Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2000
‎izan ere, planeta bakoitza duk mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat" —eta, bere hitzen azpimarratzekoedo hatza altxatzen zuela, erantsi eta eratxiki zuen—: Eta Pierre Gassendiri berari aditu nizkioan, halaber, neure bizitzan peripatetikoen eta eskolastikoen kontra aditu nituen lehen hitzak, zeren eta etsai baitzituen haiek guztiak, Epikuroren miresle zen bezala, edo Kopernikorena eta Ke ple rre na, baina Galileorena bere batez...
2001
‎Eta esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan hantxe bertan, sukaldean eta nire aurrean, gona kendu eta aulkian eserita hankak depilatzeko prestatu zenean. Gogoan dudala, amaren izterrak ikusten nituen lehen aldia zen. Nik imajinatu baino lodixeagoak ziren, nik amestu baino motzagoak, baina nik irudikatu baino askozaz ederragoak eta perfektuagoak ziren amaren benetako izterrak.
‎Kirioak airean nengoen, ez bainekien Juliak norantz jo zuen basoan barrena. Metro gutxi batzuk egin nituen lehen tiro hotsa entzun nuenean. Ni nengoen tokitik gertu izan zen, pendiz baten ostean.
2003
‎Neskaren argazkia nire ahizpetako batena da. Ez zen asko arduratzen politikaz, baina berari egokitu zitzaion ospitalean egotea bertan pasatu nituen lehen orduetan. Ingresaturik egon nintzen hilabeteetan egunero etorri zitzaidan etxeko kafesnearekin, bertakoa horren ona ez zela-eta.
2004
‎Nekien apurra, auzoan ikusitako ni baino zaharragoen ezkutuko ibileretatik ikasia nuen, Frantziatik omen ekarritako giltzatako batzuk eskutik eskura zirkulatu zutenak, ikurrina agertzen zuten burdinazko piezak. Amari futbol partida genuela esan eta Vascongado Amara auzoko tren geltokira hurbiltzen izan nituen lehen lanak, grisek inguratuta baitzeukaten. Ezagutzen nuen auzoko bati »giltzatakoak saltzen ibilitako bati» jarraiki gauza izan nintzen Bergararaino iristeko.
2005
‎Komunera joan nintzen lasterketa, eta atzamarrak eztarriraino sartu nituen bi aldiz pentsatu gabe. Okada izugarriak izan nituen lehen aldi horretan, baina behin eta berriz sartu nituen eskuineko esku­ ko bi hatzak lasaña koipetsu hura nire gorputzetik kanporatu arte. Momentu txarra pasa nuen, oso:
2006
‎Orain ez asko adibidez, Eusko Jaurlaritzak irakurzaletasunari buruzko datuak zabaldu zituen. Neronek telebistaz entzun nituen lehen aldiz. Irakurlearen eredua emakumezkoa, hogei eta hamalautik beherakoa, batez beste hilean liburu bat irakurtzen duena.
‎Eta horrela, halako batean, ni ere kantuan hasi nintzen. Lurdesekin batera kantatzen nituen lehen abestiak; gero, neronek sortu nituen hiru edo lau; Uztapide eta Xalbadorren bertsoak ere kantatzen nituen. Hirurogeita seigarren urteko martxoaren egun batean, taldeko norbait gaixotu egin zen, eta Lurdesek eta Arzek lehen aldiz jendearen aurrean kantatzera bultzatu ninduten.
‎X.L. Gipuzkoako Seguran 1966ko martxoaren 26an, arratsaldeko 5etan. Nik Ez dok Amairu taldean bestelako lanak egiten nituen lehen hilabete haietan: kantu letrak idatzi, antolaketa lanetan lagundu...
‎Mozkorraren larria pasatu zenean, etxera bueltatu nintzen eta kafetan buru belarri sartuta idatzi nituen hamar orrialde. Hilabetetan idazten nituen lehenak. Ez zen ipuina, ezta bukatuko ez dudan beste nobela horietako bat ere.
‎Nire txandaren zain egon nintzen, azken takatekoa emateko. Aise egin nituen lehen bi karanbolak. Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean, eta bide erdian gelditu zen.
‎Eta bestela ere, dena naturaltasun osoz eta horrelako beldurrik gabe kontatzerik balego ere, ezin izango nieke ondo azaldu zer sentitzen nuen nire txapitulako leihotik zehar Michelle bere etxean sartzen ikusten nuenean, etxaldeko patioa gurutzatuz, beti bakarrik. Ikusiak nituen lehen ere neska gazte herrenak, baina sekula ere ez nirearen hain antzeko herrenik egiten zuenik. Isilik egiten nuen negar neskatxa isil hari begira.
2007
‎Patio orduetan kalera irten gintezkeen, eta, askatasun kuota berri hori aprobetxatuz, gozoki denda batera jo ohi genuen, gozokiak ez ezik, zigarro solteak ere saltzen zituzten saltoki batera. Hamabost pezeta ordaindu nituen lehen Chesterfield horren truke. Sua klaseko mutil txima luze batek eman zidan, Che Guevararen pizgailu batekin.
2008
‎Ondarroan egin nituen lehen ikasketak. Hantxe institutua ere.
‎Ez dakit noiz hasi nintzen neure buruari min ematen. Seguru asko denek bezala haur nintzelarik egingo nituen lehen esperimentuak, baina gogoan dut minaren etekinez jabetzen hasi nintzen eguna Arantxak etxetik alde egin zuen lehen aldikoa izan zela: Asteak zeramatzan egurrezko eskultura hari bueltaka, hemendik kendu, handik leundu?
‎Edozein unetan begiak ireki eta ea nora nindoan galdetuko zidala pentsatu nuen. Beldurrez egin nituen lehen urratsak. Eskerrak hondarretan oin hotsik ez den ateratzen.
‎Galderak ugariak dira Rodriguezen paperari buruz, eta atzo, kirol zuzendari berriak kazetariak bildu zituen, lehen argipenak emateko: «Nire telefonoan egunean bi dei jasotzen nituen lehen, eta orain 30 jasotzen ditut», esan zuen. Umorez dago Rodriguez, eta erronkari heltzeko gogoz.
2009
‎Inoiz ez nien izenik eman, nire inguruko inork halako ohiturarik izan ez eta. Pauen eta bereziki Parisen aurkitu nituen lehen zaldi izendunak, baina horrek ez ninduen izen emanzale bilakatu. Frantziako hiriburuan, Pegasus bat baino gehiagoren ezagutza egina nintzen urte haietan.
‎Zisjordanian zehar ibiltzea nekagarria dela jakinarazi du: . Ramalara joateko hamabost minutu behar nituen lehen; ordu eta erdi baino gehiago, orain?.
‎Eskalatzaile nintzen lehen, baina orain bidaiatu eta beste leku batzuk ezagutzeko mugitu nahi dut. Liburu teknikoak idazten nituen lehen; orain nahiago jende gehiagorekin konpartitu.
‎Jatorrizko hizkuntza euskara da. Nik euskaraz idatzi nituen lehen gidoiak, lehen oharrak. Gero ikusi genuen oso erraz genuela gaztelaniaz ere ekoiztea.
2010
‎Eta hura ikusten, eta hola... Betharramen egin nituen lehen ikasgaiak eta hogeita bat urtetan joan ninduzun Palestinarat. Betleemen errezibitu nituen beste eskolak...
‎«Horrelako lan bati nion ekin jubilatu gabe. Nik gordinean eginak nituen lehen bi liburuak. Zirriborroa egina nuen eta hori orraztuz hasi nuen nire lana», ezan zigun.
‎Eleberria agertu ondoren hitzaldi piloa eman zuen Jon Maiak gaiaren inguruko bere bizipenak kontatzeko. «Laurogei bat hitzaldi emango nituen lehen urtean. Oraindik jarraitzen dut hitzaldiak ematen, liburua saldu egiten baita.
‎Ezin nintzen herrira itzuli, edo unibertsitatera: egia izan zitekeen polizia susmotan ipini nuela batere beharrik gabe, eta ez nintzen bueltatzera ausartzen, handiegia zen torturaren aukerak sortzen zidan izua; erakundearen beraren beldurra ez zen hainbestekoa, Iparraldean eman nituen lehen aste horietan konturatu nintzen barneko diziplina ez zela ez zorrotza ez zulorik gabea; hortaz, Josemaren hitzak ahoberokeriatzat hartzea nuen onena, baina halako deserosotasun bat sortzen zidaten, hala ere; gainera, erakundearen beraren jardunak edo filosofiak edo estrategiak sortzen zidan artegatasuna zegoen, analisi politikoz jantzita ere beste jatorri bat zeukana: izan zitekeen sentiberatasun eta demokristaua nuelako, edo koldar ustel bat besterik ez nintzelako; zena zela arrazoia, ez nuen balio hartarako.
‎Orduantxe iritsi nintzen ni gela horretara, eskola ordua bainuen bertan. Bi mutil borrokan ikusita, zalapartariak bereizi eta zigortu egin nituen lehenik eta behin, eta zer gertatzen zen galdetu nien gero. Entzundakoak entzunda, nahiago nukeen gaia atera ez balitz, baina alferrik zen orain esatea; alferrik eta berandu.
‎Behin baino gehiagotan esan dut Estatu Batuetara eramango ninduen hegazkineko eskailerak beste eskailera batzuen truke, Ajuria Eneakoen truke, aldatu nituela. Urtarrilaren 4an igo nituen lehen aldiz eskailera horiek, lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu karguaren zina egiteko.
‎Benetan gogor estutu behar izan genuen gerrikoa lehendakariorde eta Ogasuneko arduradun gisa eman nituen lehen bi urteetan. Praktikan, Eusko Jaurlaritzako sail guztietako aurrekontuak murriztu genituen, Osasunekoak eta Hezkuntzakoak izan ezik; ekonomiaren hazkunde izendatuaren pareko hazkundea izan zuten bi hauek.
‎Barre egin zuten senar emazteek, baina ni urduritzen hasia nintzen, jaitsi behar nituen lehen metroek aldapatsuegiak ematen zutelako.
‎Zortzi eta erdietarako finkatua genuen afaltzera joateko hitzordua. Armairuan aurkitu nituen lehen arropekin jantzi eta errezepziora jo nuen. Han zeuden denak, Tudela izan ezik.
2011
‎Gazteek freelance izan dute, gero eta gehiago. Eta hori ona da, nahi duzun erreportajea egiten duzulako.Aurreneko erreportajea egin zenuenetik mundua aldatu egin da, baina lan egiteko gogoa ez zaizu amaitu, ezta? 17 urte nituen lehen erreportajea egin nuenean. Manoleteren heriotzaren berri ematera bidali ninduten, Linaresera.
‎Lehenengo urteetan entzuleek euren desadostasuna adierazten zidaten, esaten zidaten gazteak praktika ez sanoetara bultzatzen ari nintzela diskurtso harekin, helduak oso inbadituta sentitzen ziren... Esperientzia dibertigarriena Euskadi Irratikoa izan zen, hogeita zortzi urte inguru izango nituen lehen aldiz Arantxa Iturbek eta Jaime Otamendik Euskadi Irratian elkarrizketa egin zidatenean. Ni zakilaz, orgasmoaz, klitoriaz, plazeraz eta gorputzaz hitz egitera joan nintzen eta hitz haiek, euskaraz, eztanda egiten zuten belarrietan.
‎Adiskideak esandako dantzaleku atarian jarri nintzen ostiral gauean autoaren barrutik zelatan, sarrera zaintzen. Gaua zen eta kaleko farolen argitan ikusi nituen lehen gazteak aretora hurbildu eta ate inguruan pilatzen. Extralurtar batek gizakiei begiratuko liekeen moduan begiratzen nien:
‎Duda barik, talde hartan eman nituen urterik onenak. Tekan bertan eman nituen lehen pausuak entrenatzaile moduan, harrobiko taldeetan. Asobal ligako hainbat talde zuzendu ditut:
‎Joan nintzen. Galdegin nituen lehenik Ageneko presondegiko artxiboak. Ezer ez.
2012
‎Batzuetan iristen zen, oinak lurrarekin kontaktuan edukitzearen poderioz, baina denborarekin konturatu nintzen oinak lurrean jartzen nituen lehen momentuan sentitzen nuenak esaten zidala egun hartako bilaketa emankorra izango zen edo ez. Lehen unean garondoraino iristen zitzaidan hotzikararik sentitzen ez banuen, alferrik zen denbora luzean oinutsik gora eta behera ibiltzea.
‎Badakit toki hartan eman nituen lehen egunak beldurgarriak izan zirela, baina han ikusi nuenak eragindako inpresioak egun haiek ahazten lagundu dit. Hara iritsi eta egurrezko aulki ezegonkor batean eserita atera zidaten argazkiaren argi kolpetik hurrengo hogeita hamar bat egunera ez dut inolako oroitzapenik.
‎Toki hartan sartu ninduten egunean bilduta neraman ilea eta horrela eman nituen lehen egunak. Ukitu gabe.
‎Sarreraz gogoratzea lortu nuenetik, pixkanaka hasi zitzaizkidan nire memorian ezabatuta nituen lehen egun haietako irudiak burura etortzen. Herriko zine zaharreko pantailan bezala ikusten nituen, zuri beltzean, eta hitzak ere apenas entzuten nituen.
‎Ez zen samurra izan ezkontzaren osteko aste hura. Gripeak jota bezala pasa nituen lehen egunak: hitz egiteko ere kemenik gabe, zurbil, orain burua sukarrak berotuta, orain bizkarrezur guztia bat bateko hotzikara batek astintzen zidala.
‎Baina egun batean ireki banuen, ireki nuen: Bi aste eman nituen lehen orritik pasa gabe. Zerbaitek ez zidan aurrera joaten uzten.
‎Nire gazteluan atseden hartzen nengoen, itsasontzi hondoratura azken joan etorria egin, eta ontzi arina ohi bezala jaso eta ur azpian ezkutatu ondoren, berriro lehengo egoerara itzulita. Ondasun gehiago nituen lehen baino, baina ez nintzen aberatsa inondik ere; ondasun horiek Peruko indiarren ondasunek espainiarrak iritsi aurretik balio zutena baino gutxiago balio baitzuten.
‎Lana ezin gehiagoan egin ondoren, hesi barrura edo gotorlekura eraman nituen lehen adierazitako ondasunak, bizigaiak, munizioa eta hornigaiak, eta denda handi bat egin nuen gero; eta, euriteen kontra babestua egoteko, urtearen garai batean oso indartsuak izaten zirenez, bikoa egin nuen, hau da, denda txiki bat jarri nion barruan eta beste handi bat gainean, eta dendaren goiko aldea ontziko oihalen artean aurkitutako oihal bikeztatu batekin estali nuen. Ez nuen jadanik itsasertzera ekarritako ohean lo egiten, ontziko lemazainarena zen ohe sare batean baizik; bikaina benetan.
‎Honen egoera tamalgarrian egin nuen aurrera, eta laster iritsi nintzen lehorrera; han bizkargune batean eseri nintzen atseden hartzeko eta zer egitea komeni ote zen hausnartzeko. Pixka bat indarberritu nintzenean, herrialde hartan barrena sartu nintzen, aurkituko nituen lehen basatien esku neure burua uzteko erabakiaz, eta zenbait eskumuturreko, beirazko eraztun eta beste bitxikeriaren baten truke neure bizia erosteko asmotan, horrelakoz marinelak sarri hornitzen direnez bidaietarako, neuk ere zerbait bai bainuen aldean. Landa zuhaitz ilara luzeek banatzen zuten, ez giza eskuz landatuak, berez etorriak baizik; belar ugari zegoen eta zenbait olo soro.
‎Bai, gero eta handiagoa. Nik zapatuetan ematen nituen lehen klaseak, eta orain ostegunetan ere bai. Jendea gustura ibiltzen da, eta dantzari onak dira gainera.
‎Dupont de la Cunaren auzikoak gehienak. Poliziaren inkestarekiko xehetasunak nabarmendu nituen lehen soakoan berehala. Interesatzen ninduen aferak.
2013
‎Auzoko taberna itxita dagoenez, pilotalekuko estalpean jarraitu du solasa. «Nik hemen jo nituen lehen pilotakadak, eta gero, ordu asko sartu ditut. Eskolatik hona, eta hemen, jokatu.
‎Teilatura atera orduko eskailerari heldu eta argizulotik gora egin nuen. Kristalaren gainetik begiratu nielarik, bi morroiak nora ezean ikusi nituen lehenik eta lasterka ateratzen ondoren, hasi nuen kontakizuna. Marenek irribarre batekin begiratzen zidan, dena asmatzen ari ote nintzen errezeloarekin.
‎Nafarroako erresuman lehen aldia nuen kopa gisa horretara goititzen. Hiru basokada hustu nituen lehen jatekoa mahairatu bitartean: gazta eta sagarrak.
‎Hara jo genuen, manukor, oin bilurrak herrestan generamatzala. Nekez egin nituen lehen urratsak. Hain txindurrituak nituen zangoak eta izterrak, hain enbortua bizkarra, hain gogortuak besoak, zealdoka eta makurtua bainenbilen, mozkor konkordun baten gisara.
‎Hauek dira nire eskuak/ nire belaunak/ Baliteke hezur eta azal baino ez izatea,/ baina betiko emakume bera naiz, halere/ Hamar urte nituen lehen aldiz gertatu zitzaidanean/ Istripuz izan zen/ Bigarrenean neurez saiatu nintzen/ bukaerara heldu eta ez itzultzen/ Kolpez itxi nuen neure burua,/ maskorraren gisan/ Behin eta berriz egin behar izan zidaten dei,/ eta perla itsaskorrak balira bezala kendu zizareak/ Hiltzea/ artea da, gainontzeko guztia bezala/ Bereziki ongi egiten dut,/ infernuan nagoela emateraino,/ benetan ari naizela sent...
2014
‎Zertarako, hori larritua zeukana koitaduak. Orduan sumatu nituen lehen euri tantak barrunbean. Zirimiria bakarrik zen oraindik; segituan pasako da, engainatu nuen neure burua.
‎Hamar urte nituen langileen borrokak aurrez aurre ikusi nituen lehen aldian. 1984 urtea zen.
‎Langabezian gaude bikotekidea eta biok, eta 8 eta 10 urteko bi seme alaba dauzkagu. Nik lan txikiak egiten nituen lehen han eta hemen, baina ez dut sekula lan finkorik izan. Gaur ordea, lan mundua nola dagoen ikusita, niri ere gutxitu zait lana.
2015
‎Zortzi urte oraintxe bete dira lan honetan hasi nintzenetik, 2006ko Gabonetan hasi bainintzen. Donostian egin nituen lehen asteak, baina gero segituan nire herrian bertan hasi nintzen, Hernanin. Geroztik, hemen nabil jendeak utzitako zerrikeriak garbitzen.
‎" Nire margolanak ikusten dituzten herritarrei poztasuna sentiaraztea izan dut helburu margotzen hasi nintzenetik. Nire lanak erakusgai jarri nituen lehen aldian, emakume bat erakusketara sartu eta irribarre egin zuen. Erakusketan zehar jarraitu nion, ez zekien autorea ni nintzenik, eta erakusketak alaitasuna adierazten zuela esan zidan".
‎2015eko otsailean Etxepareren bekei esker Zornotzako barnetegian hilabeteko egonaldia burutzen ari zirela aprobetxatu nuen horretarako. Horrela, modu kualitatiboan jaso nituen lehen datuak. Euskara eta Euskal Kulturako ikasle hauek aurrez aurre elkarrizketatuz ezagutu ahal izan ditut haien esperientziak, motibazioak, iritziak, eta ideiak.
‎Mahaien artean zebiltzan basurdeak uxatu zituzten marru dezente egin ondoren, morroi haiek dantzan hasi ziren. Hura izan zen gizonezkoak gizonezkoekin dantzan ikusi nituen lehen aldia. Barregarri samar iritzi nien sabaiko habeak dardaran jartzen zituzten jauzi baldres haiei.
‎Beti izaten dira salbuespenak: koaderno honetan, adibidez, batere pentsatu eta pisatu gabe idatzi nituen lehen hitzak, izan ere artean ez bainekien liburu bat edo zer atera zitekeen hortik. Gainerakoan, nire obren xehetasunak ahazturik izan arren, ondo gogoan dut oraindik ere nobela bakoitzaren abiapuntua.
‎" Langabezian gaude bikotekidea eta biok, eta 8 eta 10 urteko bi seme alaba dauzkagu. Nik lan txikiak egiten nituen lehen han eta hemen, baina ez dut sekula lan finkorik izan. Gaur ordea, lan mundua nola dagoen ikusita, niri ere gutxitu zait lana.
‎E posta irakurri nuen gosaldu bitartean. Begiak mingor nituen lehena amaitzerako. Zelalen burkideak kontu korronte baten zenbaki andana bidali zizkidan.
‎Ukitu nituen lehen titiak izan ziren.
2016
‎Txikitan hasi nintzen argazkigintzan murgiltzen, eta neure kabuz ikasi dut. Liburuak irakurtzen nituen lehen, eta orain Interneten ere begiratzen dut. Aipatutako teknika zahar horiek ikasteko sei orduko tailer bat egin nuen, baina ikasi praktikatuz egin dut.
‎Arras merke jalgitzen den altzaria izanagatik, iraupen luzekoak direla frogatu du: " Egin nituen lehen altzariek hamar urte dituzte, eta oraino zutik dira".
‎Batzuetan, sua piztu eta han erretzen genituen inguruko sororen batean lapurtutako patatak. Bilkura haietan erre nituen lehen zigarroak, bai eta Etxe Urdinari buruz kontatzen ziren istorio aztoragarriak entzun ere.
‎Institutuan nenbilela piztu zitzaidan irudiarekiko grina. Zortea izan nuen; jende egokiarekin egin nuen topo, eta haien babespean eman nituen lehen pausoak lanbide honetan. Gogorra izan zen etxekoei azaltzea ez nuela zuzenbide ikasketarik egingo, ez niola jarraituko familiaren tradizio horri, eta ikus entzunezko komunikazioan matrikulatu nahi nuela.
‎Aurrerago, Ramon Unanue izan zen, bereziki, entrenamenduak gidatu zizkidana. Urtean 2000 km. egiten nituen nire kasara aritzen nintzenean eta Ramonekin, 4000 egin nituen lehen urtean, 12.000 bigarrenean eta 24.000 egitera ere iritsi nintzen. Berarekin aritutako lehen urteak oso gogorrak izan ziren; kirolari profesional batek egiten dituen entrenamenduak egiten nituen, profesional izan gabe.
2017
‎Bertan hiru astez aritu nintzen fruitu bilketan, sortaldean lehen eguzki printzak azaltzen zirenetik eguzkia ezkutatu arte jo eta su lanean. Ez nuen denbora asko behar izan hura ez zela nik amestutako paradisua ohartzeko. izan ere, arrazakeriaren ondorioak pairatu behar izan nituen lehen une tik: gainerakoek baino soldata baxuagoa, irainak eta, denak aipatzen hasi ezkero, amaiezinezko zerrenda bat.
‎Ez dakit geroztik nola igaro ziren gauzak. Amaren txilio batzuk entzun nituen lehenik eta etxe barruko gauzak hormaren baten kontra jaurtitzen gero, kristal hautsiaren hotsak iristen baitziren nengoen lekuraino. Amak autoa abian jarri zuen segidan eta leihora atera nintzen.
‎Artikulu hau idazten hasi naizenean Karnatakan nago, Indiako hegoaldean. Estatu honetan duela hogeita hiru urte jarri nituen lehen aldiz nire oinak, eta sustraiak bota nituen lur hartan. Bizitzaren gorabeheren poderioz, gertakariek Tamil Nadu ondoko estatura eraman ninduten pixkanaka, gaur egun nire bigarren etxetzat jotzen dudan Indiako kultur eta hizkuntz eremura, hain zuzen.
‎Azurmendi jatetxeko esperientzia ez du edukitzen edozeinek, eta hain gazte izanda, oraindik eta gutxiago.Oso gazte hasi nintzen sukaldaritza munduan. 19 urtegaz irten nintzen Gamarrako (Araba) sukaldaritza eskolatik, eta Las Rejas jatetxean (Cuenca, Espainia) egin nituen lehen praktikak, Manolo de la Osa maisu nuela. Bertan gauza asko ikasi nituen.
2018
‎Hala azaldu du gitarristak: " Lockheed taldean rocka eta bertsioak jotzen nituen lehen, baina talde hura utzi ostean, rock doinuetatik alde egitea nahi nuen, beste musika estilo bat sortzea. Hidalgorekin harremanetan jarri nintzen orduan.
‎Han jaso nituen lehen eskolak. Gero, soldadutzara joan beharra etorri zen, eta han ere euskaraz ikasten segitu nuen, Xabier Gereñoren euskara metodoarekin.
‎Bere hitzetan, kontratuek ez dituzte jasotzen langileen ordu guztiak. Oscarrek bezala, Claudiak aitortzen du zaila dela zainduaren ezinarekin ez sufritzea: Zaindu nituen lehen bi pertsonak hil egin ziren, eta oso gaizki pasa nuen. Pertsonari estimu handia hartzen diozu.
‎Zazpi egun emanak nituen lehen kolpea neuk jo eta bideratzeko prestakuntzan, baina tupustean egin zuten porrot nire aurreasmo guztiek. Edozer gorabehera espero nezakeen, Erregeren ateraldi hura ez beste.
‎—Hizkuntzak dakizkit, itzulpengintza ikasi nuen, baina ez dakit zer egin horrekin. Filmen eskubideak saltzen zituen enpresa batean, testuak idazten nituen lehen. Lan hori izan nuen bitartean, ez nuen azalpenik eman behar.
‎Nik bete nituen lehenak.
2019
‎Balendin Enbeita, Mugartegi, Azpillaga, Lopategi… bertso saioak batean eta bestean… Baina horretara heldu aurretik, bertsoari atxikitzen lagundu zidan benetako altxorra etxean bertan aurkitu nuen. Gure aita zenak garai hartan Antonio Zabalaren Auspoa bildumako liburukiak hartzen zituen eta haiexek izan ziren irakurri nituen lehen bertsoak, bertsolaritzaz benetan gozatzen irakatsi zidatenak, bertsomina sortzeraino esango nuke. Orrialde haietan aurkitu nuen altxor bikainari esker bertsozaletu nintzen, gure herrian, Larrabetzun, orduan ez zegoen-eta bertsolaririk ez bertsolaritza tradiziorik.
‎Baina doluaren lehenengo urtea edo pasata, halako haserre batek jan zizkidan barrenak denbora batez, eta hor sentitu nituen lehen aldiz, berekoia?,, egolatra, edo, koldarra?
‎Narratiba sortzearren, eskuartean izan nituen lehen albumak nabarmenduko ditut, hainbat formatutan, bakoitzaren erreprodukzio gailuan behin eta berriz ipintzen bainituen.Dirty Dancing. Dirty Dancing (1987) filmaren soinu banda oparitu zidaten lehen biniloa izan zen.
‎Bere ikaslea izandako hiruzpalau urteetan, behin ere ez zidan neure izenez deitu. Ez dira atsegina sortzekoak gazteleraz ikasi nituen lehen hitzak. Berandu iristen zen beti eta batzuetan ez zen etortzen.
‎Bista liburutik saihesteko beldur izaten nintzen. Aitaren hatzak hor sentitu nituen lehen aldian irakurtzeari utzi nion. Jarraitzeko agindu zidan.
‎Hiru urtez ahoratu izan nituen lehen hitz haiek  –nire vento, urlo eta sudore hitzetatik hain desberdinak–. Maupassant poetak dio hitzek duten arima bilatu beharra dagoela, baina nire hiztegi guztiz berriko hitzak dastatu, mastekatu eta errepikatzearen poderioz kasik esanahirik gabe uzten nituen.
‎Amorrua ematen dit, askatu egin behar nukeelako, baina hanka puntetan kantatu izan dut autoritate feministen aurrean. Adibidez, Erradikalak gara Lasarten estreinatu genuenean erreferentzialtasun handia daukaten zenbait feminista ikusi nituen lehen lerroan eta txiki txiki sentitu nintzen. Eta neurekiko esaten nuen:
‎Kontzienteki edo inkontzienteki, ligoteoan, gehiena, edo lehengusuarekin, edo neskekin aritu izan naiz, neskekin gehiago, badakidalako jendeak edo bertsokideek ez dutela planorik nahastuko. Gizonak terreno horretan nirekin sartu direnean, adar jotze bezala hartzen nituen lehen, ia gustatzeraino, baina gerora pisu gehiago hartu dute. Anekdota batzuk gogoan ditut, eta momentuan ez mindu arren, fikzio gisa irakurtzen nituelako, nire figura sexualizatua zela konturatzeko balio izan didate".
2020
‎Gustura ikusi nituen lehen bi sasoiak. Telesailaren mezuarekin erraz konektatu nuen.
‎Bigarren tximinia igotzen hasi nintzenean nabaritu nituen lehen tantak. Bakan batzuk ziren hasieran.
‎Bost urte nituela, gurasoen lagun batek dantza eskola bat ireki zuen Gasteizen. Orduan jarri nituen lehen aldiz dantzarako zapatilak. Gelako atean ditut eskegita orain.
‎Denborarekin, giroa lasaitu bazen ere, sesioak eta liskarrak etengabeak ziren. Orduantxe eskegi nituen lehen aldiz dantzako zapatilak gelako atean.
‎Amari esker, antzerki amateurraren zaletasuna, gogoa, indarra, pasioa eta izpiritua heredatu nituen. Sei urte izango nituen lehen aldiz oholtzara igo nintzela, parte hartze txiki bat egitera.
‎Benetako lagunak izan nituen lehen aldia izan zen.
‎Baina behin bakarrik erabili nituen, besoa hautsi nuelako jantzi nituen lehen aldian.
2021
‎Txapel zen ezagutzen nuen bertsolari bakarra eta haren bidez egin nituen lehen kontaktuak. Lehen bileratik hiru lau egunera prest agertu zitzaidan bera kantatzeko, ‘Jarri alcahuetea martxan’ esan zidan, eta zazpi bertso kantatu zizkidan Gernikako arbola gai hartuta.
‎Martxoak 8ko manifestaziora bakarrik joan nintzen. Irakurri nituen lehen obra feministak nire aitaren apalategitik hartutakoak ziren. Kazetaritza ikasketak bukatu eta blog bat sortu nuenean, Euskal Herriko blogosfera feminista deskubritu nuen, eta hori izan zen nire sarbidea mugimendura.
‎Entrenatzen amaitzean, oso denbora gutxi zela bertako frontoiaren atzeko aldean ipini zuten eskalada horman aritzen ginen. Han egin nituen lehen igoerak eskaladan.
‎Iralarrainardea igo genuen. Pirinioetatik kanpo kranpoiak jarri nituen lehen aldia izan zen, txandalarekin eta polainekin. Igo ginen gora, atera ginen tontorrera, eta Josuri esan genion:
‎Nik Tiktoken bideoak grabatzen nituen lehen, baina dibertitze hutsagatik. Nire kabuz edo lagunekin egiten nituen, egiten edota antzezten.
‎Banekien, esate baterako, Odeon kaleko Shakespeare & Company liburu dendan Man Rayren erretratu andana bat zegoela hormetatik zintzilik, eta hara abiatu ginen Maddi txandaka besoetan genuela. Han ikusi nituen lehen aldiz gerora han hemenka argitaraturik sumatu ditudan Joyce, Picasso, Matisse, Brancusi, Gertrude Stein, Breton, Hemingway, Modigliani eta beste hainbaten aurpegiak. Alice Prin, Montparnasseko Kiki goitizenez ezagutzen zen Man Rayren maitale eta modeloaren argazki sail bat ere bazegoen erakusketan, gehienak biluzik, eta haiei begira geundela esan nion Rosalieri erretratu batzuk egin behar nizkiola eta horretarako baimena eskatuko niola Leveque jaunari.
‎Neu ez nintzen nitaz izu, Gotzonez baizik, beste ziega batean baitzegoen. Haren orroak entzun nituen lehen egunean edo bigarrenean edo hirugarrenean, behin, atea zabaltzerakoan. Hemen balego, orain, nire ondoan jarrita, oihuka, ez nituzke hain garbi entzungo.
‎dastatuz bezala. Auxtinekin ikasi nituen lehen piezak danbor txikian; danbor txikia, baina benetakoa, estutzeko soka eta guzti. Tresna ukitzerakoan, abere fantastiko baten larruaren dardara nabaritzen niola iruditzen zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia