han.
‎–Begira ezazu ondo, eta hatz batez burezurreko matrail alboen isla marraztu zuen. Han zeuden bi zaldiak; arrotzaren hatzak haien isla marraztu ahala, galdu ere egin nuen burezurraren irudia, ezin nuen ikusi han bi zaldien konposaketa besterik?. Bi zaldiak baizik ez dituzu orain ikusten.
‎Leotzak suntsitu eta izurritea bere hartan itota ere, erresumako albisteen zain bizi nuen luzaz, beste bazterren batean ere sortzen ote zen begirantza larrian. Ez nuen ikusten irtenbiderik: leotzetako matxino guztiak suntsitu ala zer gertatuko gelditu, bi aukerak nituen kaltegarri.
‎Nire benetako asmoen susmoz, esaldiaren eztanda ozendu nahi izan ote zuen, eta nik nondik jotzen nuen ikusi. Ez, inolatan ere!
‎Madarikatua ni! Neure lepoa baizik ez nuen ikusi, oso berandu arte, arriskuan, Jonanerena ere ez bailegon nirearen pare, zoru gainera bilin bolonka erortzeko arrisku berean. Neure burua gorrotatuko dut bizi naizen egunetan, itsu itsuan Jonane tamaina hartako arriskura behartu nuelako.
‎Bentaren albo batetik zakur beltz bat agertu, eta gureganantz etorri zen astiro. Bentara iritsitakoan ez nuen ikusi, ez haren zaunkarik sentitu. Otso baten traza guztiak zeuzkan, eta izua sortzen zuen.
2019
‎Lalek pentsatu du hamaika aldiz ibili dela bide horretan, hamaika aldiz ikusi dituela presoak lan horixe egiten. " Ez, erdizka besterik ez nuen ikusi. Ezin nuen ikusi gizon haiek egiten ari zirena".
‎" Ez, erdizka besterik ez nuen ikusi. Ezin nuen ikusi gizon haiek egiten ari zirena". Azkar ohartu da SSek tiroka erasotzen diotela harritzarrarekin heltzen den azkenari.
2020
‎Hurrengo eguneko ekitaldira joan zedila eskatu nion eta han azaldu zen. Aretoa beteta zegoen, baina nik bera baino ez nuen ikusten. Bere gertutasunak, bere apaltasunak oraindik handiago egiten dute gizon hura.
2021
‎Beste zenbait gela ere baziren han; aterik ez zuten. Haien aurretik igarotzean, bertan utzitako nekazaritza lanabes zaharrak besterik ez nuen ikusi: iraulitako golde erromatar herdoildu bat, artatxikizko erratzak, eta haize makinen eta sortagailuen zati hautsiak.
‎Heldu nintzenean, Alba ibai txikiaren ubidearen ondoan zegoen, makal batzuetatik hurre. Ezponda ilun zegoen eta ezin izan nuen ikusi zer aurpegi zekarren.
‎" Ados", pentsatu nuen. Albaren hitzetan ez nuen ikusi senarrarekikoak egiteko intentzio handirik.
‎Irakurriko duzu inskripzioa? . Gure buruen gainean seinalatu zidan eta aldamiotik pixka bat aldendu behar izan nuen ikusi ahal izateko.
‎Ez dut baztertzen. Are gehiago, uste nuen ikusi gintuela. Arrebaren bidez ni non bizi naizen jakin zezakeen.
‎–Tindatu egiten zen. Mario beltzaranez tindatzen zen, eta ni polizia naiz, berarekin bizi nintzen eta ez nuen ikusi. Psikopatek sentimendurik ez dutela esan duzu, baina itxura egin dezakete.
‎Inoiz ez nuen ikusi runner ekipamendua edo komisariorde uniformea ez zen besterik jantzita: malla laburrak eta kamiseta, edo traje estu jakaduna.
‎–jakin nahi izan nuen. Trafiko inspektorea zen Pancorbo, ez nuen ikusten zer lotura zuen kasuarekin.
‎Ez nuen haren ikuspuntutik ikusi. Ordu arte, hormatzarra besterik ez nuen ikusi nik.
‎Atzo zeu zinen tabernako argien piztu itzalian nire begiraden jomuga, eta orduan ere hazi nintzen, handitu nintzen, berotu nintzen. Gure begiradak gurutzatzen ziren bakoitzeko zure blusa azpian zenuen barruko arropa zuria besterik ez nuen ikusten. Nire aurrean banaka lotu zenituen botoiak, banaka askatu nizkizun nire buruan.
‎Ordu arte ohituta nengoen autobusetan telebistak eta ohatilak ikusten, baina egundo ez nuen ikusi hainbat autobusek, erdialdeko eskaileren ondoko bazter batean, gidariarentzat nahitara prestatutako gelaxka moduko bat zeukatela. Eta proposamenak gelaxka harekin zerikusia zuen.
2022
‎Amataturik eta nahasirik iristen zitzaizkidan haien garrasiak, eta, bekokia kristal hotzaren kontra jarririk, neska bizi zen etxe ilunari begira egon nintzen. Agian egongo nintzen ordubete han zutik; ez nuen ikusten irudimenak igortzen zidan irudi arretu hura besterik, eta haren lepo makurtu, hesola gaineko esku, eta azpiko gonaren barren lanpara argiak sotilki argituak.
‎" Bai pena handia ematen duela Norak, horrela ikusita, beraren adineko guztiak bezala dantzan aritu lukeenean!". Ez nuen ikusi amaren aurpegia, erabaki nuelako ez jiratzea, eta aurrera jarraitu nuen Marcorengana. " Zer duk dantzarik ez egiteko?", galdetu nion.
‎" Hemendik bahoa, nik lagunduko dinat, Lea, nik aterako haut ergel herri honetatik zoriontsu izan hadin". Eta berehala agertu ziren nik beti Herri Handian ikusi izan nituen bi tipo eta berekin eraman zuten, eta hain edanda zihoanez, haien esanera makurtu zen, eta nik ez nuen ikusi nora zeramaten, jauna, Javierri sustotik oneratzen lagundu ziotenengana itzuli bainintzen.
‎Neska hau, neska hau, neska hau, esan nuen neure artean, eta nire denbora pasako koadernoa hartu eta aitak amari urteak direla oparitu zion irratia jarri eta han geratu nintzen. Ez nuen ikusi Catalina atzera bere etxera korrika itzultzen, Antonek ikusi zuela dioen bezala.
‎Hala ere, arrastaka joaten zen suaren epelera, baina egunetik egunera gero eta gehiago hurbiltzen zitzaion suari, eta apartatu egiten nuen beldur nintzelako erre egingo zela, mina sentituko zuela. Eta egun batean, ikaratuta, zeren, gainera, nire txakurrak jateari eta edateari utzi zion, nire lagun batengana eraman nuen ikus zezan, albaitaria da-eta bera, eta esan zidan txakurrak sufritu egiten zuela, hilda zegoen gorputz batean bizi zelako sufritzen zuela, eta hori izugarria zen, hori kartoizko kaxa estu batean entzerratuta egotea bezala zen, bi zulo mundua ikusteko eta munduan parte hartu ezinda, eta ulertu nuen ezen egia bazen animalia hura maite nuela, egia bazen zaintzeko hartu nuela, egin nezakeen gauza ba...
‎Iraganaldi hura, ni ez nin  tzen han egon. Ez nuen ikusi. Ni hementxe nago.
‎Horrela, boteprontoan, batere baselinarik gabe. Bestearen aurpegia ez nuen ikusi, ez nuen ikusi nahi izan, baina irudikatzera iritsi nintzen, galderari zer erantzun zion entzunda: " Zeri?".
‎Horrela, boteprontoan, batere baselinarik gabe. Bestearen aurpegia ez nuen ikusi, ez nuen ikusi nahi izan, baina irudikatzera iritsi nintzen, galderari zer erantzun zion entzunda: " Zeri?".
2023
‎Aurpegia leihoaren kontra jarri nuen barrualdean zer zegoen hobeki antzemateko, baina dena arrotz zitzaion nire begi itsuari. Ilunantzean itzalguneak beste ezer ez nuen ikusten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia