Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Ez nuen ezeren beharrik izan hiru dohakabe haiek zein itsasontzitan zihoazen ostera ere jabetzeko. Nirekin, zalantzarik gabe; ezen, pantaila erraldoian lau atso haurdun erakustearekin batera, halako oinaze esanezin batek busti zizkigun gu lauroi barrenak, eta laurok, guk, hitzez; Ana Morenak, idatziz, bertso berbera gogoratu genuen:
‎Negarrez zegoen amonari begira, eta amona zuriegi zegoela iruditu zitzaidan. Ez nuen ezer galdetu, hala ere. Konturatzen nintzen gauza serioegia zela heriotza, eta ez nintzen ezer galdetzera ausartu.
‎Nik, inguruan, zer edo zer afaldu bitartean itxaron, eta, handik ordu eta erdira, artean irteten ez zela ikusirik, hotelera itzuli nintzen. Han, zeregin hoberik ez, eta Tomen fardelak arakatzen hasi nintzen, baina ez nuen ezer berezirik topatu. Gero oheratu egin nintzen eta, halako batean, hoteletan egoten diren segurtasun kutxekin gogoratu nintzen.
‎Afaltzeko bi talde osatu zirenean (ordu horietan guztiz ezinezkoa zen denontzako jatetxe egokia aur  kitzea), talde banatan abiatu ginen eta gero, Blue Chicago pub ean ere, berriro elkarrengandik aparte samarrean eseri ginen. Handik berandu erretiratu ginen eta, Adela eta Estherrek donuts ei ekin bitartean gelan tar tar tar jarraitu zutenez, atzo ezin izan nuen ezer idatzi (zer edo zer argi baldin badut, horixe da: bikote gelakide honek nire bizi  tzaz ahalik eta gutxiena jakitea; aldiz, badirudi haiek ez dutela sekreturik eta, atzo, esate baterako, jakin ahal izan nuen Adelak ez duela oraindik apustua irabazi, eta Niagarako hartan jo zuen erasoan huts egin zuela:
2002
‎Horretaraino, iristen nintzen. Baina nik ez nuen ezer ikusi; ezin nuen, beraz, hiltzailea ez babestu ez salatu.
2003
‎Nik ez nuen ezer askorik ulertu, baina, alde batera, lasaitu egin nintzen.
‎Harrapatu zuten, lurreratu zen, eta sekulako jipoia eman zioten. Nik ezin izan nuen geldiarazi esku eta beso eta hanka furfuria hura, Hilarioren gorputzaren gainera erortzen zena egurrezko edo plastikozko edo altzairuzko borrak balira bezala; ez, nik ezin izan nuen ezer egin. Erotasun une iragankor kolektibo bat izan zen, on Belisario ere jo zuena, zeinak, oker ez banago, biktima negartiari kokak emateaz lepo egin baitzuen.
‎Soneto bati hasiera emateko modu ona zela iruditu zitzaidan. Aukeran neuzkan errimak landu nituen boz gora, baina ez nuen ezer atseginik aurkitu. Ez nuen, nolanahi ere, nire buruhauste poetikoetan sakontzeko astirik izan:
2005
‎Hori ote zen gakoa? Inoiz ez nion antzeman inolako patologia psikikoren aztarnarik, eta haren jokabidean ez nuen ezer arrarorik nabaritu, ez halaber haren hizketa moduan edo pentsamendua josteko eran; alderantziz. Izatekotan, Julio; hura psikopata zela esan izan balidate, segituan sinetsiko nuen.
‎Zirimola geldiezin batek inguratu ninduen, kemen basatiaz, eta ohetik jaiki behar izan nuen. Ez nuen ezertan pentsatu beharrik izan; gorputza bere erara zihoan, zertan ari zen baleki bezala. Armairua ireki, aitaren ezkontzako trajetik pistola atera, bala sartu, tiro egiteko prest ipini, gau mahaira joan gero, eta Marroren aitona errepublikarraren erlojua hartu nuen, eta esku argi txiki bat; gelatik isilka irtenik, Marroren etxeorderantz jo nuen.
‎Ez nuen inoiz usteko nik ezagututako Idoia hura, aurrerakoia, modernoa, sexu gozamenera emana, askea... halako ezertan sartuko zenik. Ez nuen ezer ulertzen; hainbeste denbora elkarrekin ibili eta gero, gauetik goizera beste bat bihurturik ikusten nuen nire maitalea, bere baitan ernamuin bat hazi balitzaio bezala; ordura arte, bera ere konturatu gabe, barruan eduki, nonbait, hazia. Oraingo ikuspegitik, Idoia ezustekoen kutxa iruditzen zait; hasiera hasieratik liluratu ninduen, ustekabeko alderdiak erakutsiz, kaxa batetik inork espero ez dituen gauzak atereaz, azti batek bezala.
2006
‎Horrez gainera, egun osoa neukan neure zereginetarako. Ekarri nuen koaderno berri bat idazteko, baina ez nuen ezer aurreratu. Patioan etzanda ematen nuen denbora gehiena musika entzuten.
‎Barrura sartu nintzen, eta pauso batzuk eman nituen, aurrera eta atzera, ezkerretik eskuinera: ez nuen ezer berezirik sentitu. Egia da, hori lehendik entzunda nuen?
‎Hura lotsaria! Etxera sartu arte ez nuen ezer sumatu. Barruan, ordea, gelatik gelara areagotzen zihoala iruditu zitzaidan.
‎Ez, ez da, etorri zitzaidan mingain puntara. Ez nuen ezer esan.
‎Militarra zutik jarri zen. Beste mahaitxo baten gainean zeukan telefonoa hartu zuen, ez nuen ezer entzun. Brastakoan, haizearena bezalako hotsa sentitu nuen eta orri kiribildu bat heldu zen bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera.
‎Nik koska egin nion beheko ezpainari, eskuak ukabildu nituen azkazalek mina eragiteraino. Ez nuen ezer esan, ez nuen zirkinik egin, harrituta bainengoen aitaren erreakzioarekin.
‎Angeloren barre zartak entzuten segitzen nuen, gero eta hurbilago, gero eta ozenago. Ez nuen ezer ikusi beharrik, ondo asko imajina nezakeen zer nolako zapart eta zarabandekin ariko zen laguntzen bere jardun baba fartsa.
‎Odol alemanarena entzun nionean ez nuen ezer berezirik sentitu. Gogoan dut zuhaitz genealogikoarekin ibilitako lanak etorri zitzaizkidala burura.
‎Nire eskuak Angeloren sorbaldan jarraitzen zuen, ezertarako presarik gabe. Haren arnasaren goitik beherakoak sentitzea, ez nuen beste zereginik, ez nuen ezer behartzeko premiarik. Lasai nengoen, ahaztua nuen eskua sorbaldan jarri nionetik gozatzen ari nintzen baretasun hark existitu egiten zuenik ere.
‎Ez nuen ezer egin ama lasaitzeko. Isil isilik, galtzak eta alkandora jantzi nituen, gimnasiako arropa izerdituaren gainetik.
‎Idatzitako guztia errepasatu nuen. Ez nuen ezer ezabatu.
‎itzuli zenean hildako bat ematen zuen, baina niri aginduak emateko gai zen artean, gogor esan baitzidan joateko komunera, igotzeko bertako leihotxora eta ezkutatzeko teilatuan. Ez nuen ezer ulertzen eta begira geratu nintzaion. Izu ikarazko keinu bat egin eta kolpe zakar bat eman zidan bizkarrean:
‎Leihotik kalera begiratu nuen. Ez zegoen inor etxea zaintzen, ez nuen ezer susmagarririk ikusi. Gelara joan nintzen nire gauzen bila.
‎Euria xehe ari zuen, guztiz bustitzen ari nintzen, pausoan pausoan ura sentitzen nuen oinetakoetan, baina ez zitzaidan axola. Ez nuen ezer sentitzen, ez nuen berebiziko kezkarik. Egoera hartan izan nezakeen aldarterik onenean nengoen:
2008
‎Oinez hasi nintzen, pauso bizkorrean, norantz nindoan ziur jakin gabe; geltokiren bat egon behar zuen handik gertu edo hogeita lau orduz irekita dauden off license horietako bat. Baina ez nuen ezer ikusten.
‎Nik ez nuen ezer egin.
‎Horretaz idazten saiatu nintzen, baina ezin izan nuen ezer bukatu. Hiru gizonak aztertzen saiatu nintzen.
‎–Nik ezer ez. Nik, benetan, sinetsi behar didazu, ez nuen ezer egin. Hura izan zen, hark behartu ninduen!
‎–Ez nuen ezer egin, benetan, oihukatu du berriz ere?. Zure aita izan zen.
‎Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera, baina ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentitzea; ...
2009
‎Horrek, ez dakit zergatik, animatu egin ninduen. Ez nuen inor etxean itxaroten, ez nuen ezer garrantzitsuagorik egiteko; beraz, ez zen ezer gertatuko beranduago itzuliz gero etxera. Zeozer hartu behar nuen, eguerdiko ordu biak izango baitziren hurrengo.
‎Gorrira saltatu zuen semaforoak. Ez nuen ezertan pentsatu. Semaforoa atzera libratu zenean, ibiltzen hasi nintzen.
‎Ez dakit zeure gustura antolatuta aurkitu zenituen iluntze hartan. Bota, ez nuen ezer bota, nahiz eta niri, gauzak diren bezala, zure orduko arroparen batzuk batere gustatu ez. Gainerako gauzak zeuk utzitako leku berberetan zeuden guzti guztiak.
‎Zuzendariarekin, erreportajea egin zuen kazetariarekin eta ez dakit beste zenbat gehiagorekin hitz egin arren, periodikokoek erantzuten zidaten ezin zutela nik eskatzen nien informaziorik eman, ezta eurekin aurrez aurre berbetan joan izango banintz ere. Bilboko eta inguruetako gizarte zerbitzuetakoen eta udaltzaingoen laguntzarekin ere ezin izan nuen ezer garbirik jakin ahal izan. Azkenean, modulukoek eurek esan zidaten Bilboko Errekalde auzoko etxepe utzi batean bizi zinela, zure orduko mutil lagunarekin eta beste lagun batzuekin.
‎Herioren hurbiltasunari buruzko diagnostiko zehatza eman zidatenean, urteetan eta urteetan pilatutako liburuak gorrotatzen hasi nintzen, ez nuen bakar bat ere zabaltzen, ez nuen ezer jakin nahi haiekin, harik eta egun batez garbiketako mirabea sentitu nuen arte algara batean. Liburutegitik zetozen barre zantzuok.
‎Nire egoak ozta ozta eraman ahal izan zuen kolpea. Ez nuen ezer erantzuteko korderik izan. Ordutik, elkarrekin egoten garen gutxitan, esaldia etortzen zait burura.
2010
‎Prentsa aurrean ere aurkeztu nuen Donostian, bitxikeria gisa. Autore eskubideak guretzat izango zirela ziurtatu zidan behin eta berriro, baina nik ez nuen ezer espero, eta bost axola zitzaidan. Ordura arte gutxi ziren dirua irabazteko asmoz literaturan sartutako euskal idazleak.
‎Telebistan ikusitako filma errodatu zenean lau urte baino ez nituen. Nola deabru ez nuen ezer jakin urte guzti haietan zehar. Diktadurak oso abesti gutxi debekatu zizkien eta disko asko saldu zituzten Espainian.
‎Ravelen piano eta orkestrarako kontzertua jarri eta inspirazioaren zain gelditu nintzen, aurrean koadernoa hartuta. Teresaren aurpegiarekin kontzentratu nahi nuen eta ez nuen ezer idaztea lortzen. Poeta tristearen larrutan jarri nintzen, azkenean:
‎Zerena izan zitekeen konturatu nintzenerako, sabelaren azken muturrean zeuzkaten mahaikideek. Badaezpada, ez nuen ezer esan. Errepikatzeko eskaintza egin zigutenean, Joxe Ferminek oraindik zulotxo bat gelditzen zitzaiola erantzun zuen.
‎Eta kito. Asko amorratu nintzen baina ez nuen ezer egiterik izan. Gero, konturatu nintzen huskeria bat baino ez zela.
2011
‎–Pragatik kanpo egon nintzen hamar urtean, ez nuen inolako kontakturik izan berarekin, boza histen ari zitzaion Annari?. Ez nuen ezer jakin nahi harekin. Egun batean, gaixotu egin zen, eta denbora gutxi geratzen zitzaiola jakin zuenean, zeukan diru apurra bildu eta detektibe bat kontratatzeko erabili zuen.
‎Nik zazpi urte neuzkan. Ez nuen ezer ulertzen. Han nengoen amaren gonatik zintzilik, hotzak akabatzen.
‎Egongelan jarrita zegoen pinua, girlandaz apaindua eta niretzako jostailu eta litxarreriaz hornitua. Haren edertasuna miretsarazi nahi zidaten, baina nik jadanik ez nuen ezer ikusten: zutik lo nengoen.
‎" Horren ama lapurra zen!". Ezin nuen ezer egin hori aldatzeko. Ikasle saiatuena izanda ere, nota onenak aterata ere, demoiselle batek bezala pianoa jota ere, eta gero, halako batean Malareteko etxekoandre bihurtuta ere, horrek guztiak ez zuen ezer konponduko.
‎Ezin jasan ditut tipo horiek, bizimodu hori... Ume tuntun bat besterik ez nintzen... ez nuen ezer ulertzen... Eraman nazazu zeurekin eta zure neskamea izango naiz... ez dizut ezer eskatuko... ez dut ezeren beharrik... hain nago bakarrik, hain triste...
‎Egon behar zuen zerbait bikiei Marc ezagutzea ahalbidetu ziena, haiek jaio baino hainbat urte lehenago hila zen arren. Ez nuen ezer aurkitu. Kanapean eseri nintzen, haurrak aurkitu nituen leku berean, erdi ilunpean, haiek bezalaxe.
‎Sendagilea atera zenean dena ongi joan zela esan zidan eta hiru hilabeteren buruan etxean izango zela. Jaten eman nahi izan zidaten, baina nik ez nuen ezertarako gogorik eta lanera joan nintzen, inoiz baino galtza gehiago nituen eta. Hogeita lau lisatu nituen eta esan nien ezin nituela denak bukatu.
‎Bi hilabete neraman injekzioak hartzen eta hobeto nengoen, ez nuen lehengo ahuleziarik behintzat. Hala ere, ordura arte ez nuen ezer izan eta iruditzen zitzaidan ez nintzela sekula sendatuko. Baja ongi etorri zitzaidan etxe berria konpontzeko.
‎Esan zidan bidali zutela eta momentuan bi lanpostu betetzeko zeudenez segur aski laster deituko zidatela. Beti bazuten berriren bat, baina nik ez nien kasu handirik egiten eta nire lanekin jarraitzen nuen ezer pasako ez balitz bezala, baratzean, ukuiluan eta abar. Martxoaren hamabian, ordea, apirilaren hamaseian mikelete nintzela esateko deitu zidaten.
‎Garajera joan ginen eta autoa hartu genuen. Sartu ginenean, kafea falta zela ikusi nuen, baina ez nuen ezer esan. Donibanera iritsi eta Euskalduna hotelera joan ginen.
‎Gainera, esan ziguten etxean erantzukizuneko ezer baldin bagenuen ateratzeko. Nik ez nuen ezer eta ez genion garrantzirik eman, baina badaezpada ere Tomas bere baserrira joan zen lotara, paperetan hango helbide hura zuen eta. Azokan buelta bat emateko asmoarekin jaiki nintzen eta Euskalduna hoteleko anderea ikusi nuen.
‎Eta Aresti izugarri mindu zen. Gaizki tratatu zutenen artean nire ezagun batzuk zeuden; nik ez nuen ezeren errurik, oso haserre nengoen guztiarekin. Uste dut Arestik hori bazekiela; baina berak guztiekin puskatzea erabaki zuen, baita nirekin ere.
2012
‎Pentsatu? Ez, ez nuen ezertan pentsatzen. Maite nuen.
‎" Naturak akats txiki bat oparitzen digunean, orduan da eskuzabalena gurekin. Ni akasgabe jaio banintz mundura, seguruena ez nuen ezer ikasiko".
2018
‎Ez nuen ezer erantzun, larrutik konturatzen ari bainintzen arrotzak arrazoia zuela. Aspaldian ut egina nielakoan jauregiaren jabe egin nintzen egunei, horren azal apainetan bizi nintzen, ordea, arrotza etxera agertze hutsak aditzera ematen zidanez:
‎Gehiago ziruditen atzaparkadak, ate deiak baino. Baina ez nuen ezer esan.
‎Ez nuen ezer irabazten arrotzaren haserretik. Bakezale agertu nahi izan nintzaion.
‎Ez nuen ezer ikusten.
‎–galdetu zidan, begirada muinoak egon behar zuen lekurantz beti ere. Nik ez nuen ezer ikusten?. Ai, maitasun hitza berritzera datozen gazteak balira soil soilik!
‎Arrazoi eman ez eman egon nintzen puska batez. Ez nuen ezer irabazten kasketari men egin, eta borreroburuaren gogoa nire kontra jarrita. Nire asmoa eta borreroburuaren kidetasuna uztartu behar nituen.
‎Gero, baso inguruak miatu nituen arreta osoz. Ez nuen ezeren aztarnarik atera. Erasotzaileak, gezien arabera, bakarra behar zuen.
‎Ez nuen ezer sumatu. Ateri zen kanpoan, eta saguzar bat ikusi nuen klaustroa zeharkatzen.
‎Pausa egin zuen Pillarditek. Isilik eman zuen denbora, nik zer erantzungo bailegon, baina nik ez nuen ezer erantsi, ez nuen soka gehiago tenkatu nahi.
‎Airea astun eta lodia zen, bero saparen eraginez. Txaflatak, are gutxiago ardoak, ez didate inoiz galarazi gau beltzenean ere gauzen, etxeen, kale kantoien ertzak badarik ere bereiztea, baina gau hartan ezin nuen ezer ikusi, inoiz ez bezala baitzen beltz eta trinkoa gaua. Infernuko zuloa ere ez da noski gau hura bezain ilun izango.
‎Mahai gainean antxumatuta neuzkan besoak, eta haien gainean hondoratu nuen burua. Ez nintzen gose, ez nuen ezertarako adorerik, salbu eta ardoa erruz edan eta luze lo egiteko.
‎Nik ordurako ondo ezagutzen nuen jaun maisuaren joera hura, beti ari baitzen ahaleginean gu nola aterako kontu berak pentsatzearen eta ahotan erabiltzearen errutinatik. Beta hartu nuen ezer esaterako, nire erantzunak maisuaren arreta nire aldera ekar zezakeen-eta. Ezin nuen argiaren alde apustu egin, erretratugaien aurpegiak adin jakinik gabe geratuko bailirateke; baina ezin nintzen denboraren alde ere agertu, itsu baten egoera baita argirik gabeko denbora.
2019
‎Anek begiratu egin zidan, zerbait esango nuelakoan, Ez nuen ezer esan.
‎Saioak erruki eske bezala begiratu zidan. Esan nahi niokeen" egon lasai, unetxo bat baizik ez da izango", baina ez nuen ezer esan.
‎" Kaka bat inporta zait unibertsitateko matrikula, aita, tele bat nahi dut neure gelan", pentsatu nuen, baina ez nuen ezer esan. Nire etxea zen eskolako lanak egiten genituen lekua eta Anerena zen dibertitzen ginen lekua.
2020
‎–irribarre egin du ostera ere hori esatean, bere indarraren jakitun, ondo baitaki soldadu gogorraren plantak aienatu eta maskara erortzen zaiola hitz egiten duenean?. Nik ez nuen ezertan agindu, seme. Nik beti utzi nizuen guztioi gauzak nahi bezala egiten.
‎Desagertu egin zinen. Eta Rachelekin ez nuen ezer izan askoz geroago arte, portzierto. Ez axola diolako eta ezer orain, baina ez nuen izan.
‎Hortik kanpo ezin nuen ezer egin etxe zahar eta sotoekin. Jabe lapur eta ziztrin batzuek soto batean bost egoile sartzen zituzten eta egoitza ertain baten heina irabazten.
‎Legatza jaten harrapatu ninduela uste dut. Ezin nuen ezer sartu eta gogoan dut nola komentatu genuen geure artean: " Comer sin ganas es jodido".
‎Sartu zidaten gol bakarra, Horvath en jaurtiketa baten ondorioz iritsi zen. Tononok desbideratu zuen eta nik ezin izan nuen ezer egin.
‎Basaurin ez nuen ezer ezagutzen. Ez nekian ostatu hori non zegoen, baina batari eta besteari galdetuz iritsi nintzen.
2021
‎Ez nengoen pozik, beldurrak airean egoten bainintzen beti, eta desordena sentipena nuen eta errudun ustea ere bai. Eskolan estudiatzen nuen, latinaren orduan historia, historiaren orduan grekoa, beti holatsu eta, hortaz, ez nuen ezer ikasten. Denbora luzez uste izan nuen merezi zuela, nire poemak eder ederrak baitziren, baina halako batean zalantza sortu zitzaidan agian ez zirela hain ederrak izango; eta aspertzen hasi nintzen haiek idaztean, eta gaiak nekez bilatzen, eta senak esaten zidan ordurako agortuak nituela izan zitezkeen gai guztiak, eta erabiliak nituela hitz eta errima oro:
‎Ez nuen hitzik aurkitzen hura deskribatzeko, ez nuen gozagarri zitzaidan hitzik. Jada ez nuen ezer. Ahalegina egiten nuen ispiluaz gogoratzeko, baina hori ere hilik zetzan nigan.
‎Artean ez zitzaidan ezer larririk gertatu, ez nekien zer zen gaixotasuna eta traizioa eta bakardadea eta heriotza. Artean ezer ere ez zen gain behera erori nire bizitzan, gauza hutsalak ez baziren; bihotzez maite nuen ezer ez zidaten artean sekula erauzi. Nerabezaroko malenkonia nagiak eta nola idatzi ez jakiteak ekarritako estura besterik ez nuen sufritua.
‎Talde osoaren aurrean atxilotu ninduten. Ignazioren galdera egin nuen, ez nuen ezer ulertzen. Eta esan zidaten Ignaziok berak eman zuela agindua.
‎Ezin izan nuen ezer ahoskatu.
‎Ez nuen ezer nahi. Bakarrik, inork esandakoari segitu, behingoagatik bazen ere.
‎" Bazeneki", ez nuen ezer esan.
2022
‎–Eta alde egin aurreko gauean, amonaren etxean, Nuns’ Islanden, maletak egiten ari nintzen, eta leihora harkaskarrak jaurti  tzen zituztela entzun nuen. Hain zegoen bustia leihoa, ez nuen ezer ikusten, eta, hala, eskaileretan behera joan nintzen lasterka, nengoen bezala, eta, atzeko atetik, baratzera irten nintzen, eta hantxe zegoen mutil gaixoa, baratzearen muturrean, dardaraz.
‎Eta behin baino gehiagotan itzuli nintzen etxera zangoak urratuta eta amak bainuan sartzen ninduen, garbitu eta ur oxigenatuarekin igurzten ninduen. Eta erretzen zidanean, ez nuen ezer esaten zeren amak gozo eta poliki artatzen ninduen. Bi alabetatik, ni nau kuttuna, ni naiz osasuntsua, ni naiz etorkizuna duena, ulertzen duzu?
‎Eta Marcori, laurotan iraintzaileena bera beti, harridura aurpegi batek ihes egin zion eta Catalinari bat batean moztu zitzaion tristura, eta erortzera zihoan malkoa ez zen erori. Oxala begiak lehortzen bazaizkin, erantsi nahi izan nuen, baina ez nuen ezer esan. Gutxitan izan naiz krudela.
‎Egun hartatik aurrera," gaizki hazia" bezala ezagutzen ninduten ikastetxean, gaizki hazia gora eta gaizki hazia behera. Nik inoiz ez nuen ezer esan horretaz eta egun batean bueltako autobusean, Javierren ondoan eserita, galdetu nion ea gaizki hazia izatearena heredatu egiten den, ea guraso bihurtzen ginenean gure umeak gaizki haziak izango ziren jaiotzez, orkatzek beren larruko orbanak heredatzen dituzten bezala. Berak" ez dugu seme alabarik izango elkarrekin" esateko bezalako aurpegiarekin begiratu zidan, baina ez nion garrantzirik eman begirada hari, ikaratuegi nengoelako benetan gaizki hazia nintzelakoan.
‎Bezero batzuek uko egiten diote hona etortzeari, arrisku handiegia da, esaten dute, nahiago dute ni haiek dauden tokira joatea, berek hartu duten hotel bateko gelan biltzea, ezagutu gintzaketen auzoetatik urrun, eta bestalde badira bezero ezti batzuk zertu baino lehen elkar ezagutzea nahi dutenak, arraroa da baina gertatzen da, taberna batean edo jatetxe batean elkartu behar duzu haiekin, eta afalondoa haien ondoan igaro behar duzu, nik hilean behin, hileko lehen larunbat guztietan libanoar batekin egiten dudan bezala, Malek izena du eta nitaz maitemindurik dago ia, horixe adierazten didate gizon horrek niri egiazko izena eman izanak eta beti hitzordura azaltzeak, eta aldi berean sendo eta etsiturik egoteak, triste eta hunkiturik, eta neuk ere maite nezakeen Malek ez balitz neurriz gain lodi, ez balitz neurriz gain tripazagi, ez balitz ehun eta berrogei kiloko gizona, gainera kontatuak dizkit bere zorigaitz guztiak, esana dit zenbat pisatzen duen doi baina ez naiz oroitzen, pisua adina bezalakoxea da, izenak bezalakoxea, kopuru jakin batez gero jada ez dio axola, eta pisu muga batetik gora ez dago maitasuna egiteko posizio bat baizik, ni bizkarrez etzan eta haren orgasmoaren zain egon, ez dago besterik, eta Malekek neke handiz mugitzen ditu gerria eta burua, eta hileko lehen larunbat guztietan Parc hiribideko japoniar jatetxera joaten gara, Kotorirenera, non oinetakoak erantzi behar baitira jateak oinekin zer ikusirik izango balu bezala, eta ahal dugun guztia jaten dugu, sushi, txipiroi frijitua, idia eta arroza, barazkiak, pasta eta saltsa guztiak aparte, ikaragarri gustatzen zait jatetxera joan eta furian jatea, esan behar dut etxean ez dudala batere kozinatzen, ez dut ezer jaten, edo ia ezer ez, eta orduan hilean behin badarik ere aprobetxatu egiten dut, eta sakea edo berak hautatutako ardo beltzetik edaten dugu, inoiz ez da ardo berdina, zeren plazerak aldatzen jakin behar da, zapore berriak deskubritu aldioro, eta bestela Ouzeri jatetxera joaten gara, Mont Royal-en ireki duten greziar jatetxera, eta han beti galeper erreak orburu bihotzekin eskatzen dut sarrerako, beti ardo beltz jakin hori, azala gorriarazten didan horixe, Ouzerin aukera handiagoa da eta giroa lasaiagoa, jendea urtebetetzeetan eta ezkontzetan joaten da hara, eta gero hotelera joaten gara zeren Maleki ez zaio nire logela gustatzen, txikiegia egiten zaio jakina, eta ohea beheregi dago, eta oroz gain kartzela arriskua saihestu nahi du, halaxe dio, noiznahi etorri litezke poliziak, atea jo eta bere bizia hondatu, poliziek atea jo lezakete aitak jo lezakeen bezalaxe, eta niri garrasi egiteko gogoa etortzen zait Malik bere alabagan pentsatzera behartzeko, haren irudia gu bion artean jartzeko, eta behin eta berriz esaten dit ez duela buruhausterik nahi zeren familia bat du eta gizarte maila handikoa da, banku bateko gerentea da, baina ez zenuke kezkatu, esaten diot nik beti, poliziarik ez zaigu gogait eragitera etorriko zeren italiar mafiaren babesa du gure agentziak, ez al duzu telebista ikusten, ez al dituzu egunkariak irakurtzen, legeen gaineko legeak ere badira, jendailaren metalegeak dira, diru beltza zuritzen dute, putak ere baliatzen dituzte, baina ni ez naiz horrekin obsesionatzen zeren nik ez dakit ezer agentziaren eta erakunde kriminal baten arteko filiazioaz, proxenetek ez dute ohiturarik langileei informaziorik emateko, eta gainera hoteleko gelak gustatzen zaizkit, unibertso itxi bat eratzen dute, tapizezko oskolak oheko izarekin konbinatzen du, Van Goghen eta Moneten lanen erreprodukzioak dituzte, paper zurian bildutako edontziak eta film pornoak, bainurako jelaren poltsatxoak, eta horiek burbuilazko bainuontzira bota eta kokotserainoko aparra egiten dute, eta Malek ikusi nuen lehenengo aldian, Kotorin, hantxe baitzegoen nire zain, edontzi sake bat eskuan, zera pentsatu nuen, hona hemen gizon bat, gizena, ordaindu ezik larrua jo ezin duena, ezin duena egin ahoz gora baizik etzan eta orgasmoaren zain geldi geldi egon, eta bere emazteagan ere pentsatu nuen, beharbada hura ere gizena izango da, ez dira uztartzeko gauza, eta zera hauetan pentsatzen ari nintzela Malekek irribarre egin zidan esanez ni ikusteak asko pozten zuela, ...amatzan eta Monita zuen izena, eta Malekek jakin nahi zuen ea ezagutzen nuen zeren nonbait hura ere nire agen  tziatik joan zitzaion, espainiarra zela esan omen zioten telefonoz, halako neurria zuela, halako pisua, eta neska azaldu zenean ez omen zuen agindu ziotenaren antzik, batere ez, gezurtiak ez beste, ziria sartu nahi izaten digute, esan zidan, ordaindu egin behar izan nion, nahiz eta ezin izan nuen ezer egin, etxera itzuli behar nuela esanez bidali nuen etorritako lekura, alaba gaixorik nuela esan nion, sukarrarekin, izerditan blai, eta ordubetez, amorruz jaten genuen bitartean, Monitari buruz hitz egin zidan, berari gustatu ahal izatekotik oso urrun zegoela, eta ordubetez garrasi egiteko gogoa izan nuen, zer eskubiderekin, nola hitz egin dezakek horrela emakume bati buruz, nork eta hi...
‎Eta nik babestu ez. Ez nuen ezer egin. Ez ezer esan.
‎Egun osoa pasatu nuen ezertaz galdetu gabe,
‎Gero, batere uste ez nuela, salaketa iritsi zen haur pornografia ekoizten nuela eta zabaltzen. Ez nuen ezer ulertu. Ez ditut ulertzen hemen daramatzadan bost urteak ere" (Idazleak espetxean bildumatik).
‎Askotan gertatzen da gure etxean, inork zerbait lekuz kanpo utzi, leku ez bereziki seguruan, eta handik denbora batera zerbait hori lurrera erortzea. Gero, gainera, auskalo ur bila edo komunera altxa nintzenean, ez nuen ezer berezirik nabaritu, eta lasai jarraitu nuen lanean. Handik egun pare batera gertatu zen bigarren aldiz, bakarrik nengoela berriro, gertuago oraingoan; lehen eguneko kolpe lehorra errepikatu zen, baina ez hain urrun, ondoko gelan.
‎Handik egun pare batera gertatu zen bigarren aldiz, bakarrik nengoela berriro, gertuago oraingoan; lehen eguneko kolpe lehorra errepikatu zen, baina ez hain urrun, ondoko gelan. Altxa nintzen begiratzera, lehen zarata gogoan; ez nuen ezer berezirik ikusi, ordea, ohiko anabasa pareta lurretan. Txori batek leihoaren kontra kolpea hartuko zuela pentsatu nuen, gertatzen baita batzuetan.
‎Ea, ondo lo egin dut orain arte, asko asko ere ez, zortzi ordurekin aski, zazpirekin astea aurrera joan ahala hasten naiz nabaritzen nekea. Baina ez dut problemarik edozein ordutan esnatzeko, zerbait berezia egin behar bada, norabait joan, ikasturte batez goizeko 5:30ean esnatzen nintzen, eta ez nuen ezer berezirik sentitu, kaleko baretasun zerutiarraz aparte?. Egunak ematen ez didan sentsazioa gainetik ezin kendu nabil, ordea, ordu gehiagoz aktibo, ordu gehiagoz produktibo izateko nahia.
2023
‎Ez dakit eskerrak ematerik itxaroten zuten azkonarra harrapatzeagatik. Etxe aurrera ailegatu eta kortarako bidean segitu nuen ezer esan gabe, astoari karga kentzeko eta belarra ganaduaren asketan banatzeko. Bien bitartean haiek, gero ikusi ahal izan nuenez, gure aitxeren kuartoan sartu, eta azkonarra utzi zuten ohe gainean.
‎Eta, hori gutxi balitz bezala, nire buruari egozten nion Antónioren balizko heriotzaren erru guztia. Hotz hotzean pentsatuta, psikologo jauna, ez nuen ezer askorik egiterik nire adiskidearen alde ataka gaizto hartan. Baina nola atera zuztarretik bihotzean hain sakon erroturik neukan erruduntasun sentimendua?
‎Nire traizioa gogoan bor borka ote zebilkion Antóniori niri erru sentipenaren antzera? Aterako ote nuen ezer garbian sorterrirako itzuleratik?
‎Baina nik ez nuen oso argi zer egin, eta ezertan hasi baino lehen atzeman ninduen, gainera, legearen atzapar luzeak. ...elan erleak erlauntzan bezala zebiltzala, atxilotu egin ninduten bazterrak nahasten ibiltzeagatik, eta apenas bainuen dirurik legearen zaindariak erosteko, bi egun eman nituen favelako komisaldegian jipoia jipoiaren atzetik, eta nik ospa, ihes, hegan egin nahi nuen goitika aritzen ziren chapadaz eta malucoz betetako ziega laiotzetik, baina, burdinazko barroteei buruaz jo eta jo arituagatik ere, ez nuen ezer lortu, polizien kolpeengatik jada hazita nituen begiak gehiago haztea eta aurpegia ubelduz betetzea besterik, eta hirugarren egunean, iluntzean, gizaseme portuges bat etorri zitzaidan bisitan ziega madarikatu hartara, itxura denez tratuak zituen ni atxilotuta nengoen komisaldegiko polizia ustelekin, eta gogoan dut vacilão hark nire kaiolako barroteetara hurbildu, eskua sartu eta ferekatu eg... Ni bezalako emakume langileen beharrean omen zeuden Europan, neskame eta umezain lanetan aritzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia