2003
|
|
Oharrik utzi izan ez banio gutxienez, ertzainak gela miatzera joan eta liburua aurkitu zutela esan niezaiokeen, baina momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen. Kartazalean sarturik zegoen orrialde sorta eskuetan hartu eta aliritzira ipuin bat gainetik irakurtzen hasi orduko ikusi
|
nuen
idazlearenak zirela. Gorputzaren zatirik erotikoenak jantzien irekidurek doi doi bistaratzen dituztenak omen dira.
|
|
Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen, beharbada Monika bere itzal, aitorle edo oinordeko izan zitekeela soilik, sortzaile gehienek behar dutela adin batetik aurrera ispilu gisa erabiliko duten izakiren bat, beren gogora modelatu, debozioz zaindu eta mirespenez gurtuko duten norbait. Susmo batek gure baitan indar hartzen duenean ematen duen argiarekin irudikatu
|
nuen
idazlea zahartzaroan maitasun berri batek eman dezakeen –emango duen– bozkarioa eta tortura aldi berean gozatzen, bizitzaren azken txingarrak piztu dizkion ekaitzaren erdian orekari doi doi eutsiz, neskaren edozein keinu edo imintzio ederretsiz, haren gaztetasunaz liluraturik (haurrek hunkitu egiten gaituzte, gaztetasunak liluratu), begira orduak egiten, men egitera bai baina ukitzera a... Etxeko bakardadean ere irudikatu nuen, Monikaren nobela behin eta berriz irakurtzen gozamen likits eta gaixo antzeko batekin, bere aztarnak, aspaldi ereindako metaforaren baten zantzuak, maiz erabili izan duen esaldiren baten izpiak, neskari gau jakin batean kontatutako pasadizo baten errainuak lerro artean atzematean harro, ezpainetatik lerderik ez baina irribarre inozoa zeriola.
|
|
Monikarengan, aldiz, harridura izan zitekeen harreman horretako sentimendu nagusia, harridura eta ikara punta bat, eta laineza ere bai seguru asko, denok hainbeste miresten genuen idazleak sekretuaren jabe egin zuelako eta maiteminduek berritan erakusten duten eroapen itsuarekin jarraitzen ziolako. Ez nuen jakingo une horretan elkar non ezagutuko zuten esaten, baina jeloskortasun erretrospektiboak ematen duen argitasunarekin ikusi
|
nuen
idazlea, ni neu inoiz ibili nintzen bezalaxe, Monikaren etxe atariko espaloiak iragaitzez bezala baina goiko leihoetako argiei erreparatuz behin eta berriro euripean zeharkatzen, edo ilunabarrak ekarri ohi digun desolazioaren kontra telefonoa eskuan zuela irudikatu nuen, deitu ez deitu zalantzan, maiteminak, sukarrak bezalaxe, gora egiten baitu nekearekin ordu jakin batzuetan. Horrek ez zuela esan nahi, ordea, Monika idazlearekin maiteminduta zegoenik erabaki nuen, hurkoaren sentimenduak epaitzeko presak eman ohi digun segurtasunarekin.
|
2010
|
|
Jakin ere, banekien ateotzat eta anarkistatzat zutela, baina gizon hura beti igaro izan zen nire ondotik itzal baten antzera, neure arreta piztu gabe. Une hartan, ordea, beste era batean sentitu
|
nuen
idazlea, itzala nire burmuinetan errotu eta bat batean gorputza hartu balu bezala. Artikulua ez dut esku artean, letrarekin batera protagonistaren argazki bat erakusten zuen?, baina laidoz josia zegoen:
|
|
Tarteka udal liburutegira joateko ohitura nuen, eta hurrengo aldian irakurriko nuen. Astebete gabe, berriz, hiriko kalean ikusi
|
nuen
idazlea, ikastetxetik etxera nindoala, bakarrik: hura ezustea!
|
|
Jakin ere, banekien ateotzat eta anarkistatzat zutela, baina gizon hura beti igaro izan zen nire ondotik itzal baten antzera, neure arreta piztu gabe. Une hartan, ordea, beste era batean sentitu
|
nuen
idazlea, itzala nire burmuinetan errotu eta bat batean gorputza hartu balu bezala. Artikulua ez dut esku artean —letrarekin batera protagonistaren argazki bat erakusten zuen—, baina laidoz josia zegoen:
|
|
Tarteka udal liburutegira joateko ohitura nuen, eta hurrengo aldian irakurriko nuen. Astebete gabe, berriz, hiriko kalean ikusi
|
nuen
idazlea, ikastetxetik etxera nindoala, bakarrik: hura ezustea!
|
2011
|
|
Gaztea zen eta gaztea zelako maite nuen neurri handi batean, baina ondokoengan ere ezkutuan genituen ahalmenak azaleratzen saiatzen zen, eta horrek molestatu egiten ninduen. Ez zuela ulertzen esan zidan bi mila kilometroko bidaia egin izana, gero, bisitatu behar
|
nuen
idazlearen etxearen aurrean ordubetez zalantzan egoteko. Hogeita sei urte bakarrik zituen, nire adinaren erdia gutxi gorabehera, baina nire ama balitz bezala hitz egiten zidan batzuetan.
|
|
Haserretu egin zen pare bat urte geroago, fundazioko adituek Frisch en paperen artean nire eleberria aurkitu eta haren lan gisa aurkeztu zutenean, nik hain erraz amore eman nuelako. Bere ustetan, abagune ezin hobea
|
nuen
idazle on bat nintzela erakusteko, maisu handi baten lanarekin parekatu baitzuten nirea. Gogoan dut aitatasun hitza erabili zuela eta eleberria umezurtz utzi izana aurpegiratu zidala, emakumeek izugarri garatua dute nonbait gure baitatik jaiotzen diren izaki guztien gaineko ardura.
|
|
...n ondo zetozkigun, irakurketak amaitu edo ekartzea ahazten zitzaigunetan, edo gonbidatuek pasea zitzaten, etxetik lakura edo hondartzara eta buelta, domingero arruntak baino sofistikatuago azaltzeko; ez nituen alabentzat ere gorde, liburu haiek bota egin behar nituen penaz bazen ere, edo hargatik beragatik, lehenago edo beranduago baten bat irakurtzen jartzeko tentazioa izango bainuen ziur, eta ez
|
nuen
idazle haietarik bat ere nire senar defuntuaren oroitzapen hutsak sortzen didan asperdura sentsazioarekin lotu nahi, betiko gal nintzakeen. Norbere burua Kafkaren liburuak zakarrontzira botatzen ikusteak beldurtu eta guzti egiten du bat hala ere, ez pentsa; letren jainkoren bat azaldu eta lepoa moztuko zidala sentitzen nuen, edo Austral edizio zaharren maitale fetixistaren bat?, ibilbide turistikodun liburuak, mapak, kafe joko bat senarraren amak oparitua (hori adibidez alabentzat garrantzitsua izango zela pentsatu zuen), etxeko zapatilak, José Bonorekin atera zuen argazkia Alcalá de Júcarren Kixoteren ibilbidea egiten ari zela (bere zinegotzi bulegoan jarririk izan zuena urtetan zehar),, ez, nik ez nion lagundu, erretiroa bizitzeko beste modu erosoago batzuek gehiago betetzen naute?, arrosario bat, estilografika eta bere oporretako egunerokoa, irakurtzeko tentaziorik izan ez duena;, joan ziren gauza gehiago azaltzen, eta oraindik topatuko ditudanak; izozkailua adibidez, erraldoia, kentzen kosta egiten dena.
|
2013
|
|
Sekula ez nuen hain idazle ikusi. Egia esan, sekula ez
|
nuen
idazle ezagutu. –Zer ari zara idazten??
|
2015
|
|
Eta, hura nekea! Orain hobetoxeago ulertzen
|
nuen
idazle izatearen gogortasuna. Eta, askotan, mespretxua edota indiferentzia besterik ez jasotzeko!
|
2018
|
|
Idazle frantziar baten liburua aipatu zuen, non korapiloa egiteko hogeita lau modu deskribatzen omen dituen. Gerora ikasi
|
nuen
idazle hori Balzac zela eta liburua L, art de se mettre la cravatte. Gustatu egiten zitzaidan, bera ispiluaren aurrean zela, ni atzean jarri eta korapiloa lotzeko egiten zuen zeremonia jarraitzea.
|
2023
|
|
Artikuluaren azpian nire izena jarri zuten eta behean idazlea jartzen zuen. Nik ez
|
nuen
idazle bezala ikusten neure burua baina hala ere, aitak galdetu zidanean ea orain idazlea nintzen, nik, ‘Bai’ erantzun nion, xalo baina, era berean, garai hartan gurasoen aurrean nor nintzela azaltzeko behar horrek bultzatuta. Uste dut horrek markatu zuela bakoitza bere lekuan jartzea".
|