2004
|
|
Eta, ildo horretatik, beste galdera bat, burura maiz samar etortzen zaidana: " Ez ote zen nire bizitza guztiz bestelakoa izango, Montserekin izan
|
nituen
harremanek porrot egin izan ez balute?". Susmoa baitut baietz.
|
|
Harreman haien ondorioz, minduta nengoen Montserekin, oso ere minduta: behin eta berriro aztertzen
|
nituen
harreman haien gorabeherak –ene lagunen aholkuak eta nire hasierako esperantzak–, eta beste hainbatetan sentitzen nintzen barregarri eta lotsagarri.
|
2005
|
|
Nire lehendabiziko maite harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain. Hurrengo hilabeteetan, izan
|
nituen
harreman" osoagoak" Marisarekin, biluzik ikustera ere iritsi nintzen, eta ukitu nuen, eta elkar masturbatu ere egin genuen, baina lehen orgasmo inozo hura bezain esperientzia bizirik ez dut izan. Ez dut sentitu gehiago hain sentsualitate eta erotismo zirraragarririk; hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit; eta ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta.
|
|
Gero, egun pare bat libre hartu nituen, eta mugaz bestaldera joan nintzen, psikiatra egoki baten bila; ezker mugimenduko jendearekin
|
nituen
harremanak baliatu nahi nituen, ea erbestetik itzulitakoek argibideren bat ematen zidaten, betiere esan gabe zertarako behar nuen informazio hura.
|
2006
|
|
Gehien harritu ninduena Imanolek nere poemak aukeratu izana zen; besteekin izanak
|
nituen
harremanak, haiekin solastua nintzen; baina Imanolek nere hitzak kantatu zituenean, ez genuen oraindik pertsonalki elkar ezagutzen. Biziki eskertu nion, beraz, hitz haiek aukeratu izana, eta gertakizun hark gure adiskidetasunari ateak zabaldu zizkion.
|
2007
|
|
Elkarrekin bizi behar dugu eta guztiekin izan behar ditugu harremanak. Alderdi guztietako jendearekin izan
|
nituen
harremanak. Eztabaida zenean, berriz, nork bere iritziak defendatzen zituen, eta nik neureak.
|
|
Mahaitik ateratzen ginen bezain laster, gure lekua ez baitzen gehienen artean izatea, gure azken bekatuak kondatzen zizkion amari, pentsatu gabe kofesioko sekretuaren haustea zitakela hori, begia bizi, kontzientzia garbi, kafe kikerra eskuan, buhaka beroxe zuelakotz. Bortitza zen berenaz, ene anaiak berrettergoko eginkizunetarik baztertu zituen baizik eta ur benedikatu untzian pixa egin zutela eta, beste aldi batez, ene amari kontseilatu zuen Gaxine ttipiarekin
|
nituen
harremanak utzaraztea zeren eta hau familia desegin batetarik heldu baitzen, niretzat lotura horrek ondorio txarrak izanen zituelata.
|
2010
|
|
Urteak ziren horrelakorik gertatzen ez zitzaidala, izan
|
nituen
harremanak konpainiarik gabekoen artean sortzen direnetakoak, ongi etorri eta elkarrekin planak egiterainokoak, maitasunaren txinpartarik gabekoak, natural hasi eta natural bukatuak, sexu harremanen urritzeak muga jartzen zuen arte irauten zutenak. Hemen beste zerbait egon zitekeen, maitemina esaten dena ote zen?
|
2011
|
|
Ekitaldietaraauto berean joaten gara oraindik. Lehen lankideekin
|
nituen
harremanak atxiki ditut.Hau da, harreman berriak sortzea zaila da (EET1).
|
|
Euskalduna naiz eta Euskal Etxera joaten nintzen maiz. Hantxe Loyola jatetxeko sukaldari Pablo San Roman donostiarrarekin egin
|
nituen
harremanak. Tarteka hona etortzeko ohitura izaten du, eta orduan elkarrekin egoten gara.
|
|
Erlijioaren zama, dema harri batena bezain astuna, kendu nahi nuen gainetik. Horri guztiari erantsi zurekin
|
nituen
harreman zailak, eta horra emana nire orduko kezka eta interes nagusien argazki robota.
|
2012
|
|
Horko lagunekin
|
nituen
harremanek ere ez dute aldaketarik izan, ez onerako eta ez txarrerako, ez dago pozerako edota haserrerako arrazoi objektiborik, betirako lagun, betirako etsai izango ditut mugaz bestalde utzi nituen biztanleak. Etsaigoaren garra higatuko ahal da, adiskidetasunaren indarra kontzentratzen den artean.
|
2013
|
|
Ordu asko ematen ditut euskaraz idazten eta irakurtzen. Horrezaz gain, erdaraz
|
nituen
harreman batzuk euskaraz izatea lortu dut, eta lagun berriak egin ditut euskal komunitatean. Aldaketa horiek, konturatu gabe, euskaraz margotu dute eguneko agenda eta euskarak, astiro astiro, leku berriak bereganatu ditu nire bizitzan, pentsamenduan eta ametsetan.
|
|
2011n Diputazioa utzi nuenean, neure buruari ipini nion obligazio bat: distantzia bat markatzea ordura arte kultura arloan eduki
|
nituen
harremanekin. Hori neure osasun mentalarentzat ezinbestekoa zen.
|
2015
|
|
Etxeaz ez nintzen gogoratzen. Alonso Alvarezekin hautsiak
|
nituen
harremanak. Merkatari bat, nire adiskidea eta bertakoa, ezkontzerik egundo ere nahi izan ez duena, kartzelako presoekin egintza onak egitea eta bestelako egintza on batzuk egitea baino besterik gogoan ez zuena, berak aurkituko zidala etxea eta ez nadila nahigabetu esan zidana (Alonso Ávila izenekoa), gaixotu egin zitzaidan.
|
2016
|
|
111 herrik egin dute elkargo bakarraren alde, eta Ipar Euskal Herria beste behin eredu gisa aipatua izanen da.Garapen instituzional bat da, baina ezagupena ote da, kontuan hartuta herriko etxeek beren aldetik erabaki zezaketela garapen hori. Deszentralizazio legean Ipar Euskal Herriari buruzko emendakina ezarri nuen, elkargoak batzea proposatuz; garesti ordaindu dut. Frantziako presidentearekin
|
nituen
harremanak anitz txartu ziren; zuzenean deitu ninduen emendakina kentzeko eskatuz. «François, ez naiz ados», hasi zen elkarrizketa; «presidente jauna, zure eskaera ez dut onartzen», bukatu zen.
|
|
Baziren ordea girixtinoak lo ez zeudenak, eta J.O.C.ko langile gazte kristauak bereziki, ildo berrietarik abiatuak ziren. Izan
|
nituen
harremanak Clichyko taldearekin eta heien apez kontseilariarekin.141
|
2017
|
|
Nik, ordea, Euskal Herrian, ospatu nituen bertan igarotako zortzi urteetako Ramadanak, San Francisco auzoan bertan zegoen meskitan, ni bezala, itzultzeko betarik izan ez zuten afrikarrekin bildurik. San Franciscon ezagutu nituen afrikarrak eta meskitan, La Mekara begira, otoitzean bildurik ematen genituen uneak izan ziren, Marrakex-era igorritako gutunekin batera, urte guzti horietan nire herri eta kulturarekin izan
|
nituen
harreman bakarrak.
|
|
Azken aurreko egunean neure zorionerako Britainiako Inteligentzia Zerbitzuko ofiziale gazte batekin bazkaldu nuen: gerra garaian B.I.Z.ekin izaten
|
nituen
harremanei esker etekin ederrak eskuratzen nituen. Berak kontatu zidan nola Vienna bere gain hartu zuenean agintari austriarrei eskatu zien Viennako poliziaren zerrenda bat emateko.
|
|
Emakume harekiko harremanak estutu behar nituelakoan lantoki ondoko optika batera joan nintzen prismatikoak erostera. Hauek dimentsio berri bat eman zieten bestaldeko emakumearekin hasi berri
|
nituen
harremanei. Denbora gutxian gehiago nekien emakume hari buruz neure emazteari buruz baino; behatzaile enpirikoaren arduraz apuntatzen nituen gogoan emakume hari buruzko xehetasunak.
|
2018
|
|
Alokairuen prezioei jarraituz auzoz aldatu nintzenean, ez nintzen konturatu zer ari nintzen galtzen. Auzoa galdu nuen, auzoan
|
nituen
harremanak galdu nituen.
|
|
Kontratu sozialaren teoriaren mugetatik harago jotzen hasi nintzen, hain justu ere, azaldu nuenean teorialari klasikoek ondare gisa utziak zituztela zenbait arazo, emakumeak gizarte zibilean sartzeari eta emakumeek gizarte zibilean dituzten obligazioei buruzkoak, gaur egungo arrazoibideetan oharkabean pasatzen direnak. Emakumeak gizarte zibilean sartzearen arazoa teoria politiko zabalduenetik abiatuta jorratzen saiatu ordez, galdera espezifikoki feministak planteatu
|
nituen
harreman kontraktualen benetako adibideen eta testuen inguruan, eta orduantxe hasi nintzen jabetzen hutsegitearen nolakoaz eta zenbaterainokoaz. Ikuspegi konbentzionaletik begiratuta, ezin da jakin ez zergatik den arazoa hain tinkoa eta ezin tratatuzkoa, eta ez zergatik kontratuaren kritikariek nola aldeztaileek ezin duten feminismoa serio hartu politiko eta harreman politiko kontzeptuak eratzeko erabili duten bidea higatu gabe.
|
|
Agintaritzaz gabeturik izan zen eta, ene bidaiaren denboran, Nafarroako Juntan zen. Jaun handi horrekin ukan
|
nituen
harremanei esker frogatu ahal ukan nuen hartaz egin zizkidaten goresmenak ez zirela batere handiegiak. Bizkaia zen haren aipagai maiteena, luzaz bertako lehen karguduna izan baitzen.
|
2019
|
|
Albait zorrotzen bete nuen esandakoa. Egun euritsuak baliatu
|
nituen
harremanak berreskuratzeko eta, begirada lurretik altxatu gabe sikiera asmatzen nuen bidea, espaloietako aho tapa metalikoen tankera bitarteko.
|
2020
|
|
Egin zidaten galdera bakarra ea aitarekin izan
|
nituen
harremanak onartuak nituen ala ez?
|
2021
|
|
Kontakizun honen bukaera aldera iristen ari gara, lehenago euskaldun munduan Hegoaldeko bi pertsona ohargarriekin izan
|
nituen
harremanen kari, bi pertsona horiei buruzko iruzkin bat nahi dut ezarri testuan. Hain zuzen, bata sortzez Lekeitiokoa, Edurne Epalza emazte bizkaitarra da, bigarrena gerra zibilaren denboran Oiartzun aldeko baserri batean sortu zena, jatorriz Orexako herrixkakoa, Andoni Iturrioz gizon gipuzkoarra.
|
2022
|
|
Nire aldetik, amaitutzat eta ahaztutzat eman
|
nituen
harreman haiek. Haien fruitua izandako hiru dozena liburuak bi dozena pasa, irakurri gabeak ere barne.
|
|
Atera zen emazte ohiaren azalpenen bigarren entrega (aldizkariaren ia zenbaki osoa hartzen zuen) eta gero eta estuago ikusi nuen Bruno, iragarpenak ez baitziren batere onak, edozein gizoni gerta dakizkiokeen miseria txikiak kontatzeaz aparte, salaketa gordin samarrak egitera iristen zelako eta, okerragoa dena, astebururako Erakundearekin izan
|
nituen
harremanei buruz zekiena kontatzen hasteko arriskua ikusten zuelako, eta hori guztia trebetasun handiarekin, idazle ikasiek bezala xehetasun argigarriei begia jarriz. Brunok uste zuen aurreko asteko adierazpenak barrenak agindu ahala berak idatziak ziren bezala, bigarren entregakoak neurtuagoak zirela eta beharbada kazetariren baten laguntza izan zuela horretarako.
|
|
Bikote barruko zertzeladekin hasten zituen adierazpenak, baina irudipena nuen Erakundearekin izan
|
nituen
harremanei buruz hitz eginez bukatu nahiko zuela.
|
2023
|
|
«Ez nuen ezer sentitzen». «Gizonekin izan
|
nituen
harremanetan zer gertatzen zitzaidan ez nekienez, pentsatu nuen agian emakumeak gustuko nituela. Emakumeekin ere harremanak izan nituen, baina ez, hori ere ez zen».
|
|
Heziketa Fisikoko irakasle moduan, galarazita neukan; hala omen dio legeak. Urte eta erdian idatziak bidali nituen Hezkuntza Sailera, eta telefonoz ere izan
|
nituen
harreman batzuk. Azkena, lortu nuen Lakuako saileko batekin hitz egitea, eta esan zidan nirea erretiro behartu bat zela.
|