Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2017
‎Ez zen haragizkoa, kea bezain gardena baizik! Ez dakit zenbat denbora eman nuen hari begira, baina halako batean jaiki eta gelatik atera zen. Ireki gabe, atea zeharkatu zuen!
‎Jakin nuen Nizan bizi zela zahar aroan bere emazte laguntzailearekin. Aldi batez ikusi nuen haren etxean, arratsalde batez, Sevres hirian, txostenak eramatera joan nintzelarik. Bakarrik bizi zen Art Déco etxe eder batean eta arratsaldetan iduzkiak portzelanazko pertsonai bildumak jotzen zituen.
‎Scudder hilaren aurpegia ikusteak haren planaren jarraitzaile amorratu bihurtu ninduen, nolabait. Scudder zendua zen, baina nigan fidatu zen, eta sentitzen nuen haren lanarekin jarraitu beharra neukala.
2018
‎" Haurtzaroko aldi labur batean hizkuntza erabat arrunta izan zitzaidan euskara. Ez nuen hari buruzko iritzi edo, gerora maiz bezala, kezkarik. Aitari eta amari atta eta ama deitzen nien, euriari ebi edo eguzkiari eguzki deitzen nien bezala, eta horretan erabakitzen zen dena, pertsonak eta gauzak izendatzeko modu" betikoaren" erabileran.
‎Kozkor hori ez zitzaion inoiz joan, eta nahikoa handia zuen, urrutitik ikusten zitzaion-eta. Behin baino gehiagotan poztu nintzen neure eskuez egindako lan hura ikusiz; eta leku seguruan nengoenean, barre egiten nuen hari begira.
‎Hasieratik bertatik hartu zidan gorrotoa. Eta berehalaxe ikasi nuen haren broma madarikatuen beldur izaten. Azaldu bezain laster amaren kontra estutzen nintzen eta hari heltzen nion.
‎Eta beraiek ezin zidaten esan. Baina berehalaxe jakingo nuen, eta ulertuko nuen hura beldurgarriagoa zela Lehoia baino, Ezpata Hagin tigrea baino, sugeak berak baino, horiek baino gauza beldurgarriagorik ezer ezin izan zitekeela bazirudien ere.
‎Zorionez! Maite ukan nuen haren honat beha egon izana, haren ikusi nahikeria ahalkegabea. Baiki, izan ere, zirraragarriago da biluzgorritarzuna edo larrutan ari izaitea gostuko norbait beha baldin bada.
2019
‎Haren kantuzko doinu aldaeradun ahots sorra entzuten nuen, eta hantxe geratu nintzen, han egiteko beste ezer ez banuen ere, zergatik jakin gabe, hunkiturik, hunkidura bitxi batez, ez dakit zer askabideren zain. Ispiluan ikusten nuen haren aurpegia; zurbila eta nekatua iruditzen zitzaidan. Begiak jaso zituen, nireak topatu zituzten, bi segundoz elkarri begiratu genion, eta kolpetik orpoen gainean biratu eta aurpegia eman zidan.
‎Keinu bat zirrimarratu zuen eskuaz; ez nuen ulertu zer esan nahi zuen. Haren begiak nire ilobarengan pausatu ziren; ilobak zurrun eta tente jarraitzen zuen; eta lasai lasai ikusi ahal izan nuen haren soslai indartsua, sudur irten, mehea. Ezpain erdi itxien artean, urrezko hortz baten distira ikusten nion.
2020
‎Kontu horiek guztiak ez nituen lotu, hala ere, Arbasko gertaera esoterikoarekin, eta jarraitu nuen haren berri inori eman gabe. Gertaera hura kutxa bakartu batean itxita zegoen nire oroitzapenen biltegian, ia ia amets bat izan balitz bezala, berezia eta indar handikoa, baina amets bat besterik ez.
‎Baziren pare bat urte Argi Bartzelonara ikastera joan zenetik, eta hasieratik nabaritu nuen haren hutsunea. Ohituta nengoen oso gaztetxoak ginenetik elkarrekin egoten, bion sekretutxoak partekatzen eta adiskidetasunaren berotasuna zer den berari esker sentitzen.
‎Argi kezkatuta iritsi zen, nahiz eta nik esan nion ez zuela arduratuta egoteko arrazoirik. Bekokiaren zimurretan eta begien gehiegizko zabaltasunean antzeman nuen haren ezinegona. Nire ondora heldu zenean, besotik heldu nion, eta, azalpen ganorazkorik eman gabe, erakusketa aretora sartu ginen, eta nire argazkiaren aurrean" Jone/ Bilbo, 2009" jarri nuen beste ezer esan gabe.
‎Hatxeren musika irratian lehenengo aldian entzun nuenean, ez nintzen esatariaren azalpenaz jabetu, eta, hortaz, ez nuen jakin musikaria zein zen edo nongotarra zen; ez nuen haren berri jaso. Baina musika zati hori buruan geratu zitzaidan belarri zizare moduan, ingelesez esaten den bezala:
‎Horrela, elkarrekin afaltzera joateko berriz proposatu zidanean (berriro ere egin zuelako) baietz esan nion, baldin erdi bana ordaintzen bagenuen eta jatetxea nik aukeratzen banuen. Ordurako pertsona interesgarria izan zitekeela frogatu zidan, hortaz, zergatik ez nuen hari buruz gehiago jakin nahiko. Pizzeria bat aukeratu nuen, benetako pizzeria bat, italiar jabe eta sukaldariduna, kalitate bikainekoa eta aurrekontu xumeentzat egokia.
2021
‎Asko hitz egiten zuen emakume hark. Ahaztuta nuen haren izena... Loreak gustuko zituela?
‎Agertuko zen hura ere, berez agertzekoa bazen. Bestela azken orduan joko nuen haren bila.
‎Baina zer da hau? Ez nuen hura konprenitzen. Gero, ttikitzen, ttikitzen, ttikitzen hasi zen, ni baino askoz ttikiago gelditu zen arte, eta gero danba!!!
2022
‎Erlojuari begiratu zion. Orduan sentitu nuen hura izango zela gure azken kontsulta.
‎Zergatik, okerra? Nik berehala ulertu nuen hura Attirentzat magia zela. Attirentzat magia zer zen jakin gabe ere, zehazki.
‎Goñi, nik utzi nion jendea gaizki tratatzen eta jaurerria pobretzen. Ezin izan nuen haren kontra egin.
‎Zenbait ikaskidek bat eginda pisua alokatu genuen. Jabea militarra omen zen, nik neuk ez nuen hura inoiz ikusi.
2023
‎Eguzki betaurrekoak erantsi zituen asko aldatu ez bazen, ohore bat bezala hartu behar nuen hura, ez baitzuen edonoren aurrean horrelakorik egiten, burua alde batera eta bestera astindu zuen mataza aurpegitik kentzeko ile bakarra ere ez zeukan aurpegian, ile apaindegitik irten berria zirudien, keinu hura tik bat bihurtu zitzaion jada eta Ifigenia edo antzeko pertsonaia tragiko bat gaizki antzezten ari balitz bezala hitz egin zidan.
‎Zoratuta al gaude! Nire lagunarekin, lagun bakarrarekin, lehenago behar bezain zintzoa ez izanagatik, orain ezin nuen harekin zintzoa izan eta beste edozeinek esango zizkion hitz hutsal berberekin kontsolatzen saiatu behar nuen. Inmak merezi zuen lagunaren paperean kale egiten ari nintzen.
‎Berehala egin zuen ospa hemendik, familia honen besarkada itogarri, hilgarritik. Zeinen ondo ulertu nuen haren erabakia une hartan! Nik ere berdin egingo nuen.
‎Alabaina, hain zen handia nion amodioa, ezen ezin bainintzen harekin mesfida izan, harik eta esperientziak begiak zabaldu zizkidan arte, eta orduan ikusi nuen heriotzak baino beldur handiagoa ematen zidana. Horren kariaz, nion amodioa sumindura eta etsimendu bilakatu zen, halako maneran ezen hain hurbiletik zelatatzen bainuen, eta, egun batean, kanporat nindoalako itxura eginez, bera orain egon ohi den ganberan gorde bainintzen, eta, ni partitu eta gutira, bera erretiratu egin zen eta zaldun gazte hura jinarazi zuen, eta han ikusi nuen hura ganberan sartzen eta emaztearekin eni baizik ez dagokidan ausarkeriaz zebilela. Baina, ikusi nuelarik damaren ondoan oheratzera zihoala, jalgi nintzen eta beso artean harrapatu nuen, eta ero egin nuen.
‎Zaude lasai ironikoa harilkatu nuenean, Usurbileko elizaren horman gizon zohar baten silueta agertu zen: Joxean Artzeren soslaia sumatu eta entzun nuen haren ahots sakona, metalikoa, zai bazaude, zaude lasai ahoskatzen zuen, askatuko zaituela eransten eta kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean hitz kordelarekin bukatzen. Jauzikaratu nintzen.
‎Lasaitasuna mantendu nahian kontatu zidan kontatu zidan gutxi hori, baina eskuek dar dar egiten zioten. Miresmena sentitu nuen hari begira, eta ez nuen ulertzen zergatia, bere ahotsaren lasaitasun hargatik agian, arriskuaren gainetik niri egia kontatzeagatik, libre bizirauteagatik, aurretik saihestu izan nuen mundu hori aurrean izan eta ez ikustea lortzeagatik, inoiz ezin izan dut hori jakin. Ez nuen ezagutzen, eta ez nuen gehiago ezagutuko.
‎Ez nuen ulertzen ordea zergatik ez nintzen gai izan Joakin berri hori maitatzeko. Agian ez zen hori izan, agian ez genuen denbora nahikoa hartu berriro ere elkar ezagutzeko, agian hainbeste maitatu izan nuen hura beregan ez topatzeak ematen zidan amorruak eta minak ez zidaten utzi aurrean neukan pertsona berri hori ikusten. Postrea jaten ari ginen bitartean orain bai maitatu nezakeela iruditu zait segundo batez.
‎¿ Qué?, neronek harrituta. Ez nuen haren hitzik espero, are gutxiago ulertu. " Ha muerto Firulete", berretsi du, biderkagaien trukeak perpausaren ulermenari dagokion emaitza aldatuko bailuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia