2015
|
|
Justus es, Domine, eta zure epaiak; pentsatzen hasi nintzen zein egia handia zen, honetan deabruak ez zuela sekula ere indarrik ni tentatzeko, Zuk, ene Jauna, ondasun guztiak dituzula eta fedeko beste ezertan ere nik duda egiteko eran; alderantziz zen: zenbat eta berezko bidetik aldenduago, hainbat sendoagoa
|
nuela
uste nuen, eta debozio handia ematen zidan: ahalguztiduna izatean geratzen ziren nigan burutuak Zuk egin ditzazun handitasun guztiak, eta honetan, diodanez?
|
|
3 Nik maisurik ez nuenez gero, liburu hauek irakurtzen nituen eta, hala, apurka apurka zerbait ulertuz nindoala uste nuen (eta gero ohartu nintzen, Jaunak erakutsi ezik nik gutxi nezakeela liburuekin, Haren Maiestateak esperientziaz ulertarazi arte ez baitzen ezer ulertzen nuena, eta ez bainekien zer egiten nuen ere) naturaz gaindiko otoitza, hobeto esan, gelditasunezko otoitza edukitzen hastean, gorputzezkoa zen oro burutik kentzen saiatzen nintzen, arima gora jasotzen ausartzen ez banintzen ere, beti oso kaskarra nintzenez, horri ausarkeria neritzolako. Hala ere, Jainkoaren presentzia sumatzen
|
nuela
uste nuen, eta hala da izan ere, eta Harengan bilduta egoten saiatzen nintzen; eta otoitz gozoa da, Jainkoak han laguntzen badu, eta atsegin handikoa. Eta irabazi hura eta atsegin hura sumatzen nituenez gero, ez zen ezer Gizatasunera itzularaziko ninduenik, egiaz eragozpen zitzaidala iruditzen baitzitzaidan.
|
|
Itsukeria honetan hamazazpi urtetik gora iraun
|
nuela
uste dut, harik eta aita domingotar jakintsu handi batek gauzak ikusteko begiak ireki, eta Jesusen Lagundikoek erabat beldurtu ninduten arte, hain hasiera txarrak nire aurrean beltzago jarriz, geroago esango dudanez.
|
|
Negar malkotan Jauna hartu nuen; baina nire iritziz ez ziren Jainkoa iraindu izanaren sentimendu eta samin hutsezko malkoak, hori aski izango baitzen salbatzeko, nekarren engainuak niri aprobetxatu ezik, gauza batzuk ez zirela bekatu astuna esan zidaten, baina bazirela ikusi nuen gero eta. Izan ere, geratu zitzaizkidan oinazeak ezin jasanezkoak ziren; sentimendua motela, baina aitortza osoa, nire iritziz, Jainkoa iraindu
|
nuela
uste nuen guztiarena; beste batzuen artean Jaunak mesede hau egin zidan-eta: Jauna hartzen hasi nintzenez gero, egundo ere ez uztea aitortu gabe nik bekatu zela uste nuena, bekatu arina bazen ere.
|
|
Jauna mesede handiak egiten hasi zitzaidan hemen izan nintzen aldi honen amaieran (ia bederatzi hilabete izan ziren bakardade honetan, ez liburuak esaten zidan bezain aparte Jainkoa iraintzetik, baina hala ere aurrera nindoan; ia ezinezkoa iruditzen zitzaidan han bezainbesteko kontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean
|
nuela
uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
|
|
Bakarrik egotea bilatzen nuen neure deboziozko otoitzak egiteko, eta ugari ziren, batez ere arrosarioa, nire amak hain maite zuena, eta guri maitarazten ziguna. Oso gogoko nuen, beste neska txiki batzuekin jolasten nuenean, monasterioak egitea, mojak bagina bezala, eta nik moja izateko gogoa
|
nuela
uste dut, baina ez esan ditudan gauzak adina.
|
|
14 Hilabete eta erdi edo igaro ziren, ez dakit pixka bat gehiago ez ote zen izan. Ordurako eragotzirik
|
nuela
uste nuenean, hona non bidaltzen didaten mezulari bat udalaren gutunarekin; han esaten zenez, udalak bere gain hartzen zuen haiei beharrezkorik ezer falta ez dakien laguntzeko konpromisoa, eta, bestalde, Ervías doktoreak esana dudana hartzen zuen bere gain, eta bi aita agurgarri hauen gutunak ere jaso nituen erregu gartsuz. Ni, ordea, beldur nintzen hainbeste ahizpa onartzeko, gertatu ohi denez, hara joango zirenen aurka bandoren bat sortuko zela uste nuelako, eta baita haiek mantendu ahal izateko gauza ziurrik ikusten ez nuelako ere; izan ere, eskaintzen zutena ez zen nahitaez behartzen zituena; horregatik, nahasmen handian ikusi nuen neure burua.
|
|
Gero hemen, Jainkoak egin dizkidan mesedeetan atzera egin ez dudanez gero, nire iritziz, uste dut, askoz ere askatasun handiagoa hartu dudala berriro. Orain arte besteen beharra
|
nuela
uste nuen eta munduko laguntzetan konfiantza handiagoa nuen; orain, argi ikusten dut erromero lehorraren zotz batzuk direla guztiak, eta haiei helduz gero ez dela ziurtasunik, kontrakotasun edota gaizki esateen nolabaiteko pisua gainean izanez gero hausten baitira. Eta horrela, esperientziaz dakit, ez erortzeko benetako erremedioa gurutzeari heltzea dela eta bertan jarri zenarengan konfiantza izatea.
|
|
Espiritu Santua joan bedi berorrekin eta ordain biezaio gaur egin didan karitatea. Berorrekin hitz egiteko era izango
|
nuela
uste nuen eta ez inorengatik marmarrean aritzeko, ez baitut horretarako motiborik, elkarrekin asaskatzeko baizik. Ez nazala berorrek ahaztu otoitzetan, orain behartuago uzten bainau neureen urritasunean.
|
|
2 Asteazkenetik hona Mari Mendoza anderearekin nago, gaixo zegoelako ez baitu ni ikusterik izan eta banituen zenbait gauza harekin tratatzeko. Egun bat soilik egingo
|
nuela
uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela.
|
|
2 Jakin beza ez
|
nuela
uste horrenbeste maite nuenik, berori ikusteko gogo handia baitut; beharbada, Jainkoak hala eratuko du. Zin zinez eskaintzen diot, eta gauza guztietan lagunduko diolako poza dut hemen, arima horiei perfekzio bidean lagunduko dielako inolako penarik ez baitut; baina jakinean egon bedi ez dituela eraman behar guztiak zeharo berdin.
|
|
7 Aita frai Gabrielen bitartez idatzi nion lehengo egunean horko aita errektoreari berorren agurgarritasunak nire berri jakin zezan, ez bainintzen ausartu berorri idazten, idatzi ahal
|
nuela
uste badut ere. Aita hau etorri zen hona eta ez dakit ongi zertara, Villanuevako monasterioarena zekarren baina; orain haren berri ongi jakin dudanez, munduko zentzugabekeriarik handiena litzateke hura onartzea, eta aita frai Antonio Jesusena fundazioa egitearen alde dago.
|
|
52 Hau askotan gertatu zait, eta Jainkoaren mirabe handi handiak diren prioreekin gertatu ere; nik haiei sinetsi egiten nien, besterik ezin
|
nuela
uste bainuen; eta egun batzuk etxean igaroz, harri eta zur geratzen nintzen, esan zidanaren hain kontrakoa ikusirik, eta gauza garrantzitsuren batean, itsukeria zela sinetsarazten zidan eta ia komentu erdia zen, eta bera zen nahasirik zebilena, gero ulertu zuenez. Nik uste dut, deabruak, ahizpa hauek zertan tentatu aukera handirik ez denez gero, prioreak tentatzen dituela, gauza batzuetan haien juzgua egin dezaten; eta guztia nola eramaten duten ikustea, gure Jauna goratzekoa da.
|