Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Beldurra ere sartu zitzaidan. Pentsatu nuen beste hainbat gazte ere bazebilela idazten, batzuk liburu osoak zituztela idatzita eta zergatik hautatu ote ninduten ni. Egia esan, ez dakit argialetxeek zein irizpide erabiltzen duten.
‎Adibidez, lehenengo diskotik bigarren diskora desberdinena prozesua izan da. Lehenengo diskoan, abestiak erori egiten zitzaizkidan gainera, abestiek harrapatzen ninduten ni. Kanta asko egiten nituen.
‎dilin dalan dan daun, dilin dalan dan daun. Eta soinu arrai haiek arraitu ninduten ni ere hatsarrean, baita goibeldu ere handik gutirat... zeren kanpaiak Mattinentzat ari baitziren bereziki eta beregainki, Mattinentzat bakarrik, edo hala sentitzen nuen nik mementu haietan bederen. Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen, eta, haren predikuan, berriro izan ziren anaiarentzat alabantzak eta laudorioak, zeren, nola Jainkoak libratu baitzuen Jonas balearen baitarik, berdin eta orobat libratu baitzuen Mattin ere heriotzako artikulutik, eta hirugarren egunean piztu.
‎Zeren atake haiek, hatsarrean bi astetan behin edo izaiten bazituen ere, maizago eta usuago egin baitzitzaizkion apurka, astean behin edo astean bi aldiz. Eta haren ilunaldiek iluntzen ninduten ni ere eta goibeltzen. Izan ere, zer ginen, bada?
2002
‎Bigaramon goizean, iguzkia bere larre urdiñera zanean konortik gabe aurkitu ninduten inguruko baserritarrak, eta gurdian iratzeartean Ames larre mugako basetxe txuri garbiraiño eramanik, oe txukunean eduki ninduten nire senera nintzano...
2004
‎Bi hilabete luze haietan nire ondoan izan zela eta bere laguntzaren pentzura bizi izan nintzela ohartu nintzen. Haren hurrengo hitzek atera ninduten nire pentsamenduetatik.
‎Hilabete gutxi batzuk igaro ondoren, batean sartu ninduten nire antzeko beste aitona amona batzuekin batera. Bizi hartara ohitzea gehiago kostatu zitzaidan.
2005
‎Hurrengo astean, bi gertaerak atera ninduten nire ikasketa
‎Haren atzetik akuilatu ninduten ni ere. Airearen zafrada askatzailea sentitu nuen aurpegian, eguzki izpien epela.
2006
‎Oso bestelako hitz batzuek atera ninduten nire kabutatik:
2008
‎Anaitasun ekitaldiaren ondoren, eguzkia aspaldi zen ezkutatua?, bidaia kutxa handi batean sartu eta egoitzatik hurbil dagoen Mosquito Lakera bota ninduten nire adiskide berriek. Kutxak, zorionez, flotatzen zuen eta hantxe eduki ninduten hogei minutu inguru, sokatik tiratu eta ertzera erakarri arte.
2009
‎Haien hatsean, haien ipurdien joan etorrietan kadiren gainean, ezagun zuten noraino zeuden han egoteaz ase. Logaleak eta zutik egon beharrak higatuxea ninduten ni ere, ahantzi gabe ez zela goxo, haize hotza sartzen baitzen leiho ireki bakarretik.
‎B I egunez, inor ikusi gabe atxiki ninduten nire ganberan giltzapetua. Hirugarrenean, kaporala etorri zitzaidan bila.
‎Eta Durerok marraztu legez, elkarrekin ibiltzen ziren hauek ere, beti, kafea hartzen, gauloises bati hozka. Ez dudana sekula ulertu da nola onartu ninduten ni, haien klub hertsian, apenas egiten baitzuten frantsesez, eta ni iritsi berritan. Baina kontua da egin, egin ginela.
‎...an karreran irten, moto gainetik farolak piztuta, eguna artean zabaldu gabe eta, 588 kilometro egin eta gero, azkenekoak motozikletaren atzetik, arratsaldeko bostak eta gero, Bordeaux Paris mitikoa irabazi zuenean (1988an egin zen azkeneko aldiz, erabat ezina zelako ia 600 kilometro dopping gabe korritzea)... bada, 1965ean hura irabazi zuenean, nire kuadrillan bi astez gutxienez aguanta behar izan ninduten nire Anketil gora eta Anketil aurrera entzunez... Pentsa, Bizkaiko asto karrera aspaldikoetan ere Anketil eta Poulidor ziren asto entzutetsuenak.
‎Laineza harturik nengoen ni ere. Horretarako behar ninduten ni. Zerbait egin behar omen zen, zerbait egin behar omen genuen.
2010
‎Gaur nagoen talaiatik ezin putzantuagoak iruditzen zaizkit orduan bota nituenak, baina hitz haiek atera zitzaizkidan, bai, zein baino zein potoloagoak, serio, zin degizut, eta, hala eta guztiz ere, berez bezala atera zitzaizkidan, behartu gabe, ez nintzen ni hitzak esaten ari nintzena: hitzek esaten ninduten ni?, ni neu ere neure buruarekin harrituta geratzeko moduan;. Amaren semea zara, ez dago dudarik. Hura zain dago, Ama Birjina noiz agertuko zaion, eta zuri Jainkoa agertu zaizu, zer gutxiago?!
‎«Hamazortzi urte bete ahala hasi nintzen idazten eta zerbait argitaratzeko irrikaz nengoen. Zorionez familia beti ondoan izan dut laguntzeko, eta gurasoek txikitatik bultzatu ninduten nire iritzi eta asmoak adieraztera». Alsanearen aitak Kuwaiteko informazio ministerioan lan egiten zuen.
‎Aita, haren orduko neska lagun Elena eta hiru anai arrebok geunden. Goizean bortzak ibiliak ginen mendian, baina bazkalondoan Izabara joan ziren aita, Elena eta Maddi, erosketak egitera, eta zure kontu utzi ninduten ni.
‎Sorgortuta geratu nintzen, erreakzionatu ezinik, pentsatzeko gauza ere ez nintzela, eta, modu automatikoan, egiten nuenaren jabe ez nintzela, etxera eraman ninduten nire oinek. Pisukideak bere onetik aterata aurkitu nituen.
‎" Armak artzera deitu ninduten nere eritik urira!
2011
‎Bai, Habana itsasontzira sartu ninduten ni ere. Gure ama, nire neba Jon, ahizpa Julita… eta amama eta izekoak Santander aldera joan ziren, gerratik ihesi.
‎Haiek berton geratu ziren. Ez dakit zergatik ipini ninduten ni barkuan. Bonbardaketek izututa nengoelako edo.
‎Gorka eta ni ederto konpontzen ginen gehienetan, hark bikain ulertzen ninduten ni eta nik bera. Gelakideek esaten zutenez, bikote banaezina ginen, bi urte generamatzalako elkarrekin irteten.
‎Identitate kontu bat ez ote zen. Ez nabil arrazismoaz, japoniarren kontrakorik ez zegoen gure artean, baina hurbilagokoa ikusten ninduten ni. Askok klubetik kanpo nahi zuten Takanashi.
2012
‎Josu Amezaga, Erramun Altuna, Joseba Gabilondo eta Jon Suarezek irakurria zuten. Erantzunak positiboak izan ziren oso eta poztu ninduten nire hasierako zalantzak baztertzeko zeharo langungarri suertatu baitziren. Laudorioekin batera, hala ere, zenbait kritika eta galdera ere jaso nituen, estimatu nuen Iñaki Aldekoa editorearena barne, oniritziarekin batera ez argitaratzeko zergatia zintzoki azaltzen baitzidan.
2013
‎Ni oraino hor egoteaz harriturik baleude bezala begiztatu ninduten nire bi konspirazio lagunek. Horren ondotik, elkarri hitza jaten abiatu ziren.
2015
‎Telefonoz deitu genuen bai Aiorak bai nik, bagindoazela esateko, eta ez zeukatela gure bila etorri beharrik. Ordiziara joan ginen lehenengo, Aiora etxean uzteko, amak tabernan jarraitzen baitzuen artean; eta gero Olaberriara eraman ninduten ni. Ama zegoen etxeko atarian zain, aterkipean.
‎Oi, irten. Sasiek janda dago bidea, aspaldian utzi ninduten ni bazter, hilerriko mamua naiz?. –Hemen Jainkoa bizi da, Zer?
‎Berriz ere ezin dio barreari eutsi. . Auntz esaten zidaten, auntz joan behar genuela; eta nik lerdo aurpegiarekin begiratzen nien ahuntz cabra zela eta zer esaten ote zidaten; alabek salbatzen ninduten ni,, haruntz?, haruntz joan behar genuela azalduz?.
‎Artean ez zegoen marxismo leninismoaren ideietan barneratuta. . Sentimendu nazional independentistak bultzatu ninduten ni borrokara. Nik Fidelengan sinesten nuen, itsu itsu?.
‎Amnistiatu ninduten nire delituaz
‎3 Sendatzeko neure ahizparekin nengoela esan dudan tokian zain nengoen garaia iritsi zenean, kontuz kontuz eraman ninduten nire erosotasunari begiratuta nire aitak eta ahizpak eta nirekin irten zen nire adiskide moja hark, maite maite ninduenak.
‎Hain egitura eskasa zegoen, non batzuetan burura etortzen baitzitzaidan ez zitzaigula komeni leku hartan monasterioa izatea. Ez dakit lurreko klimagatik beragatik den, beti entzun baitut deabruek esku handiagoa dutela han tentatzeko, Jainkoak emango diela, eta honetan estutu ninduten ni, neure bizian han baino adoregabe eta koldarrago ez baitut ikusi neure burua. Nik, benetan, ez nuen ezagutzen neure burua.
‎1963ko urriaren 6an, Bilboko kalean, atxilotu ninduten nire osaba baten bisitan ospitaletik nentorrela. Indautxuko komisarian aurkitu nintzen Jon Nikolas eta kuadrilla handi batekin, 33 guztira:
‎Etzaulkitik gertu antzean nengoen, baina haiek ez ninduten ni ikusten. Sosegatuta zeuden itxuraz.
2016
‎«Taldean ez dugu ezer sobera; badakigu liga hau inoizko zailena ari dela izaten taldeen mailagatik, eta, gainera, zorte txarra ari gara izaten».Taldea, animoz ondoHerenegun Getxon, eta aurreko igandean Donostian; bi kolpe latz hartu arren, arraunlariak bizi bizi daude, eta Francesen adibideak ederki azaldu du hori: «Getxoko estropada bukatu eta ontzi motordunan arraunlariengana joan nintzenean, eurek animatu ninduten ni. Ez daudela etsita esan nahi du horrek, eta oraindik ez dugu esan azken hitza.
2017
‎Ikasle nintzen Aljerian, batxilergoa egin nuen eta zenbait ikasle hautatu zituzten beren txosten akademikoen arabera. Aldi berean, nonbait, Gasteizko Udalak hiru beka eman zituen, eta honaxe bidali ninduten ni, beste bi ikaslerekin batera. Etorri ginenean ez genekien hitzik gaztelaniaz.
‎Aitortzekoa dut plazer gehiago ukan nuela Euskaltzaindiak eta Baztango Udalak berrargitaratu Mariano Izetaren Dirua Galgarri hostokatzen, Maria Merce Marçalen El Senyal de la Perdua irenstean baino. Konparatzekorik ez dute, bi idazleak hilak diren arren. alta MMM en perpausek gatibatu ninduten ni ere, idazle zintzoarekin batera, heriora abian banintza bezala. Sentsazio bitxia da, beldurgarria nolabait:
‎Non hura zelai zabal bat zen, egur eta alanbrezko hesi batek inguratua eta erdian baserri bat. Denbora eta leku hura betiko aldatu nituen eta betiko aldatu ninduten ni. Errepide baten bazter batean hondaturik dagoen auto baten aldamenean amaituko zuen gizon bat bilakatu ninduten.
‎–09/ 09/ 07 Atzo ez nuen ezer idatzi zeldaz aldatu ninduten nik ezer esan gabe agindua zela esan zuten beraz men egin behar nuela, baina izugarrizko ikuskizuna izan zen bertan zeuden neskek aldaketa nik eskatu nuela pentsatu zutelako laburbilduz sekulako liskarra orain brasildar batekin eta bi espainiarrekin nago hitz batez nahi gabe nahaste batean sartuta nengoen bilatu gabe ez da ezer gertatzen ea hemendik lehenbailehen ateratzea lortzen dudan abokatua ... Gero eta gehiago maite zaitut Karolina eta hemendik irteten naizenean elkartuko gara eta gauza berriak biziko ditugu, zure falta sentitzen dut??.
‎Sarrionandiak elkarrizketan esandako bik harrapatu ninduten ni:
‎Arratsaldeko saioan trajez jantzitako bibote luzeko tartariar baten interpretaria izatea egokitu zitzaidan. Saio hark ere kitzikatzen ninduen, ez bainintzen hain itxura bitxia zuen inoren parte inoiz izan, baina tartean heldu zitzaizkidan amaren mezuek ez ninduten nire baitara behar bezala biltzen utzi: “Eedttorriko zxzree5eter?! ”, “Eettorrriko xar5etten?? ” eta jarraian bi audio mezu, lehena eztul batena eta bigarrena internet ez zebilela eta gauean haien etxetik pasa gintezkeen galdezka.
‎Eurek hil ninduten ni lehenengo.
2018
‎Bazen apaiz bat, On Anjel Garmendia, Alkizakoa, Aretxabaletan zegoena. Hari zerbitzatzen lan egiten zuen gure izeba batek, eta haraxe eraman ninduten ni, gramatika ikastera, gaztelania, apaiztegira sarrera izan nezan.
‎«Serbizio militarrean ezagutu nuen benetako jendilajea. Hara okerrenak bidaltzen zituzten antza, baina ez dakit zergatik bidali ninduten ni, egia esan, ze ordura arte nik ez neukan ez antezedenterik ez ezer. Agian euskalduna izateagatik?
‎Erreferentzia bat behar zuten desartikulazioa burutzeko, eta aspaldi aukeratu ninduten ni horretarako, nik ezer jakin gabe, noski. Horretaz guztiaz gero konturatu naiz, nire buruari galderak egin eta erantzunak bilatu ahala...
2019
‎Obrak izan zuen oihartzunean faktore ugarik eragin zuten: batetik ni nor nintzen (familia ultrakatoliko baten barruan hazi nintzen, ongi ezagutzen dut mundu hori eta beraiek ere ezagutzen ninduten ni), bestetik erakusketa Erorien Monumentuan egitea eskatu nuen eta utzi egin zidaten, eta gainera EH Bilduren Udalak antolatu zuen erakusketa eta oposizioak aukera baliatu zuen politikoki hari erasotzeko.
‎Ordurako berrogeita hamar urte baziren-eta ez genuela elkar ikusi. Ilararen bertze muturrean, ikaraturik begiratzen ninduten nire lagunek, arrotz batekin musuka ari nintzela uste baitzuten, nonbait. Beldur ziren burutik emana ote nengoen edo.
‎San Bartolometatik aurrera, elbiak buruz behera. San Bartolome eta elbiak esaldi honetan azaltzean, aspaldi jabetuarazi ninduten nire lagunek: Bartolome baitugu zaindari Amezketan, beste herri anitzetan bezala, eta elbi baitugu gaitzizen hango herriko seme alabok.
2020
‎Matia Fundazioan egin zidaten. Lantokitik garbi esan zidaten ezin nintzela itzuli lanera egoera horretan, eta tarte horretan ospitaleetako, zahar etxeetako eta egoitzetako profesionalei test serologikoak eta PCR testak egiten hasi zirenez, hor sartu ninduten ni ere lankideek. Eta izan nuen mobida guzti horregatik behar baino astebete geroago egin zidaten hirugarren test hori, normalean berrogeialdia bete eta astebetera egiten dituztelako.
‎Hiruzpalau erakusketa entzutetsu lortu nituen han  hemen, baita Aldundiaren beka bat eskuratu ere New Yorken" sor  tze egonaldi bat" egiteko. Haraino eraman ninduten nire pertxek, aizu. New York gogorra da, ordea, edota, artistaren bizitza gogorra da, esan nuke?...
‎Hor, nihauri egin zidatena oroituz kasik alditxartu nintzen. Gau beilari bezala idatz gela batera eroan ninduten nire txostentxoa idatz nezan. Nekez idatzi nuen.
2021
‎Baina paralelismo hori praktikan ez da betetzen: Bizitzan lehen aldikoz, kuartelera eraman behar ninduten ni, beti horren zintzo eta zuzen portatua nintzena (Elosegi); Ni ez naiz horren doilorra (J. Zabaleta); Animatu egiten nintzen, azkenerako elkarrizketa hura horren" normala" iruditzen ez zitzaidalako (J.
‎Familia eta guzti galtzeko zorian egon nintzen zoramenak bultzatuta goiko pisuko auzokoei etxetik behingoz ospa egin zezaten aholkatzen saiatutakoan; egun batzuk lehenago eskaileretan topo egin nuen emakume berari bere etxean kosta hala kosta sartzeko oldartu nintzaiola leporatu egin zidaten. Soldaduzka egunetako traumaren batek jota edo nengoela susmoa hartu eta zoroetxe batera eraman nahi izan ninduten nire seme alabek. Jainkoari esker, nire emazte Mariasunek nirekin serio serio berba egiteko agindu, eta nire portaera burugabekoak gure etorkizunerako izan zitzakeen ondorio kaltegarriak banan banan erakutsi egin zizkidan.
‎Burgosko prozesuan epaitu gintuzten biok. Hura eta gero, Jaengo kartzelara eraman ninduten ni. Manzanasen heriotzaren ondoko salbuespen egoerak sekulako errepresio jasa ekarri zuen.
‎Zer pentsatu zenuen. Ez dakit zer momentutan zehazki izan zen. Urdiaingo igerilekuetako inguruetan nenbilen lagun batekin gaztainak hartzen eta abisatu ninduten nire izena diligentzietan zegoela. Zergatik oso ongi jakin gabe nire izena hor zegoen.
‎Nire hasiera oso ohikoa izan zen. Sei urte nituela gurasoek eraman ninduten nire herriko Ereintza dantza taldera, Euskal Herriko beste hainbat ume bezala eta, egia esan, hasieratik oso gustuko jarduera izan nuen. Erabat amateurra zen, dantza talde nagusiko bolondresak ziren gure irakasleak, kaleko arroparekin dantzatzen ginen, oinetakoak egokiak ez baziren kendu eta gabe egiten genuen... oso giro amateur eta informal batean.
‎Gero jakin nuenez, halakoak egiten omen zituen tarteka, xoxen batzuk ateratzeko. Ez nintzen lagunduko ote zidaten galdetzera ausartu, eta bakarrik igo behar izan nituen, eskaileretatik lau bidaia eginda, lur planetara lotzen ninduten nire gauza bakanak: bi maleta bete arropa, ehunka CD, lau argazki album eta hiru kutxa liburu.
‎" Detengalo, gobernador", bera izan zela ama hil zutenetako bat. Gutxiagatik ez ninduten ni atxilotu...
2022
‎Han, eskola batera eraman ninduten: ferian nola saltzen diren abereak, halaxe jarri ninduten ni ez nintzen ni bakarrik, jakina, baziren neska eta mutil gehiago ere, eszenario batean. Deitu zuten jendea, ea nork zeukan gu etxean jasotzeko borondatea.
‎Bai. Lehenengoz Japoniara joan nintzenean, hango presidenteari galdetu zioten ea zergatik fitxatu ninduten ni. Eta esan zuen:
‎Ez nuen lagunekin honi buruz hitz egin, ama izateak besteak ez epaitzen irakatsi dit. Gainera, nola ulertuko ninduten ni ere ordura arte ez banintzen jabetu. Ni ere hor egon naiz, nire zilborrari begira.
‎Barnean gizon bat zegoen, ez ni baino anitzez zaharragoa, bizarra egin berria, eta ondoan emakume bat, ile hori luzea, galtza zabal dotore beixak eta blusa beltz bat soinean. Haiek ere ikusi ninduten ni, eta ez nuen etxera itzultzeko denborarik ukan.
‎...zeko patioaren gibelean barrez, beren buruak neska eta mutil ikusirik, neska ttikia nintzen garai hura, ekaitz zatitxo bat zerumugan, ia ez naiz oroitzen baina ordurako orrazkera desegiteko moduko panpina nintzen, nabarmentzen ari zen gauza hura hatzez seinalatzen hasiak ziren batzuk eta besteak, eskuak ahoan, hatza sudurrean, belaun urratuko odol orban biribila galtzerdi zurietan, eta ordurako ez ninduten ni seinalatzen, nire pertsona hautsez zikintzen zuen ezereza baizik, ezerez hautsa espazio osoa betetzera heltzen zena, bizitzaren hastapeneko espazio hori, betetzen jakin nukeena, eta hobeko nukeen urguilu zuzen batekin erakutsi galtzerdi zurietako orban gorri hura nire akusatzailearen aurpegira, hobeko nukeen hatza sudurrean sartzen segitu jestu haren arrunkeria ahanzteraino, kontrako bihurtzer...
‎...enetan txikiena izaten, denetan sexiena, eta gainera ordurako zerbitzari lanean ari nintzen tabernan, non alde batean putak zeuden eta bestean bezeroak, eta behar baino eskupeko handixeagoa ematen zidaten, nik ere behar baino arreta handixeagoa eskaintzearen ordainetan, eta poliki poliki eta modurik naturalenean anbiguotasun halako bat sortu zen gure artean, zenbait hilabetez bezeroek erabili egin ninduten ni eta nik erabili egin nituen bezeroak, harik eta indarrez erakartzen ninduen hartaraxe joatea erabaki nuen arte, eta pentsatzen jarriz gero, iruditzen zait beste aukerarik ez nuela, ordurako puta izatera destinaturik nengoela, puta nintzela puta izan baino lehen ere; aski izan nuen La Gazette egunkari anglofonoa gainbegiratzea, eta hantxe azaldu zitzaidan escort agentzien orrialdea, aski izan n...
‎–Nik ez dakit idazten, Ryan. Horregatik aukeratu ninduten ni, sinadura ez faltsifikatzeko.
2023
‎Baliteke, horrela hezi ninduten nire etxean, gure amak gure ondokoen premiak hainbat arinen eta artatsuen asebetetzeko irakatsi zigun, beharbada arinegi, inolako gogoetarik egin gabe, tutik ere esan gabe.
‎Bazirudien errugabetasuna edo errua aurpegieran markatuak neuzkala. Eta presondegira eraman ninduten nire mundualdia amaitu bitartean.
‎Ez nuen Lurrera joandako guztietan bisitatzen aita. Batzuetan, Euskal Herritik nahiko urruti dauden lekuetara eramaten ninduten nire zereginek. Beste batzuetan, berriz, aitak nirekin zuen jarrerak bultzatzen ninduen Lurreko nire egonaldia hari kasurik egin gabe pasatzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia