Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Baina orduantxe ere bururatu zitzaidan zer gerta zitekeen, baldin oinetako bat kendu eta enea bezain oin itsusi bat edireiten banuen, hatza mutilaturik... Bai, hobe nuen gauzak bere hartan uztea, zeren eta ez al zuen, gainerat, begiak oina argitzen eta ez oinak begia.... Baina zer nenbilen ni han, bertzalde, amorioaren zuhaitzak lurpean gordetzen zituen erroetako bizarren peskizan, neure esku nituenean zuhaitzaren fruiturik jorienak eta urtsuenak, nola baitziren Mignonen errege sagar haiek, masailetakoak aitzinaldean, eta ipur-masailetakoak gibelaldean...?
‎Gaitzitua zen, baina hori ere ez nuen gauza berria: begitartea argitu gabea zegoen, bi egun lehenago, ortzegun gauean, Unai ekartzera etorri nintzenez geroztik.
2001
‎Baina nire" bizi-poza" kokakolaren iragarkietakoa zen, artifiziala. Bene benetan –eta orain ohartzen naiz horretaz– nahi nuen gauza bakarra Aitzoli ni ere edozeinekin joan nintekeela erakustea baitzen, nitaz zuen irudia okerra zela frogatzea. Oraindik ere, egin zidan guztiaren azpitik, maite nuelako, eta, neure buruari aitortzen ez nion arren, berarekin berriz hasteko itxaropen txiki bat ezkutatzen nuelako.
2002
‎Zinez. Gutxien desio nuen gauza zen, Sararen bizia arriskuan egon zitekeelako eta nik bertigo handia nuelako; eta gehien desio nuena zen, aldi berean, zeren Sararen hitzak oroitzen bainituen: nola, suizidatzeko gogoarekin egoten zenean, Alpujarretako mendietako gain hartara igotzeko irrikan egoten zen, heriotzara eraman zezakeen hegaldia amets; beste hegaldi hura, aldiz, Arroakoa, bizigogoak bultzatua zen, eta bizitzaren ederra zuen helburu; eta, ororen buruan, bi hegaldi haietan ikusten nuen laburturik Sararen historia, heriotzatik bizitzarako bidean.
2004
‎Hobeto horrela. Denbora behar nuen gauzak euren lekuan jartzeko, eta momentu horretan ez neukan denborarik; amonaren bila joan behar nuen, ahalik eta arinen, gainera.
‎Hortaz, Nathanekiko harremana ez zen bikote batena, ezta lagun onen harremana ere, bi ezagunena baizik. Denbora behar nuen gauzak, asmoak eta pentsamenduak bere lekuan jartzeko. Egia esateko, zintzo portatu zen.
‎Pazientzia hartu behar nuen gauzak gogoratzen joateko. Gauza bat bai zegoela argi:
‎Baina nik baloia libre nahi nuen, hura nahi nuen gauza guztien gainetik, eta, hitz haiek entzun orduko, lurrean utzi nuen aiztoa. Baloiak musu bat eman zidan ezpainetan, sari gisa.
2006
‎Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin; neure burua gobernatzeko gauza nintzela esan zidan don Tirsok; handik aurrera ikusi nuen gauza ote nintzen basurde hura gobernatzeko eta menderatzeko.
‎Nik ere banekien masajeak ematen, huraxe izango zen hippyen komunetan ikasi nuen gauza taxuzko bakarra. Eta, hortaz, ilunabarretan, sutondoan jarri eta elkarri masajeak ematen aritzen ginen, don Tirsok ikusi balu orgia lizuna irudituko zitzaion irudi batean.
‎Bertze erdia falta, eta horretarako egon behar. Ez nuen gauza handirik konprenitzen, eta hala ere axola guti. Bertzeren erranetara ibiltzeak osoki gardenak ez diren egoeretara moldatzera behartzen du menekoa.
2007
‎Zuk badakizu hori. Nik ez nizun sentitzen ez nuen gauzarik esan.
‎Beti egiten nuen gauza bera. Ireneren hitzak sinesten ez nituen plantak egin baina gezur gehiagoren zain bezala gelditu.
2008
‎–Buruan nuen gauza bakarra zen ni Harlem erdian nengoela, Gucci traje batekin. nuen kafe bat hartzera joan, baina ez nintzen ausartzen han inguruko tabernetara horren dotore jantzita sartzen.
‎Carmenek sumatu zuen jakin mina piztu zitzaidala Ricardo gaztearen egunerokoaren aipamena egin zidanean. Dena den, neure bostean pentsatu nuen gauza intimoa izango zela egunkari hura, eta horrexegatik ez nintzen tematu hura eskatzen.
2009
‎Dendan ikasi nuen gauza bakoitzak zuela bere izena eta bere lekua, eta gauzak egin behar ziren bezala egin behar zirela. Garbantzuek garbantzuekin behar zutela eta babarrunek babarrunekin; eta saldutako produktuen zerrenda koadernoaren atzeko orrian apuntatu behar zela ezkerrean bi atzamarreko tartea utzita; eta inork erosketaren bat ordaindu gabe uzten bazuen, konfiantzazkoa zela, etxe onekoa bazen, baina aprobetxategia eta xuhurra arropa zarpailak janzten bazituen.
‎Memorian milaka soinu nituela ohartu nintzen, bata bestearen ondoan, txukuntasun ikaragarriz ordenatuta, eta ikasi nuen, nahi nuenean atera nitzakeela soinu haiek beren kaxoietatik, nahikoa zela haiekin pentsatzea buru barruan garbi garbi entzuteko. Horregatik erabaki nuen gauzak pixka bat aldatzea. Zer arraiogatik entzun behar nuen jende guztiak entzuten zuena?
‎Ea zergatik nire aurpegi luze hura edo auskalo. Ze, nik nahi nuen gauza bakarra handik alde egitea zen. Korrika, ahal bazen.
2010
‎Nik bai. Txikitatik hala irakatsi zidatelako izango da, baina Jainkoaren eskua ikusten nuen gauza guztietan. Eta Eliasen heriotza ere, ez nekien zergatik gertatu zen, zergatik kendu zigun Jainkoak lehen eman zigun opari hura, baina arrazoiren bat izango zuela pentsatzen nuen eta konfiantza osoa nuen epaiketan.
‎Haren izaera tolesgabea aipa nezake, gauza txikiekin hartzen zuen poza, haren leialtasun erabatekoa; baina, pentsatzen jarrita, konpainia egiten digun txakurrari egozteko moduko bertuteak dira horiek denak. Beharbada, eta besterik gabe, paseatzeko aukera ematen zidan, aspaldi hartan oso gutxi egiten nuen gauza, soin atal zurrunduak astintzeko eta buru zamatua egurasteko. Pauso arinean ibiltzen ohitu ginen, euri nahiz ateri izan; batzuetan isilik eta besteetan berriketan, baina halakoetan ere pilotu automatiko antzeko bat garatu nuen, Felixinen hitzei arreta gehiegi eskaini gabe, noizean behin bai ez edo galderatxoren bat erantsita, hark bere solasean lasai jarrai zezan.
‎Nik ez dut gauza horietan sinesten. Baina ordura arte ikusi ez nuen gauza batez ohartarazi banindu bezala izan zen.
2011
‎Baina hori besterik ez zen, fantasia ero bat. Beti pentsatu nuen gauzak nolabait konponduko zirela, une batez isildu zen, atari batetik atera ziren haurrei begiradaz jarraitzeko?. Aitonarekin hitz egin nuenean agindu nion saiatuko nintzela belarria falta duen gizon horren nortasuna argitzen.
2012
‎Iritsi zen momentu bat, bisita egun hartatik gogoratzen nuen gauza bakarra hildako txoriaren silueta beltza zela. Alabaren begiak nolakoak ziren ere ahaztu zitzaidan, kaixo ama esan zueneko alabaren ahotsa eta ondoren bota zidan esaldia ere galdu egin ziren nire buruan eta dagoeneko ez nekien medikuak, mojek eta berak esan zizkidanak bereizten edo nahasten ari ote nintzen.
‎Errepikatzen ez nuen gauza bakarra oinutsik ibiltzearena zen. Azkazalak kendu eta babak sendatu ondoren ez nuen berriro ere ohitura hartzea lortu.
‎Lehen aldia zen nigana zuzentzeko horrelako hitz bat erabiltzen zuena. Lehen aldia zen eta hala ere ez zuen nigan inolako eraginik izan, hatzak kontatzea zen buruan nuen gauza bakarra.
‎denborak meheturiko harremanen soka, ahuldu arren ez etetea lortu genuen nolabait. Pentsatzen jarrita, ezin nuen gauza bera esan garai bateko nire adiskide gehienez. Pista erabat galdu nien ia denei, edota azaleko erlazio deserosoa izatera pasa ziren.
‎Errutina. Monotonia behar nuen gauza horietaz guztiez ez jabetzeko. Maletako poltsiko batetik karpeta urdin bat atera eta poltsan sartu nuen.
‎Horrek guztiak burutik kendu zizkidan nire egoitza lekuz aldatzeko nituen asmoak, eta egun hori bereziki, itsasontziraino iristeko modu baten bila eman nuen. Hala ere, espero nuen gauzarik ez nuen aurkitu, itsasontziari barrua erabat itsutzen baitzion hondarrak. Dena den, edozein gauzaren aurrean ez etsitzen ikasi nuenez gero, itsasontzia handik pusketaka eramatea erabaki nuen, handik ateratzen nuen guztia modu batera edo bestera erabilgarria izango zela uste bainuen.
‎Emakume ongile eta diruzain zintzoa oraindik bizirik zegoen, eta haren eskuetan utzi nuen nire diru guztia, baina zoritxar handiak izan zituen bizitzan zehar; bigarren aldiz alargundu zen, eta behar gorrian bizi zen. Zor zidanagatik ez kezkatzeko esan nion, hark ez ziola arazorik sortuko; aldiz, bere garaian nirekin izan zuen arduragatik eta zintzo jokatzeagatik, esker onez laguntza eman nion neure diru apurrak uzten zidan neurrian; izan ere, garai horretan ezin izan nuen gauza handirik egin, baina hitz eman nion ez nuela inoiz ahaztuko bere antzinako ontasuna, eta laguntzeko adina izan nuenean ez nuen ahaztu, bere garaian azalduko dudan bezala.
‎Gero Yorkshire-ra jo nuen, baina aita hila zen ordurako, eta ama eta familia osoa zendua, bi arreba eta anaia baten umeetako bi izan ezik, eta aspaldi hildakotzat hartu nindutenez gero, ez zidaten inolako ondarerik utzi. Beraz, hitz batean, ez nuen inolako laguntzarik aurkitu, eta neukan diru eskasarekin ezin nuen gauza handirik egin bizimoduari aurre egiteko.
‎Egoera horretan aurrera egin izan banu, aukera izango nuen gauzarik onenak ezagutzeko, baina horretarako, aitak aholku eman zidan bezala, bizimodu lasaia eta patxadazkoa izan behar nuen, bizitzaren erdi mailak barra barra eskaintzen zituen ezaugarriak zituena. Baina besterik izan nuen, eta berriro izan nintzen nire zoritxarren eragile borondatezkoa, batez ere okerrak areagotu nituelako, eta, etorkizuneko zoritxarren aurrean, behin eta berriz neure buruaz egingo nituen gogoetak bikoiztu nituelako.
‎Etxeko kontuak antolatzen ari nintzela, ikusi nuen gauza askoren premia nuela, eta hasieran nituela egin iruditu zitzaidan, eta hain zuzen ere, hala gertatu zen horietako batzuekin. Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunik egin.
‎Nire zereginetan ari nintzela, behin batean, poltsa txiki bat aurkitu nuen gauzak miatzerakoan, lehen esan dudan bezala, oiloei jaten emateko aleez betea egondakoa, ez gure bidaldian, aurreko batean baizik, uste dudanez, itsasontzia Lisboatik etorri zenean. Poltsan geratutako ale apurrak arratoiek jan zituzten, eta barruan ez nituen azalak eta hautsa besterik ikusi.
‎Leize zuloan tarte batean egon ondoren, lurrikararen astindu gehiago sumatu gabe, lasaitzen hasi nintzen. Orduan adore hartzeko, premia banuen eta, nire biltegi txikira joan eta ron zurrutadatxo bat edan nuen, oso noizean behin besterik egiten ez nuen gauza, banekien eta hura bukatzean ez zela besterik izango.
‎Haizeak gutxi edo ia batere ez zuen jotzen, itsasoa bare zegoen, eta goian eguzkia zuen distiratsu. Ikuspegi hura inoiz ikusi nuen gauzarik liluragarriena zela iruditu zitzaidan.
‎Lur gainean jarri bezain laster hurbiltzen hasi zitzaidan, eskuan ni hiltzeko eztenaga edo armaren bat zuela, eta lur tontor batera iritsi zenean, ni nengoen lekutik gertu, hitz egin zidan, eta horren ahots beldurgarria entzun nuen, ezen ezinezkoa baitzait hark eragindako izua adieraztea. Ulertu nuen gauza bakarra hau izan zen: «Gertatutako gauza horiek guztiek damuarazi ez zaituztenez, orain hil beharra duzu».
‎Argia piztua utzi nuen leize zuloan, gauean zerbait behar banuen ikusteko, eta ohera joan nintzen. Baina loak hartu aurretik, bizitza osoan egin ez nuen gauza bat egin nuen, belauniko jarri eta errezatu; eta Jainkoari eskatu nion Hark agindutakoa, hots, arazoak nituen garaian dei egiten banion salbatuko ninduela, bete zezan. Nire otoitz etena eta baldarra amaitu nuenean, tabakoa beratzen eduki zuen rona edan nuen, eta tabakoak edaria horren zarmindua eta latza utzi zuenez gero, ia ezin izan nuen irentsi.
‎Ez nuen isurkariak gordetzeko ontzirik, ez bada ronez beteta zeuden bi upel, eta ura, edari biziak eta abar gordetzeko kristalezko botilak, batzuk arruntak eta besteak botila kaxa karratuak. Janaria surtan jartzeko ontzi bat besterik ez nuen, eta itsasontzitik atera nuen tupin handi bat, nik behar nuen gauzetarako handiegia, hau da, salda egiteko edo haragi puska bat egosteko. Lortu nahi nuen bigarren gauza pipa bat egitea zen, baina ezinezkoa nuen.
‎nekez uzten ninduten lasai jatorduetarako mahairatzen nintzenean, belarri inguruan burrunbadan eta durundan ibiltzen baitziren. Batzuetan jakietan pausatzen ziren eta atzean uzten beren ongarri nazkagarria edo bartza, nik argi ikusten nuen gauza, baina ez herrialde hartakoek, haien begi handiak ez baitziren nireak bezain zorrotzak gauza txikiak ikusteko. Batzuetan nire sudurrean edo bekokian kokatzen ziren, hezur muineraino zizta egin eta hats gogaikarria botaz; eta erraz jarraitzen nuen beraien substantzia itsaskorraren arrastoa, gure naturalistek diotenez, horri esker ibiltzen baitira izaki hauek sabaian hankaz gora.
‎Ahal bezain ozen erantzun nion zenbait hizkuntzatan, eta bi metro baino gertuago hurbiltzen zuen maiz belarria, baina alferrik dena, zeharo ulergaitzak baikinen bata bestearentzat. Orduan, lanera bidali zituen morroiak, eta, sudur zapia poltsikotik ateraz, tolestu eta ezkerreko eskuan jarri zuen; gero, eskua ahurraz gora zoruan ipini zabal zabalik eta hara igotzeko adierazi zidan keinuz, erraz egin ahal izan nuen gauza, ez baitzen hogeita hamar zentimetro baino lodiagoa. Esana egitea pentsatu nuen; eta, erortzeko beldurrez, luzetara etzan nintzen sudur zapi gainean, gainerakoaz ongi bildu bururaino segurtasun handiagorako, eta bere etxera eraman ninduen halaxe.
‎Irakurri nahi izaten nuen liburua paretaren kontra jartzen zuten. ...ialdearen goiko lehen lerroan hasten nintzen, eta lerroen luzeraren arabera zortzi edo hamar pauso emanez eskuinerantz eta ezkerrerantz ibiltzen nintzen, begien altuerara baino pixka bat beheraxeago iritsi arte, eta gero jaitsi egiten nintzen poliki poliki barreneraino; ondoren, berriro igo gora eta hurrengo orrialdean hasten nintzen era berean, eta gero orria pasatzen nuen, bi eskuez erraz egiten nuen gauza?, zeren eta kartoia bezain lodi eta zurruna baitzen, eta foliorik handienak ez ziren bost edo sei metro baino luzeagoak.
‎Askatasuna lortu ondoren lehenengo eskatu nuen gauza Mildendo metropolia ikusteko baimena izan zen; erraz eman zidan Enperadoreak horretarako onespena, baina biztanleei eta etxeei kalterik ez egiteko mandatu bereziaz. Bando bidez aldarrikatu zitzaion jendeari hiria bisitatzeko nuen asmoaren berri.
2013
‎Hegazkin txartela erosi behar nuen gaur, hori zen egiteko nuen gauza bakarra; etortzekoa bakarrik hartu nuen hona etorri nintzenean, itzulerako txartelik ez, ez nuen-eta adorerik izan. Bihar akaso egingo dut, indar gehiago dudanean, gortinetatik barrena eguzki printza batzuk sartzen direnean.
‎Askotan pasatzen zitzaidan burutik gurasoekin nuen erlazioaren dinamika nola aldatu zen. Lehen, gurasoak oraindik elkarrekin zeudenean, normalean afari garaian kontatzen nituen beraiek jakitea nahi nuen gauzak. Ez beste munduko ezer, baina tira, kuadrillakoen berriak, laneko gorabeherak, baina ñabardura gehiegitan sartu gabe, proiektu berri baten ildotik norabait egin behar nuen bidaiari buruzko azaleko konturen bat adibidez; aspaldian ikusi gabeko lehengusu eta familiartekoren bat kalean ikusten banuen, hark esandakoak; zuri buruz ez nien inoiz hitz egiten.
2014
‎Gehiegizkoa da auto zigorkatzea, ni neu ere jabetzen naiz azken pentsamendu horiei arreta apur bat gehiagorekin erreparatu ostean. Gainera, izan zen epifania une bat, Y rekin ohean Napoka Iria aditzen sentitutakoaren oso antzekoa, aldi hartan gaztea eta berdea nintzelako eta ondoriozko ezjakintasunagatik hiltzen utzi banuen ere; izan zen Z rekin epifania une bat, non argi eta garbi ikusi nuen gauzak ez zintzoki egiten ari nintzela, beste kontu bat da noski hori konpontze aldera neurriak hartu nituen ala ez, eta bistan da ezetz, jada hain gaztea eta hain berdea izan ez arren?; baina ezin dut esan mordoilo oso hau normaltasun gurari huts batek eragin duenik, edo ez behintzat horrek bakarrik, gauzak ezin dira sekula hain sinpleak izan, nahiz eta onartu behar dudan grina biziz desio nuela...
‎Goizeko hamarretan Moiuan hartu eta ordu erdi geroago enpresa aurretik pasatu nintzen. Leihoaren kristalean zehar ez nuen gauza handirik ikusten eta geldialdia eskatzeko txirrina jo nuen. Autobusa berrehun metro aurrerago gelditu eta ni jaitsi egin nintzen.
‎Beldurra kalean ibiltzean eta beldurra kartzela barruan ere. Nahi nuen gauza bakarra bakean bizitzea zen, beldurrik gabe. Dirurik ez banuen, beharrak urritu eta kito.
2015
‎Julek 10 urterekin ikasi zuen zapatilen lokarriak lotzen. Beti belkrozkoak erosten nizkion, ezkerra eta eskuma etengabe nahasten zituelako ezgai ikusten nuen gauza arruntak egiteko. Esaterako, lokarriak lotzeko.
‎Lehen esanekoagoa omen nintzen. Lehen ardura gehiago ipintzen omen nuen gauzetan. Lehen ez omen nengoen beti hodeietan galduta bezala, hipnotizatua bezala?
‎Oker nengoen. Neska hura sekula ikusi nuen gauzarik izugarriena zen.
‎Esan dezadan, baina, esan beharrekoa. Nik egin nuen gauza bakarra, zizareen espermatozoideak eta obuluak bat egiten zuteneko baldintzak aztertzea izan zen, eta hala, zizareen ernalketa beti urpean gertatzen zenez, ekaineko ura aztertu eta bi ondorio ageriko atera nituen. Bata, paduretako ura ez zela itsasokoa bezain gazia, ez eta ibaietakoa bezain geza ere.
‎Zozoa behar nuen izan lagunaren gai horretaz ez zuela mintzatu nahi ez konturatzeko baina, hala ere, neureari eutsi nion. Egia esan, huraxe zen jakin nahi nuen gauza bakarra: bere egoeraren albiste nahi nuen.
‎–Zeuk erabaki zenuen, telebista itzali zuen, nahiz eta eserita jarraitu?, nik uste nuen gauzak bideratu zitezkeela, konpon zitezkeela.
‎Udazkeneko goiz hartan, ezpain erorien inguruko zimur egoskorrek dardara berezia egiten zioten, eta erabat aldatua antzematen zitzaion bere soprano ahotsa, lodiagoa, sakonagoa, eztarria apur bat hartua balu bezala. Nik duda egin nuen gauzak jaso ala ez. –Utzi bertan?, esan zidan berak besotik doi bat helduta.
‎Angelaren laguntzaz, aulkitik jaitsi eta espaloiaren ertzean eseri nintzen. Egia erran, bakar bakarrik jaisten ahal nintzen aulkitik, etxean maiz egiten nuen gauza baitzen, baina, zer nahi duzue, une hartan nahiago izan nuen Angelaren besoen laguntza samurra. Eskuekin aitzinatuz, espaloiaren gainetik irristatu nintzen leihatila hartaraino.
2016
‎Ni ere parrandazalea nintzen, baina Anderrek ez zeukan mugarik eta aspaldi emana nion amore haren erritmoari jarraitzeko saiakerari. Gogoko nuen gauza berriak probatzea eta ez nion uko egiten noizean behin speed edo extasi apur bat hartzeari, okasio berezietan edo gogoak ematen zidanean. Hala ere, Anderren aldean kakati hutsa nintzela sentitzen nuen, hark beti gehiago nahi zuelako eta ez ziolako ezeri beldurrik.
‎AGIAN ez nuen gauza ederrik egin behar ni ere ederra izateko, zentzu soziologikoan, kaletarrean, ez estetikoan?, agian ni ederra berez nintzen eta, beraz, egiten nuen edozerk zeukan, hartzen zuen, edertasun kutsua...
‎–Telefono hura ikertu nuen, baina ez nuen gauza handirik atera, erran zuen detektibeak?. Edurnek senarraren ezkutuan erosi eta eskudirutan ordaindu zuen.
2017
‎Erloju bat zegoen, eguzkitan oso gora, eta pentsatu nuen gauza bat egin nahi ez duzunean, zure gorputza engainatzen saiatzen dela egin dezazun, oharkabean bezala. Lepo atzean muskuluak sentitzen nituen, eta orduan nire erlojuaren tiki taka hura aditu nuen poltsiko barruan eta handik gutxira beste soinu guztiak isilduak ziren, nire poltsikoko erlojuarena izan ezik.
‎Egiteko horretan bizia zihoakiola ematen zuen. Ez nuen gauza handirik ikusten, baina uraren hotsak entzuten nituen bere auhen apalekin nahasian. Atsegin hartzen arituko zen, baina min sakon baten adierazpenak egiten zituen.
‎–Ez nuen botererik ez zitezen gerta. Egin ahal nuen gauza bakarra zen etorkizuna beste gisa batekoa izan zedin saiatzea. Nik ere nahiko nukeen Lizarra Garazin[] indarkeria bukatu izan balitz, nahiko nukeen Miguel Angel Blanco Ermuko PPko hautetsiarena [1997] gertatu izan ez balitz?
‎Salto batean leihora joan nintzen, zeinuren bat ikusiko nuelakoan. Baina ikusi nuen gauza bakarra zera izan zen, jostaketan eta elkarri ipurdia usnatuz zebiltzan bi zakur.
‎Nire alde egon nahiago zutela iruditzen zitzaidan. Egin behar nuen gauza bakarra, arazoa piska bat lekuz aldatzea zen, beltz baten eta zuri baten artekoa egin beharrean, nire eta beraren arteko bihurtu.
‎Zaborreriarik nazkagarriena kentzeko asmoz ur pertzakada batzuk botatzen saiatu nintzen. Baina bueltaka eta saltoka zebilenez ez nuen gauza handirik egiterik izan. Ura leku batera botatzen banuen, bera ordurako ez zen han.
‎Nahiz eta asteazken goizez geroztik, mila miliun aldiz pentsatua nuen gauza horri, uste gabean horren aipatzeak ikaragarriko mina egin zidan. Sesitua gelditu nintzen.
‎Orduan, hasian hasi eta beroan bero, Emmarentzat neuzkan sendimenduak aitortu nizkion baina hitzak ez zitzaizkidan hain erraz ateratzen, nik neuk konprenitzen ez nuen gauza bat esplikatzen banio bezala.
‎Neska hark ezin izan zuen jarraitu ekitaldiak antolatzen. Nik, negozioa muntatu nuenean, aurrena egin nuen gauzetako bat hauxe izan zen: harekin eta Fuck up nights ekoekin hitz egin eta lizentzia erosi.
2018
‎Izutu egin nauzu. Uste nuen gauzak mugitzen hasiak zirela etxean.
‎Atxilotuta zegoela esan zidaten. Egunero jarraitu nuen ospitalera joaten; ofizialki ez zidaten ezer kontatzen, baina nire herriko erizain baten bitartez jakiten nuen gauzak nola zeuden. Berak kontatu zidan Jean Marc nola zegoen, eta nola geratuko zen.
‎–Ez zen hainbesterako izan, benetan. Mila aldiz egina nuen gauza bera. Bai, badakit kasu egin behar nizuela, eta akademiara bakarrik joaten hasi nintzenean, bederatzi urterekin, bikain azaldu zenidatela dena, eta nik agindu nizuela errepidea zebrabidetik igaroko nuela beti.
‎Beno, ez naiz egia osoa esaten ari. Ikusi zintudanean sentitu nuen gauza bakarra urduritasuna izan zen, zintzurra estutzen zidan ezinegona eta bihotzaren taupaden abiada zoroa. Baina kontrako espaloira jo beharrean nigana zuzen etorri, irribarre egin eta, kaixo, aspaldiko?
2020
‎" Izpegi errekari begira nengoen, nola azaldu ez dakidan zerbait ikusi nuenean. Behar bezala begiztatu ezin nuen gauza bat zetorren amildegian beheiti. Auza menditik abiada bizian amildu zen bloke sendo eta handi bat bezalakoa zen, 14 metro zabal zen murru garai bat bezalakoa.
‎Asteazkenean ez nuen gauza handirik egin. Seme alabak ia eguerdira arte egon ziren lotan, azkenean biak ibili baitziren Sanmartzialetako azken gauean berandu arte.
‎Gorputzeko giharrek ez ezik, nire buru barruak ere behar zuen laztan epel hura. Ez nuen gauza handiegirik egin, baina nekatuta nengoen. Nekatuta harekin guztiarekin.
‎Ez nuen han goian bakarrik geratu nahi, teila eta harri haien guztien barruan. Egia esan, herrira jaistea zen nik nahi nuen gauza bakarra, gainerako umeekin eskolara joateko.
2021
‎Ekarri eta ardo kopa utzitakoan, eguzkiak marrazturiko errainuak ederrak iruditu zitzaizkidan, ia nire bizitza osoan ikusi nuen gauzarik ederrena.
‎–Joder, desio nuen gauza bakarra zen baten batek nota bat jotzea.
‎Anfetamina gaindosi batekin bezala zaude, pasa duzuna gogoratzen, eta bitartean pentsatzen duzu: joder, Oscar Wildek nik ikusi nuen gauza antzekoa ikusi zuen!
2022
‎Hitzik ere ez nuen gauza haiek izendatzeko. Kontrolik ere ez haien gainean:
‎Katekesia onik eta osorik amaitzea lortu ondoren, Jokintxo eta biok Isabelen etxera joan ginen, Garnier andrearen ideiaz hitz egiteko. Egia erran, nik ere ez nuen gauza handirik ulertu frankotiratzaile eta bala psikiko haiei buruz, baina, aitortu nahi ez banuen ere, ikusmin handia nuen. Doloresek hamaika bider errana zidan:
‎Zukua, ogi txigortua, ikasgelan egin genuen oparia... Prestatu ezin izan nuen gauza bakarra kafea izan zen: ez nekien nola erabili kafeontzia, eta, gainera, haren txistuak behar baino lehen esnatuko zukeen ama.
‎Lan murrizketa ere izan du hasieratik orain arte. Zilegi ikusten nuen gauzak eskatzea. Hamar orduz lanean aritu izan balitz egunero, eta" emaiozu titia bi urtez" esan izan balit, pikutara bidaliko nuen.
‎Zama hori gabe libreago sentitu nukeela pentsa dezake edonork, baina ez dakit horrela den. Nire ustetan guztiz noblea zen kausa baten alde jarri nuen arriskuan bizia, eta herriaren alde hau eta hura egin zutela lau haizetara zabalduz ahoberokeriak entzuten nizkienen aurrean pentsatzen nuen gauza bat dela esatea eta beste bat egitea. Eta to!, euskarri hori kendu didazu bat batean –jarraitu dut.
2023
‎Uste nuen gauzak argi utzi nizkiola.
‎Bakarneren aurrean, aldiz, ahul agertzeko baimena ematen nion neure buruari, tuntuna izan nintzela onartzekoa ere bai. Ez dut lotsarik izan Bakarneri onartzeko hainbat tontakeria egin nituela Martinek nik sentitzen nuen gauza bera sentitzen zuela sinistuta. Ordura arte inori aitortu gabeko zenbait pasadizori barre egiten ikasi nuen Bakarnerekin.
‎Bat batean ohartu nintzen antzerkia oso exigentea zela ni bezalako lotsati batentzat, baina, era berean, ausartzen nintzen ni baino nagusiagoak zirenen aurrean taula gainera igotzen eta antzezten. Hori egiten banuen, nola ez nuen gauza bera egingo errealitatean. Eta hasi nintzen gelan, institutuan, eskua altxatzen galderak egin eta erantzuteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia