Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2015
‎–Batzuetan arimak koldar ikusten du bere burua, gauzarik beherenetan, eta beldurturik eta hain gogorik gabe, non ezertarako adorerik duela izan iruditzen baitzaio: nik uste dut Jaunak, orduan, bere izaera soilean uzten duela beraren on handiagorako; izan ere, une hartan ikusten du zerbaiterako adorerik izan badu, Haren Maiestateak emana izan dela; hau hain argi ikusten du, non ezereztaturik uzten baitu bere baitan eta Jainkoaren errukiaren eta handitasunaren ezagutza handiagoaz, hain gauza kaskarrean erakutsi nahi izan dituenaz.... Hala ere, ohikoena, esan dugun egoera hura da.
‎Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera dauden pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea. Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere, bataren eta bestearen esperientziarik ez duenak, du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari:
‎Bere burua aurkitu duela dirudi, eta, seme hondatzailearen aitak bezala, guztiak gonbidatu nahi lituzke eta jai handiak egin, bere arima, ordukoz behintzat, zalantzarik ez izateko leku seguruan ikusten duelako. Eta nik uste dut halaxe dela; izan ere, arimaren barne barnetik hainbesteko barne poza, eta halako bakearekin, eta bere poz guztia Jainkoa gorestera daramana izanik, ezinezkoa da deabruak emana izatea.
‎1 Irudituko zaizue, ahizpak, Jauna hain berariaz komunikatzen zaien arima hauek (batez ere mesede hauetara iritsi ez direnek pentsa dezakete esango dudan hau, hauetaz gozatu badute eta Jainkoarenak badira, nik esango dudanaz konturatuko baitira) ziur egongo direla betiko gozatuko dutela Jainkoaz, eta ez dutela beren bekatuen beldur izan beharrik ezta haiengatik negar egin beharrik ere; eta engainu handia izango da oso, zenbat eta gehiago hartu gure Jainkoagandik, handiagoa izaten baita bekatuen samina. Eta nik uste dut, ezerk saminik ezin sor dezakeen lekuan egon gaitezen arte, ez dela kenduko samin hau.
‎Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎Bada, Haren Maiestateak arimari aipaturiko Jainkozko ezkontzaren mesedea egin nahi dionean, lehenik bere egoitzan sartzen du, eta Haren Maiestateak ez du nahi besteetan bezala, hau da, liluramendu hauetan sartzen zuenean bezala, izan dadin; egia esan, nik uste dut une hartan eta esanda geratu den bat egitezko otoitzean biltzen duela berarekin; arimak, ordea, besterik uste du: oraindik ez dela bere erdigunean sartzera deitua izan, egoitza honetan izan denez, goialdean sartzera baizik.
‎–Hala uste dut izango dela lurreko erregearekin, baina zerukoarekin, neuk esaten dizuet, uste duzuen baino adore handiagoa behar dela; izan ere, gure berezko izaera oso beldurti eta apala da hain gauza handirako, eta ziurtzat dut, Jainkoak emango ez balio, zuek zein ongi datorkigun ikusi arren, ezinezkoa izango litzatekeela. Eta horrela ikusiko duzue zer egiten duen Haren Maiestateak ezkontza hau burutzeko, nik uste baitut horrek liluramenduak ematen dituenean izan behar duela, arima zentzumenetatik ateratzen duenean; bada, zentzu betean egonik hain hurbiletik maiestate handi hau ikusiz gero, beharbada, ezinezkoa izango litzateke bizirik irautea. Benetako liluramenduez ari gara, ez hemen ditugun bezalako emakumeen ahultasunez, guztia liluramendu eta estasitzat hartzen baitugu, eta, ustez, esanda utzi dudanez?
‎Jaunak emango dizue aditzera, lehortasunetatik apaltasuna atera dezazuen eta ez egonezina, hauxe baita deabruak lortu nahi duena; eta sinets ezazue benetan apaltasuna dagoenean, Jainkoak sekula gozotasunik eman ezik ere, bake eta eroapena emango dizkie, beste batzuk gozotasunekin baino ere pozago ibiltzeko eran; askotan, irakurri duzuenez? gozotasunak ahulenei ematen dizkie Jainkoak; hala ere, nik uste dut ez lituzkeela trukatuko lehortasunetan ari direnen sendotasunekin. Gozotasunak maite ditugu gurutzea baino gehiago.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik( nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎10 Bada, ulertzeko era honetara itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen dutela Haren ... Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
‎Guztia zetorkidan ni hain bekataria naizelako eta izan nintzelako. Berak kontsolatzen ninduen erruki handiz eta, hura bere buruagan gehiago fidatu izan balitz, nik ez nukeen hainbeste sufrituko; izan ere, Jainkoak egia agertzen zion gauza guztietan, Sakramentuak berak argi egiten ziolako, nik uste dudanez.
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎Eta ni neu ere izutu nintzen eta beste urte asko ere sufrituko nituzke arima hura aske ikustearren. Goretsia izan bedi guztiagatik, Jauna zerbitzatzen dutenen otoitzak asko egin dezake-eta, nik uste dudanez, etxe honetan ahizpa hauek egiten duten bezala; kontua da, horren ardura nik neramanez gero, deabruak nire aurka suminduago jartzen zirela, eta Jaunak baimendu egiten zuela nire bekatuengatik.
‎12 Hain garrantzi handikoa zen etxe bedeinkatu honi zegokion arazoa egun bat gehiago ez atzeratzea, non nik ez bainekien nola amaitu zitekeen une hartan gelditu izan banintz. Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala: etxe hau bere atseginezko paradisua zela.
‎Izan ere, aurrera egiteko aukera gutxi izatea bazen arrazoia, aukera gutxiago izan nuen beste fundazio batzuetan. Gero gertatu dena ikusirik, nik uste dut deabrua izan zela, eta hala gertatu da gehienetan, hau da, fundazioren batean nekeak gainera etortzeko zirenean, gure Jaunak hain ezereztzat naukanez gero, beti laguntzen dit hitzez eta egitez. Behin baino gehiagotan erabili izan dut gogoan, fundazio batzuetan nekerik izan ez denean, Haren Maiestateak ez didala abisurik ematen.
‎8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen ez banuen ere; baina beraren adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
‎Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
‎Uste dut aditu nuela, hitzen bidez izan ez bazen ere, hainbestekoa dela behin eta berriro iluntzen gaituen gure ezerez, hutsegite eta enbarazuen hautsa, non ezinezkoa baita espiritua Jainkoaren espirituarekin elkartzen denean bezain garbi egotea, orduan gure ezerezaren ezerezetik at eta gora jasoa izaten delako. Eta nik uste dut hau bat egitea bada, gure borondate eta espiritua Jainkoarenarekin hain bat eginik izatea, ezinezkoa dela grazian ez dagoenarentzat, baietz esan bazidaten ere. Honela, oso zail egiten zait noiz den bat egitea ulertzea, Jainkoaren berariazko graziaz izan ezik, ezin jakin baitezakegu noiz gauden grazian.
‎Pertsona batzuei dei egiteko agindu nuen, neure ahizpen artetik neraman lagun baten ahaideei, leku hartako nagusietakoak zirenei, Eliz Epaileari hitz egin eta esan ziezaioten nola nuen Gotzainaren baimena. Berak bazekien ongi hori, gero esan zuenez, baina berari berri ematea nahi izan zuen, eta nik uste dut askoz ere okerrago izango zela. Azken batean, monasterioa utz ziezagula lortu zuten, baina kendu egin zuen Sakramentu guztiz Santua.
‎Gure onaren etsai amorratua denez gero, ez naiz harritzen gure Jaun errukitsua hainbeste mesede batera egiten ikustean, hura izuturik geratzea eta bere sentimenduaren erakuspen hain nabarmena egitea; batez ere konturatuko zen, arima hartan halako aberastasuna geratzean, bera beretzakotzat zituen beste batzuk gabe geratuko zela. Izan ere, nik uste dut gure Jaunak ez duela sekula ere egiten hain mesede handirik, pertsona bera baino gehiago hartzen ez dituela. Berak egundo ez zuen esan honetaz ezer; baina erlijioso bizitzaren gogo handi handiaz geratu zen eta gurasoei behin eta berriro eskatu zien.
‎Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎4 Joan Ovalle jaunari izan dezala hau beretzakotzat eta goraintzi asko berari, eta nire alabei ere bai. Antonia andereak goraintziak, ongi dago honezkero launakako sukarrik gabe?, eta priorearen partetik ere goraintziak; nik uste dut ezin idatzi izango diedala ahizpa horiei eta gazteenari; orain Jainkoari nire alde erregutzeko baino beste esatekorik ez dut. Haren Maiestateak santa bat egin diezadala berori.
‎Aita Paulo Hernández doktoreak idatzi dit Ordena sakratu honetarako etxea egin nahi izatean berorrek egiten didan mesede eta limosna. Izan ere, nik uste dut, gure Jaunak eta haren Ama aintzatsuak, nire zaindariak, ukitu diotela bihotza hain egintza santurako, Haren Maiestatearen zerbitzu handirako izango delakoan eta berori irabazi espiritual handiekin irtengo delakoan bainago. Jaunak egin beza nik eta ahizpa hauek guztiek eskatzen dioten bezala, eta hemendik aurrera Ordena osoa izango da.
‎Alde egina ez bada, eskatzen diot berorri, esan diezaiola idatz diezadala luze nola doakion barrutik eta kanpotik, obedientzia bideetan nola saiatzen den, oso aurreratua edo barreiatua egongo baita. Jainkoak eman diezazkiola indarrak, ez baitira harekin portatuko nik uste nuen bezala nire artekoa delako. Behar izanez gero, nagusien laguntza bila dezala; jakinaraz biezat berorrek, izan ere, Maria Mendoza anderea eta antzeko pertsonak dituenari erraz egingo zaio kontuan hartua izatea, atseden pixka bat hartzen uzteko behintzat.
‎6 Berorren aitatasunak kontuan izan beza, ea lekua seinalatu edo aukeratzeko aurreko bisitariak seinalaturikoa, hango premia alde batera utzirik ere, ez ote den perfekzio handiagokoa berak aukeratzen duena baino; eta begira beza, ene aita, ongi zer komeni den honetan, huts egitea edo ongi asmatzea ageriko gauza izango baita; nik uste dut horrek ez duela asko iraungo, beste Matusalen bat izango baitugu; hala ere, gerta daiteke irautea ere.
‎2 Jainkoak barka biezaio, nik diotsot ez duela sinetsiko zein poz handia ematen didaten berorren gutunek. Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor, baina nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era batera nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du. Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
‎3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka eginik egon behar duela egundo atseden hartzen ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
‎4 Jakin beza, oraindik Santxo Dávilaren kaperaren kontu horrekin ari dela, eta jakintsuen zenbait iritziren arabera, ematen badute ere ez dute herentzia galtzen; nik uste dut auzia izango dela. Nik esana dut, probintziala izan arte ez dela horretaz hitz egin behar.
‎Gizon ona da; egoki izango da poz hor ematea. Almodóvarren ongi izango litzateke, nik uste, janari faltarik ez baitute; eta aita priorea han ez dagoenez gero, ordezkoren bat egoki etorriko litzateke; frai Gregorio gera liteke haren lekuan eta nik uste dut oso ongi joango liratekeela gauza guztiak; izan ere, aita honekin zenbat eta harreman handiagoa izan, hobea iruditzen zait. Beroriek ikusiko dute.
‎4 Gure Aita Jeneralaren gutuna bere bidean zelarik, konturatu naiz ez zela horren beharrik, askoz ere sendoagoa baita aita bisitariak egin dezan edozein gauza, Aita Santua bezala delako, inongo jeneralek ezta kapitulu jeneralek ere ezin desegin dutena. Bera oso argia eta jakintsua da, eta berorri atsegin izango zaio harekin harremana izatea; eta nik uste dut, hutsik gabe bisita egitera joango dela uda honetan, eta segurtasun osoaz egin ahal izango dela berorrek agintzen duena, eta hala eskatuko diot hemen. Azken batean, berorrek segurtasun handiagorako hoberena deritzanetik eta nik berorri zerbitza diezaiokedanetik ez naiz irtengo.
‎6 Posta zerbitzuko buruaren bidez luze idatzi nion berorren aitatasunari, eta aurrekoak jaso dituela jakin arte ez diot gehiago idatzi bide horretatik, Madrilgo bidetik baizik. Daviden negozioari dagokionez, nik uste dut ekarriko duela berera aita Esperantza, ohi duenez, dagoeneko elkarrekin baitaude, haren anaia joan ondoren; hala ere, asko egingo du frai Buenaventura tartean izateak, dakitenez (nahiko zorte izan zen, Jainkoak barka diezadala, bere lehen bidera itzul dadila nahi izan bainuen), bien arteko arazoak beldur bainaiz enbarazu baino besterik ez ote duen egingo.... Geroztik ez dut ezer gehiago jakin.
‎3 Berorrek agertzen didan tristura hori, hain desordukoa, izan dela, uste dut, hau etortzearen arrazoia, Jainkoa oso leiala delako; eta hau zoraturik badago( nik uste dudanez) horretan, argi dago berori, ahal duen eran, hari bizileku bat ematera behartuago egongo litzatekeela perfekzio legearen arabera, eta ez hiltzen utzi, eta egiten dituen limosnetatik hartu eta eman berari, ahaidea denez gero, behartuago baitago harekin; gainerakoan, konturatzen naiz ez duela inolako betebeharrik; baina gutxiago zuen Josek bere anaiekin....
‎2 Orain berorren jauntasunarekin biltzea besterik ez nuke nahi, gutunez ez baitago ongi esaterik aste honetan berorrengandik, aita errektorearen bidez, jaso dudan gutun batek eman didan poza; dena dela, nik banituen berorren jauntasunaren berriak garbiago adierazirik duela hiru aste baino lehenagotik, eta geroago beste alde batetik eman dizkidate; ez dakit nola uste duen berorren jauntasunak horrelako gauza bat isilean geratuko den. Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez. Sinets beza berorren jauntasunak, Jainkoari hainbeste aldiz eskatua eta beraren zerbitzua besterik nahi ez duten arimek eskatua den gauza, ez duela Hark entzun gabe utziko; eta nik ere, kaskarra izan arren, etengabe eskatzen diot, eta berorren mirabe hauen monasterio guztietan ere hala egiten da; egunetik egunera aurkitzen ditut haietan harri eta zur uzten nauten arimak.
‎4 Kontuan izan, ene alabak, santa hori sar dadinean, bidezko dela ama prioreak eta guztiek zuhurtziaz eta maitasunez eraman dezatela; izan ere, bertute handia dagoen tokian ezer estutu beharrik, aski baita beroriek egiten dutena ikustea eta hain aita ona izatea; nik uste dut gauza onak atera ahal izango dituztela. Jainkoak gorde ditzala eta eman diezaiela osasuna eta nik eskatzen dizkiodan bezain urte onak.
‎Oroit bedi Saulenaz, eta ez beza egin besterik. Ez da gutxi izango pertsona horren izaera ongi eramaten badaki; izan ere, nik uste dut sufrimendu eta pena horiek guztiak malenkonia direla, horrek baitauka estu loturik; beraz, ez dago ez errurik ez zertaz harriturik, oinaze hori eman ez digulako Jauna goretsi beharra baizik.
‎2 Jakin beza, ene aita, nik uste dudanez, aita hauek adiskidetzea nahi luketela, eta Jainkoak zer xedatzen duen ikusi arte egoki izango dela haiekin etorkor agertzea, berorrek egin izan duenez. Egia da ez diodala errua nuntzioari botatzen, baina deabruaren bateria den bezalakoa izanik, ez naiz ezertaz harritzen.
‎8 Nik diotsot poz handia hartuko nukeela Joana anderearekin egoteaz; hala ere nik uste dut ausartegiak garela, batez ere hemendik aurrera egitea nahi balu. Jainkoak gorde nazala neure buruagandik, ez bainaiz arduratzen neure atsedenaz.
‎7 Joana andereak eta nik uste genuen beste gauzarik ezin zitekeela egin, poztasun gabe egoteko bidea zelako hemen abitua hartu eta ondoren hara joatea; eta argi eta garbi esan zidan, sartzen den lekutik berriro irtetea ezin dela onartu, eta horrela, Joana anderea bihar joango dela uste dut, bazkal ondoren, bere alabarekin. Nik, astelehenera arte behintzat, hemen geratzea nahiko nuke; hainbeste kostatzen zaiola ikusirik, ez diot asko ekin.
‎5 Atzo idatzi nion hau berorren aitatasunari. Ikusiko du; nik uste dut Jaunak argi egingo diola honetarako, bakea ematen diolako ongi eramateko, ikusi baititut haren solasaldiak berorrekin. Kontua da, joan zen igandean, hil honen hiruan?
‎1 Jesus. Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
‎Hor ez balego, berorrengana jotzeko esan diot. Horregatik, arren, eskatzen diot, zabaldu berorrengana doan paper tolestua eta atera dezala gure aita Gracián maisuarentzat dena eta informa dadila non dagoen, Toledon edo Alcalán( nik uste dut Alcalá izango dela), eta dagoen lekuan dagoela, gizon hori bidal beza, arazo garrantzitsua baita, eta beste zereginik gabe baitoa.
‎nik tokiren bat hautatzea ala agintzen didaten tokira joatea? Horkoaz hitz egin zena, gure aitak nahi zuelako izan zen arrazoi zehatz batzuengatik, orain ez daudenengatik, eta haren asmoa ez zen izan inoiz, nik uste dudanez, behin betiko izatea; nire asmoa bai, ordea. Eta dagoeneko esan dit nuntzioak lehen bezala fundatzeari ez uzteko; izan ere, dirudienez, hark hari gauzak esan zizkion moduan, harekin bat zetorrela zirudien.
‎Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik. Txarrean ere askoz hobea da Malagóngoa, Luisa andereak gogo handia duelako eta denbora joan ahala erosotasun handiak jarri eta inguruan toki zabalak dituelako; nik uste dut ez zaiela zer janik faltako.
‎Oraindik ez dut ikusi Covarrubias priorearen gutunik. Zail izango litzateke Gotzainaren baimenik gabe egitea, neure esku dudan agiriak eta Kontzilioak agintzen dutelako; baina nik uste dut, hori baino beste eragozpenik ez bada, izango dugula. Jaunak bidera beza.
‎Ez dakit nola jartzen duen teatinoa gauza hauetarako (Katalinak esaten baitit Mercado hori dela) horretan zer doakien jakinik. Prádano nire gogobetekoa da; nik uste dut perfekzio handia duela gizon horrek. Jainkoak eman diezagula eta haiei beraien diruak.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. ...; horregatik barkatu dit, ene alaba, hain labur idatzi izana; ez nuke nahi inola ere berorrekin hain laburra izatea, berorrekiko nire borondatea oso luzea baita; izan ere, biziki maite dut, eta orain behartua ikusten dut neure burua, gure aitak bera ongi zaintzen asko saiatzen direla esaten baitit; horregatik maitasun handiagoa hartu diot eta oso pozik nago hain arreta handia jartzen delako; bada, nik uste dut ez dela izango beste inor, ez orain ez beste inoiz, hain laguntza handia eman diezagukeenik. Izan ere, Jainkoak hasiera hauetarako aukeratu duenez gero eta hasiera hauek egunero gertatzen ez direnez gero, ez dela izango haren antzeko besterik.
‎Debozioa eman zidan berorrek hartaz Sevillara idatzi zuenak, hona bidali baitzizkidaten gutunak?, ez zuten gutxi gozatu ahizpek, jostaldian irakurri bainizkien, eta nik neuk bakarrean ere bai. Nire neba galai izatetik atera nahi duenak, bizia kenduta baizik ez du lortuko, eta santekin denez gero ongi deritza guztiari, eta nik uste dut moja hauek santak direla. Edozein unetan haienganako mirespena pizten zait.
‎Kamaina batean ere ez nuke txartzat joko, besterik ezean. Jainkoak gorde diezadala, ene alaba, oso ongi egin baitzuen; eta bestelako iritzia izan dezanak, ez dezala penarik hartu, milikeriak baitira, eta nahigabeturik egongo lirateke fundazioan gauzak taxutuak zituzten eran irteten ez badira; dena dela, nik uste dut dena ongi egingo dela, nolabaiteko sufrimenduak badaude ere, ez baitoaz gauzak horregatik gaizkiago.
‎4 Era desberdinak dira, eta ohiko eta barruko pozaz izaten dira, baina nik uste dut ez direla konturatzen eta ez dakit, batzuetan beren gerratxoak izaten dituzte, baina gutxi izaten dira. Hala ere, nik ez diet inbidiarik arima hauei eta arretaz erreparatu diet, eta konturatzen naiz aipaturiko gerrarekin dabiltzanak, hain otoitz era handirik gabe?
‎Eta egunero ikusten dituzuen gauza askotatik igarriko duzue egia diodala. Eta egia da, Salmogileak ezin zuen gezurrik esan, Espiritu Santuak esana baita, baina nik uste dut (gerta daiteke nik ez ulertzea eta zentzugabekeria izatea, dena dela, hala irakurri dut), perfektuengatik dioela hori,, lurreko gauza guztiak mendean baitituzte?. –8 salmoaz ari da hemen Teresa, baina zentsoreak ez zion barkatu eta gurutze handi bat egin zion X itxuran.
‎3 Hau gogoan darabildanean, atsegin ditut Jaunari nekeak eskatzen ausartzen ez direnak, horretan ari dela eta berehala emango dizkiela uste baitute. Ez diot ezer, horiek eramateko indarrik ez dutelakoan, apaltasunagatik, eskatzen ez dituztenez; hala ere, nik uste dut, hura erakusteko hain era latza eskatzeko maitasuna eman dienak, sufritzeko ere emango diela. Nik galdetu nahiko nieke, berehala emango dizkielakoan, beldurrez eskatzen ez dituztenei, zer dioten beraiengan bere nahia bete dezala Jaunari eskatzen diotenean; ala guztiek esaten dutena esatearren esaten duten, baina ez betetzeko.
‎8 Urak duen beste berezitasun bat, asetzea eta egarria kentzea da. Izan ere, nik uste dut, egarria, benetan behar dugun gauza baten desira dela; gauza hori erabat falta bazaigu, egarriak hil egiten gaitu. Gauza bitxia da erabat falta izanez gero hil egiten gaituela, eta gehiegi izanez gero bizia kentzen digula, itota hiltzen diren askorengan ikusten denez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia