Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Baserritarrak ziren, zeharo herri euskalduna; pentsa, ni garai hartan Sarako eskolara joan nintzen eta ez nuen frantsesik ikasi! Ikasi nuen" La Marsellesa" baina zer kantatzen nuen ez nekiela. Beti egoten ginen zigortuak, beti euskaraz hitz egiten genuelako.
‎Eta, nola baitzen aldi berean salbaia eta eztia, hala maitatu nuen salbaiki eta eztiki handik aitzina behin eta berriro... eta maitatuko nuen ez dakit zenbat aldiz gehiago, baldin patu gaixtoak harenganik urrundu izan ez banindu ezinbertzez, zeren, bere kantekin nigar egiten zuenean, nigar eragiten baitzidan neuri ere, eta zeren, alegera kantatzen zuenean, inguruko tximeletak ere dantzan jartzen baitzituen... eta zeren, irri egiten zuenean, agerian uzten baitzituen hortzak, marfilezko dorre tipiak iduri....
‎Salamancatik itzuli nintzenean, berriz, trabailurik eta egitekorik aski izan nuen osaba Joanikoten kalbarioarekin, bertze kontu haiekin antsiatzen hasteko... Baina denbora hura ere iragana zen eta etxetik ihes egin berria nintzen... eta iraganarekin hausteko gogo bizi hura nuen, errai erraietaraino sartua, hura nola bideratu behar nuen ez banekien ere. Zeren eta gero eta gehiago ohartzen bainintzen, konparazione, ezen laket nituela neskatxak eta emaztekiak... baina non zegoen plazer haren neurria?
‎—Ez dago hain gaizki pabiloi industrial bateko bulego nola edo hala moldatua izateko. Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari. Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin.
2004
‎Hendaiatik atera berritan korridoreko leihotik begira joan nintzen, artean Ibarraren agur beroak hunkituta. Kanpoan zenbat denbora emanen ote nuen ez nekien arren, uste izatekoa zen oso luzaroko ez izatea. Hala erran zidan behintzat bizkaitar jatorrak, ni lasaitu nahirik.
‎Bururik altxa gabe eta belar ttikia jaten zenbat denbora egin nuen ez dakit, baina asko ez nintzen egongo, ez zait iruditzen. Agian ordu erdi, agian ordubete.
2006
‎Baita ulertu ezin ziren idazki txiki batzuk ere. Bi neska izenen arteko erlazioak haril  katzen eta elkarren arteko istorioak asmatzen entretenitu nuen ez dakit zenbat denbora.
2007
‎Eta hitz horiek are gehiago berotu ninduten eta hizketan hasi nintzen, zer esaten ote nuen ez nekiela, eta halako batean, hitz totelka ia, galdetu egin nion ea norena zen espero zuen haurra.
2008
‎Nik uste nuen ez zekienari jakiten laguntzen geniola!
2010
‎Bere garaian esan nuen ez nekiela zer pasatu zen. Oso egoera berezia zen, eta legez kanpoko ezer ez nuela hartu besterik ez nuen esan prentsaurrekoan.
‎Handitan zer izan nahi nuen ez nekielako utzi nuela etxeko lana egin gabe esan arren, ez zidan aitzakia onartu. Zero jarri zidan.
‎Hogeita hiru urterekin unibertsitateko ikasketak bururatuta neuzkakeen, erabakita ez nuen ez dakit zer izateko tituluaren jabe. Beharrizana zegoenez, menturaz maistra ikasketak egingo nituzkeen, eskola zein ikastolaren batean ume txikiekin borrokan arituko nintzatekeen.
‎Horregatik ziur naiz ez zela harritu bere ardurapean abandonatu zintudanean. Zergatik egin nuen ez jakiteak erasango zuen urte luze hauetan. Mesede hori besterik ez dizut eskatuko.
2011
‎Leihoaren aurrean eseri eta itsaso zatiari begira jartzen nintzen bakoitzean iruditzen zitzaidan zigarro atxiki luze bat aski izango nuela garunean bidea aurkitu ezinik nituen ideiei ate bat irekitzeko, eta borroka horrek nekatu egiten ninduen batzuetan. . Tabakoa uzteak idazkera aldatu dit, Atxagari aldatu zion bezalaxe?, erantzun nuen behin, eta geroztik esaldi hori behar baino gehiagotan ateratzen zitzaidan, Atxagari buruzko iritzi hori nondik atera nuen ez banekien ere.
‎Esnatu zenean, ez zidan berba egin nahi. Min egin ala babestuko nuen ez zekielako beharbada, mutu eta herabe zegoen nirekin. Bere izena ere ez zidan esan, eta dorre alderantz begiratzen zuen beti arduraz.
‎Hilik zegoela sinetsi genuen txalupa hutsik ikusi genuenean, bere arrantzarako eta angulak hartzeko tresnak bertan, alabek eta nik, ez poliziak eta abar, baina bai guk, istantean, eta sinesmen horrekin abiatu nintzen etxera, senarrik gabe biziko nintzela ziurrenik egun hartatik aurrera. Eta gustatu egin zitzaidan, gogoa etorri zitzaidan, gogoa, gogoa nuen ez dakit zer eta badakit zer egiteko, gogoa lehen aldiz nire bizitzan Bloody Mary bat bestearen atzetik antzezteko; kotxeko ispiluan ilea atontzen ikusi nuen neure burua, begiaz keinu egin nion, bidean senarraren autoa ikusi, eta aurrera jarraitu nuen.
‎Urduri nengoen, zer esaten nuen ez nekiela. Doña Elenak eten zuen ene jario zentzugabea.
2012
‎Baina batez ere harritua zegoen, beste indiarra horren urrutitik nola hil nuen ez zekielako; eta eskua hari zuzendu, eta keinuak egin zizkidan harengana joaten uzteko; nik, nola edo hala, baimena eman nion joateko. Iritsi zenean, zer egin ez zekiela geratu zen hari begira; alde batera jiratu zuen eta gero bestera, eta balak bularrean egin zion zauriari begiratu zion, zirudienez han egin baitzion zuloa, eta ez zuen odol askorik isuri, odol-jarioa barrurantz izan baitzuen, eta, horrenbestez, zerraldo hilik zegoen.
‎Goxo galdetzen zidan, hainbeste gustatzen zitzaizkidan hortz zanpatuekin, paletak, Jon Sarasuarenen tankerakoak; baina «zergatik?» bat beti da gogorra, gehiago itauna ande­reñoarengandik baldin badator, amaren apendizea, bigarren mailako jainkosa kohorteko partaidea, segurtasun eremua zabaltzen zidaten haietakoa; hala ere, egin nuena zergatik egin nuen ez banekien ere, ulertzen nuen egindakoak sortzen zuen harridura, gezurretan ibili nintzelako; ni, begi borobilez begiratzen zuen inozentzia zakua. Haatik, nik banekien lehendik ere gezurrak esateko gaitasuna banuela.
2013
‎Ez nion galdegin nire adiskidetasunak buru-hausterik ekarria ote zion erregeordearekin edo gobernatzailearekin. Susmatzen nuen baietz, eta nahiago nuen ez jakin.
2014
‎Urduri baino urduriago nengoen. Zer egin behar nuen ez nekiela joan nintzen, laguntza eske. Mutilaren anaiari hots egin nion.
‎Ez zen inor ageri, eta ni hurbildu egin nintzen. Urduri nindoan, tentsioan, zer aurkituko nuen ez nekiela. Prest nengoen erantzuteko eraso bat egonez gero, baina inolaz ere ez borroka hasteko, hori esaten nion behin eta berriro neure buruari.
‎Lantzean behin, elkarri begiratzen zioten maitekiro. Eszena samur hari begira, neure kabutan pentsatu nuen ez nekiela nola moldatuko ginen aurrerantzean; gazteluan hirurok geldituko ginen edo nik alde egingo ote nuen. Baina zerbait argi neukan behinik behin:
‎Zera esan nahi nuen Ez dakit.
2015
‎Helmugan besarkada haundi bat zuri emateko. Bergarako Euskaltegiko irakasle on bat ezagutu nuen ez dakit zenbat urte. Gogoratzen al zara?
‎Behin baino gehiagotan negar egin nuen ez nekielako nola eskertu Elorrioko lagunei gaixoaldian eskaini ziguten laguntza. Denei esker mila Miren hain ondo zaintzearren.
‎Haren aurpegiko hautsen lurrinak kili kili egiten zidan sudurrean eta une batez haren arnasaren hots sakona, erogarria, entzun ahal izan nuen. Ia zer egiten nuen ez nekiela eman nion musu masail zuri zuri hartan: sukaldeko burdina goriari ere ez niokeen musu beldurtiagorik emanen.
‎Nire buru barnean ez zegoen soto hartatik alde egiteko pentsamendua baizik. Ia zer egiten nuen ez nekiela, jauzi egin nuen harrapaturik nindukan aulkitik.
‎Zutik egon nahi ez zuen alfil setati batek lanak eman zizkidan. Hasierako jokaldiak zer egiten nuen ez nekiela egin nituen ia. Agurearen begi urdin ñimiñoetan ageri zen distira jostalariak ezin urduriago jartzen ninduen:
‎—Bai, nahiko gazte gehienak. Banuen, eta oraindik buruan dabilkit esaldi bat, nondik atera nuen ez dakidana: Gazteak gerrara doaz, zaharrak gerraz mintzo.
2016
‎2006ko azaroaren 29a: ama zenaren izena eta bi abizenak Googlen bilatzeko bulkada sentitu dut eta, zer aurkitu nahi nuen ez nekien arren, harri eta lur gelditu naiz ikusi dudanean ez duela emaitza bat ere. Ama hil da arrasto digitalik utzi gabe.
‎Ez dakit beste bitan, hirutan, lautan edo hamaika aldiz gertatu ote zen; kontua galdu nuen bukaerarako, eta ez nuen ezer jakin nahi. Nahiago nuen ez jakin, baina kontzientzia okerraren harra barrurik hozka izaten zuen eta logelako intimitatean berak azaltzen zizkidan azken hutsegitearen ingurukoak damututa, negarrez. Nik ere negarrari ematen nion orduan.
‎–Nola? , ondo entzun ote nuen ez nekiela.
‎Orduan neure ahotsa entzun nuen ez dakit oso ondo nola, baina konfiantzaz beterik hitz egiten zuela ematen zuen.
‎—Esan nahi nuen ez dakidala beste horrek sinistuko duen esan zion Jonek zigarro piztu berriari atxiki bat emanez eta esku libreko behatz erakuslearekin lurra seinalatuz. Jon oso gaztea da eta berealditako neurarekin dago.
‎Benetan. Zugatik pozten naiz Baina uste nuen Ez dakit zer uste Segundo bat.
‎Baina uste nuen ez zenekiela non dauden zure gurasoak.
2017
‎Beste ezertan pentsa al dezaket ba beste ezertan pentsatu al dut ba Mutilak kalea utzi zuen. ...pasa zuen batere atzera begiratu gabe eta belazetik zuhaitz bateraino joan eta kanabera lurrean utzi eta zuhaitzaren txardangoraino igo eta hantxe eseri zen, errepideari bizkarra emanda eta eguzki ttanttoduna ere azkenean geldi geldirik haren alkandora zuriaren gainean. ezertan pentsatu al dut ba negarrik ere ezin dut egin lehengo urtean hil nintzen esan nizun baina orduan ez nekien zer esan nahi nuen ez nekien zer esaten ari nintzen Abuztu bukaerako egun batzuk horrelakoxeak izaten dira gure etxean, airea hau bezain fina eta bizia, halako ukitu triste eta nostalgiko eta familiar batekin. Gizona bere klima esperientzien batuketa esan zuen Aitak.
‎Ez dakit zenbat kanuto erre genuen. Ez, jakina, hain itsu eta hain mozkor, zer egiten nuen ez jakiteko. Nik, batez ere, Oier ziztatu nahi nuen.
‎Boulevardera joan eta taxi bat hartu nuen etxera itzultzeko, eta gidariak nora nindoan galdetu zidanean, eskuarekin keinu zehaztasunik gabe bat egin nion, edonora abiatzeko aginduz bezala, halako estutasun bat sentitzen bainuen berriro zintzurrean, etxera itzuli eta zer aurkituko nuen ez nekielako. Baina inork ulertzekotan taxizale batek ulertzen du keinuen hizkuntza, eta autopistarantz abiatu zen eta bidean nire egoeraren berri ematen hasi nintzaion, agertu nion arratsalde erdian etxera iritsi eta aurkitu nuen panorama eta, erabateko koldarra nintzela pentsa ez zezan, bertsioa zertxobait edertzen hasi nintzen.
‎Ez nirekin. Zeharo nahastu egin ninduan eta zer esaten nuen ez nekian. Dena dela Sam Gaddisek zer eginik ez zeukak, ondotxo dakik hori.
‎Horrela jarriez gero, zer egingo nuen ez nekiela esan nion. Ez nekiela, benetan; baina aztertuko nuela eta erantzuna emango niola aurkitzen banuen.
2018
‎Pilefek deklaratu zuen berak pupitretik jasotzeko baino astunago sentitzen zuela burua, bai handiagatik, bai kartzelak ikusmin oro kendu ziolako. Nik erantzun nuen ez nekiela gitarra jotzen albora begira. Laster irteteko zen Zumik erantzun zuen ez zuela endredatu nahi inguruko zirkunstantzietan.
2020
‎" Tesia egiteko ikasle bila gabiltza Gurutzetako ikerkuntza taldean". Nire bizitzarekin zer egingo nuen ez nekienez, aurkeztea erabaki nuen eta aukeratu egin ninduten. Ikerkuntza lerroa zeliakia; beraz, ez nuen aukeratu.
‎Halako keinu konplize bat egiteko zorian egon nintzen, gaur egungo gazteria, musika kontuetan behintzat, galdu samarra dabilela adierazi nahian. Baina, bekainak eta begiak zerurantz goratu beharrean, lasai lasai galdetu nuen ez nekiena, ezjakintasuna kamuflatu gabe.
‎Esan nahi nuen ez dakidala igeri egiten dakidan.
2021
‎Literaturazale gehiago ez badago, nire ustez, askotan aspertuta irakurri dutelako da. Nik institutuan Jose Cadalsoren Cartas marruecas zergatik irakurri behar izan nuen ez dakit. Literaturaren kontrako estrategia bat?
2022
‎Adierazpen axolagabea gorabehera, mingostasuna eta tristezia antzeman nizkion. Berriz ere eskerrak eman eta alde egin nuenean, hitza eman nion neure buruari noizbait bisita eginen niola gizon hari, promesa beteko nuen ez nekien arren.
2023
‎Eratorriak halako burtzoro bat eragiten zidan. Maite nuen ez jakitea, galdatu beharra... Usurbileko ene lehen arrastirian, kirol zapatak oinetan, Erriberatik laster egin nuen Txokoalderaino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia