Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2015
‎Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
‎Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz. Ez da ulertu behar hau diodanik, pentsamenduaren bidez, zeruko edo Jainkoaren goiko gauzak eta han dauden handitasunak eta haien jakinduria hausnartzera igotzeaz; izan ere, nik sekula ere egin ez arren (ez nuen horretarako trebetasunik, esan dudanez, eta hain kaskar nengoen, non lurreko gauzetaz pentsatzeko ere ez baitzidan Jainkoak egia hau ulertzeko mesederik egiten, eta ez zen ez ausardia txikia, arrazoi gehiagoz zerukoez pentsatzeko), beste pertsona batzuek probetxu aterako dute, batez ere letradunek, jarduera honetarako altxor handia baita, nire ustez, apaltasunarekin bada.
‎12 Eta nire aitak sinetsi zidan hau zela nik otoitza ez edukitzeko nuen arrazoia; berak ez zuen gezurrik esaten eta, nik berarekin hitz egin nuenean ere, ez niola esango uste zuen. Esan nion, hobeki sinets zezan (nik ikusten nuen horretarako ez zegoela aitzakiarik baina), nahikoegiten nuela korukoa betetzeaz; nahiz eta hori ere izan ez nahikoa motibo, gorputzeko indarrik behar ez duen eta maitatzea eta ohitura soilik behar dituen gauza bat bertan behera uzteko; Jaunak beti ematen duela horretarako aukera, guk nahi izanez gero.
‎1 Ahaztu egin zait esatea mojagai nintzen urtean ezinegon handiak izan nituela berez garrantzi handirik ez zuten gauzekin; baina askotan errugabea nintzanean erruduntzat jotzen ninduten. Nik nahigabez eta nahiko gaizki eramaten nuen hori, moja izatearen pozaz guztia eraman arren. Bakardadearen bila eta neure bekatuengatik batzuetan negarrez ikusten nindutenez gero, nahigabez nengoela uste zuten, eta hala zioten.
‎2 Nigan zerbait ona zegoelakoan eraman nahi ninduela konturatzeak, pixka bat nahasi egin ninduen eta pena handia eman zidan; izan ere, nik neure burua hain kaskar ikusirik, ezin nuen hori jasan. Jainkoari bihotz bihotzez gomendatuz, liluramendu handian igaro nuen matutietako tarte osoa, edo gehiena.
‎Valladolidera iritsi nintzenean, gaixotasun larri batek jo ninduen, ingurukoek hilko nintzela pentsatzeraino. Erabat gogorik gabe geratu nintzen eta ez nuen uste ezertarako gai izango nintzenik; beraz, Valladolideko gure monasterioko prioreak, fundazio hau egitea bihotzez nahi zuenak, ekin eta ekin egiten bazidan ere, ezin nintzen jarri horretara, ezta ez nuen horretarako arrazoirik ere aurkitzen; izan ere, monasterioak pobretasunezkoa izan behar zuen, eta ezin izango zela mantendu esaten zidaten, tokia oso pobrea zelako.
‎1 Ez ziren igaro bi hilabete Salamancako etxean Domu Santu egunean jabetza hartu genuela, Albako dukearen kontulariak eta beronen emazteak burua berotu zidatenean, hiribildu hartan fundazio bat eta monasterioa egin nitzan. Nik ez nuen horretarako gogo handirik, leku txikia zelako eta errenta izan zuelako; nire joera, berriz, batek ere errentarik ez izatea zen. Nire aitor entzule zen eta fundazioen hasieran aipatu dudan aita frai Domingo BaƱez maisuak, Salamancan izatea gertatu baitzitzaion, haserre egin eta esan zidan, Kontzilioak errenta izateko baimena ematen zuenez gero, horregatik ez litzatekeela ongi monasterioa egin gabe uztea; ni ez nintzela konturatzen ez zuela zer ikusirik errenta izateak moja pobreak eta oso perfektuak izatearekin.
‎Orduan, uste dut, itzul gintezela nahi zuela. Nik ezin nuen hori eraman, gogoratzen nintzenean bere izenean ahaleginak egiteko esan zidala Jaunak, eta hain ziur nengoen egingo zela, non ia ez baitzidan ezerk saminik ematen. Aita probintzialak ematen zidan soilik, eta bihotzez sentitzen nuen hura gurekin etorri izana, haren lagunek egingo ziguten probetxuaz ezjakinean banengo bezala, gero esango dudanez.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Berorren gorentasunaren gutuna eman zidatenean, idatzia nuen hori. Behin eta berriz muin egiten diot eskuetan, niri mesede egiteko duen arduragatik; ez da gauza berria.
‎Sinets beza berorren aitatasunak, pixka bat atzeratu balitz, besomotz geratuko nintzela. Egia esan, ez nuen horregatik nahigabe handirik, Jainkoak hori nahi balu. Hainbeste jende etorri zen harengana, nire nebaren etxean guztientzat tokirik ez izateraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia