Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Orain ez naiz hain bakarka sentitzen. Nik ez nion nire buruari galdetu zein sexu dudan. Suertatu nintzen talde baten barruan, eta taldearen barruan mirari bat suertatu zen, geroztik errepikatu ez dena:
2001
‎Zoramen gorenaren gailurra erdiestekotan nengoela sentipenek hautsitako Juliaren begitarteari erreparatu nion. Eta nire buruari galdetu ere egin nion inon ba ote zen gu biok elkartzen gintuen loturarik. Galdera xelebrea, nonbait, zeruaren gozoa miazkatzear zegoen ni bezalako gizagaixo batentzat.
2003
‎Sormenaren sustraiak gure baitako leku ezkutuenetan aurki daitezke hartara. Nik Garyri buruzko dozena bat liburu irakurri dut eta nire buruari galdetzen diot: Nola landu daiteke horrenbeste estilo diferenterik?
‎–Besterik ez bada etxean jarriko dut, zuretzat –esan zuen, emakumeek batzuetan amultsu eta maitekor agertzeko duten gaitasun ukaezina erabiliz, eta bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez sartu zen aldalekura, erosteko begiz jota zituen arropen piloan soineko beltza utzi eta beste bat probatzera. Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira, nire buruari galdetu nion zer indarrek eramaten gaituen pertsona bat gurtzeraino maitatzera eta zerk iratzartzen gaituen gero amets horretatik. Hiru urte lehenago bere ondoan egoteagatik bakarrik asmatu nuen bidaia hori, eta gidaliburuan aurkitu genituen museo guztietan sartu banintzen, ez zen izan espartinak edo esku pilotak nola egiten diren edo balea nola harrapatzen zuten ikasteko, Monikaren aurpegia bitrinen kristaletan islaturik ikustearren baizik.
2007
‎Emazteak orain exekutibo kargu altua lortu du, eta aurpegia serio mantentzera behartzen du bere burua. Batzuetan bere lan mahaian ikusten dut, eta nire buruari galdetzen diot benetan lanean ari ote den edo bere izen zerrenda madarikatuekin.
‎Nola konbentzitzen ahal ditugu tuterarrak eta zarrakazteluarrak Tudelaren eta Carcastilloren euskarazko (egiazko) izenak Tutera eta Zarrakaztelu direla, hurrenez hurren, guk izen horiek" Erripazuloaga"," Kapanaga"," Mendikute" eta abarrekin nahasi bagenituen? ...ak egin diren Araban eta Enkartazioetan herrien izenekin(" Beranturi"," Biasteri"," Burgelu"," Erriberabeitia"," Erriberagoitia"," Eskuernaga"," Garape"," Gobiaran"," Legutio"," Mañueta"," Trapagaran"..., horietariko batzuk Euskaltzaindiaren irizpenak aintzakotzat hartu gabe ofizialduak), nire buruari galdetzen diot ea atzera eginen zen Nafarroan Euskadiren barruan balego.
2008
‎Ekonomia berri txarrak izozmendiaren tontorra besterik ez dira. Eta gehiago esango nuke, nire buruari galdetzen diot ekaitz ekonomiko hau ez al zaigun komenigarria izango.Ekonomia, politika eta bizitza orokorrean munduko biztanleriaren %20k ondasunen %80 kontsumitzen duen bitartean beste %80ak ekoizten den %20a kontsumitzeko antolatuta dago. 850 milioi pertsona baino gehiagok euro bat baino gutxiagorekin pasatzen dute eguna, mila milioi haur inguru goiz hilko dira seguru.
‎Nire formazio zientifikoa —eskutitz berean aurrerago esaten dio Schellingi— bigarren mailako giza-beharrengatik hasi zen; horrela, zientziara bideratu nintzen, eta gazte idealak gogoeta forma hartu zuen, sistema bihurtu zelarik. Orain, oraindik hartaz arduratzen naizen bitartean, nire buruari galdetzen diot nola bilatu behar dudan itzulerako bidea, gizakien bizitzan eragiteko.
nire buruari galdetzen diot
2009
‎Erresuma Batuak oraindik ezin dituela Afganistanen zabaldutako tropak erretiratu berretsi zuen atzo Gordon Brown gobernuburu britainiarrak. . Afganistanen egotea beharrezkoa den eta bertara mutil eta neskak borrokatzera bidaltzea ontzat jo daitekeen edo ez nire buruari galdetzen diodan aldi oro, baiezkoarekin erantzuten dut?, adierazi du Brownek. –Gure herrialdearen segurtasuna zalantzan dagoen bitartean, ezin dugu bertatik alde egin?, gaineratu du lehen ministroak, Ikerketa Estrategikoen Nazioarteko Institutuan, Londresen, eginiko hitzaldian.
2010
‎Hil baino bi aste lehenago gaiotan gaztelaniazko erreferentzia den Crisis Energetica gunean idatzi zuten: " Dudarik gabe Matt Simmonsek asko lagundu du petrolioaren gailurra ezagutarazten(...) baina azken aldian nire buruari galdetzen diot ea benetan lagungarri ote den problemaz jendea ohartarazteko".
‎Dela berrogeita hamar urte pasatxo dituen Kutxako bulegari oraindik lerdena, dela hogei urte exkaxeko sasi punky argal isila. Gustuko herrikide ditut Andarto tabernan, izan ere nire buruari galdetzen diot neu ote naizen herri honen" baldarkeriaren aurka" oldartu nahi izaten zuen ergel hura eta Orly izeneko arrain pintxo bikain honek argi eta garbi erantzuten dit oso oso injustua izaten nintzela herrikideekin.
‎Alabarekiko ikustaldia debekatu zioten gizonaren negarrak entzutean nire buruari galdetzen nion:
2011
‎Eta nik nire buruari galdetzen diot: ezin badute lehiatu, garestia bada, dirurik ez badute, eta audientzia bost axola bazaie, zergatik eskaintzen digute kaka mokordo ikaragarri bat?
‎Baina Bakedanoren iritziz, gutxi dira ohiko tokietatik kanpo ibiltzen direnak. " Metroan nindoan lehengoan, eta nire buruari galdetzen nion ea turistak zergatik ez diren joaten East Villagera, adibidez. Hor ez daukazu argiek sortzen duten lilura hori, baina benetakoa da eta gauza txikiek ematen dizuten plazera esperimentatu dezakezu.
‎Izan ere, hain ongi pintatu digute Abbottabad delakoa ezen nire buruari galdetzen baitiot ea filmak azpitituluekin botatzen dituzten, eta behin eskatzen hasita, goizeko emanaldiak ere egiten dituzten. Deskuidoan ikuslearen eguna ere badute.
‎Iritsi beharra zegoen. Mauletik ez pasatzeagatik nire buruari galdetzen hasia nintzen ez ote nuen artzainen bat topatuko Donaixtigatik galdetzeko, nire lagunen herriagatik. Burutazioak, besterik ez, eta aurrera jarraitu nuen.
‎Nik gobernadorea akabatu behar dut, baina bere emaztea eta seme alabak ere akabatu behar al ditut?". Nik nire buruari galdetzen diot: Pentsatu al zuen?
‎Ez naiz ekoizpen handiko poeta izan ezta kantaria ere, baina ez diot garrantzirik ematen horri. Batzuetan pentsatzen jartzen naiz eta nire buruari galdetzen diot: Kantari batek zenbat kanta egin behar ditu?
‎Ornogabeek ihes egin zuten nire eskuetatik, batetik kanoak antzo. Kaleko jendeari begira gelditu nintzen azkenean, ohiko sentimendua izateko, ohi bezala nire buruari galdetzeko non ibiliko ote zen Irina, zein eszenatokitan, zein opera jauregitan egongo zen esku zartetan murgilduta.
2012
‎Sistema edo hizkuntza politika berrian kokatuta, nire buruari galdetzen diot ea zer lortu nahi dugun geratzen zaigun beste erdiarekin. Orain arte ez ditugu erakarri edo ez dute beharrik sentitu gurera etortzeko.
‎Berri txarrak ematen direnean jarraitu beharreko printzipioak 1 Argiak eta sinpleak izatea. 2 Aurretiaz, esan behar diodana pazientearentzat zer esan nahi duen nire buruari galdetzea. 3 Aurretik pazientea ezagutu behar da, hura mehatxatuta sentituko ez den eremu neutrala bilatu.
2014
‎Mañari eta Berriz inguruan ibiltzea asko gustatu zait. Berriz bertatik pasa izan naizelako ezagutu izan dut, baina nire buruari galdetzen nion: “Zer dago Berrizen? ”, eta azkenean gauez ateratako argazki desberdinak egin gura izan ditut.
‎2016a balore batzuetan oinarrituta dago eta Tabakalera beste gauza bat da, kulturarekin lotua baina desberdina. 2016a pasa egingo da eta nire buruari galdetzen diot zer ondare utziko duen. Ze, ez baldin baduzu egiten proiektu bat hiriaren transformazio urbanistikoan oinarrituta, gero zer geratzen da?
‎Hala egin nuen nik ere bi urtez, prostata behatzez ukitu eta gogorra baldin bazen PSA neurtzera bidali. Baina gero gaiaz ikasteko aukera izan dut eta nire buruari galdetu diot: " Baina nondik dator' egin behar' hori?".
‎Inbertsioaren araua delakoa proposatzen digu bertan: " Neska batentzako oparia aukeratzeko orduan, nire buruari galdetzea ea mutil bati gauza bera oparituko niokeen. Eta alderantziz.
2015
nire buruari galdetzen diot
2016
‎Kubako eguraldia ere gustura ekarriko luke Barbarak Euskal Herrira, “nahiz eta ohitu ere egin naizen. Etorri eta lehendabiziko hilabetetan euri asko egin zuen eta nire buruari galdetzen nion hemen eguzkirik ba ote zegoen. Azala ere zuritu egin zait hemen”, dio umoretsu.IrakasleaZunba irakaslea da Barbara.
‎Bizitzan ezer egin baino lehen, nire buruari galdetu nion" Nor da Mac Radner"?
2017
‎Ez naiz barneak husteko idazten duen horietakoa. Ni idazteak behartzen nau pentsatzera, nire buruari galdetzen diot ea zer pentsatzen dudan halakori edo halakori buruz, eta horrela hasten naiz idazten. Gero oso modu ezberdinean islatzen da, edo pentsatzen dudanaren aurkakoa ateratzen da, baina hain azkar bizi garenez eta pentsatzeko hain denbora gutxi daukagunez, idaztea bada modu bat tarte bat erreserbatzeko honi edo beste horri buruz pentsatzeko.
‎Egia da bi bikoteen arteko uztartzea ez zitzaidala aski ondo justifikatua iruditu filma bukatu osteko momentuan. Gero lagunekin komentatu, pentsatzen hasi, ikusitakoaren bigarren eta hirugarren irakurketa posibleak egin, hasieran protagonistak Grezia gatazkatsu batean egotearen zentzua ulertzen saiatu, amaiera gaur egungo Berlinen kokatuta dagoela jabetu, eta nire buruari galdetu nion denak dimentsio politiko bat ote daukan.
‎Indizea nondik zetorren jakin nuenean, nire buruari galdetu nion: Frantzian sortu zen indizea, Industria Iraultzaren abaroan, xede zehatz batzuk lortzeko Zer zerikusi dauka horrek denak bestelako ekoizpen modu batzuekin, lurrari lotuago dauden bestelako eredu eta elikadura batzuekin?
‎" Envalirako jaitsieran zegoen lainoak Anquetilen alde egin du, izan ere, haren aurretik zihoazen autoak argiak piztuta jaitsi dira eta horrek erreferentzia gisa balio izan dio. Nire morala erdira jaitsi da; nire buruari galdetzen diot ondorengo etapetan erasotzeko gai izango ote naizen, eta gainera edozer gauza espero daiteke Anquetilengandik, bai baitaki borroka egiten". Edward Sels belgikarrak irabazi zuen etapa, baina Anquetilen txakalaldiak aurrena eta aurkariaren zorte txarrak ondoren estali zuten zeharo belgikarraren lorpena.
‎“Manuel gaixotu egin zen, gaixotasun larri bat dauka, eta gelditzea erabaki nuen; baina halako batean, hil ala biziko ebakuntza egin behar ziotela, nire buruari galdetu nion zer egiten ari nintzen han... eta Manuel uztea erabaki nuen. Hasieran ez zuen onartu nahi, baina orain gaixotasuna egonkortu denean...
2018
‎Antzerkiolan Jon Gerediaga zen idazlea, Aitorrek [Agiriano] musika egiten zuen, askotan Lipusek zuzentzen zuen… Sorkuntza prozesuak intentsoak eta ederrak ziren, baina gogoa neukan nik ere nire buruari galdetzeko zer kontatu nahi nuen, eta hori kontatzeko. Besteren historiak ere egiten dituzu zeure, baina sortzailearen papera hartzeko grina neukan.
‎Gaztetxeetako bertso saioetakoa. Eta nire buruari galdetzen diodana da nola egin zuen jauzi umetako txapelketa hark egungo bertsolaritzara. Eta ez zait esplikaziorik etortzen.
‎Esparru batzuetan ari gara aurrera egiten, baina bestetan oso motela da. Esparru energetikoa da horietako bat, non nire buruari galdetzen diodan: Aizu, ikerketa zientifikoak ezin al dio eman irtenbide eraginkor bat horri, energia berriztagarriak kostu/ irabazietan ikatz fosila bera baino eraginkorragoak izateko mugan dauden honetan?
‎Halere, nik orain nire buruari galdetzen diot. Zergatik jarraitu behar dugun emakumeok XXI. mendean horrelako egoerak pairatzen?
‎Eta nire buruari galdetzen diot ea zergatik ez naizen horietako bat.
2019
‎Denbora libre asko izaten dut, eta horrenbeste irakurtzen dut ezin nituela hainbeste liburu erosi. Azkenean debaldekoak jaisten hasi nintzen, eta nire buruari galdetzen nion ea nork idazten zuen hain gaizki eta hainbeste akats ortografikorekin. Ahizpari behin esan nion irakurleari zerbait ikasteko aukera emango zion liburu bat idatziko nuela.
‎Sarrera arrunta 180 euro eta 100 euro ikasle eta langabetuentzat. Ez dut dudarik orri asko beteko dutela komunikabide mainstream etan baina nire buruari galdetzen diot, pertsonaia horiek eta ordezkatzen duten enpresa eta interesak klima arazoaren parte dira ala soluziobidearena?
‎Bai, nik pentsatzen nuena baino gehiago, gainera. Edonola ere, dirulaguntza ukatu zidatenean, nire buruari galdetu nion: zergatik eman zidaten ETA erakundea ikertzeko dirulaguntza?
‎World Surf Leaguen aritu nintzen azken urtean lehiaketa eta bidaia asko egin nituen, eta ez nuen jada gozatzen egiten ari nintzenarekin. Denboraldiaren erdian konturatu nintzen motibazio eta gogo asko galdu nituela, eta nire buruari galdetu nion ea benetan hau egiten jarraitu nahi nuen. Maila galdu ostean, aste batzuk surfik egin gabe egon nintzen, atsedena hartuz, eta zer egin nahi nuen pentsatzeko denbora hartu nuen.
‎Baina ez du galdu, hor dago, esku ahur irekian, zimurtua, denbora guztian bilatzen eta ukitzen ibili balitz bezala, galtzeko beldurrez edo, eta halaxe izan da, izan ere, Raimundo Silva horretaz gogoratzen ez den arren. ...a ergela inarrosi eta jausi egiten ditu, Eman dezagun zenbakia markatu eta gizonezko ahots batek esaten didala ezin duela telefonoa hartu, ohean dagoela, baina esan dezadan nik zer nahi dudan, mandaturik utzi nahi ote dudan, edo galdetu edo informazioa eskatu nahi dudan, edo zer, ezetz, Maria Sara doktorea hobeki dagoen baizik ez nuela jakin nahi, bai, lankide bat, eta esaten ari nintzen bitartean nire buruari galdetuko nion, berriz ere, lankide hitza kasu honi aplika ote dakiokeen, zuzentzailearen eta bere nagusiaren arteko harreman profesionalaz ari garelarik kasu honetan, eta elkarrizketa bere amaierara iritsirik, neuk galdetuko nuen, Norekin ari naiz, eta besteak erantzungo zuen, Bere senarra naiz, berak ez duela ezkontza eraztunik egia den arren, baina horrek ez du ezer esan nahi, hortik z...
‎Hilekoa galdu nuen. Eta nire buruari galdetu nion: Nola heldu naiz ni honaino?
‎Eta nire buruari galdetzen diot:
‎Askotan nire buruari galdetzen diot ausartegia izan ote nintzen.
‎Eta nire buruari galdetzen diot emazteak jakingo balu nolako iritzia izango luke nitaz.
‎Batzuetan nire buruari galdetzen diot muskuiluaren erruz izan ote den?
2020
‎Puntu honetara iritsita, nire buruari galdetzen diot: gezurrak esatea eta gorroto diskurtsoak zabaltzea adierazpen askatasunerako eskubidearen babespean egon behar al da?
‎Horrela idazteko iradokitzailea behar du izan, gai zehatzetan sartu aurretik, zioen Antoniok. Nik, berriz, saiakeragintza eta blogintza alderatu nituen aitzinsolasean, eta nire buruari galdetzen nion blogak zer ote duen saiakeratik. Nire ustez, saiakera literarioaren idazkuntzak badauzka ezaugarri batzuk, blogen idazmolderako egokiak izan daitezkeenak.
‎Baina nire buruari galdetzen diodana hau da: zer pentsatzen ote duen beltzak nahitaez tasun horretaz?
‎Durduzaturik, nire buruari galdetu nion ea noiztik zekien Felixek ingelesez.
‎Osasun publikoarekin lotutako bi krisi larri ari gara sufritzen momentu honetan, Zaldibarko zabortegiaren luiziarena, batetik, eta koronabirusaren hedapena, bestetik. Euskal Herriko sindikatu nagusiko arduradun bezala, nire buruari galdetu nahi izan diot zein izan behar den nire papera horrelako egoera batean. Eusko Jaurlaritzak ELAren aurka daraman kanpaina autoritarioaren eta antidemokratikoaren baitan, ezin dut ukatu bi krisiak gobernua jipoitzeko elementu gisa erabiltzeko tentazioa dudala, eta ez zait gustatu neure burua hala ikustea.
‎Baina arrazoia eta bihotza ez datoz bat askotan. Egoera hartan nire buruari galdetzen hasi nintzaion: zer gertatuko da gaixotu edo istripua izanez gero?
2021
‎Ea buruan duten zati galderetan ote ere ager daiteke: Auzo guztia beldurrak airean zegoen ea noiz egingo ote zuen ez egitekoren bat (Igerabide); Eskatu ere bai esan ziezaion ea non ote zen halako lorategia (Juaristi); Ezen nire buruari galdetzen bainion ea nola bil ote zezakeen inork bere baitan horiek betetzeko indarra (Aldasoro).
‎Belarriprest eta ahobizien garaia pasa denean, eta hainbat ahok ez dituztenean mihiak hain arin eta belarriak ez hain erne, nire buruari galdetu diot zer desberdintasun dagoen euskaldun berri eta euskaldun gazte baten artean. Erraza:
‎Dantza egin aurreko uneak eta ondorengoak ederrak dira. Halere, dantzatokira sartu eta dantzatzen hasi aurretik, nire buruari galdetzen diot dantza ondo aterako al den edo pauso guztiak oroituko al ditudan. Guztia ondo ateratzen ari dela ikusten dudanean, une ederra pasatzen dut.
‎Kafeari begiratu nion, nire buruari galdetu nion ea denbora aski ba ote nuen azukrea botatzeko, baina ezetz erabaki nuen, bereizteko moduan iritsitako oihu pare batek argitu baitzidan zerbaiti ez, norbaiti ostikoka ari zela. Burua galdu du.
‎Eta irakurle fantomatikoa lur inkognitatik berriz etorriko zait esanez idazten dudana ez duela ulertzen eta esaldia bidaliz gero xehetasun eta argitasunik eskatu eta eskuratu gabe betirako desagertuko zait. Eta berriz nire buruari galdetuko diot(...).
‎Ez nion nire buruari galdetzen zer pentsatzen zuen edo zoriontsua bazen.
2022
‎Lehendabiziko hilekoa izan nuenean emakumea nintzela erran zidaten, amatasuna nire esentziaren parte dela ere erran izan didate beti, emakume izateagatik sentikorragoa naizela eta ederra izan behar dudala… eta orduan nire buruari galdetzen diot: zer da egiazki emakume egiten nauena?
‎Gazte punk batzuen ondotik pasatzen naizenean gauez, nahikoa itxura itzela ote dudan galdetzen diot nire buruari. Manifestazioetan, polizia gizonak neurtzen ditut eta nire buruari galdetzen diot ea haiek baino handiagoa eta indartsuagoa ote naizen, kargarik balego ere. Gogoeta txepela da, masa ekintzako eta jende saldoen kontrolerako egungo teknikak kontuan hartuta, baina erreakzio automatikoa da hala ere92.
‎Galdera horiek erakusten zidaten zein konplexuak eta misterio  tsuak ziren nik beti ekintza sinpletzat eduki nituen Elizako hainbat arau. Apaizak eukaristiarekiko eta aitortzaren sekretuarekiko zituen betebeharrak hain larriak iruditzen zitzaizkidan, ezen nire buruari galdetzen bainion ea nola bil ote zezakeen inork bere baitan horiek betetzeko indarra; eta ez nintzen harritu esan zidanean Elizako Aitek Posta Bulegoko Gidaliburua bezain liburu lodiak idatzi zituztela, eta egunkariko lege oharrak bezain estu inprimatuak gainera, galdera korapilatsu haiek guztiak argitzeko. Horretan pentsatzen nuenean, askotan ezin izaten nuen erantzunik eman, edota erantzun zentzugabe eta hala holakoren bat ematen nuen soilik, eta, orduan, irribarre egin eta buruaz baiezkoa egiten zuen bi edo hiru aldiz.
‎Eta nire buruari galdetu diot zer arraio egiten ari naizen.
2023
‎Etxera itzuli zen, berea ez zen etxera, berak sekula ez baitzuen etxerik izan. Ahalegindu ginen berarekin txeratsuak izaten; nire buruari galdetzen nion zer ote zen txera berarentzat; nire ama musu ematen saiatu orduko aldendu egiten zen; lo asko egiten zuen, eta batzuetan barrezka entzun nuen bere gelan, orduan genuen Sardiniako neskame batekin zegoela. Zeina ordurako saiatua zen niri laztan egiten.
‎Sentimendu bikoitzak nituen. Etxea eta azienda guztiak lurrikararekin galdu nituen hartan, nire buruari galdetzen nion zer arraiotara zetozen artistak, euren buruak zuritzera ez bazen. Beste aldetik ordea, telebisioak hainbesteko une onak emandako Jorge Romero Firulete hezur haragiz ezagutzeko apeta bizia nuen.
‎Nik, behintzat, beti dauzkat nire zalantzak umeak edo gaztetxoak halako gai gogorreko antzezlanetan sartzearen inguruan, eta nire buruari galdetzen diot ea ez ote zen posible haren presentzia beste era batean gauzatzea. Baina antzezle taldeaz ari garela, agian tanto nagusia aktoreen hautaketa izan da:
‎Merezi du? Maiz nire buruari galdetzen nion. Halere, zortzi gara taldean, bakoitzak bere esperientzia du, eta bere arrazoiak ditu, baina niretzat nekagarria zen horrela ibiltzea.
‎Orain gelan ditut haurra, plaza, azoka, eliza, gizona, haren begirada. Eta batzuetan nire buruari galdetzen diot nola begiratuko gaituzten, haiei begira, hemendik mende batera euren egutegietan itsasten gaituzten horiek.
‎Gauza horiek ikusezinak izan dira hamarkadetan zehar. Ez nion nire buruari galdetzen, edo oso gutxitan galdetzen nion ea zergatik ginen ia denok gizonezkoak. Horretan asko lagundu zidan irratian Arantxa Iturberekin lan egiteak, berak idazle bezala zuen esperientzia entzuteak, idazketan eta idatzitakoa plazaratzean".
‎Etxekoandreak baimentzen dizkidan atsedenaldi laburretan, gogoa lausotzen didan lisaburdinaren eta tupinen lurrun artetik irten, eta duplexeko begiratokitik ikusmiran egoten naiz Faubourg Saint Honoréko kale, bulebar eta erakusleiho distiratsuetara, hiria apaintzen duten ezin konta ahala dorre eta kupuletara. ...tokitik salto egin eta gogoa hegan joaten zait nire sorterri ttipira, eta Bidasoa errekako uretan murgiltzen naiz amets airetan, halako moldez non pena guztiak joaten baitzaizkit airean, azkenean nire ametsa bete eta Paristik betiko ihes egin dudalakoan, baina beharrak duplexeko sukaldera lotzen nau berriz, nola oin bilurrak hanketan eta lepoa zepoan dituen presoa ziega ilunera, eta, orduan, aita, nire buruari galdetzen diot ea zergatik abandonatu ninduzun ezleku honetan.
‎Nire Madrilgo garaia oroitarazten zidan. Orduan nire buruari galdetu nion: guk, euskaldunok, noiz edukiko dugu aukera gure hizkuntzan soilik aritzeko?
‎Horregatik nire buruari galdetzen diot enpatia odolarenganako gorrotoa baino indartsuagoa den.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia