2015
|
|
Handitasun honetan egia bat ulertarazi zitzaidan, egia guztien gauzatzea dena. Ez dakit esaten
|
nik
nola zen, ez bainuen ezer ikusi.
|
|
5 Behin Orduen Liturgian beste guztiekin nengoela, bat batean nire arima bere baitan bildu zen, eta guztia ispilu garbi baten antzekoa iruditu zitzaidan, ez atze, ez hegal, ez goi eta ez beherik ez zuena, guztia argi ez zegoenik; eta haren erdian Kristo gure Jauna irudikatu zitzaidan, ikusi ohi dudan bezala. Uste dut ispilu batean bezala argi ikusten nuela neure arimako alde guztietan, eta ispilu hau ere, ez dakit
|
nik
nola esan, guztia zizelkatzen zen Jaun berarengan, esaten jakingo ez nukeen bat egite guztiz maitetsu batez.
|
|
Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak. Eta beraz, gogoratzen zaidanean, ez dakit
|
nik
nola eraman dezakedan, eta horrela hain lotsatua geratu nintzen, non ustez ez bainekien non sartu ere.
|
|
10 Berriro diot, benetan, ez nekiela
|
nik
nola bizi, batek bere burua pobre eta arimaz nekatua ikusten baitu: gogoa beti Jainkoaz betea izateko agintzen diote eta beharrezko da Harengan izatea arrisku askotatik askatzeko; beste ertz batetik, ikusten du ez dela komeni munduko kontuetan huts egiterik, beren ohorea kontu hauetan jarria dutenei tentaldirik ez ematearren.
|
|
Gizatasun guztiz sakratua ikusi nuen sekula ikusi dudan aintzarik handienean. Aitaren bular artean sartua agertu zitzaidan berri miresgarri eta argi baten bidez. Hau ez nuke jakingo
|
nik
nola den esaten, ikusi gabe Jainkotasun hartan presente sumatu bainuen neure burua. Hain izutua eta hala geraturik, uste dut egun batzuk igaro nituela neure senera etorri ezinik; eta beti iruditzen zitzaidan Jainkoaren Semearen gorentasun hura aurrean nekarrela, lehenengoa bezalakoa izan ez arren.
|
|
Ez dago bihotzik hori pena handirik gabe eraman dezakeenik. Bada, hemen, azken batean, bizitza amaitzean amaituko dela eta amaiera duela jakinda ere, hain erruki handia hartzen badiogu, amairik ez duen beste horren samina ez dakit
|
nik
nola arindu dezakegun, deabruak egunero berekin daramatzan hainbeste arima ikusirik.
|
|
Hau ez da, bada, ezer arimaren agoniaren ondoan: estura bat, itolarri bat, atsekabe minbera bat, hain ezinegon etsigarri eta nekagarriarekin, non ez baitakit
|
nik
nola adierazi. Izan ere, arima bere lekutik ateratzen aritze etengabea dela esatea, gutxi da, bizia beste batek kentzen dizula dirudielako; baina hemen arima bera da bere burua zati zati egiten duena.
|
|
8 Gauzetatik askatze bitxi bat ere uzten du,
|
nik
nola den esan dudana. Uste dut esan dezakedala nolabait desberdina dela,, diot, espiritu hutsezko beste gauza horiek baino gehiago?; izan ere, espirituari dagokionez gauzetatik guztiz askaturik daudenez gero, hemen badirudi gorputzak berak egitez betetzea nahi duela Jaunak, eta lurreko gauzekiko desadostasun berri bat gertatzen da, eta bizitza oso nekagarria da.
|
|
Ez dakit
|
nik
nola gerta daitekeen hau, baina hala gertatzen da; eta, nire ustez, ez nuke aldatuko Jaunak egiten didan mesede hau (haren eskutik baitator, eta esan dudanez, ezertxo ere ez nik lortuta, guztiz naturaz gaindikoa delako) geroago esango ditudan guztiengatik ere; ez dut esaten guztiak batera hartuta, banan banan hartuta baizik.
|
|
Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu nahi ez banu bezala, jazarpenak ditudanean egiten ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen badu ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez dakit
|
nik
nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da: arima bere erreinuan dela dirudi eta guztia bere mende duela.
|
|
Eta honela, Hirutasun guztiz Santuaren egun berean utzi zituen berarekin zihoazen emakume batzuk (aitortzera ez zihoan haren ama, fraide oinutsen monasterioa handik urruti baitzen; han aitortzen zen beti eta limosna handiak egiten zituen eta haren gurasoek ere bai beraren bidez); Jainkoaren mirabe handi bati esana zion eraman zezala eta honek esan zien berarekin zihoazen emakumeei (oso ezaguna zela Sevillan emakume hura, Jainkoaren mirabea zela eta egintza handiak egiten zituela), gero etorriko zela; eta honela utzi zioten joaten. Hartu zituen marregazko bere abitua eta mantua; ez dakit
|
nik
nola mugi zitekeen jantzi harekin, baina barruko pozaz guztia zuen gutxitzat. Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen.
|
|
1 Nik diot, Teresa Jesusenak, Ávilako San Josereneko prioreak, Jeneral txit agurgarri Frai Joan Bautista Rubeo maisuak hainbat agiri utzi baitzizkidan Karmel Mendiko Amaren hasierako eta Ordena santuko monasterioak fundatzeko eta onartzeko, jakin nuela
|
nik
nola Toledoko hiri horretan, Jaunaren graziak eraginik eta Andre Maria gure Zaindariak lagundurik, nahi zuten aipaturiko Ordenarentzat etxe baten limosna egin, eliza eta lau kapilaurekin eta elizaren zerbitzurako litzatekeen gainerako guztiarekin, eta horretan gure Jauna zerbitzatua eta goretsia izango zela konturaturik: neure izenaz sinaturiko gutun honen bidez, diot onartzen dudala karitate eta limosna handiko obra legez.
|
|
12 Nigan itsu itsuan fidatzen dira, ez dakit
|
nik
nola; eta ni neu ere bai, mila edo bi mila dukateko zorra hartzeraino. Beraz, diruak eta tratuak gorroto nituen aldi berean, nahi du Jaunak horretan baino bestetan ez dezadala jardun; ez da hori gurutze makala.
|
|
9 Goraintzi asko aita Garciálvarezi, eta Beatrizi, horren amari eta gainerakoei, eta esan on onak izan behar dutela, Jaunak beraiekin ematen baitio hasiera fundazio horri; izan ere, laguntza kendu die, eta ez dakit
|
nik
nola konponduko diren. Egia da, okerrago litzatekeela oinetakodunekin balitz, beste toki batzuetan bezala, haiek esaten dieten bidetik joango baitira.
|
|
Beharbada, beste inor baino santuago izango da. Ez dakit
|
nik
nola bateratzen den hain espiritu handia hain banitate handiarekin. Ikusiko balu hemen zer gertatzen den ofizioak izate horretan eta saltze kontuan eta zer egiten den, harri eta zur geratuko litzateke.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren karitatearekin, ene alaba. Nire buruko mina eta arazoak balitu, berorren karitateak aitzakia izango luke hain aldi luzean niri idatzi gabe egoteko; baina hori gabe, ez dakit
|
nik
nola ez naizen kexatuko berorren karitateaz eta Katalina Jesusena ene ahizpa maiteaz. Bada, ez didate gutxi zor!; ahal banu, nik hain sarri idatziko nieke, non ez bainieke lorik egiten utziko ni hain ahaztua izateaz.
|
|
Besterik egingo ez balu ere, uste dut, kontzientzian behartua zegoela Ordenaren ohorerako. Ez dakit
|
nik
nola zabal daitezkeen hain testigantza larriak. Jainkoak eman biezaie argia.
|
|
Sufrimenduez, oinazezko heriotza hain latzaz, egunero irainak jasanez eta barkatuz. Eta ez horien bidez soilik, baita Kanta hauetan esaten dizkiozun eta Zeuri esan diezazkizun irakasten dizkiozun hitz batzuen bidez ere; maite zaituen arimarentzat hain zaurtzaileak izanik, ez dakit
|
nik
nola eraman daitezkeen, Zuk sentitzen dituenari eramaten lagundu ezik, ez haiek merezi duten arabera, gure izaera ahularen arabera baizik.
|
|
Nik diot, Teresa Jesusenak, Ávilako San Josereneko prioreak, jeneral txit agurgarri frai Joan Bautista Rubeo maisuak hainbat agiri utzi baitzizkidan Karmel Mendiko Amaren hasierako eta Ordena santuko monasterioak fundatzeko eta onartzeko, jakin nuela
|
nik
nola Toledoko hiri horretan, Jaunaren graziak eraginik eta Andre Maria gure Zaindariak lagundurik, nahi zuten aipaturiko Ordenarentzat etxe baten limosna egin, eliza eta lau kapilaurekin eta elizaren zerbitzurako litzatekeen gainerako guztiarekin, eta horretan gure Jauna zerbitzatua eta goretsia izango zela konturaturik: neure izenaz sinaturiko gutun honen bidez, diot onartzen dudala karitate eta limosna handiko obra legez.
|
|
Hau egi egia da eta, hain garrantzitsua delako, gogorarazten dizuet hainbeste bider: ez du jarduten ariman inolako eragozpenik gabe berea duenean jarduten duen bezala, ezta ez dakit
|
nik
nola jardun behar duen; gauza guztiak eraz eta egoki nahi ditu. Bada, jauregia behe mailako jendez eta purtzilkeriez betetzen badugu, nola sartuko da Jauna bere gortearekin?
|
|
4 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, adierazten jakin nahi nuke
|
nik
nola dagoen elkargo santu hau gure laguntzailearekin, Santuetan Santuenarekin, berak eta beraren Senarrak duten bakardadea eragotzi gabe, arima honek bere barruan bere Jainkoarekin paradisu honetan sartu nahi duenean, eta bera sartu ondoren munduko gauza guztiei atea ixten dienean. –Sartu nahi duenean?
|