2000
|
|
Eta hala entseiatzen zen bidean sortu traba eta behaztopei buru egiten, ez buruz buru eta bekoz beko, baina zeharka. Oroitzen dut, alde horretarik, usu baino usuago erabiltzen zituela signifikantza bakarra ez zuten erranak eta etsenpluak edo hainbat haritako anekdotak, jostetan ibiltzeko parada emaiten ziotenak, zeren eta, handik edo hemendik oldartzen zitzaizkionean, haratagotik egin baitzezakeen ihes eta egiten ohi zuen ihes,
|
nola
behin baino gehiagotan ikusi ahal izanen duzun, jaun André, hemendik aitzina.
|
|
Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta
|
nola
behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Par... Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea baitzuten beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
|
|
Erretorika dakiena dea, eta mintzoaren jabe dena? Haatik, jakintsua izan ote daiteke gizon bat, munduko numero guztiak dakizkiena baina, oihanaren erdian bakarrik utziz gero, galdu eginen litzatekeena,
|
nola
behin baino gehiagotan ikusi behar izan nuen nik ibai Orinocok zeharkatzen zituen oihanetan. Eta nor ote jakintsuago:
|
|
—eta, pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea, aitona Nikolasek batzuetan egiten zuen moduan, ondotik aitzina segitzeko—: Joanes, aspaldi aipatu nian
|
nola
behin batean hire osaba eta biok Baionarat joan, eta zerbait gertatu zitzaigun, baina ez nian gertatuaren berri eman, zeren segur bainengoen ezen ez hidala ulertuko... Baina gaur bai.
|
|
Zer kontatu zigun, bada, dukeak? Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere,
|
nola
behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainet... " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
|
|
Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz hartarik eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik
|
nola
behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
|
|
Ordea, amorioaren denbora bertze denbora bat da, eternitatearekin eta sekula gabeko sekularekin lotua dagoena, eta,
|
nola
behin eternitatea ukitzen duen lurtarrak uste duen, nahiz eta artean lurrean bizi izan, ezen betiko ukitu duela, eta ezin uler daitekeela, hartaraz gero, lurreko denbora bertze molde batean, hala uste izan nuen nik ezen ene arima kaio eternal bat bihurtuko zela egun guti batzuen buruan, eta hala ibili ahal izanen zela itsas gainean, akabantzarik gabeko hegaldi batean. Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela eta noiznahi den jar gintzaketela haiek, berriro ere, lurrerako bidean, nola gertatu baitzitzaidan niri neure lehen amorio harekin; haatik, badakizu nolakoa den amorioa, jaun André:
|
2003
|
|
Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola
|
nola
behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira).
|
|
Biok etxe berean bizi ginenez, bera solairu batean eta ni bestean, askotan egoten ginen elkarrekin. Ongi gogoratzen naiz
|
nola
behin batean umetan esan nion:
|
2004
|
|
Hala, bada, oroitu nuen
|
nola
behin edo bitan jarri zidan O. Jaunak eskua buruan ezin samurrago, haren begietara behe laino gris bat sartzen zela.
|
2008
|
|
Nik, ordea, ulertzen ez dudana da jendeak nola ez duen ulertzen. Beno, ulertu, ulertzen dut; baina esan nahi dut amorrua ematen didala ikusteak
|
nola
behin eta berriro gertatzen diren ezin ulertuak, gauzak hain argi ikusteko aukera izanda. Guztiok dugu ulertzeko ahalmena, baina batzuek garatu egin dugu eta besteak konformatu egin dira.
|
|
Izebaren ateraldiak irri nabarmen bat eragin zion Nazariori; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen? edo gogoan zuen, zehatzago, eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen?,
|
nola
behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak. Nazariok, bere esker ona azaldu nahi izan zion ere?
|
|
Jatearen harira beste gertaera bat hartu zuen gogoan,
|
nola
behin euskal herriko ontzi batek, irratia hondatuta zeukala-eta, laguntza eskatu zien. Zodiakarekin hurreratu zitzaizkienean, jatera gonbidatu zituzten esker onez.
|
|
Izebaren ateraldiak irri nabarmen bat eragin zion Nazariori; txantxara jo beharrean, ordea, bizpahiru segundoren buruan irria desegin eta pentsakor jarri zen; esan nahi baita Nazarioren adimenak beste leku batera egin zuela jauzi; honek, izan ere, gogoan behar zuen... edo gogoan zuen, zehatzago –eszenaren nondik norakoak ez du beste irtenbiderik eskaintzen–,
|
nola
behin batean, Dobaingo fabrikara lehen aldiz egin zuèn egunean doi, izebak fardel bat prestatu zion, baita nola berak –Nazariok– bere esker ona azaldu nahi izan zion ere... eta are gehiago, promes bat ere egin baitzion –" Zin degizut erregina bat bezala tratatuko zaitudala, izeba, nire ametsak betetzen badira..." –, kosta ahala kosta bete nahi zuena; hantxe, baina, ... hik hirian nahi nauk, baina nik herrian nahiago...
|
2010
|
|
Ahal zuenean, hala ere, gutxitan?, herrira itzultzen zen, eta orduan segurua nuen haren bisita. Gogoratzen naiz
|
nola
behin batean, herriak Rosa Luxemburg kartzelatik atera eta handik gutxira izan zen, 1918ko abenduan, hiruzpalau aste igaro zituen.
|
|
Gogoratzen dut
|
nola
behin batean. Pagoagan hamar bat egun egin ondoren, etxera itzultzeko bezperan?, doña Gertrudisek amaren belaunei erreparatu eta honela hitz egin zion: –Zure belaunetako ubeluneak hitz hutsalak baino gehiago dira, Regina??; eta amak erantzun zion:
|
|
Poesia erromantikoa, jakina, txarra, alegia?, gure giro hartan hura baitzen, antza, poesia egiteko modu bakarra, sinekdoke kasu ezin garbiagoan. Gogoratzen al zara
|
nola
behin batean zuk niri poesiaren definizio bat eskatu, eta nik hitzetik hortzera erantzun nizun: –Eroaren etxea da poesia!??
|
|
Gogoratzen dut
|
nola
behin batean —Pagoagan hamar bat egun egin ondoren, etxera itzultzeko bezperan—, doña Gertrudisek amaren belaunei erreparatu eta honela hitz egin zion: " Zure belaunetako ubeluneak hitz hutsalak baino gehiago dira, Regina..."; eta amak erantzun zion:
|
|
Poesia erromantikoa, jakina —txarra, alegia—, gure giro hartan hura baitzen, antza, poesia egiteko modu bakarra, sinekdoke kasu ezin garbiagoan. Gogoratzen al zara
|
nola
behin batean zuk niri poesiaren definizio bat eskatu, eta nik hitzetik hortzera erantzun nizun: " Eroaren etxea da poesia!"?
|
|
Ahal zuenean, hala ere —gutxitan—, herrira itzultzen zen, eta orduan segurua nuen haren bisita. Gogoratzen naiz
|
nola
behin batean —herriak Rosa Luxemburg kartzelatik atera eta handik gutxira izan zen, 1918ko abenduan— hiruzpalau aste igaro zituen. Eta lan asko zuen arren —kausa bati emana bizi denak minutu bakoitzari bi ateratzen dizkio—, astean bizpahiru bider bai etortzen zitzaidan.
|
2011
|
|
Igerilekura elkarrekin joaten hasi gintunan, handik gutxira. Gogoan dinat oraindik, eta askotan aurkitzen dinat neure burua une hura ahaleginean,
|
nola
behin, igerian ibiltzera elkarrekin joatekoak ginen batean, deitu hidan esanez berandutu egin zitzainala eta hintzela iritsi esandako orduan, ea inporta zitzaidan beranduxeago joaten baldin baginen. Nik ezetz, jakina, egongo nintzela hi etorri arte.
|
2014
|
|
Hiri handiko trafikoak aurrera segitzen zuen gauean, ibai logabearen gainean sakonagotuta. Guk ikusmiran jarraitzen genuen, pazientziaz itxaroten, beste zereginik ez itsasgora amaitu artean?; baina, isilune luze baten ostean, duda mudazko ahotsez zera esan zuenean «Uste dut, lagunok, gogoan izango duzuela
|
nola
behin ur gezatako marinel bihurtu nintzen bolada baterako», orduantxe bakarrik jakin genuen, itsasbehera hasi aurretik, Marlowen pasadizo zalantzazko bat entzutera kondenatuta geundela.
|
2015
|
|
|
nola
behin batean, sutsuki, gaztetan??
|
|
Are gehiago: izeben arteko berriketa haietako batean gogoratu uste dut noizbait komentatu zutela, barre eta poz artean,
|
nola
behin gure amak etxerako bidea trabatzen zien Kaskagorriri bultza egin eta pendizean behera bota zuen. Uste dut badakidala zein den tokia:
|
2016
|
|
Gaur ere bertsio luze eta ilun hau baliatu dut irakaslearen aurrean neure obsesioen jatorria agertzeko, baina eskua bekokian jarri eta burua makurtu beharrean, bi besoak mahaiaren ertzean antxumatu eta adi adi egon zait entzuten. Are gehiago, liburu dendaren hondamendiaren atalera iritsi naizenean beti errepikatu ohi dudan pasadizoa kontatu diot,
|
nola
behin liburuak doan jarriko nituela iragarri nuen hedabideetan eta pintxoak eskainiko nituela agindu,, zizka mizkak, idatzi zuen oso irizpide jatorrarekin euskarazko egunkariak, eta, gremiokoen artean nire ausardia oso komentatua izan bazen ere, apenas gehitu zen egun horretan bezero kopurua, kalean hotz egiten zuelako sartu ziren eskaleak ezin baitira bezerotzat hartu, gutxiago oraindik horietako batzuek liburuak estufa zaharrak berotzeko eraman zituztenean.
|
|
Ezertarako aipatu gabe lehentxeago gertatu zena, hasi zen esaten nola aspaldi aspalditik, nik neuk pentsa nezakeen baino askoz lehenagotik, erabakia zuela garbi hitz egitea nirekin gure artean apurka apurka sortuz joan zen egoeraz. Ez al nuen gogoan
|
nola
behin, jarraitu zuen?, aurreko urrian, euritik babesteko kotxetegira sartu eta karrozaren barruan eseri ginen. Bada, orduantxe hasi zen bera konturatzen bide okerretik zihoazela gure harremanak.
|
2017
|
|
Gogoan dut
|
nola
behin, Gabon Zahar egun batez, ni eta nire ilobatxo Alka, lau urteko neskatoa, bateko leihoari begira geundela, neskatoa nigana itzuli zen eta hitz hauek esan zizkidan: –Osaba Drako32, hala deitzen zidan?, zeinen pozik nagoen adarrak sortu zaizkidalako!?.
|
|
Gogoan al daukak
|
nola
behin elkarrekin zeharkatu genuen Italia Greziarako bidean. Erabaki genian Ponto eskualdera joan behar genuela, garai hartan arriskuan baitzegoen, gogoratzen haiz??, eta asmo hori betetzeko jarriak gintuan bidean.
|
|
Gogora etorri zitzaidan
|
nola
behin, goiz batez, pinu baten azalean tximeleta kusku bat aurkitu nuen, hain zuzen ere barruko tximeletakumea zorrotik kanpora irten beharrez xilo bat egiten ari zèn unean. Zain geratu nintzen, itxaroten, baina luze jotzen zion irteteak, eta ni presatua izaki.
|
|
Gogoan dut
|
nola
behin, herrira gindoazela, bidean buruz buru egin genuen mando baten gainean zetorrèn agure batekin. Animalia ikusi zuenean, Zorba so so jarri zitzaion, begi biak larrituak teteletua.
|
|
–Urtean behin benetako odol beroa botatzen du zauritik, jarraitu zuen agureak?. Gogoan dut
|
nola
behin, artean mustatxarik ez neukàn garaian, Ama Birjinaren egunarekin inguruko herrixka guztietatik osteka jaitsi ginen hura adoratzera. Abuztuaren hamabosta zen.
|
|
Gero kokaina deskubritu genuen, eta akorduan dut
|
nola
behin, arratsalde batez, zerbeza bi eta marra bi jarri genituen mahai gainean, soilik txortan gehiago, gogorrago, sakonago egiteko. Akorduan dut gauak ez ezik goizak ere argitu zuela poltsa amaitu eta zazpigarren orgasmoaren atarian, eta negarrez mintzatu zela, esanez hustu egingo lituzkeela erraiak momentu horretantxe bezala betirako sentitzeko, bere borondatea salduko lukeela estutzearen estutzez nire barrura sartu eta bertan bizitzen geratzeko, maitasuna hitza bera motz geratu zitzaigula aspaldi, gureak estralurtarra behar zuela izan.
|
2018
|
|
Oroitzapena mingarria bazaizu, barkatu, baina ez dut inoiz ahaztuko
|
nola
behin biok ikusi genuen zure aita atzera aurrera lorategiko etxearen aurrealdean, lurrera begira, eroritako harribitxi baliotsuren baten peskizan ariko balitz bezala.
|
|
Lord Darlingtonek berak 1920ko urteen hondarrean egin zuen Berlinerako bidaia sail bateko aurrena, eta oroitzen naiz nolako zirrara eragin zion. Handik itzuliz geroztik, zinez kezkaturik egon zen egunetan, eta gogoan dut
|
nola
behin, bidaian zer moduz ibilia zen galdegin niolarik, zera erantzun zidan:
|
|
Izan ere, bisitarietako batzuk hain ziren isilpekoak, ezen eskatu baitzidaten ziurtatzeko langileek ez zutela haien identitateen berri jakingo edo, inoizkoan, ez zietela begiratu ere egingo. Hala eta guztiz ere, harrotasun eta esker on pizar batez esanda?, lord Darlingtonek ez zuen egundo ahaleginik egin niri ezer ikustea edo entzutea eragozteko; gogoan dut
|
nola
behin baino sarriagotan, beren solasa eten eta fidagaitz begiratzen zidaten aldiko, lord jaunak besterik gabe esaten zuen: «Ez, segi, mesedez.
|
|
Kenton andereñoaz denaz bezainbatean, oroitzen naiz egun haietako tentsio gero eta handiagoak eragina izan zuela berarengan. Gogoan dut, kasurako,
|
nola
behin berarekin topo egin nuen garaitsu hartan atzealdeko korridorean. Atzealdeko korridorea, Darlington Hallen zerbitzarien alderdiaren bizkarrezurra, leku aski goibela zen, egun argirik ez baitzen sartzen beraren luzera handian.
|
|
Orduz geroztik, Cardinal jaunaren semeak izen ona lortua zuen zutabegile gisa, nazioarteko aferei buruzko iritzi irri eragingarrietan espezializaturik. denez, zutabeok ez ziren izaten lord Darlingtonen gustukoak, zeren gogoan dut
|
nola
behin baino gehiagotan esan zuen honelako zerbait, egunkaria irakurtzen ari zela:
|
2020
|
|
Eta oroitzen naiz
|
nola
behin, zortzi urte haiekin, eskola bukatu eta uda partea hasita zegoen hartan, ibaira hurbildu nintzen goiz batez. Aita joana zen zerrategira eta amak lana erruz zuen etxekoei erreparatzen.
|
2023
|
|
Lotsaz gogoratzen dut baita ere
|
nola
behin opari batekin etorri zitzaidan, liburu bat paper batean bilduta, eta ireki baino lehen esan zidan behingoagatik berak deskubrituko zidala idazle bat, izen ahoskatu ezina zuela, ziur ez nuela ezagutzen... Ondo ahoskatzen baduzu, liburua oparitzen dizute, egin zidan txantxa.
|
|
Nire lagunak indiar izen luze eta nabarmen bat zeukan, eta, orduan, enpresako zuzendari nagusia –emakume zuria bera– berak asmaturiko izen laburrago batez deitzen hasi zitzaion. Nire lagunak ezinegona agertu zidan, eta, horregatik, harritu nintzen
|
nola
behin, enpresa hark antolaturiko solasaldi batean, zuzendari nagusia oholtzara igo eta izengoitiaz aurkeztu zuen nire laguna, haren egiazko izena esan beharrean. Eta, nire laguna oholtzara igo zenean, berak ere izengoitia erabili zuen bere buruaz aritzean.
|