Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Zergatik datorkidan orain oroimenera haretxekin izan nuen mintzaldia kapritxo bati zor zaio, eta ez nuke nahi azaldu. Besterik gabe emango dut, hortaz, aditzera ikasle harekin izan nuen harremana, hitz bat bera ere aldatu gabe:
2001
‎Bai. Hainbesteraino bilakatu zen Aitzolekin nuen harremana nire bizitzaren oinarri bakar, neurri handi batean idealizatua, gauero nire buruan aldatua eta berrasmatua izanik ere.
‎Aitzolekin nuen harremana tabernara mugatzen zen, dena dela. Zer, kalimotxo bat eta bi zurito, tori, eskerrik asko.
2002
‎Konturatzen nintzen urte osoan lanean eta bertsotan arituta arnasa hartzeko denborarik ez neukala. Koadrilarekin nuen harremana ere ez nuen eten nahi. Bizitza ez da bertsoa bakarrik.
2003
‎Gehiegi akaso. Behin irakurri nuen harremanak energiaren bueltan eraikitzen direla. Bikote batean batek bakarrik ematen badu eta bestea jasotzen ohituta badago... energia desorekan dago.
2004
‎Montserekin zoriontsu samar izan nintzen, hainbatetan, baita gizonik zoritxarrekoena ere, gureak porrot egin zuenean; beste emakume batzuekin ere momentu eztiak pasatu nituen, hori ere ez dut ukatuko, baina baita garratzak ere, hustasunez hustasun; Onintzarekin, berriz, ahalegindu nintzen, alferrik baina, ezintasun existentzial batek jokoz kanpo utzi ninduelako. Eta atzera begiratzen nuen harreman haiei buruzko azterketa egiteko, eta balantzea, oro har, negatiboa izan zela iruditzen zitzaidan, guztiz negatiboa egia esan, atsekabea nagusi atsegin txiki batzuen ondoan.
2005
‎Obsesioa nagusituaz zihoan neure baitan, buruan nuen gauza bakarra izatera pasa zen. Lagunekin nuen harremana galduaz joan nintzen, baita familia­ rekin nuen tratu eskasa... Kalorien etsai nagusiena nintzen, beraien aurka borrokatzea zen neure jar­ dun garrantzitsuena.
‎askatasun sexuala, iraultza sexuala; hartan ere aitzindari zebilen, nonbait, nire maistra. Hala ere, Adelaren jokabideak nahastu egiten ninduen; banekien beraren ideologiarekin bat zetorrela jokabide hura, bai, baina, nire maistrarekin izan nuen harremanak bestelako irudi bat eskaini zidan, askoz ere amakoiagoa eta espiritualagoa, arinkeriarik gabea.
2009
‎" Donapaleuko hamar kilometroko erradioan bizi izan naiz bizi guzia; inguru honetan pasa dut bizitza. Hogei urte nituen, laborari nintzen, baina langile edo estudiante munduarekin ez nuen harremanik. Nik ez nuen 1968ko maiatza delakoa bizi izan.
‎Baina gero eta bakartuago geunden, Ananda; nik jada ez nuen harremanik nire lagunekin, are gutxiago garai bateko mutil adiskideekin, jeloskor jartzen zinen-eta haiekin irteten banintzen; gurasoen etxetik agertu ere ez nintzen egiten, zugatik utzi nuen familia, ama minduta zegoen nirekin, nebak hezurrak hautsi nahi zizkizun, eta ez zuen egin halakorik, bazekielako inoiz ez niola barkatuko, eta zuk hura guztia ego hutsa zela zenion, ego hutsa; ez, Ananda, h... Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
2010
‎Ez zegoen ados beste presoekin nuen harreman motarekin. Bere ustez euskaldunok euskaldunokin baino ez genuen izan behar harremana.
‎Veroniquerekin izan nuen harremana bestelakoa izan zen hastapenetik. Bere izena zela-eta, ospitaleko ordu asperretan, Dimitriren arreba izan zitekeela pentsatzea maite nuen, aukera horrekin jolas egiten nuen denbora pasa.
‎Emakumea zelako ere bestelakoa zen harekiko nuen harremana. Kartzelaren oinarrian gizonen (arren) eta emakumeen (emeen) arteko bereizketa artifiziala dago, sexuaren arabera egiten du kartzela sistemak lehen banaketa.
‎Azaldu behar dut –ulergarria izan dadin– denboraldi luze batean deprimiturik egona nintzela, Soniarekin gertatutakoarengatik. Sonia nire lehen bikote esperientzia serioa izan zen eta modu dramatikoan bizi izan nuen harremanaren bukaera, benetan maiteminduta bainengoen. Horregatik ziurrenik, alegia minberegi ikusten nuelako neure burua, nire ahuleziaz gogaiturik nengoelako, nerabezaroko ohitura zahar bat berreskuratu eta modu lotsagabe samarrean seduzitzen saiatu nintzen Lucia.
‎Ez nuen maite. Ez nuen harremana mantentzeko ezelango asmorik. Guggenheimetik Bizkaiko Foru Aldundira igo zuen maila eta Bilboko aberaskume baten alabarekin ezkondu zen.
2011
‎Baina gainerakoek, oinarriangaudenok, arrastorik ez dakigu, haiek ere ez dakite existitzen garela eta guk ez dakiguhaiek hor daudela. Lehen esan bezala, azkenean, nik zer harreman dut irratiarekin. Duela 10 urte nuen harreman bera, Kale Nagusiko 85.ean sartu nintzenean eginnituen harremanak, bai Internetekoekin eta bai irratikoekin (EET2).
‎Zerua buru gainera jausi zaidala konturatu zara, ez dakizu ondo zergatik, baina ezin duzu onartu hau horrela bukatzerik eta nik alde egiten utzi diodan esperantza zuk atxiki duzu. Zure mugikorra pausatu didazu eskuetan, deitzeko esanez, Interneten topatu nuen harremanetarako zenbaki horretara, saiatzeko behintzat. Nik ez dut nahi, uste dut nahiko garbi dagoela zer den dagoena, zehatzago esanda, ez dagoena.
‎Koartada moral asko zeuzkan nire prestutasunak: frankismoa; garaien nahasia; goiz hartako egunkariek zekarten sarekadaren albistea; mundua itzulipurdikatu nahi zuen nire orduko kemena, guztiz hozten ari zitzaidan fede erlijiosoaren hainbeste osagarri zituena; zurekin nuen harremana, bi norabide guztiz kontrakoetan urruntzen doazen bi tren gero eta azkarragoen antzekoa...
‎Xalbadorrekin ez nuen harreman pertsonal handirik izan, baina niretzako oso pertsona hunkigarria zen eta nahiko misteriotsua ere bai. Eta joan zenean, oso umezurtz bezala sentitu nintzen eta galdera hori izan nuen:
‎Ikusten nituen nire auzoko kaleetan, hiri berean bizi izan baikinen urte batzuetan. Ikusi baino gehiago hainbat kontzertutan ere, baina nola ez kontsideratu haiekin nuen harremana zuzena edo pertsonala, euren musikak eta kantuak neure intimitatearen parte baitziren?
‎Berak ez zidan xehetasun gehiago eskatu, baina erantzun hartan pixka bat sakontzea egokitzen zitzaidala pentsatu nuen, ordurako Aitorrekin nuen harremanak zertxobait gehiago eskatzen baitzuen.
2012
‎Hasieran ez nengoen ziur erantzun nahi ote nion, baina ez nuen Sendorekin hasi nuen harreman hura hautsi nahi.
‎Agur esan maitagarriro eta besarkatu egin ninduen azkenean, ahal bezain ongi jasan nuena. Azken bidaia honetan ez nuen harremanik izan ez kapitainarekin ezta haren gizonekin ere, baizik eta gaixo plantak eginez neure ganbarotean geratu itxita. 1715eko abenduaren hamabostean bota genuen aingura Downsen goizeko bederatziak aldera, eta arratsaldeko hiruretan iritsi nintzen onik Redrif eko neure etxera.
‎Era berean, hark larunbata bere ikaskideekin igarotzeko asmoa bazuen, onean onartzen nuen nik ere. Askatasunaren ispilutzat nuen harreman hori. Isilpekoa eta gezur txikietan oinarritutakoa izan arren.
‎Garai hartan nik ere bikotea bainuen. Bizi genuena ez ohikoa eta zaila izan arren, zoriontsutzat nuen harremana. Ez nuen nire baitan bestelako maitasun abentura edo maitaleren beharrik sentitzen.
2013
‎Ez dut ikusi Segundo Mareyren kasua epaitu zenetik, eta uko egin zion niri elkarrizketa bat emateari epaiketak amaitu arte. Harekin izan nuen harreman pertsonal aspaldiko hark leiho bat zirudien GALen buruzagien mundura hurbiltzeko. Nik uste nuen inportanteagoa zela GAL ulertzea gaitzestea baino, eta, horregatik, beharrezkoa zen niretzat mundu horretara iristea.
‎Oraingoa hurbilagoa egiten zitzaidan, ezagunagoa. Ez nuen harreman berezirik izan, baina elkarren berri bagenuen. Gogoratzen naiz Ternoseko bere etxera egindako bisitan etxe inguruan libre zakur handi bat ikusi nuela, artzain aleman horietakoa, eta geroztik jabetu nintzen animaliak biziki maite zituela.
‎Ez nuen harremanik izan irlandar babo horrekin!
2014
‎Bai, garai latza izan zen, batez ere Zekorra rekin nuen harreman txarragatik. Hasieran egon nintzen ziegan Txikierdirekin [Juan Lorenzo Lasa] eta Harakina deitzen genuen Goizuetako beste batekin.
‎Batek bestearen arazoak ikusten ditu, eta besteak batenak; konpartitu egiten dituzte, batzuetan ez oso arrazoi altruistengatik, eta une jakin batean hirurek bat egiten dute, eta topaketa horrek eragin egiten die hirurei. Nik nobelaren bidez azaldu nahi nuen harremanek, egiazkoak badira, gauzak mugitzen dituztela, nahiz eta harreman horiek ez izan hoberenak, ederrenak edo sakonenak. Azkenean, harremanak daudenean aukerak daude».
‎1982an, erakundearekin akordio batera iritsi ostean, Mexikora erbesteratu nintzen. Han apenas izan nuen harremanik euskal diasporarekin. Bai, nire erabakia izan zen.
‎Nire pisukide ohiak, Z eta nire arteko begirada konplizeez agudo jabeturik, ezin komenigarrikiago eta aski azeriki, itzuli bezain laster berriro egin du alde gu parez pare solasean utziz. Finean, K k aspaldidanik ezagutzen nau eta ongi gogoan du bere beste lagun iletsu batekin izan nuen harreman tirabiratsu baina pasioz betea.
‎Bazkariarena gertatu zenetik ez nintzen sekula etxean egoten igande eguerdietan. Gurasoekin nuen harremana ere hozten joan zen, ia desagertzeraino. Neska bat, herrietako jaiak, alkohola, haxixa, alkohola, beste neska bat, kokaina?
‎Neskatoak Sofia zuen izena. Bi hilabeteko istorio ederra bizi ondoren, neuk moztu nuen harremana. Amaiera hark ez zidan inolako gorrotorik eragin.
‎Aitorrekin ez ziren gauzak horrela izaten, bere begiberde eta guzti erreala zelako, baina berarekin, ezin nuelako ni neu izan batez ere; zailtasuna nuen bere aurrean naturaltasunez jarduteko, sentitzen nuena esateko, gaizkiiritziko ote zion beldur, umore aldakorra baitzuen eta edozein huskeria har zezakeengaizki (96). Aitorrekin nuen harremanaz jarduteak berriz, ez ninduen tentatzen. Nahinuen hitz egin baina ez atseginagatik baizik eta, batez ere, gure harremana bikotenormal batena ote zen jakiteko (62).
‎Artean ez nuen harremanik Luisekin; baina 1961 urteko irailean irratian ezagutzeko aukera izan nuen hurbiletik, Musica de nuestros das irratsaioa egitera etortzen zen-eta astero astero.
‎—Beharbada okertu egin nintzen Aranburu eta Carrascorekin. Beharbada gaizki egin nuen nirekin batera izena ematera joateko eskatu nienean —esan zuen arrapaladan— Egia esan, Madrilen ez nuen harreman handirik beraiekin. Hemen egin ginen lagun, Zumalakarregi jeneralaren esanetara jarri eta gero.
2015
‎bekara aurkeztu nintzen Euskal Herriko historia hurbila artearen bidez aztertzeko. Orduan ez nuen harreman handirik artistekin, eta orain, berriz, artistekin lana egiten bukatu dut. Zentzu horretan, oso gustura nago.
‎Ikasturtea hasteko egunean, gogoan dut patioan eman genuela denbora puska bat ateak ireki zain, eta bitarte horretan besteei begira egon nintzen: jendea taldetxoetan bilduta, hizketan, edo barrezka; ni txoko batetik begira, gehienak ez bainituen ezagutzen, eta ezagutzen nituenekin galdua nuen harremana. Patioaren erdian, betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz:
‎17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen, nire arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez?
‎Benetako pertsonekin nuen harremana zure adinarekin eten nuen.
2016
‎Plataformetako kideekin nuen harremanagatik, konturatu nintzen etxe kaleratzeek hedabideetan jada lekurik ez bazuten ere bere hartan jarraitzen zutela. Egoera horrek sortutako ezinegonak zerbait egitera bultzatu ninduen, eta horrela piztu zen dokumentalaren ideia.
‎Maitasunaren kondarrak hantxe ziren oraindik, baina berandu zen, eta ordurako banekien, aspalditik gainbehera zihoan txalupa hartan, bera ala ni, bakarra salbatuko zela, edo biok hondoratuko ginela eta itoko. Anderrekin nuen harremana amaituta zegoen, kitto. Buelta eman behar izan nien gelditzen zitzaizkidan harenganako sentipen goxoei.
‎Udaren hasieran, hil egin zen nire osaba bat, Cristovo, amaren anaia bat. Apenas nuen harremanik osabarekin, baina, hala eta guztiz ere, oinordeko bakar izendatu ninduen. Ez zen sekulako dirutza herentzian jaso nuena, baina egundo amestu ere egin ez nuen aberastasun iturri bat izan zen niretzat.
‎–Bada, egia esan, ez nuen harreman handirik Camilarekin, erantzun nuen, zurtuta. Ez nukeen inoiz pentsatuko Camilaren solasgai izango nintzenik.
‎Han izan ziren, besteak beste, Mario Gabiria, Santiago Vilanova, Jose Ramon Rekalde (Debako batzordearen izenean) eta Pedro Costa Ascoko apaiza (eskualde hartako mugimenduko buru izan zen). Orduan sendotu nuen harremana Debako batzordearekin.
‎publikoki euskaraz baizik ez nintzen mintzatzen, itzulpenik gabe, batzuek uste zutela frantsesik ez nekiela. Ez nuen harreman berdina gaztelerarekin, arazo etiko gutxiago neukala honekin elkarrizketak egiten zizkidatenean.
‎Esan nizun Haizearekin nuen harremana moztu nuela, baina berarekin irteten jarraitu nuen.
‎Uste nuen harremanaren hasiera berria izango zela, dena kontatuko zidala.
2017
‎J.E. izan zen Kakuxekin harremanari eutsi ziotenetako bat. . Esan dugu egon zela jendea inoiz berriro elkartu ez zena Kakuxekin, baina nik izan nuen harreman bat berarekin. Ez zen hurbiltasun handi bat, baina elkartu ginen, dozena bat aldiz hor nonbait.
‎Ezta Ram Manikkalingamekin ere, hau 2011n agertu zen, NEBeko presidente eran?. . Currin ezagutzen nuen, baina ez nuen harreman berezirik?. HNTko arduradun lanetan aritu zen Currin 2011tik aitzina.
‎Baina Parisen... nik arrunt uste nuen harremanak libreagoak zirela... Irudiz segurik, ez.
‎Hura izan zen nire unibertsitatea. Robert Rich musikariarekin ere izan nuen harremana.
2018
‎Hala, Muxika, guztiz euskalduna eta bertsozalea zen herri batetik, erdaldun hutsa eta bertsoa zer zen ere ez zekien Abornikano herrira aldatu nuen nire bizitza, Bizkaitik Arabara. Horrela, Bizkaian, plazan kantatzea “Gobernadoreak” debekatu bazidan, aldaketa honek bigarren hesi bat jarri zidan, hala nire euskararekiko zein bertsolaritzarekiko nuen harremana, zeharo murriztuz.
‎–Tira, berriz esango dut, gehitu dut?: ez nuen harreman handirik izan Churchill jaunarekin. Nolanahi ere, zuk ederki azpimarratu duzun bezala, arras gogobetegarria zait harekin egokitu izana.
‎1982an, erakundearekin akordio batera iritsi ostean, Mexikora erbesteratu nintzen. Han apenas izan nuen harremanik euskal diasporarekin. Bai, nire erabakia izan zen.
‎Ispilua hara eramaten banuen, koplak aterako zizkidaten; ni baino helduagoak ziren eta ez zuten begi onez ikusten nik, frantsesarekin? nuen harremana, dandya deitzen ez ziotenean, frantsesa, esaten baitzioten.
‎Polita izan da, batez ere 2017 hau, Intzak aitari kaso egin diolako. Beste biek ama izan zuten begi bistan, Intzak ni ere existitzen naizela erakutsi dit, eta besteekin izan ez nuen harremana bizitzen ari naiz berarekin. Beste biak ere aitarekin gogoratzen dira, handitzen ari baitira".
‎—Zu ez zinen konturatu Brunorekin nuen harremana ez zela ona?
2019
‎Behin izan nuen harreman egonkorra.
‎Aiurri handiko emakumea. Ia ez nuen harremanik izan, baina berarekin egon nintzen aldietan biziki hunkitu ninduen. Berebiziko nortasuna zeukan.
‎Eta orain amona Jacoba ez zegoenez, jakin nuen familiako nire adar holandarra, Rondaall Gludskerck sendia, desagertua zela mundu honetatik. Azken urteetan amonarekin mantendu nuen harremana epistolarra izan zen batik bat: gutunak, Gabonetako christmak, postalak, urtebetetzeko zoriontzeak...
‎Gauean ohera joan eta ezin loak hartu, behin eta berriz ekiten nion afarian esandako guztia hausnartu eta errepasatzeari, eta biziki deprimituta amaitzen nuen.Jende guztia ikusten nuen bere posturan endrokatua, sinesmen politiko tinko eta aldagaitzetan iltzatua, zalantzan jartzeko edota aldatzen hasteko inolako imintziorik egiteke, eta horrek guztiak lur jota uzten ninduen, ezertarako gogorik gabe. Bestalde, Jonekin nuen harremanak ez ninduen betetzen, ez zidan ilusiorik pizten, ezta jarraitzeko kemenik ematen ere. Oso mutil jatorra zen, ados, baina hori besterik ez.
‎Bitxi samarra egin zitzaidan neskaren gurasoen etxean ni Keparekin azaltzea, baina bazirudien inor ez zela harritu. Denek suposatzen zuten nik Keparekin nuen harremana soilik adiskidantzakoa zela, eta Kepak Murielekin zuen harremana amodio erakoa zela edo, gutxienez, sexu erakoa, eta bi harreman horiek, Murielekin eta nirekin zituenak, ez zirela tartean jartzen, ez zutela talka egiten. Dena dela, ni ez nengoen sexualki interesatuta Keparekin, ezta bera ere nirekin, horrez gain, gainera, ez zirudien Muriel oso neska jeloskorra zenik, ohiko frantsesa izaki.
‎Mutilaren apunteen gainetik eraikuntza oso bat asmatu nuen orriz orri, marra zuzen, makur, hautsi eta kiribilez, barru kinada batek agindu izan balit bezala kalkuluarekin baino irudimenarekin zerikusia duten ezagutzak sortzeko. Uste dut keinu hartan bazela letrekin gerora izango nuen harremanaren ernamuina.
2020
‎Horregatik kostatu zait hainbeste erabaki hau hartzea. Bai ikasketak, bai taldean nuen rola [taldeko goleatzaile nagusia izan da], bai entrenatzailearekin nuen harremana, bai taldean zegoen giro ona... Dena ondo zihoan.
‎Bizikleta gaineko kirol errendimenduan ez ezik, hobekuntza handia igarri nuen, Arbasko hegaldiaz geroztik, grupetako, hau da, txirrindularitzako entrenamenduetako lagun taldeko, harremanetan ere. Ez nintzen inondik inora ere taldeko animatzaile nagusi bihurtu, bazen rol hori jokatzeko ni baino askoz iaioagorik, baina taldeko kide batzuekin asko sakondu nuen harremana.
‎Fignonekin nuen harremana asko estutu zen minbizi larria diagnostikatu ziotenean, linfoma zehazki. Gurekin bizikletan ibiltzeari utzi behar izan zion eta hasieran, erietxe onkologikoan zela, grupetako guztiok bisitatu genuen, baina etxera itzuli zenean asko murriztu zen gure arreta, eta hilabeteren buruan neu nintzen, txirrindularitzaren munduan zituen adiskideen artean, Fignon bisitatzen jarraitzen zuen bakarra.
‎Algara labur bat egin zuen Leirek. Irudipena nuen harreman sentimentalen merkatutik hain urrun ikusten ninduelako egiten niola grazia, muturreko kasu bat naizelako alegia, outsider bat, paria bat, eskale bat. –Baina ez naiz eskale bat, ez naiz inoiz eskean ibili, ez diot inoiz emakume bati ezer erregutu, ez naiz errukia ematen inoiz saiatu.
‎Ni kimikaria naiz, doktoretza egin nuen farmakoen analisian. Beraz, ez nuen harremanik artearen munduarekin.
‎Xalbadorrekin ez nuen harreman pertsonal handirik izan, baina niretzako oso pertsona hunkigarria zen eta nahiko misteriotsua ere bai. (...) Kanta honekin, badakit ez dela egokia, baina batzuetan neroni ere hunkitu egiten naiz, eta zergatik?
2021
‎Nire lehen murala Bostongo zaborrontzi batetik ateratako kontratxapatuzko bi zura puskatan egin nuen, nerabe nintzela. Txikia nintzenean dirua urria zen eta gurasoekin nuen harremana konplikatua. Matxinada ekintza gisa margotzen nuen.
‎Obsesio bilakatu zitzaidan galdera, baina nire gogoan haizatzen bazitzaidan ere, ez nintzen gauza susmo haiekin diruaren bideak marrazteko, ez bazen loteria tokatu zitzaigula, jakinik, jakina, loteriaren kontu hura erridikulua zela. Gerora, nire irudimen falta hura Gomezekin izan nuen harremanari egotzi diot, emakumeok gure borondatea, eta borondatearekin irudimena, erabakimena eta ausardia, gizonen eskuetan uzteko dugun joerari. Ez dut ukatzen borondatearen jabe egindakoa indarrean dagoen bitartean egoera ez denik erosoa, baina niri bezala hiltzen badizute, galdua zara, zure borondateak ia hutsetik hasi behar du eta erabakiak hartzen.
‎Ez nuen gehiago ikusi. Amarekin ere ez nuen harremanik, badakizu, gizonkoietatik naiz eta ez dit sekula barkatu. Kanpotik, sendi perfektuaren itxura eskaintzen dugu, baina afera xehekiago ikertzean, alderantziz dela ohartuko zinateke... zorri zaku bat gara, suge habia, koronabirusa zainart haziko lukeen saguzar multzoa...
‎Edozeinekin borrokatzeko gai zinen ni defendatzeko. Ez dakit oso ondo zergatik, baina ez nuen harreman onik nire adineko gainontzeko neskekin, baina zurekin bai, Maider.
2022
‎Ez nekien zergatik baina gogoz geratu nintzen Eva ezagutzeko. Ziur asko ordura arte ezer eta inorekin harreman librerik izan ez nuenez, berez erakartzen edo interesatzen zitzaidan jendearekin izan nahi nuen harremana. Nire izaera eta bizitzaz jakiteko beste zentzu bat topatu nuen.
‎Umeekin egiten zuen lanak ez dauka hitzik. Nik ordura arte ez nuen harremanik izan umeekin, eta beste mundu bat ezagutu nuen hari esker. Haurrei txistua jotzen irakatsi nien, baina haiekin asko ikasi nuen, eta zer esanik ez Imanolekin.
‎Hasieran izan nituen mezu edo dei batzuk, baina hortik aurrera askoz ere gehiago izan ziren mezu onak, eta pilotariekin eta enpresekin oso harreman ona izan dut. Pilotariekin egotea asko gustatzen zitzaidan, baina uste dut eskolan izan nuen harreman horrengatik datorrela hori, horrek lagundu zidala. Tratu ikaragarria eman didate bi enpresetako pilotariek:
‎Au pair lanetan zebilen jende asko ezagutu nuen, eta ni nintzen familiarekin gustura zegoen bakarra. Jende asko web orrialde batean familiarekin harremana eginda etortzen da, nik berriz, agentzia baten bidez egitea erabaki nuen harremana. Hala, zerbait gaizki ateraz gero, haiek arduratuko ziren niri laguntzeaz.
‎Foru Aldundian ezagutu nuen gizarte zerbitzuen arloa. Ordura arte ez nuen harremanik arlo horrekin; Zuzenbide ikasketak egindakoa naiz, eta nire aurreko ibilbide profesionala bestelakoa zen. Duela 30 urte baten batek gizarte zerbitzuetan bukatzea pentsatzen al nuen galdetu izan balit, erantzuna" inondik inora ez" izango zatekeen.
‎Oso uzkizalea naiz. Eta emakume gazte batekin nuen harremanean deskubritu nuen hori istripuz, asko gozatu nuen. Hatza nire uzkian sartzen ari zen neska, eta nik pentsatu nuen" Ai ama, hau zoragarria da".
‎Nik ez nuen batere. Sentitzen nuen harremana amaitzen zenean zimeldu eta haizeak eramango ninduela.
‎Portutik Paseo Berrira jo nuen eta alderrai igaro nuen gaua. Horrela bukatu nuela, kontatu nion Brunori, Malloak dantzalekuko emakumeekin nuen harremana.
‎Duela urte batzuk, aitarekin nuen harremana hainbesteraino gaiztotu zen, non ez baikenion elkarri hitz egiten.
2023
‎Barkamena eskatu nahi nizun, aspaldidanik. Nik ez nizun minik egin nahi, horregatik ezkutatu nuen harremana. Ustekabean, oharkabean gertatu zen Julián eta biok maitemintzea Julián, bide batez, toreroa zen, orain arte haren izena aipatu ez dugula uste dut eta.
‎«Askok esan zidaten trantsitua egin zutenak ez zirela hainbeste haurrak, baizik eta familiak, haien begirada aldatzeko. Eta indar handiz sentitu nuen harreman baten transformazioaren kontakizuna egin behar nuela». Horregatik, haurraren ikuspegia ez ezik, amarena ere lantzea erabaki zuen; «pertsonaia beraren bi aurpegiak balira bezala, zeina harremana bera den».
‎«Askok esan zidaten trantsitua egin zutenak ez zirela hainbeste haurrak, baizik eta familiak, haien begirada aldatzeko. Eta indar handiz sentitu nuen harreman baten transformazioaren kontakizuna egin behar nuela». Horregatik, haurraren ikuspegia ez ezik, amarena ere lantzea erabaki zuen; «pertsonaia beraren bi aurpegiak balira bezala, zeina harremana bera den».
‎Ingurua ere erdalduna zuen, eta horra emaitza, unibertsitatean hasi aurreko gaztearen egoera: «UBI Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea amaitzean, euskararekin nuen harremana hau zen: ' Ideiarik ez'».
‎Ez nintzen sekula itzuli. Ez nuen harremanik izan osaba Théodorerekin.
‎Eskulturako emakume hura ni nintzen. Martinekin nuen harremanak halakoa bihurtu ninduen: emakume hustu, deuseztatu, amore emandako bat.
‎Gure etxera egindako bisitek Laiarekin nuen harremana estutzeko balio izan didate. Hala eta guztiz, oraindik ere nekagarri samar sentitzen dut bere hitz egiteko era, hain kategorikoa askotan, hogeita gutxi urterekin dena ikusi balu bezala.
‎Bizikleta gaineko kirol errendimenduan ez ezik, hobekuntza handia igarri nuen, Arbasko hegaldiaz geroztik, grupetako, hau da, txirrindularitzako entrenamenduetako lagun taldeko, harremanetan ere. Ez nintzen inondik inora ere taldeko animatzaile nagusi bihurtu, bazen rol hori jokatzeko ni baino askoz iaioagorik, baina taldeko kide batzuekin asko sakondu nuen harremana.
‎Fignonekin nuen harremana asko estutu zen minbizi larria diagnostikatu ziotenean, linfoma zehazki. Gurekin bizikletan ibiltzeari utzi behar izan zion eta hasieran, erietxe onkologikoan zela, grupetako guztiok bisitatu genuen, baina etxera itzuli zenean asko murriztu zen gure arreta, eta hilabeteren buruan neu nintzen, grupetako lagunen artean, hari bisitak egiten jarraitzen zuen bakarra.
‎Martina Karrikabürürekin aurrez aurre eta beste inongo lekukorik gabe geratu nintzen lehen egunean, Izpegi gaineko benta batean, segituan konturatu nintzen nire misioaren arrakasta, neurri handi batean, nire alaba izaten ahal zen neska harekin finkatzen nuen harremanaren nolakoaren araberakoa izan zitekeela.
‎Harrezkero Ramonekin beti izan nuen harremana, elkarri pista jarraitzen genion. Berriz deitu zidan arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
nu 40 (0,26)
edun 39 (0,26)
ukan 16 (0,11)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia