Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2000
‎Bi aldiz hasi nintzen skribatzen, eta bietan utzi behar izan nuen: batean, zeren papererat tinta tanta bat erori baitzitzaidan; bertzean, zeren letra ez baitzitzaidan nahi bezain berezia eta diferenta atera; hirugarrenari, berriz, anitzez ere itxura hobeko iritzi izan nion, eta, hura ontzat emanik, zure etxeko ate azpitik sartu nuen... orduan ere kontrakarrean zeuden bi indar nabaritzen nituela neure baitan. Izan ere, beldur nintzen alde batetik zeren perilean jar bainintekeen, edozein begiluzeren aitzinean... eta, beldur nintzelako, hala nabaritu nuen bihotza, bularretik iltki izan balitzait bezala, baterat eta bertzerat so egiten nuela, disimuluz, papera atepetik sartu nuenean; bertzetik, plazer apur bat ere igarri nuen, zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat.
‎Ai, jaun André, ez dizut kontatuko zein arrai eta alegera sentitu nintzen alabantza haiekin, zeren kontaezina bailitzateke, baina jakizu, halarik ere, ezen tipi geratuko nintzatekeela, baldin erranen banizu ezen, nola oiloak, arrautza errunez gero, kakaraka eta zalapartaka aldarrikatu behar izaiten duen bere balentria lau haizeetarat, hala sentitu nintzela ni ere, munduari nor nintzen edo nor izan nintekeen erakusteko gogo ezin biziagoarekin, zeren, aitzina beha, Urbiaingo filosofo tipi hura Urbiaingo doktore edo Urbiaingo jakintsu bihur baitzitekeen, Hiponako edo Akinoko maisuen pareko. Eta guztiz konbentzitu nintzen orduan, nobizio maisuari adituz gero, ezen studioak bihurtu behar nituela neure bizitzako ardatz, baita neure begi bihotzen aitzineko eta gibeleko muga ere, lehen urrats eta azken.
‎Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza. Eta ulertu nuen ezen nihaurk ere ireki eta zabaldu egin behar nituela neure bihotzeko ateak, ordu arte zazpi giltzaz hertsiak. Gero, bertze karta leitu nuen.
‎Izan ere, irakurri nitian Piarres Oihartzabal kapitainak ekarri zizkidan bertze liburu haiek, gaurko zientziaren berri emaiten zidatenak; berrirakurri nitian, ondotik, neure skribuak... eta, zer erranen diat, bada? Neuk ere ez nituela neure skribuak hain laket izan, nola izan bainituen haiek skribatzen ari nintzela, zeren eta haiek ez baitzeuden, zinez, bertze liburu haien mailan eta graduan.
2002
‎Hamar urte nituen, eta nik bakarrik dakizkit orduan pasatu nituenak. Horregatik, ezkondu nintzen egunean zin egin nion neure buruari ez nituela neure seme alabak bakarrik inoiz utziko, ez Euzkadiren izenean, ezta politika madarikatu horren izenean ere.
2003
‎Adats askea bi eskuekin goitik behera lizunki laztantzen zuen bitartean justu zer galdera egin nion ahaztu egin zitzaidala ohartu nintzen. Emakumeen imintzio solteak sartzen zaizkit lehenik buruan eta banekien aldi batez nituela beso biluzi horiek, galtzarbeetako orbanak eta ilearen eroriko nagia nire gogotik erauzi, behin eta berriz gogoratuko nituela neure burua ere nazkatzeraino.
2004
‎Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen, baina bisita haietan ere Jainkoaren ausentzia besterik ez nuen neureganatzen; egoera hartan, liburuekin bakarrik lortzen nuen, maila batean, denboraren joana atseginago egitea –garaitsu hartan irakurri nuen Henry Millerren Trópico de Cáncer–: besteen bizipenak, baina –ez Bukowskyrenak, ez Henry Millerrenak berarenak, ez Saderenak, ez beste inorenak– ez zitzaizkidan aski, eta berandu gabe ulertu nuen nik neuk bilatu behar nituela neureak. Eta, horrela, egun batean irakurtzeari utzi eta, barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen.
2010
‎nirea beste kasu bat da, nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura, etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa? jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina, hortik, beharbada, nire bakardaderako joera?, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere, halaxe puztu bainuen neure egoa eta sortu neure mundua:
‎Ez nuen sinesten, beraz, baina sinesten nuen, aldi berean. Pentsa dezakezu nire jarrera hartan, ausarta ez ezik, adoretsua ere izan nintzela, ez baitut uste ez zuri eta ez beste anai arreba guztiei halakorik bururatu zitzaizuenik, Domingori ere ez nik uste, baina gaur garbi ikusten dut guztiz bestelako bulkadak eta mugidak nituela neure jarrera haren azpian. Ni ez nintzen indartsua, Teofilo Maria bezala, eta ez adoretsua, Domingo bezala; aitzitik:
‎Ez dakit nork esan zuen —autore klasikoren batek behar zuen— ohiturek eta, ohituraren ohituraz, bigarren izaera bat osa dezaketela, jatorrizkoa eta berezkoa estal dezaketena eta ordezka: ...nik uste, baina aitortzen dut ederki profitatu nuela bigarren izaera hura —etxekoen baldintzarik gabeko laguntza eta babesa— jatorrizkoa gizentzeko; eta, originaltasuna bazterreko altxorra zen neurrian, bazterra bilatzen nuen, jakina —hortik, beharbada, nire bakardaderako joera—, nahiz eta nire bakardade ustezko hark bakardadetik gutxi zuen, nik bai bainekien begi asko eta asko nituela neuri begira, baita begiratzen ez zidatenean ere... halaxe puztu bainuen neure egoa eta sortu neure mundua: etxekoek oinak lurrean zituzten; bada, nik zeruan izango nituen; anai arrebek, oherakoan, esaten zuten:
‎Ez nuen sinesten, beraz, baina sinesten nuen, aldi berean. Pentsa dezakezu nire jarrera hartan, ausarta ez ezik, adoretsua ere izan nintzela, ez baitut uste ez zuri eta ez beste anai arreba guztiei halakorik bururatu zitzaizuenik, Domingori ere ez nik uste, baina gaur garbi ikusten dut guztiz bestelako bulkadak eta mugidak nituela neure jarrera haren azpian. Ni ez nintzen indartsua, Teofilo Maria bezala, eta ez adoretsua, Domingo bezala; aitzitik:
2012
‎Guraso zintzoengandik jaioa nintzela esan nion, Ingalaterra deituriko lekuan, jaun ohoragarri haren morroirik indartsuenak eguzkiaren urteko ibilaldian egin zitzakeen beste bidai egunetara zegoena herrialde hartatik. Medikuntzarako hezi nindutela, gorputzeko zauriak eta minak, istripuz edo bortxakeriaz eginak, sendatzea dela beronen zeregina; nire sorterria emea zen gizon batek gobernatzen zuela, guk Erregina deitua; aberastasun bila irten nintzela handik, itzuli ondoren neure burua eta etxekoak mantendu ahal izateko harekin; neure azken bidaian ontzi-buru izan nintzela, eta berrogeita hamarren bat yahoo nituela neure menpe, baina haietako asko itsasoan hil zirenez, hainbat naziotatik ordezkoak hartzera behartua aurkitu nintzela. Gure ontzia bi aldiz egon zela hondoratzeko arriskuan, lehenengoan ekaitz handi baten ondorioz, eta bigarrenean harkaitz baten kontra tupust eginda.
2015
‎Aitaren bular artean sartua agertu zitzaidan berri miresgarri eta argi baten bidez. Hau ez nuke jakingo nik nola den esaten, ikusi gabe Jainkotasun hartan presente sumatu bainuen neure burua. Hain izutua eta hala geraturik, uste dut egun batzuk igaro nituela neure senera etorri ezinik; eta beti iruditzen zitzaidan Jainkoaren Semearen gorentasun hura aurrean nekarrela, lehenengoa bezalakoa izan ez arren. Honetaz ongi ohartzen nintzen ni, baina irudimenean hain zizelkatua geratzen da, non ezin baita aldi batean norberagandik kendu, hain une txikian igaro arren?, eta horrek poz handia ekarri ohi du eta baita probetxua ere.
‎5 Ni neurekin hara eramango nituen mojak ekartzen hasi nintzen; zazpi izan ziren, andre hark nahiago zuelako gehiago izatea gutxiago izatea baino, eta korukoa ez den ahizpa bat, nire laguntzailea eta ni neu. Gure bila etorri zen pertsona bat horretarako ongi prestaturik, diligentzian, bi aita oinuts eraman behar nituela neurekin esan niolako; eta horrela, aita Nikolas Jesus Mariarena eraman nuen, perfekzio eta zuhurtasun handiko gizona, Genovako semea. Berrogei urte baino gehiago zituela hartu zuen abitua, nire ustez (orain behintzat baditu eta orain dela gutxi hartu zuen), baina epe laburrean hain aurrerakada handia eginik, badirudi gure Jaunak hautatu zuela jazarpenezko garai neketsu hauetan Ordenari lagun diezaion, asko egin baitu; izan ere, lagun zezaketen gainerakoetatik, batzuk erbesteratuak zeuden, beste batzuk kartzelatuak.
2016
‎Kontatu diot halaber Liburu saltzaileen Elkartearen gomendioz nola hasi nintzen apaletan biografiak pilatzen, era guztietako biografiak, espezializatzera jo behar nuela esan baitzidaten, eta neu beti generoaren zalea izan naizelako ere bai, dena esan behar bada, eta erantsi diot nola garai horretan hasi nintzen irakurtzen nuen biografia bakoitzeko irudi bat edo beste biltzen, konbentzituta bainengoen askotan gertakari, eszena edo pasadizo labur batek bil zezakeela bizitza osoa, pasarte batek eleberri bat labur dezakeen bezalaxe. Dendako bulego estuan sartuta (zerraldo baten tamaina zuela aipatu diot, gauzak ilun jartzen hasita), orduak ematen nituela kontatu diot irakasleari, irakurtzen nituen biografien eta eleberrien pasarte distiratsuen bila, eta orri batera pasatzen nituela neure modura, hitzez hitz errepikatu beharrik gabe. Hor abiatu nuela, esan diot, egiten ari naizen funtsik gabeko aipuen hiztegia.
2017
‎Anaiak ondo ezagutzen ninduen goizetan, eta berriro ere bere tera itzuli zen, bazekien minutu batzuk behar izango nituela neure onera etorri arte. Liburua hartu zuen, baina ez zen irakurtzen hasi, ezer irakurtzeko astirik izango ez zuela jakinda.
2022
‎Bertso ikaragarriak iruditu jatazen eta pentsatu neban jarritakoak izango zirela. Esan nien harexek bertsoak gura nituela neuk gordetako, baina ez ziren jarriak, bat batekoak ziren eta akabo. Baina itzelak, ez zarete makalak.
‎Gauzak ilunago uzte aldera, damuaren zama astuna gainean eta porrotaren sentsazio are astunagoa barrenean nituela atera nintzela esan nion galdeketa gelatik, eta egunak, asteak, seguru asko hilabeteak behar izan nituela neure onera itzultzeko, begiak itxi orduko hasten bainintzen ordu laurden horretan jasandako kolpeen hots, deiadar eta zalapartei buruan bueltak ematen. Ikasle pisura itzuli eta, burua eskuen artean nuela, erabat abailduta eman nituela orduak gogorarazi nion eta ahalegin izugarria eginez erabaki nuela kontaktuaren buzoian ohar bat uztea muga pasatu nahi nuela jakinaraziz.
2023
‎Ameriketan, gaztetan, uxuala egiten zuenean, lege idorraren garaian, inoiz inori ez zion ezer zor izan; negozioak eginez zoriontsu izan omen zen, beste ezertan ez. Zer uste dun, neskato, esaten zion bilobari zahartzaroan, hainbeste ume izango nituela neure kasa jarduteko gai izan banintz. Bizitzan, negozioa axola zitzaion, beste ezer ez; seme alabek salgaiak gau eta egun saldu behar izaten zituzten; hala, diru faltarik ez zuten, bizi zitezkeen modu horretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia